[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Sarean Ekarpena
EAEko HH eta LHko Eskola Publikoko XXX. topaketak
Zenbakia
Data
2011(e)ko maiatza
Idazlea
Sarean
Saila
Ekarpena

SAREAN Elkarteak apirilaren 7an Donostiako Irakasle Eskolan  XXX. TOPAKETAK burutu ditu. SAREANek EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako 178 ikastetxe publiko biltzen ditu eta beren helburu nagusiak, bai ikastetxeen artean baita Administrazioarekin ere harremanak eta elkarlana bultzatzea dira, nagusiki ikastetxeen eta sistemaren antolakuntza arloari dagokionean.

Jardunaldi hauetan nagusiki zuzendaritza esparruan eta ikastetxeko aholkularitzan  dabiltzan kideek hartu dute parte, baina beste Topaketetan bezala, guraso, sindikatu, unibertsitateko irakasle eta Hezkuntza Administrazioko kideen ekarpenak ere jaso ahal izan ditugu.

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

Eskolako aniztasuna kudeatzen

Jardunaldietako aztergai nagusia eskolako aniztasuna izan da. Aniztasuna aipatzen dugunean argi daukagu diferentziei buruz ari garela. Guztiok desberdinak gara eta Hezkuntza Sistemak aintzak hartu behar du aniztasun hori; izan ere, pertsona ororen gaitasunak erabat garatzeko aukera eman behar digutela uste dugu.
Kontuan hartu behar dugu gizarte anitzean bizi garela eta ikastetxeek errealitate hori islatu behar dutela. Gure ikasleen garapena, neurri handi batetan, lau multzo nagusitan sailkatzen den aniztasunaren trataeraren ondorioz lortzen da:
- Genero aniztasuna.
- Gizarte eta ekonomiako aniztasuna.
- Kultur aniztasuna
- Gaitasun pertsonalen aniztasuna
Ikastetxe publikoetan ibilbide luzea daukagu aniztasunaren trataera egokia lortzeko ahaleginak egiten eta urratsak eman dira, baina, esparrua oso zabala dela jakinik, oraindik lan handia geratzen zaigula uste dugu. Horregatik SAREAN Elkarteko jardunaldi hauetan “aniztasunaren kudeaketa” aztergai bihurtu dugu, elkarlanaren bidez proposamenak gauzatzeko gai izango garelako ustetan.

 Adituak aniztasunaren aurreana

Jardunaldien lehen zatian, Lourdes Iriarte eta Marisol Uria andereak aritu dira “Inklusiorako lidergoa eta eskola antolaketa” izenburu duen hitzaldiarekin. Hezkuntza esparruan duten  ezagutza zabalak ematen dien eskarmentuaz baliatuta  aniztasunari era egokian erantzuteko, eskolak behar duen antolaketa aztertu dute. Hona hemen gurekin konpartitu dituzten ideia batzuk:
Inklusio egoera ematen da eskola komunitate osoa, gurasoak, ikasleak, irakasleak eta beste eragileak, proiektu berbereko partaide sentitzen direnean. Eskolak denen artean eta denontzat egina egon behar du.
Apustu honetan arrakasta lortzeko ikastetxeko zutabe batzuk errebisatu behar dira: kultura, politika, praktikak. Gure eguneroko lanean errotuta eduki behar dugun kontzeptua: “ ikasle bakoitzak balioa baduela”.     
Zuzendarien  Mintegietako saioetan,  ikastetxeetako hainbat zuzendarik inklusioaren ikuspuntutik  egindako aportazioak ere aurkeztu zizkiguten Lourdesek eta Marisolek:  alde batetik arrakasta eta antolaketako gakoak eta bestetik zuzendaritzaren funtzioa.
Martxan abiatzeko, eskoletan diagnostiko txiki bat egitea proposatzen dute:
- Inklusio helburua lortzeko trabak identifikatzea
- Identifikatu gure “palankak”, hau da, inklusioa erreztuko duten tresnak.
Sarrerako hitzaldia oso ondo baloratu da partaideen aldetik. Bertan azaldu diren proposamenak zein  galderak  hausnarketarako  puntu garrantzitsuak izan direlako
Ondoren, ekitaldiaren zatirik garrantzitsuena burutu da, hau da, lan-taldeen jarduna.  Bertan, Topaketetako partaideek, eskolako aniztasuna ikuspuntu desberdinetatik aztertu dute:
- Legeak dioena gaiaren inguruan: Euskal Eskola Publikoaren legea, LOE, eta indarrean dagoen lan hitzarmena.
- Ikastetxeetan gaur egun ditugun baliabideekin egiten duguna.
- Ikastetxeen Zuzendaritzak  egiten duen antolaketaren garrantzia aniztasunari dagokionez.
- Beharrak kontuan hartuta aniztasunari erantzun egokia emateko proposamenak
Lau lan-taldetan eztabaida aberatsa sortu da eta denetan azpimarratu da eskolaren helburu nagusia, ikasle guztiei lor dezaketen garapen handiena eskuratzeko aukera ematea dela. Beraz, Eskola,  ikasleen beharretara egokitu behar da.
Eskola Publikoa harro sentitzen da arlo honetan egindako lanagatik eta ildo beretik jarraituko du baina helburu hau lortzeko, Administrazio eta Gizarte osoaren inplikazioa ezinbesteko baldintza jotzen dugu.

Besteengandik eta besteekin ikastenk

Gaiak interesa duela garbi ikusi da partaide kopurua,115 irakasle, eta azaldu diren aportazioak kontuan hartzen baditugu.
XXX. Topaketen partaideek, jardunaldian izandako lanketaren emaitza bezala, ondorio nagusi hauek  bildu dituzte:
1. Aniztasunaren inguruan, aurrerapauso handiak eman dira eskoletan, baina oraindik  hobetzeko  zeregin ugari dago.
2. Gizartean eta eskoletan, inklusiorako bideak sendotzearen inguruko  sensibilizazioa landu behar da.
3. Maila teorikotik praktika egokietara pasatzeko oztopoak identifikatu eta euskarriak   indartu behar ditugu.
4. Eskola Publikoan, ikasle guztien  arrakasta lortzeko proiektu interesgarriak burutzen ari dira. Praktika on horiek zabaltzearen beharra ikusten da.
5. Ikastetxeko antolakuntza eta funtzionamendu guztia komunitateko aniztasuna kontuan harturik egin behar da.
6. Irakasleen jarrera eta lan egiteko era ikasleen beharrei erantzuteko egokiak izan behar dute, gelako elkarlan giroa sortuz eta jarrera aktiboak bultzatuz.
7. Ikaslearen testuinguruak bere ikasketa prozesua baldintzatzen du, ondorioz familia eta inguruko gizarte eta kultur zerbitzuen elkarlana behar-beharrezkoa da.
8. Nabaria da Hezkuntza Sailaren erantzukizuna, giza eta denbora baliabideak jartzen, formazioa ematen eta jarraipena egiten.
Jakinaren gainean gaude gai honetan esparru guztiak garrantzitsuak direla eta gero eta arrakasta gehiago lortzeko denon ahalegina batu behar dela. Gizarteari eta Administrazioari adierazi nahi diegu Eskola Publikoa prest dagoela bere lanarekin jarraitzeko beti ere denon bultzadarekin.

Hezkuntza Sailak zeresana du

Jardunaldiei amaiera emateko Hezkuntza Sailaren ordezkaria izan genuen.
Cándido Hernandez jn. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria, Aniztasunaren inguruan Hezkuntza Sailak duen ikuspuntua azaldu zigun esanez Departamenduarentzat lehentasunezko arloa dela eskola inklusiboa eta bide horretan ikastetxeek ohiko egitura mugiarazi behar dutela, aniztasunaren trataera, metodologia eta prestakuntza aztertuz.
Hernandez jaunak azpimarratu zuen aniztasunari eman behar zaion erantzuna talde-lanean oinarritzen dela.
Amaitzeko, Administrazioaren ordezkariak esan  zigun ikastetxeetan dugun indarra neurtu eta lehentasunak ipini  behar ditugula prestakuntza-berrikuntza proiektuak aukeratu eta diseinatzeko  garaian.
XXX. Topaketetan parte hartu dugunok Euskal Eskola Publikoaren partaide garen aldetik antzinatik egin dugu  aniztasunaren aldeko apostua eta  argi daukagu etorkizuneko gizarteak hori duela oinarri. Norabide horretan SAREAN Elkarteak  ahalegin guztiak egingo ditu Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritzeko. •

SAREAN Elkartea

   2011ko apirila

IGO
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hezkuntzaren normalkuntza
MARTINEZ, Begoña:
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
Udal Ikastolak
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Buru
funtzionamenduaren pedagogia.
Armelle Geninet
irakaslearen ikerlanak
Sarean Elkartearen ondorioak
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
MONTESSORI, Maria
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
Curriculum desberdinen gelak
PIAGET, Jean
FREINET, Célestin
REICH, Wilhem
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
FOCAULT, Michel
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
VIGOTSKI
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
Modenako haur eskolak
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Hik Hasi Udako Topaketak
ROGERS, Carl
Heziketa, guztion erantzukizuna
Hurrengo uztailean berriro topaketak
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)
Paulo Freire
lau haizetara
Kili eta Kolo
2 urteko haurrekin lantzeko materiala
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
HOYUELOS, Alfredo:
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
NOVAK, Joseph D.
ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
DECROLY, Ovide-Jean
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
FLECHA, Ramon:
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
FREIRE, Paulo
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
KOHLBERG, Lauwrence
Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
II Hik Hasi Udako Topaketak
GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Kili-Kili aldizkaria eraberritu da
HAMILTON, David
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
MATA, Marta:
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
IZTUETA, Anjeles:
TURIEL, Elliot
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Hezkuntzaren kalitatea
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Zorionak Ipurbeltz!
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
Zer diote etorkinek1?
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
GARMENDIA, Jesus:
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
Begiradaren heziketa eskolan
COSIDO, Jesus:
"Bidelagun" etorkinekin
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
Web gune interesgarriak
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
ARROY, Igor:
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
SAENZ, Maite:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Amnesiaren gaitz mortala
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Ikastea ez da hartzea
LUKAS, J. F.:
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
AIZARNA, Kontxi:
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
Freineten 100. urteurrena
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
RIZZI, Rinaldo:
Tertulixak: autoheziketa modu bat
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
UGARTETXEA, Arantxa:
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Haur-jolasen abestiak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
Hezkuntza kooperatibak
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
Jaione Apalategi: “Hezkuntzak duen galerarik handiena, bere zientzia den Pedagogiak, oraindik ere, behar duen independentzia lortu ez izana da "
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Ikuspegi pedagogikotik bidegabekeria bat da
Ikasle etorkinak haur hezkuntzan (1)
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
OLVERA, Angelica:Familia Sistemikoko aditua eta ikerlaria.“Sustrairik gabe, hegorik ez dago. Eskolatik erreskatatu egin behar dira familiaren historia eta testuinguruaren historia
107:Kataluniako Hezkuntza Itun Nazionala: eskola guztientzako onura
Usurbilgo haur eskola: Haurdun dauden amak haur eskolan
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
Etorkizuna ikastola, Abanto-Zierbena:One Europe, variety of cultures
La Inmaculada ikastetxea, Hernani : Ikasle etorkinak etxekotzen
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Busturialdeko Eskola Txikiak
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko?
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Eguna edukiak irakasten pasatzen bada, nondik atera denbora haurren kezkak, sentimenduak, arazoak... lantzeko?
Eraldaketa prozesuak. Parte-hartzean oinarrituriko metodologiak bideratuz.
PEDAGOGIA SISTEMIKOA
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
Gasteiz: Kultur aniztasuna: auzotik eskolara eta eskolatik auzora
Herri indigenak
HOPKINS, David: Hezkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar; eskolak ekarpena egin behar dio gizarteari
BESALU COSTA, Xavier: Kulturarteko hezkuntza
Hazitegi proiektua: 0-6 urteko haur eskolak
Waldorf pedagogia
Pikler Institutura: Bilbotik Budapesteko
Etorkinen seme-alabak eskolan: zer aldatzen ari da?
Adimen emozionala. Beste hizkuntza bat
Emmi Pikler (II). Jatorduetako zaintza
BILBATUA, Mariam: Metodologian hausnarketa sakona egin behar dugu. Zergatik ez dituzte konpetentzia handiagoak lortzen ikasleek? Hori da gakoa
PUJOLAS, Pere: Nazioarteko erakundeen arabera, hezkuntza sistema guztiek ikuspegi inklusiboa izan beharko lukete
Joseba Azkarraga: "Kontua ez da zelan sortu eskola ona, gizarte hezitzailea nola eraiki baizik"
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Zer esango zenuke irakasleen prestakuntzaren gainean
Joxe Amiama: "Eskola eta familia helburu bera duten bi sistema desberdin dira. Elkar onartu behar dugu eta gizatasun handiagoz jokatu"
Dolors Quinquer: "Ikasleak irakurle kritikoak izatea garrantzitsua da sarean dagoen informazio guztiarekin. Hori ikasi egiten da, eta horretarako, hezi egin behar ditugu"
Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburuen eta antzerkiaren bidez
Sakanako ikastolen komunikazio-plana Ikastoletako lana gizarteratuz
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Bikotekaka Irakurtzen, parekoen arteko ikaskuntza bultzatzen duten ikastetxe euskaldunen sarea
Bikotekaka Irakurtzen, parekoen arteko ikaskuntza bultzatzen duten ikastetxe euskaldunen sarea1
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Gure adimena nola eta norantz gidatu ikasten
Adimen emozionala: irakasleen gizakitasuna
Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko
Familia eta irakasleriaren arteko harremanak
Nola neurtzen da irakaskuntzaren eta ikasketaren kalitatea?
Bizi Toki Ikasiz bizi, bizitzen ikasiz
Geroa eskola. Waldorf pedagogian oinarritutako eskola bakarra Euskal Herrian
Ikas komunitateak eskolatik haratago
Kulturarteko hezkuntzaren ikuspuntutik begiratuta zer da kulturarteko ikastetxe bat?
Literatura klasikoa ikasleen eskura
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa) AGORTUTA
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Etorkinak gure eskolan AGORTUTA
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005