[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
HARANBURU, Mikel. EHUko Psikologia irakaslea. Topaketak
Disgrafia
Zenbakia
Data
2005(e)ko uztaila
Idazlea
HARANBURU, Mikel. EHUko Psikologia irakaslea.
Saila
Topaketak

Grafiaren, marrazkiaren eta gorputz hizkuntzaren bidez ikasleak ezagutzen.

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

Haurraren bereizgarri psikologikoak haren grafian, marrazkietan eta gorputz hizkuntzan islatzen direla pentsatzen dugu. Ondorioz, haurraren bereizgarri psikologikoak ezagutzeko bide egokia izan liteke haren idatziak, marrazkiak eta gorputz hizkuntza aztertzea.

1) Haurraren idatziak aztertzeko bi bide ezberdin erabiliko ditugu: alde batetik, Ajuriaguerraren taldearen E eskala eta Disgrafia eskala erabiliz aztertuko ditugu idatziak, eta beste aldetik, Peugeot-en irizpide grafologikoak erabiliko ditugu.
- Ajuriaguerraren E eskalaren F eta M azpi-eskalen arteko erlazioak emango dizkigu disgrafiko baten aurrean gauden ala ez jakiteko lehen aztarnak. Disgrafiko baten aurrean gauden jakiteko, 25 itemeko Disgrafia eskala asmatu zuen Ajuriaguerrak. Eskala horren arabera, belaxken, oldarkorren, traketsen edo makalen eta zehatzen idazkerak bereizten dira.
- Peugeot-en ikuspegi grafologikoaren ikuspegitik hizkien presioa, tamaina, altuera, zabalera, makurdura, lotura, erregulartasuna, biribiltasuna, angelutsutasuna, abiadura, norabidea, hizkien arteko espazioa eta marjinen zabalera aztertuko ditugu.
2) Marrazkiaren interpretaziorako irudiaren sintaxiaren printzipioak erabiliko ditugu. Besteak beste, alderdi hauek aztertuko ditugu:
- Espazio grafikoaren hiru eskualde horizontaletan eta bi eskualde bertikaletan objektuak kokatzeak duen esanahia.
- Urrezko triangeluaren indar lerro bertikal, horizontal eta diagonalek irudiaren irakurketan duten eragina.
- Irudiaren puntu inplizitu eta esplizituak, lerro inplizitu eta esplizituak. Puntuen kokapena, puntuen elkarketa eta esanahia.
- Lerro motak eta lerroek eratzen dituzten formak: zerratuak, espiralak, biribilak, karratuak eta triangeluarrak. Lerro kurbatsuen hedatze moldakorra, lerro espiralen hedatze egozentrikoa, angelu zorrotzen hedatze erasokorra, forma errektangeluarren oreka, forma karratuen egoskortasuna, eskuinera irekitako forma konkaboen etorkizuneranzko orientazioa, ezkerrerantz irekitako forma konkaboen iraganeranzko orientazioa.
- Ikuslearengana hedatzen diren kolore beroak. Ikuslearengandik urrundu eta beraiengan biltzen diren kolore hotzak. Koloreen konbinazioak eta beren esanahia.
- Irudiaren espazioa eta denbora. Irudiaren konposizioa.
- Marrazkiaren eta irudiaren irakurketaren zentzua.
3) Gorputz hizkuntza: kinesika, proxemika, paralengoaia, haptika. Aurpegi adierazpenak eta emozioak. Begirada, emozioa eta boterea. Proxemika: norbere espazioaren eta lurraldearen antolamendua. Jarrerak. Keinuak: enblemak, ilustratzaileak, afektu agertzaileak, erregulatzaileak eta moldatzaileak. Mugimenduen semiotikaren eta hitzen semiotikaren osagarritasuna. Ezker hemisferioak gidaturiko hizkuntzaren eta eskuin hemisferioak zuzendutako keinuen arteko harreman pribilegiatuak. Gorputzaren ezker aldea eta emozioen edo intuizioen mundua; gorputzaren eskuin aldea eta arrazoiaren edo logikaren mundua. Estresa eta buruaren edo besoen mugimenduak. Sormena eta buruaren mugimenduak. Komunikazioaren funtzioak (boterea agertzea, intimitatea sortzea, sedukzioa...) eta ez-hitzezko hizkuntza.
4) Ikaslearen grafiaren, marrazkiaren, gorputz hizkuntzaren eta bereizgarri psikologikoen arteko paralelismoak
Begira itzazu ondorengo adibide hauek:

IGO
Ez dago artikulurik.
Ez dago produkturik.
 
© 2005