| Euskal Eskolari zuzendutako atal berri honetan atzera begira jarriko gara. Euskal Herriko irakaskuntzaren hainbat alderdi ezagutzeko parada izanen dugu: maisu-maistrak, auzo eskolak, landa eskolak, Lanbide Heziketako ikastetxeak, koloniak, testu liburuak, metodologia, irakasle eskolak eta beste hainbat eta hainbat kontu. Hilero-hilero geure iraganari hurbilduko gatzaizkio atal berri honetan. |
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak |
| Espainiako eskola bateko Hezkuntza Kontseiluak andereño bati ondorengo betebeharrak ipini zizkion zortzi hilabetez eskolak emateko. Lanaren truke, eta betebehar hauek zintzo betetzearen truke, 75 pezetako ordainsaria zuen hileko.
Lan-kontratuak honela dio:
Andereñoak honakoa adosten du:
1- Ez ezkontzea. Andereñoa ezkontzen bada, lan-kontratu hau berez eta besterik gabe indargabetua geratuko da.
2- Gizonezkoekin ez ibiltzea.
3- Etxean egotea arratsaldeko 8:00ak eta goizeko 6:00ak bitartean.
4- Hiriko izozki dendetan ez ibiltzea.
5- Hiritik ez alde egitea inola ere, Ordezkarien Kontseiluko lehendakariaren baimenik gabe.
6- Zigarrorik ez erretzea. Andereñoa erretzen ari dela aurkituko balute, lan-kontratu hau berez eta besterik gabe geratuko litzateke indargabetua.
7- Garagardorik, whiskyrik edo ardorik ez edatea. Andereñoa garagardoa, whisky edo ardoa edaten ari dela aurkituko balute, lan-kontratu hau berez eta beterik gabe geratuko litzateke indargabetua.
8- Aita edo anaia ez den gizonen batekin autoz ez bidaiatzea.
9- Kolore biziko arroparik ez janztea.
10- Ilea ez tindatzea.
11- Gutxienez bi azpigona erabiltzea.
12- Orkatiletatik gora bost zentimetrora baino gehiagora gelditzen den jantzirik ez erabiltzea.
13- Ikasgela garbi edukitzea:
a) Erratza pasa egunean behin gutxienez.
b) Ur beroz zorua garbitu astean behin gutxienez.
c) Arbela garbitu egunean behin gutxienez.
d) Sua piztu 7:00etan, haurrak 8:00etan etortzen direnerako ikasgela berotu dadin.
14- Aurpegiko hautsik ez erabiltzea, ez makillatzea eta ezpainak ez margotzea. |