[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
ALDASORO, Mikele. Elkarlanean-GIEko Ostadar Proiektuko koordinatzailea Esperientzia
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Zenbakia
Data
2000(e)ko martxoa
Idazlea
ALDASORO, Mikele. Elkarlanean-GIEko Ostadar Proiektuko koordinatzailea
Saila
Esperientzia
Euskal irakaskuntzak garrantzizko konpromisoa du euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta potentziazioan. Zeregin horretan esparru anitz jorra ditzake ikastetxeak, eta horietako bat materialgintza da. Baliabide didaktikoek ikasleek euskara erabil dezaten bultza behar dute, eta horretarako ikuspegi eta metodologia egokiak eduki behar dituzte. Horixe da, hain zuzen ere, Ikastolen Elkarteak Ostadar proiektua egitearen arrazoia: euskararen erabilera sustatzeko materiala eskaintzea. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zer da zehatz-mehatz lortu nahi duguna sortu ditugun baliabide didaktiko eta proposatzen dugun irakas -ikaskuntza metodoaren bidez?

Hitz gutxitan esanda, ikasleek euskara erabiltzeko gaitasuna garatzea; erabiltzeak ohitura dakar berarekin, ohiturak erraztasuna, erraztasunak eroso sentitzea euskara erabiltzean eta, ondorioz, euskarak bere funtzio komunikatiboa bereganatzen joatea.

12 - 16 urte bitarteko ikasleekin helburu hori lortu nahiak, arloaren didaktikari buruzko ikuspegi eta metodologia zehatz bat hautatzera eta haiei egokitutako errekurtsoak sortzera eraman gaitu. Azal dezagun, bada, zein den euskararen erabileraren sustapenerako hartu dugun bidea eta hura egiteko hautatu eta eskaintzen ditugun bide-lagunak.



Hizkuntzaren kontzepzioa

Hizkuntza ez da ikasgaia, hau da, ikasleek barneratu behar duten ezagutza multzoa, edo hobeto esanda, ez da hori soilik, baizik eta batez ere komunikatzeko tresna da. Bat gatoz azken urte hauetan autore gehienek diotenarekin: hizkuntza erabiliz ikasten da. Ikasketa objektua ez da teoria linguistikoa edota sistemaren deskribapena, hizkuntzaren erabilera baizik. Beraz, ikasleek euskara erabiltzeko gaitasuna bereganatuko dute, ikasten ari direna erabiltzeko aukerak dituzten neurri horretan.



Euskararen irakas-ikaskuntzarako ikuspegia

Hizkuntzaren definizio horretan oinarrituz, eta hizkuntzaren lorpena haren jabe direnen kolaborazioaren bidez egiten dela kontuan izanez, bere didaktika ikuspegi komunikatibo eta prozesualetik bideratu dugu. Gure oinarrizko abiapuntua komunikazioa, erabilera da (erabilerarik gabe, ezagutza ez da lortzen edo gutxitu egiten da, eta, ondorioz, motibazioa ere gutxitu egiten da): egoera ezberdinetan eta behar ezberdinetarako ahozko nahiz idatzizko hizkuntza ulertu eta produzitzeko aukerak eskaintzea da gure oinarrizko helburua. Baina, euskararen kasuan, erabilpen hutsak ezin ziurta dezake hizkuntzaren konpetentzia osoa, erabilera hori egokia eta zuzena izan dadin, ezinbestekoa da harengan intentziozko eskuharmena egitea. Hori dela eta, erabilerarekin batera, ikasleari komunikazio horretan lagungarri gerta dakiokeen hausnarketa linguistikoa bideratzen dugu. Ez helburu bezala, bitarteko gisa baizik. Ekar dezagun gogora Brunerrek horri buruz dioena:

"Gizakiak nahiz eta hizkuntzaren lexikoa eta gramatika jasotzeko berezko gaitasun handiagoa ala txikiagoa eduki, erabiliz ikasten da hizkuntza. Hori ez da ikasten laborategian. Hizkuntzaren erabilpena ikasteko era bakarra giro komunikatiboetan erabiliz ikastean datza... Gramatikaren arauek oso azaletik adierazten dute hizkuntza erabiltzeko behar diren arauak. Hizkuntza zuzena izateak ez du segurtatzen besterik gabe hizkuntzaren egokitasuna, eraginkortasuna eta lekukotasuna. Gramatikako arauen garrantzia ez da zalantzan jartzekoa, asko lagun baitezakete adimenaren jokoa argitzen. Baina hizkuntzaren (euskararen) bidez, modu natural batean, norberaren eta bestearen ekintzak bideratzeko, elkarren arreta suspertzeko, ekintzak eragiteko... trebatu nahi dugun ikasleak ez ditu gramatikaren arauak erabilpenetik isolatuz eta era abstraktu batean deduzitzen". Erabilera eta hausnarketa linguistikoa batera, beraz.



Metodologia

Hizkuntzaren irakas-ikaskuntza ikuspegi komunikatibo eta prozesualetik bideratzeko erabakia hartzeak, hizkuntza pentsamenduaren eraikuntzarako tresna kontsideratzeak eta pertsonen arteko interakzio komunikatiboa hizkuntzaren jabekuntza eta garapenerako eragile nagusiena dela onartzeak ondorio metodologiko zehatzak ekarri dizkigu.



a) Testu pedagogia

Gure egintza didaktikoa testu pedagogian eta hizkuntzaren erabilera sozial ezberdinen lanketan oinarritzen da. Testu pedagogiaren xedea hizkuntzaren erabilera komunikazio egoera anitzetara hedatzea da, eta horrek berekin dakar:

- Perpausaren garrantzia erlatibizatuz, komunikazio unitatetzat testua hartzea, hau da, lan unitatea testua izatea.

- Erabilpen eremu desberdinetan sor daitezkeen komunikazio egoeren arabera erabili beharreko bitarteko adierazkorrak desberdinak direnez eta testu bakoitzak aprendizaia espezifikoa eskatzen duenez, ahozko nahiz idatzizko testu mota desberdinekin lan egitea.

- Ostadar Proiektuan, erabilpen eremu ezberdinekin erlazionaturik eta DBHko ikasturte ezberdinetarako, hainbat testu mota eta komunikazio trebezien lanketa proposatzen dugu: bertsoak, iritziko testuak, narrazio literarioak, ahozko kontaketak, antzerkia, testu poetikoak, eleberriak, elkarrizketak, eztabaidak, inkestak, informeak, gutunak, publizitatet testuak eta abar.



b) Euskararekiko kontzientzia. Alderdi soziolinguistikoak

Badirudi estatus internazionaleko hizkuntz egoeretan, hizkuntzaren eskolaz kanpoko presentzia handia denetan, haren irakaskuntzari dagokionez, nahikoa dela ikasleei hizkuntza erabiltzeko gaitasuna ematearekin. Baina gurea bezalako ukipenezko egoeran dagoen hizkuntzarekin, hori baino zerbait gehiago egin behar delakoan gaude. Ez da nahikoa "egin euskaraz" esatea, ikasleengan gure hizkuntzarekiko kontzientzia sendotu beharrean gaude. Euskararen egoera soziolinguistikoaz, haren arrazoiaz, historian zehar bere hiztunek hura bizirik mantentzeko egin duten ahaleginaz, euskararen barianteez eta aniztasun horrek zekarren aberastasunaz ere hitz egin behar da ikasleekin, horrekin batera nork bere hizkuntzarekiko jarrerari buruzko hausnarketa bideratuz.

Hizkuntza guztiekiko errespetuzko jarrerak bultzatuz, euskararekiko eta haren aldaerekiko identifikazio positiboa lortzearren burutu ditugu hainbat unitate didaktiko:

- 1. ikasmailarako Hitz eta pitz

- 2. ikasmailarako Hizkuntza herriaren arima

- 3. ikasmailarako Munduan hizkuntzak mila

- 4. ikasmailarako Helduen munduko sarbidean

Informazio Liburuan, hau da, ikasleen unitate didaktikoekin lotura estua duen kontsulta liburuan, eta DBHko maila bakoitzarekin kontestualizaturik sortu ditugun ikus-entzunezko bitartekoetan ere bere lekua hartzen dute aipatutako alderdi soziolinguistikoek.



c) Proiektuen metodologia

Erabilera sustatzearen eta erabilera horretako motibatzearen ildotik, garrantzizkoa da ikasleek burutzen dituzten jarduerak esanguratsuak eta funtzionalak izatea. Hori dela eta, alde batetik, prozedurazko edukiei eman diegu nagusitasuna, "egiten jakitearekin" erlazionatutakoei, alegia.

Bestetik, Proiektuen metodologia erabiliz, unitate bakoitzean komunikazio ekintza erreal bat burutzea eskatzen duen egoera baten aurrean jartzen dugu ikaslea: hizkuntzarekin asmo eta hartzaile zehatz batentzat edo batzuentzat zerbait egin behar du, hala nola, ikasle gazteagoei zuzendutako narrazioak sortu eta kontatzea; nork bere hezkuntza komunitateko kide ezbedinei zuzendutako ikerketa soziolinguistiko bat egitea; eduki dezaketen arazo bat aztertu eta eztabaidatzea eta ikastetxeko zuzendariarentzat iritzizko eskutitz bat idaztea; gai baten inguruan informazioa edota iritzia emanaz aldizkarietarako testuak sortzea...

Metodologia honen bidez, irakas-ikaskuntza prozesu aktiboa bilakatzen da, eta proposatutako ekintza komunikatiboa burutzeko beharrezkoak dituzten aprendizaia espezifikoek funtzionaltasun argia dute ikasleentzat.



d) Unitate didaktikoaren diseinua

Mota ezberdinetako aprendizaiak prozesu komunikatibo orokor batean kontestualizatzeko, ondorengo diseinua du ikasleei zuzendutako unitate didaktiko bakoitzak:

1.- Ikas-norabidea

Unitate honetan zer egingo duzu? Zertarako?

Atal honetan irakas- eta ikas-helburuak era esplizituan agertzen dizkiegu ikasleei.

2.- Proiektua

Aurrez definitutako helburuak gauzatzea ahalbideratzen duen komunikazio ekintza bat burutzea proposatzen zaie ikasleei, horretarako kontsigna argiak emanaz.

3.- Zer dakizu?

Unitatearen irakas- eta ikas-helburuekiko ikasle bakoitzaren eta ikastalde osoaren abiapuntuko egoera ezagutzeko aurrebaluaketarako proposamena.

4.- Eredua aztertzen

Funtzio ezberdinen baitan eginiko testuen irakurketa edota entzumena eta haien azterketa. Erreferentziatzat har ditzaketen ereduak eskaintzea. Aho-idatzizko ulermen estrategiak lantzea. Testu motaren ezaugarriak definitzea.

5.- Trebatzen sailak

Proposatutako ekintza komunikatiboa era egokian eta zuzentasunez gauzatzeko beharrezko aprendizaia espezifikoak lantzeko sekuentzia didaktiko laburrak dira.

6.- Proiektuaren gauzatzea



e) Lan kooperatiboaren bultzada

Gure azken xedea komunikazio prozesuetan ikasleak autonomia maila egokia lortzea bada ere, proposatzen zaien komunikazio ekintzetarako trebatzeko, hura prestatu edo burutzeko elkarlana eskatzen duten zereginak planteatzen ditugu sarritan. Ez dugu ahaztu behar elkarlanak eskatzen duen ikasleen arteko interakzioak komunikazio trebezia ezberdinen beharra sentitzen, haiek hartzen eta erabiltzen laguntzen duela. Erabilerak erraztasuna, erraztasunak ohitura...



Inprimategiko euskarriekin uztartuz Teknologia Berrien erabilpena

Aipatutako helburuaren lorpenerako eta teknologia berriek ikasleak motibatzeko duten potentzialitatea aprobetxatuz, Ostadar Proiektuan inprimategiko euskarriei beste mota bateko euskarriak uztartu dizkiegu, bakoitzak bere funtzioa betez, eta aldi berean, elkarren arteko interakzioa ziurtatuz:



Softwarea

Testu idatziaren ulermen eta sorkuntzarako estrategiak eta ezagutzak lantzeko, nahikoa litzateke paperezko euskarriak erabiltzea. Baina ikasgelan garapen, motibazio eta erritmo desberdineko ikasleak ditugunez, aniztasunean hezitzeko, unitate didaktikoko zailtasun maila ezberdineko jarduerez gain, eta haiekin lotuta, ikasleek modu autonomoan, bakoitzak bere beharren arabera eta bere erritmoan burutu ditzakeen testu propietate ezberdinekin (egokitasuna, koherentzia, kohesioa, zuzentasuna...) erlazionatutako jarduera ugari eskaintzen dugu softwarean.

Bitarteko honek emandako erantzunaren baliotasuna bat-batean ezagutzeko aukera ematen dio ikasleari, akatsak detektatzen laguntzen dio (erantzun okerra ez baitio programak ontzat ematen) eta arazoei irtenbidea aurkitzera bultzatzen du, horrekin guztiarekin, modu atseginez, nork bere erabilera hobetzen lagunduz.



Ikus-entzunezko euskarriak: bideoak

Idatzia komunikazioa burutzeko bide bat bada, hor dugu, baita ere, ahozkotasuna eta haren lanketarako ezinbestekoa dugu ikus-entzunezko baliabideen erabilera. Adibide gisa, nola gara liteke entzumenezko ulermen gaitasuna inprimategiko baliabideekin soilik? Nola ikasi hitzezkoak ez diren kodeak interpretatzen eta erabiltzen ikus-entzunezko baliabiderik gabe? Nola antzeman ahozko komunikazioan testuinguruaren eta testuaren arteko interakziotik eratortzen diren alderdiek egoera hori ikusi eta entzuteko aukerarik ez badute? Nola ikasi asmo ezberdinekin eta eremu ezberdinetan euskaraz ondo hitz egiten eredu egokirik gabe?



Lortu nahi ditugun helburuak

- Ikasleei hizkuntza erabilpen errealak eskaintzea haiek behatu eta aztertzeko aukera emanaz. Beste modu batera, irakasleen esku ez leudekeen errealitateetara sarbidea edukitzeko aukerak ematen ditu baliabide honek.

- Gelan irakaslearenaz gain beste ahots batzuk sartuz, intonazio, azentu, tinbre eta hizkuntz aldaera (dialektala, estandarra) behatu eta lantzeko aukera ematea.

- Komunikazioan hitzezko kodeen eta hitzezkoak ez direnen arteko interakzioaz jabetzea eta kode horien erabileran trebatzea.

- Bideoak elkarrekin eskaintzen ditu hitzezko diskurtsoa eta irudia, beraz, mezua kontestualizatu egiten du. Modu horretan uler dezakete ikasleek hainbat testuren komunikazio egoera, eta ondorioz, ematen den mezua.

- Entzumenezko ulermenean eragina duten gaitasunak eta prozedurak lantzea: aurrerapena, inferentzia, asmo baterako informazioa hautaketa...

- Ahozko ekoizpenerako ereduak eskaintzea. Kontuan izan behar dugu, zoritxarrez, zenbait tokitan irakaslea dela ikasleen hizkuntza eredu bakarra; beraz, hiztun adituek sortutako diskurtsoak entzun eta aztertzeko aukerak eskainiko ditugu, horrekin, haiek erabiltzen dituzten baliabideak, estrategiak, intonazioa, azentua, hizkuntza aldaerak eta abar deskubritzeko eta bereganatzeko aukera emanaz.

- Idatzizko ekoizpenerako trebeziak garatzea. Informaziozko "input" egoki batek bidera dezake ekoizpen idatzia: informazioaren hautaketa, sintesia, eta abar.

Hori guztia lortzearren, DBHko maila ezberdinetarako sekuentziatuta 10 bideo sortu ditugu, bost Lehen Ziklorako eta beste bost Bigarrenerako, bakoitzean erabilpen eremu zehatz batekin erlazionatutako eta asmo ezberdinekin sortutako testu eta hizkuntz erabilera sozial errealak eskaintzen ditugularik.

Bideo bakoitza ikasleen unitate didaktikoekin batera erabiltzeko sortu da. Ez da funtzio gehigarria duen beste euskarri didaktiko bat, helburu zehatz baten lorpenera bideratutako sekuentzia didaktiko batean integratutako beste elementu bat baizik, modu horretan ikasleen liburua material "multiformatua" bilakatuz: liburua gehi bideoa eta softwarea elkarri dei eginez.

Komunikaziorako hiritar konpetenteak hezitzea langintza erraza ez bada ere (irakaskuntzaz kanpo dauden beste faktore ugarik baitute horretan eragina), formulatu dugun helburuak, hautatu dugun metodologiak, proposatzen ditugun jarduerek eta eskaintzen ditugun baliabideek, ikasgela irakurtzeak eta idazteak zentzua duten leku bihurtzera garamatza, baita hitz egitea eta entzutea beharrezkoak diren leku bilakatzera ere.

Euskara erabiltzen irakastea, atseginez erabil dezaten ahalegintzea eta gure hizkuntzarekiko kontzientzia sendotzea. Zaila bada ere, hori da gure erronka.
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
MARTINEZ, Begoña:
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
VADER, Marinus:
Buru
funtzionamenduaren pedagogia.
Armelle Geninet
irakaslearen ikerlanak
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Haur Hezkuntza eta espezialistak
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
GAZTAёAGA, Maixabel:
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
MONTESSORI, Maria
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
PIAGET, Jean
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
FREINET, Célestin
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
VITORIA, Jose Ramon:
REICH, Wilhem
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
FOCAULT, Michel
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
VIGOTSKI
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
ROGERS, Carl
IGERABIDE, Juan Kruz
Heziketa, guztion erantzukizuna
Hurrengo uztailean berriro topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Paulo Freire
lau haizetara
Kili eta Kolo
2 urteko haurrekin lantzeko materiala
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
HOYUELOS, Alfredo:
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
NOVAK, Joseph D.
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
DECROLY, Ovide-Jean
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
FREIRE, Paulo
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
KOHLBERG, Lauwrence
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
II Hik Hasi Udako Topaketak
GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Kili-Kili aldizkaria eraberritu da
HAMILTON, David
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
Motiboezaguerabilpenaren zioak
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
MATA, Marta:
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
TURIEL, Elliot
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
RUIZ BIKANDI, Uri:
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
CLEGG, John:
Argazkiak eta Matematika
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
GARAIGORDOBIL, Maite:
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Zorionak Ipurbeltz!
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
GARMENDIA, Jesus:
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
Begiradaren heziketa eskolan
COSIDO, Jesus:
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
ALZOLA, Nerea:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
SAENZ, Maite:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Amnesiaren gaitz mortala
MONTERO, Jose Luis:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Ikastea ez da hartzea
Euskararen kalitatea
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Freineten 100. urteurrena
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
Nafarroako euskararen egoera aztergai
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
RIZZI, Rinaldo:
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
UGARTETXEA, Arantxa:
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Haur eskola txikietako irakasleen
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
101: Hik Hasik hamar urte bete ditu
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Igo zaitez WebQuest-aren trenera!
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Hezitzaileek asko egin dezakete
Liburuen Xarma irakasleen gida: Irakurzaletzeko, genero bakoitzaren sekretuak
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Beldurraren aretoa, Galtzagorri Elkarteak beldurrezko ipuinen inguruan osatutako erakusketa
www.saretik.net/ostadarra
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
ALONSO, Juan Carlos: psikologoa
Alboan fundazioa herrien elkartasunaren alde lanean
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
Euskal hezkuntzak zer egiteko gai den erakutsi beharra dauka, beti
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005