[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
SIERRA ONAINDIA, Josu Gai Nagusia
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Zenbakia
Data
1996(e)ko azaroa
Idazlea
SIERRA ONAINDIA, Josu
Saila
Gai Nagusia
Euskal Herrian, milaka haur murgiltze programetan ditugun arren (B eta D ereduetako haur erdaldunak), ez dugu "murgiltze-programetan aritzearen kontzientziarik". Irakasle eta ikastetxe gehienek ez dute, seguru asko, murgiltzearen metodologiaz, ez informazio handirik, eta beraz, ezta hausnarketa sakonik egin ere. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Bada, bestalde, aurrekoari loturik, paradojikoki kezkagarria izan daitekeen datu bat, ene ustez: gero eta haur erdaldun gehiago doa D ereduetara. Azken datuak ikusiz gero, A eta B ereduen jaitsiera nabaritu daiteke D ereduaren mesedetan. Hizkuntz trataerari buruzko hausnarketa sakon bat egiten ez bada, orain dela 15 urte bezala gerta daiteke. Orduko D ereduek ez zekiten oso ondo nola aurre egin horrenbeste erdaldunen euskalduntzeari. Arazoa ez da klaseak euskaraz eman eta kitto, baizik eta nolako 2. hizkuntzaren irakaskuntza diseinatu dugun eta zer gertatzen ari den gure geletan.



Eta metodologia?

Bestalde, murgiltze programek, munduan zehar, orain arte, zehaztasun-metodologikoaren falta nabaritzen zuten. Azken urteotan, ordea, bere prozedura eta teknika aztertuz joan dira. Gaur egun askoz gehiago dakigu murgiltzearen funtzionamenduaz, geletan zer gertatzen den eta gauzak nola egin beharko genituzkeen, besteak beste.

Alde batetik, murgiltze programen oinarrizko ideia zera da: ikasleak bigarren hizkuntza eskuratzen du eskolako ikasgaia ikasten ari den bitartean, ikasgai hori 2. hizkuntzan ikasten baita. Baina, batzuek sinestuko ez badute ere, "edukian zentratutako" metodologia honek zera suposatzen du: hizkuntza presente dagoela ikasgai guztietan, xede-hizkuntza klase guztietan lantzen dela, alegia. Horretarako, 2. hizkuntza lantzeko aproposak diren ekintzak programatu behar dira ikasgai bakoitzean. Beraz, irakasle guztiak dira hizkuntz irakasleak.



Murgiltzearen oinarriak

Gogoratu ditzagun, laburki bada ere, puntuok:

- Murgiltzeak hizkuntzaren erakusketa goiztar edota intentsiboa proposatzen du.

- Hizkuntza modu naturalean ikasten den eran ikastea proposatzen du, baina inguru eskolarrean.

- Hizkuntzen arteko transferentziaren mekanismoa kontuan hartzea proposatzen du, ahaztu gabe, ikasleak murgiltzera datozenean lehen hizkuntzaren jabe direla.

- Ikasketa kontestualizatua proposatzen du, eduki eskolarraren ikaskuntzan zentratua, ez hizkuntzaren analisian.

- Hurbilketa komunikatiboa aldarrikatzen du, egoera komunikatibo errealetan, hizkuntza erabiliz ikasten da.

Laburbilduz, murgiltze programetan hizkuntza erabiliz ikasten dela esango genuke, eta horretarako edukien ikaskuntzak sortzen duen kontestua aprobetxatxen da. Zentralena, edukien ikaskuntza da eta ez hizkuntzaren forma.

Planteamendu honek bere ondorioak ditu. Alde batetik, dudarik ez, komunikaziorako benetako egoera signifikatiboak sortzen dira eta hizkuntza erabiliz ikasten da. Bestetik, prozedura honek zenbait arazo sortzen ditu: akatsen fosilizazioa, barne gramatikak, produkziorako trebetasun eskasa e.a., ikusiko dugunez, eta efektu horiek zuzendu beharko dira.



Emaitzak: ulermena bai, baina...

Orokorki, murgiltze programek 2. hizkuntzaren ulermen maila jaso bat lortzen dute munduan zehar, baina hizkuntzaren ikaskuntzarako duten diseinu eta prozeduren eraginez ere, aldez aurretik ez ziren efektuak sortzen dira. Mintzamenari dagokionez, oso orokorra da nahiko ahalmen mugatua izatea ikasleek, eta arrazoia ez dago espozisio-denboraren baitan soilik. Ikus Holobow-en grafikoa: bai murgiltzeko ikasleak eta bai "supermurgiltzekoak" (hemengo D eredua), jatorrizko hiztunaren mailatik urruti gelditzen dira. Arazoa ez da "jario" nahikorik ez dutenik, normalean. Murgiltzearen kritiko amorratua den Hammerly-k dioenez, "2. hizkuntza hitzegitea ez da hizkuntza horretan hitzak azkar esatea, baizik eta hizkuntzaren oinarrizko egiturak kontrolatzea". Bere ustez, frantsesezko murgiltze-programetako ikasleek 'FRENGLISH"ez hitzegiten dute, guk EUSKAÑOLA esango bagenu bezala. Gainera, Lyster-ek dioenez, oso goiz hasten da hizkuntza-akatsen fosilizazioa murgiltze-programetan. Ikasleek komunikatzen dute, eta horretara bultzatzen ditugu, baina zehaztasun eta egokitasun gutxiz komunikatzen dute. Orokorki, akatsen zuzenketa ez da modurik egokienean burutzen. Beste alde batetik, ikasleek jasotzen duten inputa, askotan, funtzionalki murriztua da eta, gehienetan, hizkuntza konplexua eta oparoa erabiltzeko aukerak oso gutxi izaten dira inguru eskolar arruntean.



Jatorrizko eta "sasi-jatorrizko" hiztun minoritarioen arazoa

Gure murgiltze programetan, askotan, beste arazo batekin aurkitzen gara. D ereduetan, batez ere gune erdaldunetan, jatorrizko euskaldunak eta "sasi-jatorrizkoak" (euskara pixka bat dakite etxetik, baina normalean oso ahuldua eta sinplea) ere agertzen dira murgiltze-geletan. Kopuru nahikorik ez badago ezin dira gela batean bildu, eta kasu horretan ere, benetako euskaldunak, euskara ongi darabiltenak, seguru asko, oso gutxi izango dira.

Egoera honetan oso zaila da euskaldunek murgiltzeko ikasleei euskara irakastea, baina oso erraza da euskaldun gutti hauen euskara hondatzea eta kutsatzea. Kurtso gutxitan, oso normala da "euskaldunagoak" diren gela minoritario hauetan benetako murgiltze-ikasleen erroreak entzutea: Asmatu ginen, Kendu da zapata, Ikusi dizut, ikusi diot andereñoari, Zuk etorri zara, Hori ez du balio, Hori bakarrik du bi hagin,, A ke nik badakit hori egin, Ba...zoaz anderoñari, Da polita, Da nirea, Dakizu egiten hau? Esango dizut nun dago? Eta kasurik txarrenean, etxetiko euskaldunek horrela hitz egin behar dela pentsa dezakete (mundu guztiak horrela egiten duelako), eta ez beraiek etxean egiten duten bezala.

Jatorrizko euskaldunak ikastetxean edukitzea oso probetxugarria izan liteke beste guztientzat (aprobetxatzen baldin bada), baina horretarako beraien euskara bermatu eta mantendu egin behar da, programa berezi baten bitartez eta ekintza berezien bidez. Esperientziak esaten digu, ordea, besteek bezain gaizki hitz egitera iristen direla, baldin eta familian interes eta ahalegin berezirik ez badago. Beraz, horra hor proposamena: familia euskaldunik baldin baduzue, esan zein garrantzitsua den beraien funtzioa, animatu euskara seme-alabei transmititzera, ikustarazi ikastolak ezin duela beraien papera bete, ez eta beraien euskara irakatsi.

Ikasle erdaldunen gurasoei, berriz, esan zein garrantzitsua den beren seme-alabentzat euskaldun jatorrak ikastolan izatea, euskara bizi bat ikas dezaten, benetako euskaldunak izatera irits daitezen.



Murgiltze-klaseen arazoetan zentratuz

Merrill Swainek (Swain, 1988) honako fenomeno hauek ikusten ditu murgiltze programetan:

-Ulermen selektiboa: ikasleek mezua nolabait ulertzea lortzen dute hizkuntzaren analisirik egin gabe: hitzen bat ulertu, keinuak eta kontestuaren laguntzaz mezua ulertzera iritsi eta horrekin nahikoa dute.

-Esanahian zentratutako metodologian, askotan, formak ez du axolarik: akatsak ez dira behar bezala zuzentzen, bigarren mailako arazoa balitz bezala tratatzen dira.

-Inputa funtzionalki murriztua da geletan: eskolatik kanpoko hainbat egoera, egitura, lexikoa... ez da agertzen eta ez da sekula erabiltzen.

-Produzitzeko aukera handirik ez dago edukian zentratutako metodologian, batez ere maila batetik gora. Edukia da printzipalena eta eskolaren eskema tradizionalak dira nagusi.

IRTENBIDEAK: MINI-HIZKUNTZA KLASEAK, INTERAKZIOA, PRODUZITZEKO AUKERA...

1. Ulermen selektiboaren kontra, Swain-ek PRODUKZIOA aholkatzen du. Horrek behartuko du ikaslea forma-esanahiaren arteko erlazioaz konturatzera.

2. Akatsen zuzenketa: ez utzi akatsak hizkuntza klaserako. Erroreak klasean bertan analisatu eta zuzendu behar dira. "Gramatika" klaseak eguneroko klasean txertatu behar dira. Gaur egun, aski garbi dago produkzioaren ondorioz egiten diren errakuntzak ezin direla "hizkuntza klaserako" utzi, eta MINI HIZKUNTZA-KLASEAK integratu behar direla eguneroko ekintzetan: hizkuntzen analisi-kontrastiboa, hizkuntzari buruzko hausnarketa, interakzioa.

Ikasleek komunikatzeko premia sentitu behar dute, baina zuzen eta zehatz komunikatzeko beharra ere biziz.

3. Input funtzionalki murriztuaren kontra, bi aholku: jatorrizko hiztunekiko interakzioa bultzatu eta irakasleen produkzioaren azterketa eta hausnarketa.

4. Produzitzeko aukerak ugaltzeko, klaseen galde-erantzun eskema aldatu behar da. Irakaslearengan zentratutako klaseak ikaslearengan edo ekintzan gehiago zentratzera iritsi behar da.



Ahozko hizkuntzaz

Swain eta Lapkin-ek zera diote: "Xede-hizkuntza produzituz (2.H), ikasleek arazoren bat aurkitu dezakete eta honek eraman ditzake ezagutzera zer ez duten menderatzen edo zer dakiten erdizka (...) eta ikasleak prozesu semantikoetatik sintaktikoetara pasatzera behartzen ditu". (Swain, Lapkin, 1995:373)

Nobuyoshi eta Ellis-ek (Nobuyoshi, Ellis, 1993: 203-210) gehiago zehazten dute EKINTZA KOMUNIKATIBOEI BURUZ hainbat xehetasun emanez. Ekintza komunikatibo hauek bi motatan sailkatzen dituzte:

1-EZ-BIDERATUAK: naturalak. Bere ezaugarria: hiztuna bere hizkuntz ezagupena espontaneoki erabiltzera behartzen dute, baina helburu komunikatibo hutsa du. Agian interakziorik badago, forma berriren bat ikas dezake ikasleak, baina seguru asko JARIOA lantzeko balioko du.

2-BIDERATUAK: helburu komunikatiboaz gain, aldez aurretik prestatuta daude eduki gramatikalen bat lantzeko: aditzaren iragana e.a. Irakasleak "bultzatu" egiten ditu ikasleak, interakzioaren bidez, azalpenak eskatuz... ZEHATZAGO komunikatzera. Helburua, forma berriak ikastea da, eta batez ere, forma ezagunak kontrolatu eta hobetzea. ZUZENTASUNA lantzeko balio du.

Hala ere, honako muga hauek ere jartzen dituzte:

A) Zenbait eduki gramatikal ez da erraz ikasten interakzioaren bidez.

B) Ikasle guztiek ez dute berdin erreakzionatzen ekintza bideratuen aurrean. Batzuek ez dute zehatzago edo zuzenago hitzegiten.

Horren alternatiba: ariketa gramatikalak eta hausnarketa.

Hona hemen AHOZKO HIZKUNTZA LANTZEKO PROGRAMATUKO DIREN EKINTZEN EZAUGARRIAK:

-Egoera erreala izan dadila, ez artifizialki egokitua.

-Benetako egoera komunikatiboa: entzuleak esango denaz interesik izan dezala eta, aldez aurretik, informazio hori ez dezala eduki. Adierazleak esango duenaz interesik izan dezala eta esanahiez betetako zerbait adierazi dezala.

-Mintzaldiaren luzera nahikoa.

-Gutxienezko konplexutasuna eta progresioa.

-Efektiboa baina, aldi berean, kalitatezkoa: mezua komunikatzea lortu dezala, baina zehazki, egoki eta garbi.



Gela barneko prozeduren garrantzia

Taula hauetan Netten eta Spain-ek eginiko azterketa baten ondorioz, gela barneko prozedura desberdinen eragina zein den ikusiko dugu. Hiru talde aztertu zituzten. Hiru gela hauek, ikus daiteekenez, nahiko desberdinak dira barne-prozesuen arabera.

A gelan, irakasleak ikasle bakoitzarekin hitzegiten du eta talde bakoitzarekin, sarritan. Bestalde, galdera askotxo daude, adierazpen eta eztabaidak, eta baita ikasleekiko interakzio librea ere.

B taldean irakasleak ikasle bakoitzarekin hitzegiten du, baina askoz ariketa errepikakor gehiago dago An baino eta ez dago ikasleen arteko interakziorik.

C taldean, azkenik, irakurketa asko dago, errepikatutako ariketa asko eta interakzio oso gutxi.

Komunikazioen protagonistei begiratzen badiegu, taula txikian batez ere A eta Cren arteko diferentzia ikusiko dugu. A taldean irakasleak mezu gutxiago hasten ditu eta ikasleek askoz gehiago. Cn, alderantziz, irakaslea da hitzegiten duena eta ikasleak oso gutxi.

Esan beharra dago, gainera, AHALMEN KOGNITIBOA neurtu ondoren, B eta C taldeak direla hoberenak, eta errendimendu aldetik ere hoberenak izan beharko lukete.

Bigarren hizkuntzako (frantsesa) emaitzak aztertu ondoren, ordea, A taldea espektatiben gainetik dago, C taldea espektatiben azpitik dagoen bitartean.



Nola eta noiz txertatu ahozko hizkuntza lantzeko ekintzak

Ahozko hizkuntza gure klaseetan sartzeko, klaseen eskema aldatu behar da. Ez da berdin modu batera antolatzea, hau da, irakaslearengan zentratutako klaseak, galdera/erantzuna eskema, talde handian lan egitea..., edo bestera, talde lanak kontrolatu edo zuzendu, ikasleek lanak eta emaitzak aurkeztu beharra, ikasleen arteko interakzioa eskatzen duten ekintzak programatzea...

Ahozko hizkuntzari aukerak emateko, IKASLEAK hitz egin behar du eta gainera luze, beraz, lan egiteko modua aldatu behar da gela barruan.

Dena dela, kontuz talde-lanarekin. Ikasleak taldeka jardun arren, ez da ziurra denek parte hartuko dutenik, eta are gutxiago denek neurri berean hitz egingo dutenik. Liderrak gidatuko du taldea irakaslearen papera ordezkatuz. Denen partaidetza ziurtatzeko, bakoitzak behar den informazioaren zatiren bat izan behar du.



Irakasleen funtzio bikoitza murgiltze-programetan

Alde batetik, programaren helburuak bete behar ditu irakasleak: eduki eta prozedurak, errendimendua ziurtatuz. Bestetik, hizkuntza-helburuak programatu behar ditu ekintza eta gai guztietan.

"Klaseak euskaraz eman eta kitto" ez da murgiltze programen ezaugarria. Klase guztiek izan behar dute HIZKUNTZA-KLASEAK. Horrek "eduki ikasgaiak hizkuntz helburuekin" programatu behar direla esan nahi du.



Met-ek bi helburu bereizten ditu (Met, 1994) hizkuntzari dagokionez, programaketaren barruan:

1. Derrigorrezko edukiak: edukiari erabat uztarturik doazen helburuak. Helburuok lortu gabe ezingo litzateke edukia jaso.

2. Eduki bateragarriak: edukiarekin zerikusirik duten helburuak baina, batez ere, hizkuntza garatzeko balio dutenak.

Ezin gaitezke, beraz, lehenengo helburuekin soilik gelditu.

Inguru eskolarra ez da bigarren hizkuntza bat ikasteko, agian, aproposena. Irakasleak azaldu egiten du eta ikasleek entzun. Ariketak ere ez dira ez hizkuntza aberatsa eta ez testu luzeak produzitzeko eginak izaten. Garrantzitsuena kontzeptua ulertu eta lantzea da.

Murgiltzean, klase guztiak hizkuntza klaseak direla onartu beharra dago. Maila guztietan eta irakasle guztiek hizkuntz irakasleak izan behar dute, eta gai guztiek hizkuntz helburuak behar dituzte.



Gela barneko prozeduren ebaluaketa behar da

Gure programaketak egokitzeko, lehenengo, egiten dugunaz ere zerbait jakin behar dugu. Bada sasoia hainbat ikerketa kuantitatibo egin ondoren, gela barneko jokabideak aztertzeko: zer gertatzen da gela barruan? Hori aztertuko dute hurrengo urteetako murgiltze-programen inguruko ikerketa askok. Baina zer aztertu gela barruan?

Ezinbestekoa da irakaslearen jokabidea ebaluatzea: 1. eta 2. hizkuntzen erabilera, produkzioaren luzera eta ezaugarriak, ekintzen gidaritza, galderak, komentarioak, antolaketa, partaidetza, jarrerak, interakzioa...

Ikasleen portaera ere aztertu behar da: hizkuntzaren erabilera, hizketa-denbora, ulermena, aditasuna, partaidetza, galderak, jarrerak, interakzioa...

Honekin batera, programaren ezaugarriak ere kontutan hartu behar dira: hizkuntza eta edukiaren egokitasuna, sakontasuna, aniztasuna, non zentratzen den, idazmena, ahozko hizkuntza, irakurmena, forma, funtzioak, curriculumarekiko integrazioa...

Arlo hauek guztiak TALOS behaketa eskeman aurki daitezke (Ullmann, Geva, 1982). Irakasleek klase emankizunak bideoz grabatzen dituzte, eta gero, beraiek aztertzen dituzte beren planteamenduak. Taulan behaketa eskeman jasotakoak nola ustiatu daitezken ikusten da. Garrantzitsua da gure irakas-jarduna aztertzea eta kanpoko behatzaileen laguntzarekin analisatzea.

Stevens-en proposamena bigarren hezkuntzarako: ekintzan zentratutako klasea

Programa honen eraginkortasuna, Stevens-en hitzetan (Stevens, 1983) ikaslearen motibazioan datza. Ikasleak erabakitze-prozesuan parte hartzeko aukera dauka, esnahiez beteriko hizkuntza erabiltzeko posibilitatea du, benetako egoeretan eta ikaskide zein irakaslearekiko interakzio informala burutzeko ahalmena.

Bere proposamena puntuotan labur daiteke:

-Hizkuntz edukiak ez dira egituratzen.

-Ikasleak bere interesguneak hautatzen ditu irakasleak proposatutako gai orokorraren barruan.

-Ikasleak behar den informazioa bilatu behar du bere proiektua gauzatzeko.

-Ikasleak bere emaitzak nolanahi aurkeztu ditzake: txosten baten bidez, grafikoki...

-Ikasleak informazio iturri anitz izan ditzake: irakaslea, adituak, kanpoko elementuak...

Helburua, besteak beste, klasea ikaslearengan zentratzea da eta klase magistrala edo galdera-erantzuna eskema aldatzea, hizkuntzari eremu zabalagoa eta aukera gehiago emanez. Antolaketa ere aldatuko da, talde handitik txikiagoetara. "Norbaiti erradikalegia irudituko balitzaio -dio Forence Stevensek- horrelako ekintza batzuk behintzat txerta ditzake bestelako metodologietan".



Amaitzeko

Murgiltze-programen berezitasuna, hizkuntzaren eskurapen/ikasketa prozesua eguneroko ikas/irakas jardunean txertatzean datza. Asmo horrek bere eskakizunak ditu, hizkuntza beti gogoan izango badugu: hizkuntz helburuak dituzten eduki-ikasgaiak planifikatzea, hizkuntza erabiltzea eskatzen duten ekintza errealak antolatzea eta produkzioa izaten denean, helburu funtzionala betetzeaz gain, hizkuntzaren kalitateaz ere hausnartzeko betarik eskain diezaiola ikasleari.
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
TILA ez da lasaigarria
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005