[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
Zenbakia
Data
2000(e)ko maiatza
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
1991n jarri zen martxan Eleanitz proiektua Euskal Herriko hainbat ikastolatan. Gaur egun 56 ikastola dira 4 urteko haurrekin hasi eta 16 urtekoekin bukatzen den proiektu horretan sartuta daudenak. 9 urteko esperientziaren ondoren, badute zer esana eta zer irakatsia, eta horregatik jo dugu Itziar Elorza eta Diana Lindsayrengana. Beraien ardurapean daude, besteak beste, hizkuntzen arteko integrazioaren lotura egitea, ingeleseko curriculuma osatzea, materialak sortzea eta irakasleak prestatzea. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Orain dela 9 urte hasi zineten eleanitz proiektua 4 urteko haurrekin lantzen. Zer ulertzen duzue Eleanitz kontzeptuarekin?

Itziar .- Guretzat kontzeptu hori garrantzitsua da, zeren normalean ingelesaren eta ingeles goiztiarraren inguruan hitz egiten baitugu, eta guk ez dugu hori nabarmendu nahi. Guk azpimarratzen duguna da garrantzitsuena ez dela ingelesa noiz sartu edo noiz ez sartu, baizik eta nola, alegia, eleaniztasunaren planteamendua nola egin. Inguruan ditugun hizkuntza guztiak hartu behar dira kontuan era integratu batean, eta horren arabera planteatu. Azken finean, ingelesaren sarrera goiztiarra ditugun hizkuntz helburuak bideratzeko estrategia bat da, metodo bat. Agian ez da bakarra, eta beste aukera batzuk ere egon litezke.



Gaur egun nahiko onartua dago proiektu eleanitzak egokiak direlako ustea, baina badaude hori esaten ez duten zenbait teoria. Hizkuntza bat ondo menperatu gabe beste batekin hastea astakeria dela diote. Zer diozue?

Diana .- Gaur egun hiru hizkuntzatan funtzionatzen duten hainbat eta hainbat esperientzia daude, eta baita eskola sistema osoak ere. Luxenburgon, adibidez, betidanik funtzionatu dute horrela. Kontua ez da zenbat hizkuntza irakasten diren, baizik eta nola. Nik uste dut hori dela gakoa, eta gauzak ondo egin behar dira.

Egoera batzuetan ingelesa sartzeak kalteak sor ditzake, baina ez hiru hizkuntza direlako, hiru hizkuntza horiek gaizki planteatzen direlako baizik.



Nola hasi zineten zuek Eleanitz proiektuarekin?

Itziar .- 1991n hasi ginen 4 urteko haurrei ingelesa irakasten eta proiektua martxan jarri genuenean gure kezka bideak bilatzea zen. Horrela, hainbat ate joz eta kontaktuak bilatuz, Josep Maria Artigalekin jarri ginen harremanetan. Hizkuntz didaktikan aditua da eta bagenekien esperientzia batzuk eginak zituela. 4-5 urteko etapara mugatzen da bera, eta horren inguruan dauka eginda plangintza osoa eta bere hausnarketa teoriko osoa. Beraz, Artigalekin hasi ginen Haur Hezkuntzako planteamendua egiten.

Diana .- Baina proiektu batekin hasten zarenean, jarraitu egin behar duzu. Bideak irekitzen hasi eta gero erantzun egin behar duzu. Artigalekin Haur Hezkuntza ziurtatua geneukan, baina Lehen Hezkuntzako planteamenduarekin jarraitu beharra geneukan.

Horretan geundela, ia-ia kasualitatez, Europako proiektu bat eskaini ziguten. Traute Taeschner zen zuzendaria, Artigalekin lan egindakoa, eta beraz, planteamendu metodologiko aldetik antzeko ildoak jarraitzen zituena. Horrenbestez, ikastolak Euskal Herriko talde esperimental bezala sartu ginen proiektu europar hartan.



Zer esan nahi izan zuen zuentzat proiektu europar batean parte hartzeak?

Diana .- Europar proiektu horretan Holanda, Italia eta Ingalaterrako unibertsitateko talde batzuekin eta beste zenbait eskolarekin hasi ginen kolaboratzen. Bi edo hiru urtez aritu ginen elkarrekin prestatzen eta materiala osatzen, eta hainbat testuinguru eta eskolatan erabiltzen hasi ginen. Italian eta hemen, esate baterako, ingelesa irakasteko erabiltzen zen, baina Holandan eta Ingalaterran kanpotarrei bertako hizkuntza irakasteko.

Esperimentatu eta gero ebaluatu egin genuen. Proiektu nahiko sendoa zen, eta horretan oinarrituta egin genuen Lehen Hezkuntzako lehen zikloko planteamendua.

Itziar .- Hortik aurrera jarraipena guk geronek eman diogu. Europar talde horrekin jarraitu dugu lanean, baina 8 urtetik aurrera geuk zuzendu dugu geure planteamendua. Geuk sortzen ditugu ikasmaterialak eta gero hainbat herrialdetako hizkuntzetara itzultzen dira. Momentu honetan italierara, nederlanderara eta gaztelerara itzuliak daude.



Zein metodologiatan oinarritzen da Eleanitz proiektu hau?

Itziar .- Metodologia aldetik, ikuspuntu naturaletik egiten dugu planteamendua. Adin bakoitzean ikasteko era desberdina da, eta beraz, planteamendu metodologikoa ere bai.



Haur Hezkuntzan, esaterako, nolakoa da planteamendua?

Itziar .- Haurrak hizkuntzaz jabetzeko berez dituen estrategiak hartzen ditugu oinarritzat, bere ama hizkuntzan aplikatzen dituen horiek. Eta atzerriko hizkuntzan aplikatzeko ahalik eta une gehien eskaintzen saiatzen gara. Eskolan hizkuntza horretan bizitzeko testuinguru txikitxo batzuk sortzen ditugu, eta eskola giroan naturalak izan daitezkeen erabilerak ingelesez egiten ditugu: ipuin dramatizatuak, kantak, jolasak...

Horretarako, egiten duguna da testuingurua ongi finkatu eta hasieratik ingelesez aritzeko aukera izango dutela ziurtatu. Egokia iruditzen zaigu ingeleseko espazioa ahalik eta gehien bereiztea. Horrela, hizkuntza horretarako espazio berezia daukagu, eta haurrak badaki gela horretan sartzean han dagoen pertsonarekin ingelesez aritu behar duela. Hizkuntza eta pertsonen arteko lotura egiteari ere garrantzia ematen diogu; beraz, ingeleseko irakasleak haurrekin duen harreman bakarrak ingelesez izan beharko du, eta pertsona hori ingelesarekin identifikatzen du haurrak.



Hori Haur Hezkuntzan, eta hortik aurrera?

Diana .- Adina igo ahala, poliki-poliki eskola gaien inguruko planteamenduetara goaz. Lehen Hezkuntzaren bukaeran proiektuak egiten ditugu; ingurunearekin edota zehar lerroren batekin lotura duen gaien inguruko lan proposamenak dira.

DBHko lehen zikloan hainbat arlotako gaiak hartu eta ingelesari begira garatzen ditugu. Adibidez, unibertsoaren inguruko unitate didaktiko bat egiten ari gara orain. Eduki aldetik planetak eta gizarte arloan lantzen diren gauzak dira, baina gure zeregina da horri etekina ateratzea ingelesa lantzeko. Beraz, beste faktore bat sartzen da eta metodologia aldetik aldatu egiten da.

DBHn arlo bat hartu eta arlo horretako edukiak ingelesez lantzen dira. Azken helburua DBHko azken zikloan zuzenean arlo bat ingelesez egiteko gaitasuna edukitzea da.

Finean, eskolako testuinguru komunikatibo horretan naturalak diren erabilerak ingelesez eskaintzea da; ipuinetik eta jolasetik abiatu eta poliki-poliki eskola aprendizaia bihurtzea.



Nola planteatzen duzue hizkuntzen arteko oreka?

Itziar .- Oso garbi dago eta legezkoa da euskara eta gaztelania maila berean eta oso maila onean jaso behar dutela Derrigorrezko Hezkuntzan. Gure ustez, gaurko gizartean eta gauzak dauden bezala, horrek esan nahi du euskararen arloan izugarrizko indarra egin behar dela. Eskolak eman behar dio gizarteak ematen ez dion erantzuna, dagoen desberdintasuna orekatzeko. Eskolak bere egitekoa du desoreka hori apurtzeko.

Diana .- Horrelako planteamendu bat egiteko aurrebaldintza garbia da D eredua edukitzea; euskararen lekua eskolan ondo ziurtatuta egotea, ondo definitua egotea eta ingelesa sartzeak hori arriskuan ez jartzea. Kontua ez da ingelesari garrantzia emateagatik euskarari kalte egitea.



Euskara, gaztelania eta ingelesa aipatzen dituzue. Horiek al dira ikastola guztietako Eleanitz proiektuan dauden hizkuntzak?

Itziar .- Proiektu honekin hasi ginenean frantsesaren eta ingelesaren eskaintza egin genuen atzerriko hizkuntza bezala, eta ikastola guztiek ingelesa hautatu zuten. Gaur egun, 9 urte pasa eta gero, ez dut uste inork planteatuko lukeenik beste hizkuntza bat hartzea. Ingelesa nazioarteko hizkuntza bihurtu da.

Diana .- Halere, gure planteamendua lau hizkuntzatakoa da, hots, DBHn 4. hizkuntza sartzen dugu ikasgai bezala. Normalean frantsesa edo alemaniera izaten dira.



Iparraldeko ikastolen kasuan egoera ezberdina izango litzateke. Eleanitz proiektuan sartuta al daude?

Iparraldean momentuz ez diote lehentasunik ematen gai honi, eta hango ikastolak ez daude proiektuan sartuta. Haien kasuan, noski, gaztelania eskainiko litzateke 4. hizkuntza bezala.



Lortzen al da hizkuntza guztiak filosofia berarekin lantzea? Hots, ingeleseko gelan eta euskarako gelan metodologia eta planteamendu bera erabiltzea?

Diana .- Guretzat gero eta garrantzi gehiago du hizkuntzen planteamendu integratua egiteak, eta Ikastolen Elkarteko ikasmaterialgintzan filosofia komun baten barruan garatzen ditugu hizkuntza desberdinak. Ingelesezko sorkuntzan euskaran eta gaztelanian egindakoarekin lotura egiten saiatzen gara. Baina hor irakasleen prestakuntzarekin egiten dugu topo. Alde batetik, egiten den planteamendu komunikatiboa dago, denok onartzen duguna. Eta bestetik, norberaren gela barruko jarduera, giroa, dinamika eta interakzioa. Gauza horiek guztiak aldatzea zaila da.



Hori guztia aurrera ateratzeko irakasleen prestakuntzak berebiziko garrantzia du. Nola daukazue planteatuta irakasleen formakuntza?

Diana .- Asko zaintzen dugu irakasleen prestakuntza jarraia. Irakasle batzuk astean egun bat edo liberatuta daude, eta gurekin batera, beste irakasleen formakuntzaz arduratzen dira. Hiru pertsona daude Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailetarako, eta beste bi hurrengo mailetarako. Horiek eskualdekako bilerak egiten dituzte irakasleekin.

Ikasturte hasieran bi, hiru edo lau egunetan elkartzen gara urteko oinarri teorikoak ezartzeko, eta hortik aurrera, ikasturtean zehar, praktikaren hausnarketa egiten dugu. Denok material komunak ditugu, lan erritmo berdintsua jarraitzen dugu eta egiten dugunaz hausnartzen dugu. Sortzen dugun materiala argitaratu ahala irakasleekin kontrastatzeko aukera ematen digute bilera horiek. Horrela, materiala osatu, aldatu eta hobetzeko aukera dugu. Prozesu kreatiboa izaten da, jendea inplikatua sentitzen da eta jendearen arteko harremanak ere oso onak izaten dira. Lan talde oso sendoak sortzen dira.

Itziar .- Formakuntza hori ziurtatzea oso garrantzitsua da. Ikastolen Elkartearen zerbitzuak elkartean federatuta dauden ikastoletara iristen dira, baina hortik kanpora ere formakuntza zabaltzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Unibertsitatearekin behin eta berriro hitz egin izan dugu horretaz. Izan ere, HIZPEIrekin (Hizkuntz Pedagogia Institutua) batera egin dugu Lehen Hezkuntzako proiektu europarra, eta formakuntzaren orokortzeak bere ardura izan beharko luke. Eta horretan gaude, formakuntzarako diseinu bat bilatu nahirik.



Ikasmaterialgintzari dagokionez, zenbait kritika entzuten dira, esanez materiala zuentzako bakarrik gordetzen duzuela, ez duzuela publiko egiten, nahiko pribatizatzailea dela...

Itziar .- Agian egia da, baina proiektu esperimental bat egiten ari gara eta Derrigorrezko Hezkuntzaren bukaerara arte ez diogu amaiera emango, eta ezta orokortzeko aukera ere. Hori da gure ikuspuntua: proiektu esperimentalak jarraitzen duen bitartean gure ildoa eta baldintzak ondo kontrolatzen jarraitu nahi dugu. Derrigorrezko Hezkuntzaren bukaerara iristen garenean orokortu egingo dugu, eta beste edozein arlotan bezala ireki egingo dugu. Baina momentuz, iruditzen zaigu garrantzitsua dela gauzak zaintzea eta egiten dena ondo egiten dela ziurtatzea.

Diana .- Daukagun planteamendu metodologikoagatik iruditzen zaigu materialak ez direla ezer formakuntza sendorik ez badago. Eta momentu honetan guk geuk ez daukagu baldintzarik formakuntza hori eskaintzeko. Orduan, materialak saldu? Bada, merkatuan jar ditzakegu, baina badakigu material horrek ez lukeela funtzionatuko, bizitza esparru oso motza izango lukeela. Hasieran denek gustura hartuko lukete, baina bi urteren buruan ez luke funtzionatuko, jendeak horri erantzuteko adina formakuntzarik ez daukalako.



Proiektuaren ebaluaziorik egin al duzue? Nolakoa?

Itziar .- Ebaluazioa egiten dugu, eta alderdi batetik baino gehiagotik. Batetik, kanpoko ebaluazioa dago. Unibertsitateak (HIZPEI) egiten du berau, eta koordinazio taldeak frogen diseinuan parte hartzen du, frogak gelan egiten denaren inguruan egin behar direlako. Baina gero, ebaluazioa, horren kontrola eta emaitzen azterketa unibertsitateak egiten du. Bestetik, barruko ebaluazioa dago, ikasleen ebaluazioa. Froga batzuk proposatuta daude eta horren inguruan egiten da lan.

Diana .- Ingeleseko ebaluazioa urtero egiten da. Momentuz ezin ditugu emaitzak alderatu, baina haurren eboluzioa ikusten dugu eta pixkanaka-pixkanaka ingelesa jasotzen doaz.

Proiektu osoaren ebaluazioan, berriz, euskara, gaztelania eta gaitasun orokorrak neurtzen dira, eta hori etapaka egiten da. Aurten Lehen Hezkuntzako azken etapako emaitzak aterako ditugu.



Europako taldeak ebaluaziorik egin al dizue?

Itziar .- Europan eredu bezala gauzkate 9 urteren ondoren gure proiektuak jarraipena duelako. Normalean proiektuak 3 edo 4 urterako egiten dira eta gero hor uzten dira. Zaila da horrenbeste urtetako jarraipena ematea, eta guk, egia esan, lortu dugu. Noski, hasi ginenetik hona gauza asko aldatu dira etengabe ikertzen, esperimentatzen eta jendearekin harremanetan gaudelako.



Sari europar bat ere jaso zenuten orain dela bi urte .

Diana .- Bai, "Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan berrikuntza" saria eman ziguten ingeleseko ikasmaterialarengatik. Europan garrantzi handia ematen diete hizkuntzei. Lingua programa dago eta materialen sorkuntza, formakuntza, elkartrukeak... bultzatzen ditu. Horrekin lotuta dago eman ziguten saria. Berez sari europarra da, baina herrialde bakoitzeko ministeritzak erabakitzen du nori eman. Horregatik, saria europarra izanagatik, Esperanza Agirrek eman zigun.

Itziar .- Gertatzen zaiguna da ingeleseko proiektua dela-eta, nahiko ezagunak egiten ari garela Espainian. Dei asko jasotzen ditugu eta formakuntza ematen ere ibili gara. Eta euskara eta gaztelaniako materialak, berriz, nire ustez kalitate ona eta egokia dutenak, ez daukate oihartzunik.



Bukatzeko, zer baldintza bete behar ditu ikastetxe batek zuen Eleanitz proiektuan sartzeko? Zer eskatzen zaio?

Itziar .- Lehenengo, D ereduko ikastetxea izatea. Gero, jarraipena izatea, kontua ez baita 4 urterekin hasi eta gero uztea. 4 urterekin hasi eta 16rekin bukatzeko konpromisoa hartu behar da, eta ziurtatu ere bai. Horregatik, erabakia ikastetxe mailan hartzea eskatzen dugu. Ezin du izan ingeleseko irakaslearen edo momentuko zuzendariaren erabakia, baizik eta klaustroarena edota organo gorenarena, hots, ikastetxe mailakoa. Ikastetxe osoaren inplikazioa garrantzitsua da; eskolako hezkuntza proiektuaren elementu garrantzitsua izatea eskatzen dugu.

Diana .- Ordutegia ere oso inportantea da. Guk ezarritako gutxienekoak errespetatzea eta onartzea baldintza bezala jartzen dugu. Garbi dago denbora minimotan gabiltzala, 4 urterekin hasi arren oso ordu gutxi baitira.

Bestalde, pertsonalaren arazoak sortzen dira; pertsona berriak sartu behar direlako eta normalean ikastetxeek dauzkaten irakasleak aprobetxatu nahi izaten dituztelako. Hori dela eta, borrokan ibiltzen gara.

Halaber, irakasleen prestakuntza ere baldintza bezala jartzen dugu. Ikastolak argi eduki behar du ingeleseko irakasleak hilean behin elkartu beharko duela beste ikastetxeetako irakasleekin eta formakuntzarako denbora beharko duela.
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
TILA ez da lasaigarria
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005