[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Ekarpena
ANTXETA ATSEDENALDI ELKARTEA, Donostia (Egia): Haurren bilgunea baino gehiago
Zenbakia
Data
1997(e)ko urtarrila
Idazlea
Saila
Ekarpena
Donostiako edozein lekutatik begiratuta, Atotxako "dorrea" hortxe ikusten dugu beti. Oraingoan, ordea, gertutik begiratzea egokitu zaigu. Eta ez hori bakarrik, baita barrutik ere. "Dorrearen" behekaldeko lokal bateko atea jo dugu eta Antxeta Atsedenaldi Elkarteko geletara sartu gara. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Egia auzoko haurrek oso ondo ezagutzen dute txoko hau. Urteak daramatzate egunero bertara hurbiltzen, eta dagoeneko ia 400 bazkide ditu. Auzoko haurren aisialdian leku berezia lortu du Antxeta Elkarteak.

1983. urtean sortu zen bertako gazte talde baten ekimenez. Beraien helburua Egiako haurren aisialdiari elizatik kanpoko alternatiba bat eskaintzea zen. Poliki-poliki hasi ziren ekintzak antolatzen, eta gaur egun aukera bat baino gehiago eskaintzen ditu. Sorrerako ekintza nagusiena 1984. urtean antolatu zuten udako kanpaldia izan zela azaldu digute Iker Jauregi eta Ainhoa Permachek. Handik aurrera, taldea sendotzen hasi zen.

1986an Donostiako Udalak lokalaren zesioa eman zigun. "Gure eskakizun eta auzoko Gurasoen Elkarteak egindako indarrarekin posible izan zen lokala lortzea". Ordutik aurrera gogor ekin zioten lanari, eta 1989an Egiako Haur Txokoaren egitasmoa sortu zen. "Aisialdiaren barruan eguneroko eskaintza alternatibo bati ekin genion honekin. Urte hauetan eskaintza hori sendotzen aritu gara, lokala egokituz eta gauza gehiago prestatuz". Horrekin batera, asteburu eta oporraldietarako ekintzak ere mantentzen dituzte.

Elkartearen xede nagusia Egiako aisialdiaren heziketa dela azaldu digute Iker eta Ainhoak. "Aisialdiaren heziketaren bitartez, gizarteari, eta batez ere Egiako haurrei, zerbitzu bat eskaini nahi diegu. Sormena, elkarkidetza, kritikotasuna eta konpromezua bilatzen duen jarrerarekin, aldaketa soziala bilatzeko lan egin arazten dugu. Gizarte berri demokratikoago bat lortzeko, giza eskubideak eta ingurunea errespetatuko dituena, bakezalea eta euskalduna". Aukera politiko, erlijioso edo bestelako desberdintasun guztiak errespetatzen ditu Elkarteak. Edonorentzat zabalik dituen zerbitzu herrikoi bat da Antxetak eskaintzen duena.

Euskadiko gazteriaren kontseiluan, Gipuzkoako ludoteken elkartean eta auzoko entitateen koordinakundean partaide da. Dinamika bizia duen taldea, eta urte osoan gainera.

Egun hauetan jostailuei so

Antxeta Elkarteak honezkero urte batzuk bete ditu jostailuaren inguruko gaia gabonetan gurasoekin jorratzen. Aurten beraz, ez da lehen aldia izan, bai berriz, kanpaina berezi eta zabal bat antolatzen den lehen urtea.

Elkarteko abiapuntutik hasita, Iker Jauregi eta Ainhoa Permachek ez dute uste jostailuak gabonetan bakarrik oparitu behar direnik. Baina gizarteak eta jostailu merkatuak, urteko azken bi hilabeteetan ematen dioten garrantzia ikusirik, heziketa baliabide honi eta honen aurrean orientazio bat egiteko asmoz ateratzen dira kalera. Oraindik jorratu beharreko gaia dela uste dute, eta gurasoek eman beharko lioketen garrantzia ez dela behar adinakoa, ez baitute informazio gehiegirik esparru honetan. Kanpainaren bidez, ordea, hau guztia lantzeko bideak zabaldu nahi dira. "Gainera, publizitatearen alorrean, lan berezia egin nahi izan dugu, honek daraman zama eta baloreei dagokionean, gehienetan sexistak, biolentzia inplizitu batekin eta etengabeko kontsumora bideratuta izaten direlarik" azpimarratu digute. Hori edukiei dagokienez, eta kopuruari begiratuz gero, gabonetako kanpainaren lehen astean 4.500 jostailu iragarki eskaini zituzten Estatu espainiarreko telebistetan. Central Mediako azterketen arabera, gabon garaian haurrek 95 iragarki ikusi ohi dituzte egunero. Horrez gain, badago publizitate subliminala ere; marrazki bizidunak. 80. hamarkadatik aurrera, jostailu bat saltzeko asmoarekin marrazki serieak egiten dira.

Jostailu merkatuan gabonetako fakturazioa 60.000 milioi pezetakoa izaten da, eta 200 ekoizleen artean banatzen da. Kopuru honen %66a sei enpresek eskuratzen dute: Famosa, Feber, Mattel, Nitendo, Exin eta Bandai. Hauetako lau iparramerikarrak dira eta bat japoniarra. Honek zera esan nahi du: hemengo jostailuak eta hauen baloreak hemendik oso urrun erabakitzen direla.

Horrez gain, iragarkietan produktuak sexu bati zuzentzen zaizkio askotan. Neskei zuzendutako iragarkietan kolore gozoak, musika lasaia, haur ahotsak eta etxean egokitutako mundu fantastikoa agertu ohi dira. Mutilen kasuan, kolore biziak, musika alaia, erritmo militarra eta etxeko girotik kanpo. Iragarki hauen bidez jostailuekin jolasteko jarrerak ere azpimarratzen dira: nesken jarrera, kontrolatua, ordenatua, arduratsua, laguntzailea, pasiboa, zintzoa...; eta mutilena, protagonista aktiboa, maltzurra, kontrolatzailea, indartsua, garailea... "Jostailuek ez dutela sexurik azpimarratu beharra dago. Gure eskuetan dago gizartean dauden desberdintasunak ekiditea. Horretarako haurrengandik hasi behar dugu".

Jostailu kanpainan murgildurik, lehenik, Egiako bai haurren eta bai gurasoen artean inkesta batzuk burutu dituzte; jostailuak zein garaietan erosten diren aztertuz, zenbat diru gastatzen den, gurasoek haurrekin jolasten zenbat denbora igarotzen duten eta honelako beste hainbat alderdi landuz. Datu hauek guztiak, gurasoekin izandako bileran aztertu ziren, eta eztabaida interesgarriak sortu ziren hezitzaile eta hauen artean.

"Aholkularitzari dagokionez, erakusketa bat antolatu dugu, panelen bidez, publizitatearen eta hainbat jostailuen balore negatiboak azpimarratuz alde batetik, eta bestetik, gomendagarriak iruditzen zaizkigun hainbat jostailuen aurkezpena eginez". Panel horietako batean azken urteotako jostailurik salduenak zeintzuk izan diren ikus zitekeen. 1991tik aurrera "Gameboy" (Nitendo) bideojolasa izan da salduena. "Hauek guztiz biolentoak dira, multinazionalak sortuak eta telebista serie bat izan dutenak. Beraien mezuetako batean zera ikus daiteke: "... kaleko makarraz nazkaturik bazaude zorionean zabiltza. Orain hiria jendez garbituko duzu zeure armekin. Eta badakizu... etsaiari kaņa". Onartezina da, benetan". Nesken kasuan Barbie panpina (Mattel) izan da preziatuena. "Konturatzen ez bagara ere, panpin honek, bere itxura eta osagarriekin balore batzuk transmititzen ditu: gorputz anorexikoa, bizitza maila altua...". Paneletako informazio hau biltzea ez dela erraza izan aitortu dute, baina pena merezi izan duela. Horrez gain, hezitzaileen arteko hainbat eztabaiden ondorioz sortutako jostailu bilduma ere eskaini dute azkenean.

Kanpaina borobiltzeko, iaz hasitako esperientzia berria errepikatu nahi dute. Bosniako haurrentzat egindako jostailu bilketa, hain zuzen ere. "Garai honetan, haurrek opari ugari jasotzen dituztenez, beste hainbat jostailu bazterturik izaten dituzte etxean erabili gabe" baieztu dute. "Honelako ekintzen bidez, haurrentzat interesgarriak izan daitezken hainbat gai lantzen zirela ikusi genuen, eta beraz, aurten ere errepikatzeko asmoarekin bilketa antolatzen ari gara, nahiz eta oraindik aurten nora bidaliko diren zehazteke dagoen".

Antxeta Elkartearen ustez, "Jostailuak ez dira umekeriak" eta honen ardura denek hartu beharko lukete. Hezitzaileek, gurasoek, eta noski, jostailu ekoizleek ere bai. Jolasaren bidez, haurrak bere burua, gainontzekoena eta inguratzen duen mundua ezagutzen ikasten du; irudimena eta ekimena lantzen laguntzen die; tentsioak askatzeko eta arazoak konpontzeko ahalbideratu daiteke; eta komunikazoaren eta gizarteratzearen mesedegilea da. Beraz, esparru honek haurraren heziketa prozesuan ere eragin nabarmena izan dezake.
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
haur-
jolasen abestiak
II
Inauteriak
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
Kuadrillategi proiektua
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Takolo, Pirritx eta Porrotx Nikaraguako ikasleen artean dabiltza
Marrubizko muxuak zentsuraren aurka
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
AOZARAZA ikastetxea, Oņati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
Badator Jolasen altxorra bideoa
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oņati: Literatura bizitzeko modu bat
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
DONIBANE-LOHITZUNE/ZIBURU ikastolak, Donibane-Lohitzune: Maskarada
LABIAGA ikastola, Bera:
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
Tailer globalizatuak: ekintza desberdinak ideia nagusi baten inguruan
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Gabon sasoian
Haur-jolasen abestiak
Gabon inguruko ospakizunak berreskuratuz
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Beldurraren aretoa, Galtzagorri Elkarteak beldurrezko ipuinen inguruan osatutako erakusketa
Uda giroko aisialdia
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
Bideo jokoak eta hezkuntza. Euskal Herrian egindako ikerketa
Zugarramurdiko sorginen etxea
Burdin Harana Europa osora zabaldutako burdina
Erotu egiten al ditugu gure seme-alabak eskolaz kanpoko ekintzekin
LONGAR proiektua Vianako hirugarren adinekoei emanaldia
Gure Sustraiak Aterpea eta baserri eskola
Bilboko euskal museoa Jatorrira bidaia
Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburuen eta antzerkiaren bidez
D’elikatuz Elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa
Miarritzeko itsas museoa
Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko
Zertan jolastuko gara?
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa) AGORTUTA
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
 
© 2005