[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
JIMENEZ, Josu: Irakaslea eta Ikajako kidea Ekarpena
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
Zenbakia
Data
2006(e)ko maiatza
Idazlea
JIMENEZ, Josu: Irakaslea eta Ikajako kidea
Saila
Ekarpena

Kami hitzak papera esan nahi du. Kamishibai hitzak paperezko antzerkigintza. Ipuinak kontatzeko teknika bat da kamishibai, japoniarra. Haatik, herrialde horretako mugetatik atera eta munduan zehar zabaltzen ari da gaur egun. Euskal Herrira ere iritsi da eta zenbait ikastetxetan erabiltzen hasi dira. Esperientzia aberasgarria eta erabilgarria dela ikusi dute.

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

Kamishibai Japonian sortu zen duela 70 urte inguru, 1930eko hamarkadan, eta azken hamar urteotan hedatu da bereziki. Japonian kamishibai-aren teorian sakondu dute eta azkar ari da zabaltzen. Kamishibai-aren artea oso hedatuta dago Asiako hainbat herritan; esate baterako Vietnamen eta Laosen. Ameriketan, bereziki Amerikako Estatu Batuetan hedatu da eta Europan Frantzian, Alemanian, Suitzan, Herbeheretan eta orain, Euskal Herrian.

Eskolan bereziki Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan erabil daiteke, Japoniako ipuinak ez ezik mundu osoko ipuinak kontatzeko eta lantzeko; beste teknika bat da, betiko irudi-liburuaren osagarria.

Kamishibaiaren ezaugarriak

Hiru ezaugarri edo hiru giltzarri ditu kamishibaiak:
1) Beti erabiltzen dugu ‘antzeztokia’ kamishibai egiteko: butai delakoa.
2) Kamishibaiak istorioa eta irudiak ditu, haurrentzako liburuek bezala, baina kamishibai egiteko beti behar da narratzailea, entzuleei begira jartzen dena eta entzuleei istorioa kontatzen diena.
3) Kamishibaia paper zurruneko orrien bidez egiten da. Orriok aurrean marrazkia eta atzean testua dituzte. Orriak atera eta sartu egin behar dira; hortaz, mugimendua ere garrantzitsua da.
Butai-aren ateskak zabaltzean egiazko mundutik istorioaren mundurako jauzia egiten dute haurrek, baina kontalaria entzuleei begira dagoenez, entzuleek badakite kontalaria egiazko munduan dutela. Kamishibaiaren bidez haurren kontzentrazioa bermatzen da eta ikus-entzuleei begira izateak narratzaileari aparteko aukera ematen dio komunikazioa gauzatzeko. Narratzailearentzat erosoa da istorioa irakurtzen duelako, ez du buruz ikasi beharrik. Haurrek istorioa bereganatzen dute, gozatzen dute eta “xarma” sortzen da, kyokan, elkarreragina, interakzioa, sentimenduen konpartitzea; haurrak pozik eta irakasleok ere bai.
Kamishibaiaren teknika egokia da hizkuntza lantzeko. Lehendabizi, entzundakoaren ulermena lantzeko; haurrek ipuina entzuteaz gain, ikusi egiten dute eta horrek asko laguntzen die dena ulertzeko. Hasieran narratzailea irakaslea izaten da, baina ikasleak ere narratzaile izan daitezke; testua atzeko aldean dute irakurgai eta eroso sentitzen dira butaiak ematen dien babespean; gure ikasle-narratzaile horien irakurriaren ulermena eta ahoskera lantzeko aukera ezin hobea. Gainera, a posteriori, ipuin berriak kamishibai formatuan sor daitezke, ikasle guztien artean, ahozko adierazpena eta idazketa lantzeko.
Kamishibai beraz, hezkuntzarako tresna ezin hobea da. •

Uharten dagoen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan ipuin batzuk jadanik prest daude eskoletan erabiltzeko eta beste batzuk ere laster egonen dira eskuragarri.

Japonierazko izena Euskaraz

Ookiku Ookiku Ooikunaare Handitzen handitzen

Hiyokochan Txita txikia
Hensi-n Karratu txikiak
Tentoumusi no Temu Pintta marigorringa
Umi ni sizunda oni Itsasoan hondoratu zen
erraldoiaren elezaharra
Ousama sabuchan Sabu errege
Ahiru no ousama Ahatea errege
Otousan Aita

Japoniarrak Uharten

Etsuko Nozaka japoniarrak kamishibaiaren oinarriak azaldu zituen apirilaren 7an Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan, Uharten, (Nafarroa). Etsuko Nozaka IKAJA Elkarteko idazkaria da. IKAJA Kamishibaiaren Nazioarteko Elkarte japoniarra da. Elkarte horren helburu nagusia kamishibaia munduan zehar sustatzea eta zabaltzea da.

Hezkuntza Departamentuaren Euskara Zerbitzuaren eskutik, saio horretan 50 irakaslek baino gehiagok hartu zuten parte. Etsuko Nozakak bi kamishai kontatu zituen eta Josu Jimenezek beste bi. Saioa ingelesez egin zen eta aldibereko itzulpena egin zen euskarara. Hurrengo ikasturtean kamishibaia lantzeko eta sakontzeko mintegi bat egiteko asmoa agertu du Euskara Zerbitzuak.

Informazio gehiago:

IKAJA: http://www.geocities.jp/kamishibai/index-e.html (japonieraz eta ingelesez)
EIBZ: http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/

IGO
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Sarean Elkartearen ondorioak
Ordenagailuak? Bai,
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Kili eta Kolo
2 urteko haurrekin lantzeko materiala
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Kili-Kili aldizkaria eraberritu da
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Haur jolasen abestiak III
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Zorionak Ipurbeltz!
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Zer diote etorkinek1?
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
"Bidelagun" etorkinekin
Web gune interesgarriak
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
SAENZ, Maite:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Haur-jolasen abestiak
101: Hik Hasik hamar urte bete ditu
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Igo zaitez WebQuest-aren trenera!
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Ikasle etorkinak haur hezkuntzan (1)
Liburuen Xarma irakasleen gida: Irakurzaletzeko, genero bakoitzaren sekretuak
Beldurraren aretoa, Galtzagorri Elkarteak beldurrezko ipuinen inguruan osatutako erakusketa
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Etorkizuna ikastola, Abanto-Zierbena:One Europe, variety of cultures
ALONSO, Juan Carlos: psikologoa
La Inmaculada ikastetxea, Hernani : Ikasle etorkinak etxekotzen
Alboan fundazioa herrien elkartasunaren alde lanean
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Euskal hezkuntzak zer egiteko gai den erakutsi beharra dauka, beti
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
Gasteiz: Kultur aniztasuna: auzotik eskolara eta eskolatik auzora
Herri indigenak
BESALU COSTA, Xavier: Kulturarteko hezkuntza
IRAKUTREZIN
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III (CDa)
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Etorkinak gure eskolan AGORTUTA
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005