[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
ORMAZABAL, Xabier. Urtxintxa Eskola Esperientzia
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Zenbakia
Data
2008(e)ko maiatza
Idazlea
ORMAZABAL, Xabier. Urtxintxa Eskola
Saila
Esperientzia
Arantzako aterpetxeko egonaldiak hizkuntzaren erabilera indartzeko erabiltzen dira, besteak beste. Urtxintxa eskolako haur eta gazte arlotik kudeatzen da egitasmoa eta urte osoko iraupena du. Arantzako aterpetxea kudeatzeko koordinatzaile bat dago bulegoan eta hiru begirale aterpetxean, interbentzio arloa gauzatzen. Hizkuntz egonaldiak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuko Euskara Atalak antolatzen ditu, Nafarroako ikastetxeetako haurrek eta gazteek eskola garaian jasotako edukiak praktikan jar ditzaten. Sei eguneko egonaldiak izaten dira udalekuetan, uztailan eta abuztuan, eta bost egunekoak ikasturtean zehar. Azken horiek astelehenetik ostirala bitartean luzatzen dira eta ikasleak irakaslearekin joaten dira Arantzara. Hik Hasi aldizkariko 116. aleko “... goza nazazu gehiago” atalean Izaro Susperregik adierazi zuen moduan, mota horretako irteeretan ikasleek eta irakasleek elkarrekin pasatzen dituzte eguneko hogeitalau orduak. Ikastetxean igarotzen dituzten orduen aldean, lau edo bost aldiz gehiago luzatzen dira harremanak eta kantitatean baino gehiago, kalitatean lortzen dira emaitzarik esanguratsuenak. Testuinguru horretan egiazko harremanak sortzen dira ikasleen eta irakasleen artean.
Bestalde, Arantzako herriak berak ere egitasmoaren helburuak lortzen laguntzen du. Haurrak ez dira soilik aterpetxean egoten, eta kalera irtetzen direnean, kalean entzuten duten hizkuntza euskara da. Ondorioz herritarrekin komunikatzeko euskara erabiltzea ezinbestekoa dute. Aterpetxeko langile guztiak ere, euskaldunak dira.
Metodologia aldetik hizkuntz jolasak eta animazio jolasak erabiltzen dira, baina garrantzi handia ematen diegu ekintza antolatuak ez dauden mementoei. Une horiek guztiek (esnatzea, otorduak egitea, atseden garaiak, dutxa garaia, oheratzea...) “eguneroko bizitza” osatzen dute, eta arrisku handia dago haur eta gazteak erdaraz mintzatzeko; horregatik, ongi antolatu beharreko eremua da.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Euskaraz ongi pasa daitekeela eta euskaraz bizi daitekeela erakutsi nahi diete ikasleei Arantzako egonaldietan. Loraine, Beñat eta Iriber hezitzaileek dute horren ardura. Jolasen bidez euskaraz aritzea eta ongi pasatzea bateragarriak direla ikusten dute ikasleek, eta Arantza herri euskalduna izanik, ingurune euskaldun batean bizitzea zer den ezagutzen dute.
Zazpi edo zortzi urtetik 15 urtera arteko ikasleak joaten dira Arantzara. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik, DBHko 3. mailara. Aste osoa pasatzen dute Arantzan, eta A eta D ereduetako ikasleak hartzen dituzte, Nafarroakoak guztiak. Gu han izan ginenean, DBHko 1. mailako eta 2. mailako ikasleak zeuden. Bi ikastetxetako ikasleak ziren: Faltzeskoak batzuk eta Martzillakoak besteak; guztiak A eredukoak. Beren artean gaztelaniaz egiten dute, euskaraz ez dakitelako, eta hezitzaileekin ere gaztelaniaz hitz egiten zuten Arantzan. Izan ere, Iruñerriko ikasleak euskaraz entzuten ohituago dauden arren, Erribera aldekoekin ez da horrelakorik gertatzen. Horien kasuan, helburua euskara entzutea eta esamolde batzuk ikastea da. Baina egonaldiaren helburua aldatu egiten da D ereduko taldeekin; normalean ez dira ingurune euskaldun batean bizi, eta egonaldia baliagarria izaten da dakitena indartzeko.
Euskara lantzeko, jolasak egiten dituzte, batez ere. Kanpoan edota etxean, edozein leku da ona euskara lantzeko. “Jolas horiekin ez da euskara zuzen-zuzenean lantzen, baina guk euskaraz hitz egiten dugu ikasleekin… Dena den, horiez gain, badira beste jarduera batzuk ere, ‘Hizkuntzaren lehiaketa’ deitzen dena, adibidez, eta horietan gehiago sakontzen da euskara; hitzak ikasten dituzte, esamoldeak ezagutzen dituzte…” esan digu Lorainek. “Plangintza bat dugu, eta normalean horri jarraitzen diogu; goizean jardueraren bat dugu egunero, beste bat arratsaldean eta beste bat gauean. Gauza batzuk aldatu egiten dira, askotan eguraldiarengatik. Mendi irteera bat egin behar badugu eta euria egiten badu, beste zerbait egiten dugu egun horretan, eta jolasak ere aldatu egiten ditugu batzuetan, adinaren arabera”, jarraitu du.
Bost egunean aurrerapausoak
Astean zehar, egunez egun ikusten dituzte arduradunek ikasleek ematen dituzten aurrerapausoak euskarari dagokionez. Horiek neurtzeko, ebaluazioa egiten dutela esan digu Beñatek: “Aurrerapena izan den baino gehiago, haiek zer moduz pasa duten jakiteko egiten dugu ebaluazioa, eta euskara ikasteko eta erabiltzeko gogoa handitu ote zaien ikusteko. Aurrerapena guk ikusten dugu egunez egun”. Astelehenean, lehen egunean, ebaluazio bat egiten dute, ikasleak nola ikusi dituzten eta zer maila duten jasotzeko. Ostiralean, azken egunean, berriro egiten dute ebaluazioa, hasieratik amaierara izan den garapena aztertzeko. Lau ataletan banatzen dute ebaluazioa: hasteko, euskararekiko zer jarrera duten (positiboa edo negatiboa den), motibazioa, ezagutza eta erabilera. Iriberrek esan digu asteazkenerako, normalean, aldaketa ikusten hasten dela. Dena den, neurtzea zaila da Loraineren ustez: “Batzuetan azalpenak ematen ditugu, eta ez dakigu lotsagatik den edo hizkuntza ez dutelako menderatzen, ez dugu jakiten ulertu duten edo ez. Hala ere, normalean talde guztietan dago euskaraz nahiko ongi dakien norbait, eta, horrelakoetan, hari galdetzeko esaten diegu, guri gaztelania hutsean ez entzuteko. Izan ere, gaztelaniarik ez erabiltzen saiatzen gara, baina ezer ulertzen ez badute hitz batzuk sartzen ditugu. Askotan mimika bidez aritzen gara, poliki-poliki, sinonimoak erabilita…”.
Haurrak gustura bueltatzen dira etxera, eta horren erakusle da ondoren, udan, udalekuetara itzultzen direla. Hori pozgarria dela esan digu Lorainek, euskararekiko jarrera positiboa hartu dutela erakusten duelako. 
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta
Familiak paper garrantzitsua betetzen du euskararen transmisioan. Zer egin daiteke gurasoek eta irakasleek norabide berean jardun dezaten
LERTXUNDI, Anjel: Zuk zeuk irakasten ari zaren horren gaineko irrikarik ez baduzu, alferrik ari zara transmititzen. Eta euskararekin ere, gauza bera gertatzen da.
Labirintoaren erbestean
Nafarroako hainbat ikastetxetan euskararen erabilera sustatzen ari zarete. Nola?
Euskaldun eleanitza
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Administrazioek jartzen dituzten trabak gaindituz, norabide argia du euskararen aldeko hezkuntzak
TILA ez da lasaigarria
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Basajaunekin jolasean euskaraz
Ipuinaren Astea Hernaniko Langile Ikastolan
Kulturarteko hezkuntzaren ikuspuntutik begiratuta zer da kulturarteko ikastetxe bat?
Nola garatzen da 8 eta 30 hilabete bitarteko haur euskaldunen komunikazioa?
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005