[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
RODRIGUEZ, Fito. EHUko Pedagogia Fakultateko irakaslea Teoriak
FOCAULT, Michel
Zenbakia
Data
2000(e)ko martxoa
Idazlea
RODRIGUEZ, Fito. EHUko Pedagogia Fakultateko irakaslea
Saila
Teoriak
Pedagogiaren historian funtsezkoenak izan diren pentsalarien nahiz kulturgileen zerrenda egiterakoan inork gutxik aipatuko du Foucaulten izena. Izan ere, ezin esan bera pedagogoa zenik. Hezkuntzaren historia ulertarazteko bidean, ordea, gutxi ditugu berak bezalako itzala daukatenak. Bere ikerketei esker uler ditzakegu egun bai hezitzeko erakundeak eta beren eragina nitasunaren ekoizpenetan, eta baita jakintza eta botereen arteko lotura ezkutuak ere. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Ez da, beraz, ofizioz maisua izan, baina heziketaren barne mekanismoak aztertzeko ikuspegia maisuki erakutsi digu. Halaber, College de Franceko irakaslea izanik, Frantzia edota Espainia bezalako Nazio-Estatuen Hezkuntza Sistemaren jatorria eta garapena antzeman ahal izateko, haren irakaspenak izugarri lagungarriak suertatzen zaizkigu orain eta hemen, gurea bezalako herri gutxiagotu batetik aipatutako horretaz guztiaz pentsatzen hasten garenean, hain zuzen. Horrexegatik, eta diziplinartekotasuna lagun, Michel Foucault filosofoa, epistemologoa, historialaria edo antropologoaz gain, Foucault irakaslea aldarrikatu nahi dugu oraingoan.

Frantziako Poitiers inguruko herrietan sendagileen sendian jaio zen 1926an Paul-Michel izeneko haurra. Ikas-hastapenak jesuitetan burutu ondoren, Psikologia eta Filosofia ikasi, eta Tunezen, Brasilen, EEBBtan, Suedian zein Polonian bizi ondoren, Pariseko Vincennes Unibertsitate ezkertiarrean aritu zen College de Francen irakasle izendatu arte. 1984ko ekainaren 25an zendu zen, IHESAren mamua bere aurpegi beldurgarriak erakusten hasi zen garai beretsuan, eta inoiz ezkutatu ez zuen bere homosexualitatearen argi-ilunen artean. Infernuetan bizituriko esperientzia haietatik datozkigu, besteak beste, zibilizazio-zikloa amaitzen ari den gure kultura mendebaldarraren ezaguerarako giltzarritzat jo daitezkeen honako liburuak:

- L´archéologie du savoir (Jakintzaren arkeologia). Gallimard argitaletxea. París. 1969. (Gaztelaniaz Siglo XXI argitaltxeak. México. 1972).

-Les mots et les choses (Hitzak eta Gauzak). Gallimard argitaletxea. París. 1963 (Gaztelaniaz Siglo XXI argitaletxeak. México. 1973).

- Surveiller et punir (Zelatatu eta zigortu). Gallimard argitaletxea. París.1971. (Gaztelaniaz Siglo XXI argitaletxeak. México. 1976).

- Histoire de la Folie a L ´Age Classique (Eromenaren Historia Aro Klasikoan). Plon argitaletxea. Paris. 1961. (Gaztelaniaz FCE argitaletxeak. México. 1976).

Nahiz eta hauek gure gaurko lanerako liburu garrantzitsuenak izan, Foucaultek beste hamar liburu eta hogeita hamabost goi-mailako artikulu argitaratu zituen, eta College de Francen sei ikastaldi eman zituen (bera hil ondoren liburu gisa kaleratzen ari direnak). Material horrekin guztiarekin gizarte-aldaketetan suertatzen diren hezkuntza egokitzapenak modu berri batez aztertzerik badago. Honi ekingo diogu, bada, goian aipaturiko liburu haien arabera.



Jakintzaren arkeologia

Jakintzak belaunalditik belaunaldira besterenganatzea hezkuntzaren zeregina dugu. Halere, eskolek helarazten dituzten jakintzak nola hautatu izan dira? Zer-nolako interesak ezkutatzen ditu hautaketa horrek?

Foucaultek ez du onartzen egungo ikasgaien banaketa neutrala izan daitekenik. Aitzitik, historiak markaturiko edukiak dira eskolek besterenganatzeko aukeratzen dituztenak. Zientziak gizarte-eraginetatik at daudela sinestu nahi izan bada ere, Foucaulten lana jakintzak kutsaturik daudela frogatzea izan da. Alegia, Zientzia ez dela gizaki isolatu batek ekoizten duen azalpen teoriko-formal hutsa, baizik eta abagune jakin baten arabera garatutako ustezko egien multzoa. Aipatu multzo hura erakundetu egiten da bere jatorri historikoa galduz, eta sakralizazio prozedura baten bidez finkatu ohi da. Horrela, eskolak erakutsi ohi dituen eduki hautatuak modu isolatu batez agertarazten dira beren aurkikuntzarako bideak eta etorria ezkutatuz.

Beraz, ikasgaien aukeraketa, eraketa edota sailkapena eta helarazteko metodologiak ezin dira ulertu ere egin aldez aurretik gizarte jakin batean dauden botere-multzoak behar bezala ezagutu gabe. Era berean, egun, Hezkuntzaren Soziologian ohikoak bihurtu diren errefentziak (Apple, M.W., Educacion y Poder. Paidós. Barcelona. 1987) ezin dira behar bezala ulertu beraientzat oinarrizkoa izan den Michel Foucaulten azterketen oinarriaz erreparatu gabe.

Azterketa aipatu dugunez, Hezkuntza Sisteman azterketen erabileraren ikerketa dugu Foucaultek irekitako beste ildo garrantzitsuetako bat. Izan ere, jakintzen ezagutza kontrolatu behar den bezainbeste kontrolatu beharra dago gizakia bera Hezkuntza Sisteman. Bien jarraipenerako antolatuko dira curricula deritzanak, non eskola pentsakera jakin bat eratuko den eguneroko bizitzak hezitutako ikas-logikaren kaltetan (Torres, X. El currículum oculto. Morata. Madrid. 1991).

Eskola sistemak pentsakera eskolarra ekoizten du, eta ez besterik; hau da, egitarauak eta curriculumak sakralizatzen ditu eguneroko beste pentsakera motak kanpoan uzten dituen bitartean. Eskolan jakintza eta boteren arteko lotura laburbiltzen da. Arrazoiaren eliza sekularrak mendebaldeak bedeinkatu izan ez dituen jakintzak baztertzen ditu. Baina hori era argiagoz antzemateko ikus dezagun zehazkiago Foucaulten beste ekarpena.



Hitzak eta gauzak

Gauza bati izena eman ahal izanak horren jabegoa adierazi ohi du. Goian aipatu bezala, jakintza eta boterea bi arlo desberdin izan arren erabat loturik azaltzen zaizkigu. Gobernatzen jakitea da boterearen muina. Halere, gobernatzeko arlo eta modu desberdinak daude. Medikuntzaren boterea ez da hezkuntzaren boterearen berdina, antzerakoa bada ere. Botere politikoak edo izpiritualak desberdinak izaten dira. Hala eta guztiz, Foucaulten arabera, azken mende honetan mendebaldean botere desberdinen arteko harremanak egonkortu egin dira. Hezkuntza boterea, adibidez, diziplinaren bidez agertzen zaigu. Honen ezarpenaren ondorioz, jakintzak egituratuko dira gizakiaren garapenaz ahalik eta kontrol gehiago eskuratu nahian, betiere ustez gizakiaren onerako (behar den heziketa lortzeko), baina, era berean, hezi beharra dagoen horri hitza ukatuz eta gauza bihurtuz.

Politikaren edo ekonomiaren historiak bere garapenaren barneko hasturak ikertu baditu ere (biztanleriaren aldaketak edo lurrin makinaren erabilera, demagun...), ez da merezi bezala ikertu mendebaldeak gizabanakoaren ekoizpena erdiesteko zer-nolako sistema pedagogikoak behar izan dituen,. Foucaulten lana gizarteratu arte. Hezitzeko hitzak eta ondoriozko sariak edo zigorrak adierazitako prozeduraren emaitzak ditugu. Azter ditzagun, bada.



Zelatatu eta zigortu

Mendebaldeak behar izan dituen aipatu pedagogia sistemak ez ziren eskoletan jaio, Erdi Aroko monastegietan eta armadetan baizik. Ilustrazioak Prusiako ejerzitoko eta Jesusen Konpainiako diziplina eta zigorrak eskolaratu zituen.

Kalasanzeko Joxeren eskolak (XVI. mendean) zein La Salleko ikastegiek (XVII. mendekoak) oinarritu zuten geroan Hezkuntza Sistema publikoa izango zena (Varela, J. eta Alvarez Uría, F. Arqueología de la escuela. La Piqueta. Madrid.1991). Haietan botere-hierarkia nabarmena zen oso. Piramide baten antzera ikus zitezkeen jakituna (irakaslea) eta ezjakina (ikaslea) erabat bereizturik. Diziplina gogorra (zigorra) ezinbestekoa bihurtu zen biztanleria nahitaez hezitzeko. Benetako monastegi sekularrak genituen haiek, bertan suertatzen zen guztia zelatatzeko eta kontrolatzeko espazio itxiak. Hauxe dugu XIX. mendeak utzi duen eskolaren paradigma. Izan ere, botere sistema zaharrek sortu zuten modernismoaren eskola publiko berria, eta hartan, nola ez, demokrazia kanpoan geratu zen.



Eromenaren historia

Diziplina arrazoian oinarritzen da, baina Foucaultek ederki erakutsi digu arrazoiaren aurpegi beltza: eroetxeak.

Hau da, mendebaldeko arrazoia dela medio, gizaki desberdinak baztertu eta giltzapetu egiten dira gizatasun estatusa ere ukatuz. Eskola, bestalde, kaserna, lantegia edo klinika bezala,espazio itxia da, eta barne diziplinaren arabera funtzionatzen du. Funzionatzeko arrazoi diziplinario horiek arauak dira. Izan zitezkeen medikuen arauak, lan-arauak edota (gure kasuan) pedagogiako arauak, betiere arrazoizkoak, baina, era berean, botere-egoera jakin baten euskarri ezkutu gisa ari direnak.

Arrazoi mendebaldarraren gizarteratzea XVIII. mendetik dator, eta arau pedagogikoaren hedapena (eskolaratzea), berriz, XIX. mendetik XX. mendearen bukaerara, ostera. Oraindik balio al digu historiak markatutako hezkuntza eredu honek?



Nitasunaren bidez gizabanakoak ekoiztu

Irakaskuntzaren berrikuntza jakintzaren berrirakurketatik etorriko da etortzekotan. Eskolari egotzi zaion espazio itxia hautsi beharra dago eta jakinminaren gainean lan egin. Orain arteko nitasunaren teknologia eskolarrek, arauen bidez, mina erabili izan dute jakintza baino gehiago. Diziplina izan dute hizpide eta helbide. Foucaulten genealogiaren bidez pedagogia morala nahiz metodologia aztertzerik izan dugu. Aurkikuntzan oinarrituko den jakintzaren bidea ardatzat hartu beharko luke hurrengo milurteko heziketak. Eskolak gizarteratu du ikaslea bere nitasuna eraikiz. Egia eta etika bakarra zegoela uste zuen modernismoaren eskolak. Etika alternatiboak erdietsiko dituen hezkuntza dugu orain erronka. Foucaulten jakinmin arkeologikoari esker hori guztia bidezkoa bihurtu zaigu gerorako. Egin dezagun, bada!



Bibliografia

- APALATEGI, J.M.: Pertsona zientzien Jaiotza eta Heriotza BBAA. Mintzamena eta Erreala. UEU. Iruea.1984.

- ARIES, PH.: Apropos de la volonté de savoir. L´Arc, 70.zbk. Paris.1977.

-BBAA.: Foucault and Education. Discipines and Knowledge. Routledge. London. 1990.

- RODRIGUEZ, R. M.: Discurso-Poder. Teoría y Práctica. Madrid. 1984.

- RODRIGUEZ,.F.: Hezkuntzaren iker-tresnak. IPES. Formazio Koadernoak. Bilbo.

- VARELA, J.: Modos de Educación en la Espaa de la contrarreforma. La Piqueta. Madrid. 1984.
IGO
LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
MARTINEZ, Begoa:
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
VADER, Marinus:
Buru
funtzionamenduaren pedagogia.
Armelle Geninet
irakaslearen ikerlanak
Haur Hezkuntza eta espezialistak
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
MONTESSORI, Maria
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
PIAGET, Jean
FREINET, Clestin
REICH, Wilhem
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
VIGOTSKI
Hik Hasi Udako Topaketak
ROGERS, Carl
Heziketa, guztion erantzukizuna
Hurrengo uztailean berriro topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)
Paulo Freire
lau haizetara
Kili eta Kolo
2 urteko haurrekin lantzeko materiala
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
HOYUELOS, Alfredo:
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
NOVAK, Joseph D.
ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
DECROLY, Ovide-Jean
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
FREIRE, Paulo
KOHLBERG, Lauwrence
TEBEROSKY, Ana:
II Hik Hasi Udako Topaketak
GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Kili-Kili aldizkaria eraberritu da
HAMILTON, David
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
MATA, Marta:
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
TURIEL, Elliot
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
MARCHESI, Alvaro:
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Zorionak Ipurbeltz!
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara
IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
MENDILORRI IV eskola, Iruea: ...eta Mirren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
GARMENDIA, Jesus:
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
Begiradaren heziketa eskolan
COSIDO, Jesus:
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
SAENZ, Maite:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
GIMENO SACRISTN, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Amnesiaren gaitz mortala
MONTERO, Jose Luis:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Ikastea ez da hartzea
LUKAS, J. F.:
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
AIZARNA, Kontxi:
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
Freineten 100. urteurrena
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
RIZZI, Rinaldo:
Tertulixak: autoheziketa modu bat
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
UGARTETXEA, Arantxa:
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Haur-jolasen abestiak
Etxerakolanak: betiko eztabaida
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÍ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
Ikuspegi pedagogikotik bidegabekeria bat da
OLVERA, Angelica:Familia Sistemikoko aditua eta ikerlaria.Sustrairik gabe, hegorik ez dago. Eskolatik erreskatatu egin behar dira familiaren historia eta testuinguruaren historia
Usurbilgo haur eskola: Haurdun dauden amak haur eskolan
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko?
Eguna edukiak irakasten pasatzen bada, nondik atera denbora haurren kezkak, sentimenduak, arazoak... lantzeko?
Eraldaketa prozesuak. Parte-hartzean oinarrituriko metodologiak bideratuz.
PEDAGOGIA SISTEMIKOA
HOPKINS, David: Hezkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar; eskolak ekarpena egin behar dio gizarteari
Hazitegi proiektua: 0-6 urteko haur eskolak
Waldorf pedagogia
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005