[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
JAUREGI, Pello. Pedagogoa Gai Nagusia
Kuadrillategi proiektua
Zenbakia
Data
2000(e)ko maiatza
Idazlea
JAUREGI, Pello. Pedagogoa
Saila
Gai Nagusia
KUADRILLATEGI Lasarte-Oria udalerrian 1997ko irailetik 2000ko ekainera 14-20 urte bitarteko gazte koadrilak euskaraz bizitzeko helburuz burutzen ari den ekintza-ikerketa proiektua duzue. Ttakun Euskara Elkartearen, Muntteri AEK Euskaltegiaren eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimen komuna izan da. Bost dinamizatzaile-ikerlariren esku egon da proiektuaren ardura teknikoa eta hainbat lanetan borondatezko laguntzaileak izan dituzte aldamenean. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Proiektua zortzi koadrila euskaldunekin eta sei koadrila mistoekin abiatu zen, haiekin hitzarmena egin ostean. Koadrila euskalduna kide guztiak euskaldunak eta euskaraz egiteko ohitura duen koadrila da. Bestalde, koadrila mistoa euskaldunak, erdal elebidunak eta erdaldunak proportzio ezberdinetan dituen eta erdaraz egiteko ohitura duen koadrila da.

Koadrila bakoitzarekin dinamizatzaile-ikerlari bana aritu da. Lanean hiru baliabide erabili dira: eskolak, balantze saioak eta ekintzak. Baliabide bakoitzaren proportzioa eta intentsitatea koadrila bakoitzaren hizkuntz egoerara egokitu da.

Eskolek erdal elebidunen hizkuntz gaitasuna hobetzea izan dute egiteko nagusia. Astean zortzi eskola ordu gutxienez. Eskolak "lagunarte bat, ikastalde bat" irizpideari eutsiz antolatu dira.

Metodologiari dagokionez, gramatika edo hizkuntz unitateen lanketa sistematikoa baino gehiago komunikazioaren praktikan oinarritu gara, alegia mezuak ulertu eta mezu ulergarriak ekoiztean. Hizkuntz unitate zehatzen lanketa noiz edo noiz egin bada ere, komunikazioaren praktikarekin alderatuta oso proportzio txikian burutu da.

Ikuspegi metodologiko honek, besteak beste, hizkuntz gaitasun ezberdineko kideak aldi berean eta gune berean aritzea ahalbideratzen du. Lagunarte bereko euskaldunak eta erdal elebidunak batera euskaraz komunikatzen ari direla honako inertzia hauek sortzen dira:

1) Erdal elebidunek berez hobetzen dute euren hizkuntz gaitasuna.

2) Euskaldunek hizkuntza modu estrategikoan erabiltzeko gaitasuna (laguntzeko funtzioa) garatzen dute.

3) Batzuen eta besteen artean euskaraz egiteko ohitura finkatuz doa.

Komunikazioaren praktikan oinarrituta, eskolak kalean ematen den hizkuntza eskuratzeko berezko mekanismoa aplikatu du. Hala eginda, kalea eta eskola, eskola eta kalea binomioaren arteko aldea bere espresiorik txikienera eraman nahi izan dugu, testuinguru batetik besterako pasabidea ahalik eta berezkoena, errazena eta emankorrena izan zedin.

Balantze saioak direla eta, batez beste, hilabetean behin burutu dira lagunarte mistoekin. Epe luzeagotan, berriz, lagunarte euskaldunekin.

Lagunarte mistoei dagokienez, kideen artean euskaraz komunikatzeko praktikari buruzko ebaluazio saioak izan dira. Esate baterako, aurrerapenaz ohartu, zailtasunak azaldu, irtenbideak bilatu, eta talde motibazioari neurria hartu. Hizkuntz berriaz hitz egitea, ohiko bihurtu arte, egoera arrotza eta behartu samarra da, eta kideen harremanetan balizko gatazka-iturburua. Balantze saioen bidez, balizko gatazkak onbideratu nahi izan ditugu, bai eta lagunarteei bere-berea den prozesuaren gaineko kontrola eman ere.

Lagunarte euskaldunei dagokienez, balantze saioek bestelako mintzagaia izan dute. Beren laguntzaile funtzioari lotutakoa hain zuzen ere: lagunarte mistoekiko harremanaren intentsitatea, erdal elebidunekiko hizkuntz jokaera, eta laguntza funtzioa hobetzeko iniziatibak.

Balantze saioetan proiektuaren ezaugarri handienetako bat agertzen da, hau da, bi alderen arteko hitzarmena edo negoziazioa izatea. Lagunartea dugu alde bat, eta proiektua (dinamizatzailearen bidez ordezkatua) bestea. Proiektuaren hasieran bi alderen arteko hitzarmena sinatu ondoren, hitzartutakoaren bilakaerari buruzko ebaluazioa egiteko funtzioa betetzen dute balantze saioek. Guztiaren atzean, bi uste daude: bata bi aldeak helburuarekin (proiektuaren helburuekin, alegia) bat datozela, eta bestea alde batek (lagunarteak) beste aldearen (proiektuaren dinamizatzailearen) laguntza teknikoaren beharra duela. Dinamizatzaileak, adituaren funtzioa betez, egoeraren diagnostikoa egin eta balizko irtenbideen azterketa burutu ondoren, horiek taldearen aztergai jarriko ditu taldeak bere iritzia eman dezan. Erabakiek bi aldeen oniritziak beharko dituzte.

Ekintzak ditugu hirugarren baliabide materiala. Kulturgairen bat edo motibo ludikoren baten aitzakiaz antolaturiko irteerak, tailerrak, eta emanaldiak izan dira. Kuadrillategiren adierazpen osoa izan da, bertara bildu baitira proiektuan parte hartu izan duten lagunarte guztiak, euskaldunak bezala mistoak ere.

Harremanak berez sortzen eta trinkotzen joan zitezen utzi beharrean, erritmoak bizkortzeko egoerak probokatzen jardun dute dinamizatzaileek, hala nola: koadrila ezberdinetako kideak lan taldeetan bilduz, gazteak nahasteko jokoak eginez, ingurune ezberdinekoen artean hitzezko harremana eta gorputz ukipenak izateko ariketak burutuz... Betiere, hasierako zehaztugabeko egoerak ("bai ongi da horiek ezagutzea, baina a ze lotsa!") argitzen joan eta kide ezberdinen arteko konplizitate eta hurbiltasuna sortzeko bidean.

Koadrilen arteko gunearen erakargarritasun indarrari eustea izan dugu beste erronketako bat. Gune batean gustura parte hartzeko bi baldintza behar dira gutxienez: 1) aurkituko den jendea gustukoa izatea (denak ez badira ere) eta 2) aktibitateek norberaren interesguneak jasotzea. Ekintza egitasmoa biltzarretan negoziatuz lortu da interesgune komunak aurkitzea eta gunearen bizitasunari eustea.

Koadrila euskaldunekin egindako hitzarmenek honako puntu hauek jaso dituzte:

1) Ekintzetan parte hartzea.

2) Noizean behin balantze saioak egitea.

3) Proiektuaren dinamizatzaileek hala eskatutakoan, koadrila mistoekin hainbat eskola saiotan parte hartzea.

Koadrila mistoen kasuan baliabideen intentsitatea aurrekoena baino handiagoa izan da. Hona hemen eskakizun estandarra:

1) Egunero bi orduko eskola saioak erdal elebidunentzat. Astean behin gutxienez, koadrilako euskaldunek, aurrekoekin batera, eskola saio batean parte hartuko dute. Koadrilan euskaldunik izan ezean, koadrila euskaldunetako kideren batzuek hartuko dute parte.

2) Hilabetean behin balantze saioak egitea.

3) Ekintzetan parte hartzea.

Oro har, koadrila guztiek, mistoek bereziki, dinamizatzaile bana izan dute. Dinamizatzaileek koadrila mistoekin buruturiko funtzioak honako hauek izan dira:

1) Eskoletan irakasle

2) Balantze saioetan psikologo

3) Ekintzetan begirale

4) Proiektuaren ikerketa izaerari erreparatuta, ikerlari

Hitz gutxitan esanda, Kuadrillategiren uste nagusia da, hizkuntz jokaeran aldaketak eragiteko harreman sare osoaren gainean esku hartu behar dela. Horregatik aukeratu dira lagunarteak lan-unitate bezala. Funtsean, Kuadrillategik, laguntzarako ingurunea prestatzen du. Laguntzak lau adierazpide ditu:

1) Lagun euskaldunek lagun ez-euskaldunak laguntzen dituzte hizkuntz gaitasuna hobe dezaten.

2) Koadrila euskaldunek koadrila mistoak laguntzen dituzte hizkuntz jokaera finka dezaten.

3) Dinamizatzaileek koadrila mistoak laguntzen dituzte prozesuari lotutako oztopoak gaindi ditzaten.

4) Dinamizatzaileek koadrila euskaldunak laguntzen dituzte aukera sozialak areagotuz euskaldun gisa bizi daitezen.





KUADRILLATEGI PROIEKTUKO IKERLARIEI ELKARRIZKETA

"Gazteek euskararen erabileran aurrerapausuak emango badituzte, koadrilekin egin

behar da lan"




Duela bi urte eta erdi hasi zen Kuadrillategi proiektuaren ibilbidea Lasarte-Orian. Gazte koadrilen artean euskararen erabilera sustatzea xedetzat duen esperientzia da, hots, gazteen artean hizkuntz ohitura berria sortzea da helburua. Horretarako, abiapuntua eta oinarria gazte taldeak dira, eta horixe da, hain zuzen ere, proiektuaren berezitasuna: koadrilekin egiten dute lan, eta ez norbanakoarekin.



Kuadrillategi proiektuaren gidariak eta ikerlariak lau dira momentu honetan: Pello Jauregi, Axier Huegun, Diego Egizabal eta Susana Martinez. Orain arteko ibilbidea zuzenean bizi izan dute eta esperientzia horren gorebeherak izan ditugu hizpide.



Noiz eta nola hasi zineten Kuadrillategi proiektuarekin?

Axier Huegun .- Orain dela hiru urte hasi ginen. Pello Lasarte-Oriara etorri zen proiektuarekin eta ideia esplikatu zigun. Berezko taldeak edo koadrilak euskalduntzeko proiektu proposamen batekin etorri zen. Gure herrian abian jartzeko moduko esperientzia zen eta horri ekin genion. Bultzatzaileak Muntteri AEK euskaltegia, Ttakun kultur elkartea eta Udaleko Euskara batzordea izan ziren eta dira.



Pello, zuk egin zenuen proiektu hau koadrilan oinarritzen da, hau da, taldean, eta ez norbanakoan, orain arteko gehienak bezala. Zer dela-eta aukeratu duzu koadrila?

Pello .- Hizkuntza, azken finean, jokaera bat da, jokaera ohitura da, eta ohitura, normalean, ez da bakarrik sortzen. Hizkuntz jokaera ez da norberak finkatzen duen zerbait, baizik eta talde batean sortzen den kontua. Nik zaletasuna daukat, zuk gogoa daukazu, hark... denen artean sortzen den jokaera dugu. Jokaera horiek errepikatzearekin azkenean ohitura bihurtzen dira. Beraz, ohitura eta jokaera aldatuko badira, historia horretan parte hartzen duten kide guztiek egin behar dute lan beste esperientzia bat abian jartzeko eta beste ohitura batzuk sortzeko.

Hizkuntz ohituren aldaketa zerbait kolektiboa baldin bada, gazteen artean kolektiborik esanguratsuena koadrila da. Batzuetan ez da oso gauza definitua, koadrilak asko aldatzen baitira, baina bere indefinizio horretan definitua da, alegia, koadrilak hor daude. Horiekin egin behar da lan; gure ustez, gazteek kalean euskararen erabileran aurrerapausoak emango badituzte, koadrilak hartu behar dira eta horiekin lan egin.



Koadrilen hizkuntz ohiturak aldatzea da, beraz, ikerketaren helburua?

Pello .- Proiektuaren helburua edo nahia euskararen erabilera kalean, herrian eta giro informaletan bultzatzea da. Izan ere, pentsatzen dugu euskalgintzak asko aurreratu duela alderdi fomaletan, irakaskuntzan eta horrelako kasuetan. Baina, gero, jendeak modu informalean hitz egiten duenean, normalean erdarara jotzeko ohitura du.

Gazteen kasuan ere hori gertatzen da. Gazte gehienak B eta D ereduetan ikasten ari dira. Horiek badute nolabaiteko gaitasuna, baina ohiturarik ez. Orduan, hori da aldatu behar dutena, eta ez batek bakarrik, denek baizik.



Zer adinetako gazteekin zabiltzate?

Axier Huegun .- 14 eta 20 urte bitarteko gazteekin gabiltza. Hasieran 17-20 urtekoekin hasi ginen eta bi urtetan aritu ginen beraiekin. Ondoren, 14-15 urtekoekin ere hasi ginen, hots, neraberazoaren atarian daudenekin. Adin horretako gazteek datozen urteetan Lasarte-Orian proiektu horrekin jarraitzeko moduan egongo den gazte tipologia osatzen dute. B eta D ereduko gazteak dira, euskaraz hitz egiteko gaitasun nahikoa dutenak, baina erabiltzen ez dutenak.

Gaztetxo horiekin lan egiteko modua desberdina zela segituan konturatu ginen. Oso adin ezberdinak dira eta lan egiteko modua ere bai. Ez dugu guztiekin modu berean lan egiten.



Zer desberdintasun dago?

Axier.- 18-20 urtekoekin lan kontzientea egin dezakezu; balantzeak egin izan ditugu, hausnarketa serioak eta kontzienteak... Baina, 15 urtekoekin lan kontzientea egitea alferrikakoa zela konturatu ginen. Koadrilan euskaraz hitz egitea zer den esaten hasten bagara, beraientzat oso abstraktua da, mundu irreala da eta ez dute ulertzen.

14-15 urteko koadrilekin lan egiteko bi gako daude. Lehenengoa, funtsezkoa, ondo pasa behar dutela, eta bigarrena umorea.

Diego .- Gure alde daukaguna zera da: adin horretan hasten direla koadrilak kalera irteten, eta askorentzat hori oso garrantzitsua da. Horregatik, Kuadrillategik eskaintzen diena oso ongi datorkie; kalea den gune bat eskaintzen diegu, baina ez da taberna, zerbait dinamikoa eta interesgarria baizik. Hizkuntzaz gain, beste gauza pila batekin egiten dute topo.



Nola iritsi zineten gazte horiengana? Nolatan hasi ziren Kuadrillategin?

Diego .- Kuadrillategi bezalako proiektuak ezezagunak dira, arrotzak suertatzen dira. Horregatik, guretzat hasieran oso garrantzitsua izan zen ikastetxeekin izan genuen harremana. Koadrilengana iristeko biderik zuzenena eta samurrena beharbada hori da; ikastetxera joan eta aurkezpen bat egitea ikastorduetan. Beste bide bat kale hezitzaileak egiten duena da; kalera joan eta galdezka hastea. Baina hori bortitzagoa izan zitekeela konturatu ginen, oso proiektu berritzailea eta arrotza zelako. Beraz, lehenengo bidea hautatu genuen.

Gauzak horrela, garrantzitsua izan da Institutuak eta Landaberri ikastolak eskaini diguten arreta eta laguntza. Zubi lana egin dute. Gainera, proiektuaren berri eman diegu, jakinaren gainean jarri ditugu eta ezerezetik sortutako proiektua ez dela konturatu dira.



Nola egiten duzue lan koadrilekin?

Axier .- Lan egiteko modua gure bilakaerarekin lotua egon da, eta momentu honetan hiru tresna nahiko sendo ditugu: ekintza programa, eskolak eta balantzea.



Zein da tresna bakoitzaren zeregina?

Axier .- Ekintza programarekin euskarazko gune soziolinguistiko bat sortu nahi izan dugu, Lasarte-Orian ez baitago. Gune horretan gazteek proposatutako eta aukeratutako hainbat aktibitate egiten ditugu: argazki lehiaketa, graffitiak, pintxo lehiaketa, masaiak, irteerak...



Eskolak esaten duzuenean zertaz ari zarete?

Susana Martinez .- Eskolak euskarazko klaseak dira, baina ez ohikoak. Hasieran euskaltegiak programa bat zeukan landuta, non koadrila osoak parte hartzen zuen gaitasun desberdinak zituzten kideen arteko hartu-emanak bideratuz. Baina ezin izan genuen programa garatu gazteen mugengatik: denbora falta, ordutegiak bateratzeko zailtasunak... Ondorioz, koadriletako kide erdaldunak euskaltegiko ohiko taldeetan aritu dira eskolak jasotzen.

Horrez gain, koadrila osoa gutako batekin biltzen da astean behin. Egun hori beraien hizkuntz ohituren aldaketa prozesua eztabaidatzeko, bideratzeko, planifikatzeko, negoziatzeko... erabiltzen da.



Hirugarren tresna balantzea aipatu duzue. Zeri ematen diozue izen hori?

Diego .- Balantzeak dira koadrila bakoitzak egiten dituen bilerak bere prozesuaren jabe egiteko eta bere prozesuaren zailtasunak eta oztopoak non dauden antzemateko.



Zein da dinamizatzailearen egitekoa jarduera horietan guztietan?

Axier .- Dinamizatzaileak aipatu ditugun hiru tresna horietan parte hartzen du, hau da, dinamizatzaileak berak esku hartzen du ekintzetan, eskoletan eta balantzeetan. Horrenbestez, alde batetik aisialdiko ekintzen dinamizatzailea da, bestetik irakaslea, eta azkenik psikologoa. Beraz, lan egiteko modu berri bat edo figura berri bat sortzen da; ez da ekintzak dinamizatzen dituena bakarrik, edo klaseak ematen dituena, hori baino gehiago egiten du, talde barruko egitura ezagutzen du, zer arau dituzten ere bai... Eta horren inguruan hausnarketa egiten du, ikerlaria da. Azken batean lana egiteko beste modu bat sortzen da. Zeren orain arte euskalgintzan indibiduoarekin egiten baldin bagenuen lana, orain taldeekin egiten baitugu, eta horrek lana egiteko beste modu bat baitakar.



Ekintzak, eskolak, balantzeak, dinamizatzailea eta koadrilak ditugu. Nola koordinatzen edo antolatzen da hori guztia?

Diego .- Hasieran lau lan talderen artean banatzen genuen eginbeharra: didaktika lan taldeak didaktikarekin zerikusia zuen guztia lantzen zuen, ikerketa lan taldeak ikerketarekin lotutako gauzak, ekintza lan taldeak ekintzak prestatu eta antolatzen zituen, motibazio taldea herrian proiektuaren berri emateaz arduratzen zen, eta talde eragileak proiektu osoaren jarraipena egiten zuen.

Orain, ordea, hiru urteren ondorioz, gure praktikan oinarrituz eta hutsuneak non zeuden ikusiz, konturatu gara banatutako antolaketa hori baino askoz ere egokiagoa dela pertsona bakar bat egotea koadrilarekin. Izan ere, lan talde bakoitza bere zereginaz arduratzen zen, eta sakabanaketaren ondorioz informazioa galdu egiten zela ohartu ginen. Egokiagoa iruditu zitzaigun pertsona bakar bat arduratzea prozesu osoaz.

Pertsona horrek gauza guztietan jantzia egon behar du, azken finean, bere eskuetatik pasatzen delako informazio guztia. Noski, informazio hori esanguratsua da bai ikerketarako, bai ekintzen lan talderako eta bai didaktikarako, baina ez da egokia batetik bestera pasaz ibiltzea. Askoz ere hobea da pertsona bakar batek zuzenean biltzea informazioa.

Susana .- Horrela, gaur egun ikerketa lan taldea da zeregin horretaz arduratzen dena. Gu laurok gaude talde honetan, eta lehen kasik 20 ginen aipatu taldeetan banatuta genbiltzanak.



Zuekin dabiltzan koadrilak erdaldunak, mistoak eta euskaldunak dira. Zein da azken horien funtzioa, zer egiten dute eta zer eragin du egiten dutenak?

Diego .- Laguntzaile funtzioa betetzen dute hizkuntz ohiturak aldatzeko asmotan dabiltzan koadrilekiko. Lehen esan dugun bezala, murgiltze lanean komunikazio estrategiak landu behar dituzte, eta koadrila euskaldunen zeregina euskarazko komunikazioa bideratzea da. Erdaldunek beren burua arrotza sentitzen dute euskaraz mintzatzen direnean, gaitasun traketsa dutenez lotsa ematen die, eta beren burua mugatua ikusten dute. Kasu horietan zaila da beraiek euskaraz hitz egiten hastea, eta egokiagoa da gu eta koadrila euskaldunak hurbiltzea beraiengana. Euskaldunok, gaitasun handigoa dugun neurrian, laguntza ematen diegu.

Susana .- Erdaldunekin lan egitean baztertuekin lan egitean gertatzen denaren antzeko fenomenoa sortzen da. Ijitoak integratzeko behin eta berriz egiten da lan beraiekin, baina gizartearekin ez da ezer egiten. Antzeko zerbait gertatzen da euskararen kasuan. Euskaldunberriekin edo erdaldunekin bakarrik lan egiteak muga asko ditu. Euskaldunen eta erdaldunen munduak integratu nahi baditugu, biekin egin behar da lan, eta ez erdaldunekin bakarrik. Biak prestatu behar dira elkarrekin harremanak izateko.



Zenbat koadrila eta gazte dabiltza zuekin?

Susana .- Gazteen koadrilak zazpi dira, hau da, 50 gazte inguru. Eta nagusien kasuan, sei koadrila, 30 lagun. Guztira, beraz, 80 pertsona mugitzen dira.



Hasierako koadrilak mantendu al dira? Jarraitzen al dute?

Pello .- Hiru urte hauetan %80k jarraitu egiten du, %20k utzi egin du eta beste %20 berriak dira. Beraz, gehiengoak jarraitu egiten du. Dena dela, kontuan hartu behar da koadrilak berak ere ez direla bere horretan mantendu urte hauetan, aldatu egin direla, alegia.

Axier .- Otsailean motibazio kanpaina berri bat egin dugu gaztetxoekin eta 40 pertsona etorri dira. Orain arte 15 urteko koadrila bakarra genuen, eta motibazio kanpainarekin 40 bildu ditugu. Horrekin proiektuko bi adarrak (gaztetxoena eta gazteena) nahiko osatuta gelditzen dira.



Orain arteko lanarekin zer neurtu duzue?

Pello .- Euskalduntzen ari direnen kasuan haien hizkuntz gaitasuna etengabe neurtzen aritu gara ikas prozesuan beren eboluzioa nolakoa izan den jakiteko. Halere, neurketa garrantzitsuenak harreman sareen bilakaerari begira egin dira, hau da; kideen arteko harremanak nolakoak eta zein diren, ea koadrilatik kanpo jende berria ezagutzen ari diren ala ez, koadrilatik kanpoko harreman sarea zabaltzen ari diren ala ez eta nola, harreman horretan zer hizkuntz erabilera egiten den...

Finean, neurketa dexente ditugu. Ondoren, datu horiek ez ditugu ikerketarako bakarrik erabiltzen, baita interbentziorako ere, hau da, beraiekin balantzeak egiten ditugunean ere erabiltzen ditugu. Guk gure diagnostikoa egiten dugu datu horietan oinarrituta, gero beraiei ezagutarazten diegu eta beraiek ere berea egiten dute.



Zer emaitza atera dituzue orain arte?

Pello .- Oraindik oso goiz da emaitzak aipatzeko, datuak biltzen eta behin-behinetako txostenak egiten gabiltza. Dena den, ateratako emaitzen txosten bat egingo dugu eta bi zati izango ditu; alde batetik esperientzia honek izan duen emaitza datuetan, eta bestetik aurrera begirako ongi zehaztutako proposamena beste herri batzuean horrelako bat abian jartzeko. Proposamen horrek lau atal izango ditu. Lehenengoa dinamizatzailearen edo koadrilekin lan egingo duen pertsonaren perfilak eta formazioak nolakoa izan behar duen. Bigarrena esplikazio teoriko bat izango da; hizkuntz ohituren aldaketa nola gertatzen den, zein faktorek eragiten duten eta nola elkarlotzen diren faktore horiek prozesu horretan. Hirugarrena lan metodologiari buruzkoa izango da; koadrilekin nola lan egin behar den, balantzeak nola egin behar diren, eskolak edo klaseak behar al diren eta baiezkoan nolakoak... lan egiteko metodologia bat eskaini nahi dugu. Eta laugarren atala horrek guztiak eskatzen duen egituraketa eta antolaketaren ingurukoa izango da.



Esperientzia pilotua da, baina hemendik aurrera zabaltzeko aukerarik ikusten al duzue?

Pello .- Herri askotatik deitu digute han ere egiteko eskatuz, baina orain arte ezezkoa esan diegu. Nahiago izan dugu indarrak hemen jarri eta lasai aztertu eta esperimentatu. Poliki-poliki joan nahi izan dugu. Hemendik aurrera, gauza taxutzen denean ikusiko dugu zabaltzeko aukerarik dagoen ala ez.



Horrelako esperientziarik egin al da Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo?

Pello .- Ez dugu ezagutzen. Nik tesia egin nuenean asko irakurri nuen eta ez nuen ezer aurkitu arrazoi sinple bategatik: dauden bibliografia gehienak hizkuntz normalizatuei buruzkoak direlako. Eta hizkuntza normalizatuen kasuan seguraski ez da beharrezkoa izango guk egiten duguna egitea. Kasu horietan hain da handia hiztun horien aldeko indar soziologikoa eta hain dago normalizatua, non norbanakoak berehala aldatzen duen bere jokaera. Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, ordea, norberaren ahalegina ez da nahikoa, ingurunearen laguntza behar da jokaera aldatzeko.

Bestalde, bibliografia espezializatuan talde dinamikari eta talde gatazkei buruzko bibliografia luzea dago. Baina horietan ez da ezer aztertzen hizkuntza bera gatazka gune bezala hartuta. Hizkuntza konstantea dela suposatzen da eta hizkuntza horretatik aztertzen dira gainontzeko arazo guztiak: komunikaziozkoak, botere taldeen artekoak... Baina ez da aztertzen hizkuntza bera gatazka bihurtzen denean edo taldean bertan hizkuntza aldatzen denean gertatzen dena. Ondorioz, gure intuizioz, gure hausnarketaz eta gure praktikaz aritu gara gehienbat.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
Inauteriak
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Curriculum desberdinen gelak
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Hik Hasi Udako Topaketak
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xos
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Takolo, Pirritx eta Porrotx Nikaraguako ikasleen artean dabiltza
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
FLECHA, Ramon:
Marrubizko muxuak zentsuraren aurka
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
SAINZ, Matilde:
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
Motiboezaguerabilpenaren zioak
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
Historiako zertzeladak: Libe Goi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
RUIZ BIKANDI, Uri:
AOZARAZA ikastetxea, Oati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
CLEGG, John:
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
GARAIGORDOBIL, Maite:
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
URBIETA, Imanol:
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Ikastoletako lehen andereoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruea:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Didaktika integratzailearen ekarpenak
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
AOZARAZA ikastetxea, Oati: Literatura bizitzeko modu bat
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iaki:
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
GIMENO SACRISTN, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
DONIBANE-LOHITZUNE/ZIBURU ikastolak, Donibane-Lohitzune: Maskarada
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
Euskararen kalitatea
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
Irakasleriaren osasuna
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
ANTXETA ATSEDENALDI ELKARTEA, Donostia (Egia): Haurren bilgunea baino gehiago
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Nafarroako euskararen egoera aztergai
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
Tailer globalizatuak: ekintza desberdinak ideia nagusi baten inguruan
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
Gabon sasoian
Haur-jolasen abestiak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
Gabon inguruko ospakizunak berreskuratuz
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÍ, FelixI elkarrizketa
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
JARA, Cesar: Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Hegoalde ikastola, Iruea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Ikasmahai digitala, Barakaldoko ikasleen asmakuntza. Elhuyarren
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Beldurraren aretoa, Galtzagorri Elkarteak beldurrezko ipuinen inguruan osatutako erakusketa
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Uda giroko aisialdia
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Irueko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005