[hasiera]

ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
GOŅI, Maite: Ordiziako Jakintza ikastolako irakaslea Ekarpena
WEB 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan
Zenbakia
Data
2010(e)ko uztaila
Idazlea
GOŅI, Maite: Ordiziako Jakintza ikastolako irakaslea
Saila
Ekarpena
Zer egin ohi genuen, duela gutxi arte, irakasleok gure artean edo ikasleekin elkarlanean aritu nahi genuenean? Ohikoena, egutegi eta ordutegien baimenaz, hitzordua ipini, norbait horrekin edo horiekin geratu eta elkarrekin lanari ekitea izaten zen. Bestalde, aurrez aurre biltzea ezinezkoa zitzaigunean, dokumentuaren zirriborro bat postaz bidaltzea izaten zen istorio amaigabe baten hasiera: zirriborroa bidali, beste bertsio bat jaso aldaketez betea (askotan aldaketak bereizteko kolore ezberdinak erabiliz), berriari ekarpenak egin... Zaila izaten zen, askotan, jakitea zerk zein ekarpen egiten zuen edo zein izan zitekeen azken berrikuspena. Egia esateko, denori gertatu izan zaigu hori noiz edo noiz. 
Gaur egun, ordea, erabilerrazak diren eta instalaziorik behar ez duten tresna mordo bat ditugu sarean eskura, klik batera. Erreminta horiek lan egiteko prozesu osoa errazteaz gain, hori baino garrantzitsuagoa den ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ulertzeko modu berri bat eskaintzen digute. Tresna eta filosofia berri horiek ikasle zein irakasleen partaidetza, trukea eta elkarlana modu erakargarrian eta dohainik susta dezakete, ezagutza denon artean eraikitzeko aukera eman, eta irakaslea XXI. mendeko eskolaren bidean ipini, besteak beste, informazioaren kudeaketa erraztuz eta multimedia baliabideez osatutako jarduerak diseinatzen lagunduz.
Ez dira gutxi irakasleon jarduna errazten diguten baliabideak: plataforma birtualak, blogak, wikiak, webquestak, ariketa sortzaileak... Horregatik, sarri, abian ipini nahi dugu, baina ez dakigu oso ondo nondik hasi. Sareak oparitzen dizkigun aukera anitzetan galdu egin ohi gara. 
Horiek horrela, Google unibertsoa ezagutzea aukera polita bezain praktikoa izan daiteke. Dagoeneko mundu osoan zehar 8 milioi ikasle baino gehiago baliatzen ari da irakaskuntzari begira Googlek garatutako aplikazio sortaz: Gmail, Calendar, Docs eta gehiago. Zerk egiten du aukera hau beste batzuen aldean erakargarriago? Bada, hasteko, eskaintzen dituen aplikazioen kalitatea;  jarraitzeko, eskuragarritasuna eta erabilerraztasuna. Posta kontu bat baino ez da behar aplikazio sorta osoa erabiltzen hasteko. Eta horrek, onar dezagun, izugarri samurtzen du web 2.0rako   bide hainbatetan malkartsua.
Googlek garatutako aplikazioek komunikazioa eta elkarlana errazten dute. Komunikazioa areagotzen da posta, partekatutako egutegi eta integratutako bideoen bitartez, besteak beste. Bestalde, Google Docs eta Google sites erabilita, irakasle eta ikasleek edonoiz eta edonon dokumentuak (dokumentu arruntak, aurkezpenak, formularioak...) parteka ditzakete, hizkuntza informatikoa jakin gabe webguneak sortu eta gehiago. Elkarlana erraztu eta sustatzeko garatuta daude.
Hona hemen, grafikoki azalduta, ezagutuko digutun aukera horietako batzuk:
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

IGO
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
TEJEDOR, Alfonso:
Ikasmahai digitala, Barakaldoko ikasleen asmakuntza. Elhuyarren
Orioko gaztetxoak: eguneroko bizitzarako irtenbide praktikoak diseinatzen eta eraikitzen.
Eredu berri bat ikasteko: proiektuak garatzen enpresetan bezala. (IMH Elgoibarko Makina Erraminta Insititutua)
El Regato ikastetxea: Automatika eta Robotika Hezkuntzan
Aranzadi, Bergara: ASTRONOMIA ERA DIBERTIGARRIAN IKASIZ
Paper Eskola, Tolosa: Zuntz artean ikerlari
Ekintza, DONOSTIA: Ekintza Ikastolako gazteen motorrak martxan
Tknika Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa
Bideo jokoak eta hezkuntza. Euskal Herrian egindako ikerketa
Kosmodetektagailua ikasgelara
Irakaskuntza 2.0
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu ‘Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak’, hau baizik: ‘Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?’·
Ez dago produkturik.
 
© 2005