[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
ERAUSKIN, Juanbau: Hernaniko AEKko irakaslea Galdegidazue
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Zenbakia
Data
2008(e)ko urtarrila
Idazlea
ERAUSKIN, Juanbau: Hernaniko AEKko irakaslea
Saila
Galdegidazue
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Bi galdera, bi erantzun arras desberdinak dituztenak.
Galdera bihurriak benetan. Erantzun borobilik ez dutenak. Ertz ugarikoa eta, hizkuntza tresna afektiboa den heinean, zein ertzetatik heltzen diozun, batari hemen eta besteari han min eragingo diona.
Ez dut uste gai horren inguruko diskutso osatu bat denik, horregatik erantzunak baino gehiago, hausnarketarako galderak planteatuko ditugu.
Gauza bat da, besteei euskaraz aritzeko esan eta zu zeu erdaraz aritzea, garai bateko sermoiak gogoan: egin nik esaten dudana eta ez nik egiten dudana. Hala jokatzen duen irakaslea ezin izango da ikasleen eredu; edo bai, baina eredu horrek esaten duenaren kontrako emaitza jasoko luke.
Guk egiten ez duguna besteei egiteko eskatzea, hau da, nik badakidan baina hitz egin nahi ez dudan hizkuntza batean aritzeko eskatzea ez dakien edo ikasten ari den bati, errespetu falta adierazteaz gain, bada beste zerbaiten seinale ere: norberaren hautua alde batera utzita, irakaskuntzaren profesionalak hala jokatzen duenean, zer transmitituko die ikasleei? Edozein dela ere gaia edo edukia, zer ikuspegi du halakoak? Nola ahaleginduko da motibatzen? Zer dira ikas-estrategiak irakasle horrentzat? Zer garrantzi du erabilerak, eguneroko praktikak ikas-prozesuan?
Nolabait, irakasle hori, euskara eskolan eduki akademiko moduan baliagarri izan daitekeela esaten ari zaigu, baina euskara ez dela baliagarri komunikatzeko edo, areago, transmititzeko. Inplizitoki hori uste du, alegia, “euskaraz bizi” leloa ez dela aplikagarri halakoentzat. Eta uste horretatik abiatuta irakasle horrek ezer gutxi egingo du hizkuntza baten garapenerako hain beharrezkoa den erabilera sustatzeko. Ahaztu egingo du erabilera dela hizkuntzari baliagarritasuna ematen diona, eta ez eskolak “eman beharreko” edukia izateak.
Beharbada eskolak berak diagnosia egin eta, irakasleen arteko harremana teorian izan beharko lukeen bezain euskalduna ez dela ikusiko balu, orduan, irakasleei (eta ez ikasleei) begirako kontzientziazio planen bat abiarazi beharko luke, irakasleen kontzientzia formazio-programen bidez pizteko eta garatzeko. Ikusarazi beharko lieke irakasle horiei hizkuntza baten iraupenerako zein garapenerako, erabilera dela gakoa. Eta erabilera eskolako ordu akademikoetara mugatzen badugu, bide laburra, pobrea eta artifiziala egingo duela hizkuntzak; eta alferrik kexatuko garela gero, esanez, gure ikasleak jotake aritzen direla atsedenaldietan erdaraz.
Predikatzen dugunari zentzua, gorputza, argudioak emateko, beharbada, irakasleok behar ditugu lehenik eta behin baliabideak eta arrazoiak. Jantzi egin beharko genuke. Eta oinarri horien jabe egin ostean, agian, argiago ikusiko genuke egin euskaraz esatea baino eraginkorragoa dela euskara tresna komunikatibo gisa hartu eta lanketa errealak eta motibatzaileak proposatzea.
Badakit esatea errazagoa dela, baina nola egin dute aurrera hizkuntzek eguneroko bizitzarako ezinbesteko tresna direla ulertuta ez bada? Eta tresna horiek egunero hizkuntza erabilita sortzen direla ulertuta ez bada?
Beraz, uste dut eskoletan horretaz jabetzeko saioak ez liratekeela alferrikakoak izango. Uste dut orain arte ikasleak eta hauen motibazioa izan ditugula hizpide, baina agian irakasleok oinarriak finkatu behar ditugu eta bide erakusle argiago bat behar dugu.
Bigarren galdera
Bigarren galdera ere ez da kamutsa, beraz, zer zorroztu?
Aurren-aurreneko galdera honakoa: zer da hizkuntza bat? Zer dela uste dugu? Izan ere uste badugu, esaterako, arauez jositako sistema bat dela, uste horretan oinarrituta egingo ditugu hizkuntzaren diagnosi, egitasmo eta ebaluazio guztiak. Zaharkituta dagoen ustea irudituko zaizue agian, baina ez dakit bada, pentsaera horren zama oraindik ere ez ote dugun irakaskuntzan eta euskalgintzan ari garenok.
Demagun arestian aipatutako ustea bazter utzi dugula eta komunikazioa lehenesten dugula, horretarako eta horregatik sortu zirela hizkuntzak, elkarren arteko komunikaziorako. Jo dezagun hori pentsatzen dugula.
Demagun kalean gaudela eta ondoko gazte bati entzun diogula: “…ezagutzen dut emakume bat zurekin lan egiten duela…” eta kaleko beste bazter batean honakoa: “…zer, joaten gara hemendik?”; eta hurrengoan: “…zuk ondo egingo duzunaren ziurtasuna daukat...”, hain gaztea ez den beste bati; edo, “…itxi atea, hotza sartzen dela!” tabernako bezero bati. Horiek guztiak zuzenak direlako ustea badugu, ondo ari garelako ziurtasuna dugu. Beraz, ez dugu ezer zuzendu beharrik. Oker ari delako kontzientziarik ez duenak ondo ari delakoan ari da (ni neu oraintxe), ez du akatsik egiten. Ezin, hortaz, oker erabilitakoa zuzendu.
Hau akats gramatikalei buruz dagokionean.
Baina euskara kaskarra erabiltzen dugun kontzientzia izan beharko genuke hobetzeko bidean jartzeko, kontzientzia hori izan ezean ondo ari garela uste baitugu.
Bizi garen herrian bizi gara eta beste bi hizkuntza indartsuen igurtzia hortxe dugu, egunero eta nonahi. Ezin ahaztuko dugu euskarak kultur-eskaintzan aurrerapausoak egiten dituenean gaztelania eta frantsesa ere ez daudela geldirik. Ezin ahaztuko dugu nerabe eta gazteei begirako kultur-eskaintza erdalduna ikaragarria dela. Horregatik genion lehen, hizkuntza-komunitate bat ez badago erabat murgilduta, ez bada osorik euskaraz bizi, zail duela aurrera egitea. Horren kontzientzia argia izan behar dugu. Eta hizkuntza bat bizirik dagoen seinale ezin ahaztuzkoa da, hizkuntza horrek, akatsak akats, ibilian behar duela bizi. Gogoratu bestela: latina hizkuntza akatsgabea da, museoan ikusgai paratutakoa.
Honezkero batek baino gehiagok antzemango zenioten hizkuntzaren kalitatea neurtzeko hiru irizpideei buruz ari garela: zuzentasuna, jatortasuna eta egokitasuna. Joxerra Gartziak, Kike Amunarrizek eta Andoni Egañak egindako lana dugula buruan.
Bistan da orain artean zuzentasunaren eta jatortasunaren irizpideak gailendu direla hizkuntza txukuna edo kaskarra erabiltzen ari ote garen neurtzeko. Seguru aski inoiz baino premia larriagoa dugu egokitasunaren irizpidea kontuan hartu eta bestelako ikuspegi bat izateko. Esan nahi baita, fokua zuzentasunean jarrita ari garenean etengabe gure barren-barreneko euskaltzaina ari dela “hau ez da horrela, hau gaizki esan duzu, hori ez da horrela esaten” esaka. Eta pedagogikoki ere badakigu zein emaitza jasoko dugun zigorra zigorraren gainean banatzen dugunean.
Ez naiz ari euskañola indartu behar dugula esaten.
Ez naiz ari edozer gauzak balio duela esaten.
Gazte, nerabe eta zahartxeagoak motibatzeko bestelako ikuspegi, irizpide eta estrategiak garatu behar ditugula esaten ari naiz. Nik ere ez dakit zein diren horiek, ez naiz aditua, irakaskuntzan urte batzuetako esperientzia duen pertsona bat baino ez naiz. Baina esan dezakedana da, ikuspegia erlatibizatze aldera, ezin dugula euskara hizkuntza perfektu-bukatua delako itxura sustatu. Besteak beste atzoko akats barkaezina gaurko esamolde zuzen eta zabaldua baita. Azken batean, hiztunek zilegitzen dutelako dena delako arau gramatikala, eta ez akademiek.
Kontua ez da filologoak lanik gabe uztea; baizik eta bakoitzak bere arloan lan egitea. Eta esango didazue irakaskuntzan zein den lanik behienena, motibazioa ez bada.
Gaia alde batera utzita ari garela pentsatuko duzue apika, baina iruditzen zait euskara kaskarra erabiltzeko arrazoiak, ez datozela hizkuntza ez jakitetik, eta beste nonbait jarri behar dugula arreta. Esate baterako, euskara ama-hizkuntza duen hiztunak, zergatik jotzen du hainbestetan gaztelaniara? Zerk bultzatzen du hiztun hori ezagutu bai, baina ezagutzen duen forma hori beste hizkuntza batean erabiltzera? Kontua ez da ez dakiela edo ez dela gai; baizik eta zehaztu beharko genituzkeen arrazoiengatik aukera bat egiten duela, zeinak darabilen hizkuntza kaskartu, pobretu egiten baitu.
Zuzentasun eta jatortasunaren irizpideen arabera, dudarik gabe. Eta egokitasunaren arabera? Zenbateraino da egokia euskañola? Noraino?
Komunikatzeko baliagarri dela frogatuta dago. Baina, egoera muturrera eramanda, gaztelania hutsean arituta ere, komunikazioa lortuko dugu, ia gehienetan.
Aurrekoan ikastetxe batean ikusitako txartel bat datorkit gogora, Lazkao Txikiren hitzak dira: “Laster, konturatzerako, erdara hutsean arituko gara euskaraz ari garelakoan”.
Lehenago aipatu dugu; kontzientziazioan egon daiteke arazo horren muinetako bat. Alegia, nola uste dugu egiten duela aitzinera hizkuntzak? Eguneroko erabilera esparru guztietan zabalduta baldin badago (eskolan, kalean, etxean, administrazioan, lagunartean, aisialdian, merkatuan, hedabideetan…) erabilera horrek berak bermatuko du hizkuntzaren garapena, hizkuntzaren kalitatea, hizkuntzaren praktikotasuna. Pernandoren egia hauxe da, gure kaskazurrean sartu beharrekoa. Honela sortuko ditugu, hizkuntza tresna gisa erabiliz, behar ditugun esamoldeak, gazte hizkera freskoa, forma berriak eta hizkuntzaren corpus baliagarria. Euskara bazter utzi eta erdararen hautua egiten dugun aldiro ari gara lurperatzen, ondoren ez dakit zein erabilpen-plan eta abarrek suspertzen ez omen duten gure hizkuntza.
Berriro diogu, egokitasunaren irizpidea buruan dugula ari bagara, fokalizazioa ez dago horrenbeste akatsetan, hutsegiteetan. Hiztuna hizketan hasi orduko ez da sentituko epaile baten aurrean ariko balitz bezala (askori entzun diodan moduan). Herritar euskaldun askok pentsatzen du ez dela gai bere hizkuntzan zuzen aritzeko. Euskara ikasten ari direnak, zer esanik ez. Garrantzia zuzentasunari ematen diogulako, eta zuzentasuna arauak ematen du, baina egokitasuna ez du arauak ezartzen, erabilerak baizik.
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta
Familiak paper garrantzitsua betetzen du euskararen transmisioan. Zer egin daiteke gurasoek eta irakasleek norabide berean jardun dezaten
LERTXUNDI, Anjel: Zuk zeuk irakasten ari zaren horren gaineko irrikarik ez baduzu, alferrik ari zara transmititzen. Eta euskararekin ere, gauza bera gertatzen da.
Labirintoaren erbestean
Nafarroako hainbat ikastetxetan euskararen erabilera sustatzen ari zarete. Nola?
Euskaldun eleanitza
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Administrazioek jartzen dituzten trabak gaindituz, norabide argia du euskararen aldeko hezkuntzak
TILA ez da lasaigarria
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Basajaunekin jolasean euskaraz
Ipuinaren Astea Hernaniko Langile Ikastolan
Kulturarteko hezkuntzaren ikuspuntutik begiratuta zer da kulturarteko ikastetxe bat?
Nola garatzen da 8 eta 30 hilabete bitarteko haur euskaldunen komunikazioa?
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005