[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
URIONDO, Aitor. Hezkuntza Fisikoko irakaslea Topaketak
Baloiarekin taldean jolastu
Zenbakia
Data
2004(e)ko uztaila
Idazlea
URIONDO, Aitor. Hezkuntza Fisikoko irakaslea
Saila
Topaketak

Ikastaro guztian zehar hiru elementu elkarrekin erlazionatuko ditugu:

a) baloia
b) jokoak
c) haurra

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

Baloia, Heziketa Fisikoko munduan eta haurren bizitzetan eguneroko material arrunta izanda, baliabide pedagogiko egokia izango dugu.

Baliabide pedagogiko honen erabilerak talde joko eta kiroletan izango duen erabilgarritasuna aztertuko dugu modu teorikoan eta praktikoan.
Hezkuntzan jolasak ematen dizkigun aukera batzuk ere ikusiko ditugu. Jolas eta joko horiek baloian oinarritutako ekintzak izango dira.
Baloiak historian zehar egindako bidaia luzea ere ikusiko dugu. Tresna honen erabilera gaur egungo asmakizuna ez dela konturatuko gara, antzinako egipziarrak hasi baitziren erabiltzen.
Garai haietatik hona baloia asko aldatu zaigu eta erabiltzeko modua ere egunetik egunera aldatzen doala konturatuko gara.
Baloia Hezkuntza Fisikoko ikasgaian tresna motibatzaile bezala erabiliko dugu. Gainera, haren erabileraren bitartez gure ikasleen oinarrizko gaitasun fisikoak garatuko ditugu.
Lan hori modu egokian aurrera eramateko eta baloiaren erabilerari nahi izandako guztia ateratzeko, irudimena ezinbestekoa izango da.
Ildo horretatik, adibide praktikoak eta eguneroko egoera normaletan sor daitezkeen aldaketa berezien proposamenak ere ikusiko ditugu.
Gure helburua, egunerokotasunetik irtetea izango da eta, horretarako, ikastetxetan ditugun materialak proposatutako ideietara eta ditugun ikasleetara egokituko ditugu.
Ikastaroaren azken atalean, jolasetik kirolera gertatzen den transferentzia baloiaren erabileraren bitartez egingo dugu.
Talde kiroletan sortzen diren egoerei erantzuna emateko jokoak ikusiko ditugu.
Haurrekin kirolak lantzeko orduan, zailtasun handienak ematen dituen atala ia beti Taktika izaten da.
Talde taktika orokortasunetik abiatuta aztertuko dugu, talde erasoaren eta defentsaren helburu nagusiak finkatuz eta baloia baliabide egoki moduan erabiliz.
Lan horren bitartez, oposizio-kooperazio jokoetan eta kiroletan sortzen diren egoera askotarikoei beraien kabuz erantzunak ematera bultzatuko ditugu gure ikasleak. Horrela, gaitasun fisikoen garapenarekin batera, beharrezkoak ditugun beste gaitasun kognitibo batzuk ere landuko ditugu.

IGO
Ez dago artikulurik.
Ez dago produkturik.
 
© 2005