[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
SARASTI, Jon; DORRONSORO, Lukas; AXULAR Lizeoa, Donostia Gai Nagusia
Antzerkigintza eta irakaskuntza
Zenbakia
Data
1998(e)ko maiatza
Idazlea
SARASTI, Jon; DORRONSORO, Lukas; AXULAR Lizeoa, Donostia
Saila
Gai Nagusia
Eserlekuetan eseri, argiak itzali eta oihala igotzen denean beste mundu batean sartzen gara. Antzerkiak bere hatzaparretan harrapatzen gaitu eta begirik kendu gabe igarotzen dugun une gozoa, atsegina, dibertigarria... da nagusi. Baina nola lortu hori? Jon Sarastik, EHUko Dramatizazio Graduondoko eta Espresioguneko koordinatzaileak argibide batzuk ematen dizkigu. Aizarnako herri eskolako eta Donostiako Axular Lizeoko esperientziak ere baliagarri suerta dakizkiguke. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Antzerkia egiten asper ez gaitezen



SARASATI, Jon

Dramatizazio Graduondoko eta Espresioguneko koordinatzailea (EHU)



Azken urte hauetan gizarte osoan antzerkiari dagokion arloaren gorakada ederra ari gara bizitzen. Ahal izan duen bezala defendatu den antzerki independiente baten, hiltzen utzi zen Euskal Antzerti Eskola baten eta bere kultura aberastu nahi duen gizarte baten emaitza dugu.



Geroz eta profesional gehiago dago antzerki taldeak irakasten eta zuzentzen. Mota askotako talde eta elkarteek programatzen dute ekintza hau eta ondo ikusten da beti antzerkia egitea. Kultura zabal eta anitzerantz begira dagoen zentzuzko bide bat dela esan daiteke, baina zulo sakonak daude oraindik ere: programazio iraunkorreko aretorik ez dago, haur ekitaldien aretorik ere ez eta abar. Funtsean, sekula izan ez ditugulako, eta beste zenbaitetan gertatzen den bezala, ezin dugu sortu ezagutzen ez duguna.

Irakaskuntzan, euskaran bezala, gorakada biziagoa da. Argitalpen oso onak daude antzerkia egiteko eskolan. Lehen zikloko haurren eguneroko lanean drama-adierazpena sortu da eta plastika lantzen duten irakasleak ongi prestaturik daude eszenaratzeak sortzeko. Baina goi zikloetan galdu egiten da antzerki kultura hau eta batxilergora iristean nahasketa dugu nabari. Gure hirietan egiten diren gazte antzerki erakustaldia aspergarriak suertatzen dira bai aktoreentzat eta baita ikusleriarentzat ere. Lan gehienetan, beharrezkoa den irudimen eta freskotasuna falta da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean, Dramatizazio Graduondoa sortu da Gipuzkoako Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak finantzatua. Graduondo honen koordinazioa proposatu zidatenean helburua hauxe izan zen: Euskal Herrian antzerki heziketa unibertsitarioan dagoen hutsunea betetzea. Eskola eta institutuetan antzerkia lantzeko baliabide batzuk eskatzen dira. Gaurtik aurrera helburua baliabide hauek zeintzuk diren lantzea litzateke.

Lehenengo eta behin, irudimena landu behar da. Irudimena garatzeko, baldintzak oinarrira laburtu behar dira. Hau da, adierazpena edo espresioa mami huts bihurtu behar da. Hau antzerkigintza mota oso baten gakoa da, pantomima eta mimikarena, alegia. Oinarrizko mamia gizakiaren funtsezko beharrei lotuta doa, munduaren ikuspegi xalo batera, gauza bakoitza lehenengoz bezala deskubritzera. Gure eta gure inguruaren arteko harremanak mami laburtzera jolastea, antzerkiaren oinarrizko gakoa da.



Ikusleria eta antzezleen arteko harremana

Tristea da, benetan, emanaldi askotan ikusleen artean prentsa kritikoak edo kultura arduradunak nortzuk diren ezagutzea; epaitzera etorri baitira eta ez dute hitzarmena onartzen. Sarrera debekatu beharko litzaieke.

Antzezpen guztiek hitzarmen bat daukate eta hitzarmena naturaltasunez erabiltzen denean, aretoarekin sortzen den magia paregabea da, gaur egun beste inon gertatzen ez den harremana.

Adibide argiena, haur antzerkiarena da. Adibidez, Perutxo antzezlanean Perutxo heroiak Ramuntxok (talde pertsonaia) sendatzeko duen sendagaia lortu du, Sugoi eta Kaltzagorri (talde pertsonaiak) lotan dauden bitartean. Isil-isilik eszenatokiko alde batetik bestera eraman behar du. Hitzarmena honetan datza: batetik bestera doan unean aktorea erortzen bada, ikusleek bere izua bereganatzen dute. Irudikatzen jarraitu eta eszenatokiko beste aldera iristen bada ikusleriak ikaragarri gozatuko du, gure aktorea buru-belarri aritu baita.

Aktorea erori eta ikaraz ikusleriari begiratzen badio, banbalina artean dauden bere kideak begiratu edo farre egiten badu, ikusleria "ooh" esan eta penetan geratuko da, aktoreak hitzarmena hautsi duelako. Pertsonaiatik irteteak hitzarmena hautsi du.

Esan dezagun emanaldi batean pentsatzen dugunean, gure helburua ikuslea antzezpen hitzarmenean sartu eta mantentzen erraztea dela. Ikusleak bidearen zati bat egiten du, antzezpenak bestea; kontaktu punttua ilusio-plazer punttua da. Punttu hori ikusleriarengandik zenbat eta gertuago egon, orduan eta errazagoa izango da ilusioa sortzea. Horrek lan gehiago suposatuko du antzezleentzat, baina ez da hain zaila. Hona hemen eman dugun adibidearentzako zenbait klabe:

- Ilusio eremua: ez da eremu erreala, eszenatoki berberean bi mundu kontrajarri sartzen dira eta ezinbestekoa da argi markatzea (mugimenduak, arnasketa, begirada, hitz egiteko era, erritmoa, aktoreen arteko guneak, eta abar).

- Gauzekin dagoen harremana: gauza bat aktoreak adierazten duen itxura izango da, tamainua eta balioa. Ikusleak, hasieran azaldu eta bukaera arte mantentzen den edozein "egia" onartuko du.

- Talde pertsonaia (irtenbide bikaina): antzoki batean dagoen talde batek edozer gauza irudika lezake: bai eskutitz, auto edo munstroa, bai eta herri bateko biztanle, ardi edo apaizak. Geroz eta nekatuago dauden japoniar turisten ariketak ondo adierazten du kontzeptua.

Baina bi erabilera daude. Adibidez, herritxo baten bizitza irudikatu nahi badugu nekazaria, saltzailea, haurra, garbitzailea, apaiza, amona eta txakurra jarriko ditugu. Denek talde pertsonaia osatuko dute eta zerbaitek eguneroko bizitza aldatzen badu, pertsonaia bakarra balira bezala erantzungo dute.

Guztiak nekazari bihur ditzakegu, gero saltzaile eta erosle, gero haur eta zakur. Pertsonaia hauetako bakoitzak era ezberdinean erantzungo dio estimuluari.



Antzezteko modu anitz daude

Antzerki bat egiteko orduan lan desberdinak taularatu daitezke eta modu ezberdinetara. Teknika edo baliabide anitz daude eta horietako batzuk hauexek dira:

1.- Eszenan idatzitako antzezpenak

Irudikatu nahi dugunak, testu literarioa izan, sortutakoa edo mutua, ezinbestekoa du gidoi bat izatea eta ahalik eta osatuena gainera. Entseiu materialetik egindako talde sormenak, gaztetxoen konpainientzat aproposak izaten dira. Hizkuntzaren erabilpen, keinu eta kodigoak txikitu eta errepikatu egin daitezke, musikaz bustiz eta koreografia pittin batekin. Horrela arrakasta ziurtatua izango du.

Hala eta guztiz ere, fikzioa ez den fikzio bat emanez eta ikusle aurrean errealitate bat biziz, antzezpen hitzarmena eraikitzeko lana ezinbestekoa da: pertsonaiak (beraien izaeretan) ezagungarriak izan behar dute, testuak entzuteko erosoak, gunean ondo bereiziak eta eszena (mugimenduak, gauzak) garbia.

2.- Ipuinak objektu bizidunekin

Pertsonaia batean bihurtzeak aktoreari, zuzendaria-autorean bikoizteko aukera ematen dio, eta teknika on eta emankorra da: edozein objetu edo pertsona erabilia edo manipulatua izan daiteke kanpotik ahotsa eta mugimenduak emanez aktore bat edo batzuen artean. Haurrentzat zaila bezain pizgarria izango da, gazteentzat gozamena.

3.- Fikzio egoerak

Kontatzen ari garen horretan denbora salto bat badago, edo bi garai edo bi leku ikusi nahi baditugu eszenatokian, batetik besterako aldaketak argi eta garbi utzi behar ditugu (musika edo argiak edo isiltasuna erabiliz).

Aktore bat zuzenean ikusleriarekin harremanetan jartzen bada ("aparteak"), argi eta garbi egin behar du; gerritik beherako mugimenduak ezik, besteak garbiak eta handiak eginez.

Adibide hauekin guztiekin eszenaren errealismoari pisua kendu nahi izan diot. Nire ustez, eskola eta gazte antzerkian errealitate onena berezko eszena jokoa da. Joko hau da landu behar dena, fikzioa ondo garatu eta ikusleari ilusio eta plazerrera eraman.

Irakaskuntzako edozein antzezpenetan izan behar dugun helburu bakarra aktoreen gozamena da. Aktoreak gustura egotea eta hitzarmenean dagoenarekin jolastea lortzen badugu, gozamen hori ikusleriarengana iritsiko da.

Horretarako helmuga xumeak aukeratu behar ditugu. Gidoi motzak erabili behar ditugu eta eszena bakoitza errepikatu, horrek jolasteko aukera emango digulako.

Debekatuak egon behar dute ulertzen ez diren testuak, besterik gabe buruz ikasitakoak, kontrol gabeko mugimenduak eta behartutako paralisiak. Hau da, debekatua dago antzezpen bat aspergarri bihurtzen duen guztia. Antzezpena festa bat delako, talde festa bizia eta guztien arteko harremana pizten duena.





DORRONSORO, Lukas: "Niretzat antzerkia pedagogiaren funtsa izan da"

Irakaslea eta antzerkizalea



Antzerkiak ba omen du betirako berari lotuta uzten zaituen magia edo pozoin bereziren bat. Lukas Dorronsoro gazte-gaztetandik gelditu zen loturik eta oraindik ere hurbiletik bizi du antzerkia. Bere irakasle lanean eragin handia izan du afizio horrek eta Aizarnako eskola txikian igaro dituen azken 13 urte hauetan ingurukoak ere "afizionatu" ditu.

Ikasleekin egon zaren urte luzeetan antzerkia oinarrizko tresna izan da zuretzat. Antzerkilari izatearen ondorio izan al da?

Bai, noski. Irakasle bakoitzak erotuta egon behar du, ero punttu bat eduki behar du antzerkian, pelotan, bertsolaritzan edo beste zerbaitetan. Orduan izango da irakasle on xamarra, ona ez baitakit inor ba ote den. Nik uste dut hori dela klabea, eta nire kasuan antzerkia da ero punttu hori eman didana.

Erotzen dena jeinu bihurtzen da erotasun horretan, halako jeinutasun bat izaten du. Eta hori daukanak landu egin behar du, besteei irakatsi.



Nola landu izan duzu zuk antzerkia ikasleekin?

Ez dut aparteko ikasgai bezala landu, ikasgai guztietan txertatuta baizik. Klaseak ematerako orduan haurrekin jolas egiten saiatu naiz, beraiekin egoten eta bapatekotasunari leku egiten. Bestela, haurrak aspertu egiten dira. Behartuta etortzen dira eskolara eta klase barruan giro hori mantenduz gero behartuta egiten dute lana. Haurrak erabat kastratzen dira eta beraien garapena inposizioz doa aurrera.

Hori gerta ez dadin, haurrek gustura sentitu behar dute eta antzerkiaren bidez lortu dut hori nik. Urtero-urtero antzerki obra bat prestatu izan dugu eta herrian zein herritik kanpo taularatu.



Gustura egiten den gauza izateaz gain, zertarako balio izan dizu antzerkiak haurrekin?

Lehenengo eta behin, hizkuntza lantzeko. Hizkuntza ikasteko biderik onena da antzerkia. Obra asmatu, idatzi eta askotan inprobisatu egiten dute eta oso metodo ona da hizkuntza ikasteko. Ez dago hori bezalako gramatikarik. Adjetiboa zer den, aditzaren formak zeintzuk diren eta abar ikasten da gidoia idazterakoan, zuzentzerakoan eta berridazterakoan. Adibidez, 2. pertsonan idazten badute eta hari hitz egin behar badiote, 3. pertsonan idatzi behar dutela esanez zuzentzen diet eta horrela izugarri ikasten dute.

Horrez gain, antzerkiak harremanetarako, publikoaren aurrean agertzeko, ahoskatzeko eta abar balio du.



Gorputza lantzeko ere bitarteko egokia izan daiteke, ezta?

Bai, hala da, baina nik ez ditut ariketa fisiko sistematikoak egiten haurrekin. Hori soinketan, jolasteko orduan eta abar lantzen dute. Bapatekotasunean eta naturalki ateratzen diren mugimenduetan oinarritzen naiz eta hortik abiatuta lantzen dugu gorputza: begirada, aurpegia...



Gidoia beti haurrek idazten al dute?

Ez beti ez, adinaren arabera. Txikienak ipuin batean oinarritzen dira normalean, eta zaharragoak direnak beraiek idazten dute, bai.



Eta gainontzekoa, murala, eszenatokia, arropak... beraiek arduratzen al dira horretaz?

Hori denboraren arabera egon ohi da. Antzerkia egun jakin baterako prestatu behar bada, denbora gutxi egon daiteke dena egiteko: gidoia ikasi, entseiuak egin eta muralak prestatu. Dena dela, denbora izanez gero, merezi du muralak egiteak. Izan ere, gauza asko landu eta ikasten dira muralak egiterakoan. Adibidez, argazki bat hartu eta hori margotu behar bada, neurtu, laukiak egin, eskala kontuan hartu eta abar egin behar da. Berehala ikasten dute cm eta mm-ak bereizten, behar duten gauza baita.



Dena dela, zu Aizarnako eskolan ibili zara eta adin desberdinetako haurrak batera eduki dituzu. Ze abantaila eta desabantaila ditu horrek?

Desabantailarik ez diot ikusten adin desberdinetako haurrak elkarrekin egoterari, eta abantailak bai. Handiek txikiekin ikasten dute eta txikiek handiekin. Handiek txikiei eskua botatzen die eta gauza asko ikasten dituzte txikiekin.

Txikiek bestalde, handiagoei ematen dizkiedan azalpenak entzuten dituzte eta hurrengo urterako badakite zerbait. Entzun dute eta ez dut zerotik hasi behar azalpenak ematen, informazio pixkat jasoa daukate. Elkarrekin egonda gauza asko ikasten dituzte, bai zuzenean eta bai zeharka. Oso aberatsa dela iruditzen zait.



Zer eskaini dizu zuri antzerkiak?

Niri oso etekin onak eman dizkit haurrekiko harremanean. Nire harremanen funtsa izan da. Haurrek antzerki asko egiten dute eta nik ere bai. Nirekin oso antzerkizaleak dira, beste batekin pelotazaleak izango liratekeen bezala.

Niretzat haurrak ez dira haur, nirekin dauden pertsonak baizik eta harremana desberdina da. Momentu askotan ni ere haurra naiz, haur sentitzen naiz. Haurrekin ibiltzen naiz eta haurrekin erabakitzen ditut gauzak.



Eta antzerkiak sortutako harreman berezi horrek zer eskaintzen die haurrei?

3 urterekin antzerkia egiten hasi eta 6. mailara iristen den haurrak izugarrizko nortasuna dauka. Naturalki garatzen da haurren nortasuna antzerkiaren bidez. Horrez gain, taldean egin beharreko lana da eta errespetu handia diote elkarri. Bakoitzak bere lekuan agertzen du bere burua eta harremana oso zintzoa da.

Antzerkia, beste gauza guztiak bezala, pertsonaren garapenarekin batera joan behar duen zerbait dela uste dut. Lortzen diren gauzak izugarrizko oinarria dute.



Nortasunaren garapena lortzearekin batera antzerki mundua ere ongi ezagutzera iritsiko dira 3 urterekin hasten direnak.

Bai, hala da eta kritikak egiten ere ikasten dute. Antzerkigintzari dagokionez asko ikasten dute. Beste emanaldiak ikustera joaten direnean berehala konturatzen dira ahoskeran, jarreretan...

Behin antzerki ikastaro bat ematen ari ginen irakasleen artean eta egun batez Aizarnako eskolara etorri ginen. Hemengo haurrek antzezlan bat eskaini zien irakasleei eta hauek sketx batzuk haurrei. Eta ba al dakizu zer erantzun zuten haurrek irakasleek nola egin zuten galdetu ondoren? "Bai, guk baino hobeto egiten dute, baina hori ez da konturatu beste baten atzean egon dela eta ez genuela ikusten". Beraz, detaile guztietaz jabetzen dira.



Donostiako Axular Lizeoaren esperientzia



Donostiako Axular Lizeoan ere antzerkiak badu bere lekutxoa. Behe zein goi mailetan lantzen den arloa da, nahiz eta presentzia eta helburu desberdinak izan bakoitzean. Jesus Mari Ansuategi irakasleak azaldu digunez DBH, BBB eta UBIn eskaini izan da orain arte. "DBHn gehienbat ikastetxeko irakasle batekin landu izan da. Talde bakoitzak bere obra prestatu eta eskolan bertan aurkeztu izan da". Curriculumaren barruan dagoen ikasgaia da antzerkia.



DBH 3. mailatik aurrera, ordea, antolaketa aldatu egiten da Axular Lizeoan. "Duela bospasei urte Donostian antolatzen diren Gazteen Antzerki Topaketetan parte hartzen hasi ginen eta orduan eskolaz kanpoko aktibitate bat bezala sortu genuen Antzerkia" dio Jesus Marik. Hasieran curriculumaren barruan sartzea nahi bazuten ere, antolaketa arazoak zirela eta eskolaz kanpoko ekintza bezala utzi beharra izan zuten.

Astean behin bi orduz elkartzen dira antzerkizaleak. 15 urtetik gorako ikasleak biltzen dira eta maila guztietakoak. Irailean hasi eta apirila-maiatza aldean ospatzen diren Topaketetarako obra prestatu arte Elene Sustatxa begirale eta arduradunaren esanetan jarduten dira.



Nola definituko zenuke eskolaz kanpoko antzerki aktibitate hau? Antzerki tailerra dela esan al dezakegu?

Berez ez da antzerki tailerra. Ez ditugu antzerki ariketak egiten, gorputzaren espresioa lantzen eta abar. Gure helburua Gazteen Antzerki Topaketetarako antzezlana prestatzea da. Hasiera-hasieratik planteamendu horrekin antolatua dago gainera, emaitza hori emateko.



Horrek presio pixkat egingo du lana egiterako orduan, ezta?

Bai, noski. Astean behin elkartzen gara bi orduz eta antzezlana prestatzetik kanpo ez du gauza asko egiteko aukerarik ematen. Obra aukeratu, paperak banatu eta entseiuak egiten hasi. Irailean hasi eta apirila berehala etortzen da.



Denbora gehiago edukiz gero, beste planteamendu bat izango al luke aktibitate honek?

Bai, ez genuke horrelako presiopean lan egingo eta lehen aipatutako antzerki ariketak, gorputzaren espresioa, mugimenduak, jarrerak, ahoskera eta beste hainbat gauza lantzeko aukera egongo litzateke. Lan honen ondorio bezala zerbait aterako litzateke, baina beste maila batean, inon aurkezteko presio eta beharrik gabe.



Dena dela, orain ere emaitza ikusten da eta Topaketetako emanaldia horren lekuko da. Azken unera iristeko zein prozedura jarraitu duzue?

Aurtengo kasu berezia izan da. Hasieran Iuneskoren obra bat egiteko asmoa genuen, baina ikasturteak aurrera egin ahala, bi pertsonek etortzeari utzi zioten. Beraz, bost lagun gelditzen ziren eta obra hark ez zuen balio.

Orduan geuk asmatzea erabaki genuen eta gidoia idazteari ekin genion. Batek gidoiaren eskema asmatu zuen: zer gertatzen zen eta nola bukatzen zen. Gero zergatiak, nondik norakoa eta prozesua egunetik egunera egin dugu.



Eta baliagarria suertatu al da antzezteko?

Gauza batzuk ez zutela funtzionatzen konturatzen ginen, zerbait gehiago asmatu behar zela, elkarrizketak aldatu eta abar. Eszenak inprobisatzen genituen, gustatzen zitzaiguna eta funtzionatzen zuten gauzak hartuz.



Beraz, ez da dirudien bezain erraza antzerki obra bat idaztea.

Ez, oso zaila da. Dramaturgia lana egin behar da hasieratik, norbera denaz ahaztu eta pertsonaien paperean sartu. Gainera, kontua eduki behar dugu gaur egun telebista, zinea eta irudien kulturak "kutsatuta" bizi garela eta antzerkiak beste hizkuntza bat dauka. Baina pixkanaka-pixkanaka ahal duguna egin dugu eta beraiek idatzitako antzezlan izanik ilusio gehiagoz aritu dira.



Nola moldatu zarete, bada, aurtengoan?

Klase ordutik kanpo denez jendearen parte hartzea baldintzatuta dago eta askotan kosta egiten da jarraikortasuna lortzea. Bat falta bada, hurrengoan beste bat eta hurrengoan beste bat, ezin da lanik egin. Horrek asko mugatzen du, denon artean egin beharreko lana baita.



Taldearekiko konpromezua eskatzen du antzerkiak beti. Eta horrez gain, taldean ondo konpotzea eta ezagutzeak ere eragina izango du, bada.

Dudarik gabe. Ni iaz hasi nintzen talde honekin eta aurten hobeto ezagutzen ditut. Hobeto ezagutzen dugu elkar eta gusturago gabiltza.

Bestetik, taldea ondo ezagutu behar duzu eta beraiekin ondo moldatu beraien antzezlan bat interpretatzeko. Eta hori lortu dugu aurten.
IGO
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
haur-
jolasen abestiak
II
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
GAZTAёAGA, Maixabel:
Neurriak
euskaraz
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
VITORIA, Jose Ramon:
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
IGERABIDE, Juan Kruz
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
ALZOLA, Nerea:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
AёORGA, Pello:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Eskoriatzako museo eskola:
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
TRABUDUA Yolanda: Gazteek entzuten duten musika
GENUA, Enkarni :Artearen bidez haurrak sortzaile hezi behar ditugu, baina ez bihar artistak izateko, baizik eta bizitzeko
JOSU TXAPARTEGI
Bilboko Kafe Antzokia: Arte eszenikoak haurren eskura
Imanol Urbietaren ekarpen pedagogikoa
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Karaokea editatzen ikasi
Adierazpen artistikoa hezkuntzan
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005