[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
Gehigarria
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
Zenbakia
Data
1999(e)ko uztaila
Idazlea
Saila
Gehigarria
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa ikusteko astia hartzeko gomendio luzatzen dizuegu. Historia museo honen ardatza Tomas Zumalakarregi jeneral karlista bada ere, oro har, XIX. mendeko gerra karlisten inguruko informazioa topa daiteke bertan. Taula, dokumentu, irudi eta objektuekin batera hainbat gai lantzeko material didaktiko asko daukate prestaturik. Museoan zein ikastetxean lantzeko aukera ematen dute, gainera. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zergatik dago Ormaiztegin historia museo hau? Zergatik du Zumalakarregi Museoa izena? Museoari izen hori jartzeko arrazoia Tomas Zumalakarregi jeneral karlistarengan topatu behar da. Eta kokapena ere bai, ormaiztegiarra baitzen.

Tomas Zumalakarregi 1788an jaio eta 1835ean hil zen. Karlisten artean jeneral ezaguna eta garrantzitsua bilakatu zen. Bere inguruan jendea biltzen eta antolatzen jakin zuelako egin zen ezagun. 1939an, Gipuzkoako Diputazioak Tomas Zumalakarregi bizi izan zen etxea erosi zuen Ormaiztegin, Iriarte Erdikoa. Diputazioaren asmoa historia museo bat irekitzea zen eta hamar urtetan jardun zuten txukuntzen eta erakusteko moduan jartzen.

1949an ireki zen, baina ez zen egun osoan irekita egoten. Egia esan, ez zen garai erraza museoak irekitzeko eta museo politikarik ere ez zegoen. Interesatu edo jakintsu batzuk baino ez ziren hurbiltzen udaletxean giltzak eskatuta.

1987an beste aldaketa bat jasango du museoak. Etxea guztiz eraberritu ondoren museo moderno baten erara txukundu zuten eta 1989an inauguratu. Museoa gidatuko duen filosofia ere aldatu egiten da. Tomas Zumalakarregi jenerala eta Lehenengo Gerra Karlista garai bat azaltzeko bitartekoak bihurtzen dira. Garai hark berebiziko garrantzia izan zuen mendebal gizartearentzat, aldaketa iraultzaileek Europa osoa astindu zutelarik. Euskal Herrian barne eta kanpoko faktoreek gatazka, berriro ere, bortitz eta gogor lehertarazi zuten. Gerra Karlista krisi politiko, ekonomiko, sozial eta ideologikoaren kausa eta ondorioa da, era berean.

Gai hauen berri emateko hainbat material bildu zen: Zumalakarregi eta bere familiaren objektu pertsonal, apaingarri eta militarrak; garaiko armak, sableak, ezpatak, fusilak eta prefilatelia gaiak; XIX. mendeko lehen herenean kuinaturiko txanponak; agiri multzoa, eskutitz sailak, hainbat gairi buruzko txostenak, prentsa, irudiak eta fondo bibliografikoak, XIX. mendeko idazlan biografiko, zientifiko eta orokorrak. Hauek guztiak Frantziako Iraultza eta II. Gerra Karlista bitartekoak dira. Historiako zati hori azaltzeko erabiltzen dira. Beraz, museoa ez da Tomas Zumalakarregirengan zentratzen, hori baino zabalagoa dela esan daiteke. Perspektiba historiko bat badu orain, hasieran ez zuena, eta XIX. mendeko Euskal Herria ezagutzeko aukera eskaintzen du horrela.



Museoaren barrualdea

Nola islatzen da historia museo batean? Zer bitarteko erabiliz hurbiltzen gaitu XIX. mendeko gizartera eta gerra karlistetara? Hori Xabier Kerejeta museoko Difusio Zerbitzuko arduradunak azalduko digu. Bera izanen dugu museoko gidari eta erakusle.

"Hasteko, etxea bera baliabide bat dela esan behar da. Monumentu probintzial izendatua dago Zumalakarregiren bizilekua izan zen etxe hau. XVIII. mendeko baserri tipikoa da, egurrezkoa eta etxe barruko gauzak ikusi ahala, etxea bera ere begiratzeko modukoa da" hasi zaigu esplikatzen Kerejeta.

Etxe honetan erakusketa iraunkorrak daude, besteak beste. Hauetan taulak, dokumentuak, agiri orijinalak, erreprodukzioak, grabatuak, argazkiak, irudiak, ikus-entzunezkoak, objektuak, garai hartako armak, jantziak, uniformeak eta abar daude. Testuak laburrak dira, modu arinean irakurtzekoak. "Lehen, testuak luzeagoak ziren, baina laburtu egin ditugu irakurterrazagoak eginda. Disenua, letra tipoak eta abar ere aldatu egin ditugu eta inpresio arina du orain. Askotan historia hitz gutxitan esplikatzea zaila da, baina didaktikoki begiratuta, ez da komeni oso luzeak eta astunak egitea ere". Horregatik, oreka bilatzen saiatu dira egin dituzten aldaketen bidez.

Etxearen behealdean, bestalde, "Lantegi interaktiboak" deitzen direnak daude. XIX. mendeko sukaldea, jantziak eta beste hainbat gauza topa daitezke hemen. Oro har, garai hartako gizartea ezagutzeko gunea da, proposamen erakargarri, ludiko eta partehartzaileen bidez. Zeren Kerejetak esan digunez, "lantegi" hauetan jokoak egiten dituzte.

Txoko honetan maleta didaktiko batzuk ere ikusi ditugu eta kuriositatez begiratu. "Maleta hauek ere garai hura ezagutzeko tresnak dira, baina museoan edota ikastetxean erabil daitezke" dio Kerejetak. "Zumakit dute izena maletok eta hiru dauzkagu, bakoitza gai bati buruzkoa da. Gai horiek lantzeko materiala dago maleten barruan. Horrela, maletak ikastetxera eraman eta han erabil ditzakete". Gai hauen ingurukoak dira maletok:

1- Jantzien maleta : Zumalakarregiren garaiko pertsonak nola janzten ziren jakiteko balio du eta era berean, garai hartako gizartea nolakoa zen ikusteko. Buruko jantzien erreprodukzioak daude maletan (txapela, mantelina, apaizaren teila...). Horrekin batera, azal orijinalak dituzten liburuak daude eta barruan euskarazko zein gaztelaniazko testuen erreprodukzioak dituzte. Zenbait grabaturen erreprodukzioak ere topa daitezke.

2- Euskal Komunikabideak eta garraioak (1788-1865): Zumalakarregi jaio zen urtetik trena ezarri zen urtera arte zeuden komunikabideak ezagutzeko aukera ematen du maleta honek. Garai hartako irudi eta testuak modu arin batean jarrita daude eta orain egindako mapak ere bai.

3- XIX. mendea : Izen hori hartzen du hirugarren maletak. XIX. mendeko ondarea biltzen duen argazki erakusketa bat da eta hiru sailetan banatua dago: XIX. mendeko argazki zaharrak, Gipuzkoako XIX. mendeko ondarea eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetako ikasleek bidalitako argazkiak. Argazki guztiak tauletan edo paneletan jarrita daude.



Lan-fitxa didaktikoak

Aipatu ditugun elementu hauekin batera Zumalakarregi museoak lan-fitxa didaktiko batzuk egin ditu hainbat gai lantzeko: "Industrializazioaren hasiera Euskal Herrian", "Zumalakarregi eta lehen karlistaldia", "Bi mundu aurrez aurre" eta "Gerra eta bakea Zumalakarregiren garaian".

Lan-fitxa hauek museoan barna egiten den ibilbide bati loturik daude. "Museoa ikusi ahala galderak erantzuten joaten dira, eta horrela gaia sakonago lantzeko aukera dago. Ez da ikustea soilik, ikusitakoaren gainean lan bat egitea baizik. Erakustareto guztiak deskubritzen dituzte, lasai, bakoitzak bere erritmoan eta gehien interesatzen zaionari erreparatuz, baina beti ere eskatutako informazioaren bila" dio Kerejetak. DBH eta Batxilergoko ikasleentzat prestaturik daude bereziki, nahiz eta beste edonori ere erabiltzeko aukera eman. "Normalean museora etorri aurretik bidaltzen diegu materiala irakasleei. Guretzat oso garrantzitsua da hori, etorri aurretik zer topatuko duten jakiteko eta zenbait arazo praktiko ekiditeko".



"Gerra eta bakea Zumalakarregiren garaian"

Ibilbide hauetan berriena "Gerra eta bakea Zumalakarregiren garaian" izenekoa da. Berriena eta ezberdinena dela dio Kerejetak. "Bizpahiru urte generamatzan gerra eta bakearen gaiarekin bueltaka, hori nola lan zitekeen pentsatuz. Gai konplexua da, baina lantzea beharrezkoa dena, aldi berean".

Erabaki hori hartuta Zumalakarregi Museoko arduradunek Genevako Gurutze Gorri eta Ilargi Erdi Gorri Museoa, Grenobleko Erresistentzia Museoa eta Caengo Memoriala bisitatu zituzten. Historia museo hauetan gerra eta bakea nola aurkezten zituzten ikusi zuten, biolentziaren gaia nola planteatzen zuten. Kerejetak dioenez, "gerra museo tradizionalak, hein handi batean, historia militarra azaltzeko izan dira, non borroka handien eta horien gogoeta kritikorik gabeko diskurtso patriotikoak nagusi diren. Haietan, bakea bi gerren arteko garaia besterik ez da, beti ere garaipenaren kontzeptuaren menpe".

Bake museoak -bakerako museoak-, batez ere Bigarren Mundu Gerraz geroztik sortu ziren. Behingoz, izugarrikeria -kontzentrazio zelaiak, bonba atomikoa- heroitasunaren gainean zegoen. "Sekula ez berriro" da lema berria.

Beraz, gerra aztertzen da, bere sorburuak, bilakaera, eta zentzu kritikoa erabiltzen da, gerra ez da jada fenomeno atmosferiko moduko bat, nola eta zergatik jakin gabe buru gainean erortzen zaigun zerbait.

Gerra eta bere ingurukoen ikerketa, zentzu kritikoa erabiliz gero, bakearen alde hezteko baliabide bikaina da Hau da museo modernoen egitekoa: kontzientzia publikoa kitzikatzeko bake dinamika bat aurkeztea .

Helburu horrekin prestatu dituzte lan-fitxak eta gainontzeko material guztia Zumalakarregi Museoan.

Gai hau lantzeko gogoeta eta hausnarketa egitera bultzatu nahi dira ikasleak eta horretara bideratuta dago lan-fitxa. "Lehen ere galdetzen genien zer pentsatzen zuten gerraz, baina beti ahozko erantzunak jasotzen genituen eta orain gehiago sakontzeko aukera dago lan-fitxekin". Egia esan, badakigu ikasleentzat ez dela oso erraza; beraiek bilatu behar dute informazioa, gogoeta egitea eskatzen zaie... Interesgarria da oso historia gure eguneroko errealitatearekin estuki loturik dagoela eta beraz geure buruak hobeki ulertzeko balio duela pentsa dezaten".

Lan-fitxa ibilbide bati loturik dago eta honen ardatzak honakoak dira:

- Gudaren hasiera . Oinarrizko bortizkeria: bestearen deskalifikazioa. Gatazka baten muina estrukturala askotan gatazka koiunturaletan adierazten da. Ondorio bezala sortutako bortizkeriak, ordea, bortizkeria gehiago ekarri, jatorrizko arazoa gaiztotu eta soluziobidea zailago egin dezake.

Eztabaidagai: ankerkeria nagusi, noren mesedetan?

- Gudaren mugak . Bortizkeriaren mailak.

Militarizazioak bortizkeria neurtu eta arautu egiten du, helburuak lortzeko bitarteko bat da. Ankerkeria, bortizkeriaren alderik latzena apaltzearen truke (ez baldin bada buru hotzez erabiltzen, noski), gizarte zibila interes militarren menpe geratzen da.

Eztabaidagai: gizarte militarizatua baketsua izan daiteke?

- Soluzio bila . Hitzek armek baino indar gehiago dutenean.

Bortizkeria gatazkaren azala baldin bada, mamira jo behar da. Beti al dago garbi zer den mamia eta zer azala? Informazioaren kontrola.

Eztabaidagai: bakearen alde dena da zilegi?

- Bakea . Sinboloak eta edukiak.

Nork egiten du bakea? Borondate oneko gizonek? Eta emakumeek? Altruismoa ala pragmatismoa, zein da bakebidea?

Eztabaidagai: barkatzea eta ahaztea bat al dira?

- Bortizkeriaren ondorioak . Biktima errugabeak.

Biktimak aukeratzeko kriterioak. Bi aldeek bortizkeria errugabeen kontra erabiltzen badute, biak berdin deskalifikatzen al dira?

Eztabaidagai: non geratzen da herritarren protagonismoa gerretan?

- Bortizkeriaren ondorioak . Gudaren eta bakearen arteko mugak.

Bukatzeko, hasierako problemari heldu : bortizkeriak bortizkeria dakar, egoera ekonomiko-politiko-sozialen sintoma ez dena.

Eztabaidagai: si vis pacem para bellum? Bortizkeriarik gabeko bizitzarik badago?
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
haur-
jolasen abestiak
II
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
Inauteriak
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
GAZTAёAGA, Maixabel:
Neurriak
euskaraz
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
VITORIA, Jose Ramon:
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
IGERABIDE, Juan Kruz
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
Takolo, Pirritx eta Porrotx Nikaraguako ikasleen artean dabiltza
Marrubizko muxuak zentsuraren aurka
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
Luberri, Euskal Herriko lehen geologiako
interpretazio zentroa
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
ALZOLA, Nerea:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
DONIBANE-LOHITZUNE/ZIBURU ikastolak, Donibane-Lohitzune: Maskarada
LABIAGA ikastola, Bera:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
ANTXETA ATSEDENALDI ELKARTEA, Donostia (Egia): Haurren bilgunea baino gehiago
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
AёORGA, Pello:
Tailer globalizatuak: ekintza desberdinak ideia nagusi baten inguruan
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Gabon sasoian
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Gabon inguruko ospakizunak berreskuratuz
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Erromatar hauek erotuta daude!
BAIONAKO EUSKAL MUSEOA
ALGORRI EZAGUTZA ETXEA Milioka urteko historia lurrean idatzita
Bakearen kultura zabaltzea helburu
Euskara, euskaldunak eta euskal zibilizazioa: Euskal curriculum baterako materialak
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005