[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Marina Pintos Atzeko atetik
Yoga eskolan
Zenbakia
Data
2011(e)ko uztaila
Idazlea
Marina Pintos
Saila
Atzeko atetik
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

Denok dakigun moduan, gaur egungo bizimodua estres sortzailea da: egun guzia korrika, ekintzez betea, beldur eta kezkaz betetako pentsamenduak, beharrezkoak diren atsedenak hartu gabe... Horren ondorioz, gorputza gogortu, zahartu eta gaixotu egiten zaigu, gure emozioak aztoratuta egoten dira eta burmuina edo pentsamenduak oso mugituta egoteaz gain, horiek kotzentratzeko arazo larriak izaten ditugu (pentsa zenbatetan egoten garen ekintza batean murgilduta, beste hamar mila gauzetan pentsatzen ari garen bitartean...). Haurrek ere egoera hori bizitzen dute, eta, horrez gain, burmuinean  izugarrizko estimulu pila jasotzen dute leku guzietatik: telebista dela, internet sarea, joko elektronikoak, kaletako publizitatea, argiak, soinuak...   Ondorioz, adimena kontzentratzea oso zaila egiten zaie, eta beste gaitasunak (ulermena, memoria eta sormena, esaterako), ahulduta izaten dituzte.

Azken urteetan hezkuntza sistema pixka bat aldatu dela dirudi, baina
oraindik, nire ustez,  asko dago egiteko. Emozioei garrantzia ematen hasi zaie, baina arnasa, gorputza eta buruaren gaitasunak garatzeko ariketak zeharo ezezagunak dira eskola gehienetan. Normalean, haurrei kontzentratzeko, ulertzeko eta datuak buruz ikasteko eskatzen zaie, baina ez zaizkie gaitasun horiek garatzeko tresnak ematen. Norberak “ahal duen bezala” egiten du, eta, askotan, saiakera horretan  huts egiten dute, emaitzak behar bezala betetzen ez dituztela ikusita. Yogak proposatzen dituen teknikak aproposak dira haurrak eta beraien gaitasunak era orekatu, osasuntsu eta lasaian behar  bezala garatzeko. Haurraren emozioak aztoratuta baldin daude, adibidez, jolas garaian lagun batekin haserretu delako, zaila izango zaio irakasleak esaten duen horretan arreta jartzea, aurretik lasaitzen eta zentratzen ez bada. Haurrak, arnasa era lasai eta sakonean hartzen ikasten badu, erlaxatu egingo da, eta erlaxatzen bada, arreta handiagoz arituko da. Ezagun da arreta handiagoari adimen handiagoa dagokiola, eta beraz, ikasketa eta hausnarketa guztiak hobeto bururatu eta bereganatuko dituela.
Yogak eta meditazioak sortzen dituzten onurak  aspalditik izan dira ikertuak, ez zientifikoki soilik, ospe handieneko munduko unibertsitateetan, baita AEBko eta Europako eskola askotan ere haurrekin izandako esperientziak behatuz.
Orain dela 20 urte, piano eta musika ikasle nintzelarik, hasi nintzen yogako teknikak ikasten eta praktikatzen. Jakin badakit yogak sortzen dituen onurak benetan gertatzen direla (kontzentrazioa hobetu, memoria garatu, emozioak lasaitu, gorputza orekatu eta lasaitu, eta abar). Zer gertatuko litzateke eskoletan haurrei lasaitasuna eta zoriontasuna sentitzen lagunduko bagenieke? Agian datu gutxiago erakutsi eta horren ordez adimena eta memoria garatzeko teknikak erabili?
 Bizitzen ari garen garaia aldatzen
ari da eta horrekin batera heziketa sistemaren aldaketa bizitzea espero dut.
Orain arte baztertuak izan diren zenbait beharrei garrantzia eman, eta erakuts diezaigun haurrei denon artean osasuna, oreka eta zoriontasuna lortzen, gure eskura dauden tresna horiek erabilita. Horixe da nire desioa! 

IGO
MARTINEZ, Begoņa:
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Hik Hasi Udako Topaketak
Hurrengo uztailean berriro topaketak
BIURDANA institutua, Iruņea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
II Hik Hasi Udako Topaketak
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
SAENZ, Maite:
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Ikastea ez da hartzea
Tertulixak: autoheziketa modu bat
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Haur eskola txikietako irakasleen
Haur Hezkuntzako profil profesionalei buruz
PRH Formazio Eskola
Nola balia ditzakegu irakasleok geure emozioak, ikasgelan ikasleen garapen emozionala bultzatzeko?
ROEGIERS, Xavier eta PEYSER, Alexa: Integrazioaren pedagogian helburua ez da ezagutza; ezagutza, gaitasunak garatzeko baliabidea da
Haurrak gehiegi babesten al ditugu? Haur berekoiak egiten ari al gara? Ia ahaleginik egin gabe, bat-batean nahi duten guztia lortzea, egokia al da?
Gizarte hezitzaileak eskolan
LOPEZ-GOŅI, Irene: Irakasleen prestakuntza diseinatzeko une egokia da, eta hori baliatzen jakin behar dugu
Coachingak lagun al dezake hezkuntzan? Nola? Zer tresna eskaintzen du
Nire hezitzaile-profila
Adimen emozionala. Beste hizkuntza bat
BILBATUA, Mariam: Metodologian hausnarketa sakona egin behar dugu. Zergatik ez dituzte konpetentzia handiagoak lortzen ikasleek? Hori da gakoa
Proiektuak ala mozorroak?
PUJOLAS, Pere: Nazioarteko erakundeen arabera, hezkuntza sistema guztiek ikuspegi inklusiboa izan beharko lukete
Osasun mentala
Nola gainditu jendaurrean hitz egiteko dugun beldurra? Zein garrantzia du ahotsak komunikatzeko orduan?
Yoga saioak irakasleentzat
Zer esango zenuke irakasleen prestakuntzaren gainean
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Euskara ebaluatzeko proba
Joxe Ramon Mauduit: "Bizitzaren zentzua errazago bilatzen da, baldin eta haurraren gaitasunak hasieratik abian jartzen baldin badira"
"Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?"
Web 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan
Bideoa: editatzen ikasteko, 'Pinnacle Studio’-ren bidez
Gure adimena nola eta norantz gidatu ikasten
Adimen emozionala: irakasleen gizakitasuna
Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko
Lumatik ahora
Ez dut zigortu nahi
Jendaurrean hitz egiten ikasi
Autismoaren azalpena ikuspegi praktikotik
Familia eta irakasleriaren arteko harremanak
2-3 urteko haurren psikomotrizitate praktika
Haurrei zuzendutako maskaragintza
Oh happy, kanta eta dantza ezazu
Coaching
Zertan jolastuko gara?
Hedabideek sexuari buruz igortzen diguten informazio pilatik nola bereiz dezakegu nerabeei begira baliagarria dena eta ez dena?
Ez dago produkturik.
 
© 2005