[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Editoriala
Marrubizko muxuak zentsuraren aurka
Zenbakia
Data
2001(e)ko apirila
Idazlea
Saila
Editoriala
Takolo, Pirritx eta Porrotx Pailazo Taldearekin hitzartutako hainbat emanaldi bertan behera utzi dituzte zenbait udal eta ikastetxek Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Espainiako hedabideek larrutze kanpaina berri bat ipini dute abian. Oraingo honetan Takolo, Pirritx eta Porrotx Pailazo Taldea aukeratu dute. Metodologia, aurrekoetan erabilitako berdina: haien bozgorailuetatik pozoina eta irainak barreiatu lau haizetara.

Ondorioak bat-batekoak izan dira. Zenbait udal eta ikastetxek pailazoekin hitzemanda zituzten ekitaldiak bertan behera utzi dituzte, zentsuratu egin dituzte.

Takolo, Pirritx eta Porrotx Pailazo Taldeak 13 urteko ibilbide profesionala du. Urte luze hauetan eskaini dituzten emanaldiak zenbatezinak dira eta hauetatik gehientsuenak ikastetxeetan eginikoak dira. Euskarari eta Euskal Hezkuntzari eginiko ekarpenak, seguruenik, ez du merezi duen eskerrik izango, herri honetan gertatzen den hainbat eta hainbat gauzek bezala.

Urte hauetan guztietan haur asko eta askoren begiak ilusioz ņir-ņirka ikusi ditugu, bihotz samur anitz pailazoen kantu eta dantzen erritmoan taupaka, haur ilara luzeak pailazoen musu koloretsu baten esperoan; masail gorri-urdinduak harro eta zoriontsu. Eta Takolo, Pirritx eta Porrotxek berdin eskaini dute ilusio hau ikusleak D eredukoak, B eredukoak zein A eredukoak izan, Erriberakoak edo Kostaldekoak izan. Inoren pentsamendu edo ideologiari erreparatu gabe; ilusioa, eta zergatik ez zoriona, ezin bailiteke sailkatu. Takolo, Pirritx eta Porrotx ilusio banatzaile nekaezinak dira, eta lan hori gainera euskaraz egiten dute. Hori ote da bere delitua?

Aurrerantzean haur horiek guztiek zailtasun handiak izango dituzte hain maiteak dituzten pailazoak ikusi eta gozatzeko.

Guk, argiak itzali, arropa koloretsuak erantzi eta aurpegiko pinturak garbitu ondorenean ere Takolo, Pirritx eta Porrotx ezagutzeko eta haiekin hamaika lan ordu konpartitzeko aukera eta ohorea izan dugu. Eta zinez diogu, beti adiskide prestuak aurkitu ditugu.

Gure txikian diogu ez dela zuzena zenbaitek hartu duten bidea. Haurren irrifarra aurpegitik ezabatu nahi izatea ez dago ongi, ezta irrifar hori euskaraz denean ere. Batzuen txepelkeriak ezin die-digu alaitasuna ukatu. Elkartasun keinuen gainetik eraso honek guztioi lanean jarraitzea eskatzen digu, eta gure ikastetxe eta herrietan orain arte Takolo, Pirritx eta Porrotxek izan duten presentzia defendatzea. Hori zor dizuegu eta zor diegu gure haurrei. Eutsi lanari Takolo, Pirritx eta Porrotx eta zuk ere bai, Aiora!
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
haur-
jolasen abestiak
II
Inauteriak
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
Kuadrillategi proiektua
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Takolo, Pirritx eta Porrotx Nikaraguako ikasleen artean dabiltza
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
AOZARAZA ikastetxea, Oņati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
Badator Jolasen altxorra bideoa
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oņati: Literatura bizitzeko modu bat
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
DONIBANE-LOHITZUNE/ZIBURU ikastolak, Donibane-Lohitzune: Maskarada
LABIAGA ikastola, Bera:
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
ANTXETA ATSEDENALDI ELKARTEA, Donostia (Egia): Haurren bilgunea baino gehiago
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
Tailer globalizatuak: ekintza desberdinak ideia nagusi baten inguruan
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Gabon sasoian
Haur-jolasen abestiak
Gabon inguruko ospakizunak berreskuratuz
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Beldurraren aretoa, Galtzagorri Elkarteak beldurrezko ipuinen inguruan osatutako erakusketa
Uda giroko aisialdia
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
Bideo jokoak eta hezkuntza. Euskal Herrian egindako ikerketa
Zugarramurdiko sorginen etxea
Burdin Harana Europa osora zabaldutako burdina
Erotu egiten al ditugu gure seme-alabak eskolaz kanpoko ekintzekin
LONGAR proiektua Vianako hirugarren adinekoei emanaldia
Gure Sustraiak Aterpea eta baserri eskola
Bilboko euskal museoa Jatorrira bidaia
Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburuen eta antzerkiaren bidez
D’elikatuz Elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa
Miarritzeko itsas museoa
Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko
Zertan jolastuko gara?
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa) AGORTUTA
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
 
© 2005