[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
GARMENDIA, Izarne Esperientzia
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Zenbakia
Data
2001(e)ko apirila
Idazlea
GARMENDIA, Izarne
Saila
Esperientzia
Euskal Herriko mugetatik at bada ikastola bat, EEBBetako Idaho estatuko Boise herrian, hain zuzen ere. 1998an sortu zen hango ikastola. Azken bi ikasturte hauetan Izarne Garmendia irurarra da bertako irakaslea, eta hango kontuak dakarzkigu. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Oraintxe sentitzen dudana ezin dut oso ondo esplikatu. Ikastolako haur hauei begira jartzen naizen bakoitzean begiak eta belarriak erne-erne jartzen zaizkit beraien hizketa entzunda... Zaila egiten zait, hiru zentimetro lodiko liburu bat idazten hasita ere, hemengo euskaldunen nondik-norakoa esplikatzea, hau ulertzeko onena zuzenean beraiei entzutea baita!!!





Prest al zeundeke Boiseko ikastolara irakasle gisa joateko? Begia pixka bat okerrarazi zidan unibertsitateko lagun batek galdera hori luzatu zidanenean orain urte eta erdi gutxi gorabehera. Egia aitortzekotan, banuen amerikar euskaldunen berriren bat edo beste telebistan eta irratian entzunda, baina ez nuen Idaho estatuaren hiriburua den Boiseko ikastolari buruzko ezagutza handirik.


Gertatu ohi den bezala, arreta berezia jarri nion kasu honetan pertsonalki eragiten zidan amerikar euskaldun faktoreari, eta nolabait arrotza zitzaidan Euskal Herri txiki honetara hurbiltzen joan nintzen pixkanaka-pixkanaka. Hala, Euskal Herritik Boisera etortzea erabaki nuen.


Behin iparramerikar gobernuaren ateak zeharkatuta (nahiko zaila baita langile gisa herrialde honetara etortzea) konturatzerako Boisen nintzen, nire burua benetako pelikula baten barruan ikusten nuen: benetako cow-boyak txapel handiekin, Chevrolett mendiko auto handiak nonahi, basamortuko paisaia alde batetik eta mendi tontorrak bestetik...


Eskuak igurtzi nituen eta bizimodu berri honen ikasle izateko prestatu nintzen irakasle lanean aritzeaz gain.


Boise EEBBetako Idaho estatuko hiriburua da. 168.000 biztanle inguru ditu, baina herri kutsu handia du, bere lasaitasuna dela-eta eta erdigunea txikia delako. Batzuek munduko azken muturra dela diote, inguruan mendiak, desertuak eta industrializatu gabeko herri txikiak baititu. Lehen euskaldunak 1860. urte inguruan etorri ziren, urrearen sukarrari jarraiki. Beraien asmoa diru pixka bat lortu eta bueltan Euskal Herrira itzultzea zen. Baina ez zen preseski hori izan denek egin zutena. Asko bertan gelditu ziren, eta euskal komunitatea gero eta handiagoa egin zen inguruotan. Arrazoi politikoak zirela-eta ere jende asko etorri zen Euskal Herritik, hango egoera latzak bultzaturik, eta batez ere Gernikako bonbardaketaren ondoren. Urre bilatzaile, artzain edo ostalari gisa familia osoak etortzen ziren. Gaur egun EEBBetako euskal komunitaterik handiena dugu Boisekoa, eta geroa serioski lantzen ari dira. Horren adibide dugu, besteak beste, ikastola. Etortzen diren haur gehienak hona etorritako euskaldunen hirugarren edo laugarren belaunaldikoak dira.


Boiseko nire lehen kontaktua Bieter-Lete familia izan zen. Beraiek izan ziren 1998an Boiseko ikastolaren sorrerako eragile nagusietakoak beste guraso talde batekin batera. Nere Lete errenteriarra da eta bere senar Chris Bieter amerikar euskalduna, hemen jaioa eta euskara modu dotorean egiten duena, bertako beste askok legez. Hiru seme-alaba dituzte: Maddalen, Iosu eta Andoni. Azken hau oraindik txiki samarra da kontu kontari aritzeko, baina beste bien ama hizkuntza, etxeko hizkuntza, euskara da, eta ederki asko menderatzen dute.


Hona iritsi eta lehenengo astean beraiengandik jaso nuen laguntza eta goxotasuna urte guztian zehar mantendu da gainerako familien eskutik ere; horixe baita ikastola honen ardatza, guraso hauen etengabeko lana; mantenuan, proposamenetan, aurrerakuntzan... Ikastola bera familia txiki bat bihurtu dute. Ondorengo belaunaldiak euskara galtzeko zuen arriskua ikusita hasi ziren guraso horiek Boiseko ikastola sortzen.





Boiseko ikastolaren sorrerako urratsak


Ikastola berria sortzeko ilusio, gogo, saiakera eta plangintzekin denbora zeramaten hemengo zenbait familiak: han eta hemen galdetu, handik informazioa jaso, beste saiakera hura egin...


Lehen arazoetako bat egoitza zen. Non jarri ikastola berria? Hasieran Euskal Museoak duen gela bat izan zitekeela pentsatu zuten, baina amerikar legeak haurtzaindegi bat osatzeko eskatzen dituen arauak ez zituen betetzen eraikuntza hark. Hortaz, beste toki baten bila hasi ziren. Han-hemenka galdetuz eta galdetuz, Boiseko Unibertsitatearen ondo-ondoan dagoen San Paul Elizan bi gela alokatzeko aukera topatu zuten eta hantxe hasi ziren lanean gelak txukunduz.


Gaur egun toki berean jarraitzen dugu eta oso toki egokia da. Ditugun hiru gelak oso erosoak dira: gela nagusia (biribilean esertzen gara, paperezko lanak egiten ditugu, ordenagailua daukagu...), jolastoki/logela eta gela handia (kirola eta jokoak egiteko, eta kanpoan hotza egiten duenean jolastoki bihurtzen dugu). Ezin gehiago eskatu. Gero eta haur gehiago etortzen ari dira, eta jada beste egoitzaren bat bilatzen hasi gara, oraingo gelak txiki samarrak geratzen ari baitira. Egoitza propioa izatearen pribilegioen bila gabiltza.


Egoitza aurkitu ostean, ikastola abian jartzeko, gurasoek aparteko diru bat jarri zuten, eta gero Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuen ikastolak. Laguntza horrekin Euskal Herritik etorri zen irakaslearen soldata ordaintzen zen. Geroztik urtero jasotzen dugu Eusko Jaurlaritzaren laguntza. Gero eta haur gehiago izanik (24 oraintxe), diru sarrera ere handixeagoa da.


Hala ere, laguntza guztia Boiseko Euskal Museora doa lehenik, erakunde horren menpe baikaude. Museoa da, ikastolako zuzendariarekin batera, diru sarrerak eta irteerak kudeatzen dituena.


Gerora begira, erronka nagusia instituzio erabat independentea izatea da, eta ziur nago orain arteko pausoak ikusita, gutxi barru lortuko dutela!





Funtzionamendu orokorra eta familien ezaugarriak


Jadanik errealitate den proiektu aitzindari honetan etengabeko aldaketa txikiak jazo dira 1998an sortu zenetik, eta beti aurrera begira eta aurrerakuntza handiak eginez arlo guztietan (baliabide gehiago, haur gehiago, emaitzak hizkuntza aldetik, ekintza anitzak...).


Momentu honetan ikastolak 17 haur ditu gaztetxoenen taldean (2, 3, 4 eta 5 urtekoak), eta 7 helduen taldean (5 eta 6 urtekoak). Beraz, denetara24 haur ditugu.


Haur gehienak astean hiru edo bost aldiz etortzen dira. Horietatik 11k euskaraz hitz egiten duen guraso bat daukate, zazpik euskal arbasoak dituzte baina etxean ez dute euskara entzuten, eta lau ez dira euskal jatorrikoak. Azken kasu horren eredua dugu Dave Eichler gurasoa. Iowako Unibertsitatean ikasle zela ikasi zuen euskara Nere Leterekin, eta geroztik lantzen jarraitu du. Euskal Herrira ere joana da, eta orain bere seme-alabei euskaraz egiten die etxean.


Orokorrean maila ertaineko edo altuko familietan hezten ari diren haurrak dira.


Gaztetxoenek goizez jasotzen dute beraien ikasgaia, eta helduak, bitartean, "kinder garden" deitzen dioten ingeles eskoletara joaten dira (5-6 urterekin derrigorrezko eskola dena) eta arratsaldez ikastolara etortzen dira.


Frogaturik dago edozein haurren irakaskuntzan oso garrantzitsua dela bere ingurunea nolakoa den aztertzea, gero berarentzat esanguratsuak izango diren ekimenak antolatzeko. Ikastolaren kasuan, beraz, ezin du Euskal Herriko ikastolak bezalakoa izan. Hemengo ohituretara eta legeetara egokitu beharra dago, eta horrek moldaketa lana eskatzen dio irakasleari. Adibidez, nahiz eta izaera irekia duen jendea egon hiri honetan eta Estatu Batuetako kriminalitate gutxien duen tokietako bat izan, haurrak helduren baten kontrolpean daude beti, eta ez dute Euskal Herriko jolastokietan jolasteko dagoen askatasun hori, ez neurri berean behintzat. Ohitura handiagoa dago elkarren etxeetara jolastera joateko. Orokorrean jendeak bizitza indibidualizatuagoa dauka eta harremanak oso zainduak izaten dira, familia artekoak bereziki. Gauzak horrela, irakasle bezala arrazoiren batengatik momentu baterako gelatik irten behar badut, atea giltzaz itxita utzi behar dut.





Ikastolako pertsonala


"Ikastola board" edo zuzendaritza izeneko taldeak zuzentzen du gure funtzionamendu orokorra, non erabaki guztiak proposatu eta onartuak izaten diren. Talde horretako partaideak gurasoak eta irakaslea dira. Pertsonalki goresten dudan talde osatua osatzen dute; psikologoa, ingeniaria, informatikoa, ekonomian adituak, epaileak... denetik pixka bat dago tartean. Berauen lana da ikastola honen arrakastaren ardatzetako bat; nola ez, beti umorea tarteko!!


Zuzendaria Elena Cook da, Nevadan jaioa eta txikitatik bere guraso euskaldunengandik euskaraz ikasia. Bere aita Ispasterrekoa da eta ama, berriz, Lekeitiokoa. Zuzendari lanez gain, irakasleari ere laguntzen dio behar duenean, eta partaide guztien gisa, denetik pixka bat egitea tokatzen zaio. Berari esker konfiantzazko giroa sumatzen da, eta hartu-eman eta ekintza gehienen bateratzaile nagusia da. Zerbait behar izanez gero, Elenari galdetu.


Lehen irakaslea Itziar Apaolaza lasarte-oriarra izan zen, zeinak modu ezin hobean ekin zion bere lanari. Hasiera guztiak bezala, ez zen hain samurra izan, zerotik hasi behar izan baitzuen; material guztia Euskal Herritik ekarri eta hutsik zeuden bi gela antolatu behar izan zituen. Sei haurrekin hasi zen.


Behin errutina eta erritmoa hartzeak dakarrena eta gero, nik 2000ko otsailean hartu nuen haren ordezkoa. Itziarren lanaren emaitzak ikusi ahal izan nituen, haurren ulermen eta hizketa mailan, batez ere. Lanean aurrera jarraitzeko motibagarri ezin hobea! Nola zitekeen Euskal Herritik hain urrun egon, eta era berean, hain gertu sentitzea?


Nirekin batera Geneva Ayarra boisetar gaztea dabil. Laguntzaile gisa etortzen da goizez, eta arratsaldez haurren ardura hartzen du hainbat arte proiektu landuz. Aita euskalduna du, "Gaztemundu" programan parte hartutakoa da, eta sekulako azkartasunez ari da euskara ikasten, haurrekin gero eta gehiago erabiltzen duelarik.





Metodologia


Itziar Apaolaza irakasleak proposatu eta aurrera eramaniko metodologia egokia zela iruditu zitzaidan, eta orain arte zenbait gauzari bere horretan eutsi diegu. Hala ere, pixkanaka aldaketa txikiak eta berrikuntzak sartzen joan gara.


OCDak eskaintzen dituen metodologia eta baliabideetatik abiaturik, mota honetako ikastetxeak eskatzen dituen beharretara moldatzen saiatu naiz beharrezko aldaketak eginez; ingurune soziologikoari dagozkionak eta linguistikoak, batez ere, hemengo lehenengo hizkuntza ingelesa baita, noski.


Nire ustez, haurrek hizkuntza bat ikasteko modurik onena konturatu gabe ikastea da, hau da, ondo pasaz. Horretarako, haurrei zuzenean eragiten dieten ekintzak burutzen ahalegintzen gara. Helburu horri eutsiz, askotan beraien gustukoak diren hemengo joko, hitz-joko eta abestiak hartzen ditut eta euskarara itzultzen ditut, edo hitza asmatu ere bai, askotan. Aurretik ezagutzen duten zerbait oinarri bezala hartuz azkarrago ikasten dute. Hona hemen adibide bat:


"O Mc Donalds had a farm ia ia o!!


and in that farm he had a pig ia ia o !!" abestiarekin


"Ikastolan gaude gu, ia ia o!!


Ondo pasatzen dugu, ia ia o!!


Hemen behi bat daukagu, ia ia o!!


Behia hemen behia hor


Eta behiak mu, behiak mu,


behiak mu ta mu ta mu!!!


Ikastolan gaude gu, ia ia o!!"





Asmaketa eta itzulpen ugari egiten ari naizela ezin ukatuko dut, baina aktibitateak bi proiektu nagusitatik jasotzen eta antolatzen ditut normalean: Urtxintxa eta Haurtxoa, eta batez ere lehenengotik. Haur helduenekin, berriz, antzerkia, kontakizunak, ipuinak, eskulanak eta irakurketa idazketa lantzen ditugu gehienbat, euskaraz egiteko edozein aitzakia baitugu baliagarri.


Hainbat faktorek irakaskuntza nahiko selektiboa erabiltzea bultzatzen dute:


- Haur guztiak ez dira egunero etortzen, eta arrazoi horrexegatik, lantzen ditugun arloak astero egunez aldatzen ditugu, Itziarrek martxan jarri zuen sistemari eutsiz: arloak matematika, idazketa, arte hezkuntza, (musika eta plastika adierazpenak), gorputz heziketa eta euskara dira. Horrela, matematika astelehen batean egin badugu, hurrengo astean asteartean izango da. Sistema horrek haur guztiek denetik ikasteko aukera ematen du. Zeharlerroak ere, hitzak dioen bezala, zeharka erakusten ditugu noiznahi.


- Adin ezberdineko haurrak ditugunez, batzuetan txokoen sistema erabiltzen dugu, eta besteetan denak elkarrekin egoten dira. Horrek material anitza aukeratzea dakar. Horregatik, hainbat metodotatik egokiena iruditzen zaidana hartu eta horixe lantzen dut, bestela adin guztiei dagokiena irakasteko denborarik ez bailitzateke egongo. Normalean gai bat eta hiztegi konkretu bat aukeratu, eta horren inguruan antolatzen dut irakasgaia. Erabiltzen dugun hizkuntza nagusia euskara da eta irakasgaia osoki euskaraz ematen ahalegintzen gara. Jarrera kontua dela-eta, esku hartu behar denean hitz egiten dugu ingelesez. Kasu horietan, lehendabizi euskaraz zuzentzen gatzaizkie eta gero ingelesez, ondo uler dezaten. Dena dela, horrelako egoeretan zuzendariak eta beste irakasleak hartzen dute parte, nire esku-hartzea ahalik eta euskaldunena izan dadin. Ohitu daitezela "andereñoa" euskararekin erlazionatzen. Horretarako, antzerkia, marrazkiak, txotxongiloak eta hizkuntza erraz eta ulergarria erabiltzen ahalegintzen gara.





Hizkuntza maila eta ikasketa prozesua


Hasieran, ni etorri nintzenean, oinarrizko hitz batzuk menderatuak zituzten, bereziki beraien beharretara zuzenduak daudenak. Adibidez: "ireki, mesedez", "lotu, mesedez", "eserita", "isilik", "jaso"...


Ikasgaiekin loturiko hitzak ere entzun zitezkeen: "zenbakiak", "txakurra", "txokolatea", "eskuak"...





Niretzat bitxiena nik"euskinglish" deitzen diodan Boiseko euskalkiaren ezagutza izan zen. Oraindik ere ederki gozatzen dut hizketa berezi hau entzunda. Amerikar gizartearekin kontaktu zuzenean egonik, naturalki gertatzen den fenomenoa da berau. Hego Euskal Herrian latinetik eta gaztelaniatik hitzak hartzen ditugun bezala, eta iparraldean frantses kutsua duten bezala, hemen ingelesa da euskararekin erabateko interferentziak egiten ari dena, batez ere bizkaierarekin. Izan ere, hanbat arrazoi rengatik, haurrek eta Boiseko euskal hiztun askok"euskinglish" hori hitz egiten dute. Haur hasiberrien artean honelakoak entzuten dira:


- "Can we jolastu?" (jolas al dezakegu?)


- "Let´s go komunera" (goazen komunera)


-"Ikusi what I made" (ikusi zer egin dudan)


Jende helduaren artean , berriz, honelakoak entzun ohi dira:


- "Zer da hori? Hori forka da" (hori sardea da)


- "Karrua hartu jaiueixetik eta estorrera joan naiz grozerixek erostera" (autoa hartu autobidetik eta dendara joan naiz barazkiak erostera"


- " Buxixek moztera noia" (sasiak moztera noia)


- "Toixekin jolastu" (jostailuekin jolastu)


Honela euskal gramatikako egitura aplikatzen dute ingelesean, beraien hiztegia handituz doalarik.


Egoera berrira egokitzen gindoazen heinean, pixkanaka aurrerapen gehiago egin zituzten. Esaldi osoak entzun zitezkeen, agian aditzik gabe edo irakaslearen laguntza txiki batekin: "nik ez jolastu hemen", "ni kanpora joan"...


Gaur egun , berriz, ikastolako zaharrenak beraien artean euskaraz jolasteko gai dira; kontakizunak eta deskribapenak egiten dituzte, eta neurri batean, bigarren hizkuntza bezala erabiltzen dute euskara, beraien eremuan, noski. Egunetik egunera euskara osatuagoa eta zuzenagoa ikasten ari dira. Adibidez:


- "Nik dena jan dezu"


- "Nik hori ez badakit"


- "Mikelek ez hitz egiten dut euskeraz"


- "Katua etorri behera eta amumak esan det..."


Haurrak bizkor ari dira ikasten, hortaz, eta hizkuntza ulertu ez ezik erabiltzeraino iritsi dira. Baina onena da guraso eta senitartekoei ere erakusten ari zaizkiela. Horrez gain, ikasteko duten gogoa komunitatean zabaltzen ari dira. Hori baino zer hoberik eska dezakegu?


Haurrek etxera eramateko zenbait material ere sortu ditugu gurasoek haurrekin euskara landu dezaten; hala nola, gelan landuriko hitzen esanahia eta ahoskera erakusten duen hiztegia eta abestiak dituzten kaseteak.





Ikastolatik at, euskararen presentzia


Boiseko jendea orokorrean oso atsegina eta esker onekoa da, oso maitatua sentitu naiz etorri nintzenetik. Dena dela, areto berezietara edo taldeetara gerturatu behar da benetan beraiengana iristeko, kanpoko talde aktibitateak ez baitira euskaldunenak bezain ugariak.


Komunitatea euskalduntzeko saiakeran , parte-hartze zuzena izateko aukera izan dut zorionez, eta Boiseko Euskal Museoaren bidez helduentzako euskarazko klaseak antolatu ditugu. Hiru gela ditugu denetara: hasiberriak, erdiko maila eta goiko maila. Orotara 40 bat ikasle dira.


Amaia Biain eta Jill Aldape estatubatuarrak Lazkaoko barnetegian euskaraz ikasiriko bi neska jator dira. Lehenengoa Boisekoa da, eta bigarrena kaliforniarra. Oso euskara maila ona dute. Biak irakasleak dira nirekin batera klase horietan.


Zer lotura duten euskarako klase horiek eta ikastolak? Bada, haurrak euskaraz mintzatzen ikusita, gurasoak ere euskaraz ikasten hasi dira seme-alabekin batera, kasu batean baino gehiagotan euskal arbasorik gabeko jendea delarik. Hori benetan azpimarratzekoa iruditzen zait, oraindik ez bainaiz ohitu hainbat tokitako jendeak Euskal Herriari hartzen dion atxikimendua ikusteaz. Kultura konkretu baten partaide izatearen ametsaren ondorioa da hori, nire ustez. Iparramerikar gehienek europar arbasoak dituzte, toki ezberdinetakoak, eta ez dute identitate konkreturik. Euskaldunek Boisen indar handia hartu dute eta identitate horren bila etortzen dira.


Klaseetan oso giro ona daukagu. Kurtso amaieran eta Gabonetan afariak egiten ditugu, eta oso klase "fanixe"k dira. Dagoeneko bizkaitar hiztunak dira batzuk, baina batua nola idatzi eta irakurri ikastera etortzen dira. Animo!!!


Aipatu dugu, beraz, ikastolarekiko interesa eta ilusioa nola ari den gehitzen, eta horren eragina nabaria da Boiseko Euskal Elkarteetan (Euskal Etxea, Boiseko Euskal Museoa eta Boiseko Gazteak, 14 urtetik beherako haurrei dantza irakasten dien taldea...) .


Haur hauek bi gizarte mota ezberdin ezagutzeko aukera dutela esatera ausartuko naiz. Gizarte amerikarraz gain, euskal komunitatearen inguruan antolaturiko ekimenetan hortxe egoten dira begiak zabal-zabalik dituztelarik: afariak, musika entzunaldiak eta dantzaldiak, pilota partiduak...


Ekitaldi horien artean bereziki haurrei zuzenduriko astearteroko hitzordua dago. Abarkak jantzi eta 160ren bat haur euskal dantzak eta abestiak ikasteko elkartzen dira asteartero, hainbat aretotan adinaren arabera banatzen direlarik. Saio horietan ikastolako haurren erantzuna nabarmendu egiten da beste haurren aldean parte-hartzaileagoak direlako, hizkuntza ezagutzen dutelako eta aktibitate mota honetara ohituak daudelako. Polita izaten da 3 urteko haurrak izkinan ikustea besteen moduan abarkak jantzita eta lehen dantza saiakerak egiten, "ni noiz joango naiz" esanez.


Urtean zehar zenbait alditan jendaurrean dantza egiteko aukera izaten dute: gobernuko jendeari harrera moduan saiotxoren bat, omenaldiren batean, bereziki antolaturiko ekitaldietan...


Dantzaldia aipatu dudanez, Gaupasa euskal musika taldea aipatzea oso bidezkoa deritzot. Talde horretan trikitixa jotzeko aukera zoragarria izan dut. Gainera, euskal musika eta beste hainbat tokitako musika zuzenean entzuteko aukera izan dut: trikitixa, gitarra, baxua, txistua, txirula, flauta, mandolina, panderoa eta bateria, denak batera.


Badira erabateko euskal kutsua duten jantoki eta taberna pare bat Idahon. Hauetan erraz topa daiteke "gorri bat ateraidak" esanez dagoen gizona, koadrozko alkandorarekin eta ardoa bezain muxu gorriekin, eta agian euskal kantaren bat ozenki-ozenki abesten... Inguru hauetan ezin zara libratu; joaten zaren tokira joaten zarela, euskaldunen bat topatuko duzu, edo frontoiak, euskal taldeen izenak, edota euskaldunen bat ezagutzen duen norbait begiak dir-dir dituelarik, gaiaren interesgarritasunagatik.





Gerora begira zer?


Boiseko ikastola EEBBko ikastola bakarra da. Helbururik nagusiena honek guztiak bizirik jarrai dezan gogor lan egitea da, haurren motibazio eta sentipenei modu funtzionalean eutsiz. Haur gazteak bildu eta helduei erronka aproposa eskaini nahi zaie.


Ikastolako zenbait sendi Euskal Herrira joan ohi dira beren kulturaren sustraiak non sortu diren ikustera. Beren seme-alabak Euskal Herriko etxekoekin eta lagunekin ulertzeko gai direla ikustean harriturik eta pozez gainezka itzultzen dira. Haurrek, aldi berean, euskara beraiekin lotura duen familiakideen gizarte osoak erabiltzen duen hizkuntza dela ikusten dute. Ikastola sortu zenez geroztik, gure ikastolako bost sendi joan dira ozeanoaren beste aldera, eta guztiek izan dute bertako zenbait ikastolatan ikasle bezala egunak edota hilabete osoa pasatzeko aukera.


Joan-etorri horien arrakasta ikusirik, Orereta, Irura eta Anoetako ikastolako haurrekin harremanetan gaude. Aurrera begira, harreman horiek nola bidera daitezkeen aztertzen ari gara, euskaraz egiten duten haur bakarrak ez direla ohar daitezen, bai boisetarrak eta bai Euskal Herrikoak.


Gerora begira galdera ikur handi bat jar dezakegu gure ikastolaren aurrean. Haatik, gero eta haur gehiago datozela ikusita eta ikastolaren inguruan dagoen animoa eta lan giroa ikusita (oso praktikoa), luze iraungo duen konfiantza guztia daukat.


Orain dagoen proiektu nagusia nirekin dagoen Geneva irakasle laguntzailea Euskal Herrira joatea da. Horrela, euskara hobeto ikasteaz gain, euskal hezkuntza sistemaren nondik norakoak euskaraz ikasteko aukera izango du, eta denboraldi baterako Boiseko ikastolako irakasle izateko moduan egongo da. Modu horretara bertako pertsona bat izango da ikastolako irakasle. Izan ere, Euskal Herritik denbora luzerako lanera etortzeko zailtasunak direla-eta, euskaldunentzat hemen geratzeko aukera ez da urtebete baino askoz luzeagoa, eta haurrentzat ere ez da komenigarria urtero irakaslez aldatzea.


Kontu horiekin guztiekin, urruntasunaren adar zuzena den herriminaren presentzia ere ageri da zenbaitetan. Neure azalean sentitu dut, baina hori ezagutzeko ere etxetik atera behar omen da. Gurea estimatzeko besteena ezagutzea oso garrantzitsua dela uste dut, eta behin hori egin ondoren, elkarren ulermenetik eta errespetutik abiatuta, harremana arrakastatsua izan dadin saiatu behar dugu.


Ez nuke bukatu nahi guretzat oso lagungarriak eta erabakiorrak izan diren laguntzaileei eskerrik asko esan gabe, besteak beste: hik hasi aldizkaria, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazo taldea, Ikastolen Elkartea, Irura, Anoeta eta Oreretako ikastolak, EITB, eta hainbat jostailu eta material eskuratu dizkiguten guraso, lagun eta interesdun guztiak!!!


Kontuan izanik material berria erosteko euskal liburu dendarik ez dagoela Boisen, zenbait liburu eta jostailu zaharkiturik geratzen ari dira. Norbaitek benetako amets honetan parte-hartu nahi izango balu, ongi etorria izango da, gure ateak zabalik daude iradokizun, proposamen eta kolaborazioetarako!!!!


Boiseko ikastolarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hementxe daude datu nagusiak:


Boiseko ikastola


University drive 1915


St Paul Student Catholic Center


Boise ( 83706)


Idaho USA





Tel: 001 208 3434234 (8 ordu gutxiago).


Faxa: 001 208 3432142


e-maila: basqmuseum@micron.net








Michelle eta Jose Luis: "Semearentzat oso esperientzia zoragarria izan da, Euskal Herritik at hezkuntzan bere lehenengo pausoak euskaraz emateko aukera izan duelako"





Michelle Alzola Boisen jaiotako euskalduna da. Jose Luis euskaldunarekin ezkondua dago. Euskal Herrian bizi ziren eta Boisera joan behar izan zuten. Han lau hilabete egon ondoren, berriro Euskal Herrira itzuli ziren. Boisen egon ziren hilabeteetan beraien seme Ander ikastolan ibili zen. Michellen ama Jeanne ikastolako lehen zuzendaria izan zen eta lan asko egin zuen guztia aurrera ateratzeko. Haren lanari esker iritsi da ikastola dagoen lekura, hein handi batean.


Elkarrizketa honen bitartez Michelle, Jose Luis eta Anderrek Boiseko ikastolan izan zuten esperientzia eta bizipena ezagutu nahi izan dugu.






Nola eta noiztik jakin zenuten Boiseko ikastolaren berri?


Boiseko euskalduna izanik, nahiz eta orain Euskal Herrian bizi, zaila da Boiseko euskal munduan gertatzen denaren berri ez jakitea. Hasiera-hasieratik ezagutu genuen eta lagunak ditugun Boiseko guraso euskaldun batzuen ahaleginak itzelak izan ziren ikastola sortzearren. Beraiek eman zituzten urrats guztiak proiektua aurrera atera zedin. Ez genuen sekula pentsatu egun batean gure semea ere Boiseko ikastolako ikaslea izango zenik.


Gainera, ikastola sortu ondoren nire amak ere bere laguntza eta ahalmen guztia jarri zituen ikastolako lehen jardueretan eta berarentzat osoesperientzia zirarragarria izan zen.





Boiseko ikastolara joan aurretik Ander egon al zen Euskal Herriko edo EEBBetako beste ikastetxeren batean?


Ez. Bi urte bete aurretik EEBBetara joan behar izan genuen nire amaren gaixotasuna zela-eta. Boiseko ikastola izan zen berarentzat lehenengoa.


Zein da haurraren ama hizkuntza? Zein zen etxean gehien entzuten zuen hizkuntza ikastolara joan aurretik? Eta ondoren? Aitak zein hizkuntzatan hitz egiten dio?


Betidanik argi geneukan bakoitzak hizkuntza batean hitz egin behar geniola. Nire ama hizkuntza ingelesa izanik nik ingelesez hitz egiten diot, eta aitak euskaraz. Beraz, horiek dira etxean entzuten dituen hizkuntzak. Gaur egun, Euskal Herrira bueltatu ondoren, gaztelaniaz ere apurka-apurka jabetzen ari da, kalean entzuten du-eta.





Zenbat denbora pasa zenuten Boiseko ikastolan? Zer ekarri zuen zuentzat?


Lau hilabete pasa zituen Anderrek Boiseko ikastolan. Berarentzat oso esperientzia zoragarria izan da. Alde batetik, Euskal Herritik at hezkuntzan bere lehenengo pausoak euskaraz emateko aukera izan duelako, eta beste batetik, aita ez zegoeneko garai hartan euskaraz murgiltzeko paregabeko abagunea eskaini zitzaiolako.





Zer iruditzen zaizu ikastolaren antolaketa eta funtzionatzeko modua guraso ikuspuntutik? Nolako giroa sumatu zenuen, orokorrean, haurren, gurasoen eta irakasleen artean?


Familia bat dirudi ikastolak. Harremanak oso estuak dira, bai ikasleen artean sortzen direnak, bai guraso eta irakasleen artekoak ere. Apartekoa iruditzen zaigu guraso eta irakasleen inplikazioa ikastolako bizitzan, benetan aipagarria.


Horrez gain, euskarak eta euskal kulturak duen garrantzia ez ezik, Boiseko ikastolak eskaintzen dituen antolaketa eta zerbitzuak ere azpimarratzekoak dira: eskolaurre bezala, lan talde bezala eta abar.





Adin ezberdineko haurrak gela berean edukitzea eragozpena ala abantaila dela iruditzen zaizu? Anderren euskara mailan aurrerapenik sumatu al duzue? Zer eragin izan du Boiseko ikastolak haurrarengan?


Gure kasuan, Ander taldeko txikiena izanik, abantailak besterik ez ditugu ikusten, ez klaseko mailari eusteko gai izan zelako soilik, baizik eta adin ezberdineko haurren hartu-emanak garatzean haur bakoitzaren nortasuna ere garatzen delako aldi berean.





Orain berriz Euskal Herrian zaudetelarik, zer moduz moldatu da Ander egoera berrira?


Primeran, arazorik gabe. Eskola berrian sartzerako ezaguna zuen talde giroa eta eguneroko zeregina ere ikasia zuen Boisen. Lagunak berriak dira, baina giroa antzekoa. Egia esateko, guk uste genuena baino arazo gutxiago izan zituen egoera berrira moldatzeko. Euskara aldetik ere, orain ikusten dugu zenbat ikasi zuen Boisen, bi hilabete hauetan Euskal Herrian euskaraz hitz egiten hasi delako beldurrik gabe. 3 urte bete aurretik benetan elebiduna dela esan genezake.





Nola ikusten duzue Boiseko ikastolaren geroa? Aurrera jarraitzeak merezi duela uste al duzue?


Argi daukagu ahalegin guztiak egin beharko direla ikastolaren geroa ziurtatzeko, eta gure aldetik prest gaude ahal dugun neurrian laguntzeko, guk Boisen izan dugun esperientzia polita beste haur askok ere izan dezaten datozen urteetan. Eta noski, gure hizkuntzak eta kulturak aurrera jarrai dezan, ez Euskal Herrian bakarrik, baizik eta Euskal Herria bezain euskalduna dugun Boisen ere bai.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
Modenako haur eskolak
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xosé
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereñoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Goñi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Ikastoletako lehen andereñoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iñaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iñaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iñigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruñea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
Samaniego ikastetxea, Tolosa: Eskola bioklimatiko eta jasangarri bakarra
Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri?
AITOR ikastola, Donostia: Gabonak aurreko egunak prestatzen
Nekazaritza eskolak: biharko lehen sektorea prestatzen
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Isabel Celaá. “Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
Emmi Pikler. Haurraren autonomia
Emmi Pikler. Haurraren autonomia
RODRIGUEZ DE LAS HERAS, Antonio: Etorkizunari so bizi ahal izateko ziurgabetasuna arnasten ikasi behar du gizakiaren garunak
Palestina: hezkuntzaren garrantzia
Boliviako eskoletan.
Hezkuntza munduko pertsona guztien eskubidea dela onartua dago. Zer egiten ari da hori lortzeko
PISA frogen hamaika irakurketa
PALESTINA: Okupazioa haurren begietatik
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu ‘Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak’, hau baizik: ‘Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?’·
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Gazteak eta euskara
 
© 2005