[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
Ekarpena
Neskak, emakumeak... eta hezkuntza mundua
Zenbakia
Data
1997(e)ko maiatza
Idazlea
Saila
Ekarpena
Emakundek iaz "Hezkuntza ekintza plangintza integrala" izeneko programa bat jarri zuen martxan. Ikasle eta irakasleei zuzendutako lanak, jardunaldiak eta lehiaketak biltzen ditu aipatu programak. Dagoeneko 68 ikastetxetan ibili dira gai eta dinamika desberdinak lantzen. Ondoren, jardunaldiak etorri dira formakuntza jasotzeko lagungarri gisa. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Iaz hasiko programa hau bere bigarren etapan dago ikasturte honetan, eta etapa hau Ertainetako irakasleei zuzendua egon da. Horregatik, Gasteizen burutu diren jardunaldietan maila honetako irakasleek hartu dute parte. Apirilaren 17an "Hizkuntza" gaia jorratu zen, eta apirilaren 25ean "Orientazioa", bakoitzera 150 partaide hurbildu zirelarik. Sei ordutako jardunaldi hauetan gaiak ikuspuntu teorikotik landu dira lehendabizi, eta jarraian testu eta adibide konkretuak ikusiz alternatiba desberdinak landu.

"Hizkuntza" izenburupeko jardunaldietan Ana Vargas katalana izan zen hizlaria. Hizkuntza ez-sexista bultzatzeko ze gauza hartu behar diren kontuan aztertu zen bertan. Gaur egungo hizkuntza sexistaren abantailak eta desanbantailak baloratu ziren, batez ere gaztelerarenak. Euskarari buruz gutxi hitz egin zen, baina euskararen kasuan ere sexismo arazoak topatu ziren. Adibidez, gazteleratik jasotako eragina edo kutsadura dela eta, aitak edo aitonak esan ohi dugu, eta ez gurasoak edo aiton-amonak. Bestalde, euskarak jenero gramatikalik ez duenez, barra eta arroba arazorik ez dauka (gaztelerazko ellos/as bezalako kasuak, alegia). Baina hala ere, zenbait hitzen artean emakumeak daudela pentsatzen dugu. "Atzo garbitzaileak oso goiz joan ziren. Izan ere, emakume horiek..." esaten dugunean, garbitzaileen lana emakumeei dagokiela pentsatzen dugu, eta hori da transmititzen duguna. Gauza bera gertatzen da "Bihar irteera daukagu eta esan amari ogitartekoa prestatzeko" esaten diegunean ikasleei.

Arazo honen aurrean, alternatiba gisa denak izenpetzea proposatu zen: gizon eta emakumeak. Esaterako, "11 gizon eta 14 emakume zeuden" eta ez "25 gizon zeuden". Animaliez hitz egiten dugunean ere denak aipatzen ditugu: "4 txakur eta 7 katu", eta ez "11 txakur".

Honen aurrean hizkuntzaren ekonomia aipatu zen. Baina kontuan eduki behar da, ekonomia hau ez dela kasu guztietan aplikatzen. Adibidez, Estatu espainiarraz hitz egiten dugu, eta ez Espainiaz. Esanahi desberdina dute, zentzu diferentea, eta ez dugu ekonomizatzen zentzurik aldatu nahi ez diogunean. Gauza bera gertatzen da gizon-emakumeekin. Gizonak aipatzen ditugunean gizonak soilik esaten dugu, eta emakumeak aipatu nahi ditugunean emakumeak .

Azken finean, hizkuntzaren erabilpen gramatikalari buruzko erreflexio bat egiteko balio izan zuen jardunaldiak. Aurrerantzean hausnartutako eta proposatutako alternatibak praktikan jarri beharko dira.



Ikasketen "Orientazioa"

Apirilaren 25ean burututako jardunaldiaren izenburua da "Orientazioa". Kasu honetan Amparo Tomé katalana izan zen hizlaria. Hezkuntza Ertaineko neska-mutilek dauzkaten ikasketa aukerak aztertu ziren: neska-mutilek dauzkaten interes eta espektatibak zenbaiteraino dauden jaso dituzten estereotipoekin baldintzatuta. Hau da, gazte hauek beraien ikasketak aukeratzeko duten askatasuna zalantzan jarri zen. Gaur egun sexuaren arabera estereotipatuak daude ikasketak edota lanbideak. Oso neska gutxi dira Mekanika ikasketak egiten dituztenak, eta Administraritza ikasketak egiten dituzten mutilak urriak dira.

Honetaz hausnartu zen jardunaldi horretan eta hausnarketa horrek jarraitu egin behar luke hau guztia aldatzeko. Pertsona bakoitzak bere interesak garatzeko duen gaitasunaren arabera hautatu behar du, sexuaren araberako baldintzarik, mugarik, presiorik gabe.

Emakundek antolatutako jardunaldi hauetan irakasle askok hartu du parte. Irailerako ere beste jardunaldi batzuk prestatzen ari dira. Hezkidetza eta hezkuntza integralaren inguruko hausnarketa, planteamendu eta alternatibak ezagutzeko gune bilakatu dira.

Asko dira hezkidetza lantzen urteak daramatzaten irakasleak. Hauen eredua jarraituz eta jardunaldi hauen bultzadarekin, gainontzekoentzat ere bidea onartua dago.
IGO
SALAS, Begoña:
VAZQUEZ, Amaia:
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
MARTINEZ, Begoña:
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
GAZTAёAGA, Maixabel:
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
CHOKLER, Myrtha Hebe:
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
BORQUɉ, Mari Carme:
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
HERNANDEZ, Pedro:
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
AUCOUTURIER, Bernard:
Droga menpekotasunen prebentzioa
Hezkidetza, detaile sutilen indarra
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Antzuolako herri eskola:
Psikomotrizitatea
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
PLACER, Felix:
ELKARRI:
Emakumeak eta hezkidetza
ZABALZA, Miguel Angel: Bakegintzarako hezkuntza hizpide
AZURMENDI, Joxe:
GARCIA, Maite:
ALMEN IKASTOLA, Eskoriatza: Ikasleak filosofatzen
CONJIL, Txus:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
TRABUDUA Yolanda: Gazteek entzuten duten musika
Uda giroko aisialdia
HAURRAK AFEKTIBITATE ETA SEXU ANIZTASUNEAN HEZTEN
PEDAGOGIA 2007 HABANAN
Zergatik erabili behar dugu hizkera ez-sexista?
Hezkidetza gida: 50 galdera eta beste horrenbeste proposamen
Afektibitatea eta sexu hezkuntza
 
© 2005