[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
Gai Nagusia
Lanbide Heziketa berria martxan da
Zenbakia
Data
1998(e)ko urria
Idazlea
Saila
Gai Nagusia
1998/99 ikasturtea berrikuntzaz beterik hasi da EAEko eta Nafa-rroako Lanbide Heziketako zen-troetan. Errefor-mak "bide profesionala" ukitu du eta baita eraldatu ere. Heziketa zikloak, moduluak, titulazio berriak eta zehatzak, praktikak eta abar izanen dira hemendik aurrerako eskaintzak. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zehatzago ezagutu nahi izan ditugu berrikuntza horiek guztiak. Zein diren titulazio berriak, zenbat, non eskainiko diren, zertan aldatu diren aurrekoekin konparatuz, zein hizkuntzatan eskainiko diren, irakasleriaren prestakuntza nolakoa izan den, zer hartu den kontuan ziklo hauek diseinatzerakoan eta abar.

Javier Mardones IDCko (Instituto de Diseño Curricular) Lanbide Heziketako programako koordinatzailearengana eta Pablo Eskibel Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako arduradunarengana zuzendu gara galdera hauen erantzunak jasotzeko eta ideiak argi eta garbi edukitzeko asmotan. Eta era berean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Jesus Gonzalezek luzatu dizkigu Nafarroako berezitasunak.

Zein da nabarituko den aldaketa Lanbide Heziketan? Bada, Heziketa Ziklo berrien sorrera. Ikasturte honetatik aurrera Ziklo berriak ezarriko dira, alegia, titulazio berriak. Pablo Eskibel Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako arduradunak argitu digunaren arabera, 1995ean hasi ziren Ziklo berri hauek ezartzen EAEn, baina aurten egingo da ezarpen orokorra maila ertaineko titulazioen kasuan (Ziklo hauen artean maila ertainekoak eta goi mailakoak baitaude eta azken hauen ezarpen orokorra 1999/2000 ikasturtean egingo da). Nafarroako Lanbide Heziketa berriari dagokionez ere gauza bera esan dezakegu.

"Erreforma edo aldaketa honetan guztira Lanbide Heziketako 22 Familia aztertu dira" diosku Javier Mardones IDCko Lanbide Heziketako programaren koordinatzaileak. "Ondorioz, 139 titulazio edo Heziketa Ziklo zehaztu dira. Hauetatik 61 maila ertainekoak dira eta 78 goi mailakoak". Beraz, 139 titulazio berri izanen dira hemendik aurrera Lanbide Heziketan eskainiko direnak bai EAEn eta baita Nafarroan ere. Amaierako taulan ikus ditzakezuenak dira titulazio berriok.

Hala ere, aurten ez dira guztiak aukeran izango. Taulan markaturik agertzen direnak dira aurten aukeran izango diren ikasketak. Pablo Eskibelek azaldu digunez, urtez urte Heziketa Ziklo gehiago jarriko dira martxan. "Heziketa Ziklo batzuk guztiz berriak dira eta beste batzuk, aldiz, aurreko Lanbide Heziketaren antzekoak. Ondorioz, errazagoa da azken hauek eskaintzea berriak baino. Horixe izan da batzuk lehenago garatu eta prestatzearen arrazoi nagusia". Gauzak horrela, Heziketa Ziklo asko lehen zeuden ikasketa berdinak izango dira, baina izena aldatuta.

Guztiz berriak diren Heziketa Zikloek prestaketa lan handiagoa eskatzen dute azpiegitura, irakasleria eta beste hainbat arloren aldetik. Zentroentzat ere zailagoa da eta printzipioz irakasteko gai direnekin hasi dira. "Adibidez, Itsasoko eta Arrantzako Aktibitateak Familiako titulaziorik ez da eskainiko" Eskibelek dioenez. "Familia honetako ikastetxe bakarra dago, Pasaian, eta berau Nekazaritza eta Industria Sailaren pean dago. Zentro hau oraindik Lanbide Heziketako erreforma prozesuan sartu gabe dago eta momentuz lehengo ikasketekin jarraitzen dute. "Gu geu Familia hau jartzekotan ginen Zumaian edo Mutrikun, baina oraingoz ez da posible izan".

Beira eta Zeramikaren kasua desberdina da. Familia bezala bere curriculuma aztertua eta osatua dago, baina EAEn ez dela jarriko iragarri digu Eskibelek. "Apenas dago lanik eta irtenbiderik arlo honetan. Eta bestetik, nahiko zaila da eskatzen duen azpiegitura edukitzea. Dena dela, enpresariek ikasketa horiek dituzten langileak eskatuko balituzte, orduan jarriko litzateke. Baina momentuz ez da horrelako eskaririk egon eta ez dago presaka ibili beharrik Familia honekin".

Jesus Gonzalez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko koordinatzaileak ere bi titulazio horiek Nafarroan ez direla ezarriko esan digu. "Nafarroan garrantzi gehien duten sektoreei lotutako zikloak garatu ditugu. Horrela, Itsasoko eta Arrantzako Aktibitateak Familia ez dugu ukitu ere egin, Beira eta Zeramika bezalaxe".

Argi dago titulu guztiak ez direla jarriko aurten. Urtez urte gehituz joango dira, hori bai, eta Familia batzuetako titulazioak bestetakoak baino gehiago ugarituko dira. "Baina, hala ere, denak batera ez dira ezarriko. Ikastetxe batek urte pare batean Familia bateko bi titulazio eskain ditzake, eta hurrengo urteetan beste bi desberdin".



Aniztasun

Orain arte Lanbide Heziketa bost urteko iraupena zuten ikasketek osatzen zuten eta ikasketa bakoitzaren barruan ez zegoen aniztasunik. Hau da, Mekanika ikasten zuten guztiek, adibidez, gauza bera ikasten zuten. Orain, aldiz, hori aldatu egin da Javier Mardonesek azaltzen digun bezala. "Ikasketa bakoitzaren barruan espezialitate desberdinak daude, eta ikasle bakoitzak gustuko duena aukeratzen du. Beraz, denek ez dute gauza bera egiten. Adibidez, Informatika Familiaren barruan bi ziklo desberdin zehaztu dira, eta Osasungintzari dagokionez hamabi". Familia bakoitzeko Ziklo kopurua ez da berdina, baina guztietan daude aukerak.

Zergatik horrelako aniztasuna eta eskaintza Familia bakoitzaren barruan? Mardonesek dioenez "Lanbide Heziketa aztertzerakoan merkatua ere aztertu dugu. Sektore bakoitzaren egoera zein den ikusi dugu, arlo bakoitzak zer eskatzen zuen, eta horri erantzuteko sortu dira hainbeste Ziklo. Azterketa eta behaketa honetan oso garrantzitsua izan da enpresariekin eta lantegiekin eduki dugun harremana. Zuzenean beraiengana jo dugu euren eskakizunak, beharrak, hutsuneak eta gabeziak zein diren jakiteko. Nolako langileak behar eta eskatzen dituzten ikusi dugu eta horren araberako perfila osatzeko moldatu dugu Lanbide Heziketa. Merkatua eta irakaskuntza uztartu dira eta aurrerapauso handia izan da hori".

Aurrerapauso handia eta interesgarria da uztarketa hori, eta batez ere ikasleentzat. Enpresa eta lantegiek askotan postu zehatzetarako langileak eskatzen dituzte eta hori kontuan izan behar da. Horregatik, beraz, Heziketa Zikloen ugaritasuna eta titulazioen zehaztasuna.

Baina uztarketa hori ez da tituluak sortzeko soilik izan, euren ezarpena bideratzeko ere bai. Izan ere, praktikak egitea beharrezkoa da, eta horretarako lantegiak behar dira. Ikasle bakoitzak enpresetan praktikak egiteko aukera izango du. "Ziklo bakoitzak Lan Zentroko Prestakuntza izeneko modulu bat dauka. Hau da, ikasle bakoitzak 400 ordu pasako ditu enpresa batean edo gehiagotan ikastetxean ikasitakoa praktikan jartzeko".

Nafarroan praktikak egiteko ordu kopurua ezberdina da sektorearen eta titulazioaren arabera. "Egoera nahiko anitza da. Gutxieneko kopurua 340 ordukoa da eta gehienekoa 740koa. 1.300 orduko Zikloetan 340 orduko praktikak egiten dira eta 2.000 ordukoetan 440" dio Jesus Gonzalezek. "Hala ere, 700 orduko praktikak egiten diren Zikloak badaude. Adibidez, Aktibitate Soziokulturalak Familiaren barruan Haur Hezkuntza eta Gizarteratzea titulazioak daude. Kasu hauetan, gelan egoera errealak erreproduzitzeko zailtasunak daude, ikasleekin edota baztertuekin egin behar dutelako lan eta horiek kalean daude, ez gelan. Horregatik, horrelako titulazioetan praktikak 700 ordukoak izaten dira. Ikasleek zentroan urtebete pasatzen dute 960 ordu eginez, eta 1.700 bitarteko gainontzeko orduak, hots, 740 ordu, lan zentroetan igarotzen dituzte". Praktikak egiteko beharrezkoa da aurretik modulu edo ikasgai guztiak gainditzea.

Gonzalezek azaldu digunez, enpresa edo lantokietara gaitasun batzuk garatzeko lan plan batekin joaten dira ikasleak. Enpresarekin ikasleak lanpostuan egin behar dituen aktibitateak zehazten dira. "Ez doaz orain arte bezala garrantzitsuena enpresa ezagutu eta bertara egokitzea dela pentsatuz. Lehen ez zen asko zehazten ikaslearen zeregina edo programa. Orain, aldiz, ekintza guztiak zehaztuta dauden dokumentua dago, eta ondoren ikaslearen jarraipena egiteko kuarderno bat".

Kuaderno hau gainera tutorea eta enpresako arduradunaren artean osatzen da. Ebaluaketa tutoreak egiten du, baina enpresak bidaltzen dituen txostenak kontuan hartuz. Honek, besteak beste, ikaslearen puntualitatea, integratzeko gaitasuna eta egoera berriak konpontzeko gaitasuna baloratu behar ditu.

Praktiken garrantzia ikusirik eta derrigorrez egin behar direla aintzat harturik, titulazio bakoitza inguruko enpresen arabera kokatzen saiatu dira. Hau da, Osasuna Familiako Zikloak inguruan ospitale bat duten zentroetan ezarri dira, eta ospitalerik ez dagoen ingurunean ez dira ezarri.

Nafarroan kasu batzuetan sektoreko elkarteekin jarri dira harremanetan. Esaterako, Eraikuntza arloan Eraikuntzako Lankide Elkartea dago. "Sindikatu eta enpresarioez osatua dago eta hauek beraien laguntza eman digute. Eraikuntzako lantaldean Elkarteko kide batek hartu du parte. Bere egitekoa enpresei aholkatzea eta langileen prestakuntza iraunkorra egitea izan dira". Aktibitate Fisikoak eta Kirol Aktibitateak Familiaren kasuan, Turismo arloarekin eta Nafarroako nekazal garapenerako eragileekin jarri dira harremanetan, Familia honi ibilbide turistikoak bultzatzeko norabidea eman baitiote.



Eskola mapa

Eskola Mapa osatzeko, prozedura desberdina eraman da aurrera EAEn. Ikastetxe pribatuen kasuan beraien iniziatiba izan da zein titulazio eskaini nahi dituzten esatea, eta baldintzak betetzen badituzte eskaera onartzen zaie. Ikastetxe publikoen kasuan, administrazioarekin egindako akordioa dago tartean. Eskibelek zera dio: "Eskola Mapa egin zenean zentro publiko guztiekin harremanetan jarri ginen eta informazioa eman genien (momentuan dauden lanpostuak zein diren, zein den euren eboluzioa, horren arabera zein tituluk eta familiak izango duten arrakasta eta abar). Ikastetxe bakoitzak badaki zein esperientzia duen eta nolako irakasleria duen, eta horren arabera proposamen bat egin zuen. Kasu gehienetan akordio batera heldu gara eta zentro bakoitzak 2.000. urtera arte zein titulazio izango dituen aurreikusita dago".

Prozesu hau guztia aurrera eramateko bi gauza uztartu behar direla dio Eskibelek. "Alde batetik, merkatuak eskatzen eta eskaintzen duena. Eta bestetik, ikasleriaren interesak, gogoa eta bokazioa. Bi gauzak lotu behar dira. Askotan ikasleek modan jartzen diren ikasketak aukeratzen dituzte eta guk aurretik badakigu gero ez dutela lanik izango, hortik lanposturik ez dela sortuko. Horregatik, hori pixkat bideratu egin behar da. Ikasleak hori ikasi nahi badu, eskubide osoa du, baina gutxienez lanposturik ez aurkitzeko perspektiba guztiak daudela esan behar zaio. Jakinaren gaineran jarri behar da".

Dena dela, denok dakigu merkatua aldatu egiten dela. Eta irakaskuntza merkatuaren arabera moldatu bada orain, ezingo da ahaztu aldatzeko joera hori. "Halaxe da, orain egindako plangintza eta mapa ez dira behin betirako. Merkatuak berrikuntzak eta aldaketak eskatuko ditu. Beraz, etengabe errepasatuz ibili behar dugu" dio Mardonesek.

Nafarroan lantaldeen eraketa aurreikusi dute prozesuaren jarraipena eta kontrola eramateko. "Zentro bakoitzean lau edo bost irakaslez osatutako lantaldeak eratuko dira ziklo bakoitzaren ezarpeneko alderdi zehatzak aztertzeko. Alde batetik, metodologia, LOGSEren filosofia eta abar. Eta bestetik, alderdi profesional zehatzak eta teknika konkretuak".

Heziketa Ziklo hauek bi mailatakoak izan daitezke: maila ertaina edo goi maila. Hasieran esan bezala, maila ertaineko 61 Heziketa Ziklo daude, eta goi mailakoak 76 dira Nafarroan eta 78 EAEn. Iraupenari dagokionez, 1.400, 1.700 eta 2.000 ordukoak dira. Horrez gain, badute beste desberdintasun bat. Maila ertainekoak ikasteko DBHO gainditua eduki behar dela, eta goi mailakoak egiteko, aldiz, Batxilergoa. "Orain arte LH1 egin ondoren LH2 egin zitekeen, baina orain ezin da hori egin. Goi mailako Heziketa Zikloak egiteko derrigorrezkoa da Batxilergoa gaindituta izatea" argitzen digu Mardonesek. "Zergatik? Bada, Batxilergoan teoria mailako jakituria hartzen delako, ikasketa teorikoak egiten dira, eta hori jakitea beharrezkoa da goi mailako zikloak egiteko. Maila ertaineko zikloetan ez da teoria hori irakasten, beraz, ezin da hemendik pasa goi mailara". Dena dela, beste aukera bat ere aurreikusten da: sarbide froga bat. 20 urtetik gorako ikasleek froga hori gaindituz gero, goi mailako heziketa zikloak egin ditzakete. Beraz, goi mailako zikloak ikasteko, Batxilergoa edo sarbide froga hau gainditu behar dira.

Gauzak horrela, momentuz REM, 2. BBB eta LH2 egin dutenak erdi mailako Heziketa Zikloak egiteko aukeran izango dira. Eta UBI, LOGSEko Batxilergoa edo REM 2ko Batxilergoa ikasi dutenak goi mailako zikloak.

Baina LOGSE Batxilergoa erabat ezartzen denean eta LH zaharra, REM eta BBB desagertzen direnean enbor bakarra geldituko da Eskibelek dioenez. "Guk egiten dugun planteamendua enbor bakarrekoa da eta 16 urterekin, 18 urterekin eta 22 urterekin lan mundurako irteerak dituena. 16 urterekin DBHO bukatu ondoren Batxilergoa edo erdi mailako Zikloak egiteko aukera dago. 18 urterekin Batxilergoa gainditzen duenak unibertsitateko karrera edo goi mailako zikloa aukera dezake. Baina Lanbide Heziketa ez da Batxilergoaren alternatiba, ez dira bi adar, enbor bakarreko aukera desberdinak baizik".

Ikasketa hauek bukatu ostean, Lanbide Gaitasun Agiria eskuratuko dute ikasleek. Tituluaz gain, ikasleak landu dituen gaitasunak aurkezten dira agirian, beti ere lana eman dezakeenak ulertzeko moduan. Gaitasun profesionala eta dagokion erantzukizun eta autonomia gradua agertzen dira.

Lanbide Heziketako Zikloa amaitzen ez dutenek ez dute titulu hau jasotzen, baina bai agiria. Berau ikasi eta gainditu dituzten moduluen egiaztagiria da. Horrela, orain arte ikasketak oso-osorik amaitzen ez zituztenak titulurik gabe gelditzen ziren bitartean, orain egin dituzten moduluen ziurtagiria behintzat jasoko dute.



Irakaskuntza Artistikoa ere bai

Heziketa Ziklo berriez gain, bada beste eskaintza bat ere: Irakaskuntza Artistikoa edo Diseinu eta Arte Plastikoetako Irakaskuntza. Ikasketa hauek LOGSEren barruan daude eta Lanbide Heziketa bezala antolatzen dira, hots, maila ertaineko eta goi mailako zikloetan eta urtebete edo biko iraupenekoak. Ziklo bakoitza moduluz osatua dago eta lanbideko egoerak eta lanak zuzentzeko gai izateko eduki teoriko eta praktikoak ditu. Normalean 1.600 eta 1.950 ordu izaten dituzte guztira.

Zein dira Lanbide Heziketa Zehatzeko Zikloekiko dituen ezberdinatasunak?

1- Sarbide baldintzak ezberdinak dira. Hau da, Irakaskuntza Artistikoko Zikloak ikasi ahal izateko, gaitasun artistikoko froga gainditu behar da. Eskatzen diren ikasketez gain, froga hori gainditzea beharrezkoa da, baldin eta Batxilergo Artistikoa ikasten ez bada, orduan baliozkotu egiten baita.

2- Moduluak edo ikasgaiak gainditu ondoren, praktikak egin behar dira enpresa, tailer edo bulegoren batean. Aukera hori, ordea, zailagoa da kasu honetan eta normalean 50 edo 75 orduko praktikak izan ohi dira.

3- Ikasketak ez dira praktikarekin amaitzen. Ondoren, amaierako lana (maila ertainean) edo amaierako proiektua (goi mailan) egin behar izaten da. Bertan lanbide horretan lan egiteko duen gaitasuna baduela erakutsi behar du ikasleak.

4- Ziklo hauetako curriculum eta perfilak askoz gutxiago garatuta daude. Arlo profesionaleko definizioa eta eginkizun esanguratsuenak zehaztuta daude, baina hortik aurrera ezer ere ez. Lanbide Heziketa Zehatzeko curriculumetan egiteko profesionalak, lanbidearen menperatzea, gauzatze kriterioak eta garatu beharreko eginkizunak zehaztuta daude. Irakaskuntza Artistikoan, ordea, ez.

Irakaskuntza Artistikoaren barruan 14 Familia izendatu dira Nafarroan. Hauen artean maila ertaineko 44 titulazio daude eta goi mailako 43. Lanbide artistiko tradizionalak zein berriak bildu dira bertan.

EAEn Irakaskuntza Artistikoak ez du Nafarroan adinako pisurik. Orain arte ez dira ikasketa hauek eskaini eta ez dago ohiturarik. Dena dela, Luis Otano IDCko Irakaskuntza Artistikoko arduradunak azaldu digunez, ikasturte honetan zenbait titulazio eskainiko dira. "Gutxi izango dira, baina datorren ikasturtean gehituko dira". Dena dela, oraingoz ikasketa hauen curriculumak osatu gabe daude eta ikasturte honetan ekingo diote horri.



Ziklo berrien diseinu curriculurra

Oraingoz 114 Zikloren Oinarrizko Diseinu Curricularra zehaztu dutela azaldu digu Mardonesek. Oinarrizko Diseinu Curricularra Hezkuntza Sailak aurkezten duen dokumentua da. Bertan eskaini behar diren gutxienezko edukiak, bere antolaketarako agindua eta irakaskuntza jarduerarako orientazioak biltzen dira. Zentro bakoitzak iruditzen zaizkion berezitasunak gehitzeko aukera du eta bere irakasleriarekin irakaskuntza programazioa egitekoa ere bai, baina betiere oinarrizko dokumentu hau errespetatuz.

Oinarrizko Diseinu Curricular hauek osatzeko hainbat gauza hartu direla kontuan dio Mardonesek. "Alde batetik, titulazio bakoitzak malgutasuna eta irekitasuna izatea hartu dugu kontuan zentro bakoitzak autonomia nahikoa izan dezan bere ingurune sozioproduktiboaren ezaugarrietara eta eskola bizitzara ongi moldatzeko. Autonomia hau izatea beharrezkoa da irakaskuntzaren kalitatea handiagoa izan dadin eta zentroek bere ingurunearen dinamizazioan parte har dezaten".

Bestetik, ikasketa hauekin ikasleek lortu behar duten gaitasun maila EAEko ezaugarrien arabera moldatuta edota zabalduta dago.

Mardonesek dioenez, azpimarratzekoa da Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza izeneko moduluaren ezarpena titulazio guztietan. "Prestakuntza honen bidez ikasleek "Kalitatea" lortzeko gaitasuna izatea lortu nahi da, ohitura profesionalak hartzea, segurtasuna eta abar".

Nafarroan curriculum eta perfilen osaketarako lantalde bereziak sortu dituzte. Familia bakoitzeko bat osatu dute, batez ere irakasleez eta baita sektoreko profesional edo aditu batez. Taldeon zeregina MEC edo minimoak ezartzen dituen dekretutik abiatuz, ikasketa horiek Nafarroara egokitzea izan da. Egokitze hori bi modutara eraman da aurrera. Alde batetik, modulu berezi bat osatuz Ziklo horiek ingurune sozioproduktibora molda daitezen. Eta bestetik, proiektu integratuko moduluak sortuz, hots, ikuspuntu orokor batez teknika ezberdinak bilduz. "Horrez gain, perfilean zenbait aldaketa ere egin dira, gaitasun profesional batzuk gehitzea, adibidez. Curriculumean, moduluetan eta ikasgaietan ere ekarpenak egin dira" gehitzen du Gonzalezek.

Lantalde honek txosten bat eratzen du bere proposamen eta iradokizunekin. Hemendik Lanbide Heziketako Goi Kontsejura bidaltzen da bere ikuspuntua eman, aldaketak egin eta onar dezan. Ondoren, Gobernuko sesiora pasatzen da.



Irakasleen prestakuntza

Prozesu honetan guztian ahaztu ezinekoa da irakasleriaren prestakuntza eta beronen garrantzia. EAEn Ziklo bakoitza osatzen duten moduluei dagokien atal berezi bat osatu dute Oinarrizko Diseinu Curricularrean. Atal honetan irakasleriarentzako orientazioak daude moduluen programaketa eta ezarpenerako.

Hala ere hori ez da nahikoa izan irakasleak prestatzeko. "Berrikuntza eta aldaketa guztiekin batera irakasleriaren prestakuntza ere kontuan hartu dugu. GARATU programaren barnean ere Lanbide Heziketarako ikastaro bereziak antolatu dira eta irakasleak prestatuta daudela esango nuke. Zentroen azpiegitura ere eskakizunen arabera moldatu da eta zentro bakoitzaren baliabideak eta aukerak aztertu dira, horren araberako ikasketak eskaintzeko aukera baitu".

Nafarroan irakasleentzako ikastaroak antolatu dira Gonzalezek azaldu digunaren arabera. "Batez ere metodologia berria nola landu jakiteko, ebaluazioaren gaia aztertzeko eta antolaketa arazoak konpontzeko. Ikastaroak familiaka antolatu dira eta espezialistek edota Erreformaren egitura eta jaiotza ondo ezagutzen duten pertsonek eskaini dituzte. Horrez gain, Hezkuntza Departamentuak eskaintzen dituen ikastaro zehatzak daude: soldadura, kontabilitatea, mikrobiologia...". Administrazioa eta Merkataritza Familian, esaterako, hezkuntza mailan Merkataritza nahiko berria denez, Merkataritza Kamararekin jarri dira harremanetan. Eta honek, europar diruan oinarrituz irakasleriarentzako material didaktikoa diseinatu du.

"Ikastaro hauen helburua Erreforma ezartzerako irakasleriak zirriborroak ikusteko nahiko denbora edukitzea izan da, beraien iritzia emateko aukera izatea. Asteazkenero departamentu didaktikoan elkartu eta curriculumeko gai konkretuak lantzeko zein prestakuntzarako egokiak zeritzaten ekintzak antolatzeko aukera izan dute".



Euskararen presentzia

Titulazioen ugaritasuna nabarmena den heinean, euskarazko eskaintza ez dela hain nabaria ikus daiteke. A ereduaren nagusitasuna mantentzen da Lanbide Heziketan, eta D ereduaren presentzia oraindik ere txikia da. Eskibelen iritziz euskararekin arazo gehiago daude Lanbide Heziketan beste Hezkuntza mailetan baino, baina duela hamar urteko egoerarekin konparatuz, asko aurreratu dela dio. Orain dela hamar urte Martuteneko ikastetxean bakarrik zegoela D eredua dio, eta orain asko zabaldu dela. "Esaterako, lehen Lanbide Heziketako zentroak zirenek, orain Batxilergo berria eta Heziketa Zikloak irakatsiko dituzte. Gipuzkoan ia denak Batxilergoa euskaraz irakasten hasiko dira eta Bizkaian ere dexente. Ikasketa hauek D ereduan egin ostean Zikloetara pasatzen direnean, ordea, ikasleak bi edo hiru Ziklotan banatzen dira eta zailagoa da D ereduko taldea osatzea".

Bestetik, irakasleriarekin orain arte ez dela arazorik izan komentatu digu Eskibelek, baina izango dela, OHOn izan den bezalaxe.

Hizkuntzaren zailtasunak testugintza ere ukitzen du. "Batxilergoko liburuak euskaraz argitaratzea posible da, baina Lanbide Heziketakoak ez. Gaztelaniaz argitaratzea ere zaila da, argitaletxeek ez baitute kaleratzen. Madrilgo Ministeritzak zenbait argitaletxerekin akordio bat egin zuen guztien artean zerbait argitaratzeko, bakarka ezin baitzuten. Bada, kontuak atera guk zer arazo daukagun! Metala edo Administrazioan zerbait argitara dezakegu 400-500 ikasle egon daitezkeelako, baina zenbait titulutan 40-60 ikasle egongo dira guztira, eta D ereduan 20". Azken finean, irakasle bakoitzak prestatzen du bere materiala eta horregatik esaten da D ereduko irakasleek lan gehiago dutela.

Nafarroako egoera larriagoa da, dudarik gabe. Euskaraz ikas daitezke Heziketa Zikloak hiru soilik dira. Maila Ertainean Gestio Administratiboa eta Kontsumorako Ekipo Elektronikoak, eta Goi Mailan Administrazioa eta Finantzak.



Zailtasunak zailtasun, lehen urtea izanik, gauzak hobetzeko aukera irekita mantentzen da. Esperientziak eta eskarmentuak ere gauza berriak erakutsiko ditu eta horiei ere arreta jarri beharko zaie. Baina printzipioz, ikasturte berriarekin batera estreinatzera doa EAEn Lanbide heziketa berria.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xosé
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereñoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Goñi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Ikastoletako lehen andereñoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iñaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iñaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iñigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruñea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
106: Ezjakintasuna eta zapalkuntza oso lotsagabeak dira
107:Kataluniako Hezkuntza Itun Nazionala: eskola guztientzako onura
Irakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
ETXEKO IRAKASKUNTZA
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Gazteak eta euskara
 
© 2005