[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
MEDRANO, Conchi. EHUko Pedagogia Fakultateko irakaslea Teoriak
KOHLBERG, Lauwrence
Zenbakia
Data
2001(e)ko apirila
Idazlea
MEDRANO, Conchi. EHUko Pedagogia Fakultateko irakaslea
Saila
Teoriak
Laurence Kohlbergek garapen moralaren teoria psikologikoa aztertu du. Garapen horren gaiak eta etapak ikertu ditu, eta bere teoriak hezkuntzan aplikatu ditu. Ikastetxeetan Bidezko Komunitatea lantzeko proposamen zehatzak egiten ditu, eta estrategia bezala dilemen arteko eztabaida proposatzen du. Bere teoriaren aplikazioak gizarte zientzietako curriculumean egin izan dira batez ere, eta emaitza oso onak izan dituzte. Eskoletan eztabaida moralaren eredua jarraitzeko pauso nagusienak ere planteatzen ditu. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Biografia

Pertsona baten biografiak eta testuinguruak bere bizitza eta lana markatzen duela esan genezake. Jatorri judutarra duen Lawrence Kohlberg Bronxvillen (New York) jaio zen 1927ko urriaren 25ean. Chicagon egin zituen bere unibertsitate ikasketak eta han finkatu zuen bere teoria osatzeko erabili zuen formakuntza teorikoa. Chicagoko Unibertsitatean aurkeztu zuen tesia 1958an. Ikerketa transkulturala eta luzetarakoa da, eta garapen morala kultura zehatz baten baitan ez dagoela erakusten du, unibertsala dela. Bere tesian 11-16 urte bitarteko 65 subjekturen garapen morala ikertzen du. Harvad Unibertsitateko Hezkuntza Moraleko Zentroko zuzendari izan zen eta bertatik komunitate guztiarentzako, hau da, guraso, irakasle eta ikasleentzako heziketa programen ezarpenean parte hartu zuen. Programa horiek Cambridge, Brookline eta Pitttsburgh-eko zentroetan ezarri ziren eta oihartzun handia izan zuten hezkuntza munduan. 1984an idatzitako bere lanaren zatirik garrantzitsuena hiru liburukitan garatzen da. Lehenengoan bere filosofia planteamendua garatzen du eta justizia planteatzen du gizarte edo talde baten garapenerako oinarri bezala. Bigarrenean (1992an gaztelaniara itzulia) garapen moralaren teoria psikologikoa aurkezten du, eta garapen moralaren mailak eta etapak esplikatzen ditu. Hirugarrenean bere teoriak hezkuntza arloan izan duen aplikazioa aurkezten du, hezkuntza zentroetan "atmosfera morala" edo Bidezko Komunitatea lantzeko proposamen zehatzak eginez. Kohlbergek tropikoetako gaixotasun bat hartu zuen. 1987an ospitalizatu zuten eta urte bereko ekainaren 7an hil zen.



Ideia nagusiak

Kolhbergen teoria printzipio moral unibertsaletatik abiatzen da, printzipio horiek ideia erregulatzaile eta edukiz hutsak bezala ulertuta. Adibidez, "Joka ezazu beste edonork egoera horretan jokatzea nahiko zenukeen bezala" esaten duenean, pertsona moral guztiak ados egon daitezkeen printzipio orokorrei egiten zaie erreferentzia (Kohlberg, 1984; D铆az-Aguado, 1990; Kohlberg, Power eta Higgins, 1997). Bestalde, "ez duzu adulteriorik egingo" esaten badut, arau konbentzional bati erreferentzia egiten ari banatzaio, arabiar kultura edo europar kultura duen pertsonek desberdin interpreta dezakete. Erabakiak arau konbentzionaletan oinarrituko bagenitu, ez ginateke ados jarriko. Eguneroko esperientziak garbi erakusten digu gatazka pertsonalez gain kultur arauak eta posizio sozialaren baitako arauak daudela, eta printzipioetan oinarritzen ez direnez ezin dira unibertsalizatu. Hau da, gatazka egoeratan erabaki bat hartu behar denean, garrantzitsua da pertsona gehienak, beren kultura, posizio soziala, ideologia eta erlijio sinesmenak alde batera utzita, ados egongo liratekeen argudioetan oinarritzea.

Epistemologia genetikoaren barruan, Kohlbergek moral garapenaren teoria bat egin du. Dilema moralak erabili ditu bai subjektuaren ebaluazioa egiteko bere arrazoiketa moralaren mailaren arabera, eta baita eztabaida eta gatazkaren bidez arrazoiketa maila altuagoak bultzatzeko.

Garapen moralaren hiru maila handi sailkatu ditu eta sei fase bereizten ditu.

Maila aurrekonbentzionalak 1. fasea (moraltasun heteronomoa) eta 2. fasea (harremanen moraltasuna) biltzen ditu. Maila honetan arau sozialen ulermenik ere ez dago, subjektuarengandik kanpo daudela ulertzen baita. Gertaerak berehala ematen duten onuraren arabera baloratzen dira eta ez dago elkarrekiko interakzioetarako gaitasunik. Arau edo aginduen hitzez hitzeko obedientziaren baitan dago ongia, eta horien arabera saria edo zigorra jasotzen da.

Maila konbentzionalak 3. fasea (pertsonen arteko araudiaren moraltasuna) eta 4. fasea (gizarte sistemaren moraltasuna) biltzen ditu. Pertsonen eta taldeen leialtasuna baloratzen dituen perspektiba soziala du maila honek. Ongia adostasunarekin eta besteek guregandik espero dituzten espektatibak betetzearekin definitzen da. Maila honetan gizarte sistema osotasunean mantentzeak garrantzi handia du.

Maila postkonbentzionalak 5. fasea (giza eskubideen moraltasuna) eta 6. fasea biltzen ditu. Maila honetan subjektua bere taldetik harantzago doa eta bere printzipioak eraikitzen ditu arau sozialen gainetik. Oinarrizko eskubide unibertsalen arabera eta taldearen legeak edo arauak gizakien eskubideen aurka doazenean gizarteak eta indibiduoak mantendu behar dituzten balioen arabera definitzen da ongia. Gizarte sistema pertsona bakoitzak gizarteko kide guztien eskubideak eta ongizatea berma daitezen libreki onartutako hitzarmen baten ondorio bezala ulertzen da.

Garapen moralerako estrategia bat bezala dilemen arteko eztabaida bultzatzen du egileak. Dilemek beti bi balioen arteko gatazka aurkezten dute, eta hipotetikoak edo errealak izan daitezke.

Dilema hipotetikoek arazo deskontestualizatuak planteatzen dituzte eta beti interesen gatazka bat agertzen da. Kolhbergek bederatzi dilemekin lan egin zuen eta zuzenketa eskulibiru bat egin zuen. Horrek subjektuak arrazoiketa moralaren fase batean kokatzea ahalbidetzen digu.

Dilema hipotetikoek zenbait abantaila aurkezten dituzte:

- ikasleei balioen arteko gatazka dela ulertaraztea ahalbidetzen du;

- eta batez ere, ahalbidetzen du ikuspuntu metodologikotik arrazoiketa moralaren diagnostiko bat egitea interbentzio baten aurretik eta ondoren, kultura desberdinen laginak konparatzea, luzetarako ikerketak burutzea eta abar.

Haatik, gure ikasleekin loturarik ez duten egoerak izaten dira, eta horregatik, garapen moralaren estrategia bezala, dilema errelak egokiagoak izan daitezkeela pentsatzen dugu.

Dilema errealak ikasleek beraiek egituratzen dituztenak dira eta beraientzat oso esanguratsuak diren bi balioen arteko gatazka adierazi ohi dute (Medrano eta De la Caba, 1992; De la Caba, 1993, 1994; Medrano eta De la Caba, 1994; Medrano, 1998; Cort茅s, Aierbe eta Medrano, 2000). Dilema mota hauek ikasle talde batek testuinguru zehatz batean planteatzen dituen balioen gatazkak ezagutza ahalbidetzen du. Gelan bertan edo instituzioan eztabaidagarriak bihurtzen diren eduki esagurantsuak dira. Dilema horiek zeharka ere berreskura daitezke eta hainbat diziplinetan planteatu (matematikan, filsofian, biologian eta abar). Edo besterik gabe heziketa moralerako erretserbatutako espazio bereziak erabil daitezke.



Heziketa interbentzioak

Garapen morala bultzatzeko perspektiba kognitibo-ebolutibotik egin diren lehen heziketa interbentzioak gatazken sorrera eta eztabaida moralaren prozeduraren bitartez perspektibak hartzeko prozesuaren estimulazioan oinarritzen dira. Hori Blatt eta Kohlbergen (1975) lan ildoa da. Prozedura hori gizarte zientzietako curriculumean aplikatu da eta emaitza oso garrantzitsuak eman ditu. Ikuspuntu hori gazte gaizkileen heziketan aplikatzen saiatutakoan zera ikusi zen: ezer gutxi lor zitekeela eztabaida moralen bitartez instituzioaren beraren justizia egituran esku hartzen ez bada; hau da, ordainsarien banaketarako arau eta printzipioetan, zigorretan, erantzukizunetan eta pribilegioetan, eta beraiek hartzen dituzten moduan. Horrela, Just Comunity izeneko programak jartzen dira matxan. Parte-hartze demokratikoko sistemen ezarpenean oinarritzen dira.

Programa horien garapenaren ondoren zera egiaztatu da: maila kognitiboan ez ezik portaera mailan ere eraginkortasunez interbenitzeko beharrrezkoa dela taldearen balioen egitura, atmosfera morala, garatzea. Blatten lanaren ondotik hainbat ikerketa burutu dira eta eztabaida moralaren eraginkortasuna babesten dute eztabaidetan parte hartzen duten ikasleen arrazoiketa moralaren faseetan aurrerapausoak emateko estrategia bezala.

Hori dela-eta, oso garrantzitsua da garapen morala bere konstestuan aztertzea eta arrazoiketa kognitibo hutsetik haratago joatea (Modgil eta Modgil, 1986; Elexpuru eta Medrano, 1995; Medrano, 1999; Aierbe, Cortes eta Medrano, prentsan). Beharrezkoa da bizitza erreala berau estimulatzen duten interakzioekin eta gatazka sozialekin loturik aztertzea (Medrano eta Oihartzabal, 1992).

Kohlbergen pentsamendua aurrera eramateko nahian hainbat ikerketa burutu dira Euskal Herrian. Bizitzaren zikloan sortzen diren dilema errealak biltzen dituzte. Era berean, heziketa zentroan bertan dilemen eztabaida lana ahalbidetzen dute.

Heziketa zentroetan eztabaida moralaren eredua ezartzeko jarraitu behar diren pasuo nagusienak hauek dira (Hersch, Reimer eta Paolitto, 1984):

1.- Ikasleen artean komunikazioa eta elkarlana bultzatuko dituen konfiantza giroa sortzea, eta era berean, irakaslearenganako orientazioa gutxituko duena.

2.- Gatazka morala zer den esplikatzea dilema hipotetikoen bitartez ikasleek ulertzen dutela ziurta dezagun.

3.- Ikasleek beren eguneroko bizitzan dilema moralak ezagut ditzaten lortzea eta bizitzen dituzten hainbat ohiko egoeren konnotazio moralak antzeman ditzaten sentsibilizatzea.

4.- Talde osoari azalpenak eman ondoren talde txikitan lan egitea guztien parte-hartzea errazteko. Ondoren, talde txiki bakoitzeko koordinatzaileak talde handiari bere taldean agertutako argudioak azaltzen dizkio.

5.- Erabaki moralak hartzerakoan eragiten duten prozesu kognitiboen kontzientzia hartzea erraztea.

6.- Zenbait perspektiba har ditzaten estimulatzea gauzak zalantzan jarriz, hartutako erabakiaren zergatiaz galdetuz, egoerak zailduz, dagoen fasean oharkabean pasatzen diren elementuak aurkeztuz eta abar.

7.- Komunikazio gaitasuna garatu ikasleei entzuteko, nork bere ideiak adierazteko, desadostasunak igartzeko, besteek azaldutako argudioak kontuan izateko nork bere arrazoiketa egiterakoan eta abar.

Eztabaida moralaz gain, Kohlbergen ereduak instituzio bateko kideei honako esperientziak luzatzea eskatzen du:

1.- Erabakiak hartzerakoan erantzukizun erreala izatea.

2.- Bidezkotzat jotzen den komunitatean parte-hartzea.

Hori da, seguraski, programako elementurik garrantzitsuena, eta eztabaida taldeetan, komunitateko bileretan eta instituzioan postu desberdina betetzen duten pertsonen arteko eguneroko interakzioetan garatzen da. Bidenabar, helburu horiek lortzeko beharrezkoak dira baldintza hauek:

1.- Demokrazian eta justizian oinarritutako komunitate baten eraketa. Bertan indibiduo bakoitzak botu bat du formalki eta posizio desberdina duten pertsonen arteko gatazkak (irakasleak eta ikasleak) eskubide berdineko indibiduoen arteko justizia gai bezala bideratzen dira.

2.- Erantzukizuna hedatzea. Ikasleek instituzio arauak egiterakoan parte hartzen dutenean, arauak betetzean baino konpromiso altuagoa garatzen dute naturalki.

3.- Erantzukizun kolektiboa bultzatzea eta konfiantza giroa sortzea. Garrantzitsua da erantzukizun kolektiboaren zentzua sortzea, non pertsona bakoitza taldearen ongizatearen erantzule den eta taldea pertsona bakoitzaren ongizatearen erantzule.

4.- Pentsatzen eta esaten denaren arteko koherentzia bultzatzea. Taldeak berak arrazoiketaz gain portaera morala ere bultzatu behar du. Zentzu horretan, beharrezkoa da pertsona bakoitzaren trinkotasunari buruzko hausnarketa bultzatzea, hots, defendatzen dituen balioen eta bere portaeretan islatzen direnen artekoa.



Bibliografia

Kohlbergen lanak:

- KOHLBERG, L. (1984): The psychology of moral development. San Francisco: Harper and Row. (Traducci贸n espa駉la 1992. Bilbao: Descl茅e y Brouwer)

-KOHLBERG, L., POWER, F.C. eta HIGGINS, A. (1997): La educaci贸n moral seg煤n Lawrence Kohlberg. Barcelona: Gedisa.

Kohlbergi buruzko lanak euskaraz:

-MEDRANO, C. eta OIHARTZABAL, L. (1992): Kultur-elkartasuna eta balioekiko hezkuntza,. Tantak, 8, 7-18.

Kohlbergi buruzko lanak gaztelaniaz:

- AIERBE, A., CORT脡S, A. Eta MEDRANO, C. (prentsan): Una visi贸n integradora de la teor铆a kohlberiana a partir de las cr铆ticas contextuales: propuesta de investigaci贸n. Cultura y Educaci贸n.

- CABA, M.A. De la (1993): Razonamiento y construcci贸n de valores en el aula. Infancia y Aprendizaje, 64, 73-94.

- CABA, M.A. De la (1994): Desarrollo de los valores: Una experiencia de intervenci贸n en quinto y octavo de E.G.B. desde la perspectiva constructivista. Bilbao: Servicio Editorial de la Universidad del Pais Vasco.

- CORT脡S, A., AIERBE, A. Eta MEDRANO, C. (2000): Los dilemas de los adolescentes desde el marco del ciclo vital. En Marchena, E y Alcal谩 Cuevas, C. La perspectiva de la educaci贸n en el siglo que empieza. Cadiz: Servicio de Publicaciones de la Universidad de Cadiz.

- DIAZ-AGUADO, M.J. (1990): El desarrollo moral. En Madruga, J. y Lacasa, P. (Dirs) Psicolog铆a Evolutiva. Madrid: Uned.

- DIAZ-AGUADO, M.J. eta MEDRANO, C. (1995): Educaci贸n y razonamiento moral. Bilbao:Mensajero.

- ELEZPURU, I. eta MEDRANO, C. (1995): El desarrollo de los valores a trav茅s de un modelo integrado. Aprender a Pensar, 12, 41-53.

- HERSCH, R.; REIMER, J. eta PAOLITTO, D. (1984): El crecimiento moral de Piaget a Kohlberg: Madrid: Narcea.

- MEDRANO, C. (1998): Los dilemas contextualizados Un estudio realizado en el Pais Vasco. Cultura y Educaci贸n, 11-12, 183-195.

- MEDRANO, C. (1999). Panor谩mica general de la cr铆tica al modelo estructuralista de Kohlberg. En Perez Delgado, E. y Mestre, V. Psicolog铆a del desarrollo moral y crecimiento personal. Barcelona: Ariel.

-MEDRANO, C. eta CABA, M.A. De la (1992): Trabajando con dilemas en el aula. Aprender a pensar, 5, 71-81.

Kohlbergi buruzko lanak ingelesez:

- BLATT, M. eta KOHLBERG, L. (1975): The role of clasroom discussion on children level of moral judgement. Journal of Moral Education, 4, 129-161.

- MEDRANO, C. eta CABA, M.A. De la (1994): A model of Intervention for improving Moral reasoning: An experiment in the Basque Country. Journal ofMoral Education, 23, 4, 427-437.

- MODGIL, S. eta MODGIL, C. (Eds) (1986): Lawrence Kohlberg. Consensus and Controversy. Filadelfia: Famer- Press.
IGO
LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
MARTINEZ, Bego馻:
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
VADER, Marinus:
Buru
funtzionamenduaren pedagogia.
Armelle Geninet
irakaslearen ikerlanak
Haur Hezkuntza eta espezialistak
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
MONTESSORI, Maria
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
GO褢I, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
PIAGET, Jean
FREINET, C閘estin
REICH, Wilhem
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
FOCAULT, Michel
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
VIGOTSKI
Hik Hasi Udako Topaketak
ROGERS, Carl
Heziketa, guztion erantzukizuna
Hurrengo uztailean berriro topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)
Paulo Freire
lau haizetara
Kili eta Kolo
2 urteko haurrekin lantzeko materiala
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
HOYUELOS, Alfredo:
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
NOVAK, Joseph D.
ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iru馿a: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
DECROLY, Ovide-Jean
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
FREIRE, Paulo
TEBEROSKY, Ana:
II Hik Hasi Udako Topaketak
GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Kili-Kili aldizkaria eraberritu da
HAMILTON, David
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
MATA, Marta:
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
TURIEL, Elliot
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
MARCHESI, Alvaro:
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Zorionak Ipurbeltz!
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara
IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
MENDILORRI IV eskola, Iru馿a: ...eta Mir髍en koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
GARMENDIA, Jesus:
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
Begiradaren heziketa eskolan
COSIDO, Jesus:
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
SAENZ, Maite:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
GIMENO SACRIST羴N, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Amnesiaren gaitz mortala
MONTERO, Jose Luis:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Ikastea ez da hartzea
LUKAS, J. F.:
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
AIZARNA, Kontxi:
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
Freineten 100. urteurrena
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
RIZZI, Rinaldo:
Tertulixak: autoheziketa modu bat
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
UGARTETXEA, Arantxa:
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Haur-jolasen abestiak
Etxerakolanak: betiko eztabaida
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MART脥, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
Ikuspegi pedagogikotik bidegabekeria bat da
OLVERA, Angelica:Familia Sistemikoko aditua eta ikerlaria.揝ustrairik gabe, hegorik ez dago. Eskolatik erreskatatu egin behar dira familiaren historia eta testuinguruaren historia
Usurbilgo haur eskola: Haurdun dauden amak haur eskolan
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko?
Eguna edukiak irakasten pasatzen bada, nondik atera denbora haurren kezkak, sentimenduak, arazoak... lantzeko?
Eraldaketa prozesuak. Parte-hartzean oinarrituriko metodologiak bideratuz.
PEDAGOGIA SISTEMIKOA
HOPKINS, David: Hezkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar; eskolak ekarpena egin behar dio gizarteari
Hazitegi proiektua: 0-6 urteko haur eskolak
Waldorf pedagogia
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005