[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
ESTɉVEZ, Xosé
Zenbakia
Data
2000(e)ko urria
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Galiziako Quiroga herrian jaio zen Xosé Estévezek 27 urte daramatza irakaskuntzan. Filosofia eta Letretan doktorea da eta Historiako irakasle da Deustuko Unibertsitatean 1973az geroztik. Hainbat liburu, artikulu eta kolaborazio idatzi ditu, besteak beste Galeuzcari, iberiar penintsulako nazionalismoei, euskal nazionalismoari, Euskal Herriko historiari eta Galiziako historia, literatura, etnografia eta emigrazioari buruz. Historia nazionalistetan oso jantzia dago. Deustuko Unibertsitateko Historia irakaslea da. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Abendurako Humanitateen erreforma ekarriko duen dekretua egitekotan da Madrilgo Hezkuntza Ministeritza. Humanitateek erreformarik behar al dute?

Besterik gabe, orokorrean, Humanitateen erreforma beharrezkoa den ala ez galdetzen badidate, alderdi batzuetan baietz esango nuke. Bistakoa da ikasle gehienek defizita daukatela geografiaren, historiaren, artearen eta baita hizkuntzaren ezagutzan ere, ortografia akats asko egiten baitituzte. Nik klaseetan ikusten dut oinarrizko kontzeptu asko ez dituztela ezagutzen. Alde horretatik, iruditzen zait beharrezkoa dela oinarrizko kulturaren ezagutzan gehiago sakontzea. Kulturaren ezagutza globala, bai unibertsala eta bai norberarena, sakontzeko premia dagoela iruditzen zait.

Aitzitik, Hezkuntza Ministeritzak erreforma horri eman nahi dion norabidearekin ez nago ados. Espainiako historia baztertua, ilundua eta desitxuratua dagoela argudiatzen dute, eta historia nazionalistak gehiegi indartuta daudela. Zentzu horretan, ez nator bat, argudio horren aurka nago erabat.



Nola ikusten duzu Hezkuntza Ministeritzak planteatzen duen erreforma?

Nik zintzoki uste dut kanpaina baten barruan kokatzen dela. Kanpaina horren asmoa da estatu espainiarraren konfigurazioa perspektiba zentralista batetik egitea eta periferian dauden beste proiektuak baztertzea. Nik uste dut estatu espainiarrean ikuspegi jakobinistaren berrindartze bat dagoela, batez ere Partidu Popularra boterera iristi denetik. Eta ez da harritzekoa, gehiengoa frankismoaren ondorengoa baita, Franskismoko hierarken semeak baitira: Gonzalo Robles, Rodrigo Rato, Aznar, Pio Garcí­a Escudero...

Horiek planteatzen dutena ikuspegi itxi, jakobino, zentral eta frankista batera itzultzea dela iruditzen zait. Halere, ez dut uste mito bezala planteatzera iritsiko liratekeenik, hau da, berriz ere "El Cid Campeador" eta antzeko mitoak erabiltzen hasiko direnik. Hori Europar Batasunaren aurrean barregarri gelditzea izango litzateke.



Frankismoraino itzuli gabe, zer iritzi duzu gaur egun dagoen historiaren irakaskuntzaz?

Euskal Herriko institutuetan dauden txosten gehienei begiratu bat bota besterik ez dago. Edonork ikus dezake euskal historiak gehigarri bat baino ez duela osatzen Espainiko historiaren barruan. Esaterako, Antzinako Errejimenaren krisia gaian, Carlos IV.ren erregetza, Independentzia gerra eta Fernando VII.ren erregetza aztertzen dira. Bukaeran eranskin bat dago Antzinako Errejimenaren krisia Euskal Herrian izenekoa, eta hor desamortizazioak, foralitatea, afrantsesada eta lehen guda karlista sartzen dira. Eta hori da Antzinako Errejimenaren krisia Euskal Herrian. Aurreko puntu guztiak Espainiako historiari buruzkoak dira. Gauza bera gertatzen da gainontzeko gaiekin ere.

Horregatik, Euskal Herriko historia Espainiako historiaren zati bat bezala agertzen da. Eta hori, nire ustez, aurre-autonomiara itzultzea izango litzateke, autonomien artean desberdintasunik ez zegoen garaira. Eta horrek ez du loturarik iberiar penintsulako historiarekin.



Zergatik diozu hori?

Historiaurretik XIX. mendera arteko historia aztertzen badugu, Espainiko historiarik ez dagoela konturatuko garelako, baizik eta iberiar penintsulako erreinuen historia. Erreinu horretan batzuk borondatez eta beste batzuk indarrez, nire ustez zentrotik inposatua izan zen proiektu komun batean biltzen joan ziren. Errege Katolikoen estatu nazionala eta modernoa sortu zenean, oraindik bazeuden proiektu komun horretan sartu ez ziren zenbait nazio edota sartuagatik beraien nortasun eta berezitasunekin jarraitu zutenak.

Adibidez, Euskadik bere egitura juridiko-politiko-administratiboa mantendu zuen 1876. urtera arte. Kataluniak 1714an galdu zuen indarrez eta konkista militarraren ondorioz. Nafarroak bere historia propioa izan zuen 1512ra arte, eta 1876ra arte bere instituzioak mantendu zituen berdintasunaren bidetik sartu zelako, nahiz eta 1841eko legearen ondotik praktikoki ez gauzatu.

Beraz, penintsulako nazio bakoitzaren historia bereiziak batzuetan XVI. mendera arte iraun zuen, eta bestetan XVIII. edo XIX. mendera arte. Zer gertatzen da historia horiekin? Desagertu egiten al dira?

Nik uste dut historia komun bat egon daitekeela, baina indarrez edo borondatez ezarri zen ikusi behar da. Adibidez, oraindik ez dakigu Gaztela bide militarra erabiliz edo itun bat sinatuz sartu zen Gipuzkoara. Euskaldun askok hartu zuen parte Gaztelako historian eta Ameriketako abenturan. Baina horrek ez du esan nahi euren nortasuna mantendu ez zutenik.



Etorkizunari begira, dekretuak aurrera egingo duela iruditzen al zaizu?

Diputatuen kopuruari begiratuta eta zenbakien legeari jarraituta bai. Baina ez dakit bere horretan aldarrikatuko duten ala ez, ministerioaren bidetik, alegia. Harritzen nau, zeren lehenengo parlamentutik pasa beharko bailuke.

Nik uste dut dekretua mamitzen joango direla eta beste indar politikoekin kontsultatuko dutela. Dena dela, PSOE ia guztiz ados egongo da PPk planteatzen duenarekin. Oposizio handiena indar nazionalistengandik sortuko da, baina nahiko posiblea da dekretua aurrera ateratzea. Historia zentralista batera itzuliko garela uste dut, baina ñabardura autonomistarekin. Nortasun kontzientzia indartsua dagoen autonomien erantzuna entzun egin beharko litzateke, Katalunia eta Euskadirena kasu, eta Galiziako zenbait lekutakoa. Autonomia horietako instituzioek zeresan handia eduki beharko lukete. %45a beren esku dute eta portzentaia hori gutxienez mantendu egin beharko lukete. Horrela, kriterio hain bateratzailea eta zentralista izango ez duten gauzak egingo lirateke.



Baina Madrildik jartzen diren minimo horiek asko badira, zer aukera dute instituzio autonomoek euren minimoak jartzeko? Eta zentroek? Eta irakasleek?

Dekretua jarri arren, badago abagune bat, baldin eta lortzen bada komunitate autonomoek beren portzentaia mantentzea, zentroek autonomia maila bat edukitzea, eta irakasleek sentsibilitatea edukitzea. Gaur egun zentroek gauza asko erabakitzen eta zehazten dituzte. Eta irakasleek ere badute askatasuna materiala aukeratzeko garaian. Horrela, herri bakoitzaren historia eta kultura ezagutzera ematen dituzten liburuak aukera ditzakegu.



Zenbateko garrantzia dute testu liburuek historiaren irakaskuntzan?

Handia. Gainera, beste arrazoien artean, testu liburuak jarraitzeko joera handia dagoelako irakasleen artean.

Ez da ahaztu behar argitaletxeek liburu erabat ezberdinak egiten dituztela komunitate autonomoentzat. Argitaletxe batzuk sentikorragoak dira kanpoaldeko historiekiko eta zenbait komentaketa testu ere sartzen dituzte. Haatik, dekretuak aurrera egiten badu, testu komentaketa horiek kendu egingo dituzte eta komunitateei dagokien zatia urritu egingo da. Frankoren garain bezala, "España grande y libre"ren ikuspegia zabalduko da.



Horrenbesteko garrantzia al dute Historiak eta Humanitateek Espainiako batasun hori indartzeko? Tresna klabeak al dira?

Bai, oso garrantzitsuak dira. Halere, ez dakit ez ote den ari gehiegi potentziatzen hezkuntzak gazteen adimen garapenean duen boterea edo eragina.

Beste garai batean hezkuntzak eta familiak eragin ideologiko oso garrantzitsua zuten, baina gaur egun bi instituzio horiek ez dute hainbesteko eraginik. Askoz ere garrantzitsuagoak dira lagunen eta komunikabideen eragina, eta horiek ez dituzte kontrolatzen ez eskolak eta ez familiak.

Nik 27 urte daramatzat irakaskuntzan eta konturatzen naiz nik pentsatzen nuenak eragin gehiago zuela lehen orain baino. Gaur egun osatutako pentsamenduarekin etortzen dira unibertsitatera, eta gainera, azkenaldian beldurtu egiten nau ni beraiek baino aurrerakoiagoa naizela ikusteak. Ez da nik bakarrik dudan susmoa, irakasle gehiagok ere esaten du. Nik eduki ditzakedan ideia aurrerakoiek, irekiek, toleranteek, anitzek, nortasun nazionala errespetatzen dutenek, ez dute eraginik beraiengan. Lagun taldeak eta komunikabideek pentsatzen dutenak gehiago eragiten diete.



Nolakoa da komunikabideengandik eta lagunengandik jasotzen duten eragina? Eskola eta familiarengandik jasotzen dutena baino handiagoa al da?

Komunikabideen eragina erabat desideologizatzailea da. Programa guztiak "ondo pasatzeko" eta "bizitzaz gozatzeko" dira eta ez dago inolako eragin ideologikorik. Ideologia konkreturik gabeko gazteengan gero errazagoa da zenbait ideia zentralista sartzea, eta hori da komunikabideek egiten dutena. Estatuaren alde dauden presio taldekoak izanik, balio zentralistak zabaltzen dituzte.



Orain arte aipatu dugun historia "ohiko historia" dela esan dezakegu, liburuetan dagoena eta eskoletan irakasten dena. Herritarren historia, aldiz, ezkutuan gelditzen da beti. Zer dela eta?

80ko harmakadan garrantzi handia eman zitzaion egiturazko historiari, hots, mugimendu demografikoei, ekonomikoei, sozialei... Orain egiturazko historiatik kanpo dagoen mugimenduei garrantzia ematen dien historia nagusitu da, alegia, mugimendu politikoen, ideologikoen eta eguneroko bizitza eta pentsakeraren historia. Ondorioz, egiturazko historia alde batera utzi da. Beste modu batera esanda, marxismoa modatik pasa da, eta oinarrizko egituraren azterketa den guztia -ekonomia, demografia...-, beste korronte historiografikoen mesedetan baztertzen ari da. Nik uste dut berriz ere lehengora itzuliko garela, baina momentuz oztopo horrekin aurkitzen gara.

Beste arazo bat, zoritxarrez, herri bizitzaren historia ezagutzeko dokumentu eskasia da. Zeharkako modu batez jakin dezakegu nola bizi ziren, baina historia idazten zutenak goiko klasekoak ziren, eta beraien arazo eta interesak islatzen zituzten, ez herri soilarenak. Askotan, herriak egiten zuena jakiteko alderantzizko historia egin behar izaten dugu intuizioz jokatuz, eta oso zaila da.

Halere, nik uste dut herriarengandik gertuago dagoen historia egiten hasi dela. Hots, hain unibertsalista eta orokorra ez den historia, herri bizitzatik gertuago dagoena.



Herritarren gertuko historia ezagutzea ez al da garrantzitsua?

Nik uste dut baietz. Lurralde edo nazio bateko historia maitatzeko lehenengo gertuko historia maitatu behar da. Niri oso arraroak suertatzen zaizkit kosmopolitismoa eta unibertsalismoa. Kosmopolita dela esaten duenak ez du Txinako historia eta hemengoa maitatzen, teoria hutsean gelditzen da. Besteen historia maitatzeko lehenengo norberarena maitatu behar da. Lehenengo norberaren herrian nola bizi ziren, nolakoak ziren ezkontzak, hiletak eta abar ikertu behar da. Horren ondoren hasiko da bere herriaz interesatzen eta maitatzen, eta gero txinatarrak edo kubatarrak maitatzen.



Zergatik ez da hori guztia eskoletan irakasten?

Ez dakit zergatik. Niri oso interesgarriak iruditzen zaizkit, eta programa ofizialetan sartu beharko liratekeela iruditzen zait. Euskal Herrian, adibidez, garrantzi handia eduki dute lagunarteko guneek, hots, auzolanek, hiletek, tabernetako tertuliek, koadrilek... Beste lekuetan ez dira hemen adinako intentsitatez bizi izan lagunarteko harreman horiek. Baina apenas agertzen dira liburuetan. Jendearen pentsamenduan mantentzen diren espazioak dira, mito batzuen inguruan gordetzen direnak.



Mitoak aipatu dituzu. Balio handia al dute mito historikoek?

Bai, bai herri baten historian eta baita herri horren nortasunean ere. Herri batek bere nortasuna mantentzeko bi elementu behar ditu nire iritziz: hizkuntza eta mito historikoak. Nire ustez, herri batentzat mito historikoak pertsona batentzat oroimenak bezala dira. Pertsona batek oroimena galtzen badu, Alzheimer segurua izango du. Eta oroimenik gabeko herria ere etorkizunik gabeko herria da.

Gertatzen dena da gaur egun dena desmitologizatzeko joera dagoela. Gure mitoak desmitologizatzeaz hitz egiten da; Aitor, lauburuaren jatorria eta abar desmitologizatzeko esaten digute. Aitzitik, espainiarrek bereak mantendu egiten dituzte, estatu handien mitoak bere horretan utzi nahi dituzte. Zergatik? Badakitelako herri txiki batek bere mitoak galtzen baditu, herri handiago baten barruan txertatzen dela eta herri hori desagertu egiten dela.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereñoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Goñi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Ikastoletako lehen andereñoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iñaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iñaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iñigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruñea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
106: Ezjakintasuna eta zapalkuntza oso lotsagabeak dira
107:Kataluniako Hezkuntza Itun Nazionala: eskola guztientzako onura
Irakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
ETXEKO IRAKASKUNTZA
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Isabel Celaá. “Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
PISA frogen hamaika irakurketa
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu ‘Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak’, hau baizik: ‘Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?’·
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Gazteak eta euskara
 
© 2005