[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Gai Nagusia
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Zenbakia
Data
2006(e)ko abendua
Idazlea
Saila
Gai Nagusia

Ikasle guztiak ez ditu euskalduntzen eskolak, ez EAEn, ez Nafarroan, ez Iparraldean. Tokian tokiko hizkuntz ereduek ez dute hori bermatzen, nahiz eta zenbait kasutan legeak hala eskatu. Argi dago beste sistema baten premia dagoela.

EAEn datorren urteko otsailean sor daiteke aldatzeko aukera, Hezkuntza sailburuak proposamen bat aurkeztu behar baitu Legebiltzarrean.Bitartean, gizartea, euskaldunduko duen eredu bat ari da eskatzen, eta azken asteetan jardunaldi, hausnarketa eta txosten ugari aurkeztu dira. Hemen Felix Etxeberria EHUko Pedagogia katedradunarena ekarri dugu, egoera ikuspegi askotatik aztertzen baitu.

 

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

Euskara eta gaztelania ikastea bermatuko duen hizkuntz eredu baten alde

Felix ETXEBERRIA

EHUko PEDAGOGIA KATEDRADUNA

 

Hainbat arrazoi direla medio –demografikoak, pedagogikoak, profesionalak, didaktikoak, giza eskubideen gainekoak eta abar–, euskarazko irakaskuntzak bilakaera sakona ezagutu zuen Euskal Herriko ikastoletan 1980ko hamarkadaren hasieran. 25 urteren ostean, aitortu beharra daukagu ereduen sistemak garai bateko premiei erantzun ziela, baina gaur garaiz kanpo eta gaindituta dagoela. Askok pentsatu genuen sistema berri bat behar zela sortzen ari ziren zailtasunei aurre egiteko, eta euskararen irakaskuntza ikastetxe guztietara, hala publikoetara nola pribatuetara, hedatu zenean, irakasleen hizkuntz gaitasunaren argudioak berebiziko pisua hartu zuen: ezinezkoa zen Euskal Herriko haur guztiak euskaraz eskolatzea, hain zuzen ere irakasleria ez zegoelako lantegi itzel horri ekiteko trebatuta.

Egoera nabarmen aldatu da, eta hezkuntzaren munduko pertsona ugari eta elebitasunaren alorreko hainbat aditu aspaldian defendatzen ari gara ezin zaiola hizkuntz ereduen sistemari denbora gehiagoz eutsi. Arrazoiak asko dira.IkerketaAzken 30 urteotan, irakaskuntzari eta euskarari buruzko 50 ikerketa inguru egin dira, proportzioan kopuru handia inondik ere, beste herrialdeekin alderatuz gero. Ikerketa horien arabera, 1970eko urteetan plazaratu ohi ziren kezka eta galdera ugarik erantzun konplitua jaso dute. Badakigu euskara nola ikasten den gehien eta ondoen. Badakigu, halaber, euskara ikasteak ez diola inolako kalterik egiten beste gai batzuen ikaskuntzari, matematika, zientzia-ikasketak eta ingelesa kasu. Badakigu euskara ikasteak ez duela arazo gehigarririk eragiten. Hitz batean esanda, D ereduan ikasten duten ikasleek besteek bezain ondo ikasten dituzte gainerako gaiak eta ez dituzte besteek baino arazo pertsonal, adimenezko arazo, edo beste motaren bateko arazo gehiago izaten. Badakigu D ereduko ikasleek emaitza onak lortzen dituztela selektibitatean, eta ez dutela zailtasunik ikasketak euskaraz jarraitzeko. Dena da abantaila euskaraz ikasten dutenentzat (Etxeberria, F., 2005)1. Bestalde, badakigu, ondo jakin ere, A ereduan ikasleek ez dutela euskara oinarrizko mailan ikastea lortzen, ikerketak eta esperientzia pertsonalak eguna joan eta eguna etorri erakusten diguten bezala. Azkenik, eskolako elebitasunari buruz Europan egindako azken ikerketa bat ekarriko dugu hona. 2005ean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak euskal irakas-sistemako ikasleen euskara-mailari buruzko ikerlan baten emaitzak argitara eman zituen (ISEI-IVEI, 2005)2. Datuak arduratzeko modukoak dira; izan ere, askok zituzten aurreikuspenak gainditu egin dituzte.Ikerketako proba, ahozkoa eta idatzia, DBHko 4. mailako –16 urteko– 1.191 ikaslek egin zuten. Proba hori ingeleserako “First Certificate” izenekoaren baliokidea da; hau da, zailtasunari dagokionez, maila ertainekoa da. Euskarazko probekin alderatuta, maila EGA tituluarena baino apalagoa da. Eusko Jaurlaritzaren datu estatistikoen arabera (EUSTAT, 2004), DBHko ikasleak honela eskolatuta daude, hizkuntz ereduei begira: A ereduan, % 29; B ereduan, % 24, eta D ereduan, % 47. Hezkuntza Sailaren esanetan, A ereduko ikasle bakar bat ere ez da proba gainditzeko gai izan, B ereduan % 27,5ek gainditu du, eta D ereduan % 57,2k.Guztira zenbat ikaslek ez dute proba gainditu? Datu hori jakiteko, emaitzak eta eredu bakoitzean dagoen ikasle kopurua kontuan hartu behar dira. D ereduan (% 47), ikasle guztien % 27k gainditu zuen proba, eta B ereduan (% 24), berriz, % 7k. Esan dugu A ereduko ikasle bakar batek ere ez zuela proba gainditzea lortu. Horrenbestez, hiru ereduetako ikasle guztien % 34k (27+7) soilik lortu zuen proba gainditzea, eta DBHko 4. mailako neska-mutilen % 66 gainditze marraren azpitik ibili zen. Gutxienez 13 urtez euskaraz eskolatuta egon ostean, ikasle gehienak ez dira proba gainditzeko gai; hau da, ez dute euskara menderatzen. Euskal Herriko hezkuntza elebidunaren inguruan egindako ikerlan ugarietatik atera litezkeen ondorioen artean, honako hauek nabarmenduko ditugu (Etxeberria, 2005):- EAEko ikasleen emaitza akademikoak espainiar Estatuko ikasleenak baino hobeak dira ia ikasgai guztietan. Beraz, argi dago eskola elebitasunak ez duela eragin kaltegarria euskal ikasleen errendimendu akademikoan.- A ereduko ikasleen eta D eredukoen emaitza akademikoen artean alde nabarmenik ez dago matematikan, irakurketan, zientzia ikasketetan eta problemen ebazpenean.- Euskararen ikaskuntzari dagokionez, emaitzarik onenak D ereduko ikasleek lortzen dituzte.

 

Legeak

Europako legeriak norabide argia du 1992an Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Karta3 onartu zenez geroztik. Karta horren 8. artikuluak, irakaskuntzari buruzko artikuluak, honako hau dio:8. artikulua. Irakaskuntza.1.- Irakaskuntzaren arloan, hizkuntza horiek erabiltzen diren lurraldeari dagokionez, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta estatuko hizkuntza ofizialaren edo ofizialen irakaskuntzaren kaltetan gabe, agirigileek honako konpromisoak hartu dituzte:

 

a) Eskolaurrea

- Eskolaurreko heziketa kasuan kasuko erregio edo gutxiengoen hizkuntzetan burutzea ziurtatzea, edo- Eskolaurreko heziketaren zati garrantzitsu bat kasuan kasuko erregio edo gutxiengoen hizkuntzetan burutzea ziurtatzea, edo- Aurreko bi puntuetako bat betetzea beren gurasoek hala nahi duten ikasleekin behintzat, ikasle kopurua behar bestekoa baldin bada, edo- Herri agintariek eskolaurreko heziketan zuzeneko aginpiderik ez baldin badute, lehen bi puntuetan ohartemandako neurriak bete daitezen lagundu edo/eta bultzatzea.Ikus daitekeenez, Europako Kontseiluak irakaskuntza erregio edo gutxiengoen hizkuntzan izan dadin lehenestea gomendatzen du. Euskal Herrian eragiten duten legeei dagokienez, sintesi moduko bat eskainiko diogu irakurleari, hezkuntza elebidunaren alorreko legezko arau nagusiak bilduz. Sintesi horretatik ondoriozta daiteke hezkuntza sistemak, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, euskararen garapenean aurrerabide handiagoa egin ez badu, ez dela legezko eragozpenengatik izan, beste hainbat arazorengatik baizik: familien hautu librea, euskaraz irakatsi ahal izateko irakasle gaituen gabezia, ikasmaterialen eskasia, adostasun politikorik eza eta bestelakoak.

 

 

Elebitasunari eta hezkuntzari buruzko espainiar eta euskal legeen sintesia

 

Espainiako Konstituzioa (1978): 3. artikulua

1.- Gaztelania da Espainiako Estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainol guztiek jakin behar dute eta erabiltzeko eskubidea dute.2.- Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien Erkidego Autonomoetan berauen Estatutuei dagozkien eran.

 

LOGSE (1990)

1. artikulua: helburuetako bat da “Espainiako hizkuntza- eta kultura-aniztasunean heztea”4. artikulua: “Gutxieneko irakasgaien oinarrizko edukientzat inola ere ez da eskola-orduen % 55 baino gehiago baliatuko gaztelaniaz gain beste hizkuntza ofizial bat duten autonomia-erkidegoetan, eta % 65 baino gehiago ez dutenetan”.14. artikulua: Lehen Hezkuntzarako derrigorrezko irakasgaiak adierazten dira, eta horien artean “Gaztelania, dagokion autonomia-erkidegoaren berezko hizkuntza ofiziala eta Literatura”.

 

LOE (2006)

6.3 artikulua: “Gutxieneko irakasgaien oinarrizko edukientzat eskola-orduen % 55 baliatuko da hizkuntza koofizial bat duten autonomia-erkidegoetan, eta % 65 ez dutenetan.”17.e artikulua: Lehen Hezkuntzaren helburuak: “Gaztelania behar bezala ezagutu eta erabiltzea eta, halakorik balego, baita autonomia erkidegoaren hizkuntza koofiziala ere, eta irakurtzeko ohitura garatzea”.

 

Autonomia Estatutua (1979): 6. artikulua

1.- Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.2.- Komunitate Autonomoko Erakunde amankomunek Euskal Herriko egoera sozio linguistikoaren ñabardurak kontutan izanik, bi hizkuntzen erabilpena bermatuko dute, berorien ofizialtasuna erregulatuz, eta berorien ezagutza segurtatzeko behar diren neurriak eta medioak erabaki eta baliaraziko dituzte.3.- Hizkuntza dela-eta, ez da inor gutxietsiko.

 

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea (1982)

Atariko titulua: “Euskara da Euskal Herriko hizkuntza propioa, eta euskara eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan.”I. Titulua, 5. artikulua: “Euskal Herriko herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, bai ahoz eta bai idatziz.”

 

138/1983 Dekretua, hizkuntza ofizialen erabilera araupetzen duena.

1.- Euskara eta gaztelania derrigorrezko irakasgaiak izango dira unibertsitatez kanpoko irakasmailetako ikastetxe guztietan.2.- Hizkuntza ofizialek izango duten erabilera A, B eta D ereduen araberakoa izango da.

 

Eusko Jaurlaritzaren Curriculum Diseinuaren Dekretua (1992)

4. artikulua: …Lehen Hezkuntzak ikasleengan garatzen lagundu behar duen gaitasun bat da “euskaraz eta gaztelaniaz ahoz nahiz idatziz adierazitako mezuak ulertu eta sortzea, komunikazio-asmo eta -testuinguru ezberdinetan”.

 

Euskal Eskola Publikoaren Legea (1993)

18. artikulua: Euskara eta gaztelania nahitaez sartuko dira euskal eskola publikoan gara daitezen irakaskuntza-programetan, bi hizkuntzen ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazmena benetakoa izan eta gutxienez ohizko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa erabili ahal izan daitezen.

ARRAZOI PEDAGOGIKOAK

 

Laburbilduz, aipaturiko legeek defendatzen dute Euskal Herriko ikasleek bi hizkuntzak ezagutzeko eskubidea dutela eskolatze garaia bukatzean; aldaera txiki batzuk gorabehera, eskubide hori estatuko nahiz autonomia erkidegoko lege testuetan jasota dago. Beraz, lege esparrua garbia da gure ikasleek bi hizkuntzak ikasteari dagokionez. Are argiago adieraztearren, Hezkuntzaren Lege Organiko berriak4 honakoa dio 17.e artikuluan: Lehen Hezkuntzaren helburuak: “Gaztelania behar bezala ezagutu eta erabiltzea eta, halakorik balego, baita Autonomia Erkidegoaren hizkuntza koofiziala ere, eta irakurtzeko ohitura garatzea”. Hezkuntza Lege berriaren helburu hori nola bermatu, ordea?

1983ko eta 1993ko araudiei bakarrik erreparatuz gero, garbi esan dezakegu arauak ez direla bete. Adibidez, hizkuntz ereduei buruzko 1983ko dekretuak A ereduari buruz aurreikusten zuenez, “Lehen Hezkuntzaren goiko mailetan beste irakasgaietako zenbait gai ere euskaraz landu ahal izango dira, baldin eta ikasleak beren euskara-mailaz nahiko trebaturik baleude”. Bestalde, Euskal Eskola Publikoaren Legeak (Eusko Jaurlaritza, 1993) honako hau dio A ereduari buruz: “Euskara, ... Gutxienez ohizko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa erabili ahal izan daitezen”. Bi balizko horiek betetzen ez badira, zergatik eutsi behar diogu Lehen Hezkuntza amaitzean euskara menderatzea bermatzen ez duen ereduen sistema bati? Nor da horren erantzule?

Egoera horren argitan, ez da batere harritzekoa A ereduan eskolatutako gazte batek 2006ko maiatzean Euskal Administrazioaren aurka aurkeztu zuen salaketa5. Kalte-ordaina eskatu zion, Bigarren Hezkuntza amaitzean euskara-maila baxua zuela-eta kalteak izan zituelako, euskaltegi batean ikasi behar izan zuelako euskara, eta, ondorioz, gastu batzuk izan zituelako.

 

Kanpoko esperientziak

1983an Hizkuntz Normalizazioari buruzko Legea (7/1983 Legea, apirilaren 18koa) onartu ostean, Kataluniako Generalitatak, Kanadako eskolen adibidea abiapuntu harturik eta eredu tradizionalei aurre eginez, Murgiltze Programa abian jarri zuen, ikasle guztiek, baita gaztelaniadun elebakarrek ere, bi hizkuntzetan gaitasuna lor zezaten bermatzeko xedeaz. Geroago, 1998an, Hizkuntz Politikako Legea onartu zen, aurreko arauan zenbait aldaketa txertatu zituena6. Legea eztabaida iturri izan da eta behin baino gehiagotan auzitegietara eramana, baina azkenean instantzia guztietan onartua izan da. Itxura batean, gaztelania bidezko irakaskuntza eskatzen duten familiak gutxi dira, eta gai horren inguruan gatazka handirik ez dago. 2006an, Kataluniako Auzitegi Nagusiak Badalonako ikastetxe bat behartu zuen ikasketa planean astean gaztelaniazko lau ordu sartzera eta familia auzi-jartzailearen semeari hizkuntza horretan klase gehigarriak ematera7. Alderdi politikoek –itxura batean ez dute Hizkuntz Politikari buruzko 1/1998 Legearen funtsa zalantzan jartzen–, Kataluniako Auzitegi Nagusiak, Auzitegi Konstituzionalak eta Adingabearen Defendatzaileak, besteak beste, Kataluniako eskolan murgiltze programaren hizkuntz politika ontzat jotzen badute, zergatik ezin da eredu bera onartu Euskal Herrian?

 

Arrazoi pedagogikoak

1980ko hamarkadaren hasieran, berebiziko garrantzia ematen zitzaion haurrak eskolatzean haien ama hizkuntza errespetatzeari. UNESCOk 1953an argitara emandako printzipioen deklarazioa8 gogora ekarriz eta eskola elebitasuneko zenbait adituren irizpideei jarraiki (Siguan eta Mackey, 1986; Piaget, Titone, 1976), ikasleak haien familiako hizkuntzan eskolatzeko aukera lehenetsi zen; hortaz, ikasle gaztelaniadunak gaztelaniaz eskolatuak izan ziren. Eskolan ama hizkuntzan hasi behar dela dioen printzipio pedagogikoa aintzat hartu beharrekoa da, baina hizkuntzen irakaskuntzan beste faktore batzuk ere kontuan hartu behar dira: metodologia egokia, familien motibazioa, irakasleen prestakuntza eta gogoa, hizkuntzak gizartean duen prestigioa eta estatusa eta abar (Baker, 1998).Geroago, Mackeyk eta beste zenbait egilek argudiatu zuten gehiago baloratu beharko liratekeela irakasleen motibazioa, motibazio soziala eta gurasoen motibazioa. Euskararen kasuan, faktore horiek eragin eta indar handia dute, eta, horregatik, beste ama hizkuntza bat duten ikasle askok ongi ikasi ohi dute euskara. Horren haritik, nabarmentzekoa da, esaterako, euskarazko eskolaren aldeko deialdiek izan ohi duten arrakasta, hala euskal eskola publikoetakoek nola ikastoletakoek: Mugak Gaindituz, Kilometroak, Korrika... 9Esparru ez-formalarekin jarraituz, euskararen munduak aparteko aberastasuna ageri du, hainbat eta hainbat jarduera, programa, erakunde, tokiko aldizkari, talde, elkarte, jai eta abar baitaude. Esan liteke, beraz, gure gizartean betidanik izan ditugula euskararen inguruko jarduera soziokulturalak eta hizkuntzaren aldeko herri babesa. Aipaturiko ekimenetako batzuk dira, esaterako, euskararen aldeko kanpainak, udalekuak, aisialdiko taldeak, euskara dinamizatzeko taldeak, Euskal Txokoak eta euskararen irakaskuntzari lotutako jaiak.Eskolaz kanpoko motibazioak eta herriak euskarari eta euskara hezkuntzan erabiltzeari eskaintzen dion babesak erakarmen indar handia dute. Horrenbestez, hastapenetan ikasle jakin batzuei (euskal hiztunei, gaztelaniadunei, eta tartekoei) zuzendutako ereduek beste era batera jokatu dute praktikan, ikasle gaztelaniadun elebakarrak nahiago izan duten ereduan –A, B edo D– sartu baitira, haientzat taxututako irizpideei jaramonik egin gabe. Motibazio soziala, prestigio soziala, hain da indartsua ezen familia gaztelaniadun elebakar ugarik hizkuntza mugak gainditu eta euskaraz ikasteko erronkari heldu baitio. Kontraesana badirudi ere, posible da familia gaztelaniadun batean jaiotako ikasle bat euskaraz eskolatzea.

 

Arrazoi didaktikoak

1970eko urteetan ez bezala, gaur egun euskara eta euskaraz irakasteko material ugari dago, lehen hizkuntza zein bigarren hizkuntza gisa. Zenbait argitaletxek eredu bakoitzean irakasteko testuak prestatzen dituzte, orotariko materiala eskainiz. Metodologiari dagokionez ere, euskara bigarren hizkuntza bezala irakasteko eta ikasteko jarraibideak landuago daude. Irakasleen trebakuntza hizkuntzen irakaskuntzan duela 20 urte baino osoagoa da. Azkenik, euskarazko irakaskuntzari laguntzeko material osagarri ugari dago, eta teknologia berriak euskararen alorrera heldu dira, edo alderantziz.10Hastapenetan, 1982an, irakaskuntzarako liburuen ekoizpena bultzatu zen EIMA programaren bidez, geroago programak ikus-entzunezko materiala (1984) eta software materiala (1985) finantzatu ditu, eta euskarazko materiala ekoizten duten lantaldeak sustatzeko programa bat ere bada (1995).

 

Arrazoi profesionalak

1975eko egoera ez zen 2006an bizi duguna. Orduan, irakasle euskalduna, edo klaseak euskaraz emateko gai zena, % 5 inguru zen. Gaur egun, ikastetxe publikoetan klaseak euskaraz emateko irakasle gaituak guztizkoaren % 80 inguru dira (Eusko Jaurlaritza, 2006), eta ikastetxe pribatuetan, berriz, % 60-65. Gaur egun, garbi esan daiteke 2. HE edo antzeko gaitasun agiria duten behar adina irakasle edo irakasle gai ditugula, irakaskuntza osoki euskaraz eman ahal izateko. Bestalde, 1. HE gaitasun maila ere bada irakasleentzat, haiek ikasle, irakasle eta gurasoekiko harremanetarako euskara erabiltzeko gaitasuna dutela egiaztatzen duena. Azkenik, HLEA profila (Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria) irakasle ez diren langileak trebatzeko taxutu da, bereziki ikasleekin euskaraz aritu behar dutenak trebatzeko.

 

Ereduen bilakaera

1980ko hamarkadaren hasieran, ikasleen % 25na D eta B ereduetan eskolatuta zegoen, X ereduan % 20 inguru, eta A ereduan (orduan nagusi zen ereduan) % 35. 1983ko Dekretua ezarri eta ereduak ofizialki abian jarri zirenez geroztik, gaztelania hutseko ereduan (X) eskolatutako ikasle gehienak A eredura joan ziren. Nolanahi ere, A ereduaren aldeko joera agudo aldatuko zen, eta luze gabe etengabeko gainbeherari ekin zion. Azken 23 urteotako bilakaerari begira, Euskal Autonomia Erkidegoan A eredua (gaztelaniako eredua) % 48tik % 7ra pasa da 1983-84 ikasturtea eta 2004-05 ikasturtea bitarte (EUSTAT, 2006). 2003-2004 urteko matrikulazioa honakoa izan zen: A eredua, % 7; B eredua, % 29; D eredua, % 64, eta X eredua, % 0,5. Hainbat arrazoi direla medio (arrakasta, prestigioa, estatusa, esperientzia, motibazioa eta abar), familia askok eredu euskaldunenak hautatzen dituzte. Sozialki, praktikan, A eredua bazterrean geratzen ari da, eta, itxura guztien arabera, denboraren joanarekin are zokoratuagoa geratuko da, erabat desagertu arte. Badirudi familiek argi ikusten dutela A ereduak ez dituela emaitza onak lortzen euskararen ikaskuntzari dagokionez, eta hezkuntzako aukera gisa aintzat ez hartzea erabaki dute. B eredua, mistoa, bere horretan dago, ikasleen % 30 inguru hartuz.

 

Politika

Urte askoan, “A eredua bere horretan mantentzearen aldeko” alderdiek gizartearen % 40 inguru ordezkatu dute (2004ko hauteskundeak), baina EAEko familien % 8k bakarrik hautatzen du eredu hori. Horrek agerian uzten du gatazka, hizkuntzaren arloan baino, politikaren plazan eman dela. 2005. urtean, Eusko Legebiltzarrak ekimen bat onartu zuen Alderdi Popularra ez beste alderdi guztien aldeko botoarekin, eta Hezkuntza Sailari premiatu zion alda ditzala 2007ko otsaila baino lehen irakaskuntzaren alorreko araudia eta euskal hezkuntza sistemako hizkuntz ereduak, ikasleek bi hizkuntza ofizialak bereganatuko dituztela “bermatzeko”. 2005eko azaroan, “Euskal Sozialistak” legebiltzarkide taldeak legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen, Euskal Hezkuntzan hiru hizkuntza barne hartzearen alde, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran eztabaidatua izateko. Proposamenean ikastetxe publikoei zuzendutako deialdi bat zabaltzea defendatzen zen, “hizkuntz trataera berri bat abian jar dezaten, eredu misto eta malgu bakar batean oinarrituta, non bi hizkuntzen –euskara eta gaztelania– presentzia aldakorra izango baita, une ezberdinetan eta curriculumaren zati ezberdinetan baliatuko direlarik”. Deialdian gaineratzen denez, “ikastetxeko irakasleek ados egon beharko dute, eta familiek baiezkoa eman”. Horrez gain, “ingelesa curriculumean sartzea” aztertuko da.Jakin beharko litzateke zertan datzan zehazki hizkuntz eredu “misto eta malgu bat, non bi hizkuntzen presentzia aldakorra izango baita”. Gure iritziz, ereduekin 25 urteko esperientzia metatu ondoren, garbi dago formula egokiena D ereduarena dela, eredu horrek bakarrik bermatzen baitu eskolatze aldia amaituta ikasleek euskara nahiz gaztelania menderatzea. Beraz, ez dut uste eredu berriekin “saiakuntzak egiteko” unea denik, euskara ikastea ahalbideratzen duen eredu bakarra aplikatzekoa baizik. Saiakuntzak egin litezke, baiki, Katalunian bezala ikastetxe publikoetan eredu bakarra ezarian txertatzeko era, epe, edota estrategien inguruan, guraso eta irakasleen nahiekin bat eginik.

Nolanahi ere, urte luzez hizkuntz ereduei buruzko eztabaidak eta gatazkak bizi izan ondoren, badirudi egun eredu horien etorkizunaren inguruan gutxieneko adostasuna lortzeko moduan gaudela.

Gizarte zatiketaren arriskuaGure ikerlanetan eta beste zenbait egilerenetan (Etxeberria, 1995; Elzo, 2002)11 egiaztatu dugu bi eskolatze modu egotea, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, kaltegarria dela ikastetxe barruko bizikidetzarako, batez ere Bigarren Hezkuntzan. Badirudi bi eskolatze modu horiek bi pentsamolde ezberdin, bi talde bereizi –euskal hiztunena eta gaztelaniadunena– sortzeko bidea eman dezaketela, eta bi taldeen elkarrekiko jarrera eta aurreiritziek neurri batean ikasgelaren hizkuntz ereduan dutela jatorria. Gizarte zatiketaren mehatxupean bizi den gizarte batean, ez dirudi komenigarria denik eskolan bi eredu bereizi baliatzea. Hain zuzen ere, Kataluniako hezkuntza eta hizkuntzari buruzko legedian (1983ko Hizkuntz Normalizazioari buruzko Legea eta 1998ko Hizkuntz Politikako Legea)12 zehazki adierazten da ikasleak ez direla beren ohiko hizkuntzaren arabera bereiziko. Kataluniako esparru sozial eta politiko guztiak horrekin bat datoz, bai eta Auzitegi Nagusia zein Auzitegi Konstituzionala ere. Arrazoibide hori Kataluniako gizartean baliozkoa bada, gure ustez euskal gizartean ere berdin defenda liteke. Kulturartekotasuna, bestelakotasunaren integrazioa, eta bizikidetza sustatu nahi ditugun heinean, hainbat jatorritako ikasleak egotea eskola eta gizarte integrazioaren beste elementu bat bezala ulertu behar da. Planteamendu hori da, hain zuzen ere, ikasle etorkinak eskolatzeko orduan onetsiena. Era berean, ikasleak elkarrekin egotea defendatzen dugu, gela berean eta eredu bakar batean, integrazioaren bidean sakontzeko eta bi pentsamolde edo gizatalde sor daitezen eragozteko.

 

Ikasle etorkinen eskolatze eta gizarteratzea

Ikasle etorkinak gizarteratzeko eginbidean, eskolako hizkuntz ereduen sistema hautespen eta baztertze bide bihurtzen da. A eredua, leku askotan, gizatalde marjinalak eskolatzeko aukera bihurtzen ari da. Gaur egun, eskola batzuetan A ereduak ijitoak, etorkinak, arriskupean dauden ikasleak eta, oro har, zailtasun sozial eta ekonomikoak dituzten ikasleak eskolatzen ditu, baztertze prozesuan murgilduta dauden ikasleentzako ghetto modukoa bilakatuz. Eskuinean dagoen taulan, ikasle etorkinen eskolatzearen datu estatistikoak jasotzen dira, haien hizkuntz ereduaren arabera. Ikasle etorkinen portzentajeak eta ikasleen guztizkoenak oso bestelakoak dira. Datu horiek erakusten dute euskal eskoletan A ereduan eskolatzen diren ikasle etorkinen portzentajea ikasleen guztikoarena baino bi aldiz handiagoa dela. Era berean, ikasle etorkinen % 22,8 baizik ez da D ereduan eskolatzen, eta guztizkoari erreparatuz gero, berriz, ikusten dugu ikasleen % 51 baino gehiago eredu horretan eskolatuta dagoela. Zergatik hautatzen dituzte ikasle etorkinek A eta B ereduak proportzio handiagoan? Ez dago faktore eragile bakarra, eta, gainera, zenbait aldagaik indar handiagoa dute leku batzuetan, eta txikiagoa beste batzuetan. Faktore asko daude elkarreraginean. Zenbait kasutan, familiaren nahia da nagusi, beste zenbaitetan ezjakintasuna. Batzuetan ikastetxearen beraren interesa bestelako faktoreei gailentzen zaie, ikasle gutxiegi dituztelako, edo matrikula gehiegi. Batzuetan udaleko edo hezkuntzako arduradunak dira, paradoxikoki, ikasleak aipatu A eredura bideratzen dituztenak. Itxura batean, arrazoi bat baino gehiago egon ohi da ikasle etorkinek azkenean eredu gaztelaniadunen aldeko hautua egitearen oinarrian (Zapata, M. 2005; Septien, J.M., 2006)13. A eredua aukeratzeko arrazoietako asko hizkuntzaz kanpokoak dira; faktore garrantzitsuak dira, esaterako, ikastetxe jakin batek eskain ditzakeen bestelako abantailak: zerbitzuak, hurbiltasuna, ekonomia eta abar. Gure ustez, hori aintzat hartu beharrekoa da familia etorkinei aholku emateko orduan, kontuan izan dezaten euskararen ezagutzarik gabe beren seme-alabek bazterketa pairatzeko arrisku handiagoa izango dutela. Zer gertatuko da hamar edo hogei urte barru euskara ikasten ez duten haurrekin? Zer-nolako eskola eta gizarte integrazioa eraikitzen ari gara? Frantzian berriki gertatutako gatazkek zuhur jokatzera eraman behar gintuzkete.11.- Ingeles goiztiarraIngeles goiztiarraren irakaskuntza “edonola” ezin daitekeela landu onartzen badugu, oker landuz gero hura Bigarren Hezkuntzan irakaskuntza hizkuntza gisa erabiltzen jarraitu ahal izatea arriskuan jartzen delako, nola onar dezakegu euskararen irakaskuntza “edonola” lantzea, gaur egun A ereduan egiten den moduan?

 

Proposamena

Arrazoi horien guztien argitan, gure iritziz A ereduak ez du balio ikasleek euskara ikas dezaten. B ereduak ere ez du helburu hori lortzen, D ereduari hurbiltzen zaionean izan ezik. Laburbilduz, euskara trinkoen lantzen duen eredu bakarraren aldeko hautua honako faktore hauetan oinarritzen da:- Euskara modu eraginkorrean ikastea ahalbideratzen duen bakarra da.- Hezkuntza legediak agintzen duenari lotzen zaio.- Familien artean joera nagusia da.- Behar adina trebatutako irakasleria badago. - Ikasmaterial eta testu egokiak badaude.- Ikasleen arteko diferentzia soziokulturalak gainditzen laguntzen du.- Etorkinen gizarteratzea errazten du.- Beste herrialdeetako esperientzien bermea du.Gure proposamena eredu trinko baten aldekoa da, egungo ereduek baino hein handiagoan bermatuko duena ikasleek euskara nahiz gaztelania mendera ditzatela, baita egoera gaitzenetan ere (familia gaztelaniadun elebakarrak, ikasle etorkinak). Horretarako premiazkoak dira honako hauek:- Eskolak beharrezko diren baliabideak izatea: irakasle trebatuak, irakasle laguntzaileak, itzultzaileak, materiala, bitartekoak…- Ikastetxeek irakasle, ikasle eta gurasoentzat hezkuntza proiektu erakargarri eta motibagarriak lantzea.- Aisialdia eta eskolaz kanpoko jarduerak euskararen ikaskuntza bizkortzeko funtsezko baliabide gisa aprobetxatzea.- Ingelesaren eta atzerriko beste zenbait hizkuntzen irakaskuntza behin euskararen eta gaztelaniaren ikaskuntza bermatu ondoren abian jartzea.- Ikaslearen eskola arrakasta bermatzea.

 

 

Unibertsitatez kanpoko irakasleria,

2002-2003 ikasturtea

 

MAILA SARE PUBLIKOA SARE PRIBATUA

0 HE 3.087 % 17,41 3.876 % 33,301. HE 1.250 % 7,05 621 % 5,332. HE 13.390 % 75,53 7.140 % 61,35

 

GUZTIRA 17.727 11.637

 

Marko berri bat behar da

SAREAN, 2006ko azaroa

SAREAN Elkartearen XXI. Topaketetan, aztergai nagusia hezkuntza alorreko hizkuntza ereduak izan dira. Bertatik hainbat ondorio atera dira. Besteak beste, marko berri bat behar dela azpimarratu da. Bertan argi zehaztuta egon beharko dute hizkuntzetan zein diren ikasle orok bereganatu behar dituen gutxieneko gaitasunak derrigorrezko eskolaldia amaitutakoan eta hezkuntza sistemak behar horri erantzun beharko dio. EAEko kasuan bi hizkuntza ofizial izanik (euskara eta gaztelania) bietan ziurtatu behar da horien jakintza praktiko eta akademikoa, betiere kontuan hartuta euskarak, hizkuntza gutxitua denez, arreta berezia eskatzen duela. Marko honek hainbat printzipiori erantzun beharko dio:

- Ikaslearen hizkuntza eskubideak bermatu: bi hizkuntza ofizialetan edozein esparrutan mintzatu, irakurri zein idazteko gai izatea.

- Kohesio soziala zaintzea, norbanako bakoitzaren egoera kontuan izanik eta aukera berdintasuna bilatuz; hizkuntza-ereduak ezin du inola ere eragile sailkatzaile eta desberdintzailea izan. Planteamendu hauetara iristeko, hainbat urrats eman ditzan eskatzen diogu Hezkuntza Sailari:- Irakaslearen lan tresna diren erreferentziak zehaztu behar dira, ziklo bakoitzerako: helburuak, edukiak eta ebaluaketa irizpideak. Horretan lagungarri izango da Europako hizkuntza markoak definitzen duen mailaketa, zeinak maila bakoitzean hizkuntza bat menperatzeko eman behar diren urratsak zehazten dituen. - Ebaluaketan sakondu behar da, hala barnekoan nola kanpokoan. Hau ere ikuspegi formatibotik tresna baliagarria da. - Beharrezkoa jotzen da ikerketa arloan gehiago sakontzea eta jada badauden eskarmentu onak ezagutu eta zabaltzea. Adibidez, oso interesgarritzat jotzen dira hizkuntza bera lan tresnatzat hartzen duten metodologiak eta hizkuntzen trataera bateratua duten proiektuak. Horretan guztian hezkuntza administrazioa, unibertsitatea eta eskolaren arteko kolaborazio eta koordinazioa areagotu beharko litzateke.- Beharrezkoa da ahozkotasuna era aktiboan lantzea, hots, ikasleak egoera esanguratsuetan hitz egiteko aukerak ahalbidetzea. Horretarako, giza baliabideak eta materialak behar dira.

 

Ikasle guztiak euskaldundu: nola?

KONTSEILUA, 2006-11-24

Bizikidetzan aurrera egiteko, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko, hizkuntzen arteko desoreka nabarmena orekatzen joateko eta Euskal Herriko jendartea kohesionatzeko, ondorengo irizpideak kontuan izatea eta neurriak hartzea litzateke, Kontseiluaren ustez, egokiena:

- Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara izanik, bere ezagutza bermatu behar da eskolaren bidez. Horretarako, euskarak babes legala behar du, hizkuntza ofiziala izendatuz lurralde osoan. Derrigorrezko Hezkuntzak euskara erraztasunez erabiltzea bermatu behar du.

- EAEn, 1982ko Euskararen Normalizazio Legeak ezartzen zituen eskolaren hizkuntza helburuak ez dira lortu ereduen antolaketaren bidez. Gaur egun, hirutik batek lortzen ditu hizkuntza helburu horiek.- Ikerketek D eredua euskalduntze konpetentea lortzen duen bakarra dela diote. Gaztelaniaren gaitasunari eta errendimendu akademikoari dagokionez, D ereduko ikasleek A ereduko ikasleen maila antzekoa edo hobea lortzen dutela erakusten da.- Horregatik, eskola hizkuntza EUSKARA izatea da jendarte hohesionatuagoa egiteko bide egokiena. Azken helburu komuna ikasleak gutxinez elebidunak izatea delarik, horretara iristeko bideak askotarikoak izango dira, ikastetxe bakoitzaren arabera. Amaierako helburu hori bermatzeko, tartean beste helburu batzuk zehaztu beharko dira eta horiek aztertzeko kanpoko ebaluazio sistema behar da.- Hezitzaileen prestakuntzan hizkuntzak eta kulturak batera joan behar dute, hizkuntza ez baita hitz huts batzuen transmisioa. Kolektibitateak, balioek, sentimenduek, identitateak eta abarrek garrantzi handia dute.- Eskolaren ahalegina alferrik ez galtzeko, ezinbestekoa da hizkuntza politika berri eta sendo batek neurri eraginkorrak hartzea.- ...

 

IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
ESTɉVEZ, Xosé
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
VALLɉS, Eduard:
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
ETXEBERRI, Mixel:
Motiboezaguerabilpenaren zioak
1923ko andereñoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
CLEGG, John:
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
MURILLO, Javier:
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iñaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Didaktika integratzailearen ekarpenak
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
BETTO, Frei:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
BIURDANA (Iruñea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
Demokrazia irakaskuntzan
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
106: Ezjakintasuna eta zapalkuntza oso lotsagabeak dira
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
107:Kataluniako Hezkuntza Itun Nazionala: eskola guztientzako onura
Irakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Ikasleak nola limurtu
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Familiak paper garrantzitsua betetzen du euskararen transmisioan. Zer egin daiteke gurasoek eta irakasleek norabide berean jardun dezaten
LERTXUNDI, Anjel: Zuk zeuk irakasten ari zaren horren gaineko irrikarik ez baduzu, alferrik ari zara transmititzen. Eta euskararekin ere, gauza bera gertatzen da.
Labirintoaren erbestean
Nafarroako hainbat ikastetxetan euskararen erabilera sustatzen ari zarete. Nola?
Euskaldun eleanitza
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu ‘Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak’, hau baizik: ‘Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?’·
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Administrazioek jartzen dituzten trabak gaindituz, norabide argia du euskararen aldeko hezkuntzak
TILA ez da lasaigarria
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005