[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
OREGI, Sabin. Informazio eta Komunikazio Zientzietan Doktorea Gehigarria
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Zenbakia
Data
1999(e)ko maiatza
Idazlea
OREGI, Sabin. Informazio eta Komunikazio Zientzietan Doktorea
Saila
Gehigarria
Hik Hasik argitaratu eta banatu duen Euskal Eskolaren azken 20 urteak liburuskan Sabin Oregiren "Alfabetatzea Euskal Herrian (1500-1994)" kolaborazioko mapetan koloreak ez dira nahi bezain ongi bereizten. Hori konpontzeko eta egin dezakegun irakurketa eta erabilpena egokiak izan daitezen, kolaborazio hori orrialde hauetan berrargitaratu dugu.

Ondorengo lerroetan ikusiko dugunez, Euskal Herriak gaztelera / frantsesean bizi zuen alfabetatze prozesuak alfabetatu gabeko herritarrak akulturatu zituen, ondoren akulturatuen berreuskalduntzeari ekin dio.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Egun gure lurraldean euskararen irakaskuntza txertatua guztiz normaldua dagoela iruditzen zaigu. Dudarik gabe Ikastolaren sorkuntzak eta geroago irakaskuntza elebiduneko ereduak (D, B, A, eta X (G)) horretan lagundu dute.

Hala ere, Herri honetan egiten ari den lan ezkerga honek ez du lortu euskararen giza-irudia, estatusa, aldatzea .

Arazoa den bezala ulertu ahal izateko, historian atzera begirako lana egin beharko dugu.



Nafarroako Erregetzatik beharrezko eskolaratzera

Fernando el Católico-k 1512. urtean Nafarroako Erregetzaren Hego-Aunamendiko lurraldeak okupatu zituen. Hala ere, ekintza honen ondorioz ez zen hizkuntza aldaketarik nabaritu gizarte hartan. Geroago, eskolaratzea beharrezkoa bilakatzen denean, emaitza bikoitza eman zuen: gaztelera / frantsesean alfabetatzea, eta aldi berean euskal kulturaren galera: euskararen akulturazioa1.

Instituto Nacional de Estadística-k (INE) Donostian dituen bulegoetako datuak arakatu ondoren, jarraian eskaintzen dugun taula egin dugu. Bertan, Hegoaldean eman den alfabetatzea erakusten dugu. Nabari agertzen zaigu lehen urteetan, XIX. mendean, alfabetatzea gizonen artean emakumeen artean baino altuagoa dela. Eskerrak denborarekin gauzak aldatu direla, eta 1940 urtean zehar ez zen sexuen arteko bereizketa hain nabarmen agertzen. (1. taula)

Espaniar legea 1857. urtekoa dela kontuan hartzen badugu, 43 urtetan (1900), emaitza nabarmenak lortu zituen (%55 gizon eta %43 emakume alfabetatuak). Behatzen dugun denboraren amaieran (1940) - 83 urte geroago - populazioaren %80 jada alfabetatua zegoen. (1. marrazkia)

Hala ere egoera gaiztoaren aurrean gaude: herriko kulturaren irakaskuntza Estatu espainarraren hizkuntza "ofizialean" bakarrik egiten da. Antzera gertatzen da Iparraldean Estatu frantziarraren aurrean. Gertaera hauek zenbait politikari eta hezitzaile eskolak euskaraz ematea, eskatzera eta aldarrikatzera eramango ditu. Hegoaldean (eta Iparraldean) Aldundiek Udalen laguntzarekin eskolak sortzearen beharraz jarduten dute. Giro honetan sortu ziren lehen mailako eta auzoko eskolak.

Oraingoan ez dugu espainiar gerraren aurretik sortu ziren ikastolez, ezta Euzko Jaurlaritzak atzerrian sortu zituen "eskola koloniaz" ere gehiago hitz egingo. Azken hauek gaur egungo diaspora berriari sortzeari ekin zioten.



Euskararen eta euskarazko irakaskuntza diktaduraren amaieran

Gaur egungo Ikastolen Mugimendua, 60ko hamarkadaren inguruan sortzen dena, Toribio Alzaga senaren deklamazio eta antzerki eskolaren emaitza isila da. Bere ikasle haien artean aurkitzen ditugu, besteak beste, Julene Azpeitia edo Elbira Zipitria.

Ikastolaren hasiera une haietan, ikastetxe ezberdinak biltzen dira bidean sortzen diren pedagogia eta politiko arazoei, amankomunei, aurre nola egin aurkitzeko. Une hauetan biltzarren arazo nagusiena ez da bilakaera aztertzea; horregatik egun langintza hau izugarria agertzen zaigu.

1973. urtean INVENTICA'70 taldeak itaunketa bat egin zuen Gipuzkoako heziketa sistema ezagutzeko asmoarekin2. Lan honetan aurkitzen ditugun emaitzen artean %15ak euskara ondo mintzatzen eta irakurtzen du; %24a ongi mintzatzen da baina ez du idazten; %8a ez da ongi mintzatzen; %7ak ulertzen du baina ez da mintzatzen; %39ak ez du ez ulertzen ez mintzatzen; eta %7ak ez zuen galdeketari erantzunik eman.

Mikel Lasak 1978. urtean idazti3 batean laburbiltzen zituen irakaskuntza elebidunaren teoriaren oinarriak. Teoriazatze lan hura William F. Mackey-k eman zuen ikastaro bati esker egin zuen. Maila handi batean jardunaldi haietan lorturiko emaitzetan oinarritu ziren geroago sortuko ziren elebidun irakaskuntzaren ereduak.

Buesaren 1993. urteko dekretoak zaildu egingo du aurrerantzean Ikastolaren bilakaeraren datuak alderatzea. Zailtasun horren jakitun garenez gero, ondoren erakusten ditugu Ikastolari buruz biltzerik izan ditugun datuak. Asmoa izanik 1977-78 urtetik aurrera Ikastolaren oroimen historikoa biltzea. (2. taula)

2. taulan ikus dezakegunez, Buesa dekretuak " desagertarazten " du estatistika ofizialetan Ikastolei buruzkoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Honek azterketa eredu berri bat erabiltzea behartzen gaitu: geografikoa. Azterketa geografiko honetan, lehenik, Ikastolaren Euskal Herriko bilakaeraren banaketa erakutsiko dugu. Argitu behar dugu, mapa hauek egiteko, bakarrik erabili dugula OHOko 8. mailan Hegoaldean edo 4. mailan Iparraldean ikasten duten ikasleei dagokien kopurua.

Azkenik gogoratu behar dugu, datuak jaso ditugun moduaren erruz, ez dugula ezagutzen Iparraldean euskarazko eredurik erakusten ez duten eskoletan gertatzen dena. Hala ere, badakigu euskara erakusten ez duten ikastetxe kopurua nahiko orokorra dela lurralde horretan.



Helduen euskalduntzea

Euskararen bilakaera aztertzerakoan ezin dugu eskolaren garapenaren azterketa soila egitearekin geratu. Horrexegatik gure kemena helduen euskalduntze eta alfabetatzearen azterketara zabaldu nahi dugu. Baina lan horretan sartu aurretik gogora dezagun, modu laburrean, bilakaera historikoa.

1966 urtean Euskal Herriko bazterretan euskal hizkuntza eta kultura berreskuratzeko asmoarekin zenbait giza-mugimentu sortzen dira, hau gau-eskolaren mugimendua da. Mugimendu honek, denboraren zehar, Ikastolarenari jarraitzen dio, eta helduengan eragin berezia dauka. Euskaraz alfabetatzeko mugimendua da. Rikardo Arregiren garaia da.4

1972. urtean Euskaltzaindiak mugimendu hauei koherentzia eta antolaketa eskaintzeko asmoarekin bere " Jagon " sailean sartzeko erabakia hartzen du. Aldi berean hizkuntzaren ezagutza baiezteko diploma bat sortzen du: D maila.5 Oraindik une honetan euskalduntzean lan egiten zuten taldeen artean ez zegoen inongo erlaziorik. Une honetan erakuntza udalerri mailakoa da, baina ez zuten harremanik beste herrietako taldeekin. Antzera, eskualdeetako harremanak oso ahulak ziren. Eraketa mota hau oso aldakorra da, ta Araban nahiz Nafarroan bere presentzia oso ahula da.

Urte batzuk geroago, 1978. urtean, Euskaltzaindiak Alfabetatze Euskalduntze Kordinakundea (AEK) sortzeko erabakia hartzen du, modu horretan gau-eskolak kordinatzeko. (3. taula)

Orain arte ezin izan ditugu AEKren hasierako (1978) datuak lortu.Eskuratu ditugun lehen datuak 1981/82 ikasturteari dagozkionak dira, urte horretan Gipuzkoa eta Iparraldeko datuak bildu ditugu. Aipatu urte berean, 1982an, Euskal autonomi erkidegoan (EAE) Helduen Alfabetatze Euskalduntzerako Erakundea (HABE) sortzen da. (4. taula)

Hamar urte geroago (1992) Nafarroan IKas eta Ari (IKA) sortzen da AEKko banaketa batetik. Arrazoi hau dela medio talde honen kokapen zabalena Nafarroan dago. Zenbait euskaltegi Goierrin eta Gasteizen agertzen dira.

6. maparen ezkerrekoan erakunde publikoak (Udal zein gobernu euskaltegiak) non kokatzen diren erakusten da. Nafarroako Gobernuak euskalduntzea bultzatzeko erakunde berezirik sortu ez badu ere, zenbait Udal ikastetxe agertzen dira Sei haranak (44), Ega behera (28), Tutera-Herribera (40), eta Iruñerria-n (36).

6. maparen eskubikoan, ordea, euskaltegi pribatuak kokatu ditugu. Marrazkia egiteko aurkitu dugun zailtasuna bide ez dira euskaltegi pribatu guztiak agertzen, eskualdean ikasle gehien biltzen dituena baino. Hala ere, erraza da AEKaren zabalpen orokorra euskal lurralde guztian ikustea.



Euskararen estatus soziala

Orain arte ikusi ditugun datuen arabera, pentsa dezakegu euskara normalkuntzaren bidetik abiatu dela, bereziki EAEko lurraldeetan.

Aldiz, Bordeleko unibertsitatean duela gutxi aurkeztu den doktorego tesi batek erakusten du nola oraindik euskal gizartean erreferentzia taldea A0 sozio-tipoa dela (euskaldun zaharra alfabetatu gabea). Lan horretan Euskal Herrian diharduten komunikabideak lurralde bertan dauden hizkuntzen hizkuntz-espazioekin erlazioan jartzen dira.

Aurreko marrazkian hizkuntz aloktonoek hizkuntz-egoera normaldua dutela ikus dezakegu, bertako hizkuntza " ez normaldua " dagoen bitartean. Jose Mari Sánchez Carrión "Txepetxek"6 eskaintzen digun teoria berrikusten badugu, gogoratu behar dugu edozein gizartean erreferentziako taldea hizkuntz horretan " literatura " sortzeko gai dena dela. Hau da, bertako alfabetatuak bere bertako hizkuntzan, talde honi " AB " deitzen zaio teori horretan. Bertan esaten denez, hizkuntza ikasi ondoren jatortasuna lortu duten aloktonoak " BA "koak erreferentzi talde ere bilakatzen dira.

Marrazkia ondo ulertzeko pentsatu behar dugu plano geografikotako maila-lerroen aurrean gaudela, non kolore ilunagoa altura gorenekoa den. Modu horretan ekinez gero, gaztelera eta frantsesa antzerako " mendiak " balira agertzen zaizkigu; alderantziz, euskararena " su-mendia "ren itxurakoa da. Eta denok dakigu zein egonkortasun txikikoa den su-mendia, eta nolako kalteak egin dezakeen lehertzen denean.

Konponbidea " tarteko zuloa " betetzetik dator, horrela AB taldea erreferentzia bilaka daiteke A0 (oraingo erreferentzia) kaltetuz; horrela eginez ABn kokaturiko " faroa " ikusgarri bilakatuko da " mendian " bizi diren " biztanle " guztiengandik. Azkenik eta besteak beste, Sánchez Carrión "Txepetx"en teoria berhartzeak eta giza-aktore / faktore talde ezberdinak kokatzeak hizkuntz-funtzioengan lagunduko gaitu.
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005