[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

albisteak

Urtez urte

"Hezkuntza, legez eta bidez" jardunaldia 2014-11-19

Azaroaren 25ean, Ikastolen elkarteak antolatuta, "Hezkuntza, legez eta bidez" jardunaldia egingo da Bilboko EHUren paraninfoan.

Hizlarien artean, Adrian Zelaia, Iñaki Agirreazkuenaga eta Francesc Colomé arituko dira. 

albiste osoa irakurri

KONTZILIAZIOA: Gaur egungo laguntza- sistemak asetzen al ditu familien premiak? 2014-11-18

 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lana eta familia-bizitza bateragarri egiteko kontziliazio-sariak bukatu izanak, batetik, eta Frantziako Gobernuak seme-alabengatik ematen diren laguntzak gutxitzea erabaki izanak, bestetik, familien laguntza-sistema osoa berrikusteko premia azaleratu du. 

albiste osoa irakurri

REGGIO EMILIAko jardunaldietan 880 kide aritu dira 2014-11-16

Azaroan 14an BILBOko Bizkaia Aretoan egin zen eta azaroaren 15ean DONOSTIAko KURSAALen. Guztira, 880 hezitzaile aritu dira bi egunak kontuan hartuta.

Maddalena Tedeschi pedagogoak eta Chiara Spaggiari hezitzaileak hango udal haur-eskolen teoria eta praktika pedagogikoa azaldu dute.

Donostiako kasuan, NUPeko Alfredo Hoyuelos irakaslea ere izan da.

albiste osoa irakurri

Aniztasunaren BAItan Jardunaldi Pedagogikoak 2014-11-13

Barakaldoko Berritzeguneak antolatuta, XXVIII. Jardunaldi Pedagogikoak egingo dira urriaren 30ean, azaroaren 5ean eta azaroaren 12an "Clara Campoamor" Zentro Zibikoan.

Informazioa: http://bgune0428jp.blogspot.com.es

albiste osoa irakurri

Aniztasuna jardunaldiak Donostian 2014-11-13

Azaroaren 14an eta 15ean, aniztasunaren gaineko jardunaldiak izan dira Donostiako Bulebarrean. 

Jatorri anitz, herri bat dinamikaren baitan, bigarren urtez, Gipuzkoako Foru Aldundiak ANIZTASUNALDIA antolatu du datorren astebururako.

albiste osoa irakurri

ANNA TARDOS (Hungariako Pikler-Loczy institutuko zuzendaria): "Hezkuntza ez da predikatzea; jarrera gizatiar bat da, gauzak nola egin, nola esan, pertsonak nola tratatu... hori guztia zaintzea da hezkuntza" 2014-11-11

Emmi Pikler pediatra eta pedagogoak (1902-1984) hamarkada luzetan Budapesteko Loczy institutuan egindako lanari jarraipena eman dio Anna Tardos haren alaba eta Haur Psikologian doktoreak. hik hasi-k Budapesten elkarrizketatu du, garai batean umezurtz-etxea izan zen eta gaur egun haur-eskola den eraikinean bertan. Emmi Piklerren lanaz, harek garatutako pedagogiaren oinarriez eta oro har hezkuntzaz aritu da. Timea Juhaszek egin ditu hungarieratik itzulpen-lanak. 

albiste osoa irakurri

5.000 pertsona Ziburuko ikastolaren aldeko manifestazioan 2014-11-10

Ziburuko Herriko Etxeak argindarra eten dio Kaskarotenea ikastolari. Hala ere, ikasleak ikastolara joatean ari dira.

Egoera horren aurrean, manifestazioa deitu zuten azaroaren 8rako, larunbaterako, arratsaldeko 4:00etan Ziburuko pilotalekutik abiatzeko. 5.000 kidetik gorako parte hartzea izan zen. Antolatzaileek balorazioa ezinhobea egin zuten ekitaldiaz.

Kaskarotenea ikastolan ikasten ari dren haurrak omenduak izan ziren manifestazioaren amaieran. 

albiste osoa irakurri

Xabier Tapia: “Umea ume izateko eskubidea aldarrikatu behar dugu” 2014-11-06

0-3 urte artean, umeari bere bidea egiten utzi behar zaiola dio psikologoak: mugimendu autonomoa sustatu, grinak bideratzen lagundu, espazioak proposatu, objektuak eskaini... hala sendotuko baitu nortasuna eta bere buruarekiko konfiantza irabazi.

albiste osoa irakurri

Dagoeneko inprentan da azaroko Hik Hasi aldizkaria 2014-10-27

Besteak beste, ondoko gaiak jorratzen dira Hik Hasi-ren 192. zenbakian:

- Gaia: Arkitekturak pedagogian duen eraginaz, Finlandia eredu hartuta

- Elkarrizketa: Anna Tardos, Hungariako Pikler-Loczy institutuko zuzendaria - "Hezkuntza ez da predikatzea; jarrera gizatiar bat da, gauzak nola egin, nola esan, pertsonak nola tratatu... hori guztia zaintzea da hezkuntza"

- LOMCEri EZ: Mariam Bilbatua, Hezkuntza Zientzietan Doktorea - “Estatuko ikasle guztiek estatuak agindutako edukiak menperatzeko kontrol sistema ezarri nahi du LOMCEk”

- 0-3 formazioa: Alvaro Beñaran psikomotrizista - “Gorputzetik abiatzen gara, eta plazer sentsazioetatik, hezitzailea bere gaitasunak lantzera eramateko”

- Esperientziak: Emozioak Gorputz Hezkuntzan

- Galdeidazue: Zer-nolako garrantzia dauka isiltasunak ikaste-prozesuan? (Virginia Belategi Azpiri)

- Atzeko Atetik: Rebeka Arraras

albiste osoa irakurri

LOMCE aztertzeko saioa HAMAIKA telebistan 2014-10-21

LOMCE legea aztertzeko, Lurdes Imaz (EHIGEko kordinatzailea), Maite Alonso (Eskola kontseiluko zuzendaria), Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkariko koordinatzailea) eta Hezkuntza plataformako kideak elkarrizketatu ditu HAMAIKA telebistak.

albiste osoa irakurri

"Dena ikas daiteke, bizitza osoan zehar ikasteko motibatuta bagaude eta ikasteko baldintza egokiak baditugu" 2014-10-20

Angel Perez Gomez (Valladolid, ­Espainia, 1949) Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan hasi zen 1971n, eta ­ordudanik, irakasle eta ikerlari lanak uztartu ditu. Pedagogian doktore eta ­Didaktikako katedraduna da, eta ­hainbat erakunderen aholkulari izan da ­antolaketa, ebaluazio eta irakasleen prestakuntza gaietan.

Huheziko Ikaskide Taldeen ­Jardunaldietara etorri da, eta bertan, besteak beste, oinarrizko ­konpetentziek egungo hezkuntza-­erronkei erantzuteko hartzen duten ­garrantziaz jardun zuen, eta baita ­modu oinarrizkoagoan eskolak gaur ­egun dituen erronkez ere, gizartea ­aldatu den neurrian eskolaren erronka ere aldatu egin dela bai baitio: “Uste dut maisu-maistrak eta ­unibertsitateetako irakasleak ez dira guztiz jabetu gertatu den aldaketa ­erradikalaz, hau da, gure eguneroko praktikak funtsik gabe uzten dituen ­aldaketaz”.

albiste osoa irakurri

"Esan, izan, ZANGOZAn" arrakastatsua 2014-10-19

Milaka eta milaka herritarrek erantzun zioten Nafarroa Oinezek Zangozarako egindako deialdiari. Nafarroako ikastolek "Esan, izan, ZANGOZAn" izenpean antolatutako euskararen aldeko jaiak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.

albiste osoa irakurri

H@ZKUNTZARI: Ze aukera daukagu ikasketan, hazkuntzan, hezkuntzan,...? 2014-10-15

Hainbat talderen artean antolatuta, "Gune irekia" egingo da urriaren 24an eta 25ean 10:30etik 19:00etara Leioako Laboragunean.

Informazioa: www.hezkuntzari.wordpress.com helbidean 

albiste osoa irakurri

Demokrazia etxean hasten da 2014-10-15

Garrasia, ipurdikoa, juizioa... gainezka egiten dute sarri gurasoek, nahi ez luketen eran jokatuz haurrekin. Familiako harremanak begirunezkoak izan daitezen bi oinarri dituzte: norbere burua
errespetatzea eta haurren garapen-premiak asetzea.

albiste osoa irakurri

hik hasi, 20 urtez tresna eta bilgune 2014-10-09

20 urte beteko dira ikasturte ­honetan Hik Hasi euskal ­heziketarako egitasmoa sortu zela. Euskal irakaskuntzan ziharduten partaide guztien informazio-iturri eta eztabaidarako nahiz ­elkarlanerako gune izateko ­xedearekin jaio zen, eta beste ­ezeren gainetik, euskal hezkuntza-sistema eraikitzea zuen jomuga. Arian-arian urratu du bidea eta 20 urtez euskal hezkuntzarako tresna eta bilgune izateko ­helburuarekin jardun du lanean.

albiste osoa irakurri

Urraren 11n LOMCEren aurkako kalejirak egin dira 2014-10-08

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! Inposaketei ez! izenpean kalejirak egin dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Hezkuntzako hainbat eragilen deiei milaka herritarrek erantzun diote.

BILBOn, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta.

GASTEIZen, 18:00etan, Andra Mari Zuriaren plazatik.

DONOSTIAn, 17:30ean, Boulevardetik.

IRUÑEAn, 17:30ean, Antoniuttitik 

albiste osoa irakurri

Sopuertako gose greba bertan behera utzi dute 2014-10-04

Urriaren 4an, Sopuertan, herriko alkateak eta "La Baluga" eskolan matrikulatu ezin diren haurren bi gurasok gose greba mugagabea hasi zuten. Orain, Hezkuntza Sailarekin adostu ondoren, gose greba bertan behera utzi dute. Printzipioz, ikasturte honetan Zaillako eskolara eramango dituzte 7 haurrak, eta datorren ikasturterako hitz egiten jarraituko dute Sopuertan bertan geratzeko.

albiste osoa irakurri

Laster da kalean ikasturte honetako lehen Hik Hasi 2014-09-29

Besteak beste, hauxek dira 191. hik hasi-n jorratu ditugun gaiak:

- Hik Hasi egitasmoaren 20. urteurrenaren inguruko erreportajea

- Angel Perez Gomez Pedagogian doktore eta Didaktikako katedradunari elkarrizketa

- LOMCE-ren nondik norakoei buruzko atala (hilabetero argitaratuko da)

- Loriz Malaguzzi pedagogoaren gaineko elkarrizketa Alfredo Hoyuelosi (0-3 zikloko hezitzaileen formazioaren barnean)

- Eskolen eta Irakasle Unibertsitate Eskolaren arteko elkarlanari buruzko bi artikulu

- Nolako garrantzia dute osasun edukiek euskal hezkuntzan? galderari erantzuna

- Hik Hasi-ren proposamena: Ondartxo, itsas kulturaren zentroa

- Imanol Epelde Pagolaren ekarpena - Atzeko Atetik atalean

albiste osoa irakurri

Hamargarren Hazi Hezi 2014-09-25

-Gai nagusia: Errespetuzko harremanak familian

-Elkarrizketa: Xabier Tapia psikologoari

 -Astez aste, urtez urte: 

      -Haurdunaldia: Hormonei lanean utziz gero...

      -Lehen urteak: Handia naiz, ez dut behar pixoihala

     -Urte gozoak: Material errealekin jolasean

     -Nerabezaroa: Gatazkak arazo-iturri izan ez daitezen

-Gurasoak mintzo: Ipar Euskal Herrian ezin erditu gorputzari jarraituz

-Aisialdiko hezitzaileak mintzo: Hezkuntza ez-formala, bizitzarako eskola

-Eztabaidagai: Kontziliazioa. Gaur egungo laguntza-sistemak asetzen al ditu familien beharrak?

- Sormena: Manu Muniategiandikoetxea artisari elkarrizketa. "Oso jarrera osasuntsua da sormena, indar handia ematen dizu".

-Kontsultak: Alex Barandiaran, Maite Goñi, Juanjo Quintela eta Iñaki Eizmendi

-Jolasak Xabi Zabalarekin

-Zutabea: Estitxu Fernandez

albiste osoa irakurri

GITARRA ikastaroa irakasleentzat, 2. taldea LARUNBATETAN 2014-09-21

Ostiraleko taldea bete denez, aukera eskainiko da larunbaterako izena ematea, eta taldea osatzen bada, egin egingo da. Hau da, urriaren 25ean hasita, eskolak larunbatetan izango dira 10:00etatik 11:30era. Ikastaroa ekainaren 6an amaituko da. 

Beste urte batez, hezkuntza munduan aritzen direnentzat gitarra ikastaroa antolatu du Xirula Mirulak.

Ezertxo ere ez dakiten irakasleentzako izango dira saioak, eta helburua, ikastaro amaieran eskola giroko kantuak eta zenbait abesti herrikoi gitarraz laguntzea gai izatea.

albiste osoa irakurri

Gorputza tresna pedagogiko gisa 2014-09-18

Gorputzari hizkuntza trataera ematen dio Eneko Balerdik, beraz, hizkuntza gaitasun hori egoki garatuz, norbere emozio eta pentsamenduak adierazteko balio duela dio, besteekin harremanetan jartzen laguntzen duela eta hezkuntza testuinguruetan erabilgarri bilaka litekeela Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn.

albiste osoa irakurri

“Nola lagundu matematiketan, logaritmoak zer diren ez badakit?” 2014-09-18

Eskolak agindu baina etxean egin behar dira etxerako lanak, eta sarri gai estresagarri bilakatzen dira familietan. Gurasoek, irakasgaietan sartu gabe, ikasten ikasteko prozesuan lagundu dezakete; eskolek, aldiz, etxerako lanen inguruko diseinu bat eginez eta hori gurasoei komunikatuz lagundu dezakete.

albiste osoa irakurri

IXABEL MILLET: "Herri mailan euskal mitologiari buruzko dibulgazio-lana egitea falta da" 2014-09-12

Eskoletan euskal mitologia transmititzearen garrantzia azpimarratzen du Milletek, antzinako euskal jendeak mundua ulertzeko beste modu bat eskaintzen baitu: “Euskal mitologia oinordetzan jaso dugun zerbait da eta ezagutu behar dugu, ez haiek bezala bizitzeko, baizik eta eredu eta forma haiek ezagutuz aurrera egin ahal izateko”.

albiste osoa irakurri

Ekin, sentitu, pentsatu 2014-09-12

Haur txikien ikasketa-prozesua ez da nerabeena edo helduena bezalakoa, haien pentsamendua ez baita intelektuala. Mundua pentsamenduaren bidez ulertu ahal izateko, gorputzarekin bizi behar dute aurretik, ekinez, mugituz eta sentituz.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza emozionala jardunaldia 2014-09-12

Hegoak astintzen taldeak antolatuta, Hezkuntza emozionala izenpean jardunaldiak egingo dira urriaren 2an, 3an, 9an eta 15ean Donostiako EHUko FIHEZI Fakultatean.

Informazioa: http://hegoakastintzen.wordpress.com/

albiste osoa irakurri

ZIBURUKO IKASTOLAri laguntzeko kanpaina 2014-09-08

Auzitegiak Ziburuko ikastola ixteko agindua eman du. Irteten ez badira, eguneko 100 euroko isuna jarriko dio eta argindarra eta ura kenduko dizkio. Horri aurre egiteko, eguneko, 200 euroko gastua baino gehiagokoa izango du.

Egoerak euskal hezkuntzaren aldekoen elkartasuna ekarri du. Nahi duenak, aukera du laguntza eskaintzeko. Informazioa: http://seaska.eus/eu/node/126

albiste osoa irakurri

EUSKAL HERRIKO HISTORIA sareko ikastaroa 2014-09-07

Nabarraldek antolatuta, Euskal Herriko historia sareko ikastaroan parte hartzeko izena emateko aukera ireki da. Iraiilaren 29 arte eman daiteke izena, Euskal Herriaren mugarri historikoak ezagutzeko ikastaroan.

Informazio guztia: http://ikasnabarralde.com/?page_id=58

albiste osoa irakurri

Erdimina arintzeko, bainuontzia 2014-09-04

Erditzeko bainuontzi bereziak jartzen hasi dira  Euskal Herriko hainbat ospitaletan. Mina leuntzeko eta dilatazioan laguntzeko erabil daitezke; ez ordea, umea bertan izateko. Erditzea arrunta
–medikalizatu gabea– izatea da bainuontzia erabili ahal izateko baldintzetako bat.

albiste osoa irakurri

Bizitzaren aurrean, betaurreko moreak - Nerabeak eta hezkidetza: nola jarri zaintza erdigunean 2014-09-04

Zeintzuk dira hezitzaileon beharrak? Pozik al goaz lanera? Eta neska-mutilek zein behar dituzte? Zer dakarte motxilan? Lubakietatik irtenda, elkar zaintzea posible al da? Galdera horietatik abiatuta, hezkidetzaren, sexuen hezkuntzaren, harreman horizontalen nahiz tratu onen inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko gakoak eskaintzen dituzte Edurne Mendizabal Tolosa eta Axi Baglietto Gabilondo Arremanitz Kooperatibako kideek ikasleekin, irakasleekin zein gurasoekin egiten dituzten saioetan.

albiste osoa irakurri

WWW.BADOK.INFO euskal kulturaren transmisioa, gozamenetik 2014-08-29

Euskal musikagintzaren atariak, musikaren eta teknologia berrien berariazko erakargarritasunagatik potentzialtasun handia dauka ikastetxeetan erabiltzeko, euskal musika ezagutzeko, euskal literatura jorratzeko, euskal kulturaren historian sakontzeko, nahiz giza eta gizarte zientzietarako eta sormen laneta­rako.

albiste osoa irakurri

Izenak izana dakar? 2014-08-29

IZENEN BIDEZ HAINBAT BALIO TRANSMITITZEN DIRA, KRISTAUTASUNA EDO EUSKALDUNTASUNA, ADIBIDEZ. BAINA BAITA SEXU ETA GENERO-IDENTITATEARI BURUZKO BALIOAK ERE; IZENAK, GAURKO PRAKTIKAN, NESKAK ETA MUTILAK ERAIKITZEKO TRESNAK BAITIRA.

albiste osoa irakurri

Haziera ekologikoa eta prebentzio psikosoziala masterra 2014-08-26

Es.Te.R erakundeak antolatuta, Giza-sistemen ekologia deritzan masterra egingo da 2014-15 ikasturtean Bizkaiko Leioan.

Urrian hasiko den prestakuntzaren informazioa eta izen ematea www.esternet.org helbidean egin liteke. 

albiste osoa irakurri

AMELIA BARQUIN: "Laborategiko baldintzak beharko genituzke gure semeak eta alabak berdin hezteko" 2014-07-18

Haurrak normaren barruan egon daitezen gizarteak zer nolako presioa egiten duen kontzientzia hartzea beharrezkoa dela dio Huheziko Kultura Arteko Hezkuntza irakasleak, eta ondoren, diskurtsotik praktikara urratsa egiteko gonbita luzatzen du.

albiste osoa irakurri

Jaime Altuna: "13-14 urteko gaztetxoek Negu Gorriak ez ezagutzeak zer pentsatua ematen dit: zer kultura ari gara transmititzen?" 2014-07-14

Norberaren bizipenetatik abiaturik, euskararen  erabilera sustatu nahi du Euskaraolak.
Horretarako, psikologiaren arloan uste eta jarreren eraldaketan bizipenek eta emozioek duten
eraginkortasuna kontuan dauka, batetik, eta bestetik,  hizkuntza berari  eta hizkuntza
komunitateari garrantzia emateaz gain, hizkuntza norbanako gisa hartu eta maila indibidualean erreparatzen du, soziolinguistikako ekarpenak kontuan izanik.

albiste osoa irakurri

Ohitura osasungarriak 2014-07-11

Osasuntsu egoteak ez du gaixotasunik ez edukitzea esan nahi, gaixotasun-gabezia baino zerbait gehiago da osasuna; ongizatea izatea da, hala fisikoa nola emozionala eta soziala.
Haurtzaroan ohitura osasungarriak hartzea bizitza osasuntsu baterako inbertsiorik onena izango da.

albiste osoa irakurri

AMAITU DIRA Hik Hasi Udako Topaketak 2014-07-08

Hik Hasik eta EHUko Pedagogiak antolatuta, uztailaren 2an, 3an eta 4an, goizeko 9:00etatik 14:00etara hainbat ikastaro egin dira Donostiako EHUko Pedagogia fakultatean, Santamaria liburutegian, Irakasle Eskolan eta Ekintza ikastolan. (Hemen argazki batzuk)

580 kide, giro ederrean aritu dira goizetako ikastaroetan eta 107 arratsaldeetako saio libreetan. ZORIONAK DENOI!!, eta, UDA EDERRA IZAN DEZAGULA!!!!

 

albiste osoa irakurri

Alvaro Beñaran: “Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar dira, bestela zatiketa bat gertatzen da eskolaren eta bizitza errealaren artean" 2014-07-07

‘Hezkuntzan zailtasunak: hezitzailearen erantzunak (emozioak, afektuak eta sentimenduak)’ ikastaroan 0-6 urteko hezitzaileen erreakzioak, emozioak eta printzipioak mahai gainean jarriko ditu Beñaranek.

albiste osoa irakurri

Kalean da 9. Hazi Hezi 2014-07-07

- Gaia: Osasuntsu hazi

- Elkarrizketa: Amelia Barquin - "Laborategiko baldintzak beharko genituzke gure semak eta alabak berdin hezteko"

- Gurasoak Mintzo: 'Guraso bakarreko familiak' eta 'Kafea Amentzat'

- Eztabaidagaia: Izenak izana dakar?

- Sormenaz: Maialen Fauthoux eta Arantxa Irigoyen "Amatu gara, baina ez da deus bukatu; beste zerbait hasi da"

- Iritzia: Xabier Etxaniz Rojo

- Etab.

albiste osoa irakurri

Urtxintxaren eskaintza 2014-07-03

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 8 ikastaro luzez eta 6 ikastaro laburrez osatutako eskaintza egin du datorren 2014-15 ikasturterako. Ikastaro horiek guztiak euskaraz izango dira.

Informazioa eta izena ematea: www.urtxintxaeskola.org helbidean.

albiste osoa irakurri

Kalean da 190. Hik Hasi aldizkaria 2014-06-27

Hik Hasik antolatutako XV. Udako Topaketa Pedagogikoak izan ditugu hizpide azken zenbakian:

GAIA:

- Nerabeak eta hezkidetza: nola jarri zaintza erdigunean

ELKARRIZKETAK:

- Alvaro Beñaran: "Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar dira, bestela zatiketa bat gertatzen da eskolaren eta bizitza errealaren artean"

- Jaime Altuna: "13-14 urteko gaztetxoek Negu Gorriak ez ezagutzeak zer pentsatua ematen dit: zer kultura ari gara transmititzen?"

 

albiste osoa irakurri

NAIARA LIZARDI - Hegoalde eskolako gela alternatiboa 2014-06-18

Iruñeko Arrosadia auzoan dago Hegoalde ikastola. Eskola ­euskaldun publiko honek, orain dela hiru ikasturte, gela ­alternatiboa abian jartzeko ­apustua egin zuen. Gela horretako tutorearekin egon gara, gela horren berri izateko.

albiste osoa irakurri

Zigorra, baliagarria al da? 2014-06-18

Aspalditik da zigorra hezkuntzaren parte. Zenbait guraso nahiz hezitzaile bestelako eredu baten bila dabiltz, nahiz eta sarritan eskura duten arma bakarra zigorra izan. Momentuan baliagarria izan badaiteke ere, etorkizunera begira ez dela onuragarria dio Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta beste alternatiba bat proposatzen du.

albiste osoa irakurri

Bizi Toki: eraldaketa soziala eta eskolari alternatiba elkartasun kanpaina 2014-06-17

Eraldaketa soziala eta hezkuntza alternatiboa bultzatzen dituen Bizi Toki egitasmoaren aurkezpenak egingo dira.

Informazioa eta parte-hartzeko: www.bizitoki.org helbidean. 

albiste osoa irakurri

Pikler ikastaroak Budapesten 2014-06-16

Budapest-eko Loczy institutuak antolatuta, profesionalentzako Pikler tailerrak egingo dira datorren ikasturtean:

Irailaren 1etik 5era, gai zehatzaren ikastaroa: umea eta haurra begira. 

Abenduaren 1etik 5era, hastapeneko ikastaroa: Piklerren ildoaren gaineko hurbilketa: mugimendua eta zainketa, errespetuzko harremana.

albiste osoa irakurri

Euskal Herriaren historia, ONLINE ikastaroan 2014-06-12

Ikastaroak Euskal Herriaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskainiko du, ikuspegi propiotik landua. Gaur egungo errealitatean eragin duten gertaera historikoak eta mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira.

Urrian hasiko den ikastarorako, irailean egongo da informazio osoa eta izena emateko aukera.

albiste osoa irakurri

Hainbat ikastarotan izena emateko aukera 2014-06-09

Hik Hasiren XV. Udako Topaketetan izena emateko epea amaitu bada ere, egingo diren hainbat ikastarotan bada oraindik tokia. Horien artean daude,1. “Irakaslea bere jardueraren aurrean: metodo berriak prestakuntzan”, 5. “Kalea esploratu, eraldatu eta ikasi!”, 6.“Eskola libre eta demokratikoak”, 11“Pentsamendu autonomoa eta sortzailea komunikazio enpatikoan”, 13“Euskal mitologia eskoletan", 14“Heziketa emozionala”, 17“Bideoa: editatzen ikasi, Pinnacle Studio programaren bidez”, 18“Dantza eta gorputz hizkuntza”, 20“Espresio tailerra”, 26“Zeinu hizkuntza”, eta, 30“Pikler Loczy: bortxakeriarik gabeko heziketa”.

albiste osoa irakurri

189. hik hasi aldizkaria 2014-06-03

-GAIA: "Gure GIDA", Euskal Herrirako hezkuntza eraikitzeko eta LOMCEri aurre egiteko tresna.
-Elkarrizketa: EMILIO SANCHEZ, bilakaeraren psikologian katedraduna.
-Esperientziak: HEGOALDEKO ESKOLA: gela alternatibo.
-Ekarpenak: "Xaldun kortin, jolastu gurekin" eta ARGANTZON IKASTOLA, Trebiñun bizirik iraun nahian.
-Galdeidazue: Zer ekarpen egin zuen Eusebio Osak? PAKO SUDUPE
-Proposamena: www.BADOK.info
-Atzeko atetik: MIREN AMURIZA

albiste osoa irakurri

IK-KI (Ikasteko Kooperatu - Kooperatzen Ikasi) I. Topaketak 2014-05-30

Ekainaren 4an Donostiako Irakasle Eskolan goizeko 9:00etan hasita, IK-KI (Ikasteko Kooperatu - Kooperatzen Ikasi) I. Topaketak egingo dira.

VICeko unibertsitateko Jose Ramon Lago irakasleak hitzaldia eskainiko du. Tailerrak ere egingo dira.

Infomazioa eta izena ematea: http://topaketakikkidonostia.blogspot.com.es helbidean.

albiste osoa irakurri

2014ko Hik Hasi UDAKO TOPAKETAK 2014-05-29

HIK HASI proiektuak hamabosgarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera. Uztailaren 2an, 3an eta 4an, hainbat gaiei buruzko ikastaroak egingo dira euskaraz.
Ordutegia: goizeko 9:00etatik 14:00etara
Kopuru mugatuko ikastaroak: izena aurrena eman eta ordainduta dutenek izango dute lehentasuna ikastaroetan.

albiste osoa irakurri

Enpresa erreal bat administrazioa eta kudeaketa ikasteko 2014-05-29

Garbiketa-produktuen enpresa bat sortu dute Donostiako Elizaran ikastetxean, modu errealean ­jardunaz eta curriculumak ­dioenean oinarrituz egiten ­ikasteko. Gaztelizaran deitu diote proiektuari. Bere bidez Erdi Mailako Lanbide Heziketan, Administrazioko eta Kudeaketako bigarren mailan, teoria eta ­azterketa oro ezabatuta, enpresa hori kudeatzen jarduten dira. Garbiketa produktuak hornitzaileei erosi eta Donostiako Alde Zaharreko ostalariei saltzen ­dizkiete. Ikasleek taldeka banatuta enpresako lau departamentuak kudeatzen dituzte: erosketak, ­biltegia, salmentak eta ­kontabilitatea. 

albiste osoa irakurri

Idurre Eskisabel: "Politikaz" 2014-05-26

Lagunarteko eztabaida pipertuenetakoak umeen zaintza eta hazkun-tzaren inguruan sumatu ditut azken boladan, zenbaitzutan betidaniko adiskidetasunak ozpintzeraino. Halaber, ohartu naiz eskola atari eta parkeetako guraso (tira, ama) bandoak ere irizpide horren arabera sortzen direla maiz: alegia, norberaren haurren ongizaterako, eta, batik bat, nor bere buruaren bake eta autoestimurako hautatzen den zaintza eta haz-kuntza ereduaren arabera –eta, noski, ugariak eta konplexuak dira barne bakea eta autoestimua lortzeko bideak–.

albiste osoa irakurri

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAren 2. jardunaldiak 2014-05-21

Maiatzaren 15ean, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatuta, "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak" izenburupean, Hezkuntza Berrikuntzaren 2. jardunaldiak egin ziren.

40 kide inguruk hartu zuten parte jardunaldietan. Egin zen MAHAI-INGURUAN, interesgarria izan zen Eusko jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordea den Arantza Aurrekoetxea, Ikastolen Elkarteko Abel Ariznabarreta, Kristau Eskolako Arantza Arostegi, BIHE Eskola Publikoko Xabier Mendizabal, HUHEZIko Agurtzane Martinez eta irungo Berritzeguneko Iñaki Biain kideen ideiak jendearen artean zirkulatzen aritzea. Irakasleen prestakuntzaren gainean dauden ideien kontrasterako oso egokia izan zen.

albiste osoa irakurri

Eskolako jantokia, heziketarako gune? 2014-05-21

Euskal ikasleen erdiek bazkaltzen dute egunero eskolako jantokian. Baliabide urriko familietako
haurrei eguneko otordu nagusia eskolan doan emateko sortu baziren eren, gaur egun, nagusiki, beste funtzio bat betetzen dute: guraso  biak lanean dituzten seme-alabei zerbitzua eskaintzea. Denboran aurrera egin ahala gainera izaera hezitzailea aitortu zaio jantokiari: haurrak elikatzeaz gain, higiene, autonomia, ardura eta elkarbizitza balioetan hezteko ere funtsezkoa dela diote adituek. Baina errealitatean, jantokiak heziketa behar bati erantzuten dio edota gizarte-antolaketa modu baten ondorioz sortu da eta beraz, sistemaren beharrei erantzuten die?

albiste osoa irakurri

Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen 2014-05-19

Kontseiluaren baitan biltzen diren hezkuntza alorreko eragileek, Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen proposamenarekin lanean dihardute. 2008an osatu zuten proposamenaren inplementazioarekin jarraitzeko helburuarekin. Gaur egungo irakastereduak aztergai dokumentala (laburpena) egin dute proposamena ezagutzera emateko asmoz.

albiste osoa irakurri

Tximeleta eskolak irakasleak behar ditu 2014-05-18

Iruñeko Tximeleta eskola alternatiboak hezitzaileak behar ditu datorren ikasturtean lanean aritzeko. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aritzeko izango litzateke, eta, nagusiki, LHn.

Interesa duenak bidal dezala bere curriculuma Info1@tximeleta.org helbidera. 

albiste osoa irakurri

SORTZEN JAIA Uharten 2014-05-17

Maiatzaren 18an, Euskal Eskola Publiko Berriaren jaia egingo da Nafarroako Uharte herrian. Sortzen hezkuntza elkarteak antolatutako jaiaren informazioa honi atxikitutako bere webean aurki liteke.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza graduak ONLINE / Erdi-presentzialak 2014-05-14

Mondragon Unibertsitateak antolatuta, Hezkuntza graduak ONLINE / Erdi-presentzialak formazioa eskainiko da. Horren informazioa eskaintzeko, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko areto nagusian maiatzaren 10ean goizeko 11:00etan eta maiatzaren 28an arratsaldeko 18:00etan aurkezpenak egingo dira.

Informazioa: harrera.huhezi@mondragon.edu helbidean edo 943 71 41 57 telefono zenbakian.

albiste osoa irakurri

"Familia beharrean dagoen haur asko bizi da gure etxe aldamenean" 2014-05-12

Inplikazio sozialak eraginda hartzen dituzte familia gehienek haurrak etxean. Babes, sostengu, atxikimendu eta goxotasun beharrean dauden haurrak izan ohi dira gehienak, eta etxean hartzeko ez dagoela Asiara edo Afrikara joan beharrik diote harrerako familiek, inguruan ere badela aukera.

albiste osoa irakurri

Herri Urrats maiatzaren 11n 2014-05-11

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, jende andana inguratzen ari da Senperen antolatua dagoen 2014ko Herri Urratsera.

Egitarauaren informazioa loturan aurki dezakezu. 

albiste osoa irakurri

Koldo Saratxaga: "Partekatzeak lehiatzeak baino lehentasun handiagoa izango duen gizarte-eredua dut helburu kooperatiban eta hezkuntzan" 2014-05-08

Harreman eredu berri bat ­aldarrikatzen du Koldo Saratxagak (Sopuerta, 1947) hala kooperatibetan nola hezkuntzan. Pertsonek garrantzia izango duten eredu bat bilatzen du, ­etika eta gardentasuna nortasun ­ezaugarri izango dituen gizarte-eredu bat. Bere estiloaren ikurretako bat ­Irizar kooperatiba izan da, eta gaur ­egun Ner group-en dihardu, baina ­hezkuntzan ere egin ditu sartu-irtenak, bai irakasle bezala eta baita guraso ­bezala ere, baina bereziki ­hausnartzaile gisa: “Nire iritziz, ­eskolak gaur egun baino baliabide gehiago eduki behar ditu: profesional onenak eta, hala nola, garaian garaiko behar material eta teknologikoak ­aseak. Gizartearen konfiantza eta ­aitortza handia eduki behar ditu, ­sormen eta esperimentazio prozesu ­jarraia izan behar da, eta taldeko lana bultzatu behar du, indibidualismoa ­gutxituz, partekatzea balioetsiko ­duena eta ez lehiatzea”.

albiste osoa irakurri

188. Hik Hasi aldizkaria 2014-04-30

-GAIA: Eskolako jantokia, heziketarako gune?
-Elkarrizketa: KOLDO SARATXAGA, Ner Group-en sortzailea eta bultzatzailea
-Esperientziak: GAZTELIZARAN PROIEKTUA: enpresa erreal bat administrazioa eta kudeaketa ikasteko 
-Ekarpenak: GEOGEBRA ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEN PRESTAKUNTZA
-Galdeidazue: Zer baliabide ditu irakasleak beste kultura batzuetako familiengana gerturatzeko? SAMIRA GODDI
-Proposamena: BAZTAN ABENTURA PARK
-Atzeko atetik: JAKOBA ERREKONDO

albiste osoa irakurri

Komun bereiziak neskentzat eta mutilentzat, ala ez? Eskola, generoa eta arkitektura (Amelia Barquin) 2014-04-29

Bizi naizen hirian ikastetxe bat zaharberritzen ari dira, eta hezkuntza-komunitateak bere beharrak eta iritziak adierazteko aukera izan du. Alderdi askoren artean, planteatu da komunek zer diseinu behar duten, ­eta kontuan hartu da irakasleak generoaren inguruan (eta ikastetxean generoa tratatzeko moduaren inguruan) egiten ari diren hausnarketa-prozesua. Planteamendua oso interesgarria da eta, aldi berean, oso ­ezohikoa.

albiste osoa irakurri

“Zer egingo dut nire bizitzarekin?” 2014-04-29

Batxilergo garaian zalantza ugari izaten dituzte nerabeek arlo askotan. Baita ikasketak aukeratzerakoan ere. Ondorengo urteetan zer ikasi, erabaki garrantzitsua da, azken finean norberaren etorkizuna eta bizimodua finkatuko baitu horrek kasu askotan. Lasai eta zentzunez hautatzearen garrantzia azpimarratzen du Xabier Tolosa orientatzaileak.

albiste osoa irakurri

187. hik hasi aldizkaria 2014-04-26

Argitaratu berri da 187. hik hasi aldizkaria. Gai nagusia, Lizarra ikastolan landutako IKT-BLOK, hezkuntza konpetentziak lantzeko egitasmoa.

albiste osoa irakurri

IKT-BLOK EGITASMOA, konpetentzietan trebatzea xede 2014-04-22

Oinarrizko konpetentziak
derrigorrezko eskolaren ohiko curriculumean txertatzea helburu hartuta, IKT-BLOK egitasmoa jarri dute martxan Lizarra Ikastolan (gaztelaniazko TIC TAC izenez ezaguna). Ikasleak konpetentzietan trebatzeko estrategia da. 3 urtetik hasi eta 16 urtera arteko ikasleentzat 26 proiektu osatu dituzte, ikasturte bakoitzerako bi. Ikasleei egoera eta arazo errealak planteatzen zaizkie, gelan ikasitakoa modu praktikoan aplikatuz, erresolbitu ditzaten.

Berritzailea delako eta arrakastaz ezarri delako sona handia lortu du egitasmoak, bereziki Nafarroan, eta bertako Eskola Kontseiluak foru komunitateko ordezkari izendatu du Espainiako Estatuko erkidegoetako Eskola Kontseiluen Topaketan parte hartzeko. Arrakastaren gakoa estrategian dagoela uste dute egitasmoaren arduradunek: “Kontua ez da zer nahi dugun, baizik eta zer egin dezakegun nahi dugun hori lortzeko. Eta gu ez gara egingo genukeen horretan geratu, baizik eta egin egin dugu”.

albiste osoa irakurri

"Esperantza ematen dute ipuinek" 2014-04-22

Bizitzak aurkezten dituen gatazkak gainditzen laguntzen du ipuinak. Baina ipuin guztiek ez dute funtzio berdina eta ez dituzte balio berdinak transmititzen. Ipuin egokiak aukeratzen lagundu digu Galtzagorri elkarteko Itziar Zubizarretak.

albiste osoa irakurri

EHn gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! GIDA aurkeztu da 2014-04-16

Datorren larunbatean, Agurainen, "Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez!" GIDA aurkeztuko da. GIDAk egiten dituen proposamenak aztertu eta eztabaidatu egingo dira, denon artean aberasten joateko.

Maiatzaren 10ean, goizeko 9:30ean, Aguraingo Kultur Etxean, hezkuntza hobetzen interesa duten guztiak daude GONBIDATUTA.

albiste osoa irakurri

“Irakasleok haurra familiatik datorren bezala onartu behar dugu, bere izaera, egoera eta albo-eraginekin" 2014-04-09

Pedagogia sistemikoan adituak ­dira Itziar Agirre eta Josune Alberdi. 2003an Angelica Olverak Mexikon ­sortu ondotik, pedagogia hori Euskal Herrira ekartzea eta hemengo
errealitatera egokitzea tokatu zaio Agirreri. ­Psikologo klinikoa izateaz gain, Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren ­Eskolako zuzendaria ere bada ­uneotan. Alberdi berriz,
eskola ­horretan euskarazko formazioaren ­arduraduna da eta baita Eibarko ­Berritzeguneko ­aholkularia ere.

albiste osoa irakurri

IGOR ELORTZA: "Umeek nahiago dute parte-hartzaile izan, hartzaile soil izatea baino" 2014-04-09

Ez da ohikoa azken bertsolari txapelketan aitaren roletik elortzak kantatu zituen bertsoen tankerakoak entzutea. “Ta orain besotan zauzkat nire alaba kuttuna”, ospitaletik, alabaren jaiotzaz abestu zuen bakarkakoan. aita izateak bere buruarenganako konfiantza eta askatasuna eman dizkiola dio. Sormenaz aritu zaigu.

 

albiste osoa irakurri

Haur Hezkuntzako Tailerra 2014-04-07

Easo Politeknikoak antolatuta, maiatzaren 5etik 15era bitartean hainbat tailer egingo dira Donostian.

Informazioa eta izena ematea, Easo Politeknikoan. 

albiste osoa irakurri

HERRI HOBEA LORTZEKO. Eskolan nahiz kalean, haurrak erdigunean 2014-04-02

Umeen eskolaz eta etxeaz kanpoko bizimodua parte hartzailea, ­euskalduna, hezitzailea eta ­herritarra izan dadin, ­komunitateko hainbat eremutan baliagarri izan daitekeen egitasmoa prestatu dute zenbait elkarte, ikertegi eta gizarte eragilek; horien artean da Hik Hasi. Herri eta ingurune hobe bat lortzeko xedearekin, haurren kolektiboa erdigunean jartzen duen planteamendu politiko eta pedagogikoa da. Aniztasuna, inklusibitatea eta ­berdintasuna ditu oinarri.

albiste osoa irakurri

Heziketa berdea: naturarekin harremanean 2014-04-01

Azken urteetan hiri eta herrietako gune berdeak gutxitu egin badira ere, natur inguruneek beste espazioek ez bezalako aukerak ematen dituzte; hala nola, benetako materialekin –ez plastikozkoak– eta errealitate konkretuekin esploratzekoa, norbere erritmora ibiltzekoa, edota hain preziatuak diren askatasuna eta lasaitasuna esperimentatzekoa. Urrutira joan beharrik gabe eta doan, gainera.

albiste osoa irakurri

Aurki izango da kalean 187. zenbakia 2014-04-01

Ostirala baino lehen kalean izango da Hik Hasi aldizkariaren 187. zenbakia. Besteak beste, ondoko gaiak landu dira:

- GAIA: Konpetentzietan trebatzeko Lizarra Ikastolak abian jarri duen IKT-BLOK egitasmoa

- ELKARRIZKETA: ITZIAR AGIRRE eta JOSUNE ALBERDI,
pedagogia sistemikoan adituak 

- 0-3 ZIKLOKO HEZITZAILEEN FORMAZIOA: "Haurra bera da bere elikadura-prozesuaren protagonista,eta hark erabaki behar du, beti, noiz jan” 

- EKARPENAK: Euskal Girotze Barnetegiak eta Amelia Barquin eskolaz, generoaz eta arkitekturaz

- GALDEIDAZUE: Zergatik da garrantzitsua hezitzailearentzat ahotsa ongi erabiltzen jakitea - KARMELE MURO

- PROPOSAMENA: Zeraingo Irrien Lagunen Udalekua 

- ATZEKO ATETIK: Asier Altuna, zinemagilea

albiste osoa irakurri

"Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen" jardunaldia 2014-03-25

Apirilaren 4an "Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen" jardunaldia egingo da Donostiako Koldo Mitxelenan. Han, Donostiako auzoko Aitor ikastolan eta Dimako Ugarana herri eskolan abiatutako egitasmoa aurkeztuko da.

Eleaniztasuna indartzea eta ikastetxetik kanpo  euskararen erabilera sustatzea da erronka.

Izena ematea apirilaren 2ra arte izango da doan, eta, euskalduneleaniztunak@gmail.com helbidean egin liteke.

albiste osoa irakurri

Jone Uria: "Nik matematikak gorroto nituen" 2014-03-25

Ez dakit zenbat aldiz entzun behar izango nuen esaldi hori Matematika karrera aukeratu nuela esan dudanetan. Eta hori ez bazen antzekoren bat: “uff.. Nik DBHtik ez ditut egin behar izan, baina ordurako gorroto nituen”,  “Matematikak?? Zenbat eta urrunago hobe, zenbat sufritu nuen haiekin”; beti ere, esaldia harriduratik nazkaraino doazen aurpegietako batekin lagunduta, noski. Ez dira horiek erantzun denak, jakina, bada matematikak gustatzen zaizkionik, edo gutxienez gustatu ez arren interesgarri iriz dakiokenik. Baina gutxi batzuk garela esango nuke. Horrelako momentu bat bizi izan dudan bakoitzean pena eta errua sentitu izan ditut batera.

albiste osoa irakurri

Monica Blas: "Ingurune erosoago eta egokiago batean erditzeko aukera eman behar zaio emakumeari" 2014-03-25

Euskadiko Emaginen Elkarteko lehendakaria da Monica Blas. Emakumeek euren buru eta gorputzekiko konfiantza galdu dutela ikusten du, eta horrek eragina duela euren sexualitatean, haurdunaldian, erditzean eta amatasunean.

1997tik dihardu emagin lanetan, eta gaur egun Euskadiko Emaginen Elkarteko lehendakaria da Monica Blas. 2009an sortu zenetik, emaginen elkartearen helburu nagusia ugalketari loturiko osasungintzaren kalitatea eta haur jaio berriaren zaintzarena bermatzea dira. Ospitaleko lanaz gain, Amane emaginen zentroa sortu du beste hainbat kiderekin Mungian, gurasoak haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean laguntzeko. Blasek, gainera, hainbat ikerketa egin ditu, berriki episiotomiak emakumeen bizitza sexualean duen eraginaren ingurukoa.

Emaginak emakumeen osasungin- tzako profesionalak direla zehaztu nahi izan du Blasek, eta ginekologoak, aldiz, patologietako profesionalak. Elkarrizketa honetan haurdunaldian, erditzean –eta erditzeko prestakun-tzan– eta erditze ostean zentratuko gara, nahiz eta euren lana zabalagoa izan, hezkuntza psiko-afektiboaz eta antisorgailuez arduratzen baitira, zerbix eta bularreko minbiziaren prebentzioaz eta detekzioaz, menopausiaz, zoru pelbiseko patologiak zaintzeaz…

albiste osoa irakurri

Ikasteko irakurri. Aldaketarako prozesua bideratzen 2014-03-24

Apirilaren 4an, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Ikasteko irakurri. Aldaketarako prozesua bideratzen jardunaldia egingo da.

Parte hartuko dute: Javier Monzon, Oskar Viguera, Josune Erkizia eta Emilio Sanchez-ek hizlarien artean. Egape ikastola, Anoetako ikastola, Erniobea BHI eta Urnietako Salesiarrak ikastetxeek.

albiste osoa irakurri

Iraupen luzeko ikastaroen amaiera 2014-03-23

Martxoaren 22an, Urko Arozenak eskaini duen "Ametsak eta entrenamendu mentala zoriontsu izateko" ikastaroarekin (argazkian ageri dira), 2013-14 ikasturtean egin diren iraupen luzeko ikastaroei amaiera eman zaie.

Hik Hasik eskartu eta zoriondu nahi ditu parte hartu duten hezitzaile guztiak.

albiste osoa irakurri

Zer funtzio bete dezake irakasle-coachak gaur egungo hezkuntza-sisteman? 2014-03-18

Gaur egungo hezkuntza-sistemaren erronketako bat ikasten ikastea dela esaten da. Horretarako, ordea, bi irizpide izan behar ditugu kontuan: batetik, malgutasuna, etengabe ikasteko gai izan gaitezen; eta, bestetik, heldutasuna, sarean antolatuta dagoen munduan bizitzeko. Ingurunea eta mundua gero eta azkarrago ari dira aldatzen. Horrexegatik, gurasoon nahiz irakasleon egitekoa da uneotan nolakoa ­izango den ez dakigun etorkizun horretarako seme-alabak prestatzea.

albiste osoa irakurri

Laster izango da kalean 'Hazi Hezi' aldizkariaren 8. zenbakia 2014-03-18

Ondoko gaiak jorratu ditugu, besteak beste:

Gai nagusia: Heziketa berdea

Elkarrizketa: Monica Blas, Euskadiko Emaginen Elkarteko lehendakaria

Gurasoak Mintzo: Harrerako familiak

Eztabaidagai: Zigorra, baliagarria al da?

Sormena: Igor Elortza bertsolariari elkarrizketa

Iritzia: Idurre Eskisabel

 

 

albiste osoa irakurri

Bikien gurasoen elkarteratzea 2014-03-17

Apirilaren 5ean, larunbata, Beasaingo TTiKLiK! elkargunean bikien gurasoak direnen elkarteratzea egingo da.

Informazio osoa: www.ttiklik.com helbidean.

albiste osoa irakurri

186. hik hasi aldizkaria 2014-03-14

Argitaratu berri da 186. hik hasi aldizkaria. Gai nagusia, Herri hobea lortzeko, haurrak erdigunean jartzeko beharra azpimarratzen eta arrazoitzen da.

albiste osoa irakurri

Rafael Bisquerra: "Gaitasun emozionalak lantzea funtsezkoa izango da gizarteko behar sozial berriei erantzuteko" 2014-03-12

Gaitasun emozionalak garatzen ­ikastea eta pertsona zoriontsuagoak sortzea dira hezkuntza emozionalaren bi helburu nagusiak. Gai horretan ­aditua da Rafael Bisquerra, ­Psikopedagogian katedraduna (Arta, Herrialde Katalanak, 1949), eta Bilbon izan zen urtarrilean, Erkide-­Irakaskuntzak hezkuntzaren geroaz antolatutako saioetan. Ikasleak ­gaitasun emozionaletan trebatzea ­funtsezkoa dela uste du XXI. mendeko erronka berriei aurre egiteko, eta ­horretarako curriculum akademiko ­osoan hezkuntza emozionala ­garatzeko bitartekoak jarri beharko­ ­liratekeela dio, “gaitasun emozionalak lantzeko bizitza osoko entrenamendua behar baita”.

albiste osoa irakurri

Pantailak begiratzen ikasi, gero pantailekin ikasteko 2014-03-04

Nerabe askok erabiltzen dituzte bideo-jokoak. Jolas desiratu horien erabilerak eta edukiek guraso asko kezkatzen badituzte ere, Joxi Imaz EHUko irakasleak dio alfabetizazio digitalean laguntzeko eta mundu birtualean bizitzen ikasteko oso baliagarriak direla.

albiste osoa irakurri

Elixabete Garmendia: "Sorgin-ehizatik jaiotako eskola" 2014-03-04

Liburutegiko apaletan hautsa kentzen, topatu berri ditut bi koaderno eskolakoak; 1963-1964 ikasturtekoak dira, hamar urtetik hamaikarako bidea egin nuen kurtsokoak.

 

Tintaz hasieran, boligrafoz gero, testuak urdinez, gorriz izenburuak eta azpimarratu beharrekoak, badaude aritmética edo geometriako ariketak, gramatikakoak eta natur zientzietako lezioak, baina toki nagusia, kopuruz eta tratamenduz, Espainiako historiako pasarteek eta erlijio katolikoko gaiek hartzen dute; gainera, testuaz gain marrazkiak ere badaramatzate, alpino arkatzekin pintatuak.

albiste osoa irakurri

YOLANDA JUBETO: “Diru asko irabazi gabe ondo bizi gaitezkeela ikusaraziko diguten erreferenteak behar ditugu” 2014-02-25

Gaur egungo egoera ekonomikoa hobeto ulertzen laguntzeko Yolanda Jubeto ekonomialari eta EHUko irakaslearengana jo du Hik Hasi-k. Krisiaren zergatiak azaltzeaz gain, lan-baldintzen eskasia eta murrizketak zerk eragin dituen ere esplikatu du ekonomialariak, eta bestelako ekonomia– eta gizarte–eredu baterako eskolak egin ditzakeen urratsez hitz egin du. Kontsumo arduratsua bultzatzeko beharra aldarrikatzen du Jubetok eta horretan eskolak bere hondar alea jar dezakeela uste du: “Hezkuntza sistema oso bideratuta dago enpresa handien beharrei erantzutera. Akaso eskola probestu behar genuke elkartasuneko ekonomiako balio batzuk lantzeko”.

albiste osoa irakurri

"Zientziak ikasi eta irakatsi zertarako?" jardunaldiak 2014-02-24

Ikastolen Elkarteak antolatuta, martxoaren 10ean hasita, "Zientziak ikasi eta irakatsi, zertarako?" XXI. jardunaldi pedagogikoak egingo dira Donostian eta Gasteizen.  

Izena ematea martxoaren 5a arte izango da.

Informazioa eta izena ematea: www.ikastola.net 

albiste osoa irakurri

"Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu" ikastaroa 2014-02-23

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak "Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu" ikastaroa antolatu du. Martxoaren 10ean hasiko da eta apirilaren 7an amaituko da.

Emailea: Joxerra Gartzia EHUko irakaslea.

Informazioa: 943 212 369 telefono zenbakian edota komunikazioa@asmoz.org helbidean. 

albiste osoa irakurri

Osasuna eta Hezkuntza biltzarra 2014-02-22

Apirilaren 7tik 10era Kubako Habanan, Osasuna sustatzen duten eskolen 1. nazioarteko biltzarra egingo da.

Izena emateko epea: otsailak 28.

Informazioa: http://www.escuelaspromotorassaludcuba.com/ 

albiste osoa irakurri

Heziberri 2020 Markoa 2014-02-20

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak "Hezkuntza-eredu pedagogikoaren Markoa" aurkeztu die hezkuntza eragileei.

Markoa finkatuta, curriculumen dekretuak prestatzeari ekingo zaio. Horretarako, jarraituko den egutegia azaldu zaie eragileei.

albiste osoa irakurri

"Zein handia den haurtzaroa!" programa 2014-02-18

Otsailaren 25ean arratsaldeko 17:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultateko ekitaldi aretoan, "Zein handia den haurtzaroa!" programa Cinema Paradiso dokumentalaren aurkezpena eta analisia egingo da.

Bertan, haurren arteko harremanen fantasiaren garmatika azaltzen da. Iruñeko Mendillorri  Haur Eskolan egindako ikerketa bat da, eta, joko egoeretan, 2 eta 3 urteko neska-mutikoen arteko hizkuntza interaktiboak duen aberastasuna agertzen da.  

albiste osoa irakurri

Kirolean ere hezi egiten da 2014-02-18

Haurrak osasuntsu eta sasoian hazteko, jarduera fisikoan hezteak lagundu egiten du. Heziketa fisikoa, alabaina, ez da eskolaren egitekoa soilik, ohitura asko etxetik, familian hartzen baitira. Alazne Agirrezabalaga prestatzaileak mugikortasuna oinarri duen bizi-eredua gomendatzen du, batetik; eta haurren gozamenean eta ludikotasunean oinarrituriko kirol jarduera, bestetik.

 

 

 

albiste osoa irakurri

Eskola alternatiboak, injerentziarik gabeko hezkuntzaren bila 2014-02-18

Haurren eskolatzearen inguruko kezka handitzen ari da Euskal Herriko familien artean eta gero eta gehiago dira ohiko hezkuntza-sistematik kanpo dauden zentroen aldeko hautua egiten dutenak. Eskola libre edo demokratiko gisa izendatzen dute askok euren burua, funtsa askatasuna baita. Eskola alternatibo ere deitzen zaie, azken batean, indarrean dagoen hezkuntza-sistematik kanpo ­daudelako. Euskal Herrian gero eta gehiago badira ere mota horretako eskolak, gehienak legez kanpo eta erdi-ezkutuan ari dira lanean. Guztietan darabilten pedagogia zein metodologia berberak ez diren arren, hausnarketarako balio dezaketen zenbait kritika egiten dizkiote ohiko hezkuntza-sistemari eta aintzat hartzeko moduko ­bestelako hainbat balio ­aldarrikatzen dituzte.

albiste osoa irakurri

"Euskaraz Bizi" dokumentala 2014-02-16

Euskararen erabilera sustatzeko, Tolosako Laskorain ikastolan urteetan egiten ari diren  "Euskaraz Bizi" esperientzia, eta, ematen dituen emaitzak agertzen duen dokumentala da.

Izarne Olanok eta Aritz Larretak egin dute "Euskaraz Bizi Laskorain ikastolan" deitu duten dokumentala.

albiste osoa irakurri

HAZI HEZIko harpidedun berrientzako sariak 2014-02-12

HAZI HEZI aldizkarian aurten harpidetu direnen artean, hik hasiren produktuekin osatutako bi sorta zozketatu dira (3 DVD, 69 jolas-abestien CDa eta Sarrionandiaren liburua). 

Rober Gutierrez eta Larraitz Madariaga izan dira sarituak. Zorionak bioi!

Etxeko heziketan lagundu nahi duen HAZI HEZI aldizkarian harpidetzeko kanpaina berezia egiten jarraitzen dugu, hik hasi aldizkariarekin batera. 

Indartu dezagun hezkuntza komunitatea denon artean.

albiste osoa irakurri

Erditzearen jabe 2014-02-11

Emakumea erditzera egoera zehatz batean iristen da, egoera fisiko, mental eta emozional jakin batean. Informatuta egoteak, prozesuaren jabe izateak eta zer nahi duen jakiteak erabaki kontzienteak hartzen lagun diezaioke, eta ondorioz, frustrazioak saihesten eta erditzea asebetetasunez igarotzen.

albiste osoa irakurri

Kattuka haur-eskola: familiei eta komunitateari irekia 2014-02-11

Arbizun, Nafarroako Sakanan dago Kattuka haur-eskola. 0-3 urteko haurrak hartzen dituzte han, eta, Arbizuko nahiz Lakuntzako ­familiei ez ezik, Sakanako beste hainbat ­herritakoei ere eskaintzen die ­zerbitzua. Hirugarren ­ikasturtea besterik ez badu ere, herriko zein bailarako zutabe garrantzitsu ­bilakatu da. Etengabe prestatzen aritzea eta familiei ­irekita egotea dira eskolako ­hezitzaileen premisa nagusiak.

albiste osoa irakurri

Reggio Emiliarako bidaia 2014-02-09

Apirilaren hirugarren asterako bidaia pedagogikoa antolatu du DIIP taldeak Italiako Reggio Emiliara. Eskoletarako bisitak apirilaren 14an, 15ean eta 16an izango dira.

Izena emateko aukera otsailaren 25ean amaitzen da.

Informazioa: http://www.diip.es/viaje-a-reggio-emilia.html

albiste osoa irakurri

Amatasun jardunaldiak 2014-02-07

Meitai Maitiek antolatuta, martxoaren 9an Ibone Olza eta 4 emagin arituko dira. Martxoaren 10ean, berriz, Laura Gutman argentinarra arituko da.

Informazioa: www.meitaimaitie.com 

albiste osoa irakurri

Guk gEUre Kulturaz 2014-02-05

Ahotsenea, Eskena, Karraskan, Kulturalive eta MIE taldeek antolatuta, otsailaren 27an goizeko 9:00etan Durangoko Landako gunean jardunaldia egingo da. GUNE IREKIA deritzon metodologia erabiliko da.

Informazioa: 

albiste osoa irakurri

Kalean da 185. hik hasi aldizkaria 2014-02-03

Hauxek dira 185. zenbakiak jasotako hainbat gai:

GAIA: eskola alternatiboak injerentziarik gabeko hezkuntzaren bila

ELKARRIZKETA: Yolanda Jubeto - "Diru asko irabazi gabe ondo bizi gaitezkeela ikusaraziko diguten erreferenteak behar ditugu"

EKARPENAK: Kattuka haur-eskola eta Euskal Udalekuak

GALDEIDAZUE: Zer garrantzia du literatura heziketak eta zein dira horren gakoak?

PROPOSAMENA: 'Gorila baten lezioak' antzezlana

ATZEKO ATETIK: Elixabete Garmendia

albiste osoa irakurri

Aita talde baten hausnarketak 2014-02-03

Bakardadea, erruduntasuna, jelosia, ezintasuna... espero ez zituzten emozioei izena jarri diete aitatasuna euren bizitzetako ardatz duten hiru aitek. Euren seme-alabak jaiotzean aitatasun ideala bertan behera erori zen, eta egunero-egunero, elkarrengan sostengatuz bestelako aitatasun-eredu bat eraikitzen ari dira.

albiste osoa irakurri

Francesco Tonucci Eskola Txikiekin 2014-01-28

Urtarrilaren 27an eta 28an Francesco Tonuccik hainbat Eskola Txiki bisitatu ditu eta bi hitzaldi eskaini ditu Donostiako Irakasle Eskolan.

albiste osoa irakurri

Motibazioari buruzko jardunaldia 2014-01-27

Euskaltzaleen Topaguneak urtarrilaren 30erako jardunaldia prestatu du Durangoko Elkartegian.

izena ematea urtarrilaren 26ra arte dago zabalik.

albiste osoa irakurri

Pixoihala aldatzearen artea 2014-01-27

Automatikoki egin beharrean, pixoihala aldatzeko unean, haurraren mugitzeko eta adierazteko askatasuna errespetatuz gero, umearen gorputza eta umea bera errespetatzen ikasten da, eta hura seguru, parte-hartzaile eta konfiantzan sentitzen lagunduko du helduak, Emmi Pikler pediatra hungariarrak erakutsi zuen moduan.

albiste osoa irakurri

Herrietako kultur ondarea: ezagutu, maitatu, bizi 2014-01-27

Mass medien eraginez, gero eta gehiago dakigu urrutikoari buruz, baina inguratzen gaituenari buruzko transmisioa eten egin da azken hamarkadetan. Ezagutzen ez dena, ulertu eta maitatu ezin denez, berariaz heldu behar zaio transmisio-lanari. Hainbat herritan gertuko kultur ondarea jasotzeko eta ezagutarazteko baliabide pedagogikoak sortu dituzte, eta helburu berarekin, eskola eta herriko eragileak inplikatuko dituen bidea proposatu du Iñigo Ramirez de Okariz irakasleak idatzi duen tesiak.

albiste osoa irakurri

#UHMERRRI14 jardunaldiak 2014-01-25

Bizkaiko Foru Aldundiak, Innobasquek-Euskal Berrikuntzarako Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza tea Unibertsitate Sailak eta EHU-Euskal Herriko Unibertsitateak, Leioako Udalak eta Solasgunek antolatuta, urtarrilaren 30ean Bilbon; eta, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean Leioan jardunaldiak egingo dira.

Jardunaldien hasiera, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan egingo da, Haurren Hirien Sarea eta Ikas Ingurune Komunitarioen Laborategia aurkeztuko dira.

Informazio geghiago: www.solasgune.com

albiste osoa irakurri

Andreen konfiantzazko figura bilakatu dira emaginak 2014-01-16

Asko aldatu da urte gutxian emaginaren funtzioa. Emakumeak inolako erabakirik ez zuen erditzeak laguntzetik, andreak prozesuaren erdigunean jarri eta haiei babesa ematera igaro da. Haurdunaldiak, erditzeak nahiz erditze osteak eragiten dituen zalantzen aurrean, andre askoren erreferentziazko figura izan ohi da sarri.

albiste osoa irakurri

Oier Araolaza "KULUNKARIA" 2014-01-16

Eskola urteak festa urteak izan ziren niretzat. Bai ederki pasa nuela! Ez daukat gogoan ardura handirik. Ziur aski, nire irakasle eta gurasoek ez dute nik bezain oroitzapen onik izango. Isilik egoten lanak izaten nituen, eta eserlekuan geldi egotea ezinezkoa zitzaidan. Ikastolara ongi pasatzera joaten nintzen ni, eta horretarako, orain esaten den bezala, jarrera pro-aktiboa neukan: jolaserako, kanturako, dantzarako, txorakerietarako, bihurrikerietarako eta zirikatzeko beti prest!

albiste osoa irakurri

Hezkuntza etorkizunari begira 2014-01-16

Erkide Irakaskuntza Kooperatibak antolatuta, urtarrilaren 22an eta 23an kongresua egingo da Bilboko Euskalduna jauregian. Erkide Irakaskuntzaren III. Kongresuan, hezkuntzaren etorkizunari eta bilakaerari buruzko jarraibideak emango dira. Horrez gain, irakaskuntza kooperatibek Euskal Hezkuntza Sistemaren etorkizunari begira duten jarrera azalduko da.

Informazio gehiago: www.erkide.coop 

albiste osoa irakurri

Hur Gorostiaga: “Napoleonen azken arrastoak erabiltzen ari da Estatua ikastolen aurka egiteko" 2014-01-07

Bost urte daramatza Hur Gorostiagak Seaskako zuzendari lanetan. Eta aurtengoa ari da izaten urterik gogorrena, Frantziako Estatuak jopuntuan jarri baititu ikastolak 1850eko Falloux legea kaxoitik aterata. Hori gutxi balitz bezala, itzuli beharreko kredituak gero eta potologoak dira... baina Hur  Gorostiagak baikor, animoz eta irribarretsu jarraitzen du lanean, aurrera, urterik urte gero eta haur gehiago matrikulatzen baitira Iparraldeko ikastoletan, eta horrek esperantza ematen baitio euskararen garapenari.

albiste osoa irakurri

Bigarren etxea. Familia eta eskola 2014-01-07

Familiaren eta eskolaren arteko harremanak beharrezko izateaz gain, onuragarriak dira haurraren garapen fisiko, emozional eta sozialerako, baina baita garapen kognitiborako ere. Ez soilik Haur  Hezkuntzan, baita LHn eta DBHn ere. Zubiak eraiki egin behar dira.


albiste osoa irakurri

"Hizkuntza eta lurraldea" jardunaldiak 2014-01-07

Urtarrilaren 16an eta 17an Donostiako EHUn egin dira jardunaldiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin diote elkarrekin. Proiektua lantzeko eta gizarteratzeko jardunaldi hau antolatu da UEUrekin lankidetzan.

 

albiste osoa irakurri

"Herri hezitzailea, eskola herritarrra" liburua salgai 2013-12-30

Maiatzean Donostian egindako jardunaldien edukia jasota, eta beste hainbat ekarpen gehituta, 27. libutu-monografikoa argitaratu du hik hasik "Herri hezitzailea, eskola herritarra" izenburupenan.

albiste osoa irakurri

184. hik hasi aldizkaria 2013-12-30

Aldizkari berriaren gai nagusia, hainbat herritan, haien ondare kulturala transmititzeko egiten ari diren ahalegina lantzen da. Errenteria-Oreretan egindako ekarpenari, Arrasatek jarraitu zion, eta, duela urte bete Azpeitiak abiatu zuen berea, eta lehen bi unitateak aurkeztu ditu dagoeneko. Orain, beste herri batzuetan animatzen ari dira. Izan ere, ezagutzen den hura maita liteke. Baina, ezagutzeko aukera eskaintzen ez bada, nola?.

albiste osoa irakurri

Myrtha Chockler: "Teoriak eta estatistikak ahantzi eta aurrean dugun haur horrek zer behar duen behatu behar dugu" 2013-12-30

HAURRAREN GARAPENA ETA GAITASUNAK IKERTU DITU PSIKOMOTRIZISTAK DENBORA LUZEZ. HAURTZAROA OSO ONDO EZAGUTZEN DU, ETA HORIXE, HAURRAK EZAGUTZEA ETA BAKOITZARI BERE GAITASUN ETA BEHARREN ARABERA ERANTZUTEA HAURTZARO OSASUNTSU BATEN GAKOA DELA DIO.

Batezbestekoak, estatistikak, konparazioak eta liburuetako haurrak ahaztu eta benetako haurrak —izan seme-alaba edo haur-eskolako ume—,  behatu eta ezagutu behar ditugula dio Myrtha Hebe Chokler psikomotrizista argentinarrak. Neuropsikosoziologian egin diren aurrerapenak haurrak hobeto zaintzeko baliatu behar direla dio, baina, lehendabiziko urratsa haurtxoa, jaiotzen den unetik beretik sentitzen duen pertsona gisa hartzea izango dela dio: “Begiradak garrantzia handia dauka, eta baita haurrari buruz dugun irudiak ere. Oso desberdina da organoen sistema batengana gerturatzea edo sentitzen duen pertsona batengana gerturatzeko era”. Psikologian eta fonoaudiologian doktorea da,  eta psikomotrizitatearekin eta haurraren garapenarekin lotuta dauden hainbat nazioarteko erakundetako partaide da, besteak beste, Fundari (Umeen Eskubideen Aldeko Fundazioa) erakundeko zuzendaria. Euskal Herrian izan da udazkenean, hik ha-si-k antolaturiko jardunaldietan.

69 abesti jolateko CDa. BERRARGITARATUA 2013-12-28

4-12 urte bitarteko haurrentzako jolasak. Hizkuntz normalizazioaren arloan jarduten duen edonorentzat egokia. Etxean, eskolan edota bidaietan haurrekin batera abesteko jolas-kantak...

albiste osoa irakurri

D ereduaren aldeko manifestazioa 2013-12-18

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek, Sortzenek eta Ikasle Abertzaleak Nafarroan D ereduaren aldeko manifestaziora deitu dute abenduaren 18rako, “Irakaskuntzan, kolore guztiak” lelopean.

albiste osoa irakurri

Amelia Barquin: Baina mutilek pixa eserita egin dezakete? 2013-12-17

Hezitzaile gehienoi egokitu zaigu ume txikiak komunera laguntzea eta behin eta berriro ikusi dugu neskek eserita egiten ikasi dutela eta mutilek, berriz, zutik. Mutilek, distantzia laburretik eta punteria onez isuri arren, mila mikrotanta txiki bidaltzen dituzte ontziaren puntu guztietara, baita ere bonbaren ura heltzen ez den lekuetara. Irakasleok disgustua hartu dugu maiz gero jokaera horrek emango zigun lanaren aurrean.

Baina ez da soilik umeek etxetik ekartzen duten zerbait; maisu-maistra ugarik (gehienek?) eserita/zutik dikotomian irakasten diete pixa egiten haien ikasleei.

 

albiste osoa irakurri

Opariak, nolakoak eta zertarako? 2013-12-17

Estimua nahiz maitasuna adierazteko egiten dira gehienean opariak, edota zerbaitengatik eskerrak emateko. Edozein unetan garrantzitsuak izan daitezkeen arren, Gabon aldian indar berezia hartzen dute. Haur asko merkatutik datorren eskaintza zabalarekin seko liluraturik geratzen dira eta guraso zenbaitentzat zaila izan ohi da egoera horren aurrean nola jokatu asmatzea.

albiste osoa irakurri

"ANIZTASUNaldia: jatorri anitz, herri bat" jardunaldiak 2013-12-13

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, abenduaren 13an eta 14an, Donostiako Bulebarrean bi karpa jarriko dira, eta egun osoz ekitaldi sorta zabala izango da. Foru Aldundiaz gain, erakunde honek berak sustatutako "Jatorri anitz, herri bat" izeneko dinamika parte hartzailean ari diren 40 eragile sozialek ere bultzatu dute ekimena. 

albiste osoa irakurri

"Euskaraz bizi eta ikasi" herri ekimena 2013-12-12

Abenduaren 14an denok Tafallara! lemapean, "euskaraz bizi eta ikasi" herri ekimenak manifestatzera deitu du arratsaldeko 5:00etan Nafarroako plazatik abiatuta.

Hamaika dira azken urteotan aurrera eraman ditugun dinamikak, baina gure aldarrikapenak esaldi bakarrean laburtu ditzakegu: gure seme- alabentzat nahi dugun hezkuntza erabakitzeko eta euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea. 

albiste osoa irakurri

Rober Gutiérrez: Euskara Gasteiz 'eleanitzean' 2013-12-11

Aurreko batean, seme-alabak ikastolan utzi ondoren, bilera batera abiatu nintzen. Gasteizen izanik, kotxea garajean utzita, tranbian joatea erabaki nuen. Bi geltoki aurrerago, ikasle-talde bat sartu zen bagoian. Zalapartaka, oihuka, alarauka. Gazteleraz garrasika, ondoan dagoen D ereduko institutuko ikasleak izanagatik. Tranbia berriz abiatu zen eta Legebiltzarreraino joan nintzen bidaide zaratatsuekin.

albiste osoa irakurri

"Gure kultura epe laburrean putzura joan ez dadin, hezkuntzan egin behar da bidea" 2013-12-10

Kongon bere burua aurkitzeko ahaleginetan zela, oinarrizko hainbat gauzen balioaz jabetu zen, tartean, hezkuntzaren balioaz. Haurra-hezkuntza-gizartea kateaz jabetu zen, eta baita hezkuntza-musikaren artekoaz ere. handik bueltan, haurrei zuzenduriko kontzertuak eskaintzen hasi zen, haiengan baitu esperantza:  “Orain ez badugu kulturan eragiten, gero ez da izango publikorik”.

 

 

 

albiste osoa irakurri

Urtxintxa Eskolaren hainbat ikastaro 2013-12-05

Urtarriletik aurrera, hainbat ikastaro eskainiko ditu Urtxintxa Eskolak: Heziketa premia bereziak eta sexualitatea, Kulturarteko hezkuntzaren hastapenak, Haurren parte-hartzea sustatzeko teknikak, Garapenerako hezkuntza...

Informazio gehiago: www.urtxintxaeskola.org 

albiste osoa irakurri

Hezkuntza eta Ijito Herria jardunaldiak 2013-12-05

Abenduaren 9an eta 11n Donostiako Koldo Mitxelenean "Hezkuntza eta Ijito Herria" jardunaldiak egingo dira. 9an, Ramon Flechak ikas-komunitateak eta ijito herria gaia landuko du. 11n, berriz, Ana Contrerasek Emakume ijitoak hezkuntza esparruan gaia landuko du, eta, Pascual Borjak Heziketa inklusiboruntz landuko du.

albiste osoa irakurri

Lorea Agirre: “Euren intereseko gaiak agertzen direnean, badute zeresana, eta, beraz, haurrek eta gazteek egingo dute euskaraz" 2013-12-03

Kazetaria eta antropologoa da Lorea Agirre (Beasain, 1968), eta Huheziko Sorguneak ikerguneko ikerlaria. Euskararen eta euskal kulturaren biziberritzean dihardu, euskararentzat arnas-guneak pentsatzen eta sortzen. Oarsoirria proiektuaren barruan umeen aisialdi parte-hartzailea, euskalduna eta hezitzailea bultzatzen duen ekimenean dihardu, beste hainbat kiderekin batera. Haurrei hitza eta boterea eman behar zaiela dio, baita euskaraz egin dezaten ere. 

albiste osoa irakurri

"Hezkuntza afektibo-sexuala eskoletan" jardunaldia 2013-11-29

Gehitu elkarteak antolatuta, VII. "Hezkuntza afektibo-sexuala" jardunaldia egingo da hilaren 30ean Donostiako Psikologia fakultatean. Hizlarien artean, Santiago Agustin Ruiz Madrilgo Unibertsitate Autonomoko psikologoa arituko da.

Informazio osoa: www.gehitu.org webean aurki liteke. Bestela, 943 451 722 telefonora deitu edo infasis@gehitu.org postara idatzi.

albiste osoa irakurri

183. hik hasi aldizkaria 2013-11-28

-ElkarrizketA: LOREA AGIRRE Kazetaria: "Euren intereseko gaiak agertzen direnean, badute zeresana, eta, beraz, haurrek eta gazteek egingo dute euskaraz"

ANIZTASUNA: arrakastarako giltza zentroak berak dauka

-esperientzia: BERRIKUNTZA: Oinarriak sendotuz 

-ekarpenak. AMELIA BARQUIN: Baina mutilek pixa eserita egin dezakete?Maskulinitateaz gogoeta bat. 

-galdeidazue: Zer baliabide eskaintzen dituzte IKTek ikasleek elkarrekin lan egin dezaten? NERE AMENABAR 

-hik hasi-ren proposamena: BAKARRIK ETA LIBRE  Imanol Urbietaren omenezko diskoa

-Atzeko atetik ROBER GUTIERREZ: Euskara Gasteiz ‘eleanitzean’ 

albiste osoa irakurri

7. Hazi Hezi 2013-11-28

Gai nagusia: Eskola eta Familia

-elkarrizketa nagusia: Myrtha Chokler: "Umetokia ikasgela bat bihurtu da" 

-Haurdunaldia: Erditzearen jabe

-Lehen urteak: Pixoihala aldatzearen artea

-Urte gozoak: Kirolean ere hezi egiten da

-Nerabeak:Pantailak begiratzen ikasi, gero pantailekin ikasteko 

- Aita taldea mintzo: "Nola sostengatuko dut nik inor, neu ez banago ondo?

-Emaginak mintzo: Andreen konfiantzazko figura bilakatu dira emaginak

-Gariri elkarrizketa: "Gure kultura epe laburrean putzura joan ez dadin, hezkuntzan egin behar da bidea"

-Eztabaidagai: Opariak. Nolakoak eta zertarako

eta kontsultak... 

albiste osoa irakurri

LOMCEren aurkako kontzentrazioak eta manifestazioak 2013-11-26

Azaroaren 27an Eusko Legebiltzarraren aurrean goizeko 11:30ean kontzentrazioa egingo da. Azaroaren 28an, berriz, LOMCEren aurka egingo dira manifestazioak Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan.

Deitzaileak: ELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen Elkartea, NIZE, Udako Euskal Unibertsitatea eta Hik Hasi.

albiste osoa irakurri

"Elkartasunezko filmak" HELBURUA LORTU DU 2013-11-24

Kurkuluxetan umeguneak Euskal Herriko eta nazioarteko 5.000 ikasle baino gehiago elkartzen ditu. Orain, "Keinuka mugaz gaindi..." elkartasunezko filma egiteko, denon laguntza ekonomikoa behar du. Egitasmoaren informazioa eta laguntza nola eskaini: http://goteo.org/project/keinuka/updates

albiste osoa irakurri

Bada erdibide bat 2013-11-21

Bada etxean, emaginen laguntza eta zaintzarekin, erditzen hasi eta haurra ospitalean munduratzeko aukerarik. Hala nahi duten bikoteek dilatazio-
prozesua ingurune lasai eta erosoan egin dezaten laguntzen du Elisa Fernandez emaginak.

albiste osoa irakurri

Irakasleen prestakuntza: Norbere burua lanean ikusi eta aztertzea da gakoa 2013-11-21

Irakaskuntza jardueraren azterketa egin eta irakaslearen prestakuntza bultzatzeko —eta aldi berean, ikertzeko— Hiprest sarea sortu du EHUko eta MUko irakasle multzo batek. Hizkuntzako irakasleen prestakuntza dute xede, eta praktika oinarri hartuta, formaziorako bide berri bat ireki nahi dute. Horrexegatik irakasle-gaien eta irakasle hasiberrien jardueraren analisian zentratzen dira, hau da, lana bera dute jarduera formatzailea. Gelako jarduna bideoan grabatu, eta ondoren, bideo hori ikuskatu eta hausnartzen dute irakasle-gaiek edo hasiberriek prestatzailearen laguntzarekin. Horixe da prestakuntzarako proposatzen duten eta darabilten metodologia. Izan ere, irakats-jarduera hobetze bidean jarriko duten aldaketak ez dira etorriko irakasleari kanpotik kontseiluak ematen zaizkiolako, baizik eta irakaslea bera konturatu delako bere jardueraren muinaz, taxuz egindakoaz eta hobetu 
beharrekoaz.   

albiste osoa irakurri

Ume eramailea, kontaktu emaile 2013-11-15

Haurra gainean eramateak, atxikimendua garatzen lagun diezaieke gurasoei eta  lasaitasuna ekarri jaioberriari, munduratzea goxatzen baitio gurasoarekiko  kontaktuak, haurdunaldiko egoeraratik hurbil sentiaraziz. 

albiste osoa irakurri

Arantza Zugazagasti: "Ilusioz betetako irakasleak behar ditugu, enpatia handia dutenak eta beti prestatzen ari direnak" 2013-11-15

1975. urteko iraila. Hiru urteko 35 haur, denak negarrez eta bera bakarrik. Programarik ez eta esperientziarik ere ez. Horrelaxe abiatu zuen Arantza Zugazagastik haur-eskolako ibilbidea: “Balio ez zuen eredu batetik gentozen, eta dena zegoen egiteko”. Geroztik, Haur Hezkuntzan aritu da nagusiki. 
Hizkuntzen irakaskuntzan espezializatu da, eta Eleanitz English eta Ahozkotasuna Lantzen proiektuetan jardun du, baita materialgintzan eta   irakasleen prestakuntzan ere: “Irakaskuntzaren muina haurra da, eta irakaskuntza hori aurrera eramateko bi zutabe nagusi daude: materiala eta irakasleak. 
Irakasleok prestakuntza gehiago behar dugu”. Joan den uztailean hartu zuen erretiroa ikastolatik, baina hezkuntza-munduarekin lotuta jarraitzeko asmo osoa du.

albiste osoa irakurri

"Hezkuntza Euskal Herrian atzo eta gaur" jardunaldiak 2013-11-12

GARAIAN ikerketa taldeak antolatuta, azaroaren 14an eta 15ean Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko areto nagusian "Hezkuntza Euskal Herrian atzo eta gaur" jardunaldiak egingo dira.

Izena ematea doan egin liteke, EHUko idazkaritzara idatziz: maria.martinez@ehu.es

Carlos de Santamaria liburutegian EABren erakusketa dago jarria. Haren inaugurazioko unea da goiko argazkia.

albiste osoa irakurri

Elixabete Imaz:“Emakumeari ukatu egiten zaio bere amatasunarekiko autonomia” 2013-11-11

Hego Euskal Herriko gaur eguneko amatasuna aztertu du antropologiako irakasleak bere tesian. Nola bilakatzen diren andreak ama, eta jendarteak nola eragiten duen gurasotasunari buruzko erabakietan. Historia, ereduak eta esperientziak jaso ditu.

 

albiste osoa irakurri

Egin dira XI. Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak 2013-11-10

LUZARO psikomotrizitate eskolak bere 25. urtemuga ospatzeko, "Gorputza haurtzaroan: zentzua eta esanahia" izenpean, psikomotrizitate praktikaren gainean jardunaldiak antolatu zituen azaroaren 8an, 9an eta 10ean Gasteizko Europa Jauregian.

Hizlarien artean, Mª Angeles Cremades, Ivan Darrault-Harris eta Philippe Lemenu izan ziren.

albiste osoa irakurri

182. hik hasi aldizkaria 2013-11-04

Irakasleen prestakuntzak hartu du gai nagusia. Hainbat adituen ustetan, norbere burua lanean ikusi eta aztertzea omen da gakoa.

Elkarrizketan, berriz, urte askoan irakasle gisa aritu den Arantza Zugazagasti agertzen da, hasnarketa eta ekarpen interesgarriak egiten.

Horiez gain, 0-3 zikloko hezitzaileen formazioak, esperientziak, ekarpenak, Gestalt ildoko prestakuntzak, "Kolore-kolore" hik hasiren proposamenak, eta, Karmele Jaioren iritziak osatzen dute 182. hik hasi aldizkaria.

 

albiste osoa irakurri

Uxue Alberdi: "Amok lehen pertsonan abesteak amatasunak ertz bat baino gehiago dituela erakutsi du" 2013-10-28

“Dena esana dago / esanikan ama” abestu zuen  behiala uztapidek. izan ere, denbora luzean ama estereotipatuaz jarri izan dira bertsoak,  emazte eta maitale estereotipatuez hitz egin den bezalaxe. Amatasunak polifonikoak dira, alberdiren aburuz, emakumeak bezain anitzak. eta bere ahotsa gehitu dio polifonia horri, bere larrutik abestuz haurdunaldiaz, erditzeaz, hazieraz... 

albiste osoa irakurri

Alfredo Hoyuelos: Zer garrantzia dauka familiaren partaidetzak haur eskolan? 2013-10-27

Artikulu honetan, partaidetzak dituen esanahi batzuen inguruko ikuspegi bat ematen saiatuko naiz —dagoeneko hamaika ikuspegi daude—. Horretarako, haurren hezkuntzan hain garrantzitsua eta beharrezkoa den gai horren inguruan Loris Malaguzzi, Carla Rinaldi eta Sergio Spaggiari egileek garatutako zenbait ideia interpretatuko ditut, nagusiki. Aditu horiek hein batean zaila eta anbiguoa den kontzeptu horri zentzua eta etorkizuna ematen saiatu dira, Reggio Emiliako udal haur-eskoletako teoria eta praktika abiapuntutzat hartuta.

albiste osoa irakurri

Euskaraz bizi. Euskara eta feminismoa Bizi Tokin 2013-10-26

Azaroaren 9an eta 10ean "Euskaraz bizi. Euskara eta feminismoa" jardunaldiak egingo dira Bizi Tokin.

Informazioa: http://www.bizitoki.org 

albiste osoa irakurri

HAUR HEZKUNTZA liburu-monografikoa argitaratu da 2013-10-25

HIK HASIk 26. liburu-monografikoa "HAUR HEZKUNTZA: zenbait ahotsetarako abestia" izenburupean argitaratu berri du.

Alfredo Hoyuelosek europar doktoreak koordinatu du lana. Bertan, hamahiru esperientzia, ekarpen eta pentsamendu agertzen dira, 144 orrialdeetan.

albiste osoa irakurri

Imanol Ubeda: "Hausterre egunez" 2013-10-22

Hausterre eguna zen. Asteazkena. Hausterre egun guztiak bezala. Urteko egunik tristeena Tolosaldean. ­Inauteriak amaitu berri, ajeak jota ­egon ohi da Tolosa eta eskualde osoa.
Hausterre eguna zela esan dut. Neguak berarekin ekarri ohi duen ­egun heze, euritsu eta hotz horietakoa. Urtero bezala, jai eskatua nuen lantokian. Goibel zegoen giroa. Hala nengoen ni ere. Ajearen mozorroa kendu ezinean. Arratsaldeko lehen ordua zen eta etxetik ateratzea deliberatu nuen. Ez zebilen inor kalean. Eta horiek dira paseatzeko gehien estimatzen ditudan egunak. 

albiste osoa irakurri

Iraupen luzeko ikastaroak 2013-10-21

HIK HASIk, iraupen luzeko ikastaroak eskainiko ditu ikasturtean zehar Hernaniko Langile ikastolan.

Oraingoz, bi ikastaro eskaini ditu:

1. Ametsak eta entrenamendu mentala zoriontsu izateko. URKO AROZENA.
2. Yoga eta kontzentrazio-teknikak eskolan. MARINA PINTOS. 

albiste osoa irakurri

Etxerako lanak, neurtuta eta mugatuta erabili beharreko baliabideak 2013-10-17

Ikastetxe gehien-gehienek ikaragarri erabiltzen dituzte etxerako lanak, baina gutxik hausnartu dute baliabide horien erabileraz eta funtzioaz. Joxe Amiama EHUko irakasleak gaia ikertu du bere doktoretza-tesian, familiaren eta eskolaren arteko lotura aztertzeko bide gisa. Ikasketa-prozesuan laguntzen duten baliabide izan daitezkeela dio ikerlariak, baina baita gatazka-iturri ere. Gaur egun etxerako lanei loturiko errealitatea nolakoa den ezagutzera eman du DBHko 723 ikasleren, 454 familiaren eta 251 irakasleren iritziak jasota.
 

 

albiste osoa irakurri

mAitatasuna 2013-10-14

Gero eta gehiago dira gurasotasunari leku egin nahi dioten aitak, laguntzaile ez, baizik eta “erabateko aita” izan nahi dutenak. Emakumearen jardunaldi bikoitzak, familia-egitura berri murritzak eta gizonaren jabekuntza-prozesuak sortu dute aita berria.

 

 

albiste osoa irakurri

"FAMILIA eta ESKOLA" jardunaldiak egin dira DONOSTIAn 2013-10-13

Urriaren 19an, Donostiako EHUko gelategian, "ESKOLAren eta FAMILIAren arteko harremanak, haurraren garapen osorako lagungarri" jardunaldiak egin ziren.

albiste osoa irakurri

HH eta LHko irakasleentzako GITARRA ikastaroa 2013-10-11

Bosgarren urtez jarraian, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ariko diren irakasleentzako GITARRA ikastaroa antolatu du Xirula Mirulak. Ezertxo ere ez dakiten irakasleentzako saioak izango dira, eta helburua, ikastaro amaieran eskola-giroko kantuak eta zenbait abesti herrikoi gitarraz laguntzeko gai izatea.

Urriaren 18an hasita, eskolak ostiraletan izango dira 18:00etatik 19:30era, eta ikastaroa ekaineko lehen ostiralean amaituko da. 

 

albiste osoa irakurri

6. Hazi Hezi 2013-10-09

Aitatasuna izango da seigarren Hazi Heziko gai nagusia. Haurren haziera eta hezkuntzarekiko engaiamendua erakusten duten aitak.

Elkarrizketan, berriz, Elixabete Imazekin egon gara; antropologoak Hego Euskal Herriko amatasun gairaikideari buruzko doktorego tesia egin du.

Sexu bereko gurasoekin ere egon gara, eta bigarren umeari buruz hizketan ere bai, hainbat familiarekin. Sormenaren tartean Uxue Alberdi elkarrizketatu dugu.

albiste osoa irakurri

CRISTINA URIARTE: “Abiapuntua ez da txarra, hezkuntza-komunitatea ados gaude gauza batean: ez dugu LOMCE nahi 2013-10-07

Ezinbestean, Werten legea eta murrizketak izango dira legegintzaldi honetan Hezkuntza sailburuak kudeatu beharreko gai nagusietarik bi. Baina ez dira bakarrak, proiektu 
berriak dakartza, hala nola, ikastetxeei barne antolaketan autonomoia emateko helburuz jaio den Hauspoa proiektua; hezkuntza sisteman hezkidetza landu eta genero indarkeriari aurre hartzeko plan estrategikoa...

albiste osoa irakurri

Hainbat ikastetxetan, AUTOBUSA antolatu dute urriaren 12an Bilbora joateko 2013-10-06

Euskal Herriko hainbat hezkuntza eragilek manifestaziora deitu dute urriaren 12rako Bilbon, LOMCE ez! Euskal Herrian, gure hezkuntza eraiki! lemapean. Deitzaileen artean, UEU, Ikastolen Elkartea, EHIGE, Sortzen-Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak, NIZE, BIHE, Sarean, ELA, LAB, STEE-EILAS eta Hik Hasi eragileak daude. Beste hainbat eragilek ere babestuko dutela uste da. Izan ere, dagoeneko, Euskararen Kontseiluak eta CCOO sindikatuak bat egin dute deiarekin.

Deitzaileek adostu duten idatzia, jarraian:

albiste osoa irakurri

“Gauez ametsen bidez jasotako mezua egunez lantzen badugu, gure zorionerako bidean pauso asko emango ditugu” 2013-09-13

Urko Arozena Musikeneko perkusio irakasleak ametsen mundua lantzen dihardu. Ametsek norberarentzat dakartzaten mezuak eta ikasketak interpretatzen ditu. Bere esaten, ametsek geure eguneroko arazoi soluzioak bilatzeko balio dute: "Mezu horiek interpretatzen ikasteak
egunerokotasuna hobeto eta errazago ulertzeko aukera ematen digu. Gure jarreren zergatia ulertzen laguntzen dute".

albiste osoa irakurri

Bizitzako lehen uneetako masajeak nola lagun diezaioke haurrari ondoezak prebenitzen? 2013-09-05

Munduko leku eta kultura askotan landu izan da masajea, interakzio gisa, haurraren gorputza aktibatzeko tresna gisa. Haur-masajea aspaldidanik praktikatu izan dela ohartu dira mendebaldar asko, egin dituzten bidaietan; adibidez, Nigerian, haurrei 
egunean bitan masajea ematen zaie beren bizitzako lehenengo urtean, eta alabek beren amengandik jasotzen dute antzinako ohitura hori.

albiste osoa irakurri

“ESPIRAL BELTZETIK ATERA DAITEKE, ONDO EGOTEA POSIBLE DA” 2013-09-05

Euren seme-alaba haurdunaldian edo erditu-ostean galdu duten Debagoieneko lau sendik dolu perinatalari buruzko blog bat sortu dute, egoera horretan egon litezkeen gurasoei bakarrik ez daudela erakusteko, “minetik, bizipenetik, esperientziatik eta esperantzatik laguntzeko”; barreneko min jasanezin hori baretu litekeelako.

albiste osoa irakurri

Ameriketako Pikler sarearen 4. Biltzarra 2013-07-26

Aurtengoan, Txileko Santiago hiriburuan egingo da Ameriketako 4. Biltzarra. Bertan, Anna Tardos Budapesteko Lòczy institutuko zuzendaria arituko da, Agnés Szanto hungariarra eta Myrtha Chokler argentinarrarekin batera, irailaren 5ean eta 6an.

albiste osoa irakurri

Elkarrizketaren bidez, pentsamendua garatzen 2013-07-23

Elkarrekin hobeto pentsatzen dugu. Maxima horretatik abiatzen da Haur Filosofia. Taldean pentsatzeko, elkarrizketa dugu tresna garrantzitsu bat, ondokoari entzunez eta galdera sakonak eginez, errespetuzko eta maitasunezko testuinguru batean garatzen den elkarrizketa. Pentsamendua era kritikoan eta sortzailean garatzeko lagunduko diguten trebetasunen berri eman du Miren Camison Haur Filosofiako irakasleak hik hasi-ren Udako Topaketetan. Eztabaidaren eta negoziazioaren kulturaren ordez —irabazleak eta galtzaileak sortzen dituen kulturaren ordez— elkarrizketaren kultura zabaldu nahi du Camisonek.
    

albiste osoa irakurri

“Prebentzio onena, haurra zaintzaren bidez transmititzen diren emozio positiboez betetzea da 2013-07-23

HAURTZAROA ZAINTZEA BIZITZA OSASUNTSU BATEN ABIAPUNTUA DA, PSIKOLOGIAN DOKTORE DEN EHU-KO IRAKASLEARENTZAT. HAURRA ARTATZEKO ETA AFEKTUZ BETETZEKO GURASOEK PRESENTE EGON BEHAR DUTE, BAINA ASKO ETA ASKO ABSENTE SUMATZEN DITU GAUR EGUN.

albiste osoa irakurri

Prest dago 5. Hazi Hezi aldizkaria 2013-07-18

Hazi Hezi etxerako aldizkariak jolasa aztertu du oraingo gai nagusian: JOLASA OSO KONTU SERIOA DA. 

- Elkarrizketa: CARMEN MAGANTO: "Prebentzio onena, haurra zaintzaren bidez transmititzen diren emozio positiboez betetzea da".

- Sormena: ASIER MENDIZABAL: "Heziketa bisuala bizitzarako oinarrizko erreminta bat da".

- Eztabaidagai: "ETXEAN HEZTEA: abantailak eta desabantailak". 

- Gurasoak eta dolua. Dolu perinatala: "Espiral beltzetik atera daiteke, ondo egotea posible da".

- Edoskitze taldea: "Bularra eman nahi duenak esperientzia on bat izan dezan biltzen gara"

albiste osoa irakurri

180. hik hasi-n Udako Topaketa Pedagogikoak izan ditugu hizpide 2013-07-15

 

Gaia:  ELKARRIZKETAREN BIDEZ PENTSAMENDUA GARATZEN. MIREN CAMISON GOIENETXEA

Elkarrizketa: BLANCA OLALDE LOPEZ DE ARETXABALETA

galdeidazue: Bizitzako lehen uneetako masajeak nola lagun diezaioke haurrari ondoezak prebenitzen? JOXE RAMON MAUDUIT

Atzeko atetik MIRARI BEREZIARTUA AROTZENA

albiste osoa irakurri

Jolasa oso kontu serioa da 2013-07-11

Zaila da haurrak olgetan sentitzen, gozatzen eta ikasten duena neurtzea. Teoria-mailan onartua dago jolasak haurraren garapenean berebiziko garrantzia duela, baina praktikan, gaur egun, espazioa eta denbora kendu dizkiogu haurrari olgetarako.

 


albiste osoa irakurri

ETXEAN HEZTEA: ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK 2013-06-28

Eskolak haurren beharrak asetzen ez dituelako edo ‘homeschooling’-ak dituen onura pedagogikoengatik, badira haurrak etxean hezten dituzten familiak. Hego Euskal Herrian, ordea, legeak ez du baimentzen hautu hori, eta sendiak babes legalik gabe daude. Madalen Goiria doktoreak erdibideko soluzio bat proposatu du etxean hezteko zailtasun legalak
gainditzeko: eskolatze partziala.

 

 

albiste osoa irakurri

Amaitu da curriculumak aurkezteko epea 2013-06-24

Hik Hasi egitasmo pedagogikoak Hazi Hezi eta hik hasi aldizkarietan erredakzio-lanak egiteko langile bat behar du, Donostian.

albiste osoa irakurri

EHko Pikler-Loczy Elkartea sortu berri da 2013-06-23

Ongi-etorria EHko Pikler-Loczy Elkartea, eta bere eskutik piklerloczy.org web gunea. Elkartera bazkidetzeko, eta ondorioz, web gunean atal guztietan sartzeko aukera izateko, gunean bertan ikusiko duzue zein pausu jarraitu.

albiste osoa irakurri

SENTITU, PENTSATU, EKIN,... HENDAIAKO IKASTOLAREKIN! 2013-06-22

Hendaiako ikastolaren afera dela eta, ikastolari beren sostengua erakutsi eta egoeraren larritasuna salatuz Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek bideo bat prestatu dute. Bideoa, Amets Arzallus bertsolari eta Hendaiako ikastolako ikasle ohiarekin batera egin dute.

albiste osoa irakurri

Gorputz hezkuntzako II. topaketak 2013-06-21

Ekainaren 26an, Iurretako institutuan (Bizkaia), "Jolas kooperatiboak eta ipuin motorrak" izenpean, Gorputz Hezkuntzako II. topaketak egingo dira.

albiste osoa irakurri

Gurutze Ezkurdia: "Lortu dugu ikasketak euskaraz egitea, baina ez dugu errealitate berria euskaraz eraikitzen, erdaraz baizik" 2013-06-17

Mendeurrena ospatzen ari da Bilboko Irakasleen Eskola. Bertako zuzendaria da Gurutze Ezkurdia Arteaga  2010. urteaz geroztik, baina guztira 30 urte inguru egin ditu ikastegi horretan lanean. Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko kidea da Ezkurdia, Historian lizentziaduna eta
Pedagogian doktorea. Araka ikertaldearen kide da eta bertan, curriculuma eta identitatearen arteko loturetan ikerlari aritu da. Halaber, testuliburuak aztertu ditu, euskal lurraldearekin, historiarekin eta kulturarekin lotutako edukien ikuspegitik. Karmele Perez Urraza eta Begoña Bilbao izan ditu bidelagun lan horietako askotan.
Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka nagusiak. “Hemengo gatazkarik handiena ez da politikoa, kulturala baizik. Euskal Herriak ez du izan botererik 500 urtean, baina mantendu du  bere kultura. Noiz egon da kinka
larrian euskal kultura? Oraintxe bertan”.

albiste osoa irakurri

Etxekoak mintzo: euskaraz aritzeko koherentzia minimo bat 2013-06-09

Familian eta eskolan euskaraz egiten zieten arren, euren seme-alabak gaztelaniaz mintzatzen hasi zirela ikustean, elkartzen hasi ziren Mungiako Larramendi ikastolako hainbat guraso. Euskararen erabilera suspertzeko, “gurasoengandik gurasoengana” hasi dira lanean, aita-amen ohituretan eta jarreretan eraginez. 

albiste osoa irakurri

179. hik hasi kalean da 2013-06-03

Gai nagusian hik hasi-k 0-3 etapako hezitzaileentzat eskainiko duen formazioaren berri dakar aldizkari berriak. Emmi Pikler eta Loris Malaguzziren teoria pedagogikoen inguruan ardazturiko formazio-egitaraua izango da, eta formazio pertsonalak ere tarte garrantzitsua izango du. Juanjo Quintela, Alfredo Hoyuelos eta Alvaro Beñaran izango dira ikaslerroen arduradunak.

-Elkarrizketa: Gurutze Ezkurdia Leioako Irakasle Eskolako zuzendariari: "Lortu dugu ikasketak euskaraz egitea, baina ez dugu errealitate berria euskaraz eraikitzen, erdaraz baizik"

-Ekarpenak eta Esperientziak:ESKOLA HERRITARRA, HERRI HEZITZAILEA jardunaldiak; ‘NI ETA NIRE INGURUNEA’. AISIHEZI AISIALDI ELKARTEA; GURASOAK IRAKASLE. LEKEITIOKO ESKOLA 

-Galdeidazue: Aniztasuna arazo gisa ikusi beharrean aukera gisa kudeatu ahal izateko, ze baliabide ditugu irakasleok? OLATZ IRIZAR- EMUN 

-Nora joango gara? BEIREKO ATERPETXEA Bizipenetatik ingurunea ezagutzeko parada

-Atzeko atetik AINHOA AGIRREAZALDEGI bertsolaria 

albiste osoa irakurri

Atxikimendua bizi osoan garatzen da 2013-05-27

 

Atxikimendu-harremanak bizi garen artean izan eta garatzen ditugu, Luixa Reizabal EHUko irakasleak azaldu duenez. Txikitatik lotura egoki josi dadin, oso garrantzitsua ikusten du gurasoek eta erreferentziazko helduek haurren oinarrizko premiei
sentiberatasuna adieraztea eta haiei eraginkortasunez erantzutea.

 

albiste osoa irakurri

EKOLAPIKO eta ESKOLA jardunaldiak 2013-05-23

Ekainaren 1ean, larunbatean goizean,  "Ekolapiko eta eskola jangela arduratsuak nekazaritza ekologikoaren eskutik" jardunaldiak egingo dira Donostian. Ekimena, Ekolapiko proiektuaren sustatzaileek antolatu dute, eta 
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean egingo da.

albiste osoa irakurri

Erlijioa eta Euskal Eskola Publikoa 2013-05-21

EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteek adierazpena egin dute erlijioaren gainean. Elkarte horiek laikotasunaren aldeko konpromisoa hartu dute. Horregatik, ez dute onartzen erlijioa irakasgai curricularra izatea eta alternatiba aurkeztu dute.

albiste osoa irakurri

Murgiako eskolan ezin da D ereduan ikasi 2013-05-21

Ikasleek D ereduan ikasi ahal izateko, egunero, 14 kilometro egin behar dituzte, Izarraraino. Behatokiak "Norberaren herrian eskubide osoz" bideo laburra aurkeztu du eta sarean ikusgai dago. Horregatik, egin klik: http://vimeopro.com/duintasun/bideak/ 

albiste osoa irakurri

Esperientziak bizitzeko aisialdia 2013-05-16

Asier Huegun EHUko Pedagogiako eta Gizarte
Hezkuntzako irakaslearen arabera, esperientziak
bizitzeko denbora eta espazioa izan beharko luke
aisialdiak: “Esperientzia esanguratsuak bizitzea beharrezkoa da pertsona izateko, haur, gazte zein heldu izan”

albiste osoa irakurri

Herri hezitzaileaz eta eskola herritarraz hausnartu dugu 2013-05-13

Bi egunez, Donostiako Kursaalen bilduta egon gara "Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan. Francesco Tonucci 'Frato' psikopedagogo italiarra izan dugu gurekin bi egunetan, "Haurren hiria" proiektuaz mintzatu zitzaigun lehen egunean, eta "Guztiontzako eskolaz" bigarrengoan. Ezagutu ditugu, halaber, Euskal Herriko hainbat esperientzia, hala nola,  Arrasateko Txatxilipurdi euskara eta aisialdi elkartearen proiektua, Oarsoko Irrien Klubekoa, Ordizia hiri hezitzailekoa, Gipuzkoako eskola txikietakoa, Ipar Euskal Herriko ikastolen egoera...

albiste osoa irakurri

"Haurren Hiria" liburua salgai 2013-05-13

Francesco TONUCCIren liburua Txatxilipurdi euskara eta aisialdi elkarteak argitaratu berri du, Irrien Lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz. 

Lorea Agirrek euskarazko edizioari eginiko sarreran hala dio: "Kotxeak edonon daudelarik, espazio publikoa berreskuratzearen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa da haurrek kalean jolas dezaten, eskolara bakarrik joateko autonomia berreskura dezaten, kalea elkartrukerako izan dadin... Euskarara ekarri dugu Francesco TONUCCI, komunitatearen biziberritzeak eta bestelako komunitate baten aldarriak hizkuntza berreskurapenarekin topo egiten duelakoan. 

albiste osoa irakurri

178. hik hasi aldizkaria 2013-05-03

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako argitaratu berri den EKI proiektua, hezkuntza-paradigma berri baterako tresna izan liteke. Horregatik, gaia haren gainean egin da. Horrez gain, Josep Maria Artigal, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan aditu katalana izan da elkarrizketatua. Esperientziak, hezkuntza adituen aholkuak, eta abar, azaltzen dira maiatzeko aldizkari berrian.

albiste osoa irakurri

Herrigune Leioa TOPAKETA 2013-05-02

Maiatzaren 3an hasita, jardunaldi parte hartzaileak egingo dira Leioan. Hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak eta abar. Informazioa: http://www.herrigune.org/  eta http://topaketa.org/

albiste osoa irakurri

Aitor Martxueta: “Homofobiaren eta bazterketaren aurkako politikak diseinatu eta aplikatu behar dituzte ikastetxeek" 2013-04-30

Eskoletan bullying homofoboari aurre egiteko giltzarriak jaso ditu Aitor Martxueta EHUko irakasleak bere doktoradutza-tesian. Mota horretako jazarpenak ikasleengan luze irauten duten ondorio psikologiko larriak (depresioa, antsietatea...) eragin ditzakeela ohartarazi du, eta arriskuari aurre egiteko, eskoletan aniztasun afektibo-sexuala “oinarritik” eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten kide guztien parte-hartzearekin lantzen hastea proposatzen du. Ikastetxeetan indarrean jartzeko neurri zehatzak aipatzen ditu Martxuetak bere tesian: diskriminazioaren aurkako planak diseinatzea eta eskolako maila guztietan ezartzea; irakasleei eta gurasoei homofobia identifikatzeko eta hari aurre egiteko formakuntza ematea; aniztasun afektibo-sexualarekin lotutako edukiak zeharka txertatzea curriculumean eta material didaktikoetan; eta LGTB elkarteekin elkarlanean aritzea, besteak beste

albiste osoa irakurri

Estimulazioa, zertarako? 2013-04-27

Estimulazio-teknika eta -metodoek haurraren garuna —neuronak— ariketa sekuentzialen bidez lantzea proposatzen dute, garunaren malgutasunaz baliatuz, “haurra ahalik eta urrutien irits dadin”.
Ez da alferrikakoa haurrari Mozart ipini aurretik, helduak bere buruari galdetzea zergatik estimulatu nahi duen seme/alaba.


albiste osoa irakurri

LOMCEren aurkako KALEJIRA arrakastatsua Donostian 2013-04-22

"Murrizketarik ez! LOMCEri ez" izenburupean, apirilaren 20an KALEJIRA egin zen Donostian. Horren berri eskaintzeko, eta informazioa zabaltzeko:http://denonhezkuntza.blogspot.com.es/ 

albiste osoa irakurri

"Euskara herria josten!" Nafarroako Bilatortan 2013-04-21

Sortzen-Ikasbatuazek antolatuta, apirilaren 21ean, Nafarroako Bilatortan jaia egin zen "Euskara ofiziala auzo eta herri guztietan" lemapean. Euskaraz ikasi ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko egin zen. Izan ere, 1.400 ume Nafarrek euskaraz ikasteko egunero beste herrietara joan etorriak egin behar izaten dituzte.

albiste osoa irakurri

Euskal Eskola Publikoaren 1. jardunaldiak 2013-04-19

SAREANek eta BIHEk antolatuta, Euskal Eskola Publikoaren 1. jardunaldiak egin ziren apirilaren 18an, Gasteizen. Besteen artean, Nuria Giné LOMCE legearen ondorioen gainean aritu zen, eta, Carles Monereo, berriz, konpetentzien ebaluazioaz.

albiste osoa irakurri

Haurrei entzun egiten dieten herrietako esperientziak 2013-04-17

Herrietan hainbat interbentzio egiteko, haurren parte-hartze-prozesuak abiatu dituzte Arrasaten eta Oarsoaldean.

albiste osoa irakurri

Luzaro psikomotrizitate eskolak 25 urte egin ditu 2013-04-10

Hogeita bost urte egin ditu UNEDeko Luzaro psikomotrizitate eskolak irakasleen eta hezitzaileen formazioan laguntzen. Hiru arlotan banaturiko  prestakuntza integrala eskaintzen du Luzarok: teorikoan, praktikoan eta pertsonalean. Azken hori da Luzaroren berezitasunetako bat. “Uste dugu zenbait ideia ezin direla teoriaren bidez bakarrik transmititu, baizik eta pertsonak bizi egin behar ditu benetan integratzeko,  eta ondoren bere lanean esperimentatzeko”. Haurrarekiko eta helduarekio errespetuan, autonomian eta gaitasunetan oinarritutako prestakuntza jorratzen du Bergarako psikomotrizitate eskolak, eta koherentzia da bere jardunaren hitz klabea: psikomotrizitate gelan haurra ulertzeko eta aztertzeko jarrera bera aplikatzen du ikasleen formazioan. Alvaro Beñaran eta Natividad Sanchez Luzaroko irakasleekin mintzatu gara.    

albiste osoa irakurri

Haurrena ere bada kalea 2013-04-10

Herri eta hiri askotan haurrek ezin dute euren kabuz ibili, ez auzoan bakarrik jolas egin. Autoek eta abiadurak hartu dute kalea. Gaur eguneko hiri-ereduak haurren autonomian eta sozializazioan eragiten du, haien hazieran eta heziketan, oro har. Haurrek hirian lekua izan dezaten, beraiei entzun eta haien premiak erdigunean jartzea izango litzateke bideetako bat.

albiste osoa irakurri

Alex Barandiaran: “Haurra jarri behar dugu komunitatearen erdigunean” 2013-04-02

Fokua ikastean ez eta haurraren garapenean jarri behar dugula dio Huheziko irakasle eta ikerlariak. Familian, eskolan eta komunitatean instrukzioa alde batera utzi eta haurraren gaitasunak errespetatzea hobesten du.

albiste osoa irakurri

Jaiotzean ez gara ez neska, ez mutil 2013-03-26

Generoa eraiki egiten da. Ikasi egiten da neskak edo mutilak bezala pentsatzen, jokatzen eta sentitzen. Genero-rolek eta estereotipoek norbera pertsona gisa
garatzea oztopatzen dutela ikusten duten guraso eta hezitzaileek, kontzienteki
aldatu behar dituzte jarrerak eta jokaerak haurrak hezkidetzan hezi nahi badituzte.

albiste osoa irakurri

Wert erreformaren aurrean, gurasook dugu giltza 2013-03-26

Atzeko atetik: Estitxu Eizagirre

 

Pirinioez alde batera bizi garenoi datorkiguna ikusita, hezkuntzako galdera nagusia da: "Wert erreformaren aurrean zer?". Besteri edozer eska diezaiokegu: Jaurlaritzak har dezala Generalitat-en jarrera, irakasleek balia dezatela katedra askatasuna ­orain arte bezala jarraitzeko...
 

albiste osoa irakurri

Ongizatearen haurtzaroa jardunaldia Nafarroan 2013-03-24

0-3 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileen hausnarketa jardunaldia egin zen martxoaren 23an Berriozarko auditoriumean.

Aurezpen guztien ondoren, Nafarroako dekretu berriak dakartzan ondorioak hausnarketa- eta eztabaida-gai izan ziren. 

albiste osoa irakurri

HAUR HEZKUNTZAko (0-6 etapa) jardunaldiak 2013-03-17

Ikastolen Elkarteak antolatuta, martxoaren 13an eta 14an Haur Hezkuntzako jardunaldiak egin ziren Gasteizko Europa jauregian. Hizlarien artean, hauexek aritu ziren: David Altimir, Alex Barandiaran eta Iñaki Larrea, Josep Maria Artigal, Arantza Zugazagasti eta Karmele Perez Lizarralde.

albiste osoa irakurri

Francesco Tonucci Donostian izango da 2013-03-16

Maiatzaren 10ean eta 11n Donostian egingo diren "Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan izango da Francesco Tonucci italiarra. Pedagogoa "Haurren hiria" proiektuarengatik oso ezaguna egin bada ere munduan, zeharo zabalduta eta ospetsuak egin dira FRATO ezizenez izenpetzen dituen marrazkiak.

Laster, horren guztiaren informazio osoa www.hikhasi.com helbidean izango da.

albiste osoa irakurri

Psikomotrizitate-aretoak herritarrentzat 2013-03-15

Azken boladan, psikomotrizitate-aretoak irekitzen ari dira Lasarte-Orian, Tolosan, eta abarretan. Ireki berria da Urretxuko “Xume” aretoa ere

Karmele MADINA ARRIETA
Psikopedagogo, Haur Hezkuntzako irakasle eta psikomotrizista

albiste osoa irakurri

Urtea bete du HAZI HEZI aldizkariak 2013-03-15

Hezitzaileei eta etxeko komunitateari zuzenduriko HAZI HEZI aldizkariaren laugarren zenbakia kalean da. Oraingo honetan, haurrek herrietan duten lekuaz hausnartu dugu gai nagusian: BA AL DU HAURRAK KALEAN LEKURIK? Franceso Tonucci eta Koldo Telleriarekin osatu dugu gaia, eta Euskal Herrian haurrei entzun egiten dieten herrietako esperientziak jaso ditugu.

-elkarrizketa: ALEXANDER BARANDIARAN: "Komunitatearen erdigunean haurra jarri behar dugu".

-sormena: PANTXIKA TELLERIA: "Pauso zehatzak irakastea baino, nahiago dut haur bakoitzak duen harribitxia ateratzen laguntzea".

-Gurasoak eta euskara: MUNGIAKO ESPERIENTZIA: Euskaraz aritzeko "koherentzia ahalegin bat".

-Gurasoak eta sexua: Erditze-ostea, sexu-eredua aldatzeko unea 

albiste osoa irakurri

Mikel Zalbide: "Adin batetik aurrera, eskolatik kanpora, ingurumen-baldintzetan dago ikasleen euskara-erabileraren giltzarria" 2013-03-11

Ikasketaz industria-ingeniaria baina ogibidez hizkuntzalari eta soziolinguista  da Mikel Zalbide (Donostia, 1951). Elhuyar elkartearen sortzaileetakoa izan zen 70eko hamarkadan, eta ondoren UZEIko zientzia-tekniken alorreko hiztegigintza teknikoaren arduraduna izan zen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983an, eta urte batzuk geroago euskaltzain oso. Euskaltzaindiak Euskararen Historia Soziala aztertzeko sorturiko Joanes Etxeberria egitasmoko zuzendaria da.  Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Euskara Zerbitzuaren burua da, eta Arrue proiektuaren sustatzaileetako bat izan da bere sorreratik. Ikasleen hizkuntza-erabilerak neurtzeko egindako Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak izan ditugu hizpide elkarrizketan, euskara eta eskolarekin loturiko beste hainbat konturekin batera: Euskararen legea -hari buruzko liburu bat idatzia du Zalbidek, ‘Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa’ (Jagon Saila)-, hizkuntzaren ezagueran eta transmisioan eskolak jokatzen duen zeregina, hizkuntza-ereduak, edota hizkuntza ahulak indarberritzeko mundu zabalean garaturiko estrategiak.

albiste osoa irakurri

176. hik hasi aldizkaria 2013-03-09

Ebaluazio Diagnostioen emaitzak eta euskara ezagueran eta transmisioan eskolak jokatzen duen zereginaz aritu da aldizkari berria, beste hainbat gairekin batera: psikomotrizitate-aretoak herritarrentzat irekiak, sexologiako laguntzak, iritziak eta abar.

albiste osoa irakurri

Aniztasunaren kudeaketa jardunaldiak 2013-03-08

Martxoaren 14an eta 15ean Donostiako Miramar jauregian Aniztasunaren kudeaketa I. jardunaldiak egingo dira. Paisos Catalans eta Euskal Herria.

albiste osoa irakurri

Milaka lagun LOMCEren aurka egin diren lau manifestazioetan 2013-03-01

EUSKAL HERRIAN GEURE HEZKUNTZA! Murrizketarik ez! LOMCE ez! aldarrikapenak hartuta, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen LOMCEren aurka egin diren manifestazioetan milaka eta milaka herritarrek hartu dute parte. Manifestazioen amaieran LOMCEren aurkako eta gure hezkuntzaren aldeko testua irakurri da.

albiste osoa irakurri

Paul BILBAO SARRIA: Nola jokatu beharko genuke eskolan euskararen normalizazioan aurreratzeko? 2013-02-25

Hizkuntza baten berreskurapen-prozesua gertatuko bada nahitaezkoa da egoera gutxiagotuan dagoen hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa erdiestea. Ezagutzaren unibertsalizazioa egiazkoa izan dadin hiztunak lortzeko hiru bide dago; lehenik eta behin, gurasoengandik seme-alabekiko transmisioa; bestetik, hezkuntza-sistemak hizkuntza horretan gaitasun egokia duten belaunaldi berriak bermatzea, eta azkenik, helduak egoera gutxiagotuan dagoen hizkuntza horretan trebatzea.

albiste osoa irakurri

Nerabezaroa ulertu, nerabea ulertzeko 2013-02-25

Aldaketa, proba eta aurkikuntza garaia da nerabezaroa. Helduen gorputza duten haurrak dira batzuetan, gurasoaren begietara, edo ez haurrak eta ez helduak diren seme-alaba ezezagunak, besterentzat. Hormonek eragindako aldaketa fisiko, psikologiko, sozial eta intelektual handiko garaia bizi dute nerabeek.

albiste osoa irakurri

Euskal Herriko Pikler-Loczy Elkartea sortze bidean. 2013-02-25

Otsailaren 23an, Lizarran, Euskal Herriko Pikler-Loczy Elkartea sortzearen ekitaldia egin zen. Budapesteko Löczy Institutuko Eszter MOZES eta Jutka KELLEMAN ordezkariak jardunaldian parte hartzen zutela-eta, elkartearen sorreraren berri eman zen. Laster, Pikler sarea desagertu egingo da eta elkarteak izango duen WEBaren bidez zabaltzen jarraituko dute informzaioa. Nahi duenak, bazkidetza egin dezake, dagoeneko.

albiste osoa irakurri

LOMCEri EZ, Gure Hezkuntzari BAI 2013-02-19

EHIGE, BIHE, Sarean, Ikastolen Elkartea, ERKIDE Irakaskuntza, Sortzen-Ikasbatuaz, Kristau Eskola, Bidelagun, Ikasle Abertzaleak, EIB, Eliz Barrutiko Ikastetxeak, Ikasgiltza, Hetel, Ikaslan, Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA, Hik Hasi, CCOO, UGT... hezkuntza-eragileek LOMCEren kontrako eta Gure Hezkuntzaren aldeko adierazpena egin dute Bilbon.

albiste osoa irakurri

Pilar Aristizabal: Gizarte parekide bat ala baztertzaile bat eraiki, handia da eskolak duen erantzukizuna 2013-02-17

Gasteizko Irakasle Eskolako zuzendaritza-taldeko kide da Pilar Aristizabal gaur egun, Ikasketa Planen zuzendariorde. Haren belaunaldiko askoren antzera, sexuaren arabera bereizitako eskolan ­egin zituen lehenengo eskola-urteak, mojetan. Gero, institutu misto batean ­ikasi zuen, baina neskek eta mutilek curriculum desberdinak zituzten han ere: neskek “Hogar” izeneko irakasgai bat zuten. Garai hartan, Sekzio femeninoan parte hartu behar zuten neskek, ama izateko prestatu behar baitzuten beren burua. Bizipen horiek genero-rol eta estereotipo batzuk ekarri zizkioten, beste askori bezala, gero apurka-apurka deseraiki behar izan duen ikuskera bat.

albiste osoa irakurri

Neba-arrebak: etsaiak ala lagunak? 2013-02-17

Gatazkak ohikoak dira harremanetan, eta baita haurrideen artean ere. Berez, izan ez dira txarrak gatazkak, horiek ondo ez kudeatzea eta bideratzea izan liteke arazoa, beti liskarrean amaitzea eta jarrera bortitzetatik ez ateratzea. 

Berez, era naturalean gatazkak sortzen dira etxean, baita haurrideen artean ere. Gataz-ketan jarrera bortitzak eta mingarriak nola saihestu, edo estualdiak nola ondo bideratu aztertze aldera, Nerea Mendizabal psikopedagogoarengana jo du Hazi Hezik.


albiste osoa irakurri

ESKOLA-elkarbizitzarako jardunaldia 2013-02-17

Otsailaren 21ean Leioako kultur Auditoriumean ESKOLA-elkarbizitzarako III. jardunaldia egingo da goizeko 9:00etan hasita.

Lau ponentzia aurkeztuko dira eta hainbat ikastetxeren esperientziak ere azalduko dira. Materialaren banaketa 8:30ean hasiko da eta inaugurazioa eta ekarpenak 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte arituko dira. 

albiste osoa irakurri

"Euskararen normalizazio bidean haur eskolak euskaraz" kontzentrazioa 2013-02-13

Iragan ostegunean Gasteizko legebiltzarrean ez legezko proposamena onartu zuten, haurreskolak partzuergoko haur eskoletan gaztelera ere erabil dezaten.

Legebiltzarrak hartutako erabakia atzerapauso galanta dela iritziz, eta, ez legezko proposamena izanik, Gobernuak erabaki hori bere egin behar du. Hori gerta ez dadin, talde batek presioa eta mobilizazioa egitea erabaki du, Gobernuak horrelako erabakia har ez dezan.

 

albiste osoa irakurri

175. hik hasi aldizkaria 2013-02-11

GAIA: Espainiako hezkuntza erreformari buruz.

ELKARRIZKETA: Pilar Aristizabal.

PARTAIDETZA (V)

EKARPENAK: Kimutx.

ESPERIENTZIAK: Supermerkatua haur hezkuntzako gelan

GALDEIDAZUE: Nola jokatu beharko genuke eskolan euskararen normalizazioan aurreratzeko? Paul Bilbao.

NORA JOANGO GARA?: Enkarterrietako museoa.

ATZEKO ATETIK: Eneko Barberena. Txatxilipurdiko zuzendaria.

albiste osoa irakurri

"Denon Hezkuntza" eta "Hezkuntzan Geu Eragile" taldeak bat eginda 2013-02-10

Facebook sare sozialaren bidez, hainbat eta hainbat irakasle bildu dira zerbitzu publikoak jasaten ari diren murrizketen aurrean haien desadostasuna adierazteko. “Denon Hezkuntza” taldea sortzea erabaki dute hainbat ekimen aurrera eraman ahal izateko, “Hezkuntzan Geu Eragile” taldearen lankidetzarekin batera. 

albiste osoa irakurri

Mahai-ingurua: Espainiako hezkuntza-erreforma aztergai 2013-02-08

Espainiako Gobernuak egindako hezkuntza-erreformaren proposamenak alderdi politikoen eta euskalgintzako eragileen ia aho bateko gaitzespena jaso du Euskal Herrian. ‘hik hasi’ aldizkariak hezkuntzaren komunitateko eragile nagusiak bildu ditu mahaiaren inguruan, hezkuntza-erreformaren edukiak sakon aztertu eta aurrera begirako aukerak eta estrategiak eztabaidatzeko. Imanol Zubizarreta EHIGEko lehendakariak, Aitziber Martinez de Lagos Sortzen-Ikasbatuazeko kideak, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta Mikel Ormazabal Kristau Eskolako ordezkariak horri buruz esandakoak jaso ditugu hurrengo orrialdeetan.

albiste osoa irakurri

Familia eta pediatria taldea: gramoek eta emozioek pisu bera duten kontsulta 2013-02-08

Figura arras garrantzitsua da pediatria taldearena familiarentzat, bai haurrarentzat baina baita, noski, gurasoentzat ere. ‘Umea ondo dagoela ziurtatuko duen hanka profesionala’ bilakatu da gaur egun, eta funtzio aztertzaile edo kontrolatzaile soiletik harago, funtzio hezitzailea du. Horretarako, ordea, talde familiarrarekiko harremana goxatzea eta zaintzea beharrezko ikusten dute gurasoek zein profesionalek.

albiste osoa irakurri

Ikastolak diru publikoarekin lagundu ahal izateko lege koadro berri bat aztertzeko bilkurak hasi dituzte 2013-02-06

Bilkurak eta mobilizazioak egiten ari dira Baionako Suprefetak Hendaiako Herriko Etxeak ikastola laguntzea mehatxupean jarri ostean.

Seaskako lehendakari Paxkal Indo eta Colette Capdevielle diputatu sozialistak bilkura egin dute Falloux legea nola egokitu edota ikastolen diruztatze publikoa ahalbidetuko duen lege berri bat nola osatu aztertzeko. Legea egokitu ezean, eta 1850eko Falloux Legea aplikatuz, Hendaiako Herriko Etxeak ezingo luke hango ikastola lagundu Suprefetak mehatxu egin zuenez, eta Seaskako beste hamaika ikastolaren etorkizuna ere zalantzan egon liteke.

albiste osoa irakurri

Milaka lagun elkartu dira Hendaian, Seaskaren alde 2013-02-04

Ipar Euskal Herriko ikastolei diru publikoa emateko debekuaren aurka milaka lagun atera ziren kalera joan den larunbatean, Hendaian. Baionako suprefetak, 'Falloux legea' aitzakia hartuta, herriko ikastolari laguntzeko Hendaiako udalari ezarritako debekua salatu zuten, eta neurri horrek Hendaiakoa ez ezik Seaskako ikastola guztiak arriskuan jartzen dituela ohartarazi .

Seaskako ordezkariak eta Frantxua Maitia Euskal Erakunde Publikoko presidentea Baionako suprefetarekin bilduko dira gaur.

albiste osoa irakurri

Arantza Goiburu hik hasi-ko lankidea hil da 2013-01-31

hik hasi-ren hastapenetatik proiektuaren zutabe nagusietako bat izan da Arantza Goiburu. Urtarrilaren 31n hil zen, gaixotasun baten ondorioz.

albiste osoa irakurri

Rosa VIDIELLA I BADELL: Haur eskolak familiaren osagarri izan behar du, ez ordezko 2013-01-29

Haur eskolak haurren etxeak izan daitezen lan egiten du Rosa Vidiella i Badell hezitzaile eta pedagogoak, ­Katalunian. Haurraren behaketatik ­abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy institutuaren oinarriekin bat eginez. Haurrari erabateko askatasuna eta ­segurtasuna emango dioten espazioak antolatzen eta diseinatzen laguntzen du, hori ­baita, bere aburuz, hezitzailearen ­egitekoa: haurrak laguntzea eta­ ­inguruneak hornitzea, aspertu ez ­daitezen, garatu daitezen, bilatu eta probak egin ditzaten. Haur eskolako espazioek, halaber, hezitzaileen ­premiak ase behar dituztela dio, eta familiei ere leku egin behar dietela.

albiste osoa irakurri

Juan Kruz IGERABIDE: Munduarekiko harreman emozionalaren irakurketa eskaintzen dio ipuinak haurrari 2013-01-29

Ahozko tradizioaren eta haur literaturaren ikerketa alorretan aditua izateaz gain, bere sorkuntza lanetara haurren sentsibilitatea eta gaitasunak eramaten maisua da juan kruz igerabide idazle, poeta eta irakaslea.

Helduok egunsenti, margolan edo musika konposizio eder baten aurrean senti dezakegun emozio estetikoa bezain sakona da haurrak, txikitatik, ipuin, poema edota kantuarekin bizi duen esperientzia emozionala, Juan Kruz Igerabidek  (Aduna, Gipuzkoa, 1956) dioenez. Hortaz, haurrei “emozionalki sakonak” diren sorkuntzak eskaini behar zaizkiela uste du, haien gozamena eta gustua landu, eta sorkuntzari formaren mugarik jarri gabe. 

 

albiste osoa irakurri

Aukera berriak euskal eskolarentzat 2013-01-28

Urtarrilaren 31n goizeko 10:00etan Bilboko EHUren Abandoibarrako paraninfoan jardunaldia egingo dute ikastolek "Aukera berriak euskal eskolarentzat" izenburupean. 

albiste osoa irakurri

D ereduaren aldeko kanpaina Nafarroan 2013-01-22

Lehenengo aldiz eskolatzen diren haurren aurrematrikula egiteko epea otsailaren 1tik 8ra zabalik egonen denez, Nafarroako zenbait toki entitatek kanpaina bat abiatu dute gurasoek matrikula egiteko orduan D eredua aukera dezaten.

Bideo bat ere prestatu dute. Hemen ikusgai.

albiste osoa irakurri

JAKINGARRIAK aldizkariak bere webgune propioa sortu egin du 2013-01-21

HUHEZIk sortua, Jakingarriak webgunearen helburua, modu sistematikoan, euskarazko dokumentu gaurkotuak eta berritzaileak eskaintzea da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako erronkei  laguntzeko, eta, bi etapa horietan kokatzen diren ikasle zein profesionalen zalantzei erantzuteko. Baita ere, aldizkaria daraman taldearen eta hartzaileen arteko harremana dinamikoagoa, interaktiboagoa, horizontalagoa eta aberatsagoa izan dadin.

albiste osoa irakurri

Osteopatia: Nerea Etxaide 2013-01-20

Erditzean esku hartu behar izan denean, eta haurra zesarea bidez jaio izan den kasuan, arreta berezia izan behar dugula entzun dugu. Zergatik? 

DNA-K MEMORIA GENETIKOA dauka, hau da, gure gorputzeko zelula bakoitza dagokion tokira joan eta dagokion zeregina betzeko programatua dago, eta memoria horretan konfidantza dugu osteopatok. DNAk duen informazioa gauzatzeko nahikoa elikagai dagoenean, eta dena bere bidetik doanean, gorputzak jakingo du zer egin, eta nola erreakzionatu; gauzak bere bidetik ateratzen direnean ordea, erditzean arazo bat dagoenean eta kanpoko esku-hartze bat gertatzen denean (zesarea bat edo instrumentalizazio bidezko erditze bat), DNAren informazioak ez du bere rola jokatzen, eta haurraren eta bere funtzio fisiologikoen garapen naturala eteten ari gara.

Umeak erditzearen kanaletik pasatu beharra du, hori da bere DNAn dagoena, eta, era horretan, sabelean inguratzen zuten fluido horiek guztiak deuseztu ahal izango dira bere gorputzetik erditzeko unean. Erditzeko kanaletik pasatzeak belaki baten funtzioa egiten du, eta era horretan, behin fluido horiek guztiak kendurik, birikak, arnasbideak eta garezurreko zuloak  modu naturalean airez beteak izateko prestatzen dira, eta garezurrak likido zefalorrakideoaren lehen ponpaketa bat esperimentatzen du. Ponpaketa hori aktibatze bat da, interruptore bati ematea bezala da. Erditze kanaletik igarotzean gertatzen den ponpaketaren aktibatze hori haurtzaroko estimulurik garrantzitsuena da.  

albiste osoa irakurri

Arkitektura proiektu pedagogikoaren laguntzaile 2013-01-20

Espazioen antolaketari buruzko jardunaldietan, Euskal Herriko bi haur eskolatako esperientziak ezagutarazi zituzten, Oiartzungo  Udal Ikastola Partzuergoko haur eskolakoa eta Baztangoa. Biek ala biek espazioa proiektu pedagogikoaren arabera diseinatu eta antolatu dute, hezitzaileek eta arkitektoek elkarrekin egin baitute lan haur eskola berriak eraikitzeko garaian, eta baita bi herrietako udalek ere.
Baztango haur eskolaren esperientzia aurkeztu zuen Kristina Goñi zuzendariak. Elizondon kokatua dagoen haur eskola honen abiapuntuan hiru gako daude, Goñik azaldu zuenez. “Batetik, arras ongi pentsaturiko proiektu pedagogiko bat; udalaren konfiantza osoa eta beste hainbat proiekturen ezagutza”; Reggio Emiliako udal haur eskolak ezagutu zituzten, baina baita Euskal Herriko beste zenbait ere. Abiapuntu horrekin eta “borondate izugarrizkoarekin” hezitzaileak, udala eta arkitektoak elkarlanean hasi ziren.

albiste osoa irakurri

VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak 2013-01-17

"Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE ikerketa" izenburupean, urtarrilaren 31n Donostiako Kursaal aretoan, VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak egingo dira. Izen emateko epea urtarrilaren 28ra arte.

albiste osoa irakurri

ELA, LAB eta STEE-EILAS LOMCE aurreproiektuaren aurka 2013-01-16

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek LOMCE aurreproiektuak inposatu nahi dituen atzerapausoak onartzeko prest ez daudela esateko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Erreforma proiektu hau inposatzailea, zentralizatzailea, uniformitzailea, espainolizailea, atzerakoia, adoktrinatzailea, segregatzailea eta elitista dela deritzote eta Hego Euskal Herriko eta Nafarroako gobernuei gure herrian ez ezartzeko bideak jartzea eskatzen diete.

albiste osoa irakurri

Espazioen antolaketa jardunaldiak 2013-01-14

Umearen beharrak, gaitasunak eta garapen ebolutiboa aintzat ­hartuko dituzten haur eskolak ­diseinatzeko, hainbat gako eman ­zituzten “ESPAZIOEN antolaketa haurraren autonomia garatzeko” jardunaldietan Joxe Ramon Mauduit psikologo eta prebentzioan adituak, Rosa Vidiella i Badell psikopedagogo eta espazioetan adituak eta ­Kristina Goñi eta Mari Jose ­Arozenak, hurrenez hurren, Baztan eta Oiartzungo  Udal Ikastola Partzuergoko zuzendariek. Haur eskolara joan aurretik, umeak iragaiten dituen espazioen berri eman zuen Mauduitek, kokagune bakoitzeko esperientziaren arabera egiten baitu hurrengo espaziora iristeko urratsa. Aroz aro ardatz hormonala, afektiboa eta korporala presente izan behar direla azaldu zuen. 

albiste osoa irakurri

Destetea: amaiera zoriontsua 2013-01-14

Bi aldeentzat, amarentzat zein haurrarentzat, onuragarria den harremanean oinarritzen da eradoskitzea. Oreka hori galdu eta bietako batentzat asegarria, positiboa eta atsegina izateari uzten dionean zentzua galtzen du. Hori nabarmendu du, lehenik eta behin, Carmen Ferro Villabonako (Gipuzkoa) anbulategiko emaginak. Hortaz, kasu bakoitza ezberdina da, harreman horren araberakoa, baita amak bularra emateari uzteko arrazoiak eta garaiak ere.

albiste osoa irakurri

LOMCE: eskola-porrota handituko duen legea 2013-01-08

Herrialde askotan (Herbehereak, Finlandia, Suedia, Estonia), udalen parte-hartze zuzena sustatzen da, emaitzak hobetzen dituelako. Hau da, deszentralizazio prozesuak indartu egin dira hezkuntza-kalitatearen onerako. 

Azken hamarkadetan, lege organiko ­ugari argitaratu dira Espainiako Estatuan. Organiko hitzak, estatu osoko hiritarrei ­ezartzeko egina dela adierazten du. Madrilgo gobernura iristen den alderdi bakoitzak  hezkuntza-lege organiko berria egiten du, hiritar guztiei bere ideologia ezartzeko asmoz. Hainbatetan, gainera, legea argitaratu bai, baina ez du denborarik izaten ezta martxan abiatzeko ere. 

albiste osoa irakurri

Abian da CAF-Elhuyar sarien 2012ko edizioa, eta kategoria berria izango du aurten: ZIENTZIA GIZARTEAN SORKUNTZA-BEKA 2013-01-08

Beka horren bidez, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuei lagundu nahi die sariketak. Proiektuen izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izan behar du haien muinak.

albiste osoa irakurri

URTE BERRI ON! 2012-12-28

ATZETIK ikusten bagaituzu, AURRERA goazen seinale.

Zuei ere, aurrera eta ongi jarraitzea opa dizuegu. 

2013koa, URTE ONA izan dadila denontzat!

albiste osoa irakurri

Haur-arimaren zaintza 2012-12-24

CAI-Eiskadik antolatuta, irakasleentzako, psikomotrizistentzako eta terapeutentzako jardunaldiak egingo dira urtarrilaren 18an, otsailaren 15ean, martxoaren 15ean, apirilaren 19an, maiatzaren 17an eta ekainaren 14an arratsaldeko 17:30etik 21:00etara. Izena emateko azken eguna, urtarrilaren 8a.

albiste osoa irakurri

Autonomia sentimendua prestakuntza. Loczy. BETETA 2012-12-23

"Autonomia sentimendua sustatzen eguneroko egoeretan" jardunaldia prestatu da otsailaren 23an Nafarroako Lizarra-Estellan. Bertan, Budapesteko Pikler Loczy Institututik etorritako bi hizlari arituko dira: Eszter Mozés eta Jutka Kelleman. EZ DAGO IZENA EMATERIK, BETETA baitago.

albiste osoa irakurri

174. hik hasi aldizkaria 2012-12-23

"Espazioen antolaketa haurraren autonomia garatzeko" jardunaldien edukia da aldizkariaren atalik garrantzitsuena. Horrez gain, beste hainbat ekarpen, esperientzia eta hausnarketa agertzen dira.

albiste osoa irakurri

Ruben Sanchez, bertsolaria: 'Handira paso, txikia hordago!' 2012-12-21

Pixka bat etsigarria da Gasteizen apaiz eta serora ikastetxeetara umeak bidaltzeko dagoen ohitura santua. Gu halako batera joan ginen, pentsa 1.500 ume/gaztetxo ginen!

albiste osoa irakurri

Txusa Balbas: “Buruak hartu du dena, baita amatasuna eta aitatasuna ere” 2012-12-20

Nork bere gorputza ezagutzeak eta kudeatzeak hilekoa, haurdunaldia, erditzea, puerperioa eta menopausia osasuntsuago bizitzen lagunduko luke, ginekologo eta mediku homeopataren iritziz. Amatasunaz eta aitatasunaz hainbeste pentsatzeari utzi, eta sentitzen hasteko garaia dela dio.

albiste osoa irakurri

"Eskola ehuntzen" ekitaldia Bilbon 2012-12-13

EHIGE, BIHE eta SAREAN hezkuntza elkarteak Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar ekimena sustatzen ari dira azken urteotan. Euskal Hezkuntza eta Eskola Publikoaren hobekuntza ahalbidetzea da hiru elkarteen plataformaren lan ildo nagusia. Jarraian, hiru elkarteek azaldutako idatzia dago.

 

albiste osoa irakurri

Francesco TONUCCI: "Bizitzaren formaziorako funtsezkoak diren esperientziak desagertzen ari dira haurren bizipenetatik" 2012-12-11

Haurren eta hiriaren arteko harremana izan dugu hizpide Haurren Hiria ­egitasmoaren sortzailearekin. Izan ­ere, hiri modernoetan haurren ­autonomia bermatzeko eta  haien parte-­hartzea sustatzeko ­esperientziak landu ditu Tonuccik ­azken hogei urtean. Haurren Hiria ­egitasmoaren izaera “politikoa” ­nabarmendu du psikopedagogo ­italiarrak, “haurren iritziak entzun­ ­egiten dituen helduak demokrazia ­ariketa handia egiten du”, eta  haurrek kaleko espazioa berreskuratzeko ­beharra aldarrikatu du. “Haurrak ­kalean dituen hiria, hiri seguruagoa da”.

albiste osoa irakurri

Gai nagusia: mugimendu autonomo askea 2012-12-11

Haurra burua apur bat tentetzen hasten denean, eseri egiten du sarri helduak, burkoz edo kuxinez inguratuta, bada ez bada ere, eror ez dadin. Gero, bi oinen gainean jartzen hasten denean, bi eskuak eman, eta oinez ibiltzen “irakasten” dio. Txikiak ozta-ozta egiten ditu hiru urrats, baina helduak laugarrena eman dezan “laguntzen”dio. Gero, bere kabuz bi-hiru pauso ematen hasten denean, gelaren beste aldean jarri, eta beregana etortzeko keinua egiten dio helduak haurrari; txikiak urrats bat aurrera egiten duenean, atzera beste bat egiten du helduak, haurrari proba apur bat zailtze aldera... “orain hanka bat, orain apur bat goraxeago, ondo-ondo, segi horrela...”. 

albiste osoa irakurri

Kontseiluak "Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen" jarri du Wert-en proposamenaren aurrean 2012-12-11

Bilbon egin den agerraldian, honako hauek parte hartu dute:

Kontseiluko hezkuntza-sektorea: Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, EHIGE, Hik Hasi.
Kontseiluko bazkideak: Berria, Elkar, EHE, Topagunea, Euskal Idazleen Elkartea, Aek, Gerediaga, Artez, Bertsozale Elkartea, Karmel, Hau Pittu Hau, Emun, UEU, Iberba.
Bestelako eragileak: CCOO, ELA, LAB, Stee-Eilas, NIZE eta Ikasle Abertzaleak.

albiste osoa irakurri

Espazioa, bizi dugunaren markoa 2012-12-03

Haur eskoletako espazioaren antolaketa eta diseinua.

Filosofiak, Psikologiak, Antropologiak, Arkitekturak... eta Pedagogiak ere aztertu du espazioa. Espazioaren antolaketa eta diseinuak lagundu edo oztopatu egin baitezake haurraren ikasketa prozesua. Lorea Jauregi EHUko irakasleak ‘Haur Hezkuntzako gelen antolaketa espaziala eta erabilera’ izenburuko tesia egin du, eta bertan, espazioari buruzko hausnarketa proposamen ugari bildu ditu.

albiste osoa irakurri

Oarsoaldeko "Irrien Lagunak" jaia 2012-12-03

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 6:00ak arte, jai parte-hartzaile ederra egin zuten Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia herrietako haurrek, gurasoek eta beste hainbat herritarrek. Deigarriena, lau herrietako haurrek parte-hartze prozesuan landutakoa aurkeztea izan zen. Horrez gain, herrietako haur taldeen ekitaldiak egin ziren.

albiste osoa irakurri

3. Hazi Hezi aldizkaria 2012-12-03

Editoriala: Eman diezaiogun daukanari garrantzia.

Nola iritsi gara puntu honetaraino?”. Galdera hori irakurriko duzu hurrengo orriotako batean, Lander Presa bost hilabeteko umearen aitaren ahotan. “Intseguritate hau, konfidantza falta hau, gaurasoon ezintasun hau… nola iritsi gara puntu honetaraino?”. Jendartea ez dela bat-batean eta espontaneoki iritsi egoera honetara, erantzuten dio Donetz Iradi pediatriako erizainak, transmisioa eten, eta hezkuntzaren eta osasunaren kudeaketa delegatzearen ondorioz iritsi garela, iritsi direla guraso asko euren bizimodua hankaz gora ikustera. Delegatzea, ordea, ez da sarritan nahita eta kontzienteki hartutako bidea izan, errekak, inertziak, gizarteak, lanak, presak, produzitu beharrak… garamatza, usu, lehentasunak desordenatu eta hezkuntza eta osasuna besteren eskuetan uztera.

albiste osoa irakurri

Txioka Haur Ikastola: Kalitate-egitasmo integratua 2012-12-02

173. hik hasi aldizkariko ekarpen honetan, maketaziotik inprimaziora aldaketak egon direnez, benetakoa hemen argitaratzea egoki ikusi dugu, interesa duenak dagokion bezala irakur dezan. Bestalde, Txioka Haur Ikastolako kide guztiei barkamena eskatu nahi diegu sor zintezkeen eragozpenengatik.

albiste osoa irakurri

173. hik hasi aldizkaria 2012-11-26

Lorea Jauregi EHUko irakasleak egindako "Haur Eskoletako espazioa. Antolaketa eta diseinua" tesiaren ondorioak agertzen dira gai nagusian. Francesco Tonucciri egindako elkarrizketaren 2. partea eta Victor Pastorrek Gorputz-Hezkuntzaren ebaluazioaren gainean egindako ekarpenak ere irakurgai dira.

albiste osoa irakurri

Abenduaren 1ean "Euskaraz bizi nahi dut" manifestazioa 2012-11-21

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk deituta, abenduaren 1ean manifestazioa egingo da Donostian. Informazio gehiago eta deialdiaren aldeko atxikimendua egiteko: www.kontseilua.org helbidean.

albiste osoa irakurri

HEKIMEN euskal hedabideen elkartea sortu berri da 2012-11-20

Administrazioen menpeko ez diren euskarazko komunikabideek HEKIMEN elkartea aurkeztu dute «ahots bateratua» izateko eta «eremu komunikatibo sendoa» garatzeko helburuarekin. Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkariak ere elkartearen partaide da.

 

albiste osoa irakurri

Martxan da Guraso Elkarteen hezkuntza jarduera onen 3. jardunaldia 2012-11-16

Azaroaren 17an, Bilboko EHUren Bizkaia aretoan (Abandoibarra, 3) Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen 2. jardunaldia egin zen. Aurtengo esperientzia irabazleek euren aurkezpenak egin zituzten eta sariak banatu ziren. Ondoren, 3. jardunaldirako oinarriak publiko egin ziren.

Informazio gehiago: http://www.ehige.org

albiste osoa irakurri

ESPAZIOEN jardunaldiak arrakasta handiz burutu ziren 2012-11-12

"ESPAZIOen antolaketa haurraren AUTONOMIA garatzeko" jardunaldiak, DURANGOn, azaroaren 9an ZUGAZA zineman izango zen, eta, DONOSTIAn, azaroaren 10ean Euskal Herriko unibertsitateko Inazio Maria BARRIOLA gelategian.

Hurrengo hik hasi zenbakietan jardunaldien edukia agertuko da. 

albiste osoa irakurri

Aiora ZULAIKA "Pirritx": Eskolaz 2012-11-12

Eskolaz dudan lehendabiziko oroitzapena hiru urte eskas nituenekoa da.  Ikastolako gelan ginen, lehenengo solairuan eta andereño Arantzazu sorginez mozorrotuta etorri zen eskailera zaharretan gora. Hura zirrara eta zalaparta! Irailean etxeko txikiekin eskola-egokitzapenean jardun gara. Bizitzako lehen eskola egunetan haiek senti-tzen ari diren beldurrek, jakin-minak eta sabeleko tximeletek behin baino gehiagotan ekarri didate haurtzaroko irudi hura gogora, usaina ere baduen oroipena.

albiste osoa irakurri

Joxe Ramon MAUDUIT: prebentzio kontsulta 2012-11-12

Haurrengan, mielinizazio prozesua ematen dela irakurri izan dugu. Era errazean adierazita, zer da ‘mielinizazioa’? Eta, bestalde, masajeak laguntzen al du horretan?

JAIO AURRETIK, eta ondoren are azkarrago, mielinizazioa garatzen da. Hau da, nerbio-sistema babesten joaten da, gorputzean zeharreko informazioa errazago pasatzen laguntzeko. 

Gu burutik hasten gara masajea ematen, horixe baita gune nagusia; gero, gorputz osora pasatzeko. Hasieran, adibidez, ikusmenak badu bere garrantzia. Haurrak begiak ez baditu ongi irekitzen, ikusteko behar duen bizitasuna ez badu, martxan jartzen lagundu behar zaio. Haurrak amari ez badio begiratzen, zer gertatzen ari den jakin behar dugu: ea argi gehiegi dagoen, ea amarekiko harreman kontua den, ea beste zerbait adierazi nahi duen, eta abar. Masajearen bidez, begiratzeko gaitasuna lantzen dugu, eta, hala, bizkorrago begiratuko du, haurra hobeto sentituko da, eta gurasoei ere, erakargarriago egingo zaie begirada. Eta, adibidez, haurrak amarekin nolako kontaktua edo harremana nahi duen adieraz lezake. 

albiste osoa irakurri

Irakaskuntza: Talde Ekintza jardunaldiak 2012-11-11

Barakaldoko Berritzeguneak antolatuta, "Irakaskuntza: Talde Ekintza" jardunaldien tailerrak egingo dira azaroaren 14an, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara, Barakaldoko Clara Campoamor aretoan.

Informazioa: www.bgunea04.net 

albiste osoa irakurri

Elkarrizketa: FRANCESCO TONUCCI 2012-11-04

Bere ikerketak hainbat liburutan jasotzeaz gain, komikigintza ere  baliatu du, Frato goitizena erabiliz, bere kezkak eta gogoetak zabaltzeko umorearen bidez.
Haurren Hiria izeneko egitasmoarengatik da ezagun batez ere Tonucci. Hirien antolakuntza haurren behar, eskubide eta ezaugarrietara egokitzea proposatzen du 1991n sorturiko proiektu horretan, bi helburu zehatzekin: haurra hirian zehar bere kasa eta helduen kontrol zorrotzetik libre mugitzeko autonomia bermatzea –horren barruan, haurrak eskolara bakarrik joateko proposamena garatu du–, eta haien parte-hartzea sustatzea hirietako haur kontseiluen bidez.

albiste osoa irakurri

Lau hankatan ibiliz garuna osatzen da 2012-11-04

Bizitzako lehen 6-8  urteetan garunak inoiz izango duen garapenik handiena jasango du. Garapen hori ingurunearen araberakoa izango da —elikaduraren,  estimuluen eta zaintzaren araberakoa—. Burmuina ondo osaturik duen pertsona batek emozioak kudeatzeko, ikasteko eta sozializatzeko aukera gehiago izango ditu.

albiste osoa irakurri

Etxean birziklatu eta ikastetxean bildu 2012-10-28

“Irrien Lagunak Kluba”ren eta “Ekogras etxea”ren artean prestatutako ekimena da. Ekimen honen bidez, ­ikastetxeak olioa ­birziklatzeko gune bihurtzea, haurrak eta familiak ­birziklatu beharraz jabetzea eta jasotako olioaren truke lortzen den etekinarekin ikastetxeek aukeratutako gizarte-proiektu bat ­babestea lortu nahi dute.

albiste osoa irakurri

SUKARRA. Mariaje SARRIONANDIA pediatra 2012-10-28

Sukarrak gorputzeko defentsa-mekanismoen eraginkortasuna hobetzen du, infekzioa edo inflamazioa dagoenean.

Sukarrak kezka edota beldurra sortzen du. Era sinplean esanda, zer da sukarra?

INFEKZIOEN AURREAN  gorputzak defentsa sortzen du, eta, horren eraginez, gorputzaren tenperatura igotzen da. 38 gradutik gora igotzen denean, sukarra dagoela esaten da. Beraz, sintoma bat besterik ez da.

Sukarra, berez, ez da kaltegarria gizakiarentzat: ez du kalte neurologikorik sortzen, ez gorreriarik, ez heriotzarik, infekzioei aurre egiteko balioa du… Horregatik, haurrak sukarra ongi jasaten duen bitartean, ez da zertan saihestu behar. 

albiste osoa irakurri

Abenduaren 1ean, "EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU" 2012-10-26

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk urriaren 30ean, Miramar jauregian, abenduaren 1ean Donostian egingo den manifestaziorako deialdia egingo du. Manifestazioa euskaraz bizi nahi dugu lelopean egingo da.

albiste osoa irakurri

Euskaraz ikasteko zeharkaldia 2012-10-21

Nafarroako eremu ez-euskalduna deiturikoan haur eta gaztetxoek euskaraz ikas dezaten egunero bidaia luzeak egin behar izaten dituzte.

Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentala aurkeztu du eta sarean ikusgai dago. Bideoa ikusteko lotura zuzena: http://vimeopro.com/duintasun/bideak/

albiste osoa irakurri

Nafarroa Oinez 2012 euritsua 2012-10-19

San Fermin ikastolak antolatuta, urriaren 21ean, igandean, 2012ko Nafarroa Oinez egin zen Nafarroako Zizur Txikian. Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 7:00ak arte iraun zuen festa. Eguraldi kaskarrak laguntza eskatzera eraman zituen antolatzaileak. Informazio gehiago: http://www.nafarroaoinez.net/eu/index.asp

albiste osoa irakurri

Sexologiatik esku-hartze komunitarioa 2012-10-18

Efigenio Amezúa Alcala de Henareseko unibertsitateko "Sexologia: hezkuntza eta sexu aholkularitza" masterreko zuzendaria izan da Donostiako EHUk antolatu duen "Sexologiatik esku-hartze komunitarioa" jardunaldian.

albiste osoa irakurri

Rafael Cristobal: "Ez diezaiegun ez umeari eta ez familiari exijitu, lagun diezaiegun" 2012-10-08

Gurasoek euren eta umeen gaitasunetan sinestea, eta konfiantza eta segurtasuna edukitzea dira Rafael Cristobal Psikiatrian doktore eta Huheziko irakaslearen arabera, heziketaren klabeak; “hortik aurrera, gauzak errazak dira”.   

albiste osoa irakurri

Andoaingo 2012ko KILOMETROAK oso arrakastatsuak 2012-10-05

Andoaingo Aita Larramendi ikastolak antolatuta, 2012ko KILOMETROAK egin dira. Eguraldiak lagunduta, egun osoan ekitaldi ugari eta jendetsuak egin dira. Antolatzaileen esanetan, aurreikuspen guztiak gainditu egin dira.

2013an, Tolosako Laskurain ikastolak antolatuko ditu.

albiste osoa irakurri

GURAIZEEN LEZIOA. Murrizketen eta erreformen ikasturtea 2012-10-04

Murrizketen ikasturtea izango da irailarekin hasi berri den hau Euskal Herriko ikastetxe askotan. Baina baita aldaketena ere. Batetik, Espainiako eta Frantziako ­Gobernuak euren hezkuntza ­sistemak ­aldatzeko erreformak prestatzen ari direlako, Ipar zein Hegoaldeko ikastetxeei norabide zeharo desberdinean eragingo ­dieten erreformak, bidenabar ­esanda. Eta, bestetik, ­antolaketa ­politikoa aldatu litekeelako datozen hilabeteetan: hauteskundeak izango dira hilabete ­honetan EAEn; 2013ko udaberrira aurreratu litezke ­Nafarroakoak, eta  inoiz baino ­eskumen handiagoak ­izan ditzake Iparraldeak abiatu ­berri den ­Lurralde Elkargoa osatuko balitz. 

albiste osoa irakurri

Pablo Feok bideratuta, haur talde batekin egindako espresio lana. 2012-10-01


albiste osoa irakurri

171. hik hasi aldizkaria 2012-09-30

Udako etenaren ondoren, argia ikusi du 2012-13 ikasturteko lehenengo hik hasi aldizkariak, hainbat berrikuntza eginda. Horien artean, eta parte hartzeari garrantzia berezia eman nahian, PARTAIDETZA atala ageri du.

albiste osoa irakurri

Edoskitzea (2): "Babesa eta informazioa, amari laguntzeko tresna onenak" 2012-09-23

Unerik zailenetan, antzeko egoeran dauden emakumeen babesa oso lagungarri jotzen dute eradoskitzean zailtasunak dituzten amek. Esperientziak ezagutu eta informazioa elkartrukatzeko, gero eta ohikoagoa da edoskitzen ari diren amak elkartzea, dela osasun zentro bateko bileran, Esnearen Ligan, edo euren artean antolaturiko taldetxoetan, beti ere konfiantza giroan eta inor ez epaitzeko filosofiarekin. Amak eta gurasoek segurtasuna eta autonomia eskuratzea izan ohi da talde hauen helburua,  eta gomendio bat egiten diote edoskitzeagatik egoera zailean dagoen amari: “Familia edo lagun artean, Esnearen Ligan edo osasun zentroan, eskatu laguntza edoskitzea uzteko erabakia hartu aurretik”. 

albiste osoa irakurri

Atera al diezaiokegu etekinik publizitate-kanpaina bati, ikuspegi hezitzaile batetik? Nerea Garmendia. Publizista eta sortzailea 2012-09-13

“Etekina” hitza da gakoa publizitate-kanpaina guztietan, edo, beste modu batean esanda, publizitate guztia ­“etekina” lortzera bideratzen da.
Gertatzen dena, ordea, zera da: jasotzen dugun publizitatearen ehuneko handiena (ia guztia) publizitate komertziala da, eta oso ehuneko txikia da publizitate berriemailea edo soziala. Horren ondorioz, publizitate hitza mezu “komertzial-kontsumista” batekin lotzen dugu.

albiste osoa irakurri

2. HAZI HEZI kalean da. 2012-09-13

hik hasik 2. Hazi Hezi etxerako heziketa aldizkaria argitaratu berri du. Liburudendetan salgai dago. Eta, etxean jasotzeko, urteko harpidetza 20 euroren truke egin liteke www.hikhasi.com helbidean.

albiste osoa irakurri

EGOKITZAPENA: aldapa gora samurragoa izan dadin 2012-09-10

Gaitza eta gogorra izan ohi da haur txikiak eskolan hasten direneko unea. Iruñeko Txantrea auzoko Egunsenti eta Izartegi udal haur eskoletako guraso eta hezitzaileekin elkartu gara pendiz malkartsua apur bat leuntzeko gomendio bila. Haien arabera, gurasoekiko banaketa umearentzat, familiarentzat eta hezitzaileentzat ahalik eta egokiena eta gozoena izan dadin, moldaketa-aldia lasaitasunez, konfiantzaz eta gardentasunez egitea da gakoa. 

albiste osoa irakurri

Laura Gutman Donostian izango da urrian 2012-09-08

Amatasunaz, hazieraz eta familia loturen inguruan mundu mailako aditua den psikopedagogo argentinarra Donostian izango da urriaren 1ean eta 2an, MeitaiMaitiek gonbidaturik. Ama, aita, irakasle, hezitzaile, bitartekari, mediku, psikologo, emagin, doula, erizain edota publiko zabalari zuzenduriko hitzaldiak eskaindiko ditu bi egun horietan. 

albiste osoa irakurri

Urtxintxako ikastaroen eskaintza 2012-09-03

2012-13 ikasturterako Bizkaiko Urtxintxa eskolak eskaintza zabala egin du. Parte hartu nahi duenak aukera badu, informazioa hango web gunean jasota.

albiste osoa irakurri

HAURDUNALDIA: Zer egin behar dut? 2012-09-02

Zer egin behar du bikotekideak haurdunaldian? Hori galdetzen dute aita izan behar duten gizon askok edota euren bikotekidea haurdun duten emakume askok. “Zer egin behar dut berari tripa hazten zaion bitartean?”; “Eta erditzean?”; “Eta gero?”; “Eta nola?”...  “Ezer ere ez”, da batzuetan erantzuna. “Begiratu, sentitu”, beste hainbatetan. “Edo unean uneko beharrak eskatzen duena”.  Ez dago errezetarik. 

 

albiste osoa irakurri

Eskola inklusiboa: Ana Casas eta Leire Darretxe 2012-09-02

“Ez da ‘autista’, Mikel da. Umea da, ikaslea da, eta, ume den neurrian, premiak ditu; hortik datoz desgaitasun eta gabezia guztiak”.

 

“Zer da normala izatea?”. ­Horixe galdetzen dute Ana ­Casasek ­eta Leire Darretxek, ­hurrenez ­hurren Deustuko eta EHUko uniber­tsitateetako ­irakasleek, eskola inklusiboari ­buruz ikastaroak ematen ­dituztenean. Eta ez dute­ ­‘normaltasunaren’ definizio ­esanguratsu, funtzional, bakar eta baliagarririk jaso, ‘normala’ baita desberdina izatea. 

albiste osoa irakurri

Cristobal Gutierrezen hitzaldiak 2012-08-30

Irailaren 18tik 21era “CAI Cuidado del Alma Infantil” proiektuaren arduradunak hainbat hitzaldi eskainiko ditu. Gutierrezek 31 urte daramatza helduen formazioan, eta 18 haur-tzaroaren eta familiaren zaintzan. Kataluniako lehen bi eskola libreen sortzaileetako bat da Gutierrez. 

albiste osoa irakurri

Gorputzarekin komunikatzeko 2012-08-29

Gorputzak esaten diguna ulertzen ikasteko tailerra egingo dute Donostian, irailaren 14an eta 15ean, Txintxirrin Haur Eskolako ludotekan. Daniel Charquero (www.danielcharquero.com) diziplina anitzeko artistak emango du ikastaroa. 

albiste osoa irakurri

HIK HASIk ikasturte berria ezin hobea izatea opa dizue. 2012-08-15

Uda alaia, argitsua, goxoa, maitagarria, borrokatua eta zoriontsua izan dugulakoan; indarberrituta, proiektu berriekin, itxaropentsu eta gogo handiz har dezagun denok 2012-13 ikasturtea.

albiste osoa irakurri

BIZI TOKIk auzo-lan aste bat antolatu du 2012-08-14

Behauzeko baserrian, auzo-lan aste bat antolatu du BIZI TOKIk abuztuaren 21etik 27ra.

Azken hilabeteetan, bi hilabetero, auzo-lan asteburu bat antolatu du, baserriaren zaharberritzea aitzinatzeko eta kolektiboki une goxoak pasatzeko.

albiste osoa irakurri

Asebetetzen duen erditzea 2012-07-09

Emakumeak galdua zuen protagonismoa berreskuratuz, amaren beharrak eta erritmoak eta umearen premiak errespetatzen dituena izango da erditze on bat

Haurdun dago Eider. Lehen haurraren zain. Puztu zaio sabela, borobil. Zabaldu, aldakak. Haurdunalditik dudak eta galderak, beldurrak eta kezkak nahastu zaizkio poz, gogo eta ilusioekin. Gero eta gertuago egon haurra jaiotzeko unea, orduan eta handiago da ilusioa, baina ugariagoak galderak. Bat errepikatzen dio buruak: “Nola erdituko naiz?”.

albiste osoa irakurri

Amaitu dira Hik Hasi Udako Topaketak 2012-07-06

Udako Topaketen lehen balorazioa egina dago. Jendea oso gustura aritu da ikastaroetan eta, oro har, oso balorazio ona egin du. Aurtengoan, ikastaro bakar batek ere ez du inongo kexurik jaso, alderantziz baizik, dena goraipamen izan da.
Gure aldetik, mila esker parte hartu duen guztiari eta, bereziki, Zurriola ikastolari egoitza uzteagatik, eta, Topaketak ongi ateratzeko egin duen ahaleginarengatik.
 

albiste osoa irakurri

Antzerkiko III. ESPERIENTZIXAK 2012-07-02

Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, arratsaldeko 19.00etan

 

Uztailak 3, asteartea

"Piarres Larzabalen antzerkigintza-antzerki identitarioaren paradigmak"

Hizlaria: Ixabel Etxeberria.              

Aurkezlea: Ramon Agirre

 

Uztailak 4, asteazkena

"Ander Lipusen antzerkigintza:errituala, kultura eta ikuskizuna”

Hizlaria: Jaime Valverde              

Aurkezlea: Oier Guillan

 

Uztailak 5, osteguna

"Samuel Beckett"

Hizlaria: Beñat Sarasola              

Aurkezlea: Joserra Fachado­

 

albiste osoa irakurri

Uztailaren 3an, asteartean, ZURRIOLA ikastolan 2012-06-29

Udako Topaketei hasiera emango zaie uztailaren 3an goizeko 9:00etan Donostiako Gros auzoan dagoen Zurriola ikastolan.

Uztailaren 3an (asteartea), 4an eta 5ean ­gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egingo dira ­euskaraz. 

Ordutegia:  Ikastaroak:  9:00-14:00.

albiste osoa irakurri

1512-2012 Nafarroako konkista eta memoria historikoa 2012-06-25

Historiaren bertsio ofizialak ezkutatu eta desitxuratu duen memoria ezagutarazteko lanean dabil Nabarralde: hik hasik antolatu duen ikastaroan Nafarroako Erresumaren konkistaren gaineko zertzeladak eskainiko dituzte. Aukera baliatuta, eskolan gure historia ezagunagoa izan dadin, hainbat gogoeta eta baliabide dituzu ondoren. Historiaren beste kontaketa bat egiteko, funtsezkoak.

albiste osoa irakurri

Nerabezaroa: "Zoriontasuna eta nerabea eskutik doaz" 2012-06-25

Jaume Funes Artiaga. Psikologo, hezitzaile eta kazetari katalanak 30 urte baino gehiago daramatza nerabekin lanean.

Pedagogiaren eraberritzean lana egin du Jaume Funesek: haurtzaroari zor zaion errespetua aldarrikatu du, eta nerabezaroa ulertzen eta azaltzen dihardu. Sarri etorri da Euskal Herrira, gurasoen eta irakasleen aurrean hitzaldiak egitera. Beldurren eta zalantzen gainetik, nerabe izateak zoriontsu izatea esangura beharko lukeela nabarmentzen du. 

albiste osoa irakurri

Gorputz hezkuntzako topaketa 2012-06-22

SOHATek antolatuta, ekainaren 27an, 9:00etatik 14:00etara, "Ebaluazio justu eta objetiboa" lemapean Gorputz hezkuntzako topaketa egingo da Durangoko Berritzegunean.

Informazioa: http://sohat.blogspot.com.es/

albiste osoa irakurri

"Araba euskaraz" Bastidan izan zen 2012-06-18

"Barneratu, barreiatu" lemapean, 2012ko Arabako ikastolen jaia egin da Bastidan. Goizeko 10:00etan zirkuitoaren irekierarekin eman zitzaion hasiera "Piraten altxorra: euskara" jai egunari.

Informazioa gehiago: www.araba euskaraz.net

albiste osoa irakurri

EHko hezkuntzaren historiarako dokumentazio-gunea 2012-06-18

Hezkuntzaren ondare historikoari zabaldutako atea
EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak hezkuntzaren ­gaineko ikerketak egiten ditu. Sail horren bulegoetan, ikerketa horiek egiteko hamaika dokumentu, liburu, testigantza eta abar pilatu dira urte hauetan guztietan. 
Dokumentazio hori Euskal ­Herriko hezkuntzaren historian ­interesa duen ororen esku jarri nahi zuen Hezkuntzarako Azterketa ­Historiko eta Konparatuetarako ­GARAIAN taldeak.

albiste osoa irakurri

Kontsulta: Alex MUELA. MUko HUHEZIko psikologoa 2012-06-18

Ba al dago garai aproposik etxeko-lanetan (gela txukundu, platerak garbitu…)  laguntzen hasteko? Ala, txiki-txikitatik landu beharreko zerbait da? 

GURE GIZARTEAN, oso markatuta daude emakumezkoen eta gizonezkoen rolak; eta horien artean, oraindik, gertatzen dira desberdintasun nabarmenenak etxeko-lanetan. Amek egiten dituzte aitek baino etxeko-lan gehiago, nahiz eta etxetik kanpo ere lan egin; eta gehiago inplikatzen dira umeen 

zaintzan. Gizartea aldatzea nahi badugu, etxetik hasi behar dugu. “Etxean entzuna, umean zentzuna” esaerari jarraituz, haurrak txiki-txikitatik ikusi eta entzun behar du kide guztiak inplikatuta daudela etxeko-lanetan. Horrez gain, umea etxeko-lanetan inplikatu behar dugu ere. 2 urterekin has gaitezke,

erabiltzen dituen jostailuak jasotzen proposatuz, gure laguntzarekin, noski; eta, hortik aurrera, progresiboki, etxeko-antolakuntzan erantzukizun gehiago emanez.  

albiste osoa irakurri

Euskal Herria-Eslovakia, ekainaren 23an, 16:30ean 2012-06-17

"Hamaika gara! Selekzio bat, hizkuntza bat, herri bat" lemapean, ekainaren 23an EMAKUMEZKOEN NAZIOARTEKO FUTBOL PARTIDA jokatuko da Donostiako Anoeta estadioan. Ba da garai emakumeen kirola eta euskara lehen lerroan egoteko.

Informazioa: http://www.esait.org/?q=eu/node/207 

albiste osoa irakurri

Euskal Eskola Publikoaren Jaia Zarautzen 2012-06-11

Ekainaren 10ean, igandean, "Bale! Bizi garen seinale" lemapean, euskal eskola Publikoaren 21. jaia egin zen Zarautzen. Goizeko 11:00etan hasi ziren ekitaldiak eta arratsaldeko 8:00ak arte iraun zuten.

Informazio gehiago: http://www.ehige.org/jaia2012/eu/

albiste osoa irakurri

Haurra eta heriotza. Txabi ARNAL EHUko irakaslea eta idazlea 2012-06-11

Zergatik hitz egin behar diogu heriotzaz haurrari?  Nola lagunduko digu haur-literaturak?
Heriotzaren gaia ez da atsegina, noski, baina unibertsala da, halabeharrezkoa. Batzuei galdera hau sortzen zaie: eta horren garrantzitsua al da gai hori? Denoi gertatuko zaigun zerbait, dudarik gabe, ez da albistea, arrunta da, egunerokoa, ohikoa. Denoi gertatu beharrekoa bada, orduan, zergatik ezkutatzen dugu? 

albiste osoa irakurri

Aiton-amonak mintzo: "Gustura egiten dugu, baina, lana da e!" 2012-06-11

Bilobei buruz hitz egiteko bildu dira aitona-amonak Durangoko Plateruenan, haien heziketan eta zaintzan betetzen duten rolaz berba egiteko. Ia den-dena ona dela diote, baina ardura eta lotura dela aitortu dute. Euren lana balioesten diete seme-alabek, baina bereziki bilobek eurek eskertzen diete hor egotea, “askotan gurasoekin baino, gurago dute aitona-amonekin egon, hori zerbaitengatik izango da!”.

albiste osoa irakurri

Pediatria kontsulta. Mariaje SARRIONANDIA 2012-06-04

Uda badator, goazen eguzki hartzera! Baina gorputza eguzkitan jartzea onuragarria den arren, eta D bitamina sortzen duenez hobeto sentitzen laguntzen bagaitu ere, eguzki larregi hartzea ez da mesedegarria gure larruazalaren osasunarentzat. Zergatik? 

EGUZKI LARREGI  hartzea larruazaleko minbizia sortzeko lehen mailako faktorea delako. Melanomak lotura zuzena du umetan izandako erredurekin. Eguzki izpiek larruazala zahartzen, eta zimurrak eta orbanak sortzen laguntzen dute, eta era berean, larruazaleko defentsa naturalak ahultzen ditu (herpes…). Larruazaleko gaitzez gain, eguzkia babesik gabe hartzeak ikusmen arazoak ere sor ditzake.

albiste osoa irakurri

Mikel OLANO. Gipuzkoako Eskola Txikietako lehendakaria 2012-06-03

"Irakasleek, gurasook eta udalek osaturiko elkarlan markoa ideala da hezkuntzarako eta herri proiekturako"

27 eskola txiki daude gaur egun Gipuzkoan, eta ekainaren 3an euren 25. festa ospatu dute Larraulen. Eskola txikien azken 25 urteotako ibilbidea, gaur egungo egoera eta geroko erronkak jasotzen eta azaltzen dituen dokumentala egin dute, eta berau zabalduko dute nonahi.

albiste osoa irakurri

25. Eskola Txikien festa 2012-05-30

Ekainaren 3an "25 urte herri eta auzo txikiak hezitzen" lemapean, Eskola Txiken festa egin da Larraulen (Gipuzkoa).

Informazioa gehiago: http://www.eskolatxikiak.org

albiste osoa irakurri

Trapagaranen Ibilaldia 2012-05-30

Ekainaren 3an, Trapagaran herrian Bizkaiko ikastolen jaia egin da. Eguraldi ederra eta giro ezinhobea izan da.

albiste osoa irakurri

Ateak zabalik Bizi Toki ezagutzeko 2012-05-29

Bizi Toki ezagutzeko ateak zabalduko dituzte ekainaren 2an eta 3an. Behauze herriko Goitia baserrian duela ia urtebete hamar familiek prestaketa lanean ari dira "Gure haurren heziketa gure gain hartu" lemapean. Orain, proiektua zertan datzan aurkezteko garaia da. Informazio gehiago: www.bizitoki.org helbidean.

albiste osoa irakurri

GURASOAK MINTZO. Ume politak, ama perfektuak...eta min ematen duten idealak 2012-05-28

Elkartu eta hitz egin; galdetu eta zalantzak argitu; esperientziak partekatzeko bildu dira gurasoak Elduaingo baserri batean, igande pasa. Haurdunaldiaz, erditzeaz edo umeen hazieraren inguruan egiten diren idealez eta horiek ez betetzeak sortzen dituen frustrazioez mintzatu dira oraingo honetan amak,  egiati, zintzo. Eta baita gizarteak ezartzen dituen idealak eta ereduak ez betetzeak sortzen dizkien zalantza eta minez ere.

albiste osoa irakurri

169. hik hasi aldizkaria 2012-05-25

GAIA: Euskal Herriko hezkuntzaren historiarako dokumentazio-gunea.

ELKARRIZKETA: Mikel OLANO. Gipuzkoako Eskola Txikietako lehendakaria.

ESPERIENTZIAK:

- Literatura klasikoa ikasleen eskura.

- Irrien Lagunak Oarsoaldean.

GALDEIDAZUE: Zergatik hitz egin behar diogu heriotzaz haurrari? Nola lagunduko digu haur-literaturak? Txabi ARNAL.

NORA JOANGO GARA? Pilotari ikus gunea.

ATZEKO ATETIK: Antxine MENDIZABAL. Editorea eta idazlea.

albiste osoa irakurri

Deberdina naiz? 2012-05-21

Joseba Olagarai. Kazetaria eta aktorea.

Puta naiz. Beltza naiz. Marikita naiz. Moroa naiz. Sudaka naiz. ­Ema­kumea naiz. Desberdina zu zara!  ­Atentzioa eman zidan markesinako iragarkiak. Bortz minutu ebatsi zizkidan autobusa hartu aitzinetik. 

albiste osoa irakurri

Elkarrizketa: Laura Gutman 2012-05-21

"Ama izatean, umearekin konektatzea erabakitzen badugu, mundua desarmatu egiten zaigu"

Guztion artean amatasuna -gurasotasuna- ikusezin bihurtzen ari garela dio psikologo argentinarrak. Seme-alaben premia fisiko eta emozionalei erantzuten dien gurasotasuna aldarrikatzen du, eta haurraren erritmoetara erlaxatzea gomendatzen.

albiste osoa irakurri

Iruñean, hezkuntza jai nazionala 2012-05-18

Maiatzaren 20an, Iruñean, "1512tik euskal curriculuma landuz haziak hezten" lemapean egin zen "Euskal Eskola Publiko Berriaren" aldeko jai nazionala Sortzen-ikasbatuaz hezkuntza eragilearen eskutik.

Eguraldi euritsua izan arren, erantzun ona jaso zuen jendearen aldetik. 

albiste osoa irakurri

Hainbat galdera Nerea Mendizabal psikopedagogoari 2012-05-14

MUGAK ALA ERREFERENTZIAK

Haurrek mugak behar dituztela entzuten dugu maiz; zuk, aldiz, ‘erreferentzia’ hitza erabiltzen duzu, zergatik?

KONTZEPTUALKI, muga ezetzarekin edo debekuarekin lotzen da. Badirudi, muga, ezetza dela, eta hori bera mugatuta dagoela iruditzen zait. Haurrarentzat hori bortitza da. Erreferentziaz ari garenean, berriz, noski ari garela mugaz hitz egiten; baina haurrari, niretzat, nondik nora den posible esaten ari natzaio. Horregatik, erreferentzia hitza gehiago gustatzen zait muga baino. Erreferentzia ez da ezezkoa, baizik eta, gai horretan, ni hemendik honeraino iristen naiz, eta hortik ezin naiz pasa, eta mezu hori azaldu eta errespetarazi nahi dut. 

 

albiste osoa irakurri

Urko Arozenari galdezka 2012-05-14

Eraginkorra izan al daiteke entrenamendu mentala hezkuntzan?

Entrenamendu mentala meditazio-sistema bat da, nork bere barruan begiratzeko. Gauza guztien jabe garela dirudien jendarte honetan, askotan, ez gara geure buruarekin ongi sentitzen. Zer da, orduan, benetan falta zaiguna? Bada, askotan barrua betetzea falta ­zaigu.

albiste osoa irakurri

Euskadiko Eskola Kontseiluaren oharra 2012-05-14

Euskadiko Eskola Kontseiluaren iritziz, ez litzateke ahuldu behar oinarrizko derrigorrezko hezkuntza, indartu baizik, ikasle guztiek berdin barneratu ditzaten ondorengo ikasketak behar adinako bermearekin jarraitzeko behar dituzten gaitasunak.

albiste osoa irakurri

2012ko Herri Urrats ederra izan da 2012-05-10

Urtero bezala, Senpereko lakuaren inguruan egin da aurtengo Herri Urrats, Seaskako ikastolen festa nagusia. Aurten, "Elkartuz zabaldu" izan da erabili ari den lema. Horrela, ba, milaka euskaltzalek parte hartu zuten han antolatutako ekitaldi ugarietan. 

Informazioa: http://www.herriurrats.com/ 

albiste osoa irakurri

Elkarrizketa: Federico Mayor Zaragoza. 2012-05-07

"Hauxe izango da jende heziaren erronka: bestelako etorkizuna sortzea, bai Euskal Herrian eta baita munduan ere."

"Ez da libre izatea, eta kito. Eguneroko gure jarrerak dauzkan eraginak eta ondorioak kontuan izatea esan nahi du pertsona arduratsuak izateak."

albiste osoa irakurri

Eztabaidagai: UMEAREN LOA. Metodoak bai ala ez? 2012-05-07

Umeari lo egiten irakatsi egin behar zaio, psikologia konduktistaren bidez, ala lagundu egin behar zaio bere kabuz lokartu dadin, ondoan egonda? Eztabaida zaharra da, baina oraindik iraun egiten  du. Ez dago erantzun bakarra, umeak adina edo gurasoak adina erantzun egongo dira. Baina, nagusiki, umea lokartzeko moduak ezagutu nahi dituzten gurasoek bi korronte horiek dituzte eskura.

albiste osoa irakurri

Erditu gara, sortu da Hazi Hezi 2012-05-02

Gurasoek, aitona-amonek, irakasleek... agertu dute horrelako aldizkari bat, etxeari bideraturiko heziketa aldizkari bat sortzeko premia. Familia ereduak, amatasun eta aitatasun ereduak bereziki, aldatu diren garai honetan, galdera berriak dauzkate gurasoek, eta haiek mahai gainean jartzen eta erantzuten saiatuko da Hazi Hezi.

Aldizkaria hiruhilabetekaria izango da, eta urtebeteko harpidetza  20 eurokoa izango da.

albiste osoa irakurri

Euskal Eskola Publikoa haratago 2012-05-02

BIHE (Bigarren hezkuntzako zuzendarien elkartea), EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) eta SAREAN elkarteek (Lehen Hezkuntza zuzendarien elkartea) “Euskal Eskola Publikoa haratago” izeneko dokumentua aurkeztu dute Bilbon. Beren ustez, Euskal Eskola Publikoak dituen erronka garrantzitsuenak bildu dituzte bertan.

albiste osoa irakurri

HAZI HEZIren aurkezpena "Txindokiko itzala"n 2012-05-01

Datorren igandean, maiatzak 6, goizeko 11:00etatik 12:00etara Porrotx eta Largabista Txindokiko itzala natur gunean (Gipuzkoako Larraitzen) izango dira jolasean eta inguruko natur gunea ezagutarazten.

12:00etan, Hazi Hezi etxerako heziketa aldizkaria aurkeztuko da bertan.

albiste osoa irakurri

168. hik hasi aldizkaria 2012-05-01

GAIA: Gu ere bertsotan.

ELKARRIZKETA: Federico Mayor Zaragoza.

ESPERIENTZIAK: Inmaculada ikastetxean partaidetza lantzen.

EKARPENAK: UEUren udako ikastaroak 40.

GALDEIDAZUE: Urko Arozena.

NORA JOANGO GARA: Arrantzaleen museoa.

ATZEKO ATETIK: Joseba Olagarai.

albiste osoa irakurri

Gu ere bertsotan 2012-05-01

Eskolan bertsolaritza sustatzeko egitasmoa
 Bertsolaritzaren geroa ziurta­tzea da Bertsozale Elkartearen egiteko nagusia. Horretarako, hainbat esparrutan eragiten du, besteak beste, transmisioan. Zeregin horretan, Bertsozale Elkartearentzat funtsezkoa da Euskal Herriko haur eta gaztetxoek bertsolaritzaren ­oinarri-oinarrizko ezagutza ­izatea, gure herri-kulturaren ondareetako bat den heinean.

albiste osoa irakurri

Maria J. Lopez. (Neurobiologoa) “Garunaren garapenari dagokionez, Haur Hezkuntza askoz inportanteagoa da Unibertsitatea baino” 2012-04-20

Haurrak ikasi ahal izateko bere garuna ondo antolatua eduki behar duela dio neurobiologoak, ikusmen eta entzumen tresnak eta tresna motoreak eduki behar ditu garun horrek. Tresna horiek 0 eta 6 urte bitartean antolatzen dira. Horregatik, bere burua Haur Hezkuntzaren defendatzaile sutsu gisa aurkezten du Lopezek.

albiste osoa irakurri

Eskola 2.0. programak aurrera egingo du EAEn 2012-04-10

Eskola 2.0. proiektua ezartzeko lehen faseak datorren ikasturtean, “inolako arazorik gabe”, bukatuko duela segurtatu du Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak. 80.000 ordenagailu bananduko ditu lau urtetan ikasle guztien artean 48 miloi euroko kostuarekin.

albiste osoa irakurri

JUUL kanpainaren emaitzak 2012-04-02

Azken urteetan egin bezala, aurten ere, ikasleei irakurketaren gaineko gustuak galdetu die Nafarroako Ikastolen Elkarteak, eta, erantzunak txosten batean jaso ditu.

albiste osoa irakurri

Eskola kudeaketa digitala: aplikazioak 2012-03-26

Martxoaren 27an, Donostiako Magisteritza Eskolan, SAREAN hezkuntza eragileak antolatutako jardunaldia egin zen.

M. Soledad Esteban Galarza Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuak eta Idoia Chorro Martinez Hezkuntza Saileko Informatika Aholkulariak hitz egin zuten.

albiste osoa irakurri

167. hik hasi aldizkaria 2012-03-26

GAIA: Erditzear gara. HAZI HEZI aldizkaria.

ELKARRIZKETA: Maria J. Lopez.

ESPERIENTZIAK: Eta ipuinak antzerki bihurtu ziren.

EKARPENAK: Arreta gabezia ikasgelan.

GALDEIDAZUE: Iñaki Garcia.

NORA JOANGO GARA: Ataria interpretazio-zentroa.

ATZEKO ATETIK: Xabier Zabala.

albiste osoa irakurri

Elkarrekin bizitzen ikasi: ikaskide taldeak 2012-03-20

Mondragon unibertsitateak eta Erkide-Irakaskuntzak antolatuta, martxoaren 23an, Eskoriatzako HUHEZI fakultatean, "Elkarrekin bizitzen ikasi: ikaskide taldeak" 2. jardunaldiak egin ziren.

albiste osoa irakurri

"Akordioa jomuga" sinposioa 2012-03-19

Kristau Eskolak antolatuta, martxoaren 26an, "Akordioa jomuga. Ikaslean oinarritutako Euskal Hezkuntza Sistemaren alde" sinposioa egingo da Bilboko Euskalduna jauregian. Izena ematea: 902 540 590 edo kristaueskola@kristaueskola.org

albiste osoa irakurri

Ireki da Zientzia Udalekuetan izena emateko epea 2012-03-18

Gaurtik, martxoaren 19tik, apirilaren 1era bitartean eman daiteke izena. 12 eta 16 urte bitarteko 150 gaztek parte hartu ahal izango dute Zientzia Udalekuetan.

albiste osoa irakurri

Kataluniako HAUR-ESKOLAK (0-3) bisitatzera doa hik hasi 2012-03-17

Apirilaren 10etik 13ra Bartzelonako hainbat Haur-Eskola ezagutzera joango da hik hasi. Talde txikitan eskolak behatu, hausnartu eta iritziak trukatuko ditugu.

EGITARAUA: Hilaren 10ean, asteartean, Donostiatik Bartzelonara joango gara; 11n, 12an eta 13an hango eskoletan murgildu, eta, 13an arratsaldean Donostiara bueltan etorri.

albiste osoa irakurri

ELKARBIZITZA, eredu berri baterako pedagogia jardunaldiak 2012-03-14

Martxoaren 13an ELKARBIZITZA jardunaldiak hasi ziren Donostian. Federico Mayor Zaragoza Bakearen Kultura Fundazioko lehendakariak "Bakea eta giza eskubidetarako hezkuntza" hitzaldiarekin eman zien hasiera jardunaldiei.

Atzo, martxoaren 14an, jarraipena izan zuten Gasteizko Europa jauregian, eta, gaur, han bertan, emango zaie amaiera.

albiste osoa irakurri

166. hik hasi aldizkaria 2012-03-07

GAIA: Geroa eskola. Waldorf pedagogian oinarrituta.

ELKARRIZKETA: Idoia Trenor eta Maider Gonzalez (Bilgune Feminista).

ESPERIENTZIAK: Lask abesbatza, emozioak jorratzeko.

ESPERIENTZIAK: Ikas komunitateak eskolatik haratago.

GALDEIDAZUE: Jose Manuel Palacios.

NORA JOANGO GARA: Koopera Merkatua.

ATZEKO ATETIK: Asier Sota.

albiste osoa irakurri

O-3 urte bitarteko garai HEZITZAILEA 2012-02-27

Espainiako Estatuko WERT Hezkuntza Ministroak ez du 0-3 urte bitarteko etapa hezitzailea kontsideratzen. Bere ustez, kontziliaziorako adin tartea da. Hori dela-eta, sinatze kanpaina hasi du Madrileko plataforma batek.

albiste osoa irakurri

"Haurren garun-garapena..." hitzaldia 2012-02-23

Ibarrako Uzturpe ikastolak antolatuta, martxoaren 9an, ostirala, 18:00etan kultur Etxean, "Haurraren garun-garapena. Antolaketa neurologikoa ikasketa arazoei aurre hartzeko" hitzaldia emango du Maria López Juez Madrileko CONeko neurozientzian doktoreak.

albiste osoa irakurri

Guraso Elkarteen parte hartzea beharrezkoa da 2012-02-17

Guraso Elkarteen parte hartzea beharrezkoa dela iritzita, Nafarroako Sortzen Ikasbatuaz taldeak guraso elkarteen parte hartzea ziurtatzeko neurriak eskatu dizkie Nafarroako Gobernuari. Izan ere, seme-alaben kalitatezko hezkuntza integrala nahi bada, gurasoen parte hartzea behar-beharrezkoa da. Antza, Hezkuntza Departamenduak guraso elkarteen dirulaguntzetan murrizketak egin nahi dituzte.

albiste osoa irakurri

2011ko diagnostiko EBALUAZIOAren emaitzak EAEn 2012-02-15

Matematiken emaitzak hobetzen dira Lehen Hezkuntzan eta berdin jarraitzen dute Bigarren Hezkuntzan; hizkuntzen emaitzak, aldiz, bi etapetan hobetzen dira.

albiste osoa irakurri

Lau orduko lanuzteak ikatetxeetan 2012-02-10

Milaka lagunek egin zuten lanuztea ikastetxe publikoetan eta ikastoletan. "Zerbitzu publikoak desegiten" ari direla salatzeko, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deituta, kalera atera ziren langile ugari ostegunean. Erantzun handia izan bazuen ikastetxeetan, hiriburuetan ere manifestazio jendetsuak egin ziren.

albiste osoa irakurri

Lodosako Ibaialde ikastolatik SOS 2012-02-01

Elurrari, haizeari eta hotzari aurre eginez, jende ugari gerturatu zen Sartagudara Ibaialde ikastolari bere babesa eskaintzera eta bertako ikastolaren 25. urtemuga ospatzera.

albiste osoa irakurri

Laura Gutman Donostian izango da 2012-01-30

Otsailaren 21ean Laura Gutman argentinarra Donostian izango da hitzaldia eskaintzen. Informazioa eta izena eman nahi duenak, badu aukera.

albiste osoa irakurri

165. hik hasi aldizkaria 2012-01-30

GAIA: Kalitatea haur eskoletan

ELKARRIZKETA: Lore Erriondo.

ESPERIENTZIAK: Zergatik ez daude mosketari neskak?

GALDEIDAZUE: Hainbat uste finkatu dira elebitasunaren gainean. Horietatik zenbat dira egiazko eta zenbat mito? Josu Sierra

NORA JOANGO GARA: Agerria, Zuberoatik zubia eraiki nahian.

ATZEKO ATETIK: Juan Luis Zabala. Kazetaria eta idazlea.

albiste osoa irakurri

Hezkidetza sustatuko dute Emakume abertzaleen topaketa feministetan Leitzan 2012-01-28

Hezkuntza jendartearen aldaketarako esparru gisa ulertzen duenez, Bilgune Feministak hezkuntza hezkide­tzailea sustatzeko helburuarekin hezkuntzari tarte berezia eskainiko dio martxoaren 2an, 3an eta 4an ­Leitzan ­egingo dituen Emakume ­Abertzaleon V. Topaketa Feministen barruan.

albiste osoa irakurri

Jolasa baino gehiago jardunaldia 2012-01-25

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu duen “Jolasa baino gehiago” jardunaldira gonbidatu nahi du. Otsailaren 2an eta 3an Durangon izango da. Informazio gehiagorako:

albiste osoa irakurri

Lotu irakaskuntza berdeari: matrikula ezazu zure seme-alaba D ereduan 2012-01-24

Euskara Kultur Elkargoak, Ikastolen Elkarteak, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz taldeak eta Topaguneak kanpaina jarri dute abian, Nafarroan haurrak D ereduan matrikulatzera animatzeko.

albiste osoa irakurri

Erresilientzia: baikortasuna abiapuntutzat hezten ikasi 2012-01-13

Aresketa ikastolak hainbat hitzaldi prestatu ditu urtarrilaren 16tik 20ra. XII. hezkuntza jardunaldia irekiak izango dira Amurrion.

16an: Pertsona izaten hezteko zortzi ikaskuntza. Jonan Fernández.

17an: Balioen aurrean, bertuteak. Iker Nabaskues.

18an: Erresiientzia eta nerabezaroa. Marian Becerro.

19an: Mediku batek eginiko hausnarketa. Iñaki Fernández

20an: Galera afektiboak eta mapa kognitiboak. Patxi Izagirre

albiste osoa irakurri

Izan dezagula denok, 2012 urte zoriontsua! 2012-01-05

Hik Hasira iritsi diren zorion-mezuen artean, hauxe aukeratu dugu. Ea zuen gustukoa den:

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=d81i21-KJnc 

albiste osoa irakurri

164. hik hasi aldizkaria 2012-01-05

GAIA: BIZI TOKI. Ikasiz bizi, bizitzen ikasiz.

ELKARRIZKETA: Jon Sarasua Maritxalar.

ESPERIENTZIAK: Basajaunekin jolasean euskaraz.

EKARPENAK: Ipuinen Astea, Hernaniko Langile ikastolan.

GALDEIDAZUE: Nola jolkatu beharko genuke eskolan sormena lantzeko? Yrjö Engeström.

NORA JOANGO GARA: Lacturale.

ATZEKO ATETIK: Juan Luis Landa.

albiste osoa irakurri

Partida izendun osoa kendu dio hezkuntza Sailburuak UEUri 2011-12-23

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) agerraldi baten bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak UEUren zuzeneko dirulaguntza osoa kentzea salatu du.  

albiste osoa irakurri

Hezkidetza Lau Haizetara web sare berria 2011-12-22

Bilgune feministak HEZKIDETZA LAU HAIZETARA web berria jarri du martxan, eta hezkuntza komunitateko sare feminista izango da aurrera begira.

albiste osoa irakurri

Haur Hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean 2011-12-20

Euskararen Kontseiluak abenduaren 16an Donostiako Miramar jauregian bere hezkuntzako VI. jardunaldiak egin zituen. Hainbat aditurekin batera, Lakuntzako eskola publikoko Ane Miren Iruretagoienak, Hendaiako ikastolako Pello Urrizak eta Tolosako Hirukide ikastetxeko Ane Miren Lasak eta Gurutze Telleriak hartu zuten parte.

albiste osoa irakurri

Hezkuntzak hartu du baraualdiaren lekukoa 2011-12-14

Sindikatuek hasitako baraualdia gazteek jarraitu zuten atzo eta gaur eguerdian Hezkuntzari pasa diote lekukoa biharko eguerdira arte. Argazkian, hezkuntzako hainbat kide lekukoa hartzeko elkarretaratzean. Euskal presoen eskubideen alde baraualdia. U-7 Bilbora lemapean jende asko egun bateko baraualdia egiten ari da, eguneroko bizitza arrunta egiten jarraituta.

albiste osoa irakurri

163. hik hasi aldizkaria 2011-11-28

GAIA: Euskal Herriko hezkuntza ezagutzeko hainbat gako.

ELKARRIZKETA: Patricia León Agustí.

ESPERIENTZIAK: Kartoizko bi kutxarekin hasi zen dena.

EKARPENAK: Kosmodisea, abentura lantaldean.

GALDEIDAZUE: Eskoletako jantokietako kudeaketa zuzenak ba al du eraginik gure ikasleen elikaduran eta osasunean? Arantza Arrien.

NORA JOANGO GARA: San Telmo museoa.

ATZEKO ATETIKE: Ainara Gurrutxaga.

albiste osoa irakurri

KALITATEA HAUR ESKOLETAN jardunaldiak egin dira 2011-11-27

HIK HASIk Haur Eskoletako hezitzaileentzat edota irakaslegaientzat heziketa jardunaldiak egin ditu: azaroaren 11n, DURANGON, 213 kidek hartu zuten parte, eta, azaroaren 12an, DONOSTIAko Miramar Jauregian, 115ek.

Haur Eskola bat antolatzen dugunean, zer hartu behar da kontuan kalitatezko hezkuntza eskain dezan? Hori guztia argitzen ahalegindu ziren Euskal Herriko Alex Barandiaran, Iñaki Larrea eta Txusma Azkona, eta, Kataluniako Elia Martinez eta Rosa Ferrer.

Hik Hasik bere 165. zenbakian jardunaldien edukia plazaratzeko asmoa du.

albiste osoa irakurri

162. hik hasi aldizkaria 2011-11-14

GAIA: Gorputz hezkuntzaren defentsan

ELKARRIZKETA: Nerea Mendizabal

ESPERIENTZIAK: Unanu eta Zarautz, kantu batek loturik

EKARPENAK: Haur Eskolak eraldatzeko garaia

GALDEIDAZUE: Zein gomendio izan beharko genituzke kontuan eskola egokitze aldian? Ivan Lopera

NORA JOANGO GARA? Valderejo Natur Parkea

ATZEKO ATETIK: Koldo Amestoy. Ipuin kontalaria

albiste osoa irakurri

Jacques Delors Donostian omendua 2011-11-12

Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak hauxe irakurri zion Jacques Delors jaunari Donostiako Kursaal jauregian egin zitzaion omenaldian:

Jacques Delors jauna. Nire lehen hitzak euskaraz nahi ditut esan...

albiste osoa irakurri

Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen jardunaldia 2011-11-08

Azaroaren 5ean, Donostiako Miramar Jauregian, Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen jardunaldia egin zen. Juan Amodia Kantabriako unibertsitateko irakaslea, gurasoa eta psikologoak hitzaldia eskaini ondoren, sarituen experientzien aurkezpena egin zen.

Sarituak hauexek izan ziren: Batera guraso elkartea (Kurtzeberri BHI, Aretxabaleta), Juan Delmás guraso elkartea (Juan Delmás, LHI, Bilbo) eta Kuttun zeba guraso elkartea (Olaberria LHI, Olaberria).  

albiste osoa irakurri

Gorputza eta Psikomotrizitatea 2011-11-07

Bergarako Psikomotrizitate Eskolak antolatuta (Gipuzkoako UNED), X. Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak egin ziren azaroaren 4an, 5en eta 6an Gasteizko Europa Jauregian.

albiste osoa irakurri

"Ahoa bete hots" Jardunaldiak 2011-10-23

Azaroaren 2an, 3an eta 4an Ahoa bete hots jardunaldiak izango dira, bigarren urtez, Mintzola ahozko fabrikaren Villabonako egoitzan. Jardunaldiak Mintzolak berak antolatu ditu, lau elkarteren laguntzaz: Euskal Herriko Bertsolazale Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen Elkartea.

Informazioa: 

albiste osoa irakurri

161. hik hasi aldizkaria 2011-10-03

GAIA: Estoniako Hezkuntza Sistema

ELKARRIZKETA: Irene Balaguer eta David Altimir

ESPERIENTZIAK: Antzerki soziala Arantzazun

EKARPENAK: Eskolako gatazkak bitartekarien bidez konpontzen

GALDEIDAZUE: Nola neurtzen da irakaskuntzaren eta ikasketaren kalitatea? Federico Malpica

NORA JOANGO GARA? Barandiaran Museoa. Ataun

ATZEKO ATETIK: Reyes Ilintxeta. Kazetaria

 

albiste osoa irakurri

SOHATek egindako ikerketaren emaitzak 2011-09-28

“Hezkuntza Curriculuma eta Gorputz Hezkuntzari buruzko ikerlana” deritzan txostena aurkeztu berri du SOHAT Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldeak. Bertan, 147 zuzendariri, 434 irakasleri, 353 gurasori eta 342 ikasleri egindako galdeketen emaitzak azaltzen dira. Horrez gain, beste hainbat estatutako Hezkuntza Sistemekin egiten da konparaketa, eta, ezinbestean, ikasgaiari askoz ere ordu gehiago eskaini behar zaizkiola ondorioztatzen da.

albiste osoa irakurri

V. Hezkuntza afektibo-sexuala jardunaldia 2011-09-21

Gehitu  elkarteak antolatuta, urriaren 15ean, Donostiako  San Patricio ikastetxean, V. Eskoletan hezkuntza afektibo-sexuala jardunaldia  egin zen.

albiste osoa irakurri

Creanovako Biltzarra Bilbon 2011-09-14

Creanova Biltzarra Bilbon izango da, 2011ko urriaren 7 eta 8an. Creanova Europar Proiektuko amaierako biltzarra izango da eta Creanova Elkarteko lehena.

Informazioa:

albiste osoa irakurri

Ongi etorriak 2011-2012 ikasturte berrira 2011-09-01

Giro ederrean atsedena hartu dugulakoan udan, ongi has dezagula ikasturte berria. Onena opa dizuegu erronka berriei heltzeko eta azken muturrera eramateko. ZORTE ON!

albiste osoa irakurri

Astialdi eta suspertze soziokulturaleko ikastaroak 2011-09-01

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 2011-2012 ikasturterako ikastaro hauek antolatu ditu: 1. Astialdiko begiralea, 2. Astialdiko zuzendaria, 3. Jendarte kultur dinamizatzailea, 4. Hezkidetzan aditua, 5. Kulturarteko hezkuntzan aditua, 6. Heziketa premia berezia astialdian, eta, 7. Guraso eskola. Horiez gain, hainbat ikastaro labur:

albiste osoa irakurri

Atsedena hartuz eta ikasiz, UDA EDERRA izan dezazuela! 2011-07-31


albiste osoa irakurri

457 hezitzailek hartu dute parte XII. Udako Topaketetan 2011-07-08

Uztailaren 4an, 5ean eta 6an Donostiako Santo Tomas lizeoan egin diren HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoetan 457 kidek hartu dute parte. Hezitzaile batzuk emaile lanetan aritu dira, beste batzuk ikasle gisa, eta, gainontzekoak Topaketen antolaketan. Denen artean, giro ederra sortu dute. Parte hartu duten guztiei gure eskerrik handienak. Uda ederra opa dizuegu.

albiste osoa irakurri

Hik Hasi Topaketak. Azken xehetasunak. Uztailaren 4, 5 eta 6an 2011-07-01

Donostian, datorren astelehenean, Topaketetan parte hartu behar dutenek izan ditzaketen zalantzak argitzeko azken xehetasunak.

albiste osoa irakurri

160. hik hasi aldizkaria 2011-06-29

GAIA: Euskara ebaluatzeko proba.

ELKARRIZKETA: Jose Ramon Mauduit

Hainbat Ikastaro: Eleder Aurtenetxe, Maite Goñi, Pelaio Eizagirre, Urko Arozena, Ibon De La Cruz, EHAZE EHko Antzerkizaleen Elkartea, Ixabel Millet, Nerea Mendizabal, Haizea Muñoz, Ana Elorza, Mirari Bereziartua eta Urtxintxa aisialdi eskola.

GALDEIDAZUE:Hedabideek sexuaz igortzen denetik zer hartu? Nerea Sancho

ATZEKO ATETIK: Marina Pintos.

 

albiste osoa irakurri

XII. HIK HASI Udako Topaketak 2011-06-10

2011ko Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak uztailaren 4an, 5ean eta 6an egingo dira goizeko 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era Donostian.

Ikastaroak goizez egingo dira; arratsaldeetan, berriz, saio libreak. Aurtengo nobedade nagusia, antolatu dugun HEZKUNTZA FOROA izango da goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin.

Topaketetan matrikulatzeko epea: maiatzaren 1 - 31ra.

albiste osoa irakurri

159. hik hasi aldizkaria 2011-06-10

GAIA: Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia

ELKARRIZKETA: Xamar

ESPERIENTZIAK: Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen 

GALDEIDAZUE: Zer da garrantzitsua irakasleak ongi prestatzeko? Fred A. J. Korthagen

NORA JOANGO GARA? Miarritzeko Itsas Museoa

ATZEKO ATETIK: Maite Idirin. Abeslaria

albiste osoa irakurri

Abaltzisketak Larrauli pasatu dio Eskola Txikien festaren lekukoa 2011-06-10

Eskola Txikien festa egin da Abaltzisketan. Egunean zehar, erakusketak, jolasak, lekukoaren aldaketa ekitaldia, bazkaria, Pirritx eta Porrotx pailazoak, malabarismoa, gurdien gaineko bidaiak eta abar egin dira herrian barrena giro eder-ederrean. Datorren urteko jaia Larraulen egingo da, Abaltzisketak Larrauli pasatu baitzion festaren lekukoa.

albiste osoa irakurri

Sortzen-Ikasbatuaz-ek ikastetxe euskaltzaleak zoriondu ditu 2011-06-07

“Zorionak hezkuntza marko hirueledunaren aurrean, euskararen alde jokatu duzuen ikasle, langile eta gurasoei” horrela hasi da Sortzen-Ikasbatuazek bere agerraldia.

Asko izan dira marko hirueleduna proiektuan parte ez hartzea erabaki duten Euskal Herriko ikastetxeek. Eta horiek guztiak zoriondu nahi ditugu, euskararen alde agertu duten irmotasun eta duintasunarengatik. 

albiste osoa irakurri

Euskal Eskola Publikoaren 20. jaia arrakastatsua izan da 2011-06-06

Ekainaren 5ean, Bilboko erdigunean, 20. Euskal Eskola Publikoaren Jaia egin da. Arriaga plaza, Areatzako kaia, Areatzako pasealekua, Erripako kaia eta Naja guneak erabili dira. Ikuskizun ugari eta jendetsuak egon dira egunean zehar.

EAEko Hezkunza Saileko arduradunak bertaratu direla-eta, Santutxuko Karmelo ikastolako hainbat guraso, ikasle eta irakasle ezarri nahi zaien fusioaren aurka agertu dira. Hainbat sindikatuk beren kexua agertu dute, eta, horrez gain, politikoen adierazpenak egon dira hirueleko ereduaren aurka.

albiste osoa irakurri

IX. Zernola Olinpiadaren sariak banatu dira 2011-06-02

Usurbileko Elhuyar Fundazioan IX. Zernola zientzia olinpiadaren sariak banatu dira

Lekeitioko R.M. Azkue ikastetxeko ikasleek jaso dute zientzia- eta teknologia-olinpiada honetako lehenengo saria.

 Bigarren saria Lazkaoko San Benito ikastolako ikasleek eskuratu dute, eta, hirugarrena, Gasteizko Jesus Obreroko ikastetxekoek

albiste osoa irakurri

Jangelatako langileek hilabete greban egon ondoren akordioa lortu dute 2011-05-24

Eskoletako jangeletako langileek patronalarekin negoziazioa lortu dute eta akordiora iritsi dira. LABek eta ELAk izenpetu dute akordioa.

albiste osoa irakurri

Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jai nazionala 2011-05-15

Sortzen.ikasbatuaz elkarteak antolatuta, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jai nazionalean jendetzak hartu du parte Iruñeako Takonera parkean. Hainbat ekitalde, jolas, ikuskizun eta abar egin dira jendetzaren erantzun ona jasoaz.

albiste osoa irakurri

158. hik hasi aldizkaria 2011-05-03

GAIA: Nafarroako landa eremuko eskolak

ELKARRIZKETA: Jordi Sole

ESPERIENTZIAK: Oh happy day! Ikasleek musika eta dantza ikasten.

EKARPENAK: Bikoteka irakurtzen, parekoen arteko ikaskuntza.

EKARPENAK: Sarean elkartearen XXX. topaketak. 

GALDEIDAZUE: Behar bezala eramaten al dute haurrek motxila? Garikoitz Lopez de Munain.

NORA JOANGO GARA? D´elikatuz. Elikadura eta gastronomia interpretazio zentroa.

ATZEKO ATETIK: Matxalen BilbaoDantzaria, koreografoa eta dantza irakaslea.

albiste osoa irakurri

Eredu onak ikusita bueltatu gara Kataluniatik 2011-04-27

Generalitateko hezkuntza arduradun nagusiekin hitz eginda, lau eskola bisitatuta eta Irene Balaguer "Rosa Sensat"eko ordezkariarekin arituta bueltatu gara Kataluniatik. Oro har, oso argigarriak eta probetxuzkoak izan dira bisitak eta elkarrizketak. Aurrerago, horren guztiaren berri izango dugu 159. Hik Hasi aldizkariaren bidez.

albiste osoa irakurri

Estimulazioa, berrikuntza eta sormena hezkuntzan 2011-04-25

Maiatzaren 2an, 3an eta 4an egiten ari da 20. nazioarteko biltzarra TKNKA eraikuntzan, "Estimulazioa, berrikuntza eta sormena hezkuntzan: Atlantiko zeharreko praktikak partekatzen" izenburupean. Euskal Herriko, Europako eta EEBBko hainbat kide parte hartzen ari dira.

albiste osoa irakurri

Kontseilua EAEko marko hirueledunaren gainean 2011-04-15

Kontseiluak bere balorazioa egin du EAEn bigarren urte jarraian proposatu den marko eledunaren gainean. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak hala dio: "Ez da oraindik erabaki irmorik hartu ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen eredu bat abian jartzeko".

albiste osoa irakurri

Jardunaldi profesionalak: “Efektu primarioa” 2011-03-31

Ibaizabal argitaletxeak Lehen Hezkuntzako irakasleentzako prestakuntza jardunaldiak antolatu ditu: hitzaldi, tailer eta hartu-emanerako eta dibertsiorako uneekin. Jardunaldiak maiatzaren 14an Barakaldoko BECen izango dira.

Informazio gehiago:

www.efektuprimarioa.com

 

albiste osoa irakurri

Kulturaniztasuna eta eleaniztasuna jardunaldiak 2011-03-30

“Nola heldu behar zaio Euskal Herritik kulturaniztasunari eta eleaniztasunari, kontuan izanik euskal kulturaren berreskurapenean eta euskararen normalizazioan murgilduta gaudela?”. Galdera horri eta antzeko beste batzuei  erantzunak emateko helburuarekin antolatu ditu LAB sindikatuaren Ipar Hegoa Fundazioak hausnarketarako jardunaldiak.

albiste osoa irakurri

157. hik hasi aldizkaria 2011-03-24

GAIA: Venezuela, Bolivia eta Nikaragua... Kubaren atzetik

ELKARRIZKETA: Dolors Quinquer

ESPERIENTZIAK: Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburuen eta antzerkien bidez.

EKARPENAK: TILA ez da lasaigarria. Josu Jimenez Maia

ESPERIENTZIAK: Sakanako ikastolen komunikazio-plana. 

GALDEIDAZUE: Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko? Fred A. J. Korthagen

NORA JOANGO GARA? Peru-Harri museoa

ATZEKO ATETIK: Nora IzagirreDiseinatzailea

 

albiste osoa irakurri

Haurreskolak lanuztera deitu dute 2011-03-11

EILAS eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute hil honen 22rako, Haurreskolak partzuergoaren barneko haur eskoletan. Deialdiarekin bat egin du ELA sindikatuak. Partzuergoak 1.550 langile ditu eta 6.000 haur daude bere haur eskoletan. Eskaeren artean hauek daude:

- Soldata ez murriztea.

- Ordezkapenak betetzea.

- Lan karga ez handitzea.

- Izaera asistentziala indartzea baino, pedagogikoa sustatzea.

- Doakotasunerako bidea babestea, guraso askok gorriak pasatzen ari baitira kuotak ordaindu ahal izateko.

- 2009ko lan hitzarmena aplikatzen ari zaie eta hobekuntzak egitea nahi dute.

- Izaera pedagogikoa sozializatzea (ez baitituzte pardelak aldatzen, bazkariak eta loa soilik zaintzen; mugimendu askea, ongizate afektibo-emozionala eta abar ere lantzen baitituzte).

 

albiste osoa irakurri

Nafarroan berriro ukatu dute D eredua eremu erdaldunean 2011-03-03

Sortzen Ikasbatuaz taldeko kideek eta guraso talde batek ezezko biribila jaso zuten Alberto Catalanekin (UPN) egindako bileran. Sortzenekoak bulegoan geratu ziren konponbide eske, baina bota egin zituzten.

Nafarroako eremu mistoko eta eremu erdalduneko haurrek, eskola punliko batean euskaraz ikasi ahal izateko, egunero kilometro asko egin behar dituzte. Garraioa, gainera, gurasoek ordaindu behar izaten dute. Kontseilariaren esdanetan, legea ez bada aldatzen ezin da ezer egin.

albiste osoa irakurri

EAEn, Hezkuntza eleaniztuna sustatuko du Jaurlaritzak 2011-03-02

Donostiako Miramar jaruregian Hezkuntza Marko Hirueledunaren bigarren jardunaldia egin zen martxoaren 2an. Bertan, proiektuan ari diren 40 ikastetxeetako ordezkariak eta beste hainbat aditu eta interesatu izan ziren. Isabel Zelaak, Hezkuntzako Sailburuak, hala esan zuen: "Gizarte elebiduna nahi dugu, baina ingelesera zabaltzen dena, hura baita ezagutzaren, zientziaren eta nazioartearen hizkuntza".

albiste osoa irakurri

Hezkuntza Sareko I. Mintegia 2011-03-01

Martxoaren 11n, ostirala, arratsaldeko 17:00etan, Donostiako EHUko FIHEZI fakultatean bilera izango da. Bertan, Bilgune Feministaren eta hezkuntza sektorearen ibilbidea aurkeztuko da. Hezkuntzako Sarearen garrantzia, helburua eta erabilera aztertuko dira.

Hezkuntzako Sare Feminista osatzera doa. Horrela, bada, ikasle, irakasle, hezitzaile, ama... guztiak gonbidatuta daude.

albiste osoa irakurri

Euskararen ofizialtasuna Mendigorrian 2011-03-01

Apirilaren 10ean, "Euskara ofiziala Mendigorrian, Artaxoan eta Euskal Herri osoan" izenburupean jaia antolatu du Sortzen ikasbatuaz elkarteak. 

albiste osoa irakurri

156. hik hasi aldizkaria 2011-02-28

GAIA: Telebistak balio positiboak pizten ditu nerabeengan

ELKARRIZKETA: Joxe Amiama

ESPERIENTZIAK: Hamalau hazi. Garapenerako Hezkuntzako esperientziak. Konsue Salinas

EKARPENAK: Orio3ten. Orioko herritarrak hezkuntzaz hausnartzen

GALDEIDAZUE: Nerabeak modu probokatzailean janzten al dira? Ez al genuke zerbait egin behar hori saihesteko? Aitziber Estonba

NORA JOANGO GARA? Bilboko Euskal Museoa

ATZEKO ATETIK: Xabi PayaBertsolaria eta irakaslea

albiste osoa irakurri

X. URTEROKO AMPGYLEN JARDUNALDIAK 2011-02-16

Topaketak Gehituk eta AMPGYLek -Gay, lesbiana, bisexual eta trasexualen gazteen gurasoen elkartea-- antolatzen dituzte.

Hitzaldiak, otsailaren 19an, larunbatean, Donostiako Psikologia fakultatean izango dira, goizean eta arratsaldean.

Inork bertan bazkaldu nahi badu, posible izango du.

Informazioa: gehitu.hezkuntza@gmail.com

albiste osoa irakurri

FEMINISTAK, instituzio publiko politikoen aurrean 2011-02-10

Otsailaren 19an, Bilboko La Bolsan, MINTEGIA egingo da. Nola eragin behar dugu instituzio publiko politikoetan emakumeon bizi baldintzak hobetzeko? Galdera horri erantzuteko asmoz, goizeko 9:30ean elkartuko dira.

albiste osoa irakurri

Antzerki irakasleentzat ikastaroak 2011-02-08

EHAZEk (Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak) antzerkia irakasten ari direnentzat ikastaroak antolatu ditu otasilaren 19an, martxoaren 12an, apirilaren 9an eta maiatzaren 14an. Helburua nagusiak, egiten ari dena ezagutzea, esperientziak trukatzea, informazioa jasotzea eta irakasteko kalitatea hobetzea dira. Irakasleak, Joserra Fachado, Ander Lipus eta Ritxi Lizartza izango dira.

Informazioa gehiago: 675 945 734 edo antzerkizale@hotmail.com

 

albiste osoa irakurri

Kataluniara bidaia pedagogikoa 2011-02-07

Zatoz gurekin Kataluniara, aukera duzu oraindik.

Azken urteotan, hainbat aldaketa ematen ari da Kataluniako hezkuntzan. Hori guztia ezagutzeko asmoz, Bartzelonara joango gara apirilaren 27tik 30era.

Bisitatuko diren eskolen ezaugarriak: Haur Eskolak (0-3 urte), HH eta LHko eskolak, eta, aukeran, Nekazal giroko eskola bat.

albiste osoa irakurri

155. hik hasi aldizkaria 2011-02-03

GAIA: Myrtha Chokler. Haur txikien mugimenduaren genesia

ELKARRIZKETA: Neus Sanmarti

EKARPENAK: Longar proiektua. Vianako hirugarren adinekoei emanaldia

EKARPENAK: Sortzen Ikasbatuaz. Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna

GALDEIDAZUE: Zer esango zenuke irakasleen prestakuntzaren gainean? Ken Zeichner

NORA JOANGO GARA? Gure Sustraiak baserri eskola

ATZEKO ATETIK: Iñaki Perurena. Harri-jasotzailea 

albiste osoa irakurri

Izan dira Pedagogia 2011 jardunaldiak, Habanan 2011-02-03

Milaka hezitzaile elkartu da Habanan egin diren Pedagogia 2011 jardunaldietan. Parte hartu duten gehien-gehienak Ipar, Erta eta Hego Amerikako eta Karibeko hezitzaileak izan badira ere, Euskal Herriko ordezkaritza txiki bat han izan da. Hainbat herrialdetakoekin harremanetan jartzeko eta dituzten erronkak partekatzeko parada izan dugu. Horren guztiaren berri, aurreragoko aldizkarietan agertuko da.

albiste osoa irakurri

EHBEk Batzar Irekia egin zuen otsailaren 5ean Bilboko La Bolsa aretoan. 2011-01-31

Bertan, besteak beste, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalduntzean eman diren esperientzien berri eman zuen; Hik Hasik hainbat herritan egin diren curriculum proiektuak azaldu zituen eta Bilgune Feministak Hezkidetza Gida aurkeztu zuen.

albiste osoa irakurri

Nafarroako Landa Eremuko Eskolen I. Jardunaldiak 2011-01-07

Nafarroako Landa Eremuko Eskolek, datorren urtarrilaren 29an ospatuko diren Nafarroako Landa Eremuko Eskolen I. Jardunaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldiei buruzko informazio guztia eta izena emateko link-a honako hau da:

albiste osoa irakurri

154. hik hasi aldizkaria 2010-12-29

GAIA: Palestina. Okupazioa haurren begietatik

ELKARRIZKETA: Joseba Azkarraga

EKARPENAK: Sarean elkartearen hausnarketa

EKARPENAK: Kontseiluaren hezkuntza jardunaldia 

GALDEIDAZUE: Erotu egiten al ditugu gure seme-alabak eskolaz kanpoko ekintzekin? Iñaki Martinez Urmeneta

NORA JOANGO GARA? Arantza eta Orbela aterpetxeak

ATZEKO ATETIK: Lierni Altube. Arkitektoa 

albiste osoa irakurri

URTE BERRI ON! 2010-12-29

Pintzela hartzen dut eta leihoaren koadroa marrazten dut airean. Leihoa zabalik margotzen dut eta paisaiari begira geratzen naiz. Ikusten ditut egunsentiak, ostadarrak, uxatzen ditut zoritxarrak, kontatzen ditut sekretuak eta maitemintzen naiz... Gure ametsik ederrenak egi bihur daitezela!

albiste osoa irakurri

Euskara biziago ikastetxeetan, hizkuntza-normalizaziorako proiektuen bidez 2010-12-18

Abenduaren 17an Donostiako Miramar jauregian Euskararen KONTSEILUAK antolatutako jardunaldia egin zen. Kontseiluko Paul Bilbao Sarria idazkari nagusia, Elhuyar Aholkularitza, 5 ikastetxe (Altsasuko institutua, Zamudioko herri-ikastetxea, Orioko Zaragueta herri-ikastetxea, Beasaingo Andramendi ikastola eta Tolosako Hirukide ikastetxea) eta Neus Sanmartí Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea aritu ziren. Jardunaldiak erantzun ona jaso zuen, eta oso interesgarria izan zen. 

albiste osoa irakurri

153. hik hasi aldizkaria 2010-12-16

GAIA: Irrien lagunak kluba. Oinarrizko proiektu hezitzailea

ELKARRIZKETA: Jonan Fernandez

ESPERIENTZIAK: Joko heuristikoa 3 urteko gela batean. Idoia Carricas

EKARPENAK: Baztango testigantzak jasotzen, Lekarozko 4. DBHko kasleen eskutik

GALDEIDAZUE: Ez dut zigortu nahi. Zigorren alternatibak? Nerea Mendizabal

NORA JOANGO GARA? Burdin Harana. Europa osora zabaldutako burdina

ATZEKO ATETIK: Ramon Agirre. Aktorea 

 

albiste osoa irakurri

"Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako" liburuaren ipuinak irakurtzen 2010-12-02

Hik Hasik argitaratua, hausnarketa sustatzeko 133 ipuin eta 133 marrazkiz osatutako Joseba Sarrionandiaren liburuaren 2. edizioa egon da salgai DURANGOn.

Ander LIPUS, Miren GAZTAÑAGA, Ainara GURRUTXAGA eta Urko REDONDO aktoreek hainbat ipuin irakurri zituzten, jendearen gozamenerako.

albiste osoa irakurri

Ikasle gehiago eta irakasle gutxiago 2010-12-01

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 2.121 ikasle gehiago omen daude aurten, eta, aldiz, 262 irakasle kendu omen ditu Zelaaren Sailak, ELA, LAB eta EILAS sindikatuen arabera.

albiste osoa irakurri

IRRIEN LAGUNAK KLUBA sortu da 2010-11-18

Proiektu hezitzailea da. Pirritxek Pupu eta Lore haur jaioberriak hezteko ardura izango du, eta, pailazo taldearen eta jendartearen laguntza beharko du. Bi haur horiek hezteko, pertsonaia berriak sortu dira: Tiritatxo pediatra (osasuna), Largabista basozaina (natura), Martinber (kultura), Marikalanbre eta Maritxinparta (zientzia), Ane Pirata eta Patakon (bolondreak), Lagun txakurra...

BI EUSKARRI izango ditu Klubak:

1. IRRIA aldizkaria (haurrek bere kasa edota gurasoekin, irakasleekin, hezitzaileekin lantzeko). Ikastetxeei harpidetza eskaintza berezia egin zaie.

2. IRRIEN LAGUNAK web landua (txikientzat telebistaren egitekoa bete dezake). Azaroaren 19tik martxan izango da. Helbidea: www.irrienlagunak.com

 

albiste osoa irakurri

“Hezkuntzan aniztasun afektibo-sexuala” jardunaldia 2010-11-15

Azaroaren 13an, “Hezkuntzan Aniztasun Afektibo-Sexuala. Identitate sexuala. Transexualitatea” jardunaldia egin zen Donostian. Hirurogeiren bat kidek hartu zuten parte. Hezitzaileak izan baziren bertaratu zirenak batez ere, gurasoak, psikologoak, sexologoak eta abar ere bertan ziren. Hizlaria, Silberio Sáez Sesma, Amaltea sexologia eta psikoterapia institutuko psikologo-sexologoa izan zen. Aurkezpenak eta tailerra oso modu argian eta praktikoan egin zituen.

albiste osoa irakurri

“Reggio Emilia, 0-6 urte bitarteko Udal Haur Hezkuntza” liburua gaztelaniaz 2010-11-10

Italiako Reggi Emiliara egindako bidaia pedagogikoaren ondoren, “Reggio Emilia, 0-6 urte bitarteko Udal Haur Hezkuntza” monografikoa argitaratu zuen HIK HASIk, 2007an. Orain, gaztelaniara itzuli du Cantabriako unibertsitateak, eta, Santanderren izan zen Hik Hasi liburua aurkezten, Cantabriako unibertsitateko arduradunekin eta Reggio Emiliatik gerturatutako Francesca Dávolirekin batera, Haur Hezkuntzako 130 irakasleen aurrean.

 

albiste osoa irakurri

600 kidetik gora hartu dute parte "Haur txikien mugimenduaren behaketa" jardunaldietan 2010-11-06

Hik Hasik antolatutako jardunaldietan, azaroaren 5ean 317 kidek parte hartu zuten Durangon, eta, azaroaren 6an 329k Donostian.

Myrtha Chocler argentindarra eta Elena Herran Euskal Herritarra aritu ziren bi jardunaldietan hainbat ekarpen egiten. Hezitzaileek aurkeztutako kezkak aztertzen aritu ziren eta azalpen oso argigarriak egin zituzten.

albiste osoa irakurri

“Hezkuntzan aniztasun afektibo-sexuala” jardunaldia 2010-11-05

Azaroaren 13an, larunbata, “Hezkuntzan Aniztasun Afektibo-Sexuala. Identitate sexuala. Transexualitatea” jardunaldia egingo da Donostiako Berritzegunean .

Hiru bloketan sailkatuko da jardunaldia:

1. Oinarrizko teoria (erreferentzia-hitzak, sexuari buruzko aldagaiak, sexuazioaren logika).

2. Sexologia ebolutiboa (nerabezaroa eta bere papera hezkuntza afektibo-sexualean).

3. Proposamen metodologikoak (gelan eta taldean, aholkularitza).

Hizlaria: Silberio Sáez Sesma. Amaltea sexologia eta psikoterapia institutuko psikologo-sexologoa.

Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Prezioa: 10 euro

Informazio gehiago: hdh@gehitu.org edo 943 468 516

albiste osoa irakurri

Nafarroako eremu erdalduneko ikastolak, larri 2010-11-03

Nafarroako eremu erdalduneko ikastolak oso egoera zaila bizitzen ari dira. Duela lau urte Viana, Lodosa, Tutera eta Irunberriko ikatolak legeztatuak izan baziren ere, behar diren dirulaguntzak ez zaizkie iristen eta oso egoera larrian aurkitzen dira.

Nafarroako eremu erdaldunean, ikastetxe publikoek ezin dute euskaraz ikasteko eskaintza egin. Hutsune hori betetzen ari dira ikastolak aspaldi. Eta Nafar Gobernuaren politikak eragiten du ikastola horiek egoera ekonomiko hestuan izatea. Horrela, ba, badirudi Nafarroa bertako hizkuntzan irakastea zigortuta dagoela.

 

albiste osoa irakurri

152. hik hasi aldizkaria 2010-11-02

GAIA: "Euskal girotze barnetegiak". 25 urteko ibilbide emankorra

ELKARRIZKETA: Ana Eizagirre Sagardia. EHUko irakaslea

ESPERIENTZIA: "Zuloak, ohetxoak eta etxetxoak". Elena Herran

GALDEIDAZUE: Hezkuntza munduko pertsona guztien eskubidea dela onartua dago. Zer egiten ari da hori lortzeko? Marta Encinas-Martin

NORA JOANGO GARA?: Itsas Eskola. Lekeitioko “Trinkete Etxea” aterpetxean

ATZEKO ATETIK: Joseba Barandiaran. Ekonomilaria

albiste osoa irakurri

Ahozko hizkuntza lantzen: Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino 2010-10-20

2009ko Hik Hasi Udako Topaketetan hezitzaileak eta interesa zuen oro jantzi nahian, Ahozko hizkuntza lantzen: Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino ikastaroa eskaini zuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko MIKER taldeak.
Ikastaroan jorratutako arloek duten interesgarritasunaz eta erabilgarritasunaz jabeturik, Hik Hasik ikastaroan eskainitakoa bertan izan ziren partehartzaileez gainera, gaian jakin-mina eta beharra duen edonori aurkeztu eta eskaini nahi dio lan honen bidez.

albiste osoa irakurri

IKASLE EGUNA 2010. Azaroaren 6an Amurrion 2010-10-14

“Ikasleoi erasorik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala” lemapean, azaroaren 6an, larunbatean, Ikasle Eguna 2010 egingo da Arabako Amurrion. Besteen artean: umeentzako gunea Porrotx eta Kirikiño aisialdi taldearekin, kale animazioa, manifestazio nazionala, ekitaldi politikoa eta kontzertu erraldoia. 

albiste osoa irakurri

"Haur txikien mugimenduaren behaketa" JARDUNALDIAK 2010-10-06

Azaroaren 5ean (ostirala) DURANGOko ZUGAZA zineman. Goizez. BETETA DAGO. Izena emanez gero, itxaron zerrendara pasatuko zara.

Azaroaren 6an (larunbata) DONOSTIAko EHUko Inazio Maria Barriolan (iazko bera). Goiz eta arratsaldez. BETETA DAGO.  Izena emanez gero, itxaron zerrendara pasatuko zara.

Myrtha Hebe Chocler. Buenos Aireseko (Argentina) Psikomotrizitate Eskolako zuzendaria.

* Elena Herran. EHUko irakaslea.

albiste osoa irakurri

"Nafarroa Oinez 2010" jendetsua 2010-10-05

Atzo, eguraldia lagun, jendetza elkartu zen Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak antolatutako festan. Euskara, Atarrabiatik mundu osora zabaldu ze. Bertan izan ziren hainbat herrialdetako ordezkariak; hala nola, Eskozia eta Gales.

Datorren urteko "Nafarroa Oinez 2011" Tafallako Garces de los Fayos ikastolak antolatuko du.

albiste osoa irakurri

Lezotik Azpeitira doa Kilometroak 2010-10-04

Igandean, giro ederrean, jende ugari artean, egin ziren 2010eko Kilometroak. Pasaia-Lezo lizeoak Azpeitiri pasatu zion testigua. Horrela, bada, erronka handia hartu du Azpeitiak, 2011ko Kilometroak antolatzeko ardura hartuta.

albiste osoa irakurri

"Istorio txikiak, mundu handiak" Haur eta Gazte Literatura ezagutzen 2010-09-28

Urriaren 22an eta 23an Bilbon egingo dira "Istorio txikiak, mundu handiak" Haur eta Gazte Literatura ezagutzen (HGL) jardunaldiak.

Informazioa eta izena emateko: www.istoriotxikiak.com

albiste osoa irakurri

Maitasuna eta heziketa jardunaldiak 2010-09-26

Urriaren 22, 23 eta 24an Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Haur Hezkuntzaren berrikuntzarako X. jardunaldiak egingo dira.

Hitzaldi ugari eta hainbat tailer eskainiko dira hiru egun horietan. Hizlarien artean hauek izango dira: Boris Cyrulnik, Angélica Olvera, Mauricio eta Rebeca Wild, Teresa Godall, Eva Bach, Montse Anton, Carme Thió, Alfredo Hoyuelos, Vicenç Arnaiz, Mari Carmen Diez eta Claudio Naranjo.

albiste osoa irakurri

Seaskaren ustez, ikastolen aldeko herriak mehatxatu ditu prefetak. 2010-09-21

Pirinio Atlantikoetako prefetak, Philippe Reyk, Xiberua, Lapurdi eta Baxenaberreko auzapezei igorritako zirkularrak "ikastolak sustengatzen dituzten auzapez eta herriko kontseiluak mehatxatu ditu" Paxkal Indo, Seaskako lehendakariaren ustez. "Ikastetxe pribatuei" -sare horretan sartzen ditu Estatuak Iparraldeko ikastolak- zuzenduriko laguntzen karietara legeak ezartzen dituen mugak gogorazi dizkiete prefetak herri hautetsiei. Paxkal Indoren ustez. Ikastolek eskaintzen duten zerbitzua publikoa da.

albiste osoa irakurri

XXVI. Bidasoa eta Oarsoaldeko Jardunaldi Pedagogikoak 2010-09-13

Irailaren 13an hasi eta 29an amaituko dira arratsaldeetan egingo diren jardunaldiak.

Aurtengo gaiak honokoak izango dira: "Dena da matematika", "Gaitasun zientifikoa", "Gelako ekintza kooperatiboren egituraketa", "Ikasteko hitz egin, irakurri eta idatzi" eta "Hiritartasunaren eraketa soziala. Hezkuntza-komunitatearentzako inplikazioak".

Informazio gehiago: Irungo Berritzagunea. 943 624 050

albiste osoa irakurri

Lanbide Heziketara edo Batxilergora bideratzeko erabiliko da 4. DBH 2010-09-09

Madrileko lege berri batek 4. DBH Lanbide Heziketa edo Batxilergo ikasketetara bideratzeko egokituko du. Horretarako, legea aldatuko dela adierazi du Angel Gabilondo hezkuntza ministroak. Bere esanetan, berritzera doan Ekonomia Iraunkorra legean jaso liteke aukera hori, bertan, Lanbide Heziketaren gaineko aldaketak planteatzen ari baitira.

albiste osoa irakurri

2010-2011 ikasturtea hasi da dagoeneko 2010-09-06

Hezitzaileok irailaren 1ean lanean hasi baginen ere, ikasleak egun desberdinetan eskolaratuko dira. Lurraldeen arabera, Haur eta Lehen hezkuntzarako berezko egutegia izango dute. Horien arabera, ikasturtearen hasiera honela izaten ari da: Iparraldean irailaren 2an, Nafarroan 6an eta EAEn 7an.

albiste osoa irakurri

Boluntariotza lantzeko GIDA 2010-07-18

Erduk “Hezkuntzaren esparruan boluntariotza lantzeko irakasleei zuzendutako materiala” unitate didaktikoa aurkeztu du. Material horrek ikastetxeetan zeharka boluntariotza sustatzea du helburu.

albiste osoa irakurri

150. hik hasi aldizkaria - UDAKO TOPAKETAK 2010-06-29

HIK HASI UDAKO TOPAKETAK 

Gaia: ADIERAZPEN ARTISTIKOA HEZKUNTZAN

Elkarrizketa: ALVARO BEÑARAN

Ekarpenak :

- Irakaskuntza 2.0. Lorea Fernandez eta Itsaso Izagirre

- Matematika tailerra. Karlos Garaialde

- Ahotsaren erabilera egokia. Jaione Txapartegi

- Osasun mentala. Patxi Izagirre

- Web 2.0 eta Google aplikazioak. Maite Goñi

Galdeidazue: Nola gainditu jendaurrean hitz egiteko dugun beharra?  Ana Elorza

Laburpenak: Coaching, Haurrentzako masajea, Orkestra musikaterapeutkoak, Adimen emociónala, Jolastu eta pentsatu HHn, Buru-mapak, Yoga irakasleentzat, Bideoa eta Ipuinak

Atzeko atetik: Gotzon Barandiaran

 

albiste osoa irakurri

450 lagunek hartu dute parte XI. HIK HASI Udako Topaketetan 2010-06-24

Uztailaren 1ean eta 2an egin dira aurtengo Hik Hasi Udako Topaketak Donostiako EHUren Pedagogia Fakultatean eta Ekintza Ikastolan. Orotara 450 lagunek hartu dute parte ikastaroetan.

Aurten, 21 ikastaro eskaini dira, guztiak euskara hutsean, bi egunetan. Egutegiak baldintzatuta ikastaroak goiz eta arratsalde egin dira: 09:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 18:30era.

 

albiste osoa irakurri

Milaka lagun bildu dira Agurainen euskararen eta Ikastolaren alde 2010-06-21

Hotzak ez zuen inor kikildu, ez eta zeruaren kolore grisak ere. Milaka lagun bildu ziren atzo Aguraingo Lautada Ikastolak antolatutako Araba Euskaraz jaian. Denak ere, egun horretarako propio hautatutako leloak zioen bezala, Gogo biziz. 

albiste osoa irakurri

Eskola Txikien JAIA Altzon 2010-06-14

Egun ederra izan zen Eskola Txikien Jai Eguna Altzon. Jende ugari gerturatu zen bertara eta hainbat eskoletako ikaslek, irakaslek eta gurasok parte hartu zuten prestatutako jolas eta ekitaldietan.

Altzoko erraldoia izan zen bertako pertsonaia bitxia. 

albiste osoa irakurri

149. hik hasi aldizkaria 2010-06-14

GAIA: Hautaprobak. Selektibitatea eta Baxoa

ELKARRIZKETA: Pere Pujolas

ESPERIENTZIA: Jull 2010. Haur eta Gazte literatura euskaraz

EKARPENA: Boliviako eskoletan. Behar bereziko haurrekin lanean

GALDEIDAZUE: Nafarroako hainbat ikastetxetan euskararen erabilera sustatzen ari zarete. Nola? Esther Mugertza eta Yolanda Olasagarre 

NORA JOANGO GARA?: Jorge Oteiza Museoa

ATZEKO ATETIK: Maddalen Arzallus 

albiste osoa irakurri

Eskola Txikien Festa igandean, Altzon 2010-06-10

Urteroko zitari jarraiki Eskola Txikien Festa egingo da igande honetan, ekainak 13, Altzon (Gipuzkoa). Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean 10:00etan hasi eta 22:30era arte luzatuko den festa prestatu dute. 

albiste osoa irakurri

Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia Amurrion 2010-06-01

Igande honetan Amurrion ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia aurkeztu dute EHIGE-k (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak) eta Denon Eskola-k (Arabako federazioa), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Vital Kutxa babesleen laguntzarekin.

albiste osoa irakurri

148. hik hasi aldizkaria 2010-05-28

GAIA: Emmi Pikler (II). Jatorduetako zaintza

ELKARRIZKETA: Mariam Bilbatua

ESPERIENTZIA: Albaolako elkartea eta larruzko belaontziaren proiektua

EKARPENA: Proiektuak ala mozorroak? Elixabete Ansa

GALDEIDAZUE: Zein eragin dute telebisailek neska nerabeen sozializazioan?. Make Irigoien 

NORA JOANGO GARA?: Baratze Ingurugiro Heziketa Eskola

ATZEKO ATETIK: Maite Gurrutxaga 

 

albiste osoa irakurri

Ibilaldia 2010 2010-05-27

Bermeon izango da aurtengo Ibilaldia jaia, maiatzaren 30ean.

Informazio gehiagorako: www.ibilaldia.net 

albiste osoa irakurri

Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia 2010-05-26

Amurrion izango da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 6an.

Informazio gehiago: 

www.ehige-jaia.org/eus

albiste osoa irakurri

2010eko Hik Hasi UDAKO TOPAKETAK 2010-05-17

Donostian, uztailak 1 eta 2

Aurtengoak XI. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak izango dira. HIK HASIk eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatu dituzte elkarrekin. Uztailak 1 eta 2ko goiz eta arratsaldeetan 28 ikastaro eskainiko dira, eta bazkalosteetan, berriz, parte hartu nahi duen edonorentzako kafe-solasaldiak antolatu dira. 

albiste osoa irakurri

“Euskal Eskola Publiko Berria”ren aldeko jaia 2010-05-15

Maiatzaren 23an, "SASI GUZTIEN GAINETIK, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIA" lelopean, Iruñako Donibane auzoan dagoen Trinitasiosen (Bihurdana insitutuaren ondoan), Sortzen-Ikasbatuazek urteroko jaia ospatuko du. Aurtengoan, lekuz aldatu behar izan dute udaletxearen trabak handiak izan baitira. Baina hurrengo urtean, betiko lekura bueltatzeko ahalegina egingo dute. Horregatik, lekua txikia geratzea dute helburu, “Iruñako Udalak, euskara eta hezkuntza sistema propio baten aldeko aldarria Iruñako bihotzetik aldentzearen helburuan atzera egin dezan”. 

 

albiste osoa irakurri

Milaka lagun euskararen alde Iruñean 2010-05-15

Herritarrek euskaraz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten Iruñeko kaleetan. Euskarak Nafarroan dituen oztopoen gainetik, milaka herritarrek euskaraz bizitzeko nahia agertu zuten, aldi berean.

Kontseiluak antolatutako manifestaldiak erantzuna ezinhobea jaso zuen. Poza eta alaitasuna adierazten ziren parte hartu zutenen aurpegietan, halako erantzun handia eta anitza ikustean.

 

albiste osoa irakurri

147. hik hasi aldizkaria 2010-04-09

GAIA: Adimen emozionala. Beste hizkuntza bat

ELKARRIZKETA: Antonio Rodriguez de las Heras

EKARPENA: Elikadura

ESPERIENTZIA: Elikagaiak lan proiektua: Oiartzungo haur eskola

EKARPENA: Palestina: hezkuntzaren garrantzia

GALDEIDAZUE: Gizonak, emakumeak eta gorputz heziketa. Joseba Etxebeste

NORA JOANGO GARA?: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

ATZEKO ATETIK: Sara Cozar 

albiste osoa irakurri

Inposaketarik ez! Aldarrikatuz 2010-03-15

Jai giroan, "Euskal hezkuntza sistema propioa" aldarrikatu zuten milaka lagunek Bilboko kaleetan.

Euskal Herria eskola liburuetatik ezabatzea, belaunaldi berrien erdalduntzea eta beste hainbat eraso salatu zituzten EHBEko kideek. Horren aurrean, Bilboko Arriaga plazan, "Eraso gero eta larriagoei" aurre egiteko deia zabaldu zuten. EHBEko ordezkariek "Hitzetatik ekintzetara" pasatzeko garaia dela esan zuten eta "Mugarri bat jarri dugu bidean, beste bat gehiago Hezkuntza Sistema nazionalaren bidean" esanez amaitu zuten.

albiste osoa irakurri

Nafar Gobernua "ZENTSURA"tzaile 2010-03-14

Nafarroa Euskal Herrian sartzen dutela argudiatuta, zortzi ikasliburu diruz ez laguntzea erabaki du Nafarroako Gobernuak.

"Zentsura"tuen artean, liburuok daude: Elkar argitaletxearen Txanela eta Gizarte zientziak, Ereinen Ingurunea, Giltzaren Gure ingurunea eta Gizarte Zientziak, Ibaizabalen Inguruaren ezaguera eta Ikasmina SM argitaletxearen Ingurumenaren ezaguera. Lehen Hezkuntzan Inguruaren ezagutzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Historia eta Geografian erabiltzen dira ikasliburu "zentsura"tuak.

albiste osoa irakurri

Greba mugagabea astean bi egunetan 2010-03-08

Bihar eta ostegunean egingo dituzten lehenengo lanuzteak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako kudeaketa zuzeneko eskola jangeletako langileek. Datozen asteetako plana astez aste iragarriko dute.

albiste osoa irakurri

Euskal Herriko emakumeen munduko martxa 2010-03-07

Martxoaren 8an Iruñean abiatu eta 13an Iruñean bertan amaituko da Euskal Herriko emakumeen mundu martxa. IMartxak halakoa ibilbidea egingo du: 8an, Iruñea; 9an, Altsasu, Lizarra, Agurain eta Gasteiz; 10ean, Laudio, Ezkerraldea, Eskumaldea, Bilbo eta Zornotza; 11n, Ermua, Urola Kosta, Beasain, Tolosa, Donostia eta Orereta; 12an, Irun, Hazparne, Baiona eta Leitza; eta 13an, amaitzeko, goizeko 11:00etan Ekimen Nazionala egingo da Iruñean.

albiste osoa irakurri

XVII. Jardunaldi Pedagogikoak 2010-03-03

Ikastolen Elkarteak martxoaren 9, 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian antolatu ditu aurtengo Jardunaldi Pedagogikoak.

Aldaketa-prozesuak funtsezko bi tresnatan oinarritzen dira: berrikuntzan eta ebaluazioan. Bi tresna horiek irakasleen prestakuntzarekin eta talde-lanarekin osatzen dira. Horren haritik dator aurtengo  leloa BERRITU ETA HOBETU. Berritzeko ebaluatu egin behar da eta jasotako ondorioetatik hobekuntzak eta berrikuntzak proposatu.

albiste osoa irakurri

146. hik hasi aldizkaria 2010-03-03

GAIA: Emmi Pikler. Haurraren autonomia. Ezozi Arizaga

ELKARRIZKETA: Abel Ariznabarreta eta Imanol Igeregi

ESPERIENTZIAK: Cos-Art ezagutzen. Elena Gorrotxategi

EKARPENAK: Labirintoaren erbestean. Galtzagorri

GALDEIDAZUE: Irakurzaletasuna. Juan Mata 

NORA JOANGO GARA: Sagardoetxea

ATZEKO ATETIK: Martxel Toledo 

albiste osoa irakurri

Hezkuntza Proiektuaren aldeko manifestazioa Hernanin 2010-02-22

“2-16 urte bitartean gure seme-alabak Langile Ikastolan nahi ditugu” lemapean manifestazio handia egin zen igandean Hernanin. Administrazioak herriko hiru ikastola publikoetako DBHak ikastetxe bakar batean jarri nahi dituela-eta, Langile ikastolak deituta egin zen manifestazioa.

Atxikituta, Langile ikastolako ordezkariak amaieran irakurri zuen idatzia dago.

albiste osoa irakurri

Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noain Nafarroako eremu mistora 2010-02-19

Atzo Nafarroako Parlamentuak erabaki zuenez, Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noain Nafarroako eremu mistora pasatzeko aukera izando dute. Orain, lau herrietako udalbatzek erabaki behar dute eremuz aldatu edo ez. Aldatzeko, udal bakoitzean beharrezkoa da gehiengo absolutua lortzea bozketan.

 

albiste osoa irakurri

Larraul, Zubieta eta Itziarko eskoletako ordezkariak Legebiltzarraren aurrean 2010-02-18

Eskola Txikien gaia landu duen legez besteko proposamena dela eta, eskola hauetako ikasleak eta familiak bildu dira gaur Eusko Legebiltzarraren aurrean.

Eskola hauek mantentzea eskatzen dute familia hauek, euren borondatea errspetatzea eta irakaskuntzak bere ingurunearekin izan behar duen lotura. Gipuzkoako Eskola Txikien presidenteak, Izaskun Carrerak, familien eskaera errepikatu du “gure eskolak eta euren kalitatea babesteko, hezkuntzaren aniztasuna eta herrien bizitza bermatzeko modu egokiena bait dira”.

albiste osoa irakurri

Lau ikasle berritik hiruk D ereduan EAEn 2010-02-17

Bi urteko ikasleen guraso gehien-gehienek euskararen aldeko hautua egin dute aurten ere Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iaz baino bi urteko 660 ikasle gehiago eskolatuko dira aurten, 18.240 guztira. Horietatik, 13.589 haurrek D ereduan ikasiko dute. B ereduan 4.135 eta A ereduan 732. Iturria: Eusko Jaurlaritza.

 

albiste osoa irakurri

145. hik hasi aldizkaria 2010-02-07

Ekarpen nagusiak hauek dira:

- GAIA: Nazioarteko hezkuntza. Egoera eta erronkak

- ELKARRIZKETA: Idoia Fernandez. EHUko irakaslea

- ESPERIENTZIA: “Habanako Miguel Basiliio Diaz ikastetxea”. Teresa Susinos

- EKARPENA: “Birbira, Zaborrak birziklatuz””. Amaia Zinkunegi eta Ines Gereka

- GALDEIDAZUE: “Zein da terapeuta okupazional baten egitekoa? Zertan laguntzen du?” Garbiñe Guerra eta Itziar Landa

- NORA JOANGO GARA?: Uraren Interpretazio Zentroa

- ATZEKO ATETIK: "Egoitz Lasa" aktorea

albiste osoa irakurri

380 lagun “Emmi Pikler: haurraren autonomia” jardunaldietan 2010-02-06

Ostiralean Durangon (Bizkaia) eta larunbatean Donostian 380 lagunek hartu zuten parte Hik Hasik antolatutako Emmi Plikler: haurraren autonomia jardunaldietan. Hizlarien azalpenak arretaz jarraitu zituzten parte-hartzaile guztiek, eta interes haindiz hainbat galdera eta zalantza ere agertu zituzten.Emmi Pikler doktorearen ekarpenaren gaineko azalpenak eskaini zituzten Ezozi Arizaga Euskal Herriko Pikler Lóczy sareko partaideak eta Montse Fabres Kataluniako Mestres per l´autonomia taldeko kideak.

 

albiste osoa irakurri

"Euskal Herria" terminoaren erabilera murritza 2010-02-04

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat hartu du EAEko curriculum dekretoari Nafarroako Gobernuak jarritako helegitea. 

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza curriculumean Euskal Herria kontzeptua erabil daiteke, baina ezin da Nafarroa aipatu, Nafarroa aipatzen diren atalak baliogabetu baititu.

albiste osoa irakurri

Jangeletako langileen greba 2010-01-26

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletako langileek greba egunak izan zituzten asteartean eta ostegunean CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Ontzat eman dute grebaren jarraipena, eta sindikatuek emandako datuen arabera langileen %85ek egin zuten greba asteartean. Ostegunean, aldiz, sindikatuen esanetan, langileen %92k egin zute greba Bilbon, %91k Gipuzkoan eta %73k Araban. Eusko Jaurlaritzari eta patronalari negoziatzera esertzeko eskatu diete sindikatuek.

albiste osoa irakurri

HEZKUNTZA DEIALDIA. Urtarrilaren 16an BATZAR IREKIA 2010-01-12

Datorren larunbatean, urtarrilaren 16an, batzar irekia egingo da Donostiako ERNEST LLUCHen (Anoeta estadioan), goizeko 9:30ean.

Euskal Herrian Bere Eskolak (EHBE) hezkuntzan dauden indarrak bildu eta aurrera begira jartzeko asmoz Hezkuntza Deialdia antolatu du. Hezkuntzako edonorentzat irekia egin dute deia.

albiste osoa irakurri

144. hik hasi aldizkaria 2009-12-26

Ekarpen nagusiak hauek dira:

- GAIA: “Familia eta Eskola”. Bi instituzio konplexu.

- ELKARRIZKETA: “Sonia Compostela”. Italiako psikomotrizitate aholkularia.

- ESPERIENTZIA: “Zu zeu izan”. Haur eta gaztetxoek ikastetxeetan jasaten dituzten erasoei buruzko antzezlana.

- EKARPENA: “Eskola Txikiak”. Dagokienaren eske.

- GALDEIDAZUE: Bigarren mailako haurrak lehen mailako herrialde batean?

Jose Ramon Mauduit.

- NORA JOANGO GARA?: Zugarramurdiko sorginen etxea.

- ATZEKO ATETIK: “Onintza Enbeita” bertsolaria.

albiste osoa irakurri

EL SECRET DE LA LLUNA filma 2009-12-20

Hik Hasik duela lau urte argitaratu zuen “Ilargiaren sekretua” filma, eta, harekin batera, “Begiradaren heziketa” irudia lantzeko lana.

Orain, Kataluniako “Musica Trapella” kultur elkarteak bi lanak katalanera itzuli ditu eta DVD batean argitaratu. DVDaren izena: “El secret de la lluna”. …Educant la mirada analizant el cinema…

albiste osoa irakurri

Euskarabideko irakasleek lanuztea egin dute lan baldintzak salatzeko 2009-12-11

Bi orduko lanuztea egin zuten joan den ostiralean Euskarabidean irakasle lanean aritzen diren hogei euskara teknikarik. Ezarri dizkieten lan baldintza berriak gaitzesteko egin zuten lanuztea. 

albiste osoa irakurri

Hezitzea sexu-biolentzia erausteko asmoz 2009-12-04

Adarra pedagogia erakundeak emakumeen aurkako biolentzia aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu. Datorren abenduaren 15ean eta 16an Bilboko Bolunta aretoan (Zabalbide 1, Alde Zaharra).
Jardunaldi horiek hiru helburu nagusirekin antolatu ditu:
- Genero indarkeriari buruzko ikerketa zehatzak deskribatu eta zenbait ondorio aztertzea.
- Emakumeen kontrako indarkeria gainditzeko zailtasunak identifikatu eta ibilbideak asmatzea.
- Esperientziak eta baliabideak elkar trukatzea.

albiste osoa irakurri

143. hik hasi aldizkaria argitaratu da 2009-12-04

- GAIA: Bideo jokoak eta hezkuntza. Euskal Herrian egindako ikerketa
- ELKARRIZKETA: Anjel Lertxundi
- EKARPENAK: Bilbotik Budapesteko Pikler Institutura. Leire Aberasturi
- GALDEIDAZUE: Etorkinen seme-alabak eskolan, zer aldatzen ari da? Amelia Barquin
- BERRIAK
- NORA JOANGO GARA? Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Gallartan (Bizkaia)
- ATZEKO ATETIK: Mikel Astarloza

albiste osoa irakurri

“elkarrekin gero eta hobeto” izenpean ERKIDE – Irakaskuntzaren 2. Batzarra 2009-11-20

ERKIDE – Irakaskuntza kooperatibek 2. Batzarra antolatu dute azaroaren 26an eta 27an Bilboko Euskalduna jaurregian.

Bi egun horietan, hizlari eta ikastetxeetako ordezkari askok hartuko dute parte, besteen artean: Isabel  Celaá, Andoni Zendoia, Daniel Innrarity, Pere Pujolás, Roberto Rey…

albiste osoa irakurri

IX Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldi jendetsua 2009-11-09

Azaroaren 13, 14 eta 15ean Gasteizko Europa jauregian izan ziren jardunaldietan jende ugarik hartu zuen parte.

"0-3 urteko haurraren biografiaren eraikuntza eta 3-8 urtekoen hezkuntzaren hasiera eta oinarriak" izenburua zuten aurtengo jardunaldiek.
Ostiralean, arratsaldeko 6:00etan eman zitzaien hasiera.
Larunbatean, goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 20:15ean amaitu.
Igandean, berriz, 9:30ean hasi eta 13:30ean amaitu. 

albiste osoa irakurri

Ikastetxetik abiatuta euskararen erabilera areagotzen 2009-11-08

Kontseiluak azaroaren 6an Donostiako Miramar jauregian burutu zuen jardunaldiak oso harrera ona izan zuen. Bertan, Kontseiluko idazkari nagusia den Xabier Mendigurenekin batera, Arantxa Urbe, Kristina Boan eta Irune Urbina; Iñaki Eizmendi, Naia Inza eta Jaime Altuna; Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu, Kristau Eskolako Mikel Ormazabal eta Sortzen-Ikasbatuazeko Julen Etxeberria; Maite Goñi eta Kataluniatik etorritako Josep Vallcorba aritu ziren.

albiste osoa irakurri

Aniztasun Afektibo-Sexuala ikastaro interesgarria 2009-11-02

Gehitu Euskal Herriko Gay, Lesbiana eta Transexualen elkarteak Aniztasun afektibo-sexuala haur eta lehen hezkuntzan izeneko jardunaldia antolatu zuen azaroaren 7an, Donostiako Berritzegunean. 
Egun osoko jardunaldia izan zen, eta, besteak beste,  ondorengo gaiak jorratu ziren: nola landu sexu aniztasuna heziketan, osa daitezkeen unitate didaktikoen adibideak, haur eta lehen hezkuntzarako material bereziak…
Hizlariak Mercedes Sanchez Sainz eta Melani Penna Tosso izan ziren.

albiste osoa irakurri

142. hik hasi aldizkaria 2009-10-28

Aztertzen diren gai nagusiak ondokoak dira:

- GAIA: TKNIKA. Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa

- ELKARRIZKETA: Itziar Plazaola

- ESPERIENTZIA: Ihintza  aldizkari digitala. Usurbilgo ikastola.

- EKARPENAK: Busturialdeko Eskola Txikiak  eta ARTAZIAK arte hezkuntzako taldea

- GALDEIDAZUE: Familiak euskararen transmisioan. Zer egin daiteke gurasoek eta irakasleek norabide berean jardun dezaten? Iñaki Eizmendi

- NORA JOANGO GARA: Ekainberri

- ATZEKO ATETIK: Teresa Lopez de Munain

albiste osoa irakurri

Euskara hizkuntza ofiziala! manifestaldi jendetsua Baionan 2009-10-20

Milaka lagunek euskararen ofizialtasuna eskatu zuten larunbatean, urriak 24, Baionan. Manifestazioaren buruak itzuli osoa egin eta Euskaldunen plazara ailegatzen ari zerenean abiatu ziren azken manifestariak 

albiste osoa irakurri

Jendetza 2009ko "Nafarroa Oinez"en 2009-10-19

Atzo, urriak 18, eguraldi zoragarria lagun, Etxarri Aranazko (Nafarroa) ikastolak antolatuta burutu zen Nafarroa Oinez ikastolen festa. 

Sakanan, Txikiak handi lelopean bederatzi kilometroko ibilbidea izan zen Arbizu, Lakuntza eta Arruazu herrien artean igarota.

Datorren urteko festa Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolari egokitu zaio prestatzea.

albiste osoa irakurri

Alberto Catalan Nafarroako hezkuntza kontseilari berria 2009-10-09

Alberto Catalan Carlos Perez-Nievasen ordez arituko da Nafarroako Hezkuntza Departamentuan. Kontseilari berriaren esanetan, Perez-Nievasen ildo beretik jarraituko omen du.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean euskara sustatzen jarraituko duela esan zuen.

albiste osoa irakurri

Eskola Hiztun Bila 2009 2009-10-07

Bilboko Euskalduna Jauregian 8. Eskola Hiztun Bila jardunaldiak burutu dira irailaren 5ean eta 6an.

Ehunaka kidek hartu dute parte.
Ulibarri programan 400 ikastetxe inguru ari dira lanean une honetan.

albiste osoa irakurri

Kilometroak jendetsuena omen, Donostiakoa 2009-10-05

Hirekin mundura lelopean atzo ospatu zen Gipuzkoako ikastolen festa nagusia. Donostiako Zurriola ikastolak antolatu du aurtengo Kilometroak festa. Urumea ibaiaren ekialdean kokatutako sei kilometro eta erdiko ibilbidea betea egon zen eguneko une askotan. Jendea erruz inguratu zen.

albiste osoa irakurri

141. hik hasi aldizkaria 2009-10-02

Ekarpen nagusiak hauek dira:
-GAIA: euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta
- ELKARRIZKETA: Isabel Celaá
- EKARPENA: Norberaren behaketa
Joseba Imanol Idoyaga
-GALDEIDAZUE: Zer berrikuntza dakarkio gurasotegi egitasmoak hezkuntzari eta
euskalgintzari?
Pello Jauregi
- NORA JOANGO GARA?: Madariaga Dorretxea
- ATZEKO ATETIK: Andoni Tolosa “Morau”

albiste osoa irakurri

Dena prest igandeko Nafarroa Oinez festarako 2009-10-01

Etxarri Aranazko (Nafarroa) Andra Mari ikastolak antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez ikastolen festa. Igande honetan, urriak 18, izango da jaia, eta dena prest dute Sakanan. Txikiak handi lelopean bederatzi kilometro inguruko ibilbidea Etxarri Aranatzen inguruan dauden Arbizu, Lakuntza eta Arruazu herri txikien artean igaroko da.

albiste osoa irakurri

HIK HASI Hezkuntza Goraipamenak banatu dira, lehen aldiz 2009-09-29

HIK HASI euskal heziketarako egitasmoak Hezkuntza Goraipamenak banatu zituen joan den ostiralean, irailak 25. Lehen aldiz Euskal Herri osorako hezkuntzako hainbat ekimen goraipatu zituen. Ondoren, ekitaldira gonbidatutako 80 lagunez osatutako hezkuntzako ordezkaritza zabal batek elkarrekin bazkaltzeko aukera izan zuen.

albiste osoa irakurri

Ongi etorriak 2009-2010 ikasturte berrira 2009-09-19


albiste osoa irakurri

Amaitu dira Hik Hasi Udako Topaketak 2009-09-17

603 kide ibili dira 26 ikastaroetan aurtengo Hik Hasi Udako Topaketetan: 535 matrikulatu, 57 emaile eta 11 antolatzaile.

X. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak izan dira uztailak 1, 2 eta 3ko goizetan Donostiako Pedagogia Fakultatean. HIK HASIk eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatu dituzte elkarrekin Topaketa horiek.

Lontxo Oihartzabal eskolako eta EHUko irakasle ohia, eta Hik Hasiko kolaboratzailea, omendua izan da.

albiste osoa irakurri

7. Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen GIDA 2009-09-02

Badira hamairu urte hainbat irakaslek eginiko iradokizunetatik Gidaren egitasmoa sortu zela. Ordutik argitaratu diren sei Giden erabilpenek garbi erakutsi dute ideia horrek behar bati erantzuten ziola. Beraz, ilusioz beteta aurkezten dizugu zenbaki berri hau, aurreko sei Gidak oinarritzat hartuz, oraingoa osatuagoa eta gaurkotua dakarkizugularik.

albiste osoa irakurri

Opor ederrak opa dizkizuegu denoi 2009-07-28


albiste osoa irakurri

140. hik hasi aldizkaria 2009-07-06

Udako Topaketak direla-eta, ale berezia argitaratu du hik hasik.

Eduki nagusia hauxe da:
- GAIA: Ahozko hizkuntza lantzen
- ELKARRIZKETA: Aitor Zenarruzabeitia
- EKARPENAK:
  * Jolastu eta pentsatu Haur Hezkuntzan
  * Konpetentzia matematikoak
  * Euskal Dantzak Lehen Hezkuntzan
- GALDEIDAZUE: Xabier Arregi
- ATZEKO ATETIK: Ixabel Millet

albiste osoa irakurri

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak A ereduan euskara "indartu" nahi omen du. 2009-06-22

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak nabarmendu du A ereduan euskara "indartzea" beharrezkoa dela, baina betiere hizkuntza hautatzeko askatasuna errespetatuz.

albiste osoa irakurri

Hegoaldeko 10 ikasletik 9k gainditu dute selektibitatea 2009-06-19

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ikasleen % 96,21k gainditu dute unibertsitatera sartzeko hautaproba, eta Nafarroa Garaian, berriz, ikasleen %93,18k. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan gaur amaituko dute baxoa.

albiste osoa irakurri

Euskal Herriko Ikastolak kooperatiba sortu dute 2009-06-15

Euskal Herri osoko ikastolak bilduko dituen kooperatiba sortu dute. Euskal Herriko Ikastolak izango da horren izena eta Koldo Tellitu izango da presidentea. Irudi bakarra duen erakundea da, ikastolentzat eta gizartearentzat gertuago egongo dena. Ikastola bakoitza indartzea ere, kooperatiba berriaren lana izango da.

albiste osoa irakurri

Eskola Txikien festa handia Berrobin 2009-06-15

Eskola Txikien festa handia egin zen atzo Berrobin. Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean egin zen festan jende ugari elkartu zen.

albiste osoa irakurri

Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak akordioa sinatu dute 2009-06-14

Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak datozen hiru urteetarako akordioa sinatu zuten ostiralean Baionan. Horren arabera, datozen hiru urteetan 11 irakasle gehiago izango ditu Seaskak lehen mailetarako.

albiste osoa irakurri

Haurren eguna egingo dute igandean Kanbon 2009-06-12

Seaskaren 40. urteurrena ospatzeko, festa egingo dute datorren igandean Kanbon. Haurren eguna deitu dutenak egitarau zabala eskainiko du 10:00etatik aurrera.

albiste osoa irakurri

Eskola Txikiak bizirik Berrobin 2009-06-12

Igandean Eskola Txikien festa egingo dute Berrobin Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean. Goizeko 10:30etan hasiko da festa eta egun osoko egitaraua osatu dute antolatzaileek.

albiste osoa irakurri

Hiru eleko hezkuntza sistemaren alde egingo du Eusko Jaurlaritzak 2009-06-11

Isabel Celaa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duenez, 2010erako egungo hizkuntza ereduak gaindituko dituen proposamena egingo dute. Horrez gain, A eredua hobetzeko neurriak iragarri ditu Celaak.

albiste osoa irakurri

Imanol Urbietaren lan berria kalean 2009-06-10

Gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean Imanol Urbietaren lan berria.

Lana, Nire ibilbide pedagogikoa eta Txanpirrin Pintxona liburu eta CDek osatzen dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Urbietari 2007an emandako Abbadia Sariaren barruan kokatzen da.

albiste osoa irakurri

Axularreko ikasleek Buztintxurin ikasiko dute 2009-06-09

Iruñeako Txantrea auzoko Axular eskolako ikasleek Buztintxurin ikasiko dute gaurtik hasi eta ikasturtea amaitu bitartean. Datorren ikasturterako, berriz, ikasleek Txantrean bertan ikasteko duten aukera aztertzen ari da Nafarroako Hezkuntza Departamentua.

albiste osoa irakurri

Milaka pertsona elkartu ziren atzo Bergaran Eskola Publikoaren jaian 2009-06-08

Giro ona izan zen atzo, Eskola Publikoaren 18. jaian. Eguraldiak lagun izan zuten eta milaka pertsona gerturatu ziren Bergarara. Eskola Publikoa indartu beharra azpimarratu zuten partehartzaileek.

albiste osoa irakurri

Euskara hizkuntza nagusia izatea zehazten zuten dekretuak baliogabetu dituzte 2009-06-05

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko dekretuetan euskara irakaskuntzako hizkuntza nagusia izango zela adierazten zuten artikulauk. Hizkuntza Aukeratzeko Askatasunaren Aldeko plataformen helegiteak aurkeztu zituzten, eta arrazoi eman die auzitegiak.

albiste osoa irakurri

Obatu euskal eskola publikoari 2009-06-04

Datorren igandean, ekainaren 7an, izango da Bergaran euskal eskola publikoaren festa. Obatu euskal eskola publikoari izango da aurtengo leloa. EHIGEk antolatu duen festaren ardatza, kultur aniztasuna izango da. 

albiste osoa irakurri

Ekainaren 12an sinatuko dute akordioa Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak 2009-06-03

Datorren astean, ekainaren 12an sinatuko dute akordioa Baionan Seaskak eta Frantziako Hezkunde Nazionalak. Akordioak, “murgiltze ereduaren aitortza” dakarrela esan du Paxkal Indo Seaskako presidenteak.

albiste osoa irakurri

Hik Hasiren 139. alea kalean da 2009-06-03

Hik Hasi aldizkariaren 139. alea eskuragai da dagoeneko. Hauek dira ekaineko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Beti aukerak galtzen, galtzen, galtzen, galtzen, galtzen, galtzen…
* Herrietako kultur ondarea. Herritartasuna sustatzen
* Elena Cano
* atlasa.net
* Web 2.0 hezkuntzan
* Hezkidetza eta hezkuntza ez-formala
* Nola landu behar dugu konpetentzietan oinarritutako curriculuma? Zer aldaketa dakartza? Eskolak berrasmatu behar al du?
* BKZ abentura
* Jon Arretxe

albiste osoa irakurri

Idazketaren didaktika urtez urte monografikoa argitaratu dugu 2009-06-02

Hik Hasik 24. monografikoa kaleratu du: Idazketaren didaktika urtez urte. Irune Ibarrak egindako lana da, eta ildo tradizionala eta ildo konstruktibista uztartuz, idazketaren didaktikarako proposamena egiten du liburuak.

albiste osoa irakurri

Hiru nafarretik bi euskaraz ikastearen alde daude 2009-06-02

Nafarroako Gobernuak 2008an egindako inkesta soziolinguistikoaren arabera, Nafarroa Garaian euskaraz ikasteko aukeraren alde daude hiru nafarretik bi. Inkestak utzitako datuek diotenez, nafarren erdiak baino gehiagok euskararekiko interesa du.

albiste osoa irakurri

Axularren itxieraren kontra daude gurasoak 2009-06-01

Iruñeko Txantrea auzoko Axular eskolako gurasoak haserre agertu dura, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak eskolaren eraikina “egoera txarrean” dagoela esan eta ikastetxea ixteko agindua eman ondoren. Ikasturte hau amaitu arte eta datorren ikasturterako Buztintxuri auzora bidali dituzte ikasleak.

albiste osoa irakurri

Greba mugagabea egin dezakete jangeletako langileek 2009-05-29

Atzo eskola jangeletako langileen % 90ek egin zuen greba sindikatuek emandako datuen arabera eta Eusko Jaurlaritzarekin eta patronalarekin akordiorik lortu ezean, ez dute baztertzen urritik aurrera greba mugagabea egitea.

albiste osoa irakurri

Eguzkiari begiratuko dio Galdakaok igandean 2009-05-28

Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa, etzi, maiatzaren 31an, izango da Galdakaon Gerizpetik eguzki begire lelopean. Eguraldiak, gainera, horretarako aukera emango duela dirudi; Galdakaora hurbilduko diren euskaltzaleek eguzkia lagun izango dutela baitio pronostikoak.

albiste osoa irakurri

Jantokietan greba egingo dute gaur 2009-05-27

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako azpikontratatutako eskola jantokietako langileek greba egingo dute gaur eta datorren ekainaren 2an eta 4an. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek egin dute grebarako deialdia.

albiste osoa irakurri

Euskal Eskola bizirik Iruñean 2009-05-25

Arrakastatsua gertatu zen atzo Sortzen-Ikasbatuaz-ek Iruñean antolatu zuen Bizi Euskal Eskola! festa.

Ospakizunean, festa eta aldarikapena uztartu ziren Euskal Eskola Publiko Berriaren XIV. jaian, eta han bildutakoek euskal eskola bultzatzeko eta indartzeko borondatea azaldu zuten, agintarien traben gainetik.

albiste osoa irakurri

Bizi euskal eskola! igandean Iruñean 2009-05-22

Bizi euskal eskola! lelopean egingo du Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak urtero euskal eskola publikoaren alde egiten duen festa. Iruñean izango da, datorren igandean, eta Takoneran eta Antoniutti parkean izango dira ekitaldi nagusiak.

albiste osoa irakurri

Biharko ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu dute sindikatuek 2009-05-20

ELA, LAB, EILAS, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuen ustez “gehiegizkoak eta greba eskubidearen aurkakoak” dira biharko greba orokorrerako Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarri dituzten gutxieneko zerbitzuak.

albiste osoa irakurri

Baigorriko kolegioak ikasgela elebidun berria izango du 2009-05-20

Baigorriko kolegioan ikasgela elebiduna irekiko da datorren ikasturtean Bordeleko Akademiako Errektoreak jakinarazi duenez. Hiriburuko kolegioa ere, elebiduna izango da irailetik aurrera eta bi horiekin eskaintza indartu dela nabarmendu nahi izan du EEPk.

albiste osoa irakurri

Ikastetxeek eta haur eskolek ateak zabalduko beharko dituzte etzi 2009-05-19

Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren arabera, etzi izango den greba egunean, aurreko grebetan ez bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeak eta haur eskolak zabaldu beharko dituzte, eta ikasleei “arreta” eman.

albiste osoa irakurri

Borroka indartuko du Prekarioen Kolektiboak 2009-05-14

Eskola laguntzaileek lanbidearen ezagutza eskatu dute beste behin ere. Duela bi urte osatu zuten Prekarioen Kolektiboa, eta gizartearen elkartasuna lortzeko sinadura bilketa egin dute azken egunotan. 2.200 sinadura inguru aurkeztu zituzten atzo Baionako Akademia Ikuskaritzan.

albiste osoa irakurri

“El secret de la lluna” filma estreinatu da 2009-05-11

“El secret de la lluna” filma atzo estreinatu zen Kataluniako zazpi zinematan. Hik Hasik ekoiztutako “Ilargiaren sekretua” filmaren katalanezko bertsioa ostiralean aurkeztu zen Bartzelonako Euskal Etxean, eta bertan izan ziren besteak beste, Pirritx eta Porrotx pailazoak.

albiste osoa irakurri

Dena prest Herri Urratserako 2009-05-08

Igandean egingo da Senperen 26. Herri Urrats eta Bidarteko ikastola egitea da aurtengo festaren xedea. Haizea alde dugu lelopean ospatuko da eguna eta berezia izango da, aurten Seaskak 40. urtemuga beteko baitu.

albiste osoa irakurri

Seaskak eta Frantziako Hezkuntza Nazionalak akordioa lortu dute 2009-05-06

Frantziako Hezkuntza Nazionaletik jakinarazi dutenez, hiru urtetarako hitzarmena lortu dute Seaskak eta Hezkuntza ministerioak. Hainbat bileraren ostean lortu zuten akordioa, atzo Parisen egindako bileran. Seaskak, akordioa berretsi beharko du indarrean sartu baino lehen.

albiste osoa irakurri

Kalean da Hik Hasiren 138. alea! 2009-04-27

Hik Hasi aldizkariaren 138. alea eskuragai da dagoeneko. Hauek dira maiatzeko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Hezkuntzaren eginahalen gainetik
* Sare sozialak hezkuntzan
* Jenaro Gisasola
* Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna
* Extremadura IKTekin abian
* Philippe Perrenoud. Gaitasunak eskola garaitik garatzea. Moda, edo benetako aldaketa al da?
* Gesaltza-Añana
* Oihana Maritorena

albiste osoa irakurri

Konstruktibismoari buruz gehiago ikasteko aukera 2009-04-26

Ideia interesgarriak plazaratu ziren joan den larunbatean "Konstruktibismoa eta hezkuntza" izenburupean Bilbon HIK HASik antolatuta egindako jardunaldian. Konstruktibismoari buruz gehiago ikasteko aukera izan zuten bertan bildu zirenek, eta, hainbat azalpen teoriko entzunda, eta esperientzia praktikoak ezagututa, haien ezagutzaren eraikuntzari beste pieza bat gaineratzeko aukera izan zuten.

albiste osoa irakurri

Jarraipen handia izan zuen atzo ere eskola jantokietako grebak 2009-04-24

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako jantokietan azpikontratatuta ari diren langileen gehiengoak greba egin zuen atzo, asteartean bezala. Euren lan baldintzak eta soldatak Eusko Jaurlaritzaren kontratupean dauden langileen baldintzekin parekatzea eskatu dute.

albiste osoa irakurri

Lehen Hezkuntzan, bi eskoletatik bat elebiduna da Iparraldean 2009-04-08

Matrikulazioak utzitako datuen arabera, Lehen Hezkuntzako ikastetxeen erdia elebiduna da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) arduradunak gustura agertu dira bilakaera horrekin, eta emaitza horiek gainerako mailetara zabaltzeko nahia adierazi dute.

albiste osoa irakurri

Hik Hasiren 137. alea kalean da 2009-04-06

Hik Hasi aldizkariaren 137. alea eskuragai da dagoeneko. Hauek dira martxoko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Antolaketa berrietan sakontzeko beharra
* Eskola Txikiak. Ikasbide eta aukera handiak
* Elena Laiz
* PT-ak eta kontsultoreak
* Nafarroa Oinez 2009, Etxarri-Aranatz
* Herbeheretako Hezkuntza Sistema
* Zer egin daiteke eskolan ikasleen autokontzeptu fisikoa lantzeko?
* Arditurri
* Julen Zelaieta
 

albiste osoa irakurri

PSE-PP itunak euskalduntzeari jarriko dizkion oztopoak salatu dituzte 2009-04-03

Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) herri ekimenak euskararen kontrako erasotzat jo du PSE-EE eta PP alderdiek sinatu duten ituna eta jarduneko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasleak euskalduntzeko neurriak kendu nahia egotzi die bi alderdiei.

albiste osoa irakurri

Euskal jokoen VI. Jaialdia abiatu du Xibak 2009-04-02

Xibak, Ikastolen Elkarteko egitasmoak, abian jarri du Euskal Herriko herrien arteko Euskal Jokoen VI. Jaialdia. Herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.

albiste osoa irakurri

Euskal Unibertsoa, Euskal Unibertsitatea irudikatzeko 2009-03-24

Datorren larunbatean, martxoaren 28an, Euskal Unibertsoa izeneko ekimena izango da Eibarren, Euskal Unibertsitatea irudikatzeko helburuz. Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak bultzatutako ekimenaren leloa Badugu, bagara; Euskal Unibertsitatea plazara! izango da, UEUk Eibarren duen egoitzan, Markeskoa jauregian.

albiste osoa irakurri

Konpententzietan oinarritutako hezkuntzaren lanketa berretsi dute ikastolek 2009-03-13

Konpententzietan oinarritutako hezkuntzaren lanketa berretsi du Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak atzo amaitu ziren “Hausnartu eta ekin” lelopean egin diren ikastolen XVI. Jardunaldi Pedagogikoen ostean. Hiru egunetan, 500 profesional elkartu dira Gasteizen eta Euskal Herriko 75 ikastola eta ikastetxe egon dira ordezkatuta.

albiste osoa irakurri

Gamere-Zihigako eskola itxi egingo dute 2009-03-11

Zuberoako Gamere-Zihiga herriko eskola itxi egingo dute datorren ikasturtean. Bertako irakaslea kentzeko erabakia hartu du Pirinio Atlantikoen Departamenduko Hezkuntza Batzordeak eta haurrek Atharratzeko eskolara joan beharko dute 2009ko irailetik aurrera. Larraineko eskola ere antzeko egoeran da, baina oraingoz ez dute itxiko. Orotara, 25 irakasle postu kenduko dituzte datorren ikasturtean.

albiste osoa irakurri

IKTB telebista sortu du Nafarroako Ikastolen Elkarteak 2009-03-06

Haurren eta gazteen ekimenak islatu nahi ditu Nafarroako Ikastolen Elkarteak IKTBren bidez. www.iktb.tv web gunean ikus daitekeen telebistan gauza asko jaso dituzte dagoeneko: musika taldeen bideoklipak, agenda kulturala, Nafarroa Oinez 09ren irudiak, erabiltzaileek jarritako bideoak… NIEk teknologia berriekin duen konpromisoa berretsi nahi izan du IKTBren bitartez.

albiste osoa irakurri

Zuberoako bi eskola okupatuko dituzte gaur gurasoek 2009-03-05

Barkoxe eta Gamere-Zihigako eskolak okupatuko dituzte gurasoek irakasle postuen murrizketaren aurkako protesta egiteko. Barkoxen, eskola elebiduneko frantseseko irakaslea kendu nahi du Hezkuntzak, eta Gamere-Zihigako irakasle bakarra kentzeko aukera ere ez dute baztertu.

albiste osoa irakurri

136. alea kalean! 2009-03-01

Hik Hasi aldizkariaren 136. alea eskuragai da dagoeneko. Hauek dira martxoko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Heziketa funtsezkoa da duintasuna, giza eskubideak, bakea eta justizia errespetatzeko
* Pedagogia 2009. Etorkizunak baturik behar gaitu
* Claudio Naranjo
* Ikasbide ikastolako lantegiak
* Bihurrikerien koadernoa. Arrankudiagako eskola.
* Bullying-aren ezkutuko gakoak bistaratzen
* Zer ezaugarri izan beharko lituzke XXI. mendeko Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Nazionalak?
* Planetarium
* Maite Aristegi

albiste osoa irakurri

Hezkuntza euskararen kaltean ari dela salatu dute Nafarroan 2009-02-23

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak, ezker abertzaleak eta LAB eata EILAS sindikatuek Nafarroako Gobernuak egindako hezkuntza programa kritikatu dute. Euskararen kontrako erasotzat eta iruzurtzat hartu dute programa berria.

albiste osoa irakurri

Ikasgaien % 30 ingelesez izango dira Nafarroako euskarazko irakaskuntzan 2009-02-20

Nafarroako Hezkuntza Sailak 2009-2010 ikasturterako eskola publikoetarako programa eleaniztunak aurkeztu ditu, eta ingelesaren aldeko apustua egin du. Euskarazko irakaskuntzan ikasgaien % 30  ingelesez izango dira, eta gaztelaniaz ikasten dutenek eskolen % 40 jasoko dituzte ingelesez.

albiste osoa irakurri

Iturrama institutuko gurasoek babesa azaldu diete ikasleei 2009-02-13

Iturrama institutuko gurasoek ez dute zuzendariaren jarrera ulertzen. Hala jakinarazi dute eskutitz publiko baten bidez, eta ikasleei babesa azaldu diete Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren zitazioek aurrera jarraitzen duten bitartean.

albiste osoa irakurri

Zurbaran Institutuan ez da D eredurik izango 2009-02-12

Bigarren Hezkuntzako ikasketak D ereduan egin nahi dituzten Bilboko Zurbaran ikastetxeko ikasleek beste ikastetxe batera joan beharko dute. Izan ere, Hezkuntza Sailak ez du D eredurik jarri institutuan. Ikasleek, gurasoek eta aiton-amonek protesta egin zuten atzo.

albiste osoa irakurri

D ereduan matrikulatzeko deia egin dute 2009-02-11

Hainbat hezkuntza eragilek ikasleak D ereduan matrikulatzeko deia egin dute, aurrematrikulazio garaia dela eta. Euskal Herri osoan eredu bakarra izan dadin, Eskolak Euskaldundu herri ekimenak hezkuntza sistema nazionalaren beharra aldarrikatu du.

albiste osoa irakurri

Elkarretaratzea deitu du Seaskak gaurko 2009-02-10

Frantziako Hezkuntzak bere hitza bete ez duela salatzeko mobilizazioa deitu du Seaskak, gaur, asteazkena. Baionako Akademia Ikuskaritzaren aurrean biltzera deitu dituzte irakasleak, gurasoak eta euskalzaleak.

albiste osoa irakurri

Konstruktibismoa eta hezkuntza JARDUNALDIAk 2009-02-10

Apirilaren 25ean (larunbatean) Bilboko Euskaldunan eta 27an (astelehenean) Donostiako Irakasle Eskolan Jardunaldiak izango dira. Parte hartzaileen artean:

MARIO CARRETERO: Madrilgo Unibetsitate Autonomoko katedraduna. Giza Zientzien Latinoamerikar Fakultateko ikertzailea Argentinan. Egun, AEBetako Harvard unibertsitatean dihardu. Ikerketa eta liburu ugariren egilea.
LONTXO OIHARTZABAL: EHUko Irakasle ohia.
ESPERIENTZIA PRAKTIKOAK: Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egiten ari diren esperientziak.

albiste osoa irakurri

Kanpaina abiatu dute Ikasle Abertzaleek 2009-02-09

Ikasle boterea eraikitzeko kanpaina abiatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak, ikasle mugimenduaren egoera “latza” gainditzeko eta Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatzeko helburuz.

albiste osoa irakurri

Itunpeko eskolentzat aurrerapausoa da Jaurlaritzarekin lortutako akordioa 2009-02-05

Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea-Partaide, EIB Eusko Ikastola Batza eta IZEA Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa pozik agertu dira Eusko Jaurlaritzarekin lortu duten akordioa dela eta. Hala ere, zerbait gehiago nahi zutela adierazi dute, eta beharrezko jo dute Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema arautuko duen legea.

albiste osoa irakurri

Ikastola kanta aurkeztu dute 2009-02-04

Duela 35 urte ezaguna egin zen Ikastola kanta berreskuratu nahi izan dute ikastolek mezua berrituz, gaurko egoerara ekarriz eta talde lana bultzatuz. Pirritx eta Porrotx pailazoak, Aire ahizpak eta Eñaut Elorrieta Ken 7 taldeko abeslariak hartu dute parte, besteak beste, lan horretan.

albiste osoa irakurri

Eskuragai da 135. alea 2009-02-03

Hik Hasi aldizkariaren 135. alea kalean da dagoeneko. Hauek dira otsaileko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Matrikulatzeko garaian, zer aurkeztu?
* Software askea eskolan. Etika teknologikoari ateak zabaltzeko garaia
* Begoña Ibarrola
* Arno Stern
* Gure gela: lau pareta baino gehiago
* Sexu hezkuntza. Biografia positiboak eraikitzeko aukera
* Nola ikustarazi dakieke gurasoei haur eskolek betetzen duten funtzio asistentzialaz gain, haien funtzio hezitzaileak garrantzi handia duela?
* Euskal Ekomuseoa
* Andoni Agirregomezkorta
 

albiste osoa irakurri

Euskal Curriculumaren aldeko dinamika abian da 2009-01-24

Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak Euskal Curriculumaren aldeko dinamika abiatu du, eta curriculumaren aldeko manifestua egitea eta aurkeztea izan da lehen urratsa. Bi hilabetetan 10.000 atxikimendu lortu nahi dituzte.

albiste osoa irakurri

Darcos erreformaren aurkako manifestazioa izango da bihar Baionan 2009-01-21

Lizeoetako ikasleek Xavier Darcos Frantziako Hezkuntza ministroak bultzatu duen erreformaren kontra protesta egiteko manifestazioa egingo dute bihar goizean Baionan. Hezkuntza arloko hainbat pertsona elkartzen dituen Hezkuntza Koordinakundeak deitu du manifestazioa.

albiste osoa irakurri

134. alea kalean! 2009-01-07

Hik Hasi aldizkariaren 134. alea kalean da dagoeneko. Hauek dira urtarrileko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Lehentasuna hezkuntzari!
* Ingurune Sozialera Egokitzeko Hezkuntza Planak. Kataluniako “Pla educatiu d’entorn”
* Carles Font
* Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen
* Hezkidetza IKTen eskutik: blogeatu nahi?
* Zer egin dezakegu eta zer egin behar dugu eskola gizartera gertura dadin?
* Haritz Berri Baserri Eskola
* Aritz Sound System

albiste osoa irakurri

2009a mundua hobetzeko urte hezigarria izan dadila 2008-12-31


albiste osoa irakurri

69 abesti jolasteko. CD berria kalean! 2008-12-19

69 abesti jolasteko izeneko CD-a kaleratu du Hik Hasik. Abestiak, jolasen arabera sailkatu dira, eta CDarekin batera doan liburuxkan, abesti bakoitzaren hitzak, nola jolasten den azaltzen duen testua eta argazkiak agertzen dira lagungarri gisa, baina zalantzarik izanez gero, Jolasen altxorra eta Zatoz jolastera! DVDetan ere ikus daiteke nola jolastu. Bilduma honekin, haurrek zein helduek euskaraz abestuz jolasteko 69 aukera berri izango dituzte aurrerantzean.

albiste osoa irakurri

Seaskarekin lortutako hitzarmena baliorik gabe utzi du Akademia Ikuskaritzak 2008-12-19

Euskararen Erakunde Publikoak 2009ko xedeak eta aurrekontuak aurkeztu ditu eta horien artean, ez da agertzen Seaskaren eta Frantziako Hezkuntza Ministerioaren arteko hitzarmenik. Urtarrilean hasi ziren bilerak eta ekainean akordioa lortu zuten bi aldeek baina Paueko Akademia Ikuskaritzak abenduan jakinarazi duenez, adostutako akordioa ez du aintzat hartzen.

albiste osoa irakurri

Hizkuntza ereduen lege proiektua gelditzeko eskatu dute ikasleek 2008-12-18

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatu duen hizkuntza ereduen lege proiektuaren aurkako mobilizazio eguna izan zen asteazkenean. “Iruzurarren legeari ez!” lelopean ehunka ikasle atera ziren kalera haien ustez hizkuntza ereduen erreformak dituen hutsuneak salatzeko.

albiste osoa irakurri

Darcosek erreforma atzeratu du 2008-12-15

Xavier Darcosek, Frantziako Hezkuntza ministroak, gaur goizean iragarri duenez, hezkuntza erreforma atzeratu egingo dute, eta beraz, ez da datorren ikasturtean indarrean sartuko. Ikasleen protestak ikusita hartu du erabakia Darcosek. Dena den, horrek ez du esan nahi erreforma bertan behera geratuko denik, atzeratu dutela baizik.

albiste osoa irakurri

Zuzentze neurriak jarriko dizkiete “jokabide ezegokia” duten ikasleei 2008-12-12

Unibertsitatez kanpoko ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretuak dioenez, jokabide desegokiak dituzten ikasleei neurri zuzentzaileak ezarriko dizkiete aurrerantzean. Arduradunek esan dutenez, helburua ikastetxeetako bizikidetza eta elkarkidetza hobetzea da.

albiste osoa irakurri

Mobilizazioekin jarraituko dute gaur Iparraldeko ikasleek 2008-12-11

Iparraldeko ikasle eta irakasleen protestek ez dute etenik, eta gaur mobilizazioekin jarraituko dute Lizeoetako ikasleek. Atzo arratsaldean 800 irakaslek hartu zuten parte Baionan izan zen manifestazioan. Guztien helburua bera da: Frantziako gobernuak egin asmo duen erreforma gaitzestea.

albiste osoa irakurri

Olentzero eguna egingo dute larunbatean Baigorrin 2008-12-10

Basaizea ikastolak, San Josepe eskolak eta eskola publikoak antolatu dute Olentzero eguna. Olentzeroren gaineko ezagutza sakondu nahi dute alde batetik, eta, bestetik, hiru eskolen arteko harremanak garatu nahi dituzte era horretan.

albiste osoa irakurri

Lapurdiko ikasleak hezkuntza erreformaren kontra 2008-12-09

1.600 ikaslek manifestazioa egin zuten atzo Baionan Frantziako gobernuak egin asmo duen erreformaren kontra protesta egiteko. Ondorengo egunetan ere, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu dute ikasleek.

albiste osoa irakurri

Abenduaren 17rako mobilizazio eguna deitu du Eskolak Euskaldunduk 2008-12-03

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila prestatzen ari den hizkuntza ereduen legea gogor kritikatu du Eskolak Euskaldundu herri ekimenak, haien ustez ez duelako ikasle guztiak euskalduntzea bermatuko. Hori dela eta, abenduaren 17an protestak egingo dituzte.

albiste osoa irakurri

Arrakastatsuak izan dira Psikomotrizitate jardunaldiak 2008-12-01

"Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: Pedagogia koherente baten bila" izenburupean ostiralean, Donostian, eta larunbatean, Durangon, egindako jardunaldiak oso arrakastatsuak izan dira. Parte-hartzea handia izan da, 300 pertsona baino gehiago bildu dira, eta ideia interesgarriak plazaratu dituzte bai hizlariek eta baita entzuleek ere.

albiste osoa irakurri

Ikastola berria ireki dute Arberoan 2008-11-30

Donamartirin, Arberoan, Nafarroa Beherean zabaldu du Seaskak bere 26. ikastola. Hamar bat haur hasiko dira ikastolan, eta datorren urtean, 15 bat ikasle izango direla espero dute. Heldu den urtean 27 ikastola izanen ditu Seaskak, Bidarten, Lapurdin beste bat zabalduko baitute.

albiste osoa irakurri

133. alea kalean! 2008-11-30

Hik Hasi aldizkariaren 133. alea eskuragai da dagoeneko. Hauek dira abenduko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Hizkuntza aukera berdintasunik gabe
* HUHEZI. Irakaslegaiak konpetentzietan gaitzen
* Elisa Heimovaara
* Ikaskuntza emozionala eta soziala
* Lasarte-Usurbil BHI
* Ipuinak geletan. Ametsei ateak zabaltzen
* Zer egin dezakegu ikasleek hau galdetzen dutenean: zergatik hitz egin behar dugu euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez denok elkar ulertzen badugu?
* Izenaduba basoa
* Amagoia Mujika

albiste osoa irakurri

Urruña-Ziburu ikastolaren aldeko jaialdia egingo dute igandean 2008-11-27

Datorren igandean, azaroaren 30ean, Ordiziko Ikastola, Ziburuko Kolegioa, Hazia Elkartea eta Urruñako Ikastolak antolaturik jaialdi berezia egingo dute Urruñan. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Oskorri taldearen emanaldia izango da, Urruñako haurrak kantari eta Legazpiko banda lagun direlarik.

albiste osoa irakurri

Ikasle Abertzaleak-en 20. urteurrena ospatuko dute Erandion 2008-11-21

Borrokak heziak, iraultza haziak lelopean ospatuko du Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere 20. urteurrena. Erandion egun osoko egitarau zabala prestatu dute eta goizean, ikasleen topaketak egin ondoren, festa izango da nagusi.

albiste osoa irakurri

Greba eguna deitu dute gaurko Iparraldeko eskoletan 2008-11-19

CGT éduc’action, FO, FSU, SGEn-CEDT, SNETAA eta UNAS sindikatuek deitu duten grebak Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere izango du eraginik. Besteak beste, “Frantziako gobernuak eskola publikoarekiko erakusten duen mespretxua” salatuko dute. Baionan manifestazioa izango da.

albiste osoa irakurri

Eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatu dute 2008-11-18

Hainbat eragilek eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatu dute beste behin ere sinatutako agiri berrian. Eskolak euskalduntzea “eskubidea, nahia eta beharra” dela aldarrikatzen du agiriak eta salatu, hiru euskal ikasletik bakarra euskalduntzen dela. Kirol, hezkuntza eta kultur arloko 108 lagunek sinatu dute idatzia.

albiste osoa irakurri

Camposen proposamen berrituak ez ditu hezkuntza eragileak asetu 2008-11-14

Kritika gogorrak egin dizkiote sindikatuek eta hezkuntza eragileek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurkeztu duen hezkuntza ereduen erreformarako lege egitasmo berrituari. Euskalduntzea baino, babes politikoa bilatzen duela iritzi diote, eta gogor salatu dute erreforma ezartzeko lau urteko epea proposatu izana.

albiste osoa irakurri

Aldaketak hizkuntza ereduen erreformarako lege egitasmoan 2008-11-13

Gaur arratsaldean aurkeztuko die hizkuntza ereduen erreforma berritua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sindikatuei eta hezkuntza eragileei, alderdi politikoekin egin duen moduan. Eragileen proposamenak aintzat hartuz, irailean aurkeztu zuten egitasmoan hainbat aldaketa txertatu dituzte.

albiste osoa irakurri

Psikomotrizitate jardunaldiak MATRIKULA ITXITA!! 2008-11-12

Aurten, X. Hik Hasi Topaketak prestatzen ari gara eta ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatuko ditugu. Lehena, azaroaren 28an eta 29an izango da, DONOSTIAN eta DURANGON (Bai Durangokoa bai Donostiakoa BETETA DAUDE), hurrenez hurren. "Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: Pedagogia koherente baten bila" izenburupean egingo dugu jardunaldia eta gurekin izango da, besteak beste, Carles Font Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea.

albiste osoa irakurri

Jarraipen handia izan du itunpeko ikastetxeetako grebak sindikatuen arabera 2008-11-12

Atzo, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeen % 80 itxita egon zirela esan dute sindikatuek. Kristau eskoletan ikastoletan baino eragin txikiagoa izan zuen lanuzteak. Partaideren sareko ikastoletan greba erabatekoa izan zen, eta gainerako eskola pribatuetan gorabeheratsua: Gipuzkoan eta Bizkaian % 70 inguruk egin zuten greba eta Araban, % 50ek. Hezkuntza Sailak bestelako datuak eman ditu eta horien arabera, ikastetxeen % 48k eta irakasleen % 40k egin zuten greba atzo.

albiste osoa irakurri

Greba eguna dute gaur itunpeko ikastetxeetan 2008-11-11

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako langileak grebara deituta daude gaur. Beren lan baldintzak sare pubikoko irakasleen lan baldintzekin parekatzea eskatuko dute langileek, eta, era berean, finantzaketa marko egokia onartzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Eguerdian, maifestazioa egingo dute Bilbon.

albiste osoa irakurri

Mila lanpostuko lan eskaintza egingo du Hezkuntza Sailak 2008-11-06

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak agindu duenez, datorren urtean mila lanpostu baino gehiagoko eskaintza publikoa egingo du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; zehazki 1.081 lanpostu eskainiko dituzte. Horietatik 1.051, Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako izango dira eta gainerakoak, 30, Hezkuntza Ikuskaritzarako. Lan eskaintza publiko hori 2010. urtean 3.000 lanpostu egonkor izateko konpromisoaren barruan kokatu du Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak.

albiste osoa irakurri

Azaroaren 12an grebara deitu dituzte itunpeko ikastetxeak 2008-11-05

LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek, greba deialdia egin dute azaroaren 12rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeetan eta Ekimen Sozialeko ikastetxeetan, finantziazio akordioa adosteko eta lan baldintzak hobetzeko.

albiste osoa irakurri

Finlandiako Hezkuntza Sistemari buruzko monografikoa eskuragai 2008-11-01

Hik Hasik 23. monografikoa argitaratu du. Iaz izan ginen Finlandian (edo Suomin, bertako hizkuntzan) hango hezkuntza sistema ezagutzen eta han ikusi eta ikasitakoarekin, eta zenbait adituren ekarpenekin osatu dugu lana.

albiste osoa irakurri

132. alea eskuragai 2008-11-01

Hik Hasi aldizkariaren 132. alea kalean da dagoeneko. Hauek dira azaroko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Oteizak ikusi ez duena eta Oinarrizko Hezkuntza Akordioak eskaini dezakeena
* Eskola eta elikadura. Zer jan, hura izan
* Rafael Cristóbal
* Fraisoro ikastetxea
* Lehen mailako prebentzio komunitarioa
* Maskulinitatea. Zer gertatzen da mutilekin?
* Zer egin daiteke ikasle etorkinak egoki eskolatzeko? Zer prozesu jarrai daiteke? *Isturitze eta Otsozelaia harpeak
* Eva Argiñano

albiste osoa irakurri

Astronomia egungo munduko zientzietan 2008-10-30

Azaroaren 14an eta 15ean irakasleentzako trebakuntza jardunaldiak eskainiko dira Donostiako Zientziaren kutxaGunean. Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta kutxaGuneak sinatu berri duten Suspertu Egitasmoan kokatzen dira eta Astronomia eta Egungo Munduko Zientzietan irakasleak trebatzea du helburu.

albiste osoa irakurri

III. Web 2.0 eta Sofware Librea hezkuntzan 2008-10-29

III. Web 2.0 eta Sofware Librea hezkuntzan eta formakuntzan: Nazioarteko Biltzarra egingo da azaroaren 19tik 21era.

albiste osoa irakurri

Heziberri, berrikuntzari lotutako hezkuntza sustatzeko 2008-10-28

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, HAFE-k (Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra), Innobasque-k (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) eta Jakiunde-k (Zientzia, Arte eta Letren akademia) elkarlanean egindako proiektua da Heziberri, hezkuntza birpentsatzeko egindako proiektua.

albiste osoa irakurri

Jendetza handia bildu zen Nafarroa Oinezen 2008-10-20

Milaka eta milaka euskaltzale gerturatu ziren Iruñeara Nafarroa Oinez festa ospatzera. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, aurreikuspenak bete direlako, izan ere, eguraldia lagun, zazpi kilometroko ibilbidean atondu zituzten guneak beteta egon ziren egun osoan.

albiste osoa irakurri

Iruñea, mihia ateratzeko prest 2008-10-17

“Atera ezazu mihia” lelopean egingo da Nafarroa Oinez, Nafarroako Ikastolen festa igandean Iruñean. Jaso ikastolak antolatu du aurtengoa eta antolatzaileek, 80.000 eta 100.000 pertsona artean espero dituzte. Zazpi kilometroko luzera izango du ibilbideak Arga ibaiaren inguruan, eta egitarau bete-betea osatu dute.

albiste osoa irakurri

Europar Batasuneko ordezkarien bisita gaur amaituko da 2008-10-10

Gaur amaituko da Europar Batasuneko hainbat Hezkuntza ministeriotako 20 ordezkarik EAEra egin duten bisita. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hezkuntza arloan gizarte eta kultur aniztasunari erantzuteko hartu diren neurriak zuzenean ezagutzeko etorri dira Euskal Herrira.

albiste osoa irakurri

Itunpeko ikastetxeetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte 2008-10-10

Bilkura egin zuten atzo Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean itunpeko ikastetxeetako langileek. 150 langle inguru elkartu ziren ELA eta LAB sindikatuek deitutako elkarretaratzean. Bi eskaera nagusi dituzte langileek: soldata ikastetxe publikoko langileenarekin parekatzea eta eskola-ordu kopurua ere, bera izan dadila.

albiste osoa irakurri

Hizkuntza ereduen erreforma eskasa dela uste du LAB sindikatuak 2008-10-09

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak abian jarri duen hizkuntza ereduen erreformak zeresana ematen jarraitzen du. LAB sindikatuaren iritziz, osagai interesgarriak dituen arren, erreforma ez da nahikoa hurrengo belaunaldien euskalduntzea bermatzeko.

albiste osoa irakurri

Jende ugari bildu zen Kilometroetan 2008-10-03

Eguraldiak lagundu egin zuen, eta giro ezinhobea izan zen Kilometroak festan. Milaka eta milaka pertsona hurbildu ziren Irurara eta Anoetara eta antolatzaileak oso gustura agertu dira Gipuzkoako ikastolen jaiak izan duen erantzunarekin. Lekukoa Donostiako Zurriola ikastolaren eskuetan dago orain, hark izango baitu Kilometroak 2009 antolatzeko ardura.

albiste osoa irakurri

Hizkuntza ereduen erreforma iruzurra dela esan du Eskolak Euskaldundu-k 2008-10-02

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatu duen hizkuntza ereduen erreforma iruzurra dela salatu du Eskolak Euskaldundu ekimenak. Proiektuan aldaketa sakonak egiteko eskatu diote Txontxu Camposek gidatzen duen sailari, eta datozen asteetan hezkuntza arloko eragileekin bilduko dira egitasmo horren gainean aldaketak proposatzeko eta Euskal Herriko egoeraren diagnostikoa egiteko.

albiste osoa irakurri

Euskal Herriko ikastolak kooperatiba batean bilduko dira 2008-09-29

Datorren ekainean egingo den batzarrean hartuko dute erabakia, baina ikastolek egitasmoa antolatu den moduan ontzat ematen badute, Euskal Herriko ikastolak erakunde bakarrean bazkidetuta bilduko dira ikasturte amaieratik aurrera. Egitura berri hori kooperatiba moduan eratuko litzateke: Kooperatiba Europarra izango litzateke.

albiste osoa irakurri

Hizkuntz ereduen gainean PSE-EEk duen jarrera salatu du Eusko Jaurlaritzak 2008-09-19

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak desengainua hartu du PSE-EEk hizkuntz ereduen gaineko eztabaidan hartu duen jarrerarekin. Hezkuntza Sailak ohar bidez salatu duenez, Isabel Celaák gidatutako batzordeak ez du oraindik proposamenik egin, eta ereduen erreforma hauteskunde gai bihurtu du.

albiste osoa irakurri

Lehen Hezkuntzan IKTak lantzeko proposamena egin dute Ikastolek 2008-09-18

Ikasleek derrigorrezko eskolaldia amaitzean, 16 urterekin, IKTen arloan izan behar dtuzten gaitasunak zehaztu dituzte Emilio Etxabek eta Mikel Etxarrik “IKT curriculuma. Lehen Hezkuntzarako proposamena” izeneko lanean. Curriculumak finkatzen dituen bost gaitasunak garatzeko baliagarri izan daitezke IKTk, eta hori berretsi du Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak egin duen proposamenak. Egileen iritziz, batez ere, bi gaitasun landu daitezke IKTen bidez: komunikatzen ikastea eta ikasten ikastea.

albiste osoa irakurri

Kalean da 131.alea 2008-09-15

Berrikuntzak dakartza Hik Hasi aldizkariak ikasturte berriarekin batera: Hezkidetzaz, hezkidetzari buruzko atala, bata. Bestea, aldizkaria eta web gunea uztartzeko asmoz sortu dugun atala.

* Ajeak astindu ezinik ikasturte berrian
* Abian da ikasturte berria. Zer ekarriko du?
* Alizia Stürtze
* Seme-alaben bortizkeria gurasoekiko
* EJE proiektua
* La Anunciata ikastetxea
* Berdintasunerako jolastokia
* Nola ikasten dute haurrek eskola txikietan? Zer funtzio betetzen dute talde heterogeneoek ikasleen heziketan?
* Itsas Gela, Pasaian
* Ander Lipus

albiste osoa irakurri

1.000 ikasgela gehiago lau urtetan 2008-09-10

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, 2012. urtean egun baino 1.000 ikasgela gehiago izango ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako heziketa zentroen sare publikoak. Hezkuntza Sailak aurkeztu duen ikastetxe publikoen azpiegiturak hobetzeko ezohiko planak jasotzen duenez, 700 milioi euroko aurrekontua izango da berrikuntzak egiteko.

albiste osoa irakurri

Ikasle guztiak eskolan hasi dira 2008-09-08

Irailaren bigarren astea iritsi da eta horrekin batera Euskal Herriko ikasle gehienek eskolarako bidea hartu dute gaur. Guztira, 284.000 ikasle hasiko dira gaur eskolan; 84.000 Nafarroan eta gainerakoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

albiste osoa irakurri

XABIER PORTUGAL gogoan 2008-09-03

Ikasturte berriarekin batera zendu da Xabier Portugal, hainbat ekintzetan parte hartu duen irakasle euskaltzalea.

Euskal hezkuntzaren alde beti agertu izan duen jarrera eskertu nahi dio HIK HASIk. Zinema, telebista… eta oro har, irudiaren mundua izan da haren pasioetako bat. Asko lagundu digu arlo horretan. Askotan jo dugu Xabierren laguntza eta aholkuaren bila. Eta beti jakin izan du gure eskariei prestutasunez erantzuten.

Guztiagatik, gure eskerrik handiena azaldu nahi dugu.

albiste osoa irakurri

Gaur hasi dira eskolan Iparraldeko ikasleak 2008-09-02

Amaitu dira oporrak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasleentzat, eta gaur hartu dute eskolarako bidea udako atsedenaren ondoren. Seaskako ikastoletako kolegioko bigarren urteko haurrek, berriz, bi egun gehiago izango dituzte oporraldiaz gozatzeko etzi hasiko baitira lanean.

albiste osoa irakurri

Ikasturte berri on! 2008-09-01

Iraila iritsi da eta horrekin batera bueltatu gara lanera. Udan motxilak indarrez bete ditugu eta gogotsu eta ilusioz heldu diogu 2008-2009 ikasturteari, datozen hilabeteek ekarriko dizkiguten erronkei aurre egiteko prest. Ikasturte berri on denoi!

 

albiste osoa irakurri

Amaitu dira Topaketak 2008-07-03

Gaur amaitu dira IX. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak. Hiru egunetan zehar 500 pertsonak baino gehiagok hartu du parte Donostian heziketa gaiekin lotutako ikastaroetan. Topaketak, Imanol Urbieta musikari eta pedagogoari egindako omenaldiarekin amaitu dira.

albiste osoa irakurri

Gogotsu hasi dira Hik Hasiren Topaketa Pedagogikoak 2008-07-01

Pedagogia Fakultatean egin den sarrera ekitaldiarekin hasi dira aurtengo Hik Hasiren IX. Topaketa Pedagogikoak. Hasiera emateko, Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendi topaketen koordinatzaileak eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Iñaki Zabaleta dekanoak hitz egin dute. Horrekin batera, Zarauzko Ikastolako hainbat haurren abestiek alaitu dute giroa, Imanol Urbietaren hainbat kantu abestuz. Ondoren, bakoitza bere ikastarora abiatu da, gustuko gaietan murgiltzeko gogoz.

albiste osoa irakurri

Topaketetako ale berezia 2008-06-27

Imanol Urbietaren ekarpen pedagogikoa
Patxi Izagirre
Hezkidetza gida
Hazitegi proiektua
Balioen heziketarako ardatzak
Euskara, euskaldunak eta euskal zibilizazioa
Coachingak lagun al dezake hezkuntzan?

Txitxi Orbegozo

 

albiste osoa irakurri

Euskal Curriculumaren herriratze ekitaldia, aurrera begirako pausuak 2008-06-23

Larunbatean burutu zen Donostiako Kursaal Jauregian Euskal Curriculumaren herriratze ekitaldia. Euskal Curriculumaren ibilbide pedagogikoa, egungo egoera eta aurrera begirako erronkak aztertu ziren ehundaka pertsona hurbildu ziren ospakizunean.

albiste osoa irakurri

22. monografikoa kalean 2008-06-17

22. monografikoak hezkuntza euskalduntzea du gaitzat: euskalduntze datuak, “elebitasunetik eleaniztasunera” Nafarroan egindako jardunaldia, Euskararen Kontseiluak prestatutako “Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen” txostena, “Euskararen eta euskarazko egituraketa kualitatiboa” Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarako Euskararen Erakunde Publikoaren txostena eta abar.

albiste osoa irakurri

Ekainaren 21, Euskal Curriculumaren Herriratze Ekitaldia 2008-06-16

2003an hasi zen Euskal Curriculuma sortzeko prozesua eta ordudanik, modu batera edo bestera lagun eta eragile ugarik hartu du parte Euskal Herriaren Curriculum propioa sortzen eta eraikitzen. Bost urteko prozesu partehartzailearen ostean, ekainak 21ean, goizeko 11:00etan aurkezpen eta herriratze ekitaldia egingo da Donostiako Kursaalean, eta ekitaldian parte hartzeko deialdi zabala luzatu da.

albiste osoa irakurri

Terminologia bateratzeko hitzarmena sinatu dute GIEk, Elkarrek eta UZEIk 2008-06-12

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak, Elkar Argitaletxeak eta UZEIk (Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastegiak) terminologia lankidetzarako hitzarmena sinatu zuten atzo, Donostian. Hitzarmenaren helburua, euskararen normalizazio bidean, terminologia gaietan elkarrekin lan egitea da eta nork bere ekoizpenen jasotzaileei hizkera eguneratua modu koherentean eskaintzea. Hitzarmenaren ondorioz, ikastolen materialen terminoen erabilera aztertuko dute, besteak beste.

albiste osoa irakurri

Gipuzkoako eskola txikien festa 2008-06-06

Zerainen egingo den jaiak, eskola txikietako partaide guztiak elkartzea du helburu, Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik aldarrikatuz. Eskola txikien handitasuna indartuz, 21. festa izango da aurtengoa eta bertan aurkeztuko dute Pirritx eta Porrotx pailazoekin batera egin duten abesti berria.

albiste osoa irakurri

Hik Hasi eta UEU: euskarazko ikastaroen eskaintza zabala udan 2008-06-05

Euskarazko etengabeko prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraituz, Udako ikastaroen eskaintza zabala egin dugu UEU eta HikHasi-ren artean. 70 ikastaro eskaini ditugu guztira eta Euskal Herriko hainbat txokotan izango gara: Baionan, Iruñean, Donostian eta Eibarren. Indarrak metatzeko eta euskarazko prestakuntzaren garrantzia azpimarratzeko, prentsaurrekoa burutu dugu UEUko eta HIK HASIko kideak Koldo Mitxelenan.

albiste osoa irakurri

Iruñeako udal haur eskoletako hezitzaileen %88k greba egin dute 2008-06-04

Udal haur eskoletako langileek greba mugagabea hasi zuten atzo. Hezitzaileen %88k egin zuen greba eta gurasoek haurren %71 ez zituzten eskoletara eraman. Langile batzordeak, greba mugagabea hasi arren negoziatzeko prest daudela adierazi du.

albiste osoa irakurri

Oraindik ere ikastaro batzuetan matrikulatzeko aukera 2008-06-04

Aurtengo edizioan, arrakasta berezia izan dute batez ere Imanol Urbietaren ekarpen pedagogikoaren inguruko ikastaroak, Psikomotrizitatea: ekintzaren garrantzia haurraren garapenean (0-6), 0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak edota adimen emozionalak. Izena emateko epea amaitu den arren, ikastaro batzuek ez dute kopuru mugaturik, edota mugatutako batzuetan oraindik badago lekua. Hortaz, horietan izena emateko aukera badago oraindik.

albiste osoa irakurri

129. alea 2008-06-04

* Euskarako irakaskuntza iparraldean
* Michael Apple
* Santurtziko ikastolak 40 urte
* Ez Dok-Badok Amairu
* Herri Ametsa ikastola
* Zer motatako zailtasunak topa daitezke lengoaia idatziaren ikaskuntzan? Nola joka dezakegu alor horretan zailtasunak dituzten ikasleekin?
* Gazte egonaldiak Espejon
* Gorka Urbizu

albiste osoa irakurri

Soin heziketako irakasleek eta Jaurlaritzak gutxieneko tresnak eta orduak hitzartu dituzte 2008-06-02

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta soin heziketako irakasleen taldeak gutxieneko edukiak hitzartu dituzte, heziketa fisikoaren jarraipena eta garapena bultzatzeko tresnei eta ordutegien kontuari dagokionez.

albiste osoa irakurri

Manifestaldi koloretsuaz eman zaio amaiera EHBEk abian izan berri duen Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamikari 2008-05-31

Ostirala, Maiatzak 30, Inposaketarik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala! leloarekin egin du Euskal Herriak Bere Eskolak manifestaldi nazionala. Aldarrikapen horrekin, apiriletik martxan izan den dinamika borobiltzea nahi izan da.

albiste osoa irakurri

Euskal Eskola Publikoaren jaia Barakaldon 2008-05-30

Igande honetan, ekainak 1, euskal eskola publikoaren aldeko17.jaia egingo da Barakaldon, EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) antolaturik. “Ekiozu Euskal Eskola Publikoari” lelopean antolatutako jaia goizeko 11etan hasiko da eta gaueko 8retan amaituko da Herriko Plazan ospatuko den erromeriarekin.

albiste osoa irakurri

200 lagun protestan Beasainen 2008-05-28

Beasaingo Alkartasuna Lizeoko Guraso Elkarteak antolatuta, atzo elkarretaratzea egin zen ikastetxearen aurrean. Beasaingo herritarrek sortutako Alkartasuna lizeoa, ikastetxe publiko bihurtu zen duela 12 urte, Alkartasuna lizeoa ikastolaren nortasuna, hezkuntza proiektua eta kokapena mantentzeko baldintzarekin. Elkarretaratzean, alde batetik, 12 urte horietan Hezkuntza Sailak hitzartutakoa bete ez duela salatu nahi zuten, urte horietan guztietan ez baitu “inolako egokitzapenik ezta oinarrizko berrikuntzarik” egin. Eta batez ere, Eskola Maparen ordenazioaren harira ikastetxeko ziklo batzuk kendu nahi direnaren beldurrez, kalera ateratzea erabaki dute hainbat eta hainbat familiak.

albiste osoa irakurri

Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean 2008-05-27

Uztailaren 3tik 5era bitartean gauzatuko da “Haur eta Gazte Liburuaren IV. Iberiar Biltzarra”, Donostiako Miramar Jauregian. Horretarako antolaketa lanetan dihardute OEPLIk (Espainiako Haur Liburuen Erakundea) eta bere federatutako sailak, Haur eta Gazte Liburuaren Kontseilu Orokorra, ClijCAT, Galtzagorri eta GALIX sailak, eta Portugaleko APPLIJ Haur eta Gazte Liburua Sustatzeko Elkarte Portugesak.Aurtengo interesgunetik dator leloa, “Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean”, egungo errealitateari jarraiki.

albiste osoa irakurri

Irakaskuntza zerbitzu hobearen alde Baionan 2008-05-26

Larunbatean, Baionako Herriko etxearen aurrean bildu ziren hainbat lagun, irakasle eta haur irakaskuntza zerbitzu hobearen alde egiteko.

albiste osoa irakurri

Bilbon, haur eskola euskaldun eta hezitzailearen aldeko ekimena 2008-05-26

Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats Hezkuntza Sistema Nazionala dinamika martxan jarri zenetik hainbat eskualdetan barrena ibili dira Euskal Herriak Bere Eskolako kideak. Aldarrikapen orokorrak eta tokian tokiko beharrak uztartuz, dinamika ugari egin dira eta astebukaera honetan Bilbori egokitu zitzaion txanda. Berta, haurrentzako jolasak eta gurasoentzako arratsalde pasa antolatu zen Santutxu auzoan, eta astean zehar ere hitzaldi eta erakusketa antolatu dira.

albiste osoa irakurri

Ibilaldia Zornotzan 2008-05-23

Igandean ospatuko da Ibilaldia Zornotzako herrian. Aurtengo festa antolatzearen ardura, Andra Mari ikastolak izan du, duela bi urte 40. urteurrena ospatu zuenak. "Amore bi eta..." leloa, bihotz baten ikurrak laguntzen du festaren sinbolo gisa. Egun guztian zehar, gune desberdinetan, bertsolariak, trikitixa, pailazoak, haurrentzako tailerrak, BETIZU, Xiba lehiaketa, Rock kontzertuak, erromeriak, defentsa pertsonalerako tailerra, ipuin kontalariak edota antzerkiak izango dira gozamena asetzeko prest.

albiste osoa irakurri

EAEko itunpeko ikastetxeetako langileen lanuztea 2008-05-21

Araba, Bizkai, eta Gipuzkoako langile gehienek bi orduko lanuztea egin zuten atzo lan baldintza hobeen alde, eta ELA eta LAB sindikatuek, “oso balorazio ona” egiten dute partehartzearen inguruan. Arratsaldean, manifestazioa ere burutu zen Bilbo hirian.

albiste osoa irakurri

Jende ugari hurbildu zen Takonerara, euskal eskola publikoaren aldeko jaira 2008-05-19

Iruñeako Takoneran Sortzen-Ikasbatuazek antolaturik euskararen alde eta kalitatezko eskola publikoaren alde egiteko prest haur, gazte, irakasle eta heldu ugari izan ziren igande pasa.

albiste osoa irakurri

Akademia ikuskaritzak baliabide mugatuak dituela errepikatu du Pauen egindako bileran 2008-05-14

Atzo asteartea bildu ziren Seaska eta Akademia ikuskaritza, baina ez zen aurrerapen handiegirik lortu irakasleen aferan. Seaskak bi lanpostu gehiago izango ditu datorren urtean, beraien beharretatik urrun.

albiste osoa irakurri

UEUren udako menua 2008-05-14

Aurten 36. udako ikastaroak antolatu ditu UEUk, Eibarko zizka-mizkak, Baionako gutiziak eta Iruñeako azkenburukoak. Guztira 35 ikastaro izango dira, ekainaren 30etik uztailaren 25a bitartean. Matrikulatzeko epea zabalik dago ekainaren 20 arte.

 

albiste osoa irakurri

Herri Urrats 2008-05-12

Milaka euskaltzale hurbildu ziren aurten ere, Senpereko lakuaren ingurunean ospatzen den urteroko hitzordura. Aurten 25 urte bete ditu Herri Urrats festak, eta “Mende laurdena, bide erdia…” lelopean, urratsak ematen jarraitzeko indartsu direla frogatu zuten Iparraldeko Seaskako Ikastolek.

albiste osoa irakurri

Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna euskarazko hezkuntzaren alde 2008-05-12

Euskal Herriak Bere Eskolak abian duen Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats… Hezkuntza Sistema Nazionala kanpainaren barruan, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna izan zen larunbatean Oreretan. 1500 lagun bertaratu ziren Pailazoez gozatu eta EHBEren aldarrikapenak entzuteko.

albiste osoa irakurri

Topaketetarako matrikula zabalik! 2008-05-12


albiste osoa irakurri

Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen, urrats bat aurrera 2008-05-09

Atzo, Bilboko Deustuko Unibertsitatean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ikasle guztiak euskalduntzeko berriki egin duen Hezkuntza proposamena aurkeztu zuen. Proposamena, “hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn” legearen garapeneri begira egin da, Hizkuntza ereduen aldaketa beharrari erantzunez, eta hezkuntza eragile anitzen babesa jaso du.

albiste osoa irakurri

Amaitu dira Eskola Kontseiluaren XVIII topaketak 2008-05-09

200 pertsona baino gehiagok hartu dute parte gaur arte ospatzen ziren Eskola Kontseiluen XVIII topaketetan. Besteak beste, bertan izan dira estatuko eskola kontseilu guztietako ordezkariak.

albiste osoa irakurri

Eskola Kontseiluen XVIII Topaketa 2008-05-06

Asteazkenetik ostirala bitartean iraungo du Estatu eta Autonomi Erkidegoetako Eskola Kontseiluen XVIII Topaketak, Bilboko Euskalduna jauregian eta bertan bilduko dira 180 kide. Aurten hautatuko gaia oinarrizko hezkuntza konpetentziak da eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren lana izan da bilkura hori antolatzea.

albiste osoa irakurri

128. alea 2008-04-30

* Gizarte hezitzaileak eskolan

* IRENE LOPEZ-goñi

* Arantzako aterpea

* SESZ ikastetxea

* Nancy Chacón Arteaga

* Zer ondorio izango ditu haurrengan gorputz hezkuntzako orduen murrizketak?

* Troka abentura

* Dora Salazar

albiste osoa irakurri

IX. Udako Topaketa Pedagogikoen eskaintza 2008-04-28

Hik hasi Euskal Heziketarako egitasmoak, bederatzigarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera. Uztailaren 1, 2 eta 3ean gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz, Donostiako Ibaetako Kanpusean,

albiste osoa irakurri

Experimentaldia 2008 2008-04-25

Donostiako Zientziaren kutxaGuneak antolaturik Experimentaldia 2008. Zientziaren III. Azoka ikusgai da Miramonen. Gaur, ostirala eta bihar, apirilak26 izango dira bertan hainbat ikastetxetako ikasleak zientziarekin lotura duten esperientziak, esperimentuak, ikerketa-proiektuak eta bestelako jarduerak aurkezten.

albiste osoa irakurri

Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen, urrats bat aurrera 2008-04-25

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak antolatu ditu Maiatzaren 8rako. Jardunaldi horietan, Kontseiluak garatu berri duen "ikasle euskaldun eleanitzak prestatzeko" proposamena jendarteratuko da eta hainbat adituren iritzia entzuteko parada ere izango da.

 

 

albiste osoa irakurri

JUUL 2008 hauteskunde literarioak 2008-04-24

Aurten ere, Ikastoletan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek hauteskunde literarioak izan dituzte denen artean, euskaraz argitaratu den liburu onenak eta ilustratzaile onenak hautatzeko. Atzo, apirilak 23, Nazioarteko Liburu Egunarekin batera, 14.500 ikasle baino gehiagok eman zuten botoa.

albiste osoa irakurri

Ikastolen XV. Jardunaldi Pedagogikoak 2008-04-22

Gaur amaituko dira Ikastolen elkarteak urtero antolatzen dituen XV. Jardunaldi pedagogikoak. Aurten, aurreko urteko lanari segida emanez, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza goiburupean prestatu dira jardunaldiak, eta horretarako hainbat aditu interesgarri bertaratu dira.

albiste osoa irakurri

Ez Dok Amairuri buruzko jardunaldiak antolatu ditu Elkar Hezi ikastolak 2008-04-18

Oñatiko Elkar Hezi ikastolak, Ez Dok-Badok amairu jardunaldiak antolatu ditu aurreko astean eta aste honetan. Garaiko musikariak herrira gonbidatuz, ikasleei eta herritarrei mugimenduaren berri ematea da asmoa, eta egitarau polita prestatua dute egunotarako.

albiste osoa irakurri

Gipuzkoako berriztapen proiektuen jardunaldiak Donostian 2008-04-17

Gaur hasten dira Donostiako Miramar jauregian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Gipuzkoako Berritzeguneen bitartez, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuei buruzko Gipuzkoako VII Jardunaldiak, “Gaitasunak garatzen” izenburupean.

albiste osoa irakurri

Datorren ikasturtean ez da irakasle gehiago izango sare elebidunean Iparraldean 2008-04-14

Paueko Akademia Ikuskaritzak ez du irakasle gehiago jarriko datorren ikasturtean Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastetxe elebidunetan. Urruña salbuespena izango da, baina gainontzean, euskarazko eskaintzarik ez dagoen herrietan, egoera berari eutsiko diote eta izan diren zenbait mugimenduk, batzuei mesede egin arren, besteei kalte egingo die. Esaterako, Akademiak lanpostu-erdi bana eman dizkie Ziburuko eta Donibane Garaziko eskolei baina lanpostu osoa kendu dio Izpurakoari.

albiste osoa irakurri

Itunpeko sarea osatzen duten ikastetxeek sare publikoaren pareko finantzaketa eskatu dute 2008-04-14

Hezkuntza Sistemaren Legea lehenbailehen lantzen hasteko eskatu dio Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolen kidegoak Eusko Jaurlaritzari eta lege horren barnean, finantzaketa arloan ikastolak eta sare publikoa pareka ditzatela eskatu dute, itunpeko ikastolen finantzaketa % 100ekoa izatea, alegia. Eskaera horrekin bat egin dute Kristau Eskolek ere. Jose Luis Sukia, Partaideko zuzendariak esan duenez, sare publikoko ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzu bera eskaintzen dute ikastolek, eta beharrezkoa da finantzaketa ere, parekoa izatea. Hezkuntza sistema berdefinituko lukeen legearen alde egin du Partaidek, egungo sistemaren eredua gainditzeko. Ikastolak jabego anitzeko ereduaren alde agertu dira eta hezkuntza, zerbitzu publiko bakar gisa hartzea proposatu dute. Gainera, indar guztiak herri baliabideekin hornitutako ikastetxeak bultzatzeko jarri beharko liratekeela uste dute ikastolek.

albiste osoa irakurri

Irrika.net eta Zio proiektua 2008-04-10

EHUk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Diputazioen eta Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin sortutako ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) proiektua (Zientzia Irakurle Ororentzat) martxan da. Proiektu honen barruan, alde batetik gazteei ikastetxeetan banatzeko Irrika dibulgazio aldizkaria dago, Irrika webgunea edota orainarte argitaratu izan den ZIO bilduma.

albiste osoa irakurri

Bizikidetza heziguneetan lantzen 2008-04-09

Hik Hasiren 21.monografiko honetan, eskolan bizikidetzako gatazkak bideratzeko eta bizikidetza hobetzeko hainbat gako ematen dira. Bertan, HIK HASIko Udako Topaketetan “Harremanak gelan” eta “Txokoa, negoziaketa eta bitartekaritza” izenburupean landutako ikastaroetan eskainitako edukien nondik-norakoak jasotzen dira. Ikastaro hauen emaileak, eta ondorioz, eduki hauen sortzaileak, Amaia Agirre Geuzeko kidea eta Blanca Kerejeta Bhko aholkularia izan dira.

albiste osoa irakurri

Iruñeko Udal Haur eskoletakoak protestan 2008-04-09

Arratsaldeko 17:30etatik 18:30era lanuztea egin zuten atzo Iruñeko haur eskoletako langileek, udaletxe parean elkartuz. Lan hitzarmena adostu bitartean hartuko duten neurria da, asteartero ekimen berbera errepikatuz. Ehun hezitzaile eta ikasle inguru bildu ziren atzo, kalitatezko hezkuntzaren alde.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde, egunez egun, herriz herri, urratsez urrats 2008-04-08

Ostiralean egin zen Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats... Hezkuntza Sistema Nazionala dinamikaren aurkezpen ofiziala Arrasaten. Bi hilabete iraungo dituen dinamika honek hezkuntza sistema nazionalaren aldeko aldarrikapena agertzea, urratsak eta oztopoak azaltzea du helburu.

albiste osoa irakurri

Apirilak 2, Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna 2008-04-02

Gaur da haur liburuaren nazioarteko eguna, eta mundu guztian ospatzen da Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko. Aitzakia horrekin, Euskal Herriko makina bat eskolatan, liburu dendatan eta liburutegitan egitasmo anitz egingo dira, hala nola ipuin kontaketak, lehiaketak, ilustrazio tailerrak edota antzerki emanaldiak.

albiste osoa irakurri

127. alea 2008-04-01

* Hezkuntzak batu edo zatitu behar al du?

* Elebitasunetik eleaniztasunera, euskarazko irakaskuntza erronka berrien aurrean

* Xavier Roegiers eta Alexia Peyser

* Xiba proiektua

* Etiopiari laguntzeko proiektua

* Haurrak gehiegi babesten al ditugu? Haur berekoiak egiten ari al gara? Ia ahaleginik egin gabe, bat-batean nahi duten guztia lortzea, egokia al da?

* Gernikako Bakearen Museoa

* Sustrai Colina

albiste osoa irakurri

Gaur hasten da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2008-2009 ikasturterako aurrematrikulazio epea 2008-03-31

Martxoak 31tik hasita apirilak 11 bitartera izango da datorren ikasturterako haurrak Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea, ohi baino hilabete eta erdi beranduago. Nahiz eta aldaketak eragin dituen, oraindik ez da legez ezarriko hizkuntz ereduen aldaketa berria. Hezkuntza Sailak, garrantzia berezia eman dio aurten, haurrak ikastetxeetan onartzerako orduan, anai-arrebaren bat ikastetxean izateak.

albiste osoa irakurri

Iparraldeko eskola publikoetan ez da irakasle gehiago egongo datorren ikasturtean 2008-03-31

Paueko Akademia ikuskaritzak jakinarazi duenez, Frantziako Hezkuntzak ez ditu datorren ikasturterako sail elebiduneko irakasleak gehituko. Pirinio Atlantikoetan 70 gela kenduko ditu eta departamenduan 16 irakasle postu galduko lirateke datorren irailean. Biharko gurasoak grebara deitu dituzte sindikatuek.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamika martxotik maiatzera 2008-03-18

Hezkuntza Sistema nazionalaren alde pauso sendo bat gehiago emango du Euskal Herria Bere Eskola ekimenak. Martxoaren 31n hasi eta maiatza bitartean Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldarrikapena herriz herri eta ikastetxez ikastetxe zabaltzeko dinamika sortu du eta horretarako ekimen nazionalak eta tokian tokiko ekimenak uztartuko dira, azken horien aldarrikapen bereziei ere erantzunez.

albiste osoa irakurri

Ekainean onartuko da Euskal Curriculuma 2008-03-14

Datozen asteetan egingo dute hausnarketa ikastetxeetan eta eragile sozialetan eta ekainaren 21ean onartuko dute Euskal Curriculuma, Euskal Herri osorako espezifikoa, oinarrizkoa eta komuna izango dena. Eztabaida prozesua hiru eragilek gidatuko dute: Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak eta Udalbiltzak. EHIK-k eta Sortzen Ikasbatuaz-ek ahalik eta eztabaida zabalena eman dadin bitartekoak jarriko dituzten bitartean, Udabiltzak herri eragileen eta herritarren partehartzea bermatuko ditu.

albiste osoa irakurri

Ordezko irakasleekin negoziazioak hastea onartu du Perez Nievasek 2008-03-06

Nafarroako ordezko irakasleak gaurko deitutako hirugarren greba eguna bertan behera utzi dute. Atzo bildu ziren sindikatuak Nafarroako Hezkuntza departamenduko Perez Nievas kontseilariarekin eta honek negoziatzen hastea onartu du.

albiste osoa irakurri

Donibaneko bizilagunak euskarazko eskola eskatzen jarraitzen dute 2008-03-05

Auzoan euskarazko eskola nahi dutela gogorazi du Donibaneko bizilagunen plataformak. Asier Biurrun, plataformaren ordezkariak gogoratu du, behin eta berriz eskatu izan diotela Iruñeako udalari eta Nafar Gobernuari auzoan D eredua ezartzeko, eta “seme-alabak euskaraz heziak izan nahi badute beste auzoetara jo behar dutela”.

albiste osoa irakurri

Atzoko grebaren ostean, Perez Nievasekin elkartuko dira sindikatuak irakasleen zerrenden kudeaketaren harira 2008-03-05

Atzo berriro ere greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakaslek. Hezkuntza departamenduaren datuen arabera 690 irakaslek egin zuten greba eta sindikatuen arabera, 900ek. Argi dagoena, irakasle iraunkorren bateratzea handitu zela, departamenduaren arabera 87 funtzionario iraunkor elkartu baitziren atzoko ekimenera.

albiste osoa irakurri

126. alea 2008-03-05

* PRH Formazio eskola
Norberaren garapen integralaren bila
* Alfonso Sastre
* Nola bultzatu sormena eskola ingurunean
* Nola balia ditzakegu irakasleok geure emozioak ikasgelan, ikasleen garapen emozionala bultzatzeko?
* Algorri ezagutza etxea
* Eider Eibar

albiste osoa irakurri

Greba egin zuten atzo Nafarroako ordezko irakasleak, zerrenden arauen aldaketagatik 2008-02-28

Sindikatu gehienek babestu zuten atzoko greba deialdia. Izan ere, Nafarroako Gobernuak irakasleen ordezkapen zerrendetan sartzeko baldintzak aldatu egin ditu sindikatuen iritzia kontuan hartu gabe.

albiste osoa irakurri

Elebitasunetik Eleaniztasunera jardunaldiak 2008-02-22

Jardunaldi mamitsuak izan ziren asteazkenean Iruñako Unibertsitate Publikoan gauzatu zirenak. Nafarroako Hezkuntza eragile anitzen artean sortutako hausnarketa dinamika jarraituaz, hainbat hitzaldi egin ziren, euskarazko irakaskuntzak erronka berrien aurrean duen egoeraren inguruan. Gutxienez 100 lagun gerturatu ziren ekimenera, bai irakasleak eta bai sindikatuetako, eragileetako eta erakunde ofizialetako ordezkariak ere.

albiste osoa irakurri

Jende ugari bildu zen Ikaskom kongresuan 2008-02-21

Makina bat hezitzaile, hezkuntzako langile eta aditu gerturatu zen astelehen eta asteartean Bilboko Euskalduna jauregira, EAEko Hezkuntza Sailak antolatutako jardunaldietara.

albiste osoa irakurri

2008-02-21


albiste osoa irakurri

BIGEren festa igandean 2008-02-15

BIGE Gurasoen Elkarteak euskararen aldeko urteroko festa ospatuko du igandean Bilboko Kafe Antzokian. EIDABE taldearen eskutik, “Ametsen Museoa” antzezlana ikusi ahalko da, 9-14 urte bitarteko haurrei zuzendutako lana. Ekitaldia 5etan hasiko da Kafe Antzokian bertan.

albiste osoa irakurri

"Orainaldia eta etorkizuna" kristau eskolen kongresua 2008-02-12

Kristau eskolen 2008 "Oraina eta geroa" kongresua izango da ostegun eta ostiralean Bilboko Euskalduna jauregian. Jardunaldietan, kristau eskolarekin eta bertako ikastetxeekin lotutako kideek eta euskal gizarteko beste hainbat eragilek hartuko dute parte.

 

albiste osoa irakurri

Ordu murrizketaren aurkako greba egin dute Soin Hezkuntzako irakasleek 2008-02-12

“Soin Hezkuntzari ordu murrizketaren bidez kendu zaion garrantzia eta duintasuna” salatzeko hainbat irakaslek greba egin zuten atzo. Gasteizen, elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean eta ondoren, ordu murrizketaren aurka jaso dituzten 75.000 sinadura aurkeztu zituzten han bertan.

albiste osoa irakurri

Hezkidetza gida, hezkuntza eragileen oinarri eta irizpide gisa erabiltzeko tresna berria 2008-02-08

Bilgune feministak “Hezkidetza gida” atera berri du, eta besteak beste hezkuntza eragileei, ikastetxeei eta hezitzaileei pertsonalki aurkezteko asmoa agertu dute liburuaren egileek.

albiste osoa irakurri

Ikasys, berrikuntza eta edukiak uztartzen dituen proiektua 2008-02-07

Ikasys Ikastolen proiektua lantzen ari den proiektu berritzailea da eta bere helburua, etorkizunean ikastolako ikasleen trebakuntza sistema hobetzea da. Ikasle bakoitzaren erritmo eta beharrei hobeto erantzuteko, tresna eta aplikazio informatikoak eta edukiak uztartzen dituen egitasmoa sortu dute, eta aste santutik aurrera Gipuzkoako hiru ikastoletan egingo dituzte lehen esperientziak.

albiste osoa irakurri

125. alea 2008-02-07

* Ondoezik dauden ikasleak. Eskolak etxea eta ospitalean jasotzeko aukera

* David Hopkins

* Aranzadi Ikastolako ikasleak zientzilari

* Kulturarteko hezkuntza

* Haurren arteko gatazkak

* Baionako Euskal Museoa

* Julio Ibarra

albiste osoa irakurri

Ikasle elebidunek euskara maila frogatu beharko dute EEPk aurkeztu duen hezkuntza planaren arabera 2008-02-05

Euskararen Erakunde Publikoko Max Brissonek euskararen irakaskuntza egituratzeko osatu duen plangintza aurkeztu du Philippe Carriere, Paueko akademia ikuskari berriarekin eta Jean Claude Iriart, EEPko zuzendariarekin batera. Lapurdi, Nafarroa Behea eta Zuberoako ikasle elebidunek euskara maila frogatu beharko dute. 2005etik hona euskarazko irakaskuntza elebiduna hazten saiatu direla esan zuten, orain ostera, “urrats kualitatiboa” emateko intentzioa agertu dute.

albiste osoa irakurri

Ekainaren1ean egingo da Euskal Eskola Publikoaren festa Barakaldon 2008-02-05

Bizkaiko udalerrian izango da aurtengo eskola publikoaren jaia. Hori aditzera emateko prentsaurrekoa egin zuten Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek, Carlos Fernandez kultura zinegotziak, eta EHIGEko arduradunek. 17. Jaia izango da aurtengoa, eta familiaren eta eskolaren lana goraipatzeko erabili nahi dute jaia, elkarlanerako deituz.

albiste osoa irakurri

San Fermin ikastola saritu dute elkarbizitzaren alde egindako lanagatik 2008-02-01

Madrilgo Hezkuntza Ministeritzak, Elkarbizitzaren eta errespetuaren alde San Fermin ikastolak eginiko lana saritu du, baita haren bitartez indarkeriaren eta droga menpekotasunaren prebentzioan eginiko lanek izandako ondorioengatik ere.

albiste osoa irakurri

Soin Heziketako irakasleen greba izango da otsailaren 11n 2008-01-31

Soin Heziketaren Aldeko Taldeak (SOHAT) greba deialdia egin du datorren hilaren 11rako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetan, soin-heziketa orduak murrizteko asmoa eta Hezkuntzako agintarien “jarrera itxia” salatzeko asmoz.

albiste osoa irakurri

Eskola euskalduntzera bidean, kalera 2008-01-29

Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena plataformak mobilizazioak egin zituen iragan ostiralean, eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatzeko. Manifestazio jendetsuak egin zituzten Iruñean eta Gasteizen eskolak euskalduntzen ez duela eta hizkuntza ereduen politikek porrot egin dutela salatzeko. Iruñean, 1600 lagun bildu ziren.

albiste osoa irakurri

Kontseiluak 10 urte 2008-01-25

Kontseiluak 10 urte bete dituela ospatzeko, ekitaldi berezia egingo du herrietan euskararen normalizazioaren alde lan egiten dutenekin, larunbata 26, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, goizeko 11:00etan.

albiste osoa irakurri

Gaurko mobilizazioak deitu ditu Eskolak Euskaldundu herri ekimenak 2008-01-24

Gaur arratsaldean, eskolak euskalduntzen ez duela eta hizkuntza ereduen politikek porrot egin dutela salatzeko mobilizazioak izango dira Iruñean, Baionan eta Gasteizen. Iruñeako manifestazioa 18:00etan izango da, autobus geltokitik abiatuta. Gasteizen ostera, 19:00etan izango da, Posta plazatik abiatuta.

albiste osoa irakurri

Paxkal Indo izango da Seaskako lehendakari berria 2008-01-22

Paxkal Indo izango da aurrerantzean Seaskakko lehendakari berria, Isabel Charritton ordezkatuz. Iragan larunbatean, Kanbon elkartu zen Ipar Euskal Herriko ikastolen konfederazioa, aurtengo norabide nagusiak eta aurrekontua onartzeko helburuz. Lehendakaria eta batzorde eragilea hautatzeaz gain, zuzendari berria ere hautatu du Seaskak. Hur Gorostiaga izango da Pantxika Mendiburu ordezkatuko duena.

albiste osoa irakurri

Euskarazko haur eskolen alde, Iruñean 2008-01-21

Kontzentrazioa izan zen iragan ostiralean,ingelesezko eskolak euskarazko eskolen tokian jartzen direla salatu eta Iruñeko Donibane auzoko Jose Maria Huarte haur eskolan euskarazko eredua eskatzeko xedez. Donibaneko Auzo Elkartearekin eta Haur Eskolak Euskaraz plataformarekin batera, Dindaia fundazioak, Iruñeko Udaleko haur eskoletako langile batzordeak, Sortzenek, Euskal Herriak Bere Eskolak, EHEk, AEKk, Ikasle Abertzaleakek, EAE-ANVk, eta ELA, LAB, eta EILAS sindikatuek ere bat egin zuten.

albiste osoa irakurri

“Bultza Euskal Hezkuntza” lelopean, Sortzen Jaia maiatzaren 18an 2008-01-21

Iruñan izango da datorren amaitzean Sortzen-Ikasbatuaz elkartearen XIII. Nazio Festa, kalitatezko euskal eskola publikoa aldarrikatzeko asmoz. Urtero bezala, Iruñako Taconera parkean izango da eta Birudana institutuak egingo ditu antolakuntza lanak.

albiste osoa irakurri

Ingelesezko eskolak euskarazkoen lekuan jartzea salatu dute Iruñean 2008-01-17

Iruñeko 17 haur eskoletako lekuen %11 bakarrik direla euskaraz salatu dute Donibaneko Auzo Elkarteak, AEKk, EHEk eta ANVk, eta Haur Eskolak Euskaraz taldeak eta gaurko elkarretaratzea deitu dute.

albiste osoa irakurri

Michael Apple izango da ikas.kom kongresuan 2008-01-16

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak abian jarri duen Ikas Komunitateen Programa eta honen Hedapen Plana ezagutzera emateko, otsailaren 18 eta 19an ikas.kom kongresua izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

albiste osoa irakurri

Elebitasunetik eleaniztasunera jardunaldiak 2008-01-15

Euskarazko irakaskuntzak erronka berrien aurrean duen egoeraren analisia egingo da otsailaren 20an Iruñean, NUPen. Nafarroako hezkuntza eragile anitzen artean sortutako dinamikari jarraipena emanez, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek egitarau oparoa antolatu dute egun horretarako, beste hainbat elkarte eta eragileren laguntzaz. Hik Hasi dinamizazio lanak burutzen ari da prozesuan eta jardunaldietan. Landuko diren gai nagusiak, hizkuntzekiko planteamendu berriak, ikastetxetako hizkuntza proiektuak, ebaluazioa eta urrats berriak izango dira.

albiste osoa irakurri

Eskolak Euskadunduk Mobilizazioak iragarri ditu urtarrilaren 25erako Gasteizen eta Iruñan 2008-01-11

Iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du lelopean abiatu du kanpaina berria Euskal Herriak Bere Eskolak. Euskararen Erakunde Publikoaren Hizkuntza Plangintza, Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen Euskararen Nafar Institutua eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Ereduen proposamena iruzurra direla uste du EHBEk, eta ez dutela eskolaren bidez ikasleak euskalduntzeko balio.

albiste osoa irakurri

Dirulaguntzak hiru urte arteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako haurren eskolatzean laguntzeko 2008-01-09

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hiru urte arteko umeak eskolatzerako laguntzetara 4,2 milioi euro bideratuko ditu.
Laguntza hau, lan baldintza ezegonkorrak dituzten familiei eta oinarrizko errentaren inguruan daudenei bideratua omen dago.

albiste osoa irakurri

Eusko Jaurlaritzaren Bake Hezkuntzako planak "indarkeriari zilegitasuna kentzea" izango du xede 2008-01-07

Giza eskubideetan eta Bakean oinarritutako Hezkuntza Plana onartua izan zen abenduaren 26an eta xehetasunen berri eman zuten Joseba Azkarraga Justizia sailburuak, Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuak eta Jon Mirena Landa Giza eskubideetako zuzendariak. Aurkezpenean, Bake planaren helburua “indarkeriari zilegitasuna kentzea “ izango dela aipatu zuten.

albiste osoa irakurri

Haurtzaindegi berria Maulen 2008-01-03

Haurtzaindegi eraikin berria ireki dute Maulen, bi egitura zahar bateratuz. 45 haur jasotzeko gaitasuna izango du eta 15 langile izango dira bertan.

albiste osoa irakurri

124.alea 2007-12-31

* Herri indigenak. milaka kilometrora, helburu berbera 

* Elena Odriozola

* Berde-berdea proiektua

* Koadro bat ipuin anitz

* Automatika eta Robotika hezkuntzan

* Iruñerriko mankomunitatea

* Joseba Apaolaza

 

albiste osoa irakurri

Erasoa Argia Ikastolaren aurka 2007-12-21

Gabonetako oporren aurretik agertu ziren pintadak Fontellasen dagoen Argia ikastolan. Falangek sinatutako idatziak dira eta “Euskara ETA da”, “Ikastola ETAren habia da”, “Olentzero gurasoak dira” eta “Euskara, Erriberan ez” modukoak irakur daitezke.

albiste osoa irakurri

EILAS sindikatuak Hezkuntzako aurrekontuen murriztea salatu du 2007-12-21

Atzo EILAS sindikatuak, hezkuntzara bideratzen diren aurrekontuak “ pisua galdu” dutela salatu zuen. “Hezkuntza sistema publikoaren emaitzak onak dira, finantzabide publikoa eskasa den arren”.

albiste osoa irakurri

Hezkuntzari begirada, psikologiaren eskutik 2007-12-17

Ostiralean izan ziren HUHEZIko Hazitegi proiektuak antolatzen dituen jardunaldiak. Sei urtetan zehar bide emankorra egin du Mendeberri barruan kokatzen den proiektuak eta oinarri teorikoak lantzen ibili dira. Jardunaldiotan, Hubert Montagner psikologoa izan dute gonbidatu gisa

albiste osoa irakurri

Euskal Curriculumak frankismoko biktimak kontuan hartzea proposatu du Ahaztuak-ek 2007-12-12

Ahaztuak 1936-1977 frankismoko biktimen eta errepresaliatuen elkarteak ekarpena egin nahi izan dio Euskal Curriculumari txosten bat landuz, memoria historikoa hezkuntzaren bitartez trasmititzeko beharraren ondorioz.

albiste osoa irakurri

Hegoaldeko ikasleak OCDEren batez besteko maila lortu dute PISA azterketan 2007-12-11

Pasa den astean argitaratu zuen Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (OCDEk) 2006ko nazioarteko alderaketetan oinarritzen den PISA txostena. Bertan 57 herrialdek parte hartu dute eta emaitzen arabera Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Europaren pare daude zientzietan, matematiketan eta irakurketan.

albiste osoa irakurri

Konstruktibismoa eta hezkuntza monografiko berria 2007-12-03

Hik Hasik konstruktibismoaren inguruan monografiko berria kaleratu berri du. Mario Carretero irakasleak Piaget, Vigotsky eta Ausubelen teoria eta praktikak aztertu ditu eta modu oso ulerkorrean aurkeztu. Lan eguneratuta, euskaraz jarri du Lontxo Oihartzabal pedagogoak. Horrela, bada, hain garrantzitsua den irakaskuntza esanguratsuaren oinarriak aurkezten dira monografiko honetan.

albiste osoa irakurri

Ikastetxeek euskal egutegi propioaren aldeko hautua 2007-12-03

Abenduaren 6a, Espainiar konstituzioaren eguna izango da eta badira ikastetxe batzuk jai eguna ez ospatzeko erabakia hartu dutenak, Euskal Herriak Bere Eskolaren proposamenarekin bat eginez. Ostiralean agerraldia egin zuten Ikastetxe horietako ordezkariek, eta hezkuntza sailen jarrera ere salatu zuten.

albiste osoa irakurri

Hik Hasi ere Durangoko azokan 2007-12-03

Abenduaren 5, 6, 7, 8 eta 9 egunetan izango da urteroko hitzordua Durangon, Euskal liburu eta disko azokan. Gu ere bertan izango gara, Barrenkaleko 72. zenbakian. Edozein informazio behar izanez gero lasai gerturatu eta gustura egongo gara zurekin. Materialen salmentari dagokionez ere, prezio bereziak izango ditugu.

albiste osoa irakurri

123.alea 2007-11-30

Hezkuntek proiektua
Joan Estruch
Ramon Bajo ikastetxea
Arantza Ozaeta
Artium museoa
Oihane Perea

albiste osoa irakurri

Ikasleek bi ikastetxe itxi dituzte Lapurdin protestetan Pecresse legea salatze aldera 2007-11-29

Donibane Lohizuneko Ravel lizeoko eta Baionako Bernard Etxepare lizeoko ikasleek ikastetxeak okupatu zituzten atzo. BEP izeneko lanbide ikasketak lau urtetik hirura murriztea eta Pecresse legea salatu dituzte ikasleek, eta asteartean ere manifestazioa egin zuten.

albiste osoa irakurri

Josu Sierrak A eredua zaharkitua dagoela esan du 2007-11-29

Josu Sierra Irakas-ikas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (ISEI) zuzendariak, hizkuntza gaitasuna neurtzeko erreferentzia B2 maila dela uste du. A eredua “zaharkitua” dagoela esan du, eta bazekitela eredu horrekin ikasleek hezkuntza prozesua amaitzean euskara menperatzearen bermerik ez zegoela.

albiste osoa irakurri

Euskal Herria izena duen hizkuntza eta kultur errealitatea badela esan dio Miren Azkaratek Nafarroako Gobernuari 2007-11-28

Nafarroako Gobernuak EAEko oinarrizko curriculuma ezartzeko auzi helegitea jarri ostean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek dio, “gehiegizkoa dela EAEko curriculuma Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenean esku sartzen dela” esatea. Izan ere, “zalantzarik gabe arrazoitu daiteke Euskal Herria izena duen hizkuntza eta kultur errealitatea izan dela historian, eta badagoela gaur egun ere”, dio bozeramaileak.

albiste osoa irakurri

Lanbide Heziketa Irakatsi-Ikasi prozesua eraberritzen II Jardunaldia 2007-11-23

Aurten ere, Elgoibarko Makina Erreminta institutuak, Lanbide Heziketako jardunaldiak burutu ditu eta aretoa jendez gainezka izan da. Hainbat gai, marko beraren barnean, proiektuak pertsonetan oinarritzean, bakoitza bere lanaren jabe egiteko prozesuan eta motibazioaren lanketan. Filosofia honek beregain, ikasleak prozesuaren elementu aktibo bihurtzea dakar eta bertako esperientzia praktikoa ezagutzeko parada ere izan da.

albiste osoa irakurri

Nafarroako gobernuak EAEko curriculum dekretua kritikatu du 2007-11-21

Miguel Sanzen gobernuak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Curriculum dekretuarekin “Nafarroako errealitatean eta nortasunean eskua sartu” duela dio. Horren arrazoia, dekretu horrek “ Euskal Herriko ikuspegi propioan oinarrituz, ikuspegi global, plural eta irekia eraiki nahi duelako da, bere eremutzat Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa beherea, Nafarroa eta Zuberoa jasoz”.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza eztabaidagai asteartero Hikaateneoan 2007-11-20

Hegoa nazioarteko lankidetza eta garapenari buruzko ikasketa institutuak, mundubildu proiektuaren barruan hausnarketa, eztabaida eta esperientzien trukaketa suspertu nahi du ikastetxeen artean. Horretarako, hainbat hitzaldi antolatu ditu hizkuntza eredu kritiko, demokratiko eta inklusiboa garatzeko hausnartuz.

 

albiste osoa irakurri

Abian da kosmodisea, ikasle gipuzkoarrentzat ekimena 2007-11-19

Abian da Gipuzkoako ikasle-gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko hezkuntza ekimen osatuaren edizio berrirako izen ematea. Kosmodisearen helburua, kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren balioak sustatzeko helburuarekin.

albiste osoa irakurri

Ostegun eta ostiralean SAREANen XXIII. Topaketak izan dira Gasteizko Europa Jauregian 2007-11-19

Azaroak 15ean, osteguna, "Irakasleen lansariak, oraina eta etorkizuna" gaiaren inguruan mahaingurua izan zen, CCOO, ELA, LAB, STEE-EILAS eta UGT sindikatuen artean. Ostiralean berriz, hainbat gaien inguruan lantaldeetan jardun zuten egunean zehar, Irakasleen lansari desberdintasuna eta Testuliburuak eta ikasmaterialak erabiltzeko programak hizpide izanik.

albiste osoa irakurri

David Hopkins: Irakaskuntzaren kalitateak bikaintasunaren eta ekitatearen uztarketan datza 2007-11-14

David Hopkins izan da Partaidek antolatutako jardunaldietan. Unibertsitateko irakasle eta hainbat erakundetako kide izateaz gain, Tony Blairren aholkulari izandakoa da Hopkins. Aditua da hezkuntza erreformetan eta mundu mailako hezkuntzaren jakitun ere bada. Hitzaldian, irakaskuntzan kalitatea bermatzea izan du hizpide.

albiste osoa irakurri

Ikastolek erakunde nazional berria izango dute 2007-11-12

Egun direnaz eta etorkizunean izan nahi dutenaz eztabaidatzeko prozesua zabaldu dute Euskal Herriko Ikastolek, hausnarketa iturri gisa. Gogoeta puntu nagusiak eta proposamenak bildu dira “Orain eta Gero” izeneko dokumentuan. Bertan jasotzen da, elkargoa deitu zaion erakunde nazionalaren ideia, ikastola guztiak bildu eta ordezkatuko dituen erakunde berria.

albiste osoa irakurri

Irakasleentzako hainbat topaketa 2007-11-07

Azaroaren 13an Ikastolen elkarteak eta PARTAIDEk antolatutako topaketa izango da Bilboko Deustuko Unibertsitateko Auditorioan. Bertan, besteak beste, David Hopkins izango da, XXI. mendean eskolaren zereginei buruz mintzatzeko prest. Era berean, SAREAN elkarteak ere aurki burutuko ditu XXIII. Topaketak. Azaroaren 15ean eta 16an izango dira eta mintzagai nagusiak Irakasleen lansari desberdintasuna eta Testuliburuak eta ikasmaterialak erabiltzeko programak izango dira.

 

albiste osoa irakurri

122.alea 2007-11-07

Irakasleen erretiroa. Lekukoa belaunaldi berrien esku.
Hironori Funai
Gasteizko Jesus Obrero BHI ikastetxea
Pauli Dávila
Rakel del Frago Arbizu
Oiasso museoa
Dj. Bull

albiste osoa irakurri

Itzuli gara Suomitik 2007-11-06

Nekaturik, baina irribartsu itzuli gara Suomitik. Azaroko lehen egun hotz hauetan, bertako hezkuntza sistema ezagutzeko interesez hurbildu gara 41 lagun Helsinkira.

albiste osoa irakurri

Irungo bikote bat seme-alabak etxean hezitzearren auzipetua izan da 2007-10-30

Jatorriz estatu batuarrak diren familia batean, urtarrilean lau seme-alabetatik bi etxean heztea erabaki zuten. Hilabete batzuek beranduago, beste bi seme-alabek ere hautu berbera egin zuten. Orain, adin gutxikoen fiskaltzan deklaratu beharko dute, lau haurrak etxean hezteagatik.

albiste osoa irakurri

LEP ez dela nahikoa izango dio ELA sindikatuak 2007-10-24

2008. urtean DBHko irakasleeentzako 614 lanposturako lan eskaintza publikoa egingo du Hezkuntza Sailak. ELA sindikatua ez dago ados deialdi honekin, ez baita “nahikoa izango” euren iritziz.

albiste osoa irakurri

Ikasle etorkinak ikastetxeen artean banatu nahi ditu Jaurlaritzak 2007-10-23

Ikasle etorkinak % 30 baino gehiago diren ikastetxerik ez egotea du helburu Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuak. EAEko 19 ikastetxe publikok guraso etorkinen seme-alaba kopuru handia dute eta gehiago ez hartzea nahi du Jaurlaritzak.

albiste osoa irakurri

Suomira bidaia pedagogikoa: hainbat ohar 2007-10-22

Egun gutxi falta dira Suomira bidaiatzeko. Hemen irakur ditzakezu horren inguruan zenbait ohar.

albiste osoa irakurri

HELSINKIRI BURUZ INFORMAZIOA 2007-10-22


albiste osoa irakurri

100.000 euskaltzale inguru bildu ziren atzo Vianan 2007-10-22

Egunak hoztu diren arren, Nafarroa Oinezera milaka euskaltzale gerturatu ziren Euskal Herri guztitik, “giltza daukagu2 lemapean. Hauetatik 200ek boluntario gisa lanean jardun zuten Araba, Nafarroa eta Errioxa arteko herrian.

albiste osoa irakurri

Euskaltzaleen igandeko hitzordua Vianan 2007-10-18

Aurtengo Nafarroako ikastolen festa Vianan ospatuko da eta bertan 100.000 euskaltzale espero dituzte. Aurten Erentzun ikastolakoen txanda da, “giltza daukagu” lemapean.

albiste osoa irakurri

Curriculum berria eta gorputz-hezkuntza: zenbait tirabiraren jatorri 2007-10-16

Gorputz-hezkuntzarako curriculum dekretuak proposatzen dituen ordu murrizketen aurrean kezkaturik agertu dira hainbat irakasle, guraso eta zuzendari. Gutxieneko orduak ezarri dira eta hauek Lehen Hezkuntzan orduen %40 eta Bigarren Hezkuntzan %37 murriztu dira.

albiste osoa irakurri

Nafarroako 100 guraso kontzientzia eragozle 2007-10-15

Herritartasunerako heziketa ikasgaiaren harira, kontzientzia eragozpena egiteko asmoa adierazi diote Nafarroako 100 gurasok Hezkuntza Sailari.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza Sailak 850 lanpostura igo nahi ditu lan eskaintzak 2007-10-11

CCOO sindikatuaren eskaera onetsi eta Jaurlaritzak 550 postutik 850 postura igotzea adostu du Lanbide Heziketan eta Bigarren Hezkuntzan egingo den Lan Eskaintza Publikoaren proposamena. Lan eskaintza horien % 22.2ri ez zaie eskatuko 2. Hizkuntz Eskakizuna eta horrek desadostasunak sor ditzake.

albiste osoa irakurri

Hispanitate egunari uko egiteko eskatu du IAk 2007-10-10

Espainiak eta Frantziak ezarritako jaiegunei uko egin eta egutegi propioa lantzeko eskatu diete Ikasle Abertzaleek ikasleei. Ikastetxeak zabaltzeko, edota hori ezean herri eskolak antolatzeko edo parte hartzeko eskatu dute.

albiste osoa irakurri

Bergararrek "argi daukate" 2007-10-08

Atzo izan ziren Kilometroak 07 Bergaran. Balorazio positiboa egin dute jaiaren antolatzaileek, “jai festa ederra izan da, jende uholdea, eguraldi ederra, antolaketa bikaina eta aparteko gorabeherarik ez da egon”. Eguraldia lagun, dena aurreikusitako moduan bete da aurtengo Ikastolen jaian.

albiste osoa irakurri

Nafarroan 0-3 hezkuntzaren eskaera osoa beteko duela esan du Perez-Nievas-ek 2007-10-05

Kontseilariak parlamentuan egin zuen agerraldian, eskaeraren %80 inguru betetzen dutela (79 eskola eta 5000 haur inguru) esan zuen, eta espero dutela 2008 urtean 500 toki gehiago eskaintzea.

albiste osoa irakurri

Lan Eskaintza Publikoan hizkuntza profila ez eskatzea salatu du LABek 2007-10-04

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako lan eskaintza publikoak aurkeztu zituen herenegun. Horietako %10ei HE2 hizkuntz eskakizuna eskatuko ez zaiela salatu zuen sindikatuak.

albiste osoa irakurri

Helegitea Nafarroan 0-3 zikloko dekretuaren aurka 2007-10-01

Sortzen-Ikasbatuaz-ek, LAB eta EILAS sindikatuek helegitea aurkeztu dute Gobernuak martxoan aurkeztu zuen dekretuarem aurka. Nafarroako 0-3 Zikloko plataformako taldeek, LOE legearekin (2006) ez duela bat egiten diote.

albiste osoa irakurri

121. alea 2007-10-01

Hiriak eta herriak etengabeko heziketa eragile
Guiomar mendizabal
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
Nola antolatu tutoretza orduak? Zer egin?
Mendukilo leizea: seigarren kontinentera bisita

albiste osoa irakurri

EAEko curriculum berria: Gorputz Hezkuntzarekin eztabaida 2007-09-28

Gorputz Hezkuntzarekin zerikusia duten profesionalek, curriculum dekretu berrian irakasgai honen baztertzea ematen dela salatu dute. Izan ere, Lehen Hezkuntzan “saioen %40 galdu daiteke eta Bigarren Hezkuntzan, %37.

albiste osoa irakurri

Curriculum dekretua hezkuntzako eragile nagusien adostasunaren emaitza dela azpimarratu du Tontxu Camposek 2007-09-27

Atzo aurkeztu zen Legebiltzarrean azken hilabeteetan mamitzen ari den curriculum dekretu berria. Hainbat eragilek kritikak egin ditu horren aurrean, eta Sailburuak “ñabardurak” soilik direla esan zuen.

albiste osoa irakurri

EAEko curriculumak Espainiako Konstituzioa oinarri duela salatu du Sortzen-Ikasbatuaz-ek. 2007-09-26

Astelehenean Sortzen-ek eginiko agerraldian, EAEko curriculum dekretua eta Euskal Curriculuma ez direla gauza bera argitu nahi izan zuten. Hezkuntza Sailak egiten dituen aurkezpenetan EAEko dekretuari Euskal Curriculum izena ematen diola salatu zuten eragileko kideek eta EAEko dekretuaren ardatza LOEn eta Konstituzio espainiarrean dagoela diote.

albiste osoa irakurri

"Reggio Emilia" monografikoa kalean 2007-09-25

2006ko urrian bidaia pedagogiko arrakastatsua antolatu zuen Hik Hasik Reggio Emilia Italiako hirira, bertako hezkuntza esperientzia ezagutzeko xedez. Bertan 164 pertsonak parte hartu zuten. Hik Hasik Reggio Childrenekin izan dituen esperientzien eta, batez ere, bidaia pedagogiko horren fruitu da monografikoa. Bertan ikusitakoa, bizitakoa, ikasitakoa eta partekatutakoa islatzen da orrialde hauetan zehar.

albiste osoa irakurri

Eskerrik asko, Rikardo! 2007-09-24

Udazkeneko hostoekin batera zendu zaigu Rikardo Ederra. Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren alde etenik gabe jardun du nafarrak bizitza osoan zehar. 

albiste osoa irakurri

Legebiltzarrak, haur eskoletako langileen plan bat egiteko eskatu dio Hezkuntza Sailari 2007-09-21

Legebiltzarrak, haurreskolen Partzuergoak izaten duen langile gabeziari irtenbidea emateko plan bat egiteko eskatu dio Hezkuntza Sailari. Legebiltzarreko alderdi guztiek onartu zuten PPk aurkeztu zuen proposamena.

albiste osoa irakurri

Bidasoaldeko XXIII. Jardunaldi Pedagogikoak 2007-09-14

Hasi dira Bidasoaldean eta Oarsoaldean berritzeguneak urtero antolatzen dituen jardunaldiak. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat dira, ikastetxe publikoetakoak nahiz kontzertatuetakoak. Lau gai nagusi jorratuko dira jardunaldi hauetan: eskola inklusiboa, teknologia berriak, hizkuntzen trataera eta Curriculum berria.

albiste osoa irakurri

Abian dira Lanbide heziketako txandakatze ereduak 2007-09-11

Lan eta ikasi proiektua martxan da Elgoibarko IMHn, Usurbil, Santurtzi eta Gasteizko Mendizabal ikastetxean. Aurten ikasten hasi diren ikasleak, urtarriletik aurrera arratsaldero 4 orduz egingo dute lan eta horretarako orain enpresetan elkarrizketak egiten ari dira.

albiste osoa irakurri

0-3 Dekretuarekin kezkatuta daude Nafarroan 2007-09-10

Joan den martxoan onartu zen haur eskolen 0-3 zikloa arautzen duen dekretua Nafarroan eta zentro ugarik exijizen diren baldintzak betetzeko zailtasunak dituztela diote.

albiste osoa irakurri

Kalean da Gida berria 2007-09-07

Hik Hasiren Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gidaren 6. edizioa argitaratu berri da. Heziketa lanerako lagungarri gerta daitezkeen proposamenak biltzen dira bertan zazpi ataletan banatuta: Historia eta Artea, Zientzia eta Ingurugiroa, Kirolak, Nekazal Prozesuak eta Aterpetxeak, Zerbitzuak, Irakaskuntzako Erakundeak eta Ikasmaterialak. Liburuaz gain, web atari honetan ere ikusi daiteke.

albiste osoa irakurri

Eskola jazarpenari aurre egiteko protokoloa abian da 2007-09-06

Protokolo eta gida horiek jazarpen egoerak desberdintzeko eta nola jokatu behar den azaltzeko tresna izatea dute xede. Honakoa, duela hiru urte egin zen protokoloaren zaharberritzea dela dio Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuak, gida berritua.

albiste osoa irakurri

Seaska zorrekin eta eskola elebidunak irakasle faltarekin hasi dira 2007-09-06

Frantziako Hezkuntza Ministerioarek bi urteko haurren eskolatzea ez du finantzatzen, eta ondorioz, Seaskak bere gain hartu beharko du kostu hori, hots, 80.000 euro. Sei irakasle postu ordainduko ditu horrekin.

Eskola publikoei, berriz, eskola kartak postu murrizketak ekarri dizkie eta protestak egiten ari dira. 

albiste osoa irakurri

Ikasturte honetan hasiko dira aldaketak curriculumetan 2007-09-06

LOE legeak aginduta, autonomia erkidegoetako curriculumetan hainbat aldaketa egin beharko dira. Eusko Jaurlaritzak poliki-poliki ezarriko du bere curriculuma eta Nafarroan ere prest dute.

albiste osoa irakurri

2007-08ko ikasturte hasierak 2007-07-20

Uda amaitu ostean, irakasle gehienak irailaren 3an itzuliko dira lanera. Iparraldean, Lehen Mailako irakasleak abuztu bukaeran gerturatuko dira ikastetxetara, eta egun bat beranduago gehituko zaizkie haurrak, abuztuak 27 eta 30 bitartean...

albiste osoa irakurri

HIK HASIn ere, oporretara 2007-07-20

Urte guztian zehar irakasleokin batera lanean jardun ondoren, guri ere iritsi zaigu oporrak hartzeko unea. Irailean berriz ere zuekin izango gara web ataria zuekin partekatuz, hezkuntza gaietako berriak eguneratuz, betiere gure lanak zuentzat baliagarri izateko asmoz. Bitartean ondo segi eta uda ona izan!

albiste osoa irakurri

Hezkuntzako Internazionalaren V. Mundu Mailako Kongresua Berlinen 2007-07-19

Udan Berlinen elkartuko dira mundu osoko 1.700 irakasle hezkuntzaren kalitateaz eta gizarte justiziaz arduraturik.

albiste osoa irakurri

2007-08 ikasturteko egutegia 2007-07-16

Ikasturte honetako eskola egutegia ez baduzu lortu eta eskuratu nahi izanez gero, idatz iezaguzu mezu bat edota deitu 943 37 14 08 zenbakira.

albiste osoa irakurri

Topaketen argazkiak ikusgai 2007-07-16

Ikastaro guztietako argazkiak eskura dituzu ondorengo loturan. Zure ikastaroko irudiak ikusi nahi izanez gero, jo bertara.

albiste osoa irakurri

Kurkuluxetan Arte Eszenikoen Haur Eskola abian da 2007-07-09

Bilboko Kafe Antzokian haurrentzako Arte Eszenikoen Eskola martxan izango da udazkenetik aurrera. Eskolan antzerkigintza, dantza eta musika landuko dira, “haurren gozamenerako izango delakoan”.

albiste osoa irakurri

Amaitu dira Topaketak 2007-07-06

Zizka-mizka goxoekin amaitu dira Hik Hasiren VIII.Topaketa Pedagogikoak. Ikastaroak bukatu eta luntxera hurbildu ziren emaile eta ikasleak, asko ikasi ostean sabelak elkarrekin betetzera. Hik Hasik eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak, balorazio positiboa egiten dugu hiru egun hauen ondoren.

albiste osoa irakurri

Giro politean hasi dira 2007ko Hik Hasiko udako topaketak 2007-07-03

Pedagogia Fakultatearen atarian lagun ugari bildu da topaketei hasiera emateko. Bakoitzak bere karpeta jaso ostean, Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendi topaketen koordinatzaileak eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano Begońa Asuak hasiera iragarri dute ekitalditxo baten bitartez. Ondoren, bakoitza bere ikastarora abiatu da, gustuko gaietan murgiltzeko gogoz.

albiste osoa irakurri

120. alea 2007-06-29

Urtero lez, uztaileko alea topaketei eskainitako aldizkaria da. Ikastaro bakoitzean egingo dena eta helburuak jasotzen ditu.

albiste osoa irakurri

Eskoletan etorkinak gehienez %30 izango dira 2007-06-29

Hezkuntza Sailburu Tontxu Camposek, datorren ikasturtean ikastetxe publiko eta itunpekoek izan behar dituzten ikasle atzerritarren muga jarri du, baina ez dira horretarako neurriak iragarri. “%30etik behera ez dagoela gizarte hausturarako arriskurik” aipatu zuen sailburuak legebiltzarrean.

albiste osoa irakurri

Xalbador ikastetxean gela bat itxiko dela salatu zuten 60 lagunek kanbon 2007-06-29

2007-08 ikasturtean, Seaskako Xalbador ikastetxean ez dute izango behar zuten postua. Hortaz, 5. mailako 59 ikasle bi gelatan banatu beharko dira, batean 30 eta bestean 29. Frantziako Hezkuntza Ministerioak murgiltze eredua "arriskuan" ezartzen dutela salatu dute ikastetxeko irakasle eta gurasoek.

albiste osoa irakurri

Adi Topaketen azken oharrei!! 2007-06-27

Uztailaren 3, 4 eta 5ean dira VIII. Udako Topaketa Pedagogikoak eta jarraian dituzue horiei buruzko azken oharrak.

albiste osoa irakurri

Udazkenean sindikatuen mobilizazioek hasiko dute ikasturtea 2007-06-27

CCOOk eta Hezkuntza Sailak sinatu duten hitzarmenarekin amaitu da aurtengo ikasturtea, eta beste sindikatuek (LAB, ELA, UGT, eta EILAS), beraien haserrea adierazi dute. Ez daude edukiarekin ezta negoziazio prozesuarekin ados eta 2007-08 ikasturterako langileen mobilizazioak iragarri dituzte.

albiste osoa irakurri

EAEko irakasleak larunbatean egin zituzten oposaketak 2007-06-25

BECen izan ziren lan eskaintza publikoko azterketak. 3.973 pertsonak zuten azterketa egiteko aukera eta 1.100 postu daude jokoan. Nafarroan ostera, uztailean zehar izango dira azterketak, Navarro Viloslada Institutuan. Ostiralean hasi ziren oposaketetara 2.600 lagun aurkeztu ziren eta 449 irakasle leku daude.

albiste osoa irakurri

EAEko Hezkuntza Sailak eta CCOOk hitzarmena izenpetu dute 2007-06-22

Bi urteren ondoren, atzo sinatu zuten Hezkuntza Sailak eta CCOOk Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako unibertsitate aurreko hezkuntza publikorako lan hitzarmena. Gainerako sindikatuek, LAB, ELA, EILAS eta UGTk, gogor kritikatu dute administrazioak % 30 soilik ordezkatzen duen sindikatuarekin ituna sinatzea.

albiste osoa irakurri

Nafarroan plantillak osatzeko adostutako neurriak ez direla ari betetzen diote hainbat sindikatuk 2007-06-22

Hezkuntza Departamentuarekin irakaskuntzaren kalitatearen aldeko hitzarmena sinatu zuten sindikatuek, baina administrazioa hitzartutakoa ez dela betetzen ari salatu dute. Sinatzaileak Afapna, CCOO, CSI-CSIF, EILAS eta UGT izan ziren. ELAk eta LABek ez zuten sinatu.

albiste osoa irakurri

Euskal Autonomia Erkidegoan haur eskoletako ordezkapenen inguruan neurriak hartzen ari dira 2007-06-21

Haur eskoletan lan egiteko ordezkoen lan poltsa bat beteko da eta horiei urtebeteko kontratua eskainiko zaie. Ordezko horiek ordezkatze laburrak egingo dituzte leku desberdinetan.

albiste osoa irakurri

Eguna txepel hasi bazen ere, eguzkiarekin batera jende mordoxka hurbildu zen Argantzonera 2007-06-18

Goizean tanta batzuek jausi ziren eta eguraldiak ez zuen asko lagundu. Baina egunaren bilakaeran, eguraldi ederra izan zen Araba Euskaraz festan. Hortaz, arratsaldean jende mordoxka hurbildu zen ikastolaren aldeko festara.

albiste osoa irakurri

Akordio gabe amaitu zuten sindikatuek osteguneko bilera 2007-06-15

Bilera baino egun bat lehenago jaso zuten sindikatuek testua eta printzipioz CCOO sindikatuarekin sinatutako aurreakordioan oinarritua zegoen. Baina oraingoan, CCOOk ere ez du sinatu, “arazo teknikoak” direla eta.

albiste osoa irakurri

Igandean Argantzonen hitzordua 2007-06-15

Ekainak 17 igandea, Araba Euskaraz 07 ospatuko da Argantzonen, "garenaren jostun" lemapean. Lau gunetan banatuko dira ekitaldiak eta denetik izango da, haurrentzako ekitaldi, jolas eta tailerrak, kontzertu mordoxka, bertsolariak, txotxongiloak, dantza, Pirritx eta Porrotx, pilota txapelketa, kale animazioa…

albiste osoa irakurri

Ikastetxe gehienak aurreakordioaren kontra, sindikatuen esanetan 2007-06-14

EAEko ikastetxe publiko guztietako klaustroetan egindako galdeketaren ondorioz, LAB, EILAS, ELA eta UGT sindikatuen esanetan ikastetxe gehienek Hezkuntza Sailaren eta CCOOren aurreakordioaren aurka agertu dira.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza Sailaren curriculum zirriborroa ez zaie gustatu soin hezkuntzako profesionalei 2007-06-14

EAEko Curriculum zirriborroan, kirol hezkuntzaren ordua murriztuko da eta hortaz kexatu dira arloko profesionalak eta Soin Jarduera eta Kirolaren Zientzietako Lizentziadunen Elkargo Ofiziala. Alde batetik, haurren osasunarentzat ondorio kaltegarriak izango dituela, eta bestalde, profesional ugari lanpostua galtzeko arriskuan izango direla aipatu dute. Diotenez orduen % 40a gutxituko da soin hezkuntza, eta ondorioz, 530-605 lanpostu galtzeko zorian egongo lirateke.

albiste osoa irakurri

Orkoienen D ereduko lehen bi gelak aurten 2007-06-14

Gobernuak jakinarazi zuen atzo, D ereduko lerroa zabalduko dutela Orkoienen. Nafarroako eremu mistoan euskarazko lerrorik ez zuen herri bakarra zen eta zazpi urtean ibili dira bertako gurasoak D ereduaren eskean.

albiste osoa irakurri

SUOMIRA BIDAIA PEDAGOGIKOA 2007-06-13

Irailak 14 da Suomirako bidaian izena emateko azken eguna eta kopuru mugatua da. Dena den, taldea betez gero, izena eman eta itxaron zerrendan sartua izango zara.

albiste osoa irakurri

Nafarroako hezkuntza hauteskundeak errepikatuko dira 2007-06-13

Posta bidezko irregulartasunak direla eta, hezkuntza publikoko ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak errepikatzea erabaki du Nafarroako Gobernuko Lan Departamenduko epaile batek.

albiste osoa irakurri

EAEko lau lanbide heziketako ikastetxek ikasketak eta lana bateratzeko aukera eskainiko dute datorren ikasturtetik aurrera 2007-06-11

Goizez ikasi eta arratsaldez ordaindutako eta ikasitakoarekin lotura duen lana egitea eskainiko diete Lanbide Hezkuntzako 100 ikasleri. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 4 ikastetxetan, teoria eta praktika uztartuko dira eta hiru urtetan pilatuko zaien eskarmentua oso baliagarria izango zaiela diote egitasmoaren sustatzaileek.

albiste osoa irakurri

Jende ugari gerturatu zen Eskola Txikien jaira 2007-06-11

Atzo, Zubieta, Eskola Txkien topagune bihurtu zen eta haurrak izan ziren protagonisa euren egunean. Goizean, lau gunetan banatutako joko eta jolasetan parte hartzeko aukera egon zen. Arratsaldean ostera, pottokan ibiltzeko aukera, dantzak, Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna eta abar izan ziren.

albiste osoa irakurri

JUUL literatura kanpainaren sari banaketa 2007-06-08

Atzo iluntzean izan zen Vianako kultur etxean hauteskunde literarioetan bozkatuen atera diren ilustratzaile eta idazleei sari banaketa ekitaldia.

Hauteskunde literarioetan haurrak izan dira bozkatu dutenak, eta 11.500 ikasle inguruk hartu dute parte guztira. Denen artean, euskaraz argitaratu den liburu onenak eta ilustratzaile onenak hautatu dituzte. Egitasmo hau irakurzaletasuna sustatzeko xedez egiten da.

albiste osoa irakurri

Eskola txikien festa Zubietan 2007-06-08

Igandean hilak 10, Zubietan ospatuko dute Eskola Txikiek urteroko festa. Goizeko 10:00tan hasiko da jaia eta 11: 00ak aldera haurrentzako jolas ugari izango da: herri kirolak, birziklaia jokoa, uraren jokoa eta jolas kooperatiboak...

albiste osoa irakurri

Hezkuntzaren Historia Euskal Herrian Jardunaldiak 2007-06-07

Ekainaren 7an eta 8an, Donostiako Miramar jauregian Euskal Herriko hezkuntzaren historiaren ikerketa ildo desberdinak zertan diren planteatzeko jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzaren Hezkuntza Sailak.

albiste osoa irakurri

Paueko Auzitegi Administratiboak Ikas Biren helegitea atzera bota du 2007-06-06

Ikas Bi eskola publikoko gurasoen elkarteak Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurka helegitea aurkeztu zuen 2004ean eta orain auzia galdu du. Helegitea, ikasgela elebidun batzuk irekitzen ez zirelako, frantsesak eta euskarak ordu kopuru desberdina zutelako, irakasle euskaldunen ordezkapenak esakasak direlako eta euskarazko ikasgaien azterketetako gaiak frantsesez direlako jarri zuten.

albiste osoa irakurri

Oraindik Topaketetan matrikulatzeko aukera 2007-06-06

VIII. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoen eskaintza zabala eta anitza da aurtengoan ere. Matrikulazio epea amaitu bada ere, ikastaro batzuek ez dute kopuru mugaturik edota mugatutako batzuetan oraindik bada lekurik. Beraz, horietan izena eman daiteke. Ondorengo hauetaz ari gara:

albiste osoa irakurri

V. Zernola Olinpiadetan garaile Arrasateko Arizmendi-San Viator ikastola 2007-06-05

Elhuyar fundazioak, www.zernola.net webgunearen bitartez V. Zernola jarri zuen martxan Urrian. Guztira, Euskal Herriko 54 ikasgelak hartu dute parte eta azkenik Arrasateko Arizmendi-San Viator ikastetxeko DBHko 2t ikasgela suertatu da irabazle.

albiste osoa irakurri

Egun indarrean dagoen eskola karta kendu nahi du Sarkozyk 2007-06-04

Orainarte, eredu publikoan gurasoek gertuen dagoen eskolara eraman behar izan dute haurra. Orain ordea, 2007-08 ikasturterako sistema berria martxan jartzea nahi du Sarkozyk eta gurasoek hautatu ahal izango dute eskola. Hortaz, kalitate handiko eta txikiko eskolak sortu ahal lirateke eredu publikoaren barnean.

albiste osoa irakurri

119.alea 2007-06-04

Pedagogia Sistemikoa
Torben Rosenorn
Akuikultura
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Curriculum proposamenak eta hizkuntz ereduen marko berria. Paulo Iztueta
Joseba Sarrionandia

albiste osoa irakurri

Igandean, Ondarru Euskal Eskola Publikoaren jaiaren lekuko 2007-05-31

Ekainak 3an, Ondarruko hondartza, kaleak eta plazak Eskola Publikoaren Jaiaren lekuko izango dira. Lea Artibai eskualdeko 10.000 biztanle dituen herri honetan egingo da 17. jaialdi hau, eta leloa, bertako hitz esanguratsu bat izango da, DRA!, “bete-betean eta inolako zalantzarik gabe igarri” esan nahi duena.

albiste osoa irakurri

Mahai sektorialean erabakiko da erreferenduma egin edo ez 2007-05-31

EILAS, ELA, LAB eta UGTk galdeketa egiteko eskatu diote Hezkuntza Sailari CCOOekin lortu duen oinarrizko akordioa dela-eta. Berau sinatu aurretik egiteko eskatu diote, horrek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitate aurreko hezkuntza "blokeioa" gaindituko duela pentsatuz. Hezkuntza Sailak lasater mahai sektorial bat egingo dela jakinarazi du, eta bertan ikusiko dela zenbat sindikatuk egiten duten bat behin-betiko akordioarekin eta erreferendumik egin behar den edo ez.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza Sailak eta CCOOek ez dute onartu erreferendum proposamena 2007-05-31

Hezkuntza Sailak ekaineko mahai sektorialean erabakiko zela galdeketa egin edo ez esan zuen, baina azken adierazpenetan beste jarrera bat hartu du. CCOO sindikatuak eta biek atzo jakinarazi zuten erreferenduma egiteko gainerako sindikatuek egindako proposamena "onartezina" dela eta hitzarmena sinatzen dutenek erabakiko dutela hori.

albiste osoa irakurri

Seaskak euskararen gaineko jarreraz galdegin die hautagaiei 2007-05-31

Seaskak gutun bana igorri dio hautagai guztiei Frantziako Konstituzioaren bigarren artikulua aldatzeko zein konpromisoa hartuko duten ala ez galdeginez. Horrekin batera, hizkuntza gutxituen euroagiria berresteko eskatu die. Eta aldi berean, datorren ikasturterako behar dituzten lanpostuak lortzeko laguntza ere eskatu die.

albiste osoa irakurri

EAEko ikastetxe publikoetako DBHko bigarren zikloan ikasleen eskola uzte tasa %0,3koa da, ISEIren ikerketaren arabera 2007-05-29

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan, ikasleen %0,3ak soilik utzi zituen ikasketak. Europako beste herrialdeekin gonbaratuz gero, nahiko tasa baxua dela dirudi, nahiz eta datu asko ez dauden. Eskola uzteko arrazoi nagusiak, arazo pertsonalak, motibazio falta eta familiarekin arazoak edukitzea omen dira.

albiste osoa irakurri

EAEko Hezkuntza Saila CCOOekin gutxiengoen hitzarmena sinatzeko prest agertu da 2007-05-25

“Hezkuntza unibertsitarioan EILAS eta LABekin sinatu bagenuen, gauza bera egin dezakegu hezkuntza ez unibertsitarioan CCOOrekin” , esan zuen Tontxu Campos Sailburuak atzo, azken 25 urteetan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian egindako lehen greba orokorraren egunean.

albiste osoa irakurri

Grebaren jarraipena 2007-05-24

Gaur irakaskuntza publikoko langileen greba orokorra izan da. Sindikatuen arabera, % 65eko emaitza izan du grebak. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, ostera, %45`6.

albiste osoa irakurri

Maiatzak 24, greba orokorra EAEn 2007-05-23

Maiatzaren 24ko greba berretsi dute LAB, STEE-EILAS, UGT eta ELA sindikatuek. EAEko irakaskuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleak, heziketa berezikoak, sukaldari eta garbitzaileak euren aldarrikapenak egingo dituzte bihar eta eguerdiko 12etan Lakua aurrean bilduko dira.

albiste osoa irakurri

Bizkaiko Gurasoen Elkarteen I. Topaketak 2007-05-22

BIGE gurasoen elkarteak Bizkaiko Guraso Elkarteen I.Topaketak antolatu ditu. Praktika onak partekatzea eta sarea osatzen duten bolondresek egiten dituzten esperientziak partekatzea dute helburu.

albiste osoa irakurri

Euskararen aldeko jaietan euri tantak 2007-05-21

Bai Balmasedan, Bizkaiko ikastolen aldeko jaian eta bai Sortzen Ikasbatuazek Iruńan antolatutako festan, euria izan zen nagusi. Dena dela, ez zen oztopo izan milaka pertsona bertara hurbiltzeko.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza berezikoak, garbitzaileak eta sukaldariak ere greban 2007-05-18

Gaur, EAEko ikastetxe publikoetako zerbitzuetako langileak eta Hezkuntza Berezikoak greba deialdia izan dute, lan baldintzen alde. Bestalde, EAEko irakasleek eta hezkuntza langileek Tontxu Camposi negoziatzera esertzeko eskatu diote.

albiste osoa irakurri

Bizkaiko irakasleen txanda 2007-05-17

Gaur Bizkaiko eskola publikoetako irakasleen txanda da. Sindikatuen datuen arabera, %62a greba egiten ari da. 11etan elkarretaratzea egingo dute Delegaritza aurrean. Hezkuntza Sailaren datuen arabera, ostera, irakasleen %33a ari da greba egiten.

albiste osoa irakurri

Igandean, Mendillorri eta Balmaseda euskaltzaleen bilgune izango dira 2007-05-17

Datorren igandean egingo da Balmasedan Bizkaiko ikastolen aldeko jaia eta euskal literatura omenduko dute. Iruńean ostera, Elorri eta Mendigoiti D ereduko ikastetxeen eskutik, euskal eskola publkoaren aldeko jaia ospatuko du Sortzen-Ikasbatuazek.

albiste osoa irakurri

Sindikatuen arabera, irakasleen %70ak bat egin zuen greba deialdiarekin 2007-05-16

LAB, EILAS, ELA eta UGT sindikatuek diotenez, Gipuzkoako hiru irakasletik bik erantzun zioten greba deialdiari. Modu batean edo bestean, Ikastetxe guztiei (160) eragin zien grebak eta 50ek ateak itxi behar izan zituzten irakaslerik ez zegoelako. Gaur Arabako irakasleen txanda da eta STEE EILAS sindikatuaren informazioaren arabera, irakasle arabarren % 60a greba egiten ari da.

albiste osoa irakurri

Gehiengo sindikalak greba deialdiei eutsi die 2007-05-15

EAEko mahai sektoriala berriro bildu zen hitz egiteko prest, baina ez da adostasunik egon eta egunotako greba deialdiak mantenduko direla jakinarazi zuten sindikatuek. EILAS, LAB, ELA eta UGTk, beraien eskaeren “gutxienekoak” aurkeztu arren Hezkuntza Sailak ez ditu onartu. Gaur Gipuzkoako ikastetxe publikoetan izango da greba, bihar Arabako eskoletan eta etzi Bizkaian.

albiste osoa irakurri

"Irakasleen profila" monografikoa kalean da 2007-05-14

2006ko abenduaren 15ean, Donostian Irakasleen profila XXI. Mendeko Euskal Herrian jardunaldi-mintegiak antolatu genituen HIK HASI eta Irakasle Eskolek, lehenengo aldiz, Euskal Herriko Irakasle Eskoletako irakasleak biltzeko xedez. Hark emandakoa monografiko honetan bildu dugu.

albiste osoa irakurri

Milaka euskaltzale Senperen 2007-05-14

Giro polita izan zen atzo Ipar Euskal herriko ikastolen jaian. Uholdeak ez dira oztopo izan festa aurrera eramateko eta herritar eta antolatzaileen lanari esker, arazorik gabe joan zen eguna. Eguraldi ona lagun, jende ugari bildu zen lakuaren inguruan.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza Sailak Oinarrizko Curriculum berria aurkeztu du 2007-05-11

Datorren ikasturtean abian jarriko da Tontxu Camposek asteazkenean Lakuan aurkeztutako curriculum berria, EAEko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Hezkuntza eragileek, edukiak aztertzen dihardute eta batzuk hasiak dira euren balorazioak egiten. Hainbat eragile ez daude ados Curriculumarekin ez duelako Euskal Herri osorako balio.

albiste osoa irakurri

Oinarrizko gaitasun gakoak aztergai 2007-05-09

Deier Behatoki Fundazioak "oinarrizko gaitasun gakoak derrigorrezko eskolaldian" simposiuma antolatu du, maiatzak 11 eta 12an Gipuzkoako Bazkunde Ganbaran, Donostian.

albiste osoa irakurri

Herri Urrats, aurrera 2007-05-08

Uholdeen ondorioak latzak izan diren arren, igandean Herri Urrats egingo dela azaldu du Serge Zudaire elkarteko zuzendariak. Datorren iganderako egokituak izango dira aintziraren inguruko bideak. Lan handia egiten ari dira egunotan Senpere eta inguruneko herritarrak, lakuaren inguruko bideak txukuntzen eta egokitzen. Era berean, kontseilu nagusiak lakura doazen errepideak iganderako konponduko dituela esan du.

albiste osoa irakurri

Hezkuntza akordioa, pauso bat gehiago 2007-05-07

Jende ugari gerturatu zen larunbatean Nazio Garapen Biltzarrak Ibaetako Fihezi fakultatean antolatutako jardunaldietara. Helburua, orain arteko hausnarketak eta ekarpen teoriko zientifikoak praktikara nola eraman daitezkeen adostea izan zen.

albiste osoa irakurri

III. haurren antzerki topaketetan haurrak ezin gusturago ibili ziren 2007-05-07

Miarritzen elkartu ziren pasa den Maiatzaren 4an Baiona, Angelu, Miarritze, Kanbo eta Uztaritzeko haurrak. Ikastola bakoitzeko haur taldeek, irakasleekin batera, urtean zehar prestatutako antzerkia taularatu zuten Pax aretoan.

albiste osoa irakurri

118. alea 2007-04-30

*Internet eta eskola
*Elena Martin
*Ikasle gor baten esperientzia testuinguru euskaldun batean.
*Izarbeibarko gaztetxoak konposta egiten ikasi dute.
*Nola saldu euskara gazteei ikasgelan?

albiste osoa irakurri

Reggio Children-eko Maddalena Tedeschi berriz ere gure artean, topaketetan 2007-04-18

Duela hiru urte gure artean izan ziren Maddalena Tedeschi eta Sandra Piccinini Reggio Children erakundeko ordezkariak. Jardunaldi biziki interesgarria izan zen eta partehartzea ikusirik, Reggio Emilia ezagutzeko bidaia antolatu genuen 2006an. Lan ildoa jarraituz eta hezitzaile euskaldunen interesa ikusirik, Topaketetan Loris Malaguzziren pedagogian eta Reggio Emiliako esperientzian are gehiago sakontzeko aukera izango dugu. Tedeschirekin batera, Alfredo Hoyuelos eta Ana Araujo arituko dira.

albiste osoa irakurri

Topaketak 2007! 2007-04-18

Hik hasi proiektuak zortzigarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera. Uztailaren 3, 4 eta 5ean gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz.

albiste osoa irakurri

Experimentaldia 2007. Zientziaren II.Azoka 2007-04-18

Donostiako Zientziaren kutxaGuneak antolaturik Experimentaldia 2007. Zientziaren II. Azoka ospatuko da maiatzaren 4an eta 5ean. Experimentaldia 2007ren nahia da ikastetxeen topagunea izatea, zientziarekin lotura duten esperientziak, esperimentuak, ikerketa-proiektuak eta bestelako jarduerak aurkezteko.

albiste osoa irakurri

Nazio Jardunaldia NGBren eskutik 2007-04-18

Hezkuntza Akordioko kideek maiatzaren 5erako Nazio Jardunaldia antolatu dute Donostiako EHUko FIHEZI Fakultatean.

albiste osoa irakurri

Gure web atari berria martxan da 2007-04-16

Webgunea berritu dugu. Diseinua moldatzeaz gain, tresna eta zerbitzu erabilgarriak sortu ditugu, hezkuntza atari oparoa izateko asmoz. Denona eta denontzat. Igeri egin, dastatu, arakatu eta parte hartu!

albiste osoa irakurri

Hezkuntza berriztatzeko proiektuei buruzko VI Jardunaldiak 2007-04-16

Gipuzkoako sei berritzeguneek, maiatzaren 3 eta 4 egunetan berriztapen proiektuen VI. Jardunaldiak ospatuko dituzte. Hainbat eta hainbat Hezkuntza praktika, esperientzia berritzaile eta hezkuntz komunitateko eragileen ekarpenak ezagutzeko aukera izango da bertan.

albiste osoa irakurri

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak euskal hezkuntza sistemaren balorazioa egin du Mallorcan 2007-04-16

L’observatori de la llengua catalanak Mallorcan antolatutako jardunaldietan izan da Paul Bilbao, Behatokiko zuzendaria. Jardunaldietan espainiar estatuko hezkuntza sistema desberdinak izan dituzte aztergai eta Bilbaok euskal hezkuntza sistemaren balorazioa egin du. Atzo eta gaur bitartean aritu dira estatu espainiarreko adituak, Katalunia eta Valentziakoak gehienak, eskolan hizkuntzak duen papera nahiz garrantzia aztertzen.

albiste osoa irakurri

2007/08 ikasturtearen hasiera 0000-00-00

Irailean hasiko dii

albiste osoa irakurri

kosmodisea, ekiten ikasi 0000-00-00

Kosmodisea, ekintzailetasuna eta kultura digitala sustatzen dituen proiektua da, eta aurten, bigarren ikasturtez, hainbat ikastetxek hartu dute parte bertan.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimena da  eta apirilaren 25ean, parte-hartzaile orori esker ona adierazteko ekitaldi berezia egin zuten Donostiako Kursaalean.

albiste osoa irakurri

Hizkuntza gutxituen inguruan eztabaidatuko dute Frantziako parlamentuan maiatzaren 7an. 0000-00-00

Frantziako diputatuek hizkuntza gutxituen gaineko eztabaida egingo dute, hizkuntza gutxituen euroagiria berresteari begira. François Fillon Frantziako lehen ministroak hizkuntza gutxituen aldeko neurriak onartzea baztertu zuen, baina horri buruzko eztabaida antolatuko zuela hitz eman zuen eta hala egin du. Nicolas Sarkozy presidenteak, bere aldetik, euroagiria berrestearen alde ez zegoela adierazi zuen eta hizkuntza gutxituen “egoera behin betiko ziurtatzeko” moduko legea hobeto ikusten zuela. Maiatzaren 7ko eztabaidan ez dute erabakirik hartuko, baina lantaldea osatuko dute.

albiste osoa irakurri

Topaketen kokalekua 0000-00-00


albiste osoa irakurri

ELkarrizketa: Federico Mayor Zaragoza. 0000-00-00


albiste osoa irakurri

Kalean da 4. Hazi Hezi 0000-00-00

Laugarren zenbakiarekin urtea bete du Hazi Hezi etxerako aldizkariak. Oraingo honetan, haurrek herrietan duten lekuaz hausnartu dugu gai nagusian: BA AL DU HAURRAK KALEAN LEKURIK?  

-elkarrizketa: ALEXANDER BARANDIARAN: "Komunitatearen erdigunean haurra jarri behar dugu".

-Sormena: PANTXIKA TELLERIA: "Pauso zehatzak irakastea baino, nahiago dut haur bakoitzak duen harribitxia ateratzen laguntzea".

-Gurasoak eta euskara: Mungiako esperientzia: EUSKARAZ  ARITZEKO "KOHERENTZIA AHALEGIN BAT".

-Gurasoak eta sexu-harremanak: ERDITZE-OSTEA SEXU-EREDUA ALDATZEKO UNEA 

albiste osoa irakurri
atzera
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com / Lege oharra