[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
Elkarrizketa
JOSU TXAPARTEGI
Zenbakia
Data
2006(e)ko urria
Idazlea
Saila
Elkarrizketa

Belaunaldi oso bat jubilatuko da datozen urteetan irakaskuntzan. Adin beretsuko irakasleak, garai beretsuan hasitakoak. Batzuk jubilatu egingo dira, baina ez erretiratu. Horietakoa dugu Josu Txapartegi “Txapas”, orain arte Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako irakasle izan dena.

Bertatik pasatako haurrek eta gazteek Txapas maisua eskusoinuarekin gogoratzen dute. Irudi hori gelditu zaie buruan. Haur txikiekin jardun izan da, baina horrez gain, Musikako irakasle ere izan da. Ikastolako festa eta jaialdi guztietan dantzan eta kantuan jarri izan ditu denak.Zarauztik kanpo ere ibili da han eta hemen. Irakasle Elkarteko partaide izan zen. Hik Hasiren sortzaileetako bat ere bai. Euskal curriculumaz hitz egiten aintzindari; eta orain euskal pedagogiaren inguruko kezka agertu du. Hainbat eztabaidetan partu hartu izan du, bere iritzi propioa irmotasunez defendatuz. Batzuetan filosofo serioaren paperean eta beste batzuetan kantu kantari eskusoinuaren, pianoaren edo gitarraren erritmoan. Oraingo honetan, pedagogiaz eta euskal irakaskuntzaren ibilbideaz jarri dugu hizketan.

 

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

 

Irakaskuntzan 32 urtetan jardun ondoren, aurten ikasturteko lehen egunean ez zara ikastolara joan. Zer sentitu duzu?

Poz handia. Lasaitasuna eta poza. Aurreneko egunean 14 km egin nituen oinez Aiatik Andazarratera bakar-bakarrik, zoriontasunean, bakardadean, oso gustura. Ni gustura nago egindako lanarekin eta apustuarekin. Ez dut sentitzen apustu txarra izan denik bizitza irakaskuntzara dedikatzea. Gustura nago egin dudanarekin. Ez da asko izan, baina egin dudanak ideia batzuei babesa emateko balio izan du. Nik uste dut ideia horiek onak izaten jarraitzen dutela, sentimendu hori daukat.

 

Zein dira, bada, garai hartan defendatzen ziren eta oraindik ere baliagarriak diren ideia horiek?

Urte haietan arazorik gordinena hizkuntzarekin ikusten nuen. Eta nik, nola ez nekien beste gauzarik egiten, pentsatu nuen: ea irakaskuntzan zeozer egiten dudan haur hauek euskalduntzeko. Eta horixe egin dut urte hauetan: euskara defendatu, euskaraz hitz egin, euskaraz animatu eta, ahal bada, euskara maitagarri egin.Horrekin batera, garai hartan beste fenomeno bat nagusitu zen irakaskuntzan: politikarik ez zela egin behar. Eta hori hanka-sartze historiko bat izan da.

 

Zergatik diozu hanka-sartze historiko bat izan dela irakaskuntzan politikarik ez egitea?

Ez ginen kapaz izan politika eta alderdikeria desberdintzeko. Nazio guztiek defendatzen dute hezkuntzan posizio politiko bat, eta guk ere Euskal Herriaren aldekoa, askatasunaren aldekoa mantendu behar genuen haurren aurrean. Hori egiteko eskubidea eta betebeharra genuen, nazio guztien moduan. Beste gauza bat da irakasleak eduki dezakeen aukera politikoa. Hori baztertzea ondo bilatzen dut.Baina euskaraz erakustetik aparte, ezer ez esatera pasa ginen: euskara, folklore pixka bat eta gauza kultural arrunt batzuk. Geografia erakusteko garaian ere, zazpi probintzia ginela esatea politika egitea zen, eta isildu egin behar. Urte askotan egon gara horrela, eta kalte handia egin duela iruditzen zait.

 

Hortaz aparte, ezin esan euskara ere salbatu dugunik urte hauetan. Oraindik horretan darraigu.

Nik uste dut euskara ni eskolan sartu nintzenean baino abantaila hobean dagoela aurrera egiteko. Baina orduan ez zegoen arrisku handi bat dator orain globalizazioarekin. Ni ados nago Gotzon Garatek hizkuntzei eta kulturei buruz egiten duen planteamenduarekin eta azkenaldian politikari buruz ere egiten duenarekin: independentzia beharrezkoa dela euskara aurrera atera nahi bada. Eta baita Jose Manuel Odriozolarekin ere. Aspalditik esaten du honek botere politikoa beharrezkoa dugula planteamendu kultural oso baten barruan hizkuntza aurrera ateratzeko.

 

Gaur egun denok hitz egiten dugu euskal curriculumaz, baina orain dela 15-20 urte horretaz hitz egiten hasi zen lehenengoetakoa izan zinen. Zergatik?

Oteizak esnatu ninduen. Badira 40 edo 50 urte esan zuela euskara ez zela salbatuko bere testuinguruan, bere habia kulturalean, propioan, naturalean sorrarazi zuen jende hura errekuperatzen ez bazen. Ez zela posible euskara salbatzea euskara sortu zuen gizakia lehenik osatzen ez bazen. Ez zegoen ados planteamendu euskarazale hutsarekin, hots, euskara salbatuko zela, besterik gabe, defendatuz. Oteizaren ustez jatorrizko euskaldun hori erabat galdua zebilen, eta horregatik, berak egin zuen planteamendu kultural-artistiko-estetiko hori euskaldun horren berezitasunak zein izan daitezkeen aztertzera doa. Gizaki hura bideratzen bagenuen, horrek egingo zuen posible berriz ere euskara modu natural batean errekuperatzea.Niretzat pozgarria izan da urteak pasa ahala curriculumaren gaia hurbiltzen ikustea eta orain mahai gainean eta ondo bideratua dagoela ikustea. Haurrari esan egin behar zaio zer eta nor garen, gure gauzak nola izan diren eta nolako herri proiektua irudikatzen dugun. Hor jaiotzen da euskal curriculuma.

 

Orain, berriz, euskal pedagogiaz hitz egiten hasi zara, horretan ere aintzidari. Zer da euskal pedagogia?

Gai berria eta zaila da, baina nik uste dut ahalegin bat egin beharko litzatekeela euskal haurrekin pedagogia berezi bat planteatzeko. Zergatik? Herri bakoitzeko haurrak hari ongi egokituko zaion pedagogoa eduki behar duelako aurrean. Adibidez, baserriko haurra baldin bada, jarri iezaiozu baserriko mundua ondo ezagutzen duen irakaslea. Eta oso rockeroa baldin bada, rocka sentitzen duena. Ez ezazu jarri haurraren testuingurua ondo ezagutzen ez duen irakaslerik. Haurrari egokitutako irakasleak arrakasta gehiago edukiko du bai haurrarekin eta bai pedagogia lanarekin.

 

Eta zer da euskal haurra?

Inork ez dio heltzen gai horri, baina badauzkat susmo batzuk euskal haurraren ezaugarriei buruz. Ni konturatzen naiz haurrarekin euskaldun gisa planteatzen ditudanean gauzak, hau da, bere sotiltasunean, txikitasunean, hurbiltasunean, herriko goxotasun batean, haur horiek erraz irabazten ditudala. Haur horiek bat eginda sentitzen dira. Ostera, gauzak neutralago egiten hasiz gero, agian asmatuko duzu edo agian ez. Esate baterako, ez ezazu jarri haur euskaldun baten aurrean itzulinguruka eta gauza bat esateko mila buelta ematen dituen irakaslerik. Euskaldunok, eta haur euskaldunek ere bai, gauzak nahasmendutan ibili gabe jakin nahi izaten ditugu, zuzenean. Gure pentsamendua zuzena da, ez ibili bueltaka, ez erabili hitz asko gauza bat esateko. Bestetik, herri txiki batekoa da gure haurra. Egin eskalako planteamenduak, tamainakoak. Intuizio batzuk besterik ez dira.

 

Orduan, euskal pedagogiaz edo euskal haurrari dagokion pedagogiaz hausnartu beharko genuke.

Nik uste dut baietz. Uste dut hori planteatzeko ordua dela, eta norbait hasiko dela horri buruzko ikerketa egiten. Erreserba askorekin egingo du topo, noski. Gaurko pedagogoek esango diote haurra mundu osoan berdina dela eta abar, eta onartu egin beharko dira kritika horiek hasieratik, gizakiak denak berdinak garelako, oinarri berak ditugulako.Baina agian, urteetako ikerketen ondorio moduan ikusiko balitz merezi duela pedagogia profil bat definitzea euskal haurrarentzat, nik uste dut hori ona izango litzatekeela. Profil oso zabala izango litzateke, baina elementu positibo batzuk edukiko lituzke haurrentzat.Adibidez, zigorra. Berdin al da zigorraz hitz egitea Alemanian edo Euskal Herrian? Estatu izugarri baten barruan edo herri txiki batean?

Lehengo irakasleak eta oraingoak. Zer eboluzio ikusten duzu?

Nahiko eszeptikoa naiz gaur egun egiten diren planteamendu batzuekin: haurrak asko aldatu direla, gurasoek edozer gauza egiten uzten dietela… Nik inpresioa daukat lehenagoko haurrak eta oraingoak igualak direla. Testuingurua da aldatzen dena eta hori da zaindu behar duguna. Irakasle batek ez du haurra bakarrik eduki behar kontuan. Irakasleak haur horren testuingurua zein den jakin behar du. Irakasle lanak, gainera, testuinguru horretan mugitzera eraman behar du. Horregatik, nik ez dut ulertzen eskolatik kanpo sozialki ezer egiten ez duen irakasle bat. Zeren haurrak maite baditu, haurren aldekoa bada, saiatu behar du gizartean dagoen egitura hori ahal den egokiena izan dadin hurrengo belaunaldientzat. Irakasleak, baita ere, ikuspegi irekia eduki behar du. Zer ekarri dezaket eskola kanpotik haurrentzat normalean egiten dugunetik aparte? Herri bakoitzean dago jende interesgarria jakintza eta sentimendu on asko eskolara hurbil dezakeena. Horrek aberasten du irakaskuntza.Gurasoak ere berdintsu ikusten ditut. Esaten denean gurasoek edozer gauza egiten uzten dietela seme-alabei, nik ez dut horrelakorik sumatzen. Nik sumatzen dut haurrari errieta egiten zaiola behar duenean.Ez dut kezka berezirik haurrak desberdinak ote diren, gurasoak desberdinak ote diren… Uste dut denok ahal duguna eginez gabiltzala. Borondate onarekin ikusten ditut, eta irakasleak ere bai. Kezkatzen nauena sortu dugun edo diguten egitura sozio-ekonomikoa da, mundua nola ari garen antolatzen. Horrek kezkatzen nau. Hor denok ere askoz gehiago busti behar garela uste dut.

 

Alda al dezakegu gizarteak daraman norabidea?

Mendebaleko gizarte mota hau horma baten kontra doan trena da. Hasi dira batzuk esanez trena gelditzen eta norabidez aldatzen hasi behar dela. Nik ez dut uste hormaren kontra joango garenik. Zeren gizakiarengan ez du sentimenduak edo interesak soilik irabazten, logikak ere irabazten du. Eta logikak esaten dizunean galtzera zoazena askoz gehiago dela irabazten ari zarena baino, orduan hasten zara kezkatzen. Arrantzaleei horixe gertatu zaie. Ikusi dutenean galtzera doazela, ez dagoela arrainik jada, orduan egin dute atzera. Orduan esaten digu buruak horrela ezin dugula jarraitu.Bestalde, gizartea aldatzeko, bertan dauden ideiak publikoki eztabaidatzea ere garrantzitsua da. Zarautzen, adibidez, eztabaida bat eduki dugu. Diputazioa eta herriko kirol arduradunak haur futbolari onenak hartu eta 12-13 urterekin mundu horretan sartzearen alde zeuden. Herriko ikastetxeok, berriz, 14 urtera arte, txarragoek eta hobeek elkarrekin jokatzen jarrai zezaten defendatzen genuen. Orain jakin dut azkenean konpetitibitate arlo horrek irabazi duela, ez ikastetxeen ereduak. Eman dezagun eztabaida hori publiko egiten dela; telebistan-eta alde bateko zein besteko argudioak eta ondorioak azaltzen eta eztabaidatzen direla. Orduan, nik uste dut gehiengoak konpetitibitate hori ahal den gehien atzeratzea defendatuko lukeela. Jendearen aurrean hitz egiten denean, badaude normalagoak diren balio batzuk, sen onarekin hitz egiten da. Horrregatik uste dut, nahiz eta ideia desberdinak egon, publikoki defendatzen diren ideiak oraindik zentzuzkoak direla eta komeni dela gizartean eztabaida horiek publiko izatea.

 

Arrisku horiek egonda, zein izan daiteke eskolaren egitekoa une honetan?

Nik sumatzen dut datorren eskolan garrantzia ematen jarraituko zaiela natur zientzia zehatzei (matematika, fisika…). Gai horiek ondo zainduko direla pentsatzen dut eta baliabide teknologiko gehiagorekin erakutsiko direla.Horrez gain, orain arte bazterrean egon diren hainbat gauza ere landuko dira: harremanak, politika, pedagogia… Haurrak politizatu egin behar dira. Ez ideia konkretu batzuetan, baizik eta mundua ulertzeko, gizartearen barruan kokatzeko eta biharko gizakiak izango dituen arazoak ulertzeko. Eta horretarako, eskola izango da leku egokiena. Adostasun handi batekin, ideia orokor batzuk pasa egin behar zaizkio hurrengo belaunaldiari: “hau da daukaguna, hau da guk egin duguna, ondo edo gaizki, eta hau da pasatzen dizueguna”. Beren testuinguruan kokatu behar dira; ez irakaskuntza aseptiko bat egin, nik nire gaia eta kito.Horrez gain, iruditzen zait pertsona bakoitzaren barne mundua askoz ere gehiago hartuko dela kontuan belaunaldi berriekin arrakasta izan nahi bada: sentimenduak, mundu espirituala, artea, nortasuna… Gizarteari normalean ez zaio interesatzen ordenagailuetan asko dakien 18 urteko gazte bat, baina gero kezka sozial bakar bat ere ez daukana; bere dirua, bere etxea, bere bizitza eta besterik ez duena.

 

Baina merkatuari bai.

Ez dut uste borroka hori merkatuak irabaziko duenik. Hala ematen du, baina ez dut uste irabaziko duenik. Ust dut merkatuaren aurrean hezkuntzaren pedagogia proiektu oso bat jaioko dela.Pentsa dezagun merkatuan oinarritutako gizarte batean. Bata bestea jaten hasiko ginateke. Gaur egun horra goaz, baina argi gorriak aspaldi daude piztuta. Gaur jaiotzen ari den ideia garrantzitsu bat hauxe da: zuk zoriontsu izan nahi al duzu bakarrik, gizabanako moduan? Bada begira zer esaten dizudan; ez zara izango. Zergatik? Norberaren zoriontasuna gainerakoen, gizarte osoaren zoriontasunak baldintzatzen duelako. Gizarte osoaren fruitua da norbera zoriontsu izatea. Gizartea orekatu samarra baldin bada, norberak ere zoriontsu izateko bidea edukiko du. “Zoriontsua naiz, BBKko gerente izatera iritsi naiz” esango du batek, baina leihora irten eta gizarteari begiratzen dionean, bere zoriontasuna iluntzen hasiko da.

Gehiegizko informazioaren aurrean, zer egin behar du eskolak? Kritikotasunik lantzen al da?

Niretzat kritikotasuna lehen esan dudanarekin lotuta dago. Kontzientzia sozialean oinarritzen da, eta hori da merkatuak desagertarazi nahi duena. Margaret Thatcherrek hala esan zuen orain dela 8 urte: “gizartea ez da existitzen, existitzen dena da pertsona konkretuak, indibidualak, eta familia”. Hori da merkatuak lortu nahi duena; gu ez sentitzea gizarte bat, gizarteko partaide. Horren aurrean, pentsamendu kritikoa da bizitzarako irizpide sanoa.

 

Gizarteak pertsona indibidualak bultzatzen ditu. Eskolaren balioak kontrakoak dira. Borroka hori nola lantzen da eskolan?

Nik uste dut ausartagoak izan beharko genukeela. Gai horietaz hitz egin beharko litzateke klaustroetan, klaustroetatik desagertuta baitaude.Are gehiago, haur kritikoa normalean buila pixka bat ateratzen duena da eta zigortu egiten da. Eta haur otzana, guztiaren ados dagoena edo arazoen aurrean beste aldera begiratzen duena aurrera doa, hari ez diogu ezer esaten. Orduan, zer eredu ari gara ematen?

 

Haur parte-hartzailea, kritikoa, sortzailea… heztea zen eta da hezkutza proiektu askoren helburua. Lortu al da urte hauetan?

Hor huts egite batzuk eduki ditugu. Gazteak ginenean egiten genituen ikastaroetan oker zegoen planteamendu bat defendatu izan dugula uste dut. Italiatik etorritako korronteak ziren, partidu komunistaren inguruan sortu ziren eskola alternatiboenak. Hala zioten: haurrak aukeratzen duen horretan sinesten duena da eskola alternatiboa. Zergatik? Etorkizuneko helduak beraiek direlako.Nik uste dut ideia hori oker dagoela. Oteizak alderantziz esaten zuen: haurtzaroa bizitzako etapa bat da. Haurraren aurrean heldu eredu bat jarri behar da. Eta nolakoa izan behar du heldu horrek? Gizarte horrek etorkizunerako planteatzen dituen ideiak adierazten dituena.Planteamendua zeharo desberdina da. Ez du haurrak aukeratu behar zer heziketa eredu komeni zaion. Hori gizarte batek definitu behar du publikoki eta demokratikoki eta gero irakasleak transmititu.Edonola ere, oreka bilatu behar da, haurraren ahalmenak, iniziatibak eta interesak ezin baitira ukatu; aitzitik, horiek ere aintzat hartu behar dira. Nortasuneko haurrak egin behar ditugu. Pertsona bakoitzak bere nortasun propioa izan behar du. Bakoitzak bere iritziak sendotasunez defendatzea ona da. Hori lortzen bada besteenganako begirada batekin, ikuspegi sozial batekin eta inguruarekiko errespetuarekin, perfektua litzateke.

 

Urte hauetan zehar “moda pedagogikoak” eduki ditugu. Zer iritzi duzu horietaz?

Euskal pedagogiak oso gauza oinarritua izan nahi du, urte askotan luzatuko litzatekeena irakaskuntzan, eta ez moda moduan.Normalean modak etortzen direnean 10 bat urterako izaten dira. Eta irakasleok badaukagu horietara jotzeko joera, gure eguneroko lanean positiboa baita aberastu nahi izatea. Gutxienez joan egiten gara ikustera zer den. Kuriositate hori mantentzen da irakaskuntzan.Baina alditan arriskutsuak dira, korronte horiek etortzen direnean ez ditugulako galderak garbi egiten. Isildu egiten gara, eta orduan, etortzen denak lan erdia egina dauka gu konbentzitzeko. Adibidez, pentsamendu konstruktibistarekin.Ni horrekin gauza batetaz ohartu naiz: Vigotskik esan zuena ez dugula ondo jaso. “Dena” erakustea akatsa omen zen eta beste muturrera joan ginen: haurrari ezer ez erakustera. Haurrari ez zitzaiola ezer erakutsi behar, berak deskubritu behar duela guztia defendatzen hasi ginen; materiala eman eta berak egin behar zuela deskubrimendua. Eta Vigotskik ez zuen hori esan. Gurasoek egiten dutenaren antzekoa egitea proposatu zuen berak. Amak badaki haurra non dagoen eta hurrengo pausotxoa eskatzen dio haurrari, ez gehiago, ez gutxiago.

Euskal irakaskuntzaren ibilbidea ikusita, gatazkak eta eztabaidak bizitzea egokituko zitzaizun. Horietatik zein izan dira erabakigarriak?

Zarauzko ikastolarentzat bi gatazka izan dira erabakigarriak. Lehenengoan, orain dela urte asko, ikastola zatitzeko arrisku izugarria egon zen, batzuk esaten zutelako ezin zirela hezi gela berean sinestunak eta sinesgabeak. Izugarrizko gatazka eduki genuen eta azkenean bitartekarien bidez, haiek erabakitakoarekin egin genuen aurrera; denak batera heziz.Bigarren gatazka eskola publikoaren Buesaren legearekin izan zen. 300 eta 200 arteko aldea izan zen gurasoen hautua eta azkenean ikastolak nortasun propioa mantentzea erabaki zen.Izan genuen beste eztabaida bat ere gestioaren inguruan. Ordura arte gurasoek eramaten zuten gestio guztia. Irakasleen iritziak zatitu egin ziren, baina azkenean elkarrekin parte hartzea erabaki zen. Eta azkenik, ikastolak hartu berri duen erabaki garrantzitsu bat herriko frantziskotarrekin elkartzea izan da, Zarauzko gazteriari euskalduntasunean oinarritutako zerbitzua emateko.Niretzat, lau erabakiak izan dira onak.

 

Zergatik? Zertan oinarritzen zara hori esateko?

Lehenengoari dagokionez, gaurko gizartean kultura eta pentsamendu desberdinak mahai gainean jarri behar direla planteatzen da, inork ez du esaten “desberdinak garelako, gu aparte”. Eta guk bide hori aukeratu genuen, errespetuan oinarritutakoa.Bigarrengoaren kasuan, uste dut publikotasunaren kontzeptua krisian dagoela. Publiko hitzak, denon gauza eta baten gauza desberdintzen ditu, eta hori, oinarrian ez dago krisian. Baina horrez aparte ematen zaizkion esanahiak kontuan hartuta, orduan krisian dagoela esan daiteke. Publikotasun kontzeptua berdefinitu egin behar da: publikoaren propietatea ez dauka zertan beti funtzionarioen bidez antolatutako gobernu batena izan behar. Eta propietateaz aparte, ikusi egin behar da zer zerbitzu ematen den, nolako interesa duen komunitatearentzat, zenbaten artean eraman daitekeen horren gestioa… Elementu horiek denek ekarriko dute publikoaren berdefinizioa.Gestioari buruz orain irakasleak ikastolaren etorkizunaz jabetzen dira eta gurasoak arlo pedagogikoaz.Eta azkenik, frantziskotarrekin elkartzearena, etorkizunari begira Zarauzko herriarentzat ona dela uste dut, ez dudalako interes pribaturik sumatzen, ez ekonomikorik, ez ideologikorik. Eta onura asko ikusten ditut etorkizunerako.

 

Musika irakasle izan zara. Zer funtzio du musikak heziketan?

Guk ikastolan kantuak landu izan ditugu, eta hor, doinutik aparte, hitzak lantzen dira. Hitzekin gauza asko transmititzen dira eta antzinatik konturatu ziren pedagogoak haurrei gauzak erakusteko zenbat balio zuen kantuak. Manolo Urbietaren eredua oso aberatsa izan da. Eta lehenagotik ere aita Donostiak planteatzen zuen zer garrantzi zuten haurren heziketan euskal kantuek, horien bidez euskalduntasuna eta herrimina transmititzeak. Horien ildoak jarraitu beharko genituzke. Nire ustez, musikaren irakaskuntzak batez ere euskal kantagintzak oinarrituta egon behar du. Hortik abiatu plangintza oso bat egiteko. Horregatik haserretu naiz ikastoletan ofizialki egin den musika plangintzarekin.

 

Zer ikusi diozu, bada?

Nire ustez ez dute eredu ona hartu. Ni azken 15 urtetan 10-13 urteko gaztetxoei musika irakasten ibili naiz. Kantagintza landu dugu eta horrela, haurrek eta nerabeek musika egin dute. Beste gauza desberdin bat izan da, beste sentimendu eta bizipoz batzuei buruz aritu dira musikaren eta kantuaren bidez. Horrela planteatuta arlo ederra dela uste dut.Baina ikasgai bat gehiago bihurtzen badugu, bere liburuekin eta notekin, ez dakit zenbat datu buruz ikasi beharrarekin, izorratu dugu. Horregatik, nik beste aldeko apustua egiten dut. Aita Donostiaren eta Manolo Urbietaren ildoen aldekoa. Iruditzen zait urte hauetan asmatu egin dugula gure ikastolan zentzu horretan planteatuta egon den musikagintzarekin.

Amaitzeko, zer eskatuko zenioke irakasle belaunaldi berriari?

Gauza bera eskatzen diet irakasle berriei zein zaharrei: haurrei begiratzeko. Haurraren aurrean jartzean hari begiratu eta zintzoak izateko. Irakasleak zintzoa izan behar du, ahal duen zintzoena. Gurasoek beti egiten dute haurraren alde. Ahaztu egiten dituzte beraien interesak haurraren alde egiteko. Irakasleek ere gurasoen jarrera hori izatea oso ona dela uste dut. Ez da soilik haurrekin lan egitea soldatagatik edo asko dakidalako, baizik eta dauzkadan haur horien alde egitea. Hori da pedagogo izatea.Haur hori urte batzuetan heldua izango da, eta prestatu egin behar da. Horregatik, haur horrek biharko gizartean zer arazo edukiko dituen pentsatzen saiatu behar da aurretik. Guk geronek ere ez dakigu zer gertatuko den, baina zeozer sumatzen dugu, eta orduan, hori adierazi behar diogu zintzotasun osoz. Eta busti behar badugu, busti. Hanka sar dezakegu, baina normalean, zintzo jokatzen bada, ez da horrelakorik gertatzen. Hori da pedagogo on batek egin behar duena: haurrari entzun, eta bizitzarako ongi prestatu. Arlo guztietan, ez bakarrik akademikoetan.

 

IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
Inauteriak
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
Hauteskunde sindikalak
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
MARTINEZ, Begoña:
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
VADER, Marinus:
Buru
funtzionamenduaren pedagogia.
Armelle Geninet
irakaslearen ikerlanak
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Haur Hezkuntza eta espezialistak
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
MONTESSORI, Maria
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
PIAGET, Jean
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
FREINET, Célestin
VITORIA, Jose Ramon:
REICH, Wilhem
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
FOCAULT, Michel
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
VIGOTSKI
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
ROGERS, Carl
Heziketa, guztion erantzukizuna
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Paulo Freire
lau haizetara
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
NOVAK, Joseph D.
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
DECROLY, Ovide-Jean
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
FREIRE, Paulo
KOHLBERG, Lauwrence
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
HAMILTON, David
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
Motiboezaguerabilpenaren zioak
1923ko andereñoen lan-kontratua
MATA, Marta:
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
TURIEL, Elliot
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
BORQUɉ, Mari Carme:
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
Historiako zertzeladak: Libe Goñi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
RUIZ BIKANDI, Uri:
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Euskal curriculumari oskola kentzen
GARAIGORDOBIL, Maite:
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
URBIETA, Imanol:
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara
Ikastoletako lehen andereñoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
PRECIADO, Txema: Eskolak ongi erakusten al du koloreak ikusten?
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
PETUYA, Alazne:
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
GARMENDIA, Jesus:
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
Begiradaren heziketa eskolan
COSIDO, Jesus:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
ARROY, Igor:
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
SAENZ, Maite:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
GARAGORRI, Xabier:
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Amnesiaren gaitz mortala
MONTERO, Jose Luis:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
LUKAS, J. F.:
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
PLACER, Felix:
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
ARRAIZA, Eugenio:
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Freineten 100. urteurrena
ELKARRI:
Nafarroako euskararen egoera aztergai
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
RIZZI, Rinaldo:
Tertulixak: autoheziketa modu bat
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
UGARTETXEA, Arantxa:
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Haur-jolasen abestiak
AZURMENDI, Joxe:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
GARCIA, Maite:
ALMEN IKASTOLA, Eskoriatza: Ikasleak filosofatzen
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
CONJIL, Txus:
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Haur eskola txikietako irakasleen
Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
HOYUELOS, Alfredo:
Haur Hezkuntzako profil profesionalei buruz
Eskolaren eta familiaren arteko erlazioa eta kolaborazioa funtsezkoak dira, baina ez da beti erraza izaten. Nola lortu ahalik eta harremanik egokiena?
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
102: Irudien eraginak kezkatzen bagaitu, orain dugu hausnartzeko parada
TRABUDUA Yolanda: Gazteek entzuten duten musika
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
GENUA, Enkarni :Artearen bidez haurrak sortzaile hezi behar ditugu, baina ez bihar artistak izateko, baizik eta bizitzeko
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Ikuspegi pedagogikotik bidegabekeria bat da
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Nola eta nork erabakitzen du zein baliotan hezi haurrak? Hor ere manipulatzen al da?
OLVERA, Angelica:Familia Sistemikoko aditua eta ikerlaria.“Sustrairik gabe, hegorik ez dago. Eskolatik erreskatatu egin behar dira familiaren historia eta testuinguruaren historia
Usurbilgo haur eskola: Haurdun dauden amak haur eskolan
Irakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Kanpoko indarkeria irakasleengan
Uda giroko aisialdia
ALONSO, Juan Carlos: psikologoa
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
Alboan fundazioa herrien elkartasunaren alde lanean
Erlijioak ba al du lekurik ikastetxe laikoetan?
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
ETXEKO IRAKASKUNTZA
Zein da gorputz hezkuntzako irakasleen funtzioa? Zein dira landu behar diren gutxieneko edukiak? Horrekin lotuta, zer iritzi duzu Soin Hezkuntza arloan Euskal Curriculumak hartu duen bideari buruz? Betetzen al dira gutxieneko horiek?
Denon zeregina
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko?
Nolako irakasleak behar ditugu XXI. mende hasierako Euskal Herrian?
HAURRAK AFEKTIBITATE ETA SEXU ANIZTASUNEAN HEZTEN
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Eguna edukiak irakasten pasatzen bada, nondik atera denbora haurren kezkak, sentimenduak, arazoak... lantzeko?
Ikasleak nola limurtu
Eraldaketa prozesuak. Parte-hartzean oinarrituriko metodologiak bideratuz.
PEDAGOGIA 2007 HABANAN
PEDAGOGIA SISTEMIKOA
Bilboko Kafe Antzokia: Arte eszenikoak haurren eskura
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
Nola antolatu tutoretza orduak? Zer egin?
Irakasleen erretiroa
DAVILA, Paulí: Hiri hezitzaileak
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
HOPKINS, David: Hezkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar; eskolak ekarpena egin behar dio gizarteari
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Haurrek, elkarren arteko gatazkak haien artean konpondu behar al dituzte? Kasu horretan jazarpenak izateko aukera handiagoa al da? Zer egin behar dute irakasleek?
XIBA proiektua
Haurrak gehiegi babesten al ditugu? Haur berekoiak egiten ari al gara? Ia ahaleginik egin gabe, bat-batean nahi duten guztia lortzea, egokia al da?
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
CHACON ARTEAGA, Nancy: “Balioek eta moralak arreta berezia eskatzen dute pertsonen prestakuntza prozesuetan”
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
Imanol Urbietaren ekarpen pedagogikoa
IZAGIRRE, Patxi: Haurrei heriotzaren aurrean minaren adierazpena normalizatzen erakutsi behar diegu
Hazitegi proiektua: 0-6 urteko haur eskolak
Balioen heziketarako ardatzak
Euskara, euskaldunak eta euskal zibilizazioa: Euskal curriculum baterako materialak
Waldorf pedagogia
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Karaokea editatzen ikasi
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
 
© 2005