[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
SAINZ, Matilde:
Zenbakia
Data
2001(e)ko apirila
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Eskoriatzako Irakasle Eskolan, gaur egun Mondragon Unibertsitatea dena, Hizkuntzen Psikopedagogiako zuzendaria da Matilde Sainz. Bertan 16 urte lanean daramatzan irakasle hau Euskal Filologian doktorea da. Iaz aurkeztu zuen bere tesia, "Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta didaktika" izenburua duena. Hizkuntzaren didaktikan kokatutako tesia da, eta finean, testu idatziak idazteko orduan ikasi eta erabili behar ditugun elementuak zein diren esatera dator. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zein izan da tesiaren abiapuntua. Zer aztertu duzu zehazki?

Nire helburua betidanik izan da hizkuntzaren didaktikako lan bat egitea, hizkuntzaren didaktikari zuzendutako gauza bat, alegia. Kasu honetan, testu pedagogian oinarritu naiz eta testu generoak aztertzeari ekin diot. Izan ere, hizkuntza batean garatu eta erabiltzen diren hizkuntza moduak biltzen ditu testu generoak. Horregatik testu generoa irakaskuntza/ikaskuntza ardazteko unitate gisa hartzen dugu. Testu generoek modu ezberdinez funtzionatzen dutenez, bakoitzaren funtzionamendua ezagutu behar da irakaskuntza antolatzeko, hots, bakoitzaren kontestua, antolaketa, testualizazio mekanismoak... Hori guztia ikasi eta sistematizatu egin behar da, betiere ikaslearen egoeratik abiatuta.

Horrela, nire ikerketa egiteko euskarazko azalpenezko testuak hautatu eta 6. mailako ikasleen azalpenezko testuak aztertu ditut.

Nire lanean bi zati daude: bata didaktikoa, eta bestea hizkuntzalaritzari dagokiona. Bigarren zati horretan kokatzen dira azalpenezko testuak, eta lehenengoan 6. mailako ikasleekin egin dudan ikerketa.



Zergatik hautatu dituzu azalpenezko testuak eta zergatik 6. mailako ikasleak?

6. maila hautatzeko arrazoia izan zen Lehen Hezkuntzako azken maila dela. Eta azalpenezko testuak hautatu ditut, beste edozein testu mota aukera nezakeen bezala. Euskaraz azalpenezko testua ikertu gabe zegoen, hau da, ez genekien nola funtzionatzen zuen, eta hori jorratzeko aitzakia izan dut lan honetan. Testu mota honekin nire lana norabide teoriko konkretu batera bideratu dut: hizkuntza ikasi eta irakatsi behar dugula, eta beraz, genero konkretu batean. Ez dugu orokorrean idazten ikasi behar, testu mota bakoitza baizik.



Aurrera jo baino lehen goazen kontzeptuak argitzera. Nola definitzen duzu azalpenezko testua?

Azalpenezko testuan igorlearen eta hartzailearen artean desoreka dago jakintza mailan. Testua idazten duena pertsona aditua dela esango genuke, gai horretaz dakiena. Baina buruan hartzaile bat du, gai horretaz bera baino gutxiago dakiena, eta berak jakintza maila edo gai hori hartzaileari adierazi nahi dio.

Dena dela, nik aztertu ditudan azalpenezko testuek badute beste ezaugarri bat ere; ezaugarri formala, entziklopedietan agertzen dena. Dibulgazio testua dela esango genuke, ez da aldizkari espezializatuetan aurkitzen dena, entziklopedietan baizik. Horregatik, nik aztertu ditudan testuak 1991-98 bitartean argitaratutako entziklopedietatik hartu ditut.

Testu horiek, aipatu ezaugarriez gain, beste bat ere eduki behar zuten nire lanerako: prozesu bat adierazi behar zuten. Adibidez, nola sortzen edo egiten diren hodeiak, energia, kautxua, landareak, pospoluak... Testu mota horietan gaia konstantea da. Esaterako, hodeiei buruz hitz egiten ari bada, nahikotan jasoko da hodei hitza, errepikatu egingo da, ordezkapen baten bidez eskuratuko da, izenordain baten bidez... hori da, hain zuzen ere, nik aztertu dudana; gai konstante horiek nola berreskuratzen diren, hots, linguistikoki zein elementuren bitartez.



Orduan, zure ikerlanaren objektuak azalpenezko testuak izanik, zer egin duzu testu horiekin?

Hasteko, entziklopedietako 60 azalpenezko testu aztertu ditut. Testu kanonikoak deitu diet horiei, eta euren funtzionamendua aztertu dut. Hau da, testuaren barne kohesioa; ideiak nola elkarlotzen diren testuan. Kohesioa lortzeko bitarteko edo mekanismo batzuk erabiltzen dira, anaforak, nagusiki. Unitate linguistiko horiek dira bereziki aztertu ditudanak 60 testu horietan. Euskarazko azalpenezko testuetan izen kohesioa nola gauzatzen den ikertu dut.

Horrela, jakinda euskarazko azalpenezko testuetan nola funtzionatzen duen kohesioak, 6. mailako ikasleen testuetan fenomeno bera nola garatzen den aztertu dut.



Nolakoa izan da 6. mailako ikasleekin egin duzun ikerketa? Zer egin duzu eta zein urrats eman dituzu?

Eskola bereko 6. mailako bi talde aukeratu nituen: bata talde esperimentala deituko duguna, eta bestea kontrol taldea. Ezertan hasi aurretik denek azalpenezko testu bana idatzi zuten, aurretestua deituko dioguna. Horretarako, kontserba, eta konkretuki melokotoia ur-azukretan, nola egiten den erakusten zuen bideo bat ikusi zuten. Ikasleek apunteak hartu zituzten eta hortik ateratako informazioarekin entziklopediarako testua idatzi zuten.

Ondoren, talde esperimentalak azalpenezko testua lantzen duen sekuentzia didaktikoa jorratu zuen. Irakasleak hilabete eta erdian landu zuen nik prestatutako aipatu sekuentzia didaktikoa. Bitartean, kontrol taldeak ohiko programarekin jarraitu zuen.

Eta azkenik, bi taldetako ikasleek berriz ere azalpenezko testua idatzi zuten, ondotestua deituko dioguna. Bien arteko konparaketak egin eta zenbait ondorio atera ditut nik.



Sekuentzia didaktiko hori izan da bi taldeen arteko desberdintasuna. Nolakoa da proposatzen duzun sekuentzia hori? Zein ezaugarri ditu?

Sekuentzia didaktikoa ikasleen aniztasunari erantzuteko marko metodologiko aproposa da, ikasleen ezaugarrietan oinarritzen baita, eta ez programan. Abiapuntu modura ikasleen hasierako egoera hartzen du, eta garatutatako lanabesei esker, irakaskuntza ikasle bakoitzaren mailara egokitzea ahalbidetzen du. Sekuentzia didaktikoaren garapenean ikasleak badaki momentu oro zer egiten ari den eta zertarako. Badaki entziklopedia batean argitaratzeko moduko azalpenezko testua idatzi behar duela. Helburudun ariketak dira.

Sekuentzia didaktikoa gelan bertan landu da irakaslearekin, ez da gelatik kanpo egiten den esperimentazio saio bat. Irakasleari sekuentzia esplikatu zitzaion eta berak aplikatu du gelan. Hilabete eta erdi horretan, ikasle horiek, ohiko programa jarraitu beharrean, nik prestatutako sekuentzia jarraitu dute.



Zer elementu lantzen dira sekuentzia didaktikoan eta zein modutara?

Hainbat arlo lantzen dira: testuaren antolaketa (sarrera, testuaren muinaren garapena eta bukaera), informazio kantitatea, testuaren kohesioa eta testua ulertzeko mekanismoak.

Lan batzuk banaka egitekoak dira, beste batzuk talde txikitan eta beste batzuk handitan.



Hasieran aipatu dituzun testu kanonikoetan eta ikasleen testuetan antzekotasunik ikusi al duzu?

Bai, antzekotasun batzuk aurkitu ditut eta desberdintasunak ere dezente. Antzekotasunen artean oso kuriosoa da, baina dirudienez euskarak, frantsesak eta gaztelaniak zenbaitetan ez dituzte unitate linguistiko berdinak erabiltzen ideiak berreskuratzeko. Frantsesak eta gaztelaniak izenordainak gehiago erabiltzen dituzte, eta euskarak, aldiz, izenak. Horren zergatia nahiko garbi dagoela uste dut: euskarak generorik markatzen ez duenez, informazio hori galdu egiten da, eta izenarekin berreskuratu behar da. Adibidez, hau, hori, hura, esaten dugu euskaraz eta esto/a, eso/a, aquello/a gaztelaniaz.



Desberdintasunen artean zein aipatuko zenituzke?

Anaforen kateak, adibidez. Testu kanonikoetan berreskurapenak askoz ere konplexuagoak dira. Bi edo hiru kate anaforiko daude aldi berean. Ikasleen testuetan kate anaforikoak askoz ere sinpleagoak dira, ez dira hain luzeak eta hain ugariak.



Horrek zer esan nahi du?

Testu kanonikoetan barne loturak askoz ere sendoagoak direla. Ikasleen idatzietan gaien arteko loturak ez dira hain sendoak eta batzuetan ez dago loturarik. Testuen irudietan argi ikusten da hori (ikus irudiak).



Antzekotasun eta desberdintasunez gain, ikasleen testuetan errakuntzarik aurkitu al duzu? Hala bada, zein?

Testuen kohesioan agertzen diren errakuntzak aztertu ditut, eta ondorioak oso interesgarriak dira didaktikarako. Nik lau errakuntza mota aztertu eta ikusi ditut:

- Ez denean ulertzen zertaz ari den. Zerbaitetaz hitz egiten ari dira, baina ez dute gai hori aurkeztu. "Kontserbatan sartu eta pisatzeko ordua heldu da. Oso garrantzitsua da haizea ez sartzea eta horretarako tapa hermetikoki itxi behar da". Haizeak non ez du sartu behar? Ez da aipatu ontzia. Buruan gelditu zaio.

- Testuan aurretik aipatutako zerbait aipatzen du, baina bi edo hiru gauza izan daitezke. "Lehen esandakoa" idazten du, baina agian lau gauza esan ditu lehen. Ez dakigu zeri egiten dion erreferentzia.

- Komunztadura arazoa. Adibidez, "Lehenengo mertxikak batzen dira. Gero fabrikaraino garraiatu ahal izateko. Ondoren ikustatu eta itxaron behar bada hitzetan kontzerbatzen da. Geroxeago garbitu egiten dira (...)". Pluraletik generikora eta berriro pluralera aldatzen dute.

- Lexikoa. "Melokotoia" esaten dute eta gero "Barazki hau". Bigarrenak ez du lehenengoa berreskuratzen.



Errankuntza horiek berdin agertzen al dira talde esperimentalean eta kontrol taldean?

Aurretestuan, ikastola bereko eta maila bereko ikasleak izan arren, kontrol taldea esperimentala baino hobea zen. Baina gero, sekuentzia didaktikoa landu ondoren, talde esperimentaleko haurrek hobetu egin dituzte euren idazlanak, eta kontrol taldekoek ez. Kontrol taldeko ikasleen ondotestuetan informazio kantitatea gehitu egin da, baina hobetu gabeko alderdi asko gelditu dira: testuaren antolaketa (testu faseen banaketa eta azpitituluen egokitasuna testu faseari), izen kohesioa (gaiaren aurkezpena eta berreskurapena), testuaren justifikazioa, hartzaileari egokitzeko gaitasuna (adibideak, enumerazioak eta abar), komunztadura, lexikoa eta abar.

Beraz, sekuentzia didaktikoan errakuntza horiek landu ondoren, hobekuntza nabarmenak egin dituztela argi dago. Gauza hauek landuz gero, konpondu edo zuzendu egiten direla ikusten da. Konturatzen ez bagara ere, kohesioak izugarrizko garrantzia du. Izan ere, kohesio faltak ulermena oztopatzen du. Komunztadura ez egoteak, lexikoa ez menperatzeak edo aurrekaririk ez egoteak zer-nolako ondorioak ditu? Nahiko handiak, esaten ari garen hori oztopatzen baitu, komunikazioa, azken batean.



Hori ahozko komunikazioan ere ez al da gertatzen?

Bai, baina ahozkoan konpon daiteke, igorleak eta hartzaileak negozia dezaketelako euren artean. "Zertaz ari zara?" galde diezaiokezu igorleari.

Baina idatzitakoan ez dago konponbiderik. Hori da bere ezaugarrietako bat, hain zuzen ere, bertan egon behar dutela ulertzeko behar diren elementu eta lotura guztiek.

Dena dela, ulertzeko zaila den mekanismoa da. Oso ohituta gaude perpaus mailako gauzak aztertzen, eta zaila egiten zaigu perpausaz gaindiko komunztadura lortzea. Baina hori ere landu egin behar da unitate moduan testuak hartuta. Ikasleak 6. mailan gai dira fenomeno horiek ulertzeko. Adin horretan oso gai dira perpausetik testurako jauzia egiteko.



Ikerketa lan honen ondoren, zein dira tesian azpimarratu dituzun ondorio nagusienak?

Hasteko, esan behar dut azalpenezko testuaren alderdi bat aztertu dudala, eta ondorioak alderdi horri lotutakoak direla, hau da, didaktika arlokoak.

Hori esanda, lehen ondorio bezala aipatuko nuke oso garrantzitsua dela hizkuntzak nola funtzionatzen duen jakitea. Hau da, irakatsi egin behar dugu testu mota horrek, genero horrek, nola funtzionatzen duen jakitea oso garrantzitsua dela. Jakin egin behar dugu testuetan zer lotura dauden eta lotura horiek behar bezala egoteko arau batzuk jarraitu behar direla. Loturak egon behar dute, eta testuan esplizitatua, gainera.

Horretarako, eta bigarren ondorio bezala, ikasleek aurretik zer dakiten jakin behar dute irakasleek: zer-nolako oztopoak dituzten, zer errakuntza egiten dituzten adin horretan eta abar.

Hirugarrenik, sekuentzia didaktikoaren funtzionamendua jakin behar dugu, behar den bezala erabiltzeko eta emaitzak lortzeko.

Hiru gauza horiek baldin badakizkigu, ikasleek dituzten hutsuneak landu ditzakegu.

Didaktika aldetik beste ondorio garrantzitsu bat zera da: irakasleek ahalegin ikaragarririk egin gabe jakin dezaketela ikasleak aurretik nola dauden, eta sekuentzia didaktikoaren ostean zenbat ikasi eta hobetu duten ikus dezaketela. Izan ere, idazketan askotan daukagun hutsunea da aurreko neurketa edo behaketa hori ez dugula egiten. Aurretik nola zeuden ez baldin badakigu, ondoren ez dakigu zer hobetu duten. Beraz, sekuentzia didaktiko honek erakusten duenez, badaude zenbait adierazle aurretik nola zeuden jakiteko eta zer ikasi duten jakiteko. Horrek sekulako ziurtasuna eman diezaioke irakasleari.

Euskarari dagokionez, horrelako azterketak egiten jarraitu behar dugula uste dut. Euskararen didaktikari izugarrizko argitasuna emango lioke hainbat testuren funtzionamendua jakingo bagenu.

Hizkuntza idatzian, eta hizkuntzan oro har, aurrerapenak oso-oso geldoak badira ere, aurretestua kontrolatzen baldin badugu, ondotestuan aurrerapenak ondo ikusiko direla esan dezakegu. Gertatzen dena da aurretestua ez dela egiten, ez dakigu zein den abiapuntua, eta beraz, ez dakigu zer ikasi duten.



Talde esperimentaleko ikasleek ikasi dutenak ba al du islarik gainontzeko lanetan? Hau da, ikasitakoa aplikatzen al dute?

Nik hori ezin dezaket kontrolatu. Aurretestutik ondotestura zer-nolako aldaketak egin diren esan dezaket, baina horren aplikazioaren jarraipenik ez dut egin. Eta egia esan, jarraipena egin beharko genuke.



Aurrera begira, ikerketa honekin jarraitzeko, zer ikerlerro proposatzen duzu?

Alde batetik euskararen funtzionamendua hobeto ezagutzeko ikerlerroak daude, eta bestetik euskararen irakaskuntza/ikaskuntzaren mekanismoak hobeto ezagutzeko ikerlerroak.

Bigarrenari dagokionez, ikerketa honetan azalpenezko testuarekin egin den azterketa beste adinetako ikasleei aplika dakieke, eta halaber, testu genero ezberdinetan egin ere bai. Modu horretara, euskararen eskurapenari buruzko datuak izango genituzke eta hizkuntzaren curriculumean edukiak sekuentziatzeko zenbait argibide ere eskuratuko genituzke.

Horrez gain, gauza askoren artean interesgarria ikusten dut irakasleak ikasleekin harremanetan jartzeko erabiltzen duen modua: irakaslearen berbaldia, nola interakzionatzen duen ikasleekin, zer eta nola egiten duen ikasleek aurrera egin dezaten ikaskuntzan eta abar.
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
GAZTAёAGA, Maixabel:
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
VITORIA, Jose Ramon:
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
IGERABIDE, Juan Kruz
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
TABOADA, Lourdes:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
CLEGG, John:
Argazkiak eta Matematika
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
ALZOLA, Nerea:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Euskararen kalitatea
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
Nafarroako euskararen egoera aztergai
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Eskoriatzako museo eskola:
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Liburuen Xarma irakasleen gida: Irakurzaletzeko, genero bakoitzaren sekretuak
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
www.saretik.net/ostadarra
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005