[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
PLACER, Felix:
Zenbakia
Data
1996(e)ko azaroa
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Baloreak direla eta ez direla kezka ugari sortu ohi zaigu: zein balore, nola, non, nork... Dudarik gabe itsasoa bezain zabala da baloreen esparrua, eta gaur egun eztabaidagai dena. Felix Placer pedagogoak urte asko daramatza gai honen inguruko gora beherak lantzen eta baloreetaz hitz egin dugu berarekin. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Hasteko, baloreetaz hitz egiten hasi aurretik, baloreak zer diren jakin beharko dugu. Zuretzat, Felix, zer dira baloreak?

Balore bat definitzea ez da erraza. Balorea arau, erreferentzia edo kriterio bat da, nola jokatu, portatu, esan eta izan jakiteko. Nola bizi behar dugun jakiteko oinarrizko erreferentzia bat. Bakoitzak geure baloreak ditugu, haur, gazte, heldu eta adinekoek gure oinarrizko erreferentziak.



Oinarrizko erreferentzia horiek finkoak al dira?

Ez, nire ustez, gainera, ez dago balore definitiborik. Gizartea aldatzen den heinean baloreak ere, aldatu egiten dira. Teorikoki baloreak beti berdinak dira, baina momentu bakoitzean balore hauek lortzeko modua desberdina da. Adibidez, Afrikan eta Euskal Herrian oso desberdinak izan dira, eta orain dela 200 urtekoak eta oraingoak ere bai. Alde horretatik, etengabe aldatzen dira eta beti ikertzen egon behar da.



Baloreak etengabe aldatuz doazela esan duzu eta beti ikertzen egon behar dela. Baina errealitatean ikerketa hori burutzen al da?

Bai, pausu hori eman da. Nire ustez eskola konstruktibistetan adibidez, garapen handia ematen hasi dira. Irakasleak gero eta irekiagoak zaudete planteamendu hau onartzeko eta eztabaidatzen duzue. Dudarik gabe, ez da erraza. Orain dela 20 bat urte erraza zen zein balore onetsi eta nola bideratu erabakitzea. Baina gaur egun ez da erraza, ez dago garbi nola aldatu behar den. Irakaslegoa ere, zalantzan dago zer eta nola egin.

Horregatik hasiak dira landu behar diren baloreak zeintzuk diren ikusten eta aztertzen.



Baloreen aldaketa nork eragiten du?

Gizartea da aldaketak eskatzen dituena. Gaur egungo gizartean ez dago errespeturik, ez pakerik, ez tolerantziarik, ez elkarrizketarik... eta horrek eskatzen du aldaketa, balore berriak sortzea. Adibidez, momentu honetan, lana asko baloratzen da lan eskasia dela eta. Gizartean integratuta dagoen hezkuntza informalak du eraginik handiena baloreen aldaketan. Telebistak esaterako, eragin izugarria du. Balore desberdinak ezartzen ditu (EEBBtakoak, kontsumismoa...) eta oso eztabaidagarriak gainera. Poliki, poliki telebistaren eraginez aldatzen ari dira.

Beraz, heziketa formalaz gain, ez formalak (familia...) eta informalak (telebista, kaleko giroa, lagunartea...) ere, eragin handia dute baloreen aldaketan.



Nola bideratu behar du eginkizun hori ikastetxeak? Zein metodologia erabili behar da?

Hor dago gakoa, metodologian. Globalki bi metodo daude: metodo irakatsia eta kognitiboa. Lehenengoa nahiko metodo autoritarioa da; nik nire baloreak dauzkat eta nire haurrengan inkulkatzen ditut. Beharbada metodo baliagarria da baina autoritarioa ere bai.

Metodo kognitiboa hobea da nire ustez. Poliki-poliki haurrek balore desberdinak ezagutu behar dituzte, bai positiboak eta bai negatiboak ere. Eta ondo ezagutu ondoren kritikoki aukeratu behar dituzte beraiek.

Balore positibo eta negatibo horiek irakasteko ordu espezifikoak behar al dira ala eguneroko lanean eta jardunean txertatu behar dira?

Baloreak ez dira ikasgaiak matematika, historia, natur zientziak... bezala. Baloreak zehar lerroak dira eta matematika, geografia... ikasten diren heinean ikasi behar dira. Irakaskuntzako jarrera bat da eta ez asignatura bat. Ez da nahikoa "denok parte hartu behar dugu", "elkarrizketa beharrezkoa da", "oso garrantzitsua da tolerantzia" eta horrelakoak esatea, gero irakasleok ez badugu errespeturik eta gure irakaskuntza eta jarrera inposatuak badira. Horregatik, baloreak zehar lerroko curriculumean sartu behar dira eta ondoren edozein gaitan landu.



Eta nola ebaluatu behar dira baloreak?

Ez da erraza baloreak ebaluatzea, ez baitago ebaluaketa propio eta espezifikorik. Matematika, natur zientziak eta antzeko gaietan erraza da notak jartzea, baina baloreetan ez. Poliki-poliki begiratu behar da haurren baloreak nondik nora dabiltzan ikusteko. Normalean nabaritzen da haurrek zer eta nola baloratzen duten eta zein kriterio erabakitzen duten. Azken finean, etengabeko behaketatik ebaluatu behar dira.



Metodologia eta ebaluaketa aipatu ditugu, eta irakasleoi dagokigunez, nola landu behar ditugu baloreak?

Ikastetxe eta irakasleak oso desberdinak dira eta oso garrantzitsua da denen arteko eztabaida irakatsi behar diren balore batzuk finkatzeko. Oso zaila da balore garrantzitsuenak zeintzuk diren esatea, baina adostasun minimo bat lortu behar da oinarrizko baloreak emateko. Bestela, haurrak alde batetik irakasle autoritario batekin topa daitezke, obedientzia eta sumisioa asko azpimarratzen dituena. Eta bestetik, metodo libertarioa, askatasuna... transmititzen dituen irakasle batekin. Kontraesan hori oso arriskutsua da.

Horrek ez du esan nahi curriculumeko planteamendu guztiek berdinak izan behar dutenik. Aniztasuna ere, kontutan hartu behar da. Baina funtsez, metodologikoki eta kritikoki antzekoak izan behar dute.



Errealitatean irakasleon arteko eztabaida hori ematen al dela uste al duzu?

Bai, nire esperientzia behintzat positiboa izan da. Irakasleen artean badago adostasun minimo hori lortzeko kezka. Momentu honetan helburu hori badago (nola hezi modu integralean, kolektiboan...) eta hori oso garrantzitsua da.



Hala ere, hezkuntzarekin batera familiak ere, garrantzi handia dauka baloreen transmisioan. Horregatik, bi esparrutako baloreen arteko kontraesana ere, arriskutsua izango da.

Dudarik gabe, irakasleen artean adostasuna lortu behar den bezalaxe, eskola eta familiaren artean ere, lortu behar da. Bestela eskolan balore batzuk ikasiko dira eta etxean beste batzuk.

Kontraesan hori gainditzeko oso garrantzitsua da guraso eta irakasleen artean hitz egitea eta eztabaidatzea. Baloreak zeintzuk diren, nola landu behar diren... eztabaidatu behar da. Garrantzitsua da gurasoek eskolan zer egiten den jakitea, eta alderantziz, irakasleek etxean zer egiten den jakitea.

Dena dela, guraso eta irakasleen arteko elkarrizketak ez dira haurrei inposatzeko. Helburua, haurrak gizarteko egoera eta arazoak aztertzea eta desberdindu, kritikatu eta ikastea da. Ondoren bakoitzak bere baloreak hautatuko ditu.



Beraz, haurrak ere, kontutan hartu behar dira baloreak finkatzerakoan.

Bai, noski. Curriculuma egiteko ikasleen iritziak kontutan hartu behar dira, bestela helduen baloreak inposatu besterik ez zaizkie egingo. Orain arte oso gutxitan hartu dira kontutan haur eta gazteen iritzi, ideia eta kriterioak. Baina azkenaldi honetan inkesta eta ikerketa desberdinak egin dira beraien iritziak jakiteko.



Zeintzuk dira inkesta horietan gazteek aipatzen dituzten baloreak?

Gazteentzat (15-29 urte bitartekoak) garrantzitsuenak diren baloreak osasuna, adiskidetasuna, maitasuna, elkartasuna, pragmatismoa, errealismoa, ohitura onak, begirune soziala, besteekiko onespena, etika pertsonala, autonomia, justizia eta dinamismo pertsonala dira, besteak beste.



Eta zure ustez, zeintzuk dira gaur egun irakatsi behar diren baloreak?

Gazteek aipatzen dituztenetatik, pragmatismoa, ohitura onak, besteekiko onespena eta etika pertsonala azpimarratuko nituzke. Horiez gain, gaur egun asko azpimarratzen dira elkarrizketa, elkartasuna, sozializazioa, tolerantzia, errespetua, pakea, adiskidetasuna, errespontsabilitatea, giza eskubideak onartzea, kritikoa izatea, demokrazia, elkarbizitza, euskal kulturarekiko maitasuna, beste kultura eta etniekiko irekitzea, zentzu ekologikoa... Dena dela, hauek guztiak planteamendu eta helburuak dira. Gero zabaldu eta hezi egin behar dira eta hori da zaila.



Euskal Herrian garrantzitsuak diren balore tradizionalak ere, baditugu. Horiek mantentzen eta haurrek jaso ditzaten saiatu behar al dugu?

Kultura, hizkuntza, hezkuntza, ohiturak, haurraren zentzua... balore tradizional garrantzitsuak dira eta mantendu egin behar dira. Baina inposizioa, obedientzia zorrotza, kritikotasun eza... bezalako balore tradizionalak ezin dira mantendu. Gure gizartean balore tradizionalak eta beraien arteko elkarrizketa ere, planteatu behar da.

Balore tradizional horiek egokien transmititzen dituena familia da eta inkesten arabera, gazteak gero eta gehiago daude familiaren alde. Balore tradizionalak onartzen dituzte, ez dira oso errebeldeak.



Askotan gizarteko arazoen errua hezkuntzari botatzen zaio, kale-biolentziaren kasuan bezala. Benetan, hezkuntzarena al da errua?

Ez, hezkuntza ez da erruduna. Eskola gizartearen ispilua da, gizartearen egoera, arazoak, gobernua... isladatzen ditu. Kale-biolentzia, langabezia, ea.n hezkuntzak duen eragina oso txikia da. Beste arazo batzurengatik sortzen dira, eta ez eskolagatik. Kasu honetan, eskolaren funtzioa edo helburua gizartearen ispilu kritikoa izatea da, gizartea kritikoki ikustea eta hori ikasten laguntzea.



Arazo horiek konpontzeko neurriak ez dira eskolan hartu behar, baina hala ere, zenbaitetan lagundu dezake, ezta?

Bai, kalean dagoen biolentzia hori eskolan ikusi, aztertu eta kritikatu egin behar da. Baina planteamendu ireki batez eta ez era itxi eta autoritarioan. Ez da eredu bat inposatu behar, desberdinak ikusi baizik. Eta ondoren, gazteei hori kritikoki ikusten lagundu behar zaie.

Izan ere, momentu honetan oso erraza da jendea erabili eta manipulatzea. Horregatik, oso garrantzitsua da haurrei beraien kriterio propioak izaten laguntzea.
IGO
SALAS, Begoña:
VAZQUEZ, Amaia:
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
MARTINEZ, Begoña:
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
GAZTAёAGA, Maixabel:
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
CHOKLER, Myrtha Hebe:
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
BORQUɉ, Mari Carme:
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
HERNANDEZ, Pedro:
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
AUCOUTURIER, Bernard:
Droga menpekotasunen prebentzioa
Hezkidetza, detaile sutilen indarra
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Antzuolako herri eskola:
Psikomotrizitatea
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
ELKARRI:
Emakumeak eta hezkidetza
Neskak, emakumeak... eta hezkuntza mundua
ZABALZA, Miguel Angel: Bakegintzarako hezkuntza hizpide
AZURMENDI, Joxe:
GARCIA, Maite:
ALMEN IKASTOLA, Eskoriatza: Ikasleak filosofatzen
CONJIL, Txus:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
102: Irudien eraginak kezkatzen bagaitu, orain dugu hausnartzeko parada
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Nola eta nork erabakitzen du zein baliotan hezi haurrak? Hor ere manipulatzen al da?
Uda giroko aisialdia
ALONSO, Juan Carlos: psikologoa
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
Alboan fundazioa herrien elkartasunaren alde lanean
Erlijioak ba al du lekurik ikastetxe laikoetan?
JOSU TXAPARTEGI
HAURRAK AFEKTIBITATE ETA SEXU ANIZTASUNEAN HEZTEN
PEDAGOGIA 2007 HABANAN
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
DAVILA, Paulí: Hiri hezitzaileak
Haurrek, elkarren arteko gatazkak haien artean konpondu behar al dituzte? Kasu horretan jazarpenak izateko aukera handiagoa al da? Zer egin behar dute irakasleek?
Haurrak gehiegi babesten al ditugu? Haur berekoiak egiten ari al gara? Ia ahaleginik egin gabe, bat-batean nahi duten guztia lortzea, egokia al da?
CHACON ARTEAGA, Nancy: “Balioek eta moralak arreta berezia eskatzen dute pertsonen prestakuntza prozesuetan”
IZAGIRRE, Patxi: Haurrei heriotzaren aurrean minaren adierazpena normalizatzen erakutsi behar diegu
Balioen heziketarako ardatzak
Adimen emozionala. Beste hizkuntza bat
Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa: Elikadura
Albaola elkartea eta larruzko belaontziaren proiektua
Zein eragin dute telesailek neska nerabeen sozializazioan? Zeintzuk dira Hezkuntzaren erronkak?
Afektibitatea eta sexu hezkuntza. AGORTUTA
 
© 2005