[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
AGIRRE, Imanol. NUPeko irakaslea. Psikologia eta Pedagogia Departamentua Ekarpena
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
Zenbakia
Data
1998(e)ko ekaina
Idazlea
AGIRRE, Imanol. NUPeko irakaslea. Psikologia eta Pedagogia Departamentua
Saila
Ekarpena
Oraingo honetan gaur egungo sare ospetsuan (internetean, alegia) Arte Hezkuntzarako aurki daitezkeen zenbait baliabideren berri emango dizuet. Gehienbat "web" deituriko internet atal horri dagozkie, berau baita esperientzia handirik gabeko "marinelentzat" sarean zehar nabigatzeko parajerik samurrrena. Hortaz, ordenadoreaz gain, "Netscape" edo "Explorer" bezalako programaren bat beharko duzue eskainitako informazioa eskuratu ahal izateko. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Hemen aurkezten dena abiapuntu bat besterik ez da, gero norberak nahi duen bidea har dezan. Horregatik, alde batera utzi ditugu hezkuntzaz orokorrean informazioa biltzen duten helbideak edota hainbat unibertsitate, ikastetxe eta arte instituzioek dituzten orrialdeak. Eskainitako hau nahikoa izango da nabigatzen hasteko.

Kontuan hartu behar da, hala ere, sarean plazaratutako informazioa egunetik egunera aldatu egiten dela. Gauza asko desagertu egiten dira, eta beste berri asko sortzen dira. Beste batzuk, berriz, beraien edukiak eta helbideak aldatzen dituzte. Ezinezkoa da guztien jarraipena egitea eta agian hemen emandako informazioa ez da guztiz zuzena izango kasu batzuetan. Hortaz, emandako helbideak irekitzea zaila edo ezinezkoa egiten bazaizue, hona hemen aholku bat: saia zaitezte berrirekitzen helbidea laburtuz. Adibidez http://www. kodak.com/about Kodak/bu/ci/education/lessonPlans/pinholeCamera/ helbidea irekitzen saiatu ondoren zerbitzariak arbuiatu egiten badu, froga ezazue azken atalal kenduz: http://www. kodak.com/aboutKodak/bu/ci/education/lessonPlans. Horrela ere ezinezkoa balitz, jarraitu azken atalak kentzen zerbait lortu arte: http: //www.kodak. com/aboutKodak/bu/ci/education eta abar.

Erabat galduta aurkitzen bazarete "Yahoo" (http://www.yahoo.com) edo "Altavista" (http://www.altavista. com) bezalako bilatzaileen bitartez aritzeko aurkera duzue. Sarritan berau izaten da helbide zehatz bat aurkitzeko edo orrialde ezezagunen berri jasotzeko biderik egokiena.



Arte hezkuntzako baliabide orokorrak

National Art Education Association

http://www.naea-restore.org/

Oso ospetsua den elkarte honen orrialde ofiziala da. Arte Hezkuntzari buruz denetarik aurki daiteke.



Eric Clearinghouse on Elementary and Early Childhood Education (EECE)

http://ericps.ed.uiuc.edu/ericee ce.html

ERIC/EECEk ERIC datu bilduma orokorrean ezartzen du Haur Hezkuntzari buruzko informazioa. Reggio Emiliako eskoletako proiektuari (L. Malaguzzirena, alegia) atal berezi eta zabala eskaintzen dio.



Cedarnet

http://www.cedarnet.org/emig/advocacy.html

Oso interesgarria da Arte eta Arte Hezkuntzari buruzko helbide elektronikoen zerrendak ugaltzeko.



Americans for the Arts

http://www.artsuasa.org/

Azaletik ezagutzen dut nik. Artea eta hezkuntzari buruzko politikari dagozkion edukiak aurki daitezke hemen. Baliabideei buruzko informazioa ere eskuragai jartzen digu.

National Pta Arts in Education Resource Library

http://www.pta.org/issues/arts libr.htm

Helbide honetan artearen hobekuntza neurtzeko frogen eta EEBBtan erabiltzen diren "standard"en informazioa biltzen da.



"Icotec-Internet and Educational Resource Directory" eta "Educational Products and Service"

http://www.icotec.com/Disted.html

Irakaskuntzarako baliabidez osaturiko lotura anitz aurki daitezke helbide honetan. Besteak beste honako hauek:

- "Artea" eta "espazioa" gaitzat duenetako bat.

- "Canada´s SchoolNet" eta "Global School Net". Hauen bitartez websitez prestatuko ikasgeletara ailegatzeko pasartea lor daiteke.

- Urruneko irakaskuntzari buruzko helbideen zerrenda bat.

- Web orriak sortzeko argibideak eta ikonoak.



Gelarako baliabideak eta ikasgaiak

Artedsnet. The Getty Center for Education in the Arts

http://www.artsednet.getty.edu/

Baliabidez betetako orrialdeak eskaintzen ditu. Getty Institution da gaur egun Ipar Ameriketan hain ezaguna den DBAE (Discipline Basek Art Education) programa aurrera daramana. Arte Hezkuntzari dagokionez, denetarik aurki daiteke. Elkarrizketarako eta Arte Hezkuntzari buruzko berrien zabalkuntzarako "Artsdnet" topagunean eskaintzen du. Bezero izateko ez da ezer ordaindu behar eta bertan aurkituko dituzue argibide gehiago.



Artsedge

http://artsedge.kennedy-center.org/

"John F. Kennedy Center for the Performing Arts" eta "National Endowment for the Arts"en artean sortutako proiektu bat da orrialde hauetan eskaintzen dena. Beste orrialdeekin lotura ugari eskaintzen du. Horrez gain, Arte Hezkuntzako curriculumari buruzko ideiak eta arlo honetako hezitzaileekin egindako elkarrizketak topa daitezke.



Artlex

http://www.aristotle.com/sskystorage/Art/ArtLex.html

Edozein museo elektroniko baino hobea da web orri hau. Oso lagungarria da artelan zehatzak sarean duten kokapena aurkitzeko. Izatez, arte hitzen hiztegia da. Kontzeptu askotatik loturak sortzen dira beste orrialdeekin. Oso interesgarria da ikasleekin aritzeko.

Ikasleen mugimenduak kontrolatu nahi badituzue, "go-between" erabil dezakezue. Honen bitartez eskola, mugimendu, teknika edo estilo zehatzetara mugatu ahal izango duzue. Adibidez, "Renaissance" hitza aukeratuz gero, bere definizioa eta beste 20 web-ekiko lotura eskaintzen du, ingeleraz, noski. Aukera anitz eskaintzen ditu. Saia zaitezte edozein hitzekin (mask, Chillida eta abar) eta ea zer gertatzen den.



North Texas Institute for Educators on the Visual Arts (University of North Texas)

http://www.art.unt.edu/ntieva/

Institutu honen orrialdean Asiako arte eta kulturari buruzko materiala aurki daiteke. Begira ezazue "Art Curriculum" atalean ere.



Craig Roland (Floridako Unibertsitatea)

http://grove.ufl.edu/~rolandc/homepage.html

Floridako unibertsitateko irakasle honek oso orrialde interesgarria dauka. Besteak beste, Forum aldizkari elektronikoa eskaintzen du.



Brainstorms. Minnesota Mu-seum of American Art (MMAA)

http://www.mtn.org/MMAA/

Museo honen eskaintza curricularra biltzen du. Ikasgaiak eskaintzeaz gain, badauka irakasleentzat berezia den beste atal bat ere.



The Incredible Art Department

http://artnet.nde.state.ne.us/iad/

Izenak dioen bezala, oso interesgarria eta erabilgarria da helbide hau. Arte Hezkuntzari buruzko beste helbideen berriak jasotzeko aukera ematez gain, ikasgaiak eta informazio anitz aurki daiteke.



The Art Teacher Connection

http://www.primenet.com/~arted

Irudi elektronikoak egiten nola irakatsi azaltzen du eta ikasle gazteen lanen adibideak ere biltzen ditu.

Freeyellow

http://www.freeyellow.com/mem bers/littlered/

Duela gutxi eraikitako "website" berria da. Interes erdigunetan oinarritutako irakaskuntzaz edo harreman interdiziplinarioez interesaturik baldin bazaudete egokia da. Gai zehatzei buruzko baliabideen bibliografia eta beste zenbait material eskura daiteke. Gaia hilero aldatzen omen da.



Antzerkia eta Arte Hezkuntza

http://www.ETASSOC.ORG

http://www.AAAE.ORG

Antzerkia Arte Hezkuntzan erabiltzeko ideiak eskaintzen dituzte bi helbide hauek.



Kubismoaren historiari buruz

http://www.kn.pacbell.com/wired/art/styles.cubist.html

http://www.tamu.edu/mocl/pica sso/art1.html

http://www.tamu.edu/mocl/pica sso/what_cub.html

http://www.art.unt.edu/ntieva/news/vol_6/issue2/95sprp05.htm

http://watt.emf.net/wm/paint/auth/cezanne/style.html

http://www.artsednet.getty.edu/ArtsEdNet/Resources/Sampler/ea2.html



ICA (Institute of Contemporary Art)

http://www.illumi.co.uk/ica

Londresen dagoen instituzio honen orrialdea hiru ataletan banaturik dago:

- Gertakizunak (beraien ekimenen egitaraua)

- Baliabideak (beti arte garaikideari buruz)

- Webspace (www sarean egindako azken lanei buruz)

Arte eta zientziaren arteko harremanei buruzko galderei erantzuteko atal berri bat ere badute, eta baita arteari buruzko solasaldi elektronikorako (chat) kanal bat ere.

Institutu honen hezkuntza sailak "Interaction" du izena eta honen gora-beherak http://www.illumin.co.uk. /ica/INTERACTION orrialdean aurki daitezke. Besteak beste, garaikidea den "arte kontzeptuala" nola begiratu erakusteko "ideas" izeneko propsamena luzatzen du Lehen Hezkuntza bukatzen ari diren haurrentzat.



Kodak

http://www.kodak.com/customers/education/lessonPlans/lesson Plans.shtml

Helbide honek argazkigintzari buruzko ikasgaiak eskaintzen ditu.

http://www.kodak.com/aboutKodak/bu/ci/education/lessonPlans/pinholeCamera/. Honek, berriz, "pin hole" (kutxa zulatu bat duten) argazki kamara nola egin eta erabili azaltzen du.



Crayola

http://www.crayola.com/art_edu cation

Crayola eskolarako materialen etxe komertzialak jarritako orrialde elektronikoa da. Edonon aurki daitezke beraien produktuak erosteko deigarriak, baina beste baliabideak ere bai:

- Arte Hezkuntzarako baliabidea eskaintzen dituzten "link"en zerrenda bat.

- Ikasgaietarako ideien orrialdeak.



Animation World Network

http://www.awn.com

Animazio munduan hasteko helbiderik hoberena da. On line aldizkari baten formatoa dauka: artikuluak eta bideo-klipak eskaintzen ditu.



American Society for Testing and Materials (ASTM)

http://www.astm.org/pub.html

Elkarte honek eskoletan erabilitako materialen ziurtasuna neurtzeko "standarrak" edo ereduak eskaintzen ditu. Ipar Ameriketako materialak izan ohi dira, eta sarritan ez ditugu ezagutzen. Hala ere, informazio baliagarria izan liteke.



Ikasgelarako Irudiak

http://www.utsystem.edu/OGC/IntellectualProperty/imagguid.htm

Irudien erabilpenaren eskubide intelektualei buruzko gida da.



Art Images for College

http://www.mcad.edu/AICT/index.html



Joconde

http://www.culture.fr/culture/spic.html

Frantziako ondare kulturaleko informazio zerbitzua da. Frantziako museotako 120.000 dokumentu -margogintza eta eskulangintza- eskaintzen ditu.



Save Outdoor Sculpture

http://www.nic.org/sos/sos.html

Teacher Net. Fine Art Museum of San Francisco

http://www.thinker.org/

60.000 irudiz gorako bilduma eskaintzen da orrialde honetan. Bilduma osoa 120.000 iruditakoa da. Hezkuntza atalean Afrika eta Ameriketako arteari buruzko batasun didaktikoren bat aurki daiteke.



Web Museum

http://sunsite.unc.edu/wm/

http://www.oir.ucf.edu/wm/paint/auth

The Louvre izena badu ere, ez du zerikusirik Parisko museo famatuarekin. Sarean aurki daitekeen arte irudi bildumarik garrantzitsuenetarikoa eta erabilgarrienetarikoa da. Bide askotatik ailegatu daiteke bertara.



Womens Studies

ftp://ftp.cascade.net/pub/Womens_Studies/Art/

FTP da artxiboak lortzeko bideri k samurrena. Orrialde honetan emakumeen artelanen irudiak ikus daitezke.



Emakumea eta Arteari buruzko Irudiak

Bi hauetan eskaitzen da informazio hau:

1.- Portraits of Women (Emakumeen erretratuak)

http://www.magma.ca/~alexxi/klimt/women.htm

2.- Diotoma: Women and gender in the Ancient World (Emakumea eta generoa antzinean)

http://www.uky.edu/artssciences/ classics/gender.hatml



Ami (Archives and Museum Informatics)

http://www.archimuse.com

Irudiaz gain eskaintzen ditu beste antzeko helbideei buruzko informazioa.



Haurren lanen erakusketa eta elkartrukeak

The Children´s Art Gallery

http://redfrog.norconnect.no/~cag/

Proiektu honen dohaineko lekua eskaintzen du munduko edozein lekutako 3 eta 17 urte bitarteko haurren marrazkiak bertan plazaratzeko. Beraz, erakusketa elektroniko hau ikusteaz gain, marrazkiak ere bidal daitezke. Adinez, herriz edo beste irizpideren batez baliatuz ikus daiteke bilduma hau.

Lanak bidali ahal izateko "gif" edota "jpeg" formatoetan egin behar dira. Hala ere, bidali aurretik argibideak eskatzea komeni da aukera ugari eskaintzen dituztelako. Izan ere, beraien asmoen artean hauxek daude:

- Internet sarean "edozein hiritarrentzat" gune irekia eskaintzea. Beraz, haurren lanetarako erakustoki bat zabaltzea.

- Kultura eta herri ezberdinetako haurrak, gurasoak, irakasleak edo ikastetxeak harremanetan jartzea.

- Proiektu edo ekimen desberdinen erkaketarako edo elkarlanerako topagune bat eskaintzea.



The kid´s Portrait Gallery

http://www.arts.ufl.edu/art/portrait/tkpg_home.html

Erakusketa areto elektroniko honek 4-12 urte bitarteko haurrek egindako erretratuak aurkezten ditu. Helbidea jaso nuenean, Gainesville-ko (Florida) haurren lanak besterik ez ziren azaltzen, baina beste lurraldeetako haurren erretratuak aurkezteko asmoa ere bazuten.

Erretratuak eskaintzeaz gain, bisitariak ere aurkituko ditugu: Arte Hezkuntzako ikasgaiak, erakusketarako iradokizunak eta antzeko erakusketa areto elektronikoetarako loturak.



Art Studio Website (University Park Elementary)

http://www.highlandpark.k12.tx.us/HTML/Schools/Elementary/UP/Art.html

Honek lehen eta laugarren maila bitarteko haurren lanen erakustokia du eta "Art Adventures" izeneko loturak ere bai.



Haurrak eta Museoak

National Museum of American Art

http://www.nmaa.si.edu/kscope/childrenlesserlg.html



Metropolitan Museum of Art

http://www.metmuseum.org/htmlfile/education/edu.html

New Yorkeko museo famatu honen orrialdeak haurrentzako baliabide didaktikoak eskaintzeaz gain, joko batzuk ere baditu.



National Museum of American Art (Smithsonian)

http://www.nmaa.si.edu

Washington-eko Smithsonian instituzio ospetsuak ere baditu hezkuntzarako oso probetxugarriak diren baliabideak.



Orlando Museum of Art

http://www.ucf.edu/~oma

Txinatar inperioaren hilobiei buruz antolatutako erakusketan zehar bidaia birtual bat eskaintzen zuen museo honek bere orri elektronikoaren bitartez. Agian orain aldatu egingo zuten, baina aipatutako honetan erakusgaiak ezezik, hauei buruzko ikasgaiak prestatzeko informazioa eta elkarrizketarako talde baten antolakuntza ere eskaintzen zuen. Hortaz, ondorengo erakusketetan ere antzeko ekimenak antolatuak izango dituzte. Merezi du noizean behin helbide honi bisitatxo bat egitea.



Web orrialdeak sortzeko

http://www.kn.pacbell.com/wired/filamentality/

Hezkuntzarako web orriak eraikitzeko pausoz pauso gidatzen duen orrialde elkarregailea da.



Gif Animation on the Web

http://member.aol.com/royalef/gifanim.htm/

Gif da sarean normalean erabiltzen den irudien formatoa. Irudi hauek, gainera, sarean lortu daitekeen "Gif Builder" aplikazioaren bitartez mugi arazi egin daitezke. Helbide honetan honen guztiaren berri jaso dezakezue.



Helbide bitxiak

Arkitektura Irakaskuntzan

http://whyy.org/aie/aie.html

Arkitekturaren erabilpena irakaskuntzan lagungarri delakoan sortu zuten orrialde hau.



Koadrilak

http://gangid.ucdavis.edu/dept/gangID/default1.html

Hirietako koadrilen gaia jorratzen baduzue zuen gelatan, hona hemen egokia suertatuko zaizuen helbidea. Ipar Ameriketako hirietako koadrilak agertzen dira, baina haien sinboloz, janzkerez eta antzeko zehaztasunez aritzen denez (batzuetan hemen bertan erabiltzen diren berberak), helbide honetan eskaintzen den informazioa eta ikuspuntuak baliagarriak izan daitezke.



Tipografia sortzaile bat asmatzeko proiektua

http://schools.sys.uea.ac.uk/scho olnet/bradfield/oldart/chronic3.htm

http://schools.sys.uea.ac.uk/deeps pace/jn/



Paperezko hegazkinak

http://pchelp.inc.net/paper_ac.htm



Fraktalak

http://reality.sgi.com/employees/rck/hydra/archive/index:html

Mandelbrot-en fraktaletan oinarritutako irudiei buruzko helbidea da honoko hau. Konexioa motel xamarra izan daiteke, beraz, denbora lasai hartzeko prest egon behar duzue.
IGO
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
haur-
jolasen abestiak
II
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
GAZTAёAGA, Maixabel:
Neurriak
euskaraz
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
VITORIA, Jose Ramon:
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
IGERABIDE, Juan Kruz
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
PRECIADO, Txema: Eskolak ongi erakusten al du koloreak ikusten?
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
ALZOLA, Nerea:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
AёORGA, Pello:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Eskoriatzako museo eskola:
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
GENUA, Enkarni :Artearen bidez haurrak sortzaile hezi behar ditugu, baina ez bihar artistak izateko, baizik eta bizitzeko
Beldurraren aretoa, Galtzagorri Elkarteak beldurrezko ipuinen inguruan osatutako erakusketa
Begiratu eta irudikatu: Artistak eta ikasleak batu dituen erakusketa
Bilboko Kafe Antzokia: Arte eszenikoak haurren eskura
Seaska, Iparraldea: Antzerki topaketak Miarritzen
Zu zeu izan. Bazen Behin Clown
Adierazpen artistikoa hezkuntzan
Oh Happy Day! Ikasleek musika eta dantza ikas ditzaten aldi berean
Antzerki soziala Arantzazun
Zer da Proyecto Cero, eta zer lotura duzu erakunde horrekin? Proyecto Cero ez da egitasmo bat ­eta ez da zero. Harvard Unibertsitateko Graduondoko Hezkuntza Eskolako hezkuntza-ikertzaileen erakunde bat da. Nik neuk lotura informala dut erakunde horr
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa) AGORTUTA
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005