[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Ekarpena
Bikotekaka Irakurtzen, parekoen arteko ikaskuntza bultzatzen duten ikastetxe euskaldunen sarea1
Zenbakia
Data
(e)ko
Idazlea
Saila

Bikoteka Irakurtzen programak 2009-2010 ikasturtean ekin zion bere ibilbideari, berritzeguneetako aholkularitza zerbitzuen bidez, lankidetzako ikaskuntzaren inguruan eta, zehazki, Llegim en parella programaren inguruan interesa agertu zuten Irun eta Ordizia aldeko ikastetxeen sare bat osatu ondoren. Llegim en parella programa abian da Katalunian, 2006-2007 ikasturteaz geroztik. Bai ikastetxeek eta bai aholkularitza zerbitzuek erakutsi zuten interesa bi ildo hauen inguruan sortu zen: alde batetik, irakasleek nahiz ikastetxeek gero eta interes handiagoa zuten lankidetzako metodologietan prestatzeko, eta ikasgeletan metodologia horiek praktikan jartzeko. Eta, bestetik, programa beren hizkuntzetan garatu zuten (katalanez Kataluniako eta Balear Uharteetako sareetan, eta gaztelaniaz, berriz, Aragoiko sarean) eta irakurriaren ulermena landu zuten beste ikastetxe batzuen sareek lortutako emaitza positiboek ere interes hori indartu egin zuten.

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

Horregatik sortu zen Euskadiko ikastetxeen sarea; horregatik, eta baita Bikoteka Irakurtzen programa ikastetxeetan azaleratzen ari ziren beharretara ondo egokitu zelako ere. Izan ere, aurreko ikasturtean egindako ebaluazio diagnostikoekin alderatuta, argi ikusi zen hizkuntzaren eta irakurmenaren esparruan zenbait alderdi hobetu beharra zegoela.

Bikoteka Irakurtzen programaren barnean, askotariko materialak eta prozedurak sartzen dira, eta metodologia inklusibo berritzaileak erabiltzeko aukera ematen dute guztiek, ikasgeletan aniztasunaren tratamendua sustatzeko, hizkuntzaren irakaskuntzan jada erabiltzen diren didaktikak aberastuko dituzten didaktika berriak garatzeko, eta ikasleen lankidetzako gaitasuna sustatzeko; horren bidez, ezagutzaren gizarterako nahitaezkoak diren trebetasun sozialak eta jarrera demokratikoak garatuko dira eta, gainera, eskolako zereginetan familien esku-hartzea sustatuko da.
Kontzeptuen ikuspegitik, giltzarri diren hiru alderdi hauetan oinarritzen da programa: parekoen arteko tutoretza, familiak irakurketaren euskarri bihurtzea eta irakurriaren ulermena.

Parekoen arteko tutoretza, desberdintasunetatik ikastea

Parekoen arteko tutoretza (peer tutoring) lankidetzako ikaskuntza metodo bat da, bikoteen osaketan oinarritzen dena, rolen banaketa batetik (tutorea eta tutoretzapekoa) ondorioztatutako erlazio asimetriko bat, eta ezaguna eta partekatua den helburu komun bat ardatz hartuta: irakurmena hobetzea; irakasleak planifikatutako erlazio esparru batetik abiatuta lortuko da hori (Duran eta Vidal, 2004). Egituratutako interakzio gidoi bat abiaburutzat hartuta, bikote horretako bi kideek ikasi egiten dute. Tutoretzapekoak, kide duen tutore horrengandik laguntza egokitua eta etengabea jasotzen duelako; eta tutoreak, irakastea oso ikasbide ona izan daitekeelako (Cortese, 2005). Beraz, ikasgeletan eta ikastetxeetan ditugun maila desberdinei probetxu pedagogikoa ateratzea da kontua, eta, horregatik, hezkuntza inklusiborako metodologia eraginkortzat hartzen da parekoen arteko tutoretza (Topping, 1996).
Metodologia hori oso konplikatua ez bada ere, parte-hartzaileei, hots, maisu-maistrei, ikasleei eta familiei, hasierako prestakuntza egitea eskatuko die. Alde batetik, parte hartzen duten maisu-maistrek programaren oinarriei buruzko prestakuntza jaso beharko dute. Horrez gain, ondo jakin beharko dute zer egin behar den ikastetxeetan eraginkortasunez gara dadin, eta, horretarako, prestakuntzaren zati bat aurrez aurre jaso beharko dute (Duran eta Flores, 2008); aurrez aurreko hiru saioren  eta ikasgela birtual baten bidez antolatzen da prestakuntza hori, eta, ikasgela birtual horretan, programaren jarraipen egokia egiteko jarraibideak eskaintzeaz gain, abian jartzerakoan sortuko diren zalantzak planteatuko dira, eta landu dituzten materialak eskainiko dizkiote elkarri. Horrela, ikasturtean zehar eta lankidetzan oinarrituta, programa gauzatuko duten ikastetxeen sarean sartuko dira parte hartzen duten maisu-maistrak. Programa ezartzen ari diren maisu-maistrek elkarrekin ikastea lortu nahi da horren bidez, beren jarduerari buruzko gogoeta eginez, eta, horrekin batera, ikastetxeek ere elkarrengandik ikastea lortu nahi da. Horregatik, ikasleen artean ez ezik irakasleen eta ikastetxeen artean ere parekoen arteko ikaskuntza bultzatzea da helburua.
Seme-alabekin etxean irakurketaren esparruan tutore lana eginez beren gogoz parte hartu nahi duten familiei ere hasierako prestakuntza emango diete irakasleek, eta programaren oinarriak eta rol bakoitzean garatu beharreko jarduerak azalduko zaizkie prestakuntza horretan. Horren ondoren, irakurketa saioak berak hasiko dira, 30 minutukoak, ikasgelan bertan nahiz boluntario diren familien etxeetan; guztira, 24 saio 12 astean.

Irakurriaren ulermena, eskolako arrakastarako gako

Gauza jakina da oso modu erabakigarrian sustatzen duela irakurmenak pertsonaren autonomia. Irakurlearen eta testuaren arteko interakzio prozesu bat da, non, prozesu horretatik abiatuta, irakurlea bere irakurketa gidatuko duten helburuak asetzen saiatuko den (Solé, 1992). Testu idatziak ulertzeko eta erabiltzeko nahiz horiei buruz gogoeta egiteko eta berorietan modu pertsonalean inplikatzeko gaitasuntzat har dezakegu irakurmena, horrela, norberaren helburuak lortzeko, norberaren ezaguerak eta gaitasunak garatzeko eta gizartean parte hartzeko (PISA/OCDE, 2009).
Testuen ulermenerako, Solé-ren iritziz (1992), beharrezkoak diren estrategiek gidatuko dituzte programan bikoteen barneko elkarreragina egituratzeko erabiltzen diren Jarduera Orriak: irakurketaren asmoak ezagutzeak, aurretiazko ezaguerak aktibatzeak, hipotesiak lantzeak, funtsezkoa den informazioa kokatzeak, berorren ulermen partziala egiaztatzeak, aurretiaz dituen ideiak testuaren garapenaren aurrez aurre jartzeak eta esanahiaz jabetzen joateak; hori guztia, jarrera kritikoa eta konstruktiboa hartuta eta, aldi berean, ondorioak atereaz eta balioespenak eginez, testua sakon eta kritikoki ulertzea lortzeko.
Beraz, irakasleek, ikasleen inguruarekin lotutako askotariko testuak abiapuntutzat hartuta eta printzipio horiei jarraituta, bikoteen harremanak egituratuko dituzten Jarduera Orriak landuko dituzte, tutoreak eta tutoretzapekoak zer egin behar duten zehazteko. Ikus dezagun, bada, interakzio hori nola antolatzen den saioan.
Testua irakurri aurretik, aurretiazko jarduerak gidatuko ditu tutoreak, eta testuaren ezaugarrien azterketan, hipotesien iragarpenean eta tutoretzapekoaren aurretiazko ezagueren aktibatzean oinarritzen dira jarduera horiek. Horren ondoren, testua ozen irakurtzen hasiko dira: lehenengo, tutorea; gero, biek batera irakurriko dute, baina tutorea pixka bat aurretik joaten saiatuko da, erritmo eta doinu egokia markatzeko; eta, azkenik, tutoretzapekoak irakurriko du, PPP teknikari (Pause, Prompt, Praise) jarraituz (Whendall eta Colmar, 1990). Akatsen bat egiten badu, geldialdi bat egin eta tutoretzapekoari abisu emateko (Pause) aukera ematen dio teknika horrek; handik segundo batzuetara, egindako akatsaz jabetzen ez bada, lorratz edo pista bat emango dio tutoreak (Prompt); eta akatsa zuzentzen duenean, irakurtzen jarraitzera animatuko du (Praise).
Irakurketan oinarritzen diren jarduerak egin ondoren, saioaren bigarren zatiari ekingo zaio: hasieran adierazitako hipotesiak egiaztatuko dira saio horretan, eta irakurritako testuaren edukiari buruzko galderei erantzungo zaie. Saioa amaitzeko, testuari buruzko jarduera osagarriak egingo dira, egin beharrekoa bikoteen lan erritmoaren arabera amaitzeko aukera ematen duten jarduera osagarriak. Hamabostean behin, autoebaluaziorako jarraibide baten bidez, bikoteek beren ikaskuntza prozesuaren kontzientzia hartuko dute, beren aurrerapenak balioetsiko dituzte, izan dituzten zailtasunei buruzko gogoeta egingo dute, eta hurrengo saioetarako hobetzeko proposamenak egingo dituzte.
Zenbait saio egin dituztenean, tutore lana betetzen ari diren ikasleei eskatuko zaie, zehazki, beren tutoretzapekoentzat pare bat Jarduera Orri lantzeko, saioetan irakasleek eman dizkieten ereduei jarraituz, bai formaren aldetik eta bai edukiaren aldetik. Orri horiek lantzeko, kontuan izan beharko dituzte beren tutoretzapekoen interesak eta zaletasunak, horien bidez irakurketa sustatzeko eta ulermen jarduerak, irakasleen gidaritzapean eta haien aholkuei jarraituz tutoreek landu dituzten jarduera horiek, egitera bultzatzeko. Zalantzarik gabe, ikasmaterialak egitea oso ikasbide polita da.
Horrez gain, irakasleek badituzte zenbait ebaluazio tresna ere, programan bikoteen bilakaeraren jarraipena egiteko eta, amaieran, bikote bakoitzak egin duen prozesua balioesteko. Horrela, bikote bakoitzak eta, aldi berean, ikasle bakoitzak egin duten ikasketa prozesua balioesteko nahiko informazio fidagarria izango dute irakasleek, abiapuntutzat hainbat elementu hartuta: bikoteen behaketarako erregistroa, irakasle bakoitzak testuinguruaren eta sortzen diren beharren arabera egokitu dezakeen erregistro hori, tutoretza saioetan ikasleek landutako Jarduera Orriak, bikotearen autoebaluaziorako jarraibideak, familiako tutoretza saioen egunerokoa, tutore diren ikasleek landutako orriak edota irakurriaren ulermena balioesteko hasierako eta amaierako probak.

Eskolako zereginetan familiek duten esku-hartzea

Familiek betetzen duten funtzioa ere oinarri-oinarrizkoa da programaren barnean; izan ere, ikastetxean parekoen artean tutoretza saioak garatzearekin batera, irakasleek tutoretza saioak etxean egiteko gonbita egingo diete familiei, horrela, haur horiek beren ikaskuntza indartu dezaten. Azterlan ugarik argi erakutsi dute familiek modu aktiboan esku-hartzeak beren seme-alaben eskolako arrakastan zer-nolako zerikusia duen (Sénechal, 2006). Martínezek (1992) dio, familiek ikastetxean modu aktiboan parte hartzen dutenean, familia horietako seme-alaben eskola-errendimendua handitu egiten dela, eta ikastetxean, berriz, irakaskuntzaren kalitatea hobetu egiten dela.
Familiek esku hartzeko borondatea azaldu arren, irakasleek eta ikastetxeek badakite ez dela gauza erraza. Ikastetxeek familiei proposatu ohi dizkieten jarduerak familiak ikastetxera “joatean” oinarritzen dira askotan; baina bada oraindik aztertu gabeko ildo bat, horien osagarri izan daitekeena: familiak beren seme-alabei etxean laguntza emateko prestatzea, ikaskuntzan aurrera egin dezaten. Horrez gain, beharrezkoa dirudi familiei beren seme-alaben ikaskuntza nola sustatu jakiteko jarraibideak emateak, eta horixe iradokitzen du hainbat azterlanek (Al-Momani et al., 2010). Horregatik, hain zuzen, Bikoteka Irakurtzen programak garrantzi handia ematen dio familien parte-hartzeari, eta, lan hori etxean garatzeko, ondo egituratutako eta zehaztutako gidoi bat eskaintzen du. Irakasleen zeregina familien partaidetza handia lortzea izango da, eta, familien parte-hartze horrek dituen eragin positiboak argi eta garbi izanda, ikaskuntzak hobetzeko etxetik laguntzea beharrezkoa dela ikusaraztea familiei.

Bikoteka Irakurtzen sareko lehen emaitzak

Irakasleen eta ikastetxeen sareko lanak abagune ederra eskainiko du parekoen artean (irakasleen eta ikastetxeen artean) ikasteko eta, aldi berean, praktikari buruz gogoeta egiteko eta, ikerketa eta ekintzarako egitura batean, programa garatzeko eta hobetzeko. Ildo horretatik, 2009-2010 ikasturtean, programa abiaraztearekin batera, ikerketa bat egin zen Euskadiko ikastetxeen sarean, lagintzat Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 340 ikasle hartuta (Moliner, Flores eta Duran, 2011). Ikaslearen irakurmenean Bikoteka Irakurtzen programak zer-nolako eraginak zituen ikertzeko planteamendua egin genuen, bai ulermena eta bai irakurle gisa bakoitzak bere buruaz zuen irudia kontuan hartuta. Zenbait autorek diote lankidetzako ikaskuntzak norberak bere buruaz duen iritzia hobetzeko zeharkako programa gisa balio dezakeela (Miller eta Morgan, 2006).
Horretarako, bi dimentsio horietan aurre-test eta postest probak egin ziren, eztabaida taldeak osatu ziren parte hartu zuten ikasleen artean, erdi egituratutako elkarrizketak egin zitzaizkien programa praktikan jarri zuten maisu-maistrei, eta galdeketak egin ziren, gogobeteta gelditu ziren jakiteko eta irregulartasunak hautemateko.
Lortu ziren emaitzak pozgarriak izan ziren, ikasle guztiek egin baitzuten hobera euskarazko ulermenean, tutoretza mota eta betetako rola edozein izanik ere. Aurretiaz beste hizkuntza batzuetan egin diren azterlanekin eta parekoen arteko tutoretzari buruzko ikerketen emaitzekin bat datoz emaitza horiek, eta argi utzi dute desberdintasunetatik abiatuta ikasteko aukerak sortzeko gai den metodologia horren eraginkortasuna.
Aztergai hartu genuen gure bigarren aldagaiari dagokionez, hau da, irakurle gisa ikasleak bere buruaz zuen irudiari dagokionez, lortutako emaitzek berretsi egin dute, neurri batean, espero genuena. Elkarren arteko tutoretza horretan parte hartzen duten ikasleengan, norberak bere buruaz duen iritziak estatistikoki hobera egiten du, modu nabarmenean, eta hori are esanguratsuagoa da tutoretza finkoan tutore lana betetzeko aukera izan duten ikasleengan. Aldiz, modalitate finkoaren barnean, tutoretzapekoen lekua bete duten ikasleengan arlo horrek gora egin badu ere, gorakada hori ez da izan horren esanguratsua. Idazle gisa bakoitzak bere buruaz duen iritziari buruz aurrez egindako lanekin (Duran eta Monereo, 2008) bat datorren emaitza hori, agian, aldatu egingo litzateke, tutore rola bete duten ikasleek ere ikaskuntza prozesu bat bete behar izan dutela ulertaraziko baliekete irakasleek ikasleei (hasierako prestakuntzaren bidez), eta Jarduera Orrien prestaketan tutoretzapeko funtzioa bete dutela ulertaraziko baliekete.
Sakon aztertu ziren bi aldagai horiez gain, azterlanak argi erakutsi du parekoen arteko tutoretzak beste hainbat dimentsiotan egin dezakeen ekarpena; esate baterako, trebetasun sozialetan, ikaskuntza prozesuko inplikazioan, barneratutako erantzukizunean… Horiek guztiak aipatu dituzte parte-hartzaileek, eta izugarrizko garrantzia dute guztiok erronkatzat hartu dugun kalitatezko hezkuntza horretan.
Emaitza horiek ikusita, espero dugu irakasle eta ikastetxeak animatuko direla ikasleen bitartekotza ahalmena mobilizatzeko ikasleen desberdintasunetatik abiatzen diren lankidetzako ikaskuntza metodoak ?parekoen arteko tutoretza, adibidez? txertatzera, elkarri laguntza eta euskarria emanez eta irakasleen gidaritzapean, elkarreraginak ahalik eta kalitate handienekoak izan daitezen. Horrez gain, irakasleen eta ikastetxeen sareko lana, parekoen arteko prestakuntza tresna izateaz gain, iraunkortasunaren ikuspegitik berrikuntzak egiteko lagungarri izango dela eta, epe ertainera, ikastetxeetako ohiko jarduera bihurtuko dela espero dugu.•

Erreferentziak

- Al-Momani, I. A., Ihmeideh, F. M., & Naba'h, A. M. A. (2010). Teaching reading in the early years: Exploring home and kindergarten relationships. Early Child Development and Care, 180(6), 767-785.
- Cortesse, C. (2005). Learning through teaching. Management Learning, 36 (1), 87-115.
- Duran, D. eta Flores, M. (2008). Xarxa Llegim en parella, centres que treballen junts per introduir innovacions educatives. Perspectiva escolar. 324, 23-31.
- Duran, D. eta Monereo, C. (2008). The Impact of peer tutoring on the improvement of linguistic competence, self-concept as a writer and pedagogical satisfaction. School Psychology International. 29(4), 481-499.
- Duran, D. eta Vidal, V. (2004). Tutoría entre iguales. De la teoría a práctica. Barcelona: Graó.
- Martínez, R.-A. (1992): La participación de los padres en el centro escolar: una forma de intervención comunitaria sobre las dificultades escolares. Bordón, 44 (2), 171-175.
- Miller, D. eta Morgan, T. (2006). Positive self-worth is not enough: some implications of a two dimensions model of self-steem for primary teaching. Improving schools. 9(1), 7-16.
- Moliner, L., Flores, M. eta Duran, D. (berrikusten). Efectos sobre la mejora de las competencias lingüísticas y la autoimagen lectora a través de un programa de tutoría entre iguales. Revista de Investigación Educativa.
- PISA/OCDE. (2009). Competència lectora: marc conceptual per a l’avaluació PISA 2009. Bartzelona: Kataluniako Generalitatea.
- Sénéchal, M. (2006). The effect of family literacy interventions on children’s  acquisition of reading from kinder-garten to grade 3. National Center for Family Literacy.
- Solé, I. (1992). Estrategias de lectura. Bartzelona: Graó.
- Topping, K. (1996). Effective Peer Tutoring in Further and Higher Education. Birmingham: SEDA Paper.
- Whendall, K., & Colmar, S. (1990). Peer tutoring in low-progress readers using pause, prompt and praise. In H. Foot, M. Morgan, & R. Shute (Eds.), Children helping children (pp. 117-134). Chichester: John Wiley and Sons.

IGO
LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
MARTINEZ, Begoña:
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
VADER, Marinus:
Buru
funtzionamenduaren pedagogia.
Armelle Geninet
irakaslearen ikerlanak
Haur Hezkuntza eta espezialistak
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
MONTESSORI, Maria
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
PIAGET, Jean
FREINET, Célestin
REICH, Wilhem
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
FOCAULT, Michel
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
VIGOTSKI
Hik Hasi Udako Topaketak
ROGERS, Carl
Heziketa, guztion erantzukizuna
Hurrengo uztailean berriro topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)
Paulo Freire
lau haizetara
Kili eta Kolo
2 urteko haurrekin lantzeko materiala
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
HOYUELOS, Alfredo:
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
NOVAK, Joseph D.
ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
DECROLY, Ovide-Jean
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
FREIRE, Paulo
KOHLBERG, Lauwrence
TEBEROSKY, Ana:
II Hik Hasi Udako Topaketak
GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Kili-Kili aldizkaria eraberritu da
HAMILTON, David
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
MATA, Marta:
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
TURIEL, Elliot
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
MARCHESI, Alvaro:
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Zorionak Ipurbeltz!
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara
IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
GARMENDIA, Jesus:
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
Begiradaren heziketa eskolan
COSIDO, Jesus:
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
SAENZ, Maite:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Amnesiaren gaitz mortala
MONTERO, Jose Luis:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Ikastea ez da hartzea
LUKAS, J. F.:
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
AIZARNA, Kontxi:
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
Freineten 100. urteurrena
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
RIZZI, Rinaldo:
Tertulixak: autoheziketa modu bat
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
UGARTETXEA, Arantxa:
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Haur-jolasen abestiak
Etxerakolanak: betiko eztabaida
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
Jaione Apalategi: “Hezkuntzak duen galerarik handiena, bere zientzia den Pedagogiak, oraindik ere, behar duen independentzia lortu ez izana da "
Joseba Azkarraga: "Kontua ez da zelan sortu eskola ona, gizarte hezitzailea nola eraiki baizik"
Zer esango zenuke irakasleen prestakuntzaren gainean
Dolors Quinquer: "Ikasleak irakurle kritikoak izatea garrantzitsua da sarean dagoen informazio guztiarekin. Hori ikasi egiten da, eta horretarako, hezi egin behar ditugu"
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Bikotekaka Irakurtzen, parekoen arteko ikaskuntza bultzatzen duten ikastetxe euskaldunen sarea
EAEko HH eta LHko Eskola Publikoko XXX. topaketak
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Gure adimena nola eta norantz gidatu ikasten
Adimen emozionala: irakasleen gizakitasuna
Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa) AGORTUTA
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005