[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Esperientzia
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Zenbakia
Data
2007(e)ko azaroa
Idazlea
Saila
Esperientzia
Eskolan ahozkotasuna lantzeko beharraz hitz egiten da azken urteotan. Hizkuntza idatziari askoz ere pisu handiagoa eman zaio, ahozkoaren kaltetan. Haatik, horrek ez du esan nahi ezer egin ez denik eta egiten ez denik. Abelino Barriola deklamazio saria da horren lekuko. Urtero, sari horrek ikasle eta irakasle anitz bultzatzen ditu boz gorako irakurketa edo deklamazioa lantzera.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Hiztegiaren definizioari jarraituz, deklamazioa zera da: erretorikaren artea lantzeko idatzitako edo esandako esaldia. Eta erretorika, berriz, honako hau: ongi hitz egiteko edo idazteko artea, eta erregela eta prozedura multzoa. Abelino Barriola deklamazio sariak bilatzen duenak ildo horrixe jarraitzen dio: ikasleei euskaraz behar den erraztasunez, ebakera zuzenez, eta doinuera egokiz irakurtzen irakasteko ahaleginei garrantzi handiagoa ematea, eta ereduak plazaratzea. Horregatik, urtero lehiaketa bat antolatzen da.
Lehiaketaren bitartez, bada, ikasleei irakurmena lantzen eta testu idatziak ahoz adierazten erakutsi nahi zaie. Horretarako, jakina, irakasleen zeregina funtsezkoa da; hau da, garrantzi handia du irakasleek haurrek irakurtzeari zenbateko arreta eskaintzen dioten eta zer-nolako irakasbideez baliatzen diren. Horregatik, lehiaketak biak saritzen ditu: ikasle taldeak eta irakasleak. Ikasleek hiruzpalau eguneko bidaia egiten dute Ipar Euskal Herrira eta Nafarroara, eta irakasleek, berriz, astebeteko bidaia: euskaldunok bezala bere hizkuntza indarberritzen saiatzen ari den edo ahozkotasunean ibilbide luzea egin duen herrialde batera.
Lehiaketan ikasgelek hartzen dute parte, ez banako ikasleek. Ongien irakurtzen edo deklamatzen dakiten ikasle taldeak saritzen dira. Eta ikasleen mailaren eta adinaren arabera, zazpi multzo bereizten dira.
Ikasturtearen lehen eta bigarren hiruhilekoan landu ohi dute ikastetxeetan irakurmena eta deklamazioa. Hasteko, derrigorrezko testu bat izan ohi dute irakurtzeko, antzerki zati bat. Pertsonaia adina ikaslek hartu behar du parte. Gero, taldeak berak aukeratutako hitz lauzko bi irakurgai landu behar dituzte, beste bi ikaslek deklamatzeko. Eta, azkenik, taldeak berak aukeratutako bi olerki, beste bi ikaslek irakurtzeko.
Hori dena landu ondoren, ikastaldeak grabazio bat egiten du, eta hori da lehiaketara bidaltzen dena. Gero, aurkeztutako ahots hoberenekin CD bat argitaratzen da, ahalik eta zabalkunde handiena emateko eta, eredu gisa, ikastetxeetara bidaltzeko.
Deklamazio maila neurtzeko irizpideak
Irakurmen edo deklamazio maila hoberena neurtzeko honako irizpide hauek hartzen dira kontuan:
- Abiadura handiegia saihestu egin behar da. Testuaren ezaugarriei lotuta erabaki behar da mantsoago edo bizkorrago irakurri. Alegia, alboratu egin behar da zenbat eta arinago irakurri orduan eta hobe delako ustea.
- Irakurtzen arituko ez balira bezala irakurtzen saiatu behar dute ikasleek: sinesgarritasuna, testua sentitzea, testua irakurtzen gozatzea…
- Isiluneak egin behar dira. Isiluneak testuak eskatu ahala eta behar den bezala egiteak asko hobetzen du arreta.
- Euskararen fonetika legeak eta ebakera arauak ahalik eta ongien errespetatu behar dira, erdal erreferentziak ahal den neurrian ezabatuz. Besteak beste, “yeismoari” aurre egin nahi zaio, eta tz/ts/tx fonemen ebakera zuzena berariaz zaindu nahi da.
- Erdal doinuari eta, batez ere, haren eraginez azentuak azkenaurreko silaban jartzeko joerari itzuri egiten saiatu behar da.
- Euskararen doinuera egokia, berdin du euskara batuan edo euskalkiren batean idatzitako testua irakurri, bereziki zaindu behar da: aho hizkuntzaren mintzamolde jatorra da eredu (ez zen = etzen). Euskal hiztun onen ohiko erabilerari egin behar zaio kasu.
- Naturaltasunaren eta kasuan kasuko testuaren arabera, aintzat hartzekoak dira orobat enfasia eta indarra. Galdera markak normalean ez dira behetik gorako doinuan amaitzen. Harriduretan ere joera artifizialak saihestu egin behar dira.
Gasteizko Jesus Obreroko esperientzia
Gasteizko Jesus Obreroko BHIko Jose Ramon Iñarga irakasleak urtero animatzen du talderen bat lehiaketan parte hartzera. Gasteizko ingurune sozio-linguistikoa ez da egokiena euskara asko entzuteko, eta horregatik iruditzen zaio garrantzitsua eskolan deklamazioa lantzea.
Iazko ikasturtean DBHko 2. mailako ikasleak animatu ziren. DBHko 2. mailan euskara lantegirik ez dute; bai ordea, DBHko 1. mailan. Halere, aurreko ikasturteko esperientzia gustatu, eta 14-15 ikasle animatu ziren ordutegitik at deklamazioa lantzera. Batzuek irakurri zuten; antzerkia, ipuina edota olerkia; beste batzuek efektuak egin… bakoitzaren interesen, gustuen eta nortasunaren arabera. Hau da, ahots goxoko pertsonaia batentzat ahots goxodun ikaslea aukeratu zuten, aiurria behar bazen aiurri biziko norbait…
Irakasleak ahotsa noiz igo behar duten, nola ahoskatu behar duten, indar gehiago non jarri eta abar erakusten die. Aholkuak ematen dizkie: mantso irakurtzeko, ez ahazteko ondo ulertu behar dela, doinua emateko… “Hemen,  Araban, zaila egiten zaigu besteak beste, tz ahoskatzea,  beste leku batzuetan ez bezala, hemen bereziki landu behar dira. Gernikan edo Markinan, esate baterako, beti euskaraz hitz egiten dute, eta ahoskera  lantzea errazago egiten zaie”, dio Jose Ramon Iñarga irakasleak.
Irakasleari ahalegin berezia eskatzen dio, baina argi dauka ikasleentzat komenigarria denez, landu egin behar dela. “Gero eta gutxiago irakurtzen da eta, nire ustez, oso garrantzitsua da ongi irakurtzea. Askotan oso azkar irakurtzen dute eta ez dira jabetzen irakurri dutenaz. Gainera, irakurtzen duguna, ez dugu boz gora irakurtzen. Ez dugu ez gure ahotsa ez besteena entzuten, eta hori ere oso interesgarria da, bai euskara ikasteko, bai hobeto ulertzeko”.
Ikasleen zailtasunak
Oihane Torres eta Lorena Hernandez ikasleak gustura aritu ziren iaz, bai testuak lantzen, bai grabaketa egiten. Oihaneren hitzetan, zailena da zein tonu jarri behar den gogoratzea. “Testuan apuntatzen dugu, baina halere… Gainera, grabazioan urduritu egiten gara, eta ez gara gogoratzen”. “Horrez gain, urduritasuna dela-eta, abiadura hartu ohi dugu, eta ez komarik, ez punturik ez dugu egiten”, dio Lorenak. “Puntua baldin badago atsedena hartu behar da, ez dago arazorik bi edo hiru segundo gelditzeko. Baina…”. “Eta doinuera. Horrekin izaten ditugu komeriak. Pertsonaia haserre baldin badago, hori adierazi  egin behar da, eta batzuetan zaila izaten da paperean sartzea”, dio Oihanek.
Ipuina, antzerkia edo olerkia izan, irakurketa aldatu egiten da. “Olerkia norberak irakurri behar du; antzerkia, berriz, taldean”, dio Lorenak. “Olerkia oso poliki irakurri behar da, oso lasai, entzuten duenak erlaxatu egin behar du. Antzerkian, aldiz, ez; adi egon behar da, zer gertatzen den jakiteko. Ipuinarekin hainbat ahots egin behar ditu bakoitzak, banaka egiten baita”.
Aukera bakoitzak bere berezitasunak ditu, bakoitzak bere jokoa ematen du. Eta hor dago gakoa: jolas hori bilatzean. Jesus Obrero ikastetxeko ikasle horiek aurkitu dute. 
IGO
Hezkuntzaren normalkuntza
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
VALLɉS, Eduard:
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
"Bidelagun" etorkinekin
Web gune interesgarriak
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Euskara ebaluatzeko proba
Gazteak eta euskara
 
© 2005