[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
CARBONELL, Jaume:
Zenbakia
Data
2000(e)ko martxoa
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Aurten 25. urteurrena ospatzen ari den "Cuadernos de Pedagogí­a" aldizkariko zuzendari da Jaume Carbonell. Pedagogoa eta kazetaria den hau aldizkariaren sorreratik dago bere erredakzioan, eta 3 urte daramatza zuzendari lanetan. Oro har, gaur egungo irakaskuntzaren egoeraz mintzatzeko Bartzelonara hurbildu gara berarekin egoteko. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Nola ikusten duzu gaur egun irakasleriaren mugimendua?

70eko hamarkadaren bukaeran eta 80ko hamarkadan mugimendu handia egon zen; ideiak, proiektuak, iniziatibak... egon ziren, eta oinarritik sortutakoak gainera, hau da, kolektiboetatik, mugimenduetatik... Jendea gaur egun baino sentsibilizatuagoa zegoen, eta administrazioak ere autonomia gehiago ematen zuen gauzak egiteko.

Nik uste dut hori guztia galdu egin dela, pixkanaka gutxitzen joan dela, eta gaur egun ez dagoela halako ilusiorik.



Ikastaroak ere aldatu egin dira lehendik hona; oraingoak praktikoagoak dira. Ez al zaizu iruditzen hausnarketa teorikoen falta dagoela?

Oro har, nahiz eta formakuntza planak eta ikastaroak egon, hustu egin direla iruditzen zait. Ikastaro gehienak praktikoak dira, bai, eta hausnarketa teorikorik apenas egiten den.

Horri sindikatuen eta administrazioen artean lortutako hitzarmenak gehitu behar zaizkio. Izan ere, badakigu ikastaro batera joatea puntuak eskuratzea dela, sistemak hori onartu egiten du, eta hausnartzeko puntua dela iruditzen zait. Lehen jendea interesa zuelako joaten zen ikastaroetara, eta orain puntuak lortzearren. Garrantzitsua den aztergaia da.

Gauza bera gertatzen da zentroko formakuntza ereduekin. Horietan zentroak izan behar du erreferentzia, baina askotan hitzaldi edo konferentzia huts bilakatzen dira, eta ez dira zentroko egoera konkretura mugatzen. Harritu egiten nau sindikatuek formakutzarako funtsezko errebindikaziorik ez egiteak. Zenbait zentrotan irakasleek lortu dute eztabaidarako eta hausnarketarako ordu pare bat edo edukitzea, baina leku gehienetan ez daukate denborarik horrelakoetarako. Eta administrazioak ez du inolako interesik jendeak praktikari buruz hausnar dezan eta pedagogiari buruz eztabaida dezan.

Honekin guztiarekin batera badago beste puntu bat: gero eta burokrazia handiagoa dagoela.



Zer esan nahi duzu gero eta burokrazia handiagoa dagoela diozunean?

Bada, zuzendariak lehen zuzendari pedagogikoak ziren gehienbat, eta egun hezkuntza kudeatzaileak dira. Horrek gauzak oztopatzen dituela uste dut; funtsezkoak diren gaiez eztabaidatu beharrean beste hainbatez eztabaidatzen da. Premiazko gaiez eztabaidatzen da, eta premiazkoak ez dira garrantzitsuenak. Oinarrizkoa ahanzten da: hausnarketa pedagogikoa. Eta Erreformak eta sistema osoak hori bultzatu du. Orain dela urte batzuk asko hausnartu eta eztabaidatzen genuen. Gaur egungo irakasleek ez dute denborarik, estututa bizi dira. Ez dira konturatzen irakaskuntza lana ez dela klaseak ematea soilik, eta horretaz konturatzetik etorriko da iraultza.



LOGSEren ondoren zentroko Hezkuntza Proiektuaz gehiago hitz egiten da. Zer esan nahi horrek?

Hori dela helburua edo gakoa; zentroak izan behar du Hezkuntza Proiektuaren bihotza. Horrek iraultza bat suposatzen du zentroetan bertan, zentroen dinamiketan. Zer zentzutan? Antolaketa aldetik malgutasun handiagoa, autonomia handiagoa, botere handiagoa, demokrazia handiagoa, eskola denbora gehiago...

Orduan, argi eduki behar dena zera da: Hezkuntza Proiektua oinarrizkoa dela. Gakoa da nola eztabaidatzen, eratzen eta berreratzen den proiektu hori, eta zer autonomia, zer botere, zer errekurtso... dauden horretarako. Eskola komunitatearen esku egon behar du prozesu honek eta egiteko honek. Komunitateak bere inguruarekin dituen harremanak estutu behar ditu, herriko ekintzetan parte hartu behar du, gurasoak inplikatu behar ditu, eta komunitatearen eskubideak defendatu behar ditu beste eskubideen gainetik.



Orduan, zein izango litzateke administrazioaren papera?

Estatu zentralak, autonomikoak eta munizipalak oinarrizko eskubideak betetzen direla bermatu behar dute. Baldintza diskriminatzaileak izango ez dituen eskolaratzea bermatu behar dute, kalitatezko irakaskuntza. Neurri batean arautu eta kontrolatu egin beharko dute, baina gauza da noraino. Nik uste dut hori dela LOGSEk duen akatsetako bat: estatuak ez du arautu behar zer eta nola irakatsi, hori eskola komunitateak erabaki behar du. Administrazioak parte hartu behar du, baina ez zuzendu. Irakaskuntza bermatzeko eta proiektuak bultzatzeko hezkuntza politikako neurriak erraztu behar ditu, baina urrats zehatzak finkatu gabe, hori eskola komunitateak egingo du. Minimo batzuek egon behar dute, baina aniztasuna errespetatu behar da, hots, aniztasun pedagogikoa, ingurugiro aniztasuna, historia aniztasuna, erritmo aniztasuna, motibazio aniztasuna... Zenbait proiektu erraz ezartzen dira hainbat ikastetxetan, eta beste hainbatetan ez. Aniztasun handia dago, eta hori errespetatu egin behar da.



Ildo horretatik, administrazioak ez al lituzke zentroetako esperientziak bultzatu behar besteentzat erreferentzia izan daitezen?

Bai, egokia izango litzateke zentro ezberdinetan dauden esperientziak ikustea, horiei animatzea eta bultzatzea, eta gainontzekoentzat erreferentzia izan daitezen ahalegintzea. "Berritzailea baldin bazara, administrazioak zigortu egiten zaitu" esaten zuenik bazen. Proiektuak aurrera eramateko agiri asko aurkeztu behar izaten dira, baldintza asko bete behar dira, eta horrek jendeari atzerakoa ematen dio. Malgutasun, mugimendu eta dinamika gutxi dute zentroek, baina administrazioak ez dauka lan hori errazteko borondaterik.



Askotan berrikuntzak goitik behera ezartzen dira. Hori gertatu da EAEn ingelesarekin. Administrazioak 184 zentrotan ezarri du aurten ingelesa 4 urtetik aurrera. Iniziatiba zentroengandik sortu beharrean goitik ezarri da, eta hainbat zentrotan ez dago baldintzarik hori eskaintzeko.

Garrantzitsuena ez da konstituzioa, demokrazia baizik, demokrazia indartzea. Hezkuntzaren kasuan, zentroetan garrantzitsuena ez da LOGSE ezartzea, baizik eta autonomia handiagoa lortzea, berrikuntza handiagoak egitea, ikaskuntza egokiagoa lortzea. Eskola ez da ez merkatuaren ez estatuaren eskuetan utzi behar. Eskola komunitateek hartu behar dute protagonismoa, horiek indartu behar dira, zentzu publiko hori hartu behar du eskolak.



Errealitatera begiratuz, irakasleen mugikortasunarekin egiten dugu topo; horrek ez al du Hezkuntza Proiektuaren jarraikortasuna oztopatzen?

Bai, hala da, eta nik hor arazo bat ikusten dut: zentro askotan ez dagoela talde finkorik. Beste zenbait formula ikusi beharko lirateke. Adibidez, proiektuaren arabera osatutako taldeak dituzten zentroak esola publikoetan, zeren pribatua bai baitituzte.

Baina beste muturreko egoera ere gertatzen da, hots, orain dela 20 urteko klaustro berak jarraitzen du zenbait eskolatan, aldatu ere egin gabe, inor berririk sartu gabe. Eta hori ere ez da oso ona, ez da oso onuragarria berrikuntza pedagogikorako.

Nik uste dut hori soluzionatzeko bide bakarra administrazioak autonomia handiagoa ematea dela, ikastetxeek botere gehiago izatea, erabaki handiagoa hartzeko aukera izatea. Horrek aldaraziko du egoera.



Hori guztia erraztuko al luke administrazio zentralaren ordez administrazio lokala izateak? Europan badaude horrelako esperientziak, zentroak udalen eskuetan daude.

Estatu espainiarrean ere, 1979tik eta 80ko hamarkadan zehar zenbait udalek iniziatiba hori hartu zuten haur eskolekin, baina titularitatea ez zegokien beraiei. Maragallek hauteskunde kanpainan esaten zuen ikastetxeen titularitatea udalek eduki behar zutela, horrela ikastetxea herritik hurbilago egongo litzatekeelako. Baina kontuz ibili behar dugu, horrek ez baitu eskola ondo egongo denik bermatzen. Titularitatea figura bat da soilik. Herrialde askotan titularitatea udalen eskuetan dago, baina botere zentrala bezain burokratikoa eta zitala da.

Zer gertatu zen Katalunian Hezkuntza eskuduntzak hona pasa zirenean? Orain Generalitat-a daukagu, boterea ez dago Madrilen, eta teorian hurbilago dagoen administrazioa daukagu. Bada, hori gezurra da. Instituzio berdinak ezarri dira hemen eta gauza berdinak egiten dira. Horregatik diot ondo dagoela eskuduntzak udalei pasatzea, baina horrekin soilik ez dira aldatzen gauzak.



Baina zenbait sektoretan dezentralizazioa esan da, Osasun arloan esaterako. Zergatik dago horrenbesteko beldurra Hezkuntzan gauza bera egiteko?

Datu argigarri bat dagoelako: historia aztertzen badugu, Hezkuntza eta eskola beti gauza guztien atzetik doazela ohartuko gara. Oraintxe bertan, gizarte osoan Teknologia Berriak garatzen ari diren honetan, eskolan ez dira aldatzen ari.



Teknologia Berriak aipatu dituzunez, nola ikusten duzu horien eta eskolaren arteko lotura edo egoera?

Bi gauza daude; alde batetik, Teknologia Berriak askoz ere azkarrago sartu dira enpresetan eta etxeetan; eta bestetik, Teknologia Berriek eraldatu egingo dutela esaten da, baina beraiek bere kasa ez dute ezer eraldatuko. Frantzian orain dela 7-8 urte informatika programen plangintza pilotu bat egin zuten, eta ondorioa izan zen haurrek gauza bera ikasten zutela ordenagailuen aurrean eta testu liburuekin. Bitartekoak ez du eraldatzen, baizik eta ideiek, kontzeptuek, ideologiek, interakzioek...

Teknologia Berriak ez dira behar bezala ezarri ikastetxeetan, eta ez zaie eman behar zitzaien erabilera eman. Almuniak esaten zuen oinarrizko helburua zentro guztiak internetera konektatuta egotea zela. Baina zertarako? Esperanza Agirreren ministeritzak "La aldea digital" programa "zoragarria" ezarri zuen. Ni aurkezpen jardunaldi batzuetan egon nintzen: pertsona batek ordu eta erdian Telefonicaren inguruko ez dakit zer kontatu zuen, eta gero zentroetan egiten zena ikusi genuen, alegia, web orri bat ikastetxeko datuekin. Eta horretarako egin al zen hainbeste milioitako inbertsioa?

Nik uste dut gai hau oso eztabaidatua izango dela. Eskolak ez ditu teknologoak eta Teknologia Berriak bere horretan behar, baizik eta irakasle berritzaileak, horiekin berritu eta aldatuko baita eskola. Teknologia Berrien erabilpena eta ezarpena zentro osoan eta zentro osorako programatu behar da.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
Modenako haur eskolak
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xosé
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereñoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Goñi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Ikastoletako lehen andereñoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iñaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iñaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iñigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruñea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
Haur Hezkuntzako profil profesionalei buruz
Eskolaren eta familiaren arteko erlazioa eta kolaborazioa funtsezkoak dira, baina ez da beti erraza izaten. Nola lortu ahalik eta harremanik egokiena?
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Samaniego ikastetxea, Tolosa: Eskola bioklimatiko eta jasangarri bakarra
AITOR ikastola, Donostia: Gabonak aurreko egunak prestatzen
Nekazaritza eskolak: biharko lehen sektorea prestatzen
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
106: Ezjakintasuna eta zapalkuntza oso lotsagabeak dira
107:Kataluniako Hezkuntza Itun Nazionala: eskola guztientzako onura
Irakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?
Kanpoko indarkeria irakasleengan
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Busturialdeko Eskola Txikiak
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
Nolako irakasleak behar ditugu XXI. mende hasierako Euskal Herrian?
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Nola antolatu tutoretza orduak? Zer egin?
Irakasleen erretiroa
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Isabel Celaá. “Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
PISA frogen hamaika irakurketa
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu ‘Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak’, hau baizik: ‘Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?’·
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Joxe Amiama: "Eskola eta familia helburu bera duten bi sistema desberdin dira. Elkar onartu behar dugu eta gizatasun handiagoz jokatu"
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
Sakanako ikastolen komunikazio-plana Ikastoletako lana gizarteratuz
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
EAEko HH eta LHko Eskola Publikoko XXX. topaketak
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Familia eta irakasleriaren arteko harremanak
Nola neurtzen da irakaskuntzaren eta ikasketaren kalitatea?
Ulertzen ditugun gauza gehienak bizitzako eskolan ikasi ditugu
Bizi Toki Ikasiz bizi, bizitzen ikasiz
Geroa eskola. Waldorf pedagogian oinarritutako eskola bakarra Euskal Herrian
Ikas komunitateak eskolatik haratago
Literatura klasikoa ikasleen eskura
Nire ikasleekiko harremana
Gure adimena nola eta norantz gidatu ikasten
Eguneroko emozioak
Coaching
Ez dut zigortu nahi
Ikasleak, beren guraso eta familien isla
Irakurketa, bizitza osorako bidelaguna
Euskara proben eraikuntza
Gortasunaren erronkak
NitikGura. Idazketa sortzailea
Matematika, manipulatzeko materialekin
Ipuinak antzerki bihurtzen direnean
Txotxongilo tailerra
Yoga saioak irakasleentzat
Haurrentzako masajea
Irakasle magoa (majoa)
Txantxa, musika, umorea eta animazioa...
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
 
© 2005