[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
GARMENDIA, Joxe Fernando:
Zenbakia
Data
2001(e)ko maiatza
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Agian zenbaitzuk ahaztuta izango dituzte aurreko mendeetako Gipuzkoako auzo eta bailaretako eskola txikiak, hots, mendi eskolak, eta baita 1930az geroztik Errepublika garaian sorturiko auzo eskolak. Gure herrietako bailaretan barreiatuta zeuden eskola horiek arakatzeari eta ezagutzeari ekin zion Joxe Fermando Garmendia irakasleak. EHUko bi urteko beka bat dela medio, 1900-1951 urteen artean eskola horiek izan zuten ibilbidea aztertzen ari da. Ikerketaren ondorioak tesi batean bilduko ditu: "Gipuzkoako bailaretako eskola txikiak eta auzoeskolak XX. mendean". Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zergatik hautatu dituzu ikerketa gai bezala Gipuzkoako bailaretako eskola txikiak eta auzo eskola?

Ikerketa ugari egin dira hezkuntzari buruz, baina Gipuzkoako auzo eta bailaretako eskola txikiak behar adina aztertu gabe zeudela ohartu nintzen eta interesgarria iruditu zitzaidan. Gure gurasoak eta aitona-amona gehienak eskola hauetan ibiliak dira, hauetan jaso baitzuten beraien lehen hezkuntza, hots, lau oinarrizko arauak eta doktrina. Irakaskuntza hura nolakoa zen eta nola moldatzen ziren jakin nahi nuen.

Errepublika garaian eskola txiki hauen eredua hobetu nahian Diputazioak sorturiko auzo eskolen proiektua ere aztertu dut.



Zein izan da ikerketaren abiapuntua eta kokapena?

Gipuzkoan kokatu naiz 100 urte atzera eginda. Hemengo bailara eta azuoetan oinarrizko irakaskuntza nola garatu zen aztertu dut, batez ere XX. mendearen hasieratik mende erdira arte.



Zein zen XX. mende hasierako eskolatze egoera?

Alfabetatze maila baxua zen; Gipuzkoako herritarren ia erdia alfabetatu gabea zen, bereziki herri txikietan. Nekazal bailaretan eskolatzearen beharra ikusten zen, eta sarritan auzoetako haurren familiek, gurasoek, idatziak bidaltzen zituzten udaletara eskola irekitzeko diru laguntzak eta baimenak eskatuz. Kasuaren arabera udalen laguntza ere jasotzen zuten.



Zein ziren eskola txiki horien ezaugarriak?

Eskola horiek gehienetan baserrietan, bordetan edota eliza ondoko eraikuntzetan kokaturik egoten ziren. Irakasleak, berriz, inguruko emakumeak, sasiletratuak edo auzoko apaiz eta erlijiosoak izaten ziren. Zenbaitetan irakurtzen zekien bat izaten zen, ahal zuen bezala zekiena besteei erakusten zielarik. Batez beste prestakuntza murritzekoak ziren, titulurik gabeak, baina garai hartan esaten zen erdipurdiko maisu-maistra bat edukitzea hobe zela batere ez edukitzea baino. Irakasle horien lana ez zegoen ondo ordainduta eta askotan ofizio bat baino gehiago izaten zuten.

Maisu-maistra bakoitzak bere erara irakasten zuen, eta gehienek euskaraz, mendi etxeetatik eta baserrietatik etortzen ziren haurrek ez zekitelako gaztelaniaz. Hortaz, lehendabiziko harremana euskaraz izaten zen eta ahal zena euskaraz irakasten zen. Arazoa euskarazko liburuen urritasuna zen. Jesusen Lehena, Katona eta doktrina liburuak ziren euskarazkoak. Denbora gehiena doktrina ikasten pasatzen zuten, kristau bezala zituzten betekizunak erakustea baitzen xedeetako bat.

Batzuetan eskola horiek udalen laguntza jasotzen zuten, 100 edo 200 pezeta inguru. Beste kasu askotan gurasoek ordaintzen zuten, pezeta bat hileko, eta diru horrekin ordaitzen zen maisua edo maistra. Ez zen behartzen eskolara joatea (nahiz eta legearen arabera beharrezkoa izan), eta baserrian lana egin behar izaten zutenean ez ziren joaten. 7-12 urte bitartean joaten ziren eskolara, eta hortik aurrera ikasten jarraitu nahi zuenak herriko eskolara joan behar izaten zuten.



Garai hartan euskarazko irakaskuntza bazegoela esan dezakegu, orduan?

Sistematikoki egituratu gabe egon arren, tradizoa egon da. Gerrate karlistetan euskararen aldeko sugarra piztu zen eta gerra ondoren ere mantendu egin zen. Kontestu horretan, XIX. mende bukaeran euskararen aldeko jarrera nabarmena dago.

Bestalde, Gipuzkoako irakaskuntzaz hitz egitean, ezin dugu Espainiako irakaskuntzatik kanpo kokatu, neurri batean horrek baldintzatzen duelako. Era berean, Espainiako irakaskuntza ezin dugu Europa mendebaldeko kontestutik atera. Egoera horretan, estatu espainiarrak hezkuntza homogeneizaziorako jarrera du eta horrek nolabait hemengo irakaskuntaren garapena baldintzatzen du, nahiz eta askotan legeak paperean gelditu eta errealitatean beste gauza batzuk gertatu. Kontuan hartu behar dugu guk estaturik gabeko nazio bat osatzen dugula, eta bertako kultura eta tradizioetan oso erroturik egon garela. Hizkuntza eta kultura propioa dugu, eta horrek ezarri nahi izan den irakaskuntza baldintzatzen du.



Dena dela, Bizkaiko auzo eskolak izan ziren hemengo auzo eskolen aitzindariak, ezta?

Eskolatzea auzoetara hedatzeko Bizkaiko Diputazioak auzo eskolen eredu berria bideratu zuen.

Gipuzkoan prozesua ez da garai berean ematen. 1918an bailaretako eskola txikitak antolatu nahian oinarriak jartzen dira. Eskola horiek 1921ean ehundik gora ziren. Eskola txiki horietan euskaraz irakasten zuten, maisu-maistrak euskaldunak ziren-eta. 1926an auzo eta bailaretako berri jakin nahian inkesta bat egin zen. 1927an bailaretako eskola txikiei, mendi eskolei, buruzko arauak egin ziren. 1930ean aurrera eramango zen proiektuaren oinarri izan ziren arau haiek. Gipuzkoako auzo eskolen proiektua 1930eko abenduaren 28an onartu zuen Diputazioak.



Zertan datza, bada, 1930eko auzo eskolen proiektu hori?

Diputazioko Hezkuntza Batzordeak auzo eskolen sorrera, egituraketa eta administrazio proiektua aurkeztu zuen (Proyecto de Escuelas Rurales de Guipuzcoa). Proiektu horretan, lurralde honetako hizkuntza eta ohiturak kontuan izanik, plangintza berri, propio eta aurrerakoia bultzatu nahi izan zuen, beharrezko langileria etabaliabideak bere kargu hartuz. Udalen laguntza izan zuen eraikuntzak egiterakoan eta baita Aurrezki Kutxa Probintzialarena ere.



Zer eginkizun ditu Diputazioak proiektu hori aurrera eramateko?

Diputazioak eskolen kokapena finkatzen du, udalekin batera eraikuntzaren eredua erabaki, langileak eta beharrezko materiala izendatu, hezkuntza plana ipini eta ikuskaritzaz arduratu. Eraikuntzei dagokienez, eraikin berriak egiten dituzte; leku egokiak, argitasun handikoak, komun txukunak, frontoiak... Material aldetik ongi hornitu ziren eskola horiek: mapak, barometroa, termometroa, josteko makina... Euskarazko testu liburu batzuk bazeuden; Katona, Txomin irakaslea eta Nekazaritzako Irakurraldiak erabiltzen ziren.

Bi eskola mota bereizten ziren; nekazal eskualdekoak eta eskualde mistokoak. Nekazal eskualdetan euskaraz soilik hitz egiten zenez euskaraz irakasten zen eta gaztelaniaren lehen urratsak ere bai. Eskualde mistoetan, berriz, irakaskuntza gaztelaniazkoa zen.

Irakasleak aukeratzeko oposizioak egin ziren. Irakasle izateko tituluaedukitzea eta euskaraz jakitea ziren bete beharreko baldintzak.

21 eskola eraiki ziren, nahiz eta asmoa bost urtetan 100 eraikitzea zen. Eraikuntzak egiterakoan Diputazioak diru laguntzaren %25 ematen zuen, udalek %65 eta Aurrezki Kutxa Probintzialak %5a.



Diputazioak bere irakasleria propio hautatzen zuen oposizioak eginez, orduan?

Bai, hala da. Euskarazko froga gainditzea beharrezkoa izaten zen. Bi oposaketa egin ziren; lehenengoan 18 maisu-maistra hautatu ziren eta bigarrenean 11. Guztira 29 maisu-maistra eta ikuskari bat ziren Diputazioaren irakasleria propioa osatzen zutenak.

Irakasle horiek prestakuntza ikastaroak izaten zituzten eta eskulanetarako, laborategirako eta nekazal laneratarako prestatzen ziren.

Hori guztia eten egin zen gerra zibila etorri zenean 1936an.



Zer aldaketa ekarri zuen Francoren garaipenak?

Auzo eskolek ez zuten nortasuna eta indarra hartzeko denborarik izan. 1938ko apirilaren 18aren ondoren auzo eskola gutziak eskola nazional bihurtu ziren eta aldaketa bat baino gehiago ekarri zuen horrek. Ordura arte materialez ondo hornituta baldin bazeuden, hori bukatu egin zen. Altxamenduak uniformismoa ekarri zuen, eta Escuela Nueva deitu zitzaion ideologiak eskola guztia aldatu zuen. Euskara baztertu egin zen eta horrek lehengo arazo bera ekarri zuen: 1930ean auzo eta bailaretako haurrek gaztelaniaz ez bazekiten, 1936an ere ez.

Auzo eskoletan hainbat maistrak errepresioa jaso zuten, eta baita bailaretako eskola txikietakoek, mendi eskoletakoek ere.



Nola erreakzionatu zuten Diputazioak eta euskal gizarteak?

Errepresioa gogorra izan zen arlo guztietan. Sistema politikoa erabat aldatu zen eta kargu politikoak ere bai. Hala ere, Diputazioan agintzen zutenak euskaldun, fededun eta tradizionalistak ziren. Kontuan hartzekoa da horietako batzuk parte hartu zutela auzo eskolen proiektuaren eraketan.

Maisu-maistra erdaldunak etortzen hasi ziren eta Diputazioa ez zegoen konforme fedegabeak eta euskarik ez zekitenak zirelako. Gerra bukatu ondoren berriro ere aurreko proiektuari eustea nahi izan zuten, baina arazo handi bat zegoen: maisu-maistrak aukeratzeko eskumena galdu egin zuen.

Argi zeukaten aurreko plangintza aurrera eramateko ezinbestekoa zela maisu-maistrak aukeratzeko eskubidea izatea, horren arabera baitzegoen euskarazko hezkuntzaren garapena. Horretarako ahalmenik ez izateak ia dena mugatzen eta baldintzatzen zuen. Etortzen ziren irakasle berriak euskararen eta lekuaren ezagupenik gabekoak ziren. Orduan, eskolak eraiki eta maisu-maistra erdaldunak sartzen bazituzten ez zela ezer aurreratzen ikusten zuten. Eta noski, ez zen hura Diputazioaren proiektua. Estatuko zerrendetatik euskaldunak eta bertakoak aukeratzeko proposamena egin zen, baina ez zen posible izan. Ondorioz, Hezkuntza Batzordearen irizpidea izan zen arlo horretan esku-hartzeko aukerarik ez zegoen bitartean eraikuntza berririk ez egitea. Proiektu autonomoa egin nahi zuten beren kulturari, euskarari, herriko ohiturei eta erlijioari eusteko, baina hor bukatu zen autonmiaren ideia.

Bukatzeko, auzo eskolen proiektuari buruz esan behar da ez zela berriro horrelako proiekturik martxan jarri. Eskola txikiei edo mendi eskolei dagokienez, 1948an oraindik 80 bat eskola txiki zeuden Diputazioaren laguntzarekin. Baina laguntza oso eskasa izanik, poliki-poliki desagertzen joan ziren. 1970ean eskola horiek erabat desagertu ziren.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
Modenako haur eskolak
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xos
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Goi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Ikastoletako lehen andereoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
GIMENO SACRISTN, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÍ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
Haur Hezkuntzako profil profesionalei buruz
Eskolaren eta familiaren arteko erlazioa eta kolaborazioa funtsezkoak dira, baina ez da beti erraza izaten. Nola lortu ahalik eta harremanik egokiena?
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
106: Ezjakintasuna eta zapalkuntza oso lotsagabeak dira
107:Kataluniako Hezkuntza Itun Nazionala: eskola guztientzako onura
Irakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?
Kanpoko indarkeria irakasleengan
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Busturialdeko Eskola Txikiak
JURJO TORRES, A Coruako Unibertsitateko katedraduna
Nolako irakasleak behar ditugu XXI. mende hasierako Euskal Herrian?
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Nola antolatu tutoretza orduak? Zer egin?
Irakasleen erretiroa
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Isabel Cela. Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
PISA frogen hamaika irakurketa
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak, hau baizik: Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Joxe Amiama: "Eskola eta familia helburu bera duten bi sistema desberdin dira. Elkar onartu behar dugu eta gizatasun handiagoz jokatu"
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
Sakanako ikastolen komunikazio-plana Ikastoletako lana gizarteratuz
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
EAEko HH eta LHko Eskola Publikoko XXX. topaketak
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Familia eta irakasleriaren arteko harremanak
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
 
© 2005