[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
Elkarrizketa
AIZARNA, Kontxi:
Zenbakia
Data
1996(e)ko abendua
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Zenbat aldiz abestu ote ditugu "Astoa ikusi nuen", "Ranroberra" edota "Plisti-plasta" kantak? Xirula Mirula taldearen abesti hauek, eta beste hainbat eta hainbat, herrikoi bihurtu dira, eta haurtzaroko erreferentzia, aldi berean. 22 urtetan 108 diska, 36 liburu eta 20 bideo zinta jarri dituzte gure eskuetan. "Mugi-Mugi" azken lau bideo berrien kaleratzea aitzakiatzat harturik, Kontxi Aizarnarekin mintzatu gara. Xirula Mirulako partaideak musika munduan murgildu gaitu bere hitzekin. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Orain dela 22 urte sortu zen Xirula Mirula. Nolakoak izan ziren lehen pauso haiek?


Sorrera berezia izan zen. Garai hartan apenas egiten zen musikarik. Imanol Urbietak eskolaz kanpoko ekintza bezala musika egitea pentsatu zuen. Horrela, Zarautzen eskolako haur guztiak arratsaldeko 5:30ean Imanolengana joaten ziren musika egitera.





Imanol bakarrik hastetik talde izatera pasa zineten ondoren.


Hasieran bera bakarrik hasi zen, baina eskari guztiari ezin zion aurre egin eta poliki-poliki jendea hartzen hasi zen. Maila eta sakontasun bat eskaini behar zitzaiela ikusirik, Imanolen inguruan taldetxo bat osatuz joan ginen. Egun, sei partaide Xirula Mirulara dedikatzen gara. Irakasleei klaseak emateko hiru laguntzaile ere baditugu. Eta Bilbon ere hiru-lau irakasleko talde bat badago.





Zein izan zen hasieran egiten zenuten lana?


Talde bezala Zarautzen finkatu ginen, eta handik Hernanira pasa ginen gero. Bertako udalean musikarekiko sentsibilitate bat agertu zen eta eskoletan musika lantzea nahi zuten. Horrela, eskola guztietara musikako irakasle bezala joaten ginen. Horrelaxe sortu zen historia guztia, eta urte hauetan guztietan hori izan da gure lanetako bat; eskolaren eskakizunei erantzutea.





Lan horretan zein izan da zuen filosofia?


Bi ardatz nagusi ditu: beharrei erantzutea eta musika nola egin. Guk musika nola egin behar litzatekeen proposatzen dugu. Musikak ez du "do, re, mi, fa, sol, la, si" ikastea izan behar. Haurrak txiki-txikitatik bere nahi eta behar guztiak jolasean espresatzen dituela pentsatu behar dugu. Orduan, musika jolas horren lagungarri bezala erabiltzen dugu: musika jolasteko, musika komunikatzeko, musika hitz egiteko, musika kantatzeko eta musika ikasteko.


Musikak ez du zerbait gogorra izan behar, baizik eta haurraren garapen integralean, bere osotasunean lagunduko dion zerbait. Lan egiteko estilo bat da.





Lan egiteko estilo hori aldatu al da erreformarekin ?


Kasu honetan, nik uste dut ez garela erreformara moldatu, musika arloan eskatzen dituen baldintzak hasiera-hasieratik betetzen baititugu. Beraz, gu egiten ari ginena zerbait berria zen eta arrazoia eman digu.





Musika lantzeko material asko atera duzue urte hauetan eta mota desberdinetakoa. Adibidez, diska sortan ere, kanta desberdinak aurki daitezke.


Bai, hala da. Kanta batzuk haurrak askatzeko dira: saltoka ibiltzeko, baztarraren kontra jotzeko, lurrean bueltaka ibiltzeko e.a. Beste batzuk, berriz, lasaitzeko dira. Azken batean, haur batek bere garapenean pasatzen dituen puntu guztiei musika arlotik erantzun bat ematea da: mugimendua, jolasa, erritmoa, lasaitzea, hizkuntza...





Abesti herrikoien erabilera ere nabaria da zuen lanetan.


Bai, egitura melodikoa eta erritmikoa herriko musikan oinarritua dago, azken finean. Imanolek beti esaten du berak ez duela ezer asmatzen, bera pirata hutsa dela. Geure barruan denok kantaz betetako kutxa zahar bat badugula dio. Berari bapatean mugitu egiten zaio eta hori ateratzen du.


Beharbada irakasleoi hori falta zaigu, Imanolek egiten duena egitea. Denok daukagu txiki-txikitatik jaso dugun altxor handi hori. Ausardia pixka bat falta zaigu ateratzeko.





Irakasleon aldetik, musika nola sentitu dela uste duzu?


Beldurra eduki izan zaio, eta guk ematen ditugun ikastaroetan ikusi dugu hori. Aspaldi konturatu ginen irakasleriak beldurra diola musikari. Espezialista batek egin beharreko zerbait bezala ikusi da, kontserbatoriotik pasatakoak. "Nik gaizki kantatzen dut", "belarri txarra daukat" eta hamaika aitzakia bilatu ditugu beldur hori justifikatzeko.


Beldur hori ezabatzea nahi dugu guk. Nik ez dut Amaia Zubiriaren tonuan kantatuko. Baina ni naiz haurrekin nagoena momentu horretan, bere psikologoa, bere matematika eta hizkuntzako irakaslea eta bere kantaria. Eta nik neure ahotsarekin espresatu behar dut. Nik ematen diodan berotasun hori ez dio kaset batek emango eta ezta soprano batek ere.





Baina musikan espezializatutako irakasleak ere badaude.


Bai, baina oraindik gutxi. Egia da mailan aurrera joan ahala musika gai behartua dela eta espezialistak formatzen ari direla. Baina oraindik ere Lehen Hezkuntzan musikan espezializatutako oso irakasle gutxi daude.


Horregatik, guk egin dugun materialean musikako espezialista izan gabe, nozio minimo batekin edozein irakaslek musika egin dezan saiatu gara.





Bestalde, abestiekin batera, azkenaldian dantzak lantzen ere hasi zarete. Baina irakasleok nola irakatsi behar dizkiegu haurrei dantzak?


Dantzak ere, matematika bezala, haur guztiek egin behar duten zerbait da. Horrela, dantzarekin ere nolabaiteko pedagogia egiten saiatu gara. Haur baten gorputza sei urterekin ez dago prestatua edozein dantza egiteko, eta hori kontutan izan dugu.


Horrela, euskal folkloreko hainbat dantza hartu eta "fusilatu" egin ditugu. Herriko doinua eta erritmoa errespetatuz, mugimenduak sinplifikatu egin ditugu, haurraren gaitasunen arabera jarri.





Dantzak irakasteko material lagungarririk aurkitu al dezakegu?


Bai, bideoak argitaratu ditugu. Baina hauek irakasleak ikusteko dira, eta gero bakoitzak bere gelara egokitzeko. Berak trasmititu behar die haurrei, eta ez bideoak. Honek beti erritmo bera du, eta gelakoa desberdina da: gelditu egin behar duzu, honi lagundu, mantsotu, azkartu...


Ondoren haurrek bideoa ikustea ongi dago, haurrei zuzendutako tarte batzuk ere badituelako.


Dena den, bideoaren arriskua zera da: irakasleoi ez zaigula irakatsi noiz eta nola erabili behar dugun. Ikastaro batzuk behar ditugu bideoa erabiltzen ikasteko.





Diska, liburu eta bideoekin Lehen Hezkuntzako materiala nahiko osatuta dago. Argitaletxe guztiek egin diote bere lekua musikari. Baina zein egoeratan dago DBH?


Esparru honetan ez zegoen oso argi musikak nondik jo behar zuen. ElkarGIEK Kataluniako argitaletxe batekin hitzarmen bat egin zuen. Han egindako materiala honantz egokitu zuen hemengo beharrei erantzunez. Baina azkenean, muga handiekin topatu dira, euskara aldetik batez ere.


Horregatik, DBHrako material osagarri bat egitea eskatu digute, batez ere ikasleari begira, lan koardeno modukoa. Datorren ikasturterako prest egongo da.





Bestalde, zuen kabuz, DBHrako bideogintza proiektu bat ere aurkeztu zenuten. Nola dago momentu honetan proiektua?


Tamalez atzera bota ziguten. Proiektu anbiziotsua zen, arlo asko ikutu nahi genituelako. Pena handia eman digu, batez ere ukatzeko jarritako arrazoiengatik. EIMAren bidez eskatu genuen eta hiru puntuaketa gainditu behar zituen: eskolaren beharra, egokitasun pedagogikoa eta aurkezpen teknikoa. Lehenengo bietan puntuaketa altua lortu genuen. Baina hirugarrengoan ez.





Beraz, proiektuaren edukiekin erlazio gutxien zuen arrazoia erabili zuten atzera botatzeko. Ez al da kontraesan bat?


Bai, hala da. Alde batetik proiektu bat eskatzen dizute, eta bestetik, material egin bat eskatzen ari zaizkizu, gauza guzti-guztiak jarri behar dituzu. Gainera, guk haurrekin lan egiten dugunez, oso konplexua da hori, haurrak aurrikusi ezinak baitira.


Story-board eta aspektu tekniko horiek ondo ez ditugula aurkeztu onartzen dugu. Baina orain arte egindako bideoen emaitza hor dute.





Orduan, DBHn ez dugu ikus-entzunezko materialik izango?


Bai, bai, izango da. Beharra ikusten dugunez geure kasara zerbait egiteko asmoa badugu.





Xirula Mirularen material eskaintza ugarituz joan da urte hauetan. Eta zabalkunde eremua ere bai, Euskal Herritik espainiar merkatura salto egin duzue.


Hala da. 1990ean Madrildik Santillana argitaletxea etorri zitzaigun. Euskarazko metodo bat egiten ari ziren Xabier Kintanarekin eta kanta zahar batzuk grabatu nahi zituzten. Horrela hasi genituen Santillanarekiko harremanak. Gustatu egin zitzaien lana egiteko gure estiloa.


Ondoren, Erreformaren inguruan, material berria atera beharrean aurkitu ziren. Eta guri proposatu ziguten erdarazko musikako materiala egitea.





Orduan, zuen lana Espainiara saldu zenutela esan al daiteke?


Ez, gure lana ez, gure lan egiteko metodoa, estiloa, baizik. Beste hizkuntza batean egin dugu lana, baina gure filosofian oinarrituta. Erdaraz sortu ditugun kantek euskal kutsu nabarmen-nabarmena dute. Abestietan oinarri euskaldun handia dago, bai musikan eta baita hitzetan ere.


Bestalde, ez dugu inolako zentsurarik izan. Alderantziz, ikastaro asko eman ditugu (Katalunia, Tenerife, Granada...) egindakoa argitzeko. Jendea oso pozik ikusi dugu materialarekin.





Zerbait berria topatu al dute bada, zuen estiloan?


Bai, indar berri bat bezala ikusi dute. Orain arte Espainiako musika oso klasikoa landu da eskoletan. Guk mugimendu, jolas eta erritmo asko sartu dugunez, oso erraza suertatu zaie eskoletan sartzea. Guretzat, hemen egiten ari garen lanaren errekonozimendua da.
IGO
LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
haur-
jolasen abestiak
II
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
MARTINEZ, Begoña:
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
VADER, Marinus:
Buru
funtzionamenduaren pedagogia.
Armelle Geninet
irakaslearen ikerlanak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
Haur Hezkuntza eta espezialistak
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
GAZTAёAGA, Maixabel:
Neurriak
euskaraz
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
MONTESSORI, Maria
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
PIAGET, Jean
FREINET, Célestin
VITORIA, Jose Ramon:
REICH, Wilhem
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
FOCAULT, Michel
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
VIGOTSKI
Hik Hasi Udako Topaketak
ROGERS, Carl
IGERABIDE, Juan Kruz
Heziketa, guztion erantzukizuna
Hurrengo uztailean berriro topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Paulo Freire
lau haizetara
Kili eta Kolo
2 urteko haurrekin lantzeko materiala
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
HOYUELOS, Alfredo:
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
NOVAK, Joseph D.
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
DECROLY, Ovide-Jean
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
FREIRE, Paulo
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
KOHLBERG, Lauwrence
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
II Hik Hasi Udako Topaketak
GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Kili-Kili aldizkaria eraberritu da
HAMILTON, David
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
MATA, Marta:
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
TURIEL, Elliot
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
MARCHESI, Alvaro:
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Zorionak Ipurbeltz!
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara
IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
GARMENDIA, Jesus:
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
Begiradaren heziketa eskolan
COSIDO, Jesus:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
ALZOLA, Nerea:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
SAENZ, Maite:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Amnesiaren gaitz mortala
MONTERO, Jose Luis:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Ikastea ez da hartzea
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Irakasleriaren osasuna
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
Freineten 100. urteurrena
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
RIZZI, Rinaldo:
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
Tertulixak: autoheziketa modu bat
AёORGA, Pello:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
UGARTETXEA, Arantxa:
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
Haur eskola txikietako irakasleen
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
TRABUDUA Yolanda: Gazteek entzuten duten musika
GENUA, Enkarni :Artearen bidez haurrak sortzaile hezi behar ditugu, baina ez bihar artistak izateko, baizik eta bizitzeko
Ikuspegi pedagogikotik bidegabekeria bat da
OLVERA, Angelica:Familia Sistemikoko aditua eta ikerlaria.“Sustrairik gabe, hegorik ez dago. Eskolatik erreskatatu egin behar dira familiaren historia eta testuinguruaren historia
Usurbilgo haur eskola: Haurdun dauden amak haur eskolan
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko?
Eguna edukiak irakasten pasatzen bada, nondik atera denbora haurren kezkak, sentimenduak, arazoak... lantzeko?
Eraldaketa prozesuak. Parte-hartzean oinarrituriko metodologiak bideratuz.
PEDAGOGIA SISTEMIKOA
Bilboko Kafe Antzokia: Arte eszenikoak haurren eskura
HOPKINS, David: Hezkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar; eskolak ekarpena egin behar dio gizarteari
Imanol Urbietaren ekarpen pedagogikoa
Hazitegi proiektua: 0-6 urteko haur eskolak
Waldorf pedagogia
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Karaokea editatzen ikasi
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005