[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
Elkarrizketa
IGERABIDE, Juan Kruz:
Zenbakia
Data
2001(e)ko urtarrila
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Haur eta helduen literaturan hainbat liburu argitaratu ditu idazle adunar honek, batik bat haur literaturan. Oso gaztetan hasi zen ipuinak eta poemak idazten, eta 40 liburutik gora kaleratuak ditu.

Egun Donostiako Erizantza Eskolan eta Enpresa Eskolan Euskara Teknikoko eskolak ematen dihardu. Gasteizko Euskal Filologiako Fakultatean Literatura arloko doktoradutza eskolak ere ematen ditu.

Ipuinak eta poemak idazten jarraitzeaz gain, ordea, besteei ere bide horretan laguntzeko ahaleginak egiten ditu. Adibidez, "Poesia eskolan" izeneko hitzaldi eta mintegi asko eman izan ditu. Berak garbi dauka eskolan ipuina eta poesia lantzea aberasgarria dela alderdi askotatik begiratuta.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Ausartzen al zara poesia definitzera?

Definizio asko eta asko daude, eta denak dira eztabaidagai. Nik, halere, nahiago dut definizio bat ematea baino poesiaren osagaiak, inplikazioa, erabilera, balioa eta abar aipatzea.



Dena den, zerekin lotzen duzu poesia? Zein kontzeptu erabiltzen dituzu poesiaz hitz egiten duzunean?

Jolasarekin eta imitazio kreatiboarekin, behintzat, lotzen dut, besteak beste. Poesia jolasarekin oso lotuta dago; batetik, hitzaren jolasa egiten delako, eta bestetik, tradizioz haurren jolasetan poemak esaten direlako. Eginkizun pedagogikoetan jolasa eta poesia uztartzen saiatu izan gara; jolasten ari garen bitartean lana eginez, jolasaren bitartez ikasiz...; Ebanjelioko esaldi bat parafraseatuz, esan genezake "Zorionekoak lana jolas bezala egiten dutenak".

Hala ere, jolasari bere balioa aitortuta, lehendabiziko mailan imitazio kreatiboa jartzen dut.



Zer da imitazio kreatiboa?

Jolasaz gain, beste zerbait eransten diogu poema-ereduari, gure esperientziarekin lotuta dagoen zerbait. Horrela, imitatzean, beste zentzu bat hartzen du, gure esperiantziari lotua. Horri deitzen diot imitazio kreatiboa. Orduan hartzen du benetako neurri artistikoa poesiak.

Imitazio kreatiboa teknika guztien mekanismoa eta oinarri dela uste dut.

Poesia lantzeko eta erakusteko prozedurarik emankorrena da: eredu batzuk hartu, irakurri eta horien antzera jokatzen hasi, baina sormenez, aldaerak eginez, askatasunez, norberaren esperientzia kuktsatuz.

Horretarako, ez dira komeni oso egitura itxiak. Hasieran behintzat neurriei, errimei eta abarri errespetu gehiegi ez zaie eduki behar. Imitatzen hasi, eta pixkanaka-pixkanaka formak zorrozten joango dira.

Horregatik, poesia erakusteak zentzu gehiago luke poesia irakasteak baino. Ikusi eta ikasi, alegia. Poema batek nolabaiteko enpatia sortzen baldin badu ikaslearenbaitan, sormen indarra askatzeko aukera ematen du. Hori da eskulangintzan eta artisautzan gertatzen dena. Lanean ikasi nahi duenari, igeltseroari adibidez, ez dio eskemarik emango nagusiak, bere ondoan jarri eta ikusteko esango dio ikas dezan.

Imitazio kreatiboaren bidez denok barruan daukagun esperientziari bide bat irekitzen diogu, eta, bide hori ireki ahala, bere gisara ateratzen hasten dira gauzak. Imitazio kreatiboari tira eta tira hasten gara hasieran, eta gero hitzak bakarrik ateratzen hasten dira.



Zertarako balio du horrek guztiak? Zertarako erabil dezakegu poesia eskolan?

Hainbat gauza lantzeko aukera ematen digu poesiak: hizkuntza, irudimena, plazerra, ezustekoa eta edertasuna, besteak beste. Gaur egun, ordea, justifikatu egin behar da horretarako balio duela gurasoen aurrean eta abar. Bestela, ez da baliagarritzat hartzen.

Dena dela, jakin behar dugu poesia ez dela segituan errentagarrri egiten den arloa, alegia, aski debaldekoa dela, ebaluatzen zaila eta programazioetan txertatzen jartzeko zaila. Nolanahi ere, epe luzera, ondo landuz gero, arlorik emankorrenetakoa izan daitekeela iruditzen zait.



Zertan nabaritzen da emakortasun hori?

Burua ohikoa ez den bideetatik eramaten trebatzen du. Pentsamendua eta adierazpena ohikoak ez diren bideetatik eramaten ikastea garrantzizkoa da, bizitzan ere irtenbideak bilatzeko. Gainera, izaera osoa inplikatzen du.



Zein dira ohikoak ez diren bide horiek?

Poema bat egiten dugun unetik bertatik ohikoa ez den bidetik abiatzen da hizkuntza. Konparazioa, metafora edo sinboloa erabiltzen ditugunean, hitzek balio berri bat hartzen dute poema bakoitzean. Orduan, eguneroko hizkuntzatik aldetzen gara. Ez du esan nahi hizkuntza oso ezberdina erabiliko dugunik, baina beti ere zentzu berezi bat emango diogu, nahiz eta oso hitz errazak erabili. Horrek bizitzaren alde ezezagunetara irekitzen du burua, eta oso aberasgarria da.



Poema bera ere aberasgarria da alderdi bat baino gehiago inplikatzen dituelako. Zein eta nola?

Gorputza, sentipenak eta mezua, nolabait laburbiltzeko. Poema idatzia bada ere, gorputza inplikatzen da, bai idazterakoan eta bai irakurtzerakoan. Erritmo batekin, aurpegikera batekin... errezitatzen bada, poema gorpuztu egiten da. Geldirik irakurtzerakoan ere halako oihartzun batzuk sortzen ditu barruan. Badira indar terapeutiko bat dutela esaten dutenak ere.

Bestalde, sentipenak adierazteko generorik egokienetakoa da. Gutxitan inplikatzen dira sentipenak eskolako idazlanetan. Normalean irakurtzen eta ikusten ditugun testuak oso estereotipatuak edo informazio estilokoak izaten dira, objektiboak. Poesiak, benetan landu nahi bada, subjektiboa izatea eskatzen du, norbera barru-barrutik inplikatzea.

Mezuari dagokionez, sinbolikoa izaten da eta oso zaila hitz gutxitan laburbiltzen. Misterioa beti hor gelditzen da.



Poemak zenbait arlo lantzeko erabil daitezkeela aipatu duzu: hizkuntza, irudimena, ezustekoa, edertasuna, plazerra. Zer eta nola egin daitekeen zehaztuko al diguzu pixkat bat?

Hasteko, hizkuntza lantzeko oso baliabide garrantzitsua da. Normalean idazle eta poetak eredutzat hartzen ditugu hizkuntza lantzerakoan. Nahi adina testu mota daude, eta horren bidez justifika dezakegu, formalki behintzat, poesiaren eta haur literaturaren beharra.

Bestalde, irudimena lantzeko erabil dezakegula aipatu dut. Nire iritziz, pertsonaren garapenean garrantzi handia du irudimenak eta hori landu egin behar da. Gaur egungo gizarteko irudimena publizitatean islatzen da batik bat.

Hala ere, neurtua dagoen irudimena da. Ni, ordea, neurtzen ez den irudimenaren lanketaz ari naiz, eta hori poesian aurki dezakegu. Poesiaz asko idatzi duen Gaston Bachelard-ek zera esaten du: "Errealitatearen ikuspegia galtzen duena bezain neurotikoa da irudimenaren ahalmena galtzen duena". Esaldi hori oinarrizkoa iruditzen zait.

Poesiaren beste oinarrizko puntu bat ezustekoa da. Beti hor daukagun zerbait da, ez dakigu ziur etorkizunean zer gertatuko den. Ezuste horren adierazpenetako bat da poesia, eta artea orokorki. Poema bat egiten dugunean lehen aipatu dugun ezohiko bidetik abiatzen da hizkuntza eta horrek eramaten gaitu ezezagunera.

Bestalde, poesiak berekin darama edertasuna. Eta, nola ez, plazerra ere hor daukagu. Hitzen jolasak plazerra eragiten du. Zenbat denbora iraun ote digute txikitako ipuin, poesia eta abestiek sortutako sentsazio eta zirrarek!



Dena dela, irakasleei ez al zaie arrotz samarra egiten hori guztia?

Hori hasierako gauza izaten da. Batek arlo bat landu ez badu, arrotz sentitzen da, eta hori normala da. Baina arlo horretan sartzen hasten den heinean, arroztasun hori galtzen joaten da. Pinturan koloreekin jolasten hasten bazara, koadroak ez zaizkizu hain arrotzak egingo, nahiz eta ulertzen ez dituzun metodoak egon. Poesiarekin ere gauza bera gertatzen da; irakurtzen, errezitatzen edo mundu horretan sartzen hasten bazara, ez zaizu arrotza gertatzen.

Batzuetan kontua ez da ulertzea edo ez ulertzea, baizik eta poemarekin enpatia bat lortzea, zerbait sentitzea.

Beraz, gauza da pixkanaka mundu horretan sartzea. Horretarako, hastapen edo sarrera bat behar da, eta eskola abagune polita da hori lantzeko.



Emaizkiguzu gelan egin ditzakegun zenbait adibide edo proposamen.

Haur txikiei dagokienez, onomatopeiak, adibidez, garrantzi handia du. Jolas egiteko poemak, gorputza mugituz esaten diren poema laburrak, sehaska kantak,eskuak mugituz errezitatzen direnak eta abar erabil daitezke. Hala ere, 4-5 urterekin oso ederki hartzen dituzte zenbait haiku, hots, irudi poetiko oso estilizatuak dituzten poemak.

Dena dela, bai txikiekin eta bai handiekin, dena delakoa eginda ere, azpian beti imitazio kreatiboa egongo da. Azken batean, poetarik handienek ere prozedura hori erabiltzen dute, nahiz eta beste maila batean izan.



Orain arte, poesia baino ez dugu aipatu. Haatik, ipuingintza ere hor daukagu. Modu berean landu al daiteke?

Azken batean gauza beretsua da, baina ipuinak istorio bat garatzeko aukera gehiago ematen du. Ondorioz, beste teknika batzuk ager daitezke. Dena dela, oinarrian ez zait iruditzen alde handirik dagoenik poesia lantzetik ipuina lantzera. Gainera, askotan bi gauzak batera agertzen dira: poema narratiboak eta poemak tartekaturik dituzten ipuinak.



Eskolan zer erabiltzen da gehien, poesia ala ipuina?

Ipuina gehiago, dudarik gabe. Narrazio batek beti erakarmen handiagoa duela dirudi. Hala ere, gauzak era egokian eginez gero, poesiak onarpen izugarria du haurren aldetik. Hori argi ikusi dut poesia landu dudan lekuetan. Helduoi errazagoak egiten zaizkigu ipuinak, baina haurren jolas giroan poesiak oso ondo funtzionatzen du. Askotan, pieza laburrak izanik,oso zaluak edo arinak gertatzen dira.



Gaur egun literatura, oro har, zehar lerroetan lantzeko joera zabaltzen ari da. Zer irizi duzu horri buruz?

Niri zehar lerroetan literatura erabiltzea oso ondo iruditzen zait, baina literatura zehar lerroen morroi bihurtzea hankasartze handia izan daitekeela uste dut. Alegia, literaturako lanak adibide gisa zehar lerroetan erabiltzea ondo dago, baina literatura zehar lerroetako gaiei erantzuteko sortzea okerra iruditzen zait. Gaur egun badago horretarako joera, hau da: zehar lerroetako gaietan pentsaturik sortzen dira lanak, edo sortu baino gehiago bideratu egiten dira.

Normalean idazleak gauza bat egiten du eta kitto, ez du pentsatzen honetarako edo horretarako izango denik. Baina presioaren presioz azkenean obra mota batzuk bultzatzera irits gaitezke. Hori gure kalterako da, zabaltasuna eta orokortasuna galtzen baita.



Idazten hasi aurretik baldintzatuta egotea ekarriko luke, orduan.

Bai, eta ez hori bakarrik. Literatura mota asko eta idazle mordo bat kanpora utziko genituzke. Literatura, eta artea orokorrean, oso zabala da, eta ez dugu horrela mugatu behar, ez ideologikoki eta ez didaktikoki. Esaterako, hizkuntza erakusteko poesiaz baliatzea oso ondo dago, baina poesia horretara mugatzea astakeria handia da. Edo literatura erakusterakoan, testuak, iruzkinak eta azterketa kritikoak zein formalak egiteko soilik bideratzea bere funtziotik ateratzea da.

Literaturari ez zaio mugarik jarri behar. Adibidez, arrazismoa lantzeko, erremediorik gabe arrazistak ez diren liburuak aukeratu behar al ditugu? Zuriak bakarrik agertzen diren liburuak egokiak izan daitezke eztabaida sortzeko, adibidez.

Askotan esan izan dugu eskolak literatura ito egin duela, eta zehar lerroekin ere arrisku hori dator. Horren aurrean adi egon behar dugu.



Zergatik sortzen da horrelako joera edo erabilera?

Nik uste dut gauza nabari bat dagoela: gizartean gertatzen diren injustizien aurrean haurrak hezi egin behar ditugu. Hori egokia da. Baina horrek ezin du mugatu arte adierazpena.

Bestalde, didaktismoz jokatzeko joera ere izaten dugu. Horrek zer ekartzen digu? Gauza guztiei etekin didaktikoa atera nahia, guztia zerbait erakusteko izatea nahi dugu. Poesia edo ipuina, ordea, askotan debaldekoa da. Hau da, agian ez du balioko gauza gehiegi irakasteko, edo gauza zehatz eta konkretuak nahi ditugunerako. Baina gerora horri guztiari etekina ateratzen zaio, etekin pertsonala. Arazoa da hori zaila dela ebaluatzen, eta hemen ebaluatu gabe ezer ez dagoenez...

Adi egoten ez bagara, izugarri pobretu ditzakegu ideiak, arteak bizipenak adierazteko eskaintzen dizkigun bideak mugatzen hasiz gero.
IGO
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
haur-
jolasen abestiak
II
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
GAZTAёAGA, Maixabel:
Neurriak
euskaraz
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
VITORIA, Jose Ramon:
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
IGERABIDE, Juan Kruz
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
ALZOLA, Nerea:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
AёORGA, Pello:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Eskoriatzako museo eskola:
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
Liburuen Xarma irakasleen gida: Irakurzaletzeko, genero bakoitzaren sekretuak
www.saretik.net/ostadarra
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005