[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
YORK, Marian: Bilboko berritzeguneko IKT aholkularia. Esperientzia
www.saretik.net/ostadarra
Zenbakia
Data
2006(e)ko apirila
Idazlea
YORK, Marian: Bilboko berritzeguneko IKT aholkularia.
Saila
Esperientzia

2.200 ikasle baino gehiagoren lanekin osatutako gunea. Helburu nagusia da IKTak curriculum barruan sartzea. Horretarako, testu generoak landu dituzte, ikasle etorkinen kultura aintzat hartuta. Prozesuan IKTak erabiltzen ikasi dute irakasleek zein ikasleek.

“Ez sartu informatika ikastarotan, ez galdu denbora”. Bilboko Berritzeguneko IKT aholkulariaren hitzak dira. “Photoshop ikastaroa amaitzen duzunerako, ahaztu zaizu nola arraio sartu argazki bat eskolako aldizkarian. Prozesuak justu kontrakoa izan behar du: eguneroko behar konkretu horiei erantzun ahala ikasi behar dugu IKTak erabiltzen”.
Filosofia horretan oinarrituta sortu dute Ostadarra proiektua: 200 irakaslek eta 2.200 ikaslek baino gehiagok elkarlanean osatutako web orria. Zeure gelak ere egin dezake ekarpena. Proiektuaren helburua testu generoak lantzea da, ikasgelako kultur aniztasuna ere aintzat hartuta. Prozesuan, gainera, IKTak erabiltzen ikasten da, modu erabat funtzionalean. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei eta beren ikastaldeei zuzenduta dago.

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

www.saretik.net/ostadarra helbidean, 2.200 ikaslek baino gehiagok osatutako ipuinak, abestiak, poesiak aurkituko dituzu, hainbat hizkuntzatan eta kultura askotatik jasota. Horietako batzuk ahotsez kontatuta daude (haurra entzuten duzu ipuina kontatzen edo poesia errezitatzen), beste batzuek irudi animazioa ere badute. Web orri honen helburua bikoitza da: batetik, ikasleekin testu generoak lantzea, horretarako ikasleek etxetik dakarten kultur ondarea baliatuz (ikasleak nongoak izan, hango ipuinak, poesiak eta kantuak lantzea baita proiektu honen gakoa). Kolonbia, Txina, Argentina, Idaho edota Perutik etorritako ikasleek gurasoek kontatutako ipuina, abestia edo poesia ekarri dute, talde osoaren aurrean kontatu dute, eta ondoren gelak landu egin du modu erakargarrian eskegitzeko web orrian. Ikasle etorkinen kulturari zein hizkuntzari gelan lekua egiten zaio horrela, eta ikasleak baloratuak sentitzen dira. Gelan egindako lana web orrian eskegi behar denez, proiektuaren bigarren helburua IKTak erabiltzen ikastea da.

Eskura dituzu testu generoak lantzeko gidak eta ikasleen lanak eskegitzeko programa informatikoak

Proiektu honen atzean Bilboko Ostadarra irakasle mintegiaren lana dago. Web orriko atal bakoitza lantzeko gida bat prestatu dute, edozein irakaslek jakin dezan zerotik hasita zer pauso eman behar dituen ikasleen lan bat web orri honetan zintzilikatzeko. “Nola egin” atalean testu genero hori lantzeko gidak edota webquest-ak proposatzen dira (webquest-a unitate didaktiko mota bat da, on-line egiten dena, Internet bidez). Gainera, testu genero hori lantzerakoan behar izan ditzakezun programa informatikoak ere bertatik jaits ditzakezu, ekintza puntual hori burutzeko “txuleta” eta guzti (nola grabatu ikaslea ipuina kontatzen eta gero Interneten eskegi? Nola sartu animazioa irudiari? Halako ekimen zehatzak proposatzen dira, beharrezkoa den ekipamendua eta jarraitu beharreko pausoen argibide zehatzak emanez).
Ostadarra irakasle mintegiak proiektu honetan IKTez ikasitakoa izugarria da; eta gainera, edozein irakaslek bere zentrotik proiektuan parte hartzeko aukera jarri dute, bide bera eginez ikas dezaten, mintegira joan beharrik izan gabe. Web orrian ekarpenak utzi dituzten ikastetxeen artean, adibidez, Ciudad Realekoak ere ikus daitezke.
Herrien atala: gure ikasleen jatorrizko kulturarentzako leiho bat
Hirugarren Zikloko ikasleekin lantzeko herriei buruzko atala osatu dute. Horrekin, ikasleek esanguratsua den herriari buruz lan bat osatu dute gelan (herria hautatzerakoan, taldean zer jatorritako ikasleak dauden hartzen da kontuan). Gelan egindako lanak informazio sakona bildu du (kokapena, alde fisikoak, ekonomikoak, kultura, hizkuntza, festak, gizarte datuak...). Ikasgelan prozesu hori burutzeko, lehenik eta behin irakasleek mintegian “webquest” edo “altxorraren bila” moduko bat muntatu zuten (Internet bidezko beste unitate didaktiko bat da). Ondoren, irakasleek sortutako webquest-aren bidez eraiki zuten ikasleek herriari buruzko lana. Bukatzeko, ikasleek lurralde hari buruzko ariketak edo jolas informatikoak sortu behar zituzten, beste eskoletako edonork jolastu ahal izateko modukoak: maparekin puzzlea osatzeko jokoak, herri bakoitzari bere bandera erlazionatzeko jolasak eta abar.
Gainera, proiektu hau ikastetxeen artean trukeak egiteko baliatu nahi izan dute. Hala, lanak erdibana egin dituzte beti bi ikastetxeren artean (eskola bakoitzak herri jakin baten ardura hartu du, eta modu honetan landu dute: beste eskola dagoen herriari buruzko lan erdia osatu dute eta hari pasa diote, eta alderantziz, bere herriari buruzko lan erdia beste eskolakoek landurik iritsi zaie). Internetek eskaintzen duena horixe baita finean: pertsonen arteko harreman eta informazio sarea osatzea.•

IGO
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
HEKO Kolektiboa
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
GAZTAёAGA, Maixabel:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
IGERABIDE, Juan Kruz
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
ABASCAL, Julio:
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Teknologia berriak: Informatika. Irakatsi aurretik, ikasi egin behar da
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
Gazteentzako euskarazko komikiak
Teknologia berriak: Teknologia berriak hezkuntzan
Teknologia berriak: Telebistaren erabilera hezkuntzan
Koldo Mitxelena zinema kritikaria
Teknologia berriak: Bideoak eskaintzen dizkigun aukerak
LASKIBAR, Iker: Teknologia berriei begirada desberdin bat
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
BAZTANGO HERRIETAKO ESKOLAK: Kazet@ aldizkaria saritu dute
Teknologia berriak: Softwarearen azterketa eta sailkapena
Teknologia berriak: Internet gela barruan?
Teknologia berriak: TIEC kongresua
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Badator Jolasen altxorra bideoa
Teknologia berriak: Klik programa eta honen arrakasta eskolako hezkuntzan
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Teknologia berriak: Ikasleen segurtasuna Interneten: eskolaren erronka berriak
Teknologia berriak: Bertso doinutegia Interneten eskuragarri
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Telebista etxean eta eskolan
Begiradaren heziketa eskolan
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
ALZOLA, Nerea:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
Alizia errealitatearen herrian. Informazioaren teknologia berriak irakaskuntzaren egunerokoan
M-learning : joan eta ikertu
Super Bat: telebistaren eragina haurrengan
Informatika hezkuntzan
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
XIMENEZ MAIA, Josu: Informatika aztertzen: lan talde baten esperientzia
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AёORGA, Pello:
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Informatika: azken mamu gorriari, adeitasunez
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
www.semealabok.net Gurasoentzako leiho berri bat
Igo zaitez WebQuest-aren trenera!
Ikasmahai digitala, Barakaldoko ikasleen asmakuntza. Elhuyarren
Liburuen Xarma irakasleen gida: Irakurzaletzeko, genero bakoitzaren sekretuak
RICHARD STALLMAN
INTERNET ETA ESKOLA
Wikiak eta webquestak irakaskuntzan
Blogak irakaskuntzan
Irakaskuntza 2.0: WEB 2.0 baliabideak eta konpetentzia digitala
Irudi eta soinu digitala (oinarrizko maila)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
 
© 2005