[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
ANSA, Elixabete: Nafarroako irakaslea Ekarpena
Proiektuak ala mozorroak?
Zenbakia
Data
2010(e)ko maiatza
Idazlea
ANSA, Elixabete: Nafarroako irakaslea
Saila
Ekarpena
Ikasturte berezia izango da aurtengoa niretzat, lehenengo aldiz Haur Hezkuntzako “funtzionarioa” izango naizelako. Orain arte, ordezko ibili naizenean ikasi eta landutakoak zer pentsatua eman dit, eta nire burutazioak zuekin elkarbanatzea otu zait. Ez bainaiz egoera berri honetara ohitzen.
Proiektuka lan egitea ez da kontu berria. Nik 30 urte pasatxo ditut, eta ikastolan izan nuen modu horretan ikasteko aukera. Bizi izandako guztiak, noski, nire lana hobeto egiteko indarra eta gogoa eman dit. 
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zorionez, gaur egun, proiektuka eta txokoka lan egitea oso zabalduta dago. Hala ere, sarritan, lan egiteko modu horien gaineko ikuspegi oso bestelakoekin egiten dugu topo. Egunerokoan murgilduta, ikastetxe gehienetan ez dugu pedagogiaz edota gure irakasle jardunak sorrarazten dizkigun kezkez hitz egiteko tarterik izaten. Horrekin batera, prestakuntzarako edo eraldaketetarako izaten den gogo falta kontuan hartzen baditugu, bakoitzak nahi duena egiten du proiektu hitzaren azpian.
Nik, sarritan, haurrak engainatzen ari nintzela pentsatu izan dut. Uste dut ez dela guztiz egokia nire gelara eramatea maila bereko beste irakasleekin prestatutako proiektuak, lanak, fitxak, jarduerak… 
Izan ere, haurren berezitasunez, hartu beharreko denboraz eta bakoitzaren garapen uneak errespetatzeaz hitz egiten dugu etengabe, eta gero, guztiz kontrakoa egiten dugu. Programazioak nola prestatzen ditugun ikusi besterik ez dago: “Saio  bat fitxa hau egiteko, beste bat matematikako liburukoa egiteko, bestea…”. Joxe Ripiau taldeak aspaldi abesten zuen kantu batek ere hala zioen: Beti presaka, beti presaka, inora ez iristeko.
Baina tira, ez gaitezen zuloan erori! Ez dakit, agian oraindik ez dut sinetsi ere egiten oposaketak gainditu ditudala, baina ikasturte honetan egokitu zaidan taldearekin izandako esperientziak proiektuen inguruan sortu zaizkidan zalantzak modu praktikoago batean hausnartzeko balio izan dit, eta inori lagungarri bazaio, on egin! 
GITARRAren proiektua
Apur bat kokatze aldera, azalduko dudan lana Orkoiengo (Nafarroa) San Migel ikastetxe publikoko Haur Hezkuntzako 3. mailako talde batekin egin dut. Taldea 21 haurrek osatzen dute: 12 mutilek eta 9 neskek, hain zuzen. 
Ikasturtea hasi zenean, Jacson Pollock izeneko artista bati buruzko unitate didaktiko bat egin genuen. Guk unitate didaktiko horri proiektua deitzen genion arren, haurrek gertuago zituzten gauzen inguruko proiektu berri bat abiatu behar genuela iruditzen zitzaidan niri. 
Bi aldiz pentsatu gabe, haurrei ondoko proposamena egin nien: “Ekarri etxetik gustuko duzuen gauzaren bat”. Hala, astebeteko epean ikasle guztiek etxetik zerbait ekarri zuten, eta etxe txokoa zena haurrek ekarritakoekin jolas egiteko txokoa bilakatu genuen.
Etxetik ekarritako gauza guztiak bildu ostean, gehien gustatzen zitzaiena aukeratu eta hari buruz zerbait ikas genezakeela esan nien. Bozketa egiteko gomets bana eman nien haurrei, eta bakoitzak bere aukeraketa egin zuen. Ezer ulertzea zaila bazen ere, emaitzak ohar batean idazten saiatu ziren:
- 9 lagunek gitarra aukeratu zuten.
- 8 lagunek motorrak. 
- 2 lagunek loreak.
- Hanburgesak eta printzesak boto bana izan zuten.
“Gitarra? Eta orain, zer egin behar ote dut?”, pentsatu nuen emaitzak ikusi bezain pronto. Lehenengo gauza, nola idazten den ikustea izan zen: ‘gitarra’ ala ‘kitarra’? Bai, hiztegian hala dago: gitarra. Haurrek ez zekiten oso ongi zer ikasi nahi zuten, baina “Rock! Rock!” errepikatzen zuten. Beno, hori bakarrik ez: oholtza batera igotzea ere proposatu zuten, gitarra jotzaileak gonbidatzea eta kontzertu bat ikustea. Ez da gutxi!
Ordura arte, proiektuekin aritzen nintzenean, galdera orokor batzuk egiten nituen haurrekin proiektua abiatu aurretik. Hainbat saiotan ondorengo galderei erantzuten saiatzen ginen: 
- ZER DAKIGU … (R)I BURUZ?
- ZER JAKIN NAHI DUGU …(R)I BURUZ?
- NOLA IKASIKO DUGU?
Niri, baina, nahiko artifiziala egiten zitzaidan. Iruditzen zait, askotan, haurrak gehiegi bideratzen ditugula. Batzuetan, gure hitzak haien ahotan entzun nahi izaten ditugu, eta horrek eskola zaharreko dinosauroen garaietara eramaten nau, aaaaa!!!
Nire ezjakintasunetik abiatuta, dokumentazio lana egin ondoren, liburutegi txokoan jartzeko liburu bat egitea bururatu zitzaidan. Haurrek esandakoetatik eta gitarrei buruz zer landu daitekeen ikusita, liburuxka horretan ondorengo atalak jarri nituen:
1. Hitzaren definizioa eta etimologia.
2. Gitarraren historia.
3. Gitarra motak.
4. Gitarraren atalak.
5. Musika estiloak: rocka eta rock & rolla.
Ikastolan nola lan egiten genuen oroituta, haur bakoitzari atal horietako zein aukeratuko lukeen galdetzea eta, proiektuak iraun bitartean, taldetan banatzea pentsatu nuen. Horrela, gainerako ikaskideak txokoetan zeuden bitartean, talde bakoitzak aukeraturiko azpigaiaren inguruko informazioa bildu, jaso eta gainerako lagunei azaltzeko lana izango zutela azaldu nien. 
Proiektuak iraun bitartean, haurrek material ugari ekarri zuten etxetik: liburuak, jostailuzko gitarrak, bi gitarra elektriko, pua edo ziri bat… Eta gelako espazioa moldatzeko aukera probestu nuen. Etxe txokoa kenduta genuenez, gitarraren txokoa sortu genuen. Aulkiak, mikrofonoak, partiturak, musika ikurren jolasa… Eta onena: haurrak abestien doinuak eta hitzak asmatzen hasi ziren!
Talde txikian ginela liburuxka erabili nuen gida moduan. Baina, dena den, gelan ordenagailua eta, batik bat, gitarraren txokoan genuen materiala erabili ditugu. Era berean, ikasitakoa nolabait idatziz jasotze aldera, aparteko fitxa batzuk ere sortu nituen. Talde bakoitzak, fitxa horietan, egokitu zitzaien atalaren inguruko hitz gako batzuk idatzi behar izan zituen.
Ikasteko bizi egin behar dute
Neurri batean zehatzegia edo zorrotzegia izan nintzela aitortu behar dut. Agian, haurrei ez zitzaizkien gehiegi interesatzen gitarraren historia edo fidicula  bezalako hitz potoloak. Beharbada, ez zen beharrezkoa hainbeste xehetasun jakitea. Azken batean, egindako lan haiek nire liburuxkako hitzen kopiak ziren, ez haurrek esandako hitzen bilduma. 
Horrela, konturatu nintzen nik egindako lana ez zela nahikoa, haurrek zerbait ikasiko bazuten, euren larruan bizi behar zutela. Eta hara non, gelako ikasle baten lehengusuak kontzertu bat antolatzeko aukera eskaintzen digun! Haurren artean sortutako arrakasta medio, bigarren aldiz etorri behar izan zuen gitarra elektrikoarekin eta anplifikadorearekin .
Gure musikariari elkarrizketa bat egiteko galderak prestatu zituzten haurrek eta, txandaka, beraiei otu zitzaizkien galderak egin zizkioten: “Nola jotzen da rocka? Nola heltzen da mikrofonoa? Nola jotzen da agertokian? Pianoarekin jo daiteke?”. Hasieran erdi lotsaturik, baina, azkenean, Ilargia abestiaren arrakastaz, doinu eta hitz bakoitza bestearen atzetik dotore josi zituen. Beste ikasle baten izebak ere ikasitako hainbat kantu jo zizkigun. Une politak eta zirraragarriak izan ziren biak ere.
Arteaz asko jakin ez arren, denetatik egin behar izaten dugunez, eskolako Haur Hezkuntzako laguntza irakaslearekin batera hainbat proposamen artistiko egin genituen. Etxean gitarra bana izatea ezinezkoa zenez, zapata kutxekin eta gomekin jostailuzko gitarrak egin zituzten haurrek. Gitarren xehetasunak eta atalak lantze aldera, buztinetik gitarrak atera eta margotu zituzten. Azkenik, Pop Art teknika baliatuz (Andy Warhol) gitarrak nahierara margotu zituzten.
Amaieran, ebaluazio jarduera moduan, taldeka zer ikasi zuten edo zer gogoratzen zuten azaldu behar izan zioten elkarri. Azalpenak egin ahala, talde bakoitzak egindako lana liburutegiko horma irudian ipini genuen. Ordura arte egin gabe neukana frogatu nahi izan nuen, eta esan behar dut ez nengoela batere ziur. Ez dakit lehenengo aldia izan zelako edo zergatik, baina saiook zuzenduegiak izan zirela eta tokiz kanpo geratu zirela esango nuke. Gehiegi estutu ote ditut?
Buru bat eta bi esku
Ohartu naizenerako berandu da. Azken finean, lasai aski, nik proiektu deitu diodana unitate didaktikoa ere izan daiteke. Zergatik ez? Ni ere zulo berean erori ote naiz? Zergatik ez da unitatea izango, proiektuetan bete beharreko galderak eta pausoak bete ditugulako? Haurren nahiak asebetetzeko nahikoa al zen? Zer dago sobera? 
Gauzak aldatzeko gogoa bai, baina sarritan gogoa baino zerbait gehiago behar da lanean asmatu ahal izateko. Haurrei egiten uzteko eta esaten dutena entzuteko, ez da aski buru batekin eta bi eskurekin. Nik behintzat hala bizi dut, eta ez nuke esango sentimendu hori duen bakarra naizenik. Oker nabil? Oraingoz zuei hauek esanda, behintzat, lasaiago nago.
IGO
MARTINEZ, Begoņa:
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Hik Hasi Udako Topaketak
Hurrengo uztailean berriro topaketak
BIURDANA institutua, Iruņea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
II Hik Hasi Udako Topaketak
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
SAENZ, Maite:
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Ikastea ez da hartzea
Tertulixak: autoheziketa modu bat
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Haur eskola txikietako irakasleen
Haur Hezkuntzako profil profesionalei buruz
PRH Formazio Eskola
Nola balia ditzakegu irakasleok geure emozioak, ikasgelan ikasleen garapen emozionala bultzatzeko?
ROEGIERS, Xavier eta PEYSER, Alexa: Integrazioaren pedagogian helburua ez da ezagutza; ezagutza, gaitasunak garatzeko baliabidea da
Haurrak gehiegi babesten al ditugu? Haur berekoiak egiten ari al gara? Ia ahaleginik egin gabe, bat-batean nahi duten guztia lortzea, egokia al da?
Gizarte hezitzaileak eskolan
LOPEZ-GOŅI, Irene: Irakasleen prestakuntza diseinatzeko une egokia da, eta hori baliatzen jakin behar dugu
Coachingak lagun al dezake hezkuntzan? Nola? Zer tresna eskaintzen du
Nire hezitzaile-profila
Adimen emozionala. Beste hizkuntza bat
BILBATUA, Mariam: Metodologian hausnarketa sakona egin behar dugu. Zergatik ez dituzte konpetentzia handiagoak lortzen ikasleek? Hori da gakoa
PUJOLAS, Pere: Nazioarteko erakundeen arabera, hezkuntza sistema guztiek ikuspegi inklusiboa izan beharko lukete
Osasun mentala
Nola gainditu jendaurrean hitz egiteko dugun beldurra? Zein garrantzia du ahotsak komunikatzeko orduan?
Yoga saioak irakasleentzat
Zer esango zenuke irakasleen prestakuntzaren gainean
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Euskara ebaluatzeko proba
Joxe Ramon Mauduit: "Bizitzaren zentzua errazago bilatzen da, baldin eta haurraren gaitasunak hasieratik abian jartzen baldin badira"
"Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?"
Web 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan
Bideoa: editatzen ikasteko, 'Pinnacle Studio’-ren bidez
Gure adimena nola eta norantz gidatu ikasten
Adimen emozionala: irakasleen gizakitasuna
Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko
Lumatik ahora
Ez dut zigortu nahi
Jendaurrean hitz egiten ikasi
Autismoaren azalpena ikuspegi praktikotik
Familia eta irakasleriaren arteko harremanak
2-3 urteko haurren psikomotrizitate praktika
Haurrei zuzendutako maskaragintza
Oh happy, kanta eta dantza ezazu
Coaching
Zertan jolastuko gara?
Hedabideek sexuari buruz igortzen diguten informazio pilatik nola bereiz dezakegu nerabeei begira baliagarria dena eta ez dena?
Yoga eskolan
Ez dago produkturik.
 
© 2005