[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
PALACIOS, Santiago. EHUko Bilboko Irakasle Eskolako irakaslea
Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia departamentua
Teoriak
TURIEL, Elliot
Zenbakia
Data
2001(e)ko abendua
Idazlea
PALACIOS, Santiago. EHUko Bilboko Irakasle Eskolako irakaslea
Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia departamentua
Saila
Teoriak
Elliot Turielek ezagupen eta garapen sozio-moralaren teoria psikologikoa aztertu du. Ezagupen eta garapen horren hainbat eremu ikertu ditu eta hezkuntzarako zenbait irizpide plazaratu ditu. Proposatutako eremu moral, sozial eta pribatuaren arteko desberdintasunak finkatu arren, eremu hori koordinazio garapenaren zein hezkuntzaren muin bihurtzen da. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Elliot Turielen hasierako ikerketak garapen eta pentsamendu moralaren inguruan Kohlberg-ek egindako proposamenaren ildotik abiatzen dira. Jakina denez, Kohlbergen proposamen ikusgarriena garapen moralaren deskribapena izan zen. Haren ustez, garapena printzipio moral eta unibertsalaren eskurapenerako bidean kokatzen da, eta bide horrek hiru etapa zeharkatzen ditu adinarekin eta hazkundearekin batera. Garapen moralaren helmugara (printzipio unibertsalen erabilpena) heltzeko, pentsamendu konbentzionala gainditu beharra dago, hau da, gizarte eta kultura zehatzekin lotura izan dezakeen alderdia alde batera utzi behar da gatazka eta dilemen aurrean. Azken finean, Kohlbergen ustez, haurrek zein helduek beraien mundu sozial guztiak justizia kontzeptuaren inguruan antolatzen dituzte. Beraz, justizia bizitza sozialerako oinarrizko faktore bihurtzen da, eta ondorioz, giza harremanak eta instituzioei buruzko gizakiaren pentsamendua justizia kontzeptuaren inguruan egituratzen da.

Horren ondorioz, hezkuntza sozio-pertsonala justiziaren balio morala hezitzera murrizten da, baina proposamen hori globalegitzat edota gehiegikeriatzat jo daiteke. Beraz, gizakien elkarreraginak antolatzeko justiziaren egitura nahikoa dela zalantzan jartzea zilegi da. Norabide hori darama Turielek (1983) garapen moralaren ikuspuntu klasikoei (Piaget, Kohlberg) zuzentzen dien kritikak.

Elliot Turielek jatorri judua du eta Kaliforniako juduen komunitatean parte hartzen du. Kohlbergen eskutik eman zion hasiera bere ikerketa lanari, bere maisuaren azalpenak berraztertuz. Azterketa horren helburua nerabezaroan azaltzen diren inkoherentziak ulertzea da. Izan ere, nerabeek ebazpen moralak egiteari uko egiten diote sarritan, nahiz eta nerabeek beraiek ebazpen moralak egin. Turielen ustez, gertaera hori ez da pentsamenduaren 2. mailako aldi baterako erregresio edo atzerapenaren isla, baizik eta moralitate konbentzionala ukatu arren erlatibismo morala gainditzen duten printzipioetan oinarritutako moralitatea eraikitzeko ezintasunaren isla. Dena dela, nerabeek arau guztiak, moralak zein sozialak, ukatu egiten dituzte, haien ustez arbitrarioak direlako. Beraz, nerabeek gai moral eta konbentzionalak bereizteko lanean jarduten dute. Baina, nerabezaroan hasten al da bereizketa hori? Haur txikiagoak ez al dira bereizketa egiteko gai? Bi galdera horiei erantzuna emateko Turielek ezagupen sozialaren garapenerako ikuspuntu berri bat plazaratu du. Ikuspuntu berri horren arabera, berezko garapena duten hiru ezagupen eremuak bereizi egin behar dira.

Turielen ustez (Go駃, 1992), moralitatea, justiziaren zentzuan, eremu bat besterik ez da eta bereizi egin behar da eremu konbentzionaletik. Zeren eta eremu konbentzionala antolamendu sozialaren ulermenaren barruan kokatzen baita. Bi eremu horiek garapen sekuentzia ezberdina dute. Eremu bateko gertaera prototipo baten aurrean daudenean, haurrek gertaeraren izaerari dagozkion pentsamoldeak erabiltzen dituzte era egokian. Aldiz, gertaera konplexua edo dimentsio anitzekoa denean, dimentsio moralei lehentasuna ematea zaila bihurtzen zaie. Garapena, beraz, egoera sozial konplexuen aurrean hainbat eremutatik sortutako ebazpenak koordinatzeko gaitasuna zabaltzeko prozesuan datza.

Izan ere, prototipoak diren gertaera moralak epaitu behar dituenean, haurrak oso era zuzenean arrazoitzen du, eta ez Piagetek heteronomia moralari egotzi zizkion ezaugarriekin (Turiel, 1983). Adibidez, haurrek edozein aginteri obedientzia izatea ez dute beti ontzat ematen; arau moralak eta ez-moralak bereizten dituzte; ez dute arau guztiak aldaezinak eta absolutuak direnik pentsatzen; araua haustearen garrantzia eta zigorraren gogortasuna bereizi egiten dituzte; intentzio eta ondorioen artean bereizketa ere egiten dute, nahiz eta biak koordinatzeko gaitasunik ez izan.

Beraz, Turielek eskaintzen duen ikuspuntua Piaget eta Kohlbergengandik oinarrizko alderdietan urruntzen da. Esate baterako, garapen morala, Turielen ustez, ez da maila ez-moraletik beste maila moral batera igarotzen denean gertatzen, baizik eta errealitate sozialaren hainbat dimentsio eta alderdi antzeman eta koordinatzen direnean.

Turielen ustez, ikertzaile askok porrot egin dute ebazpen morala neurtzerakoan, horretarako aurkezten diren gertaerak ez baitira moralak. Besteak beste, Piagetek pentsamendu morala aztertzeko egin zituen ikerketak arau konbentzionaletan (kaniken jokoaren arauak) oinarritu zituen. Beraz, lehenengo ondorioa, Turielen ikuspuntuan oinarriturik, gertaeraren izaera kontzeptuala kontuan hartzea da, bai ebaluatzeko lanetan, bai hezkuntza jardueran.

Laburbilduz, ebazpen sozial ezberdinen existentziaren aurrean hiru jarrera aurkitzen ditugu. Piageten ustez orientazio heteronomoa eta autonomoa elkarrekin gertatzen dira, eta garapena baten edo bestearen lehentasunaren kontua da. Kohlbergen ustez garapenak pentsamenduaren berregituratzea eta gatazkaren aurrean garapenaren mailarik altuenari (unibertsala) dagozkion irizpide moralak erabiltzea dakar. Turiel ustez, berriz, arrazoibide soziala ulertzeko ebazpen sozialari dagozkion hainbat eremuren elkarrizatea proposatzen du. Eremu zehatz bateko gertaera prototipo baten aurrean dagoenean, pertsonak une horretan eremu horretan lortu duen hausnarketa egiteko mailaren arabera aztertuko du. Gertaera konplexua bada, berriz, heldutasuna eremuetako ebazpenak koordinatzeko gaitasun progresiboan islatzen da. Turielen ustez, ez dugu mundu sozialari buruzko teoria orokortzailerik eraikitzen, baizik eta teoria partzialak; hain zuzen ere, ebazpenaren hiru eremuei dagozkienak: morala, gizartekoa eta pertsonala (Turiel, 1983; Go駃, 1992).

Teoria klasikoek (Piaget, Kohlberg) neurri handi batean moralak ez diren ebazpenak alde batera uzten dituzte. Jakina, den-dena moralitatearen barruan kokatzen denean erredukzionismo larri batean erortzeko arriskuan gaude. Tesi klasikoek gizakiaren bizitza moralizatu egiten dute, eta azpitik, existentziaren ikuskera traszendentalista izaten dute. Eskolastikaren moraltasunak duen printzipioak dioen bezala, ez dago giza ekintza axolagaberik, denak onak edo txarrak dira. Horren ondorioz, gizakiari uko egin zaio bere kabuz, nahiaren edota zaletasunaren arabera, erabakitzeko esparrua.



Ideia nagusiak

Esan dugunez, Turielen ideia nagusia hauxe da: ezagupen sozio-morala eremu moral, soziala edo konbentzional eta pertsonalean antolatzen da, eta eremu bakoitza maila ebolutiboan eta kontzeptualean ezberdina da. Ebolutiboki, eremu horiek sortzen dira pentsamenduaren objektuak diren errealitateak baliatzeko, eraikitzeko eta ulertzeko era ezberdinak identifikatu ahal direnean. Hau da, mundu soziala anitza da, eta kualitatiboki ezberdinak diren elkarreragin sozialei aurre egin behar die gizakiak beste pertsonekin eta gertaerekin aldez aurretik izandako esperientzian oinarriturik.

Metodologiari dagokionez, eremu horiek identifikatzeko Turielek arrazonamenduaren bi elementu eskaintzen ditu: ebazpenaren irizpideak eta justifikazioaren kategoriak. Lehendabizikoak pentsamenduaren alderdi formaletan oinarritzen dira, irizpideak ezagupen eremu baten parametroen definizioa eta identifikazio jardueran erabiltzen diren ebazpena dira-eta.

Bigarrengoak, justifikazioaren kategoriak, eremu baten barruan erabiltzen diren arrazonamenduak dira. Justifikazio horiek eremu bakoitzaren barruan pentsamenduaren sistema egitaratuak osatzen dituzte, eta adinarekin batera (Smetana, 1981) aldakuntzak suertatzen dira, ez ebazpenaren irizpideekin bezala (Tisak eta Turiel, 1988). Hau da, nahiz eta justifikazioak eremu berekoak izan, kualitatiboki ezberdinak diren beste batzuk izatera hel daitezke.

Turielen ustez, eremu morala (justizia eta zilegitasunaren kontzeptu moralak) baliabideen banaketa, ardura, konfiantza eta besteenganako onura edo kaltea azaltzen dituzten elkarreragin sozialetatik eraikitzen da. Alderdi morala jarduera edo elkarreraginaren beraren faktoreetan oinarritzen da, eskubideen urraketan, besteei sortutako kaltean edo onuran. Hau da, besteekiko nola jokatu behar den jakiteari berari dagozkion ezaugarrietan.

Ezagupen moralaren eremua beharrezkotasunarekin, pertsonalitate ezarekin, aldaezintasunarekin eta arauen orokortze ebazpenaren irizpideekin identifikatzen da. Izan ere, agindu moralak betebeharrekoak dira; beraz, norberaren ezaugarrietatik urrun daude, oinarri arbitrarioak dituzten irizpideen truke aldaezinak dira, eta egoera eta kontestu sozialetan zehar zabaltzeko gai izan behar dira.

Eremu sozio-konbentzionala, berriz, sistema soziala mantentzeko eta pertsonen arteko harremanak koordinatzeko erabiltzen diren jokatzeko uniformetasunen inguruan kokatzen da. Egoera sozialean dauden erregulartasunen jatorria antzemate jardueran bilatu behar da, adibidez; janzteko erak, rol sexualak edo jokaera sozialaren moduak. Izan ere, gertaera sozio-konbentzionaletatik ez da betebeharreko agindurik sortzen, baizik eta sistema sozialen barruko harremanak koordinatzeko akordioz lortutako uniformetasunak. Beraz, arau sozio-konbentzionalak arbitrarioak dira, kontestu sozial zehatzen araberakoak, eta funtzio bera bete ahal duten beste jarduera eta erabakiak posible direla onartzen da.

Ezagupen pertsonalaren eremua ondorio moralik ez duten eta arautze sozialetatik kanpo geratzen diren gertaerek eta jarduerek osatzen dute. Are zehatzago, eremu pertsonalak zuhurtasunaren eta pribatutasunaren alderdiak biltzen ditu bere baitan. Zuhurtasunaren esparruan norberari kalte egiten dionaren ekiditze-ebazpenak agertzen dira, eta pribatutasunak aske erabakitzeko norberaren esparruaren isla izan nahi du. Beraz, gertaeren izaera indibiduala azpimarratu egiten da ezagupen eremu honetan.



Heziketa esku-hartzeak

Hezkuntza sozio-moralari dagokionez, esku-hartzearen helburua zenbait irizpide eraikitzen laguntzea da. Beste modu batean esanda, jokaera sozio-pertsonalaren irizpideak (morala, konbentzionala, zuhurtasuna, sozio-antolakuntza, pribatutasuna...) koordinatzen eta bereizten lagundu behar du (Go駃, 1992).

Beraz, hezkuntzaren esku-hartzea ezin da hezkuntza moralaren esparrura mugatu. Hau da, ezin dira era berean irakatsi norberaren kalteari edo onurari dagozkion gertaerak, besteen onura edo eskubideei dagozkienak eta norberaren aukera askeari eta adostasun sozialari dagozkionak.

Ikuspuntu horretatik jartzen diren jarraibideak hauxek izan dira:

1. Lehen aipatu dugunez, ebazpen sozio-pertsonalaren eta moralaren oinarrizko irizpide batzuk, ez asko, eraiki eta koordinatzen lagundu behar da.

2. Sustatu nahi den jokaera sozio-pertsonalaren irizpideari dagozkion gaiak, kontuak eta edukiak aukeratu behar dira. Hori dela eta, gertaera sozio-pertsonalen aldez aurretiko analisia behar-beharrezkoa da.

3. Oinarrizko irizpide sozio-pertsonal bakoitza eraikitzeko, oso baliagarria da eremu baten gertaera prototipikoak aukeratzea.

4. Ebazpenaren irizpide bera gai ezberdinekin landu ahal da. Amaigabeko balio zerrendetan galtzea ekidin behar da.

5. Eduki sozio-pertsonal zehatza lantzerakoan jokaeraren irizpide bat baino gehiago sustatzen ari dira, seguraski. Azken finean, arrazonamenduaren egiturari arreta jartzea exijitzen du, eta ez hainbeste edukiei.

6. Gertaera konplexuek (bizitza sozialeko gehienak) sorrarazten dituzten ebazpen mota ezberdinak koordinatzen lagundu behar da, zeren eta irakurketa bat baino gehiago egin baitaiteke. Gertaera horien konplexutasuna dela-eta, izan daitezkeen erantzukizunak kontuan hartu behar dira; nola koordinatu edo zeini eman lehentasuna.





Bibliografia



Turielen lanak:

- TURIEL, E. (1984). El desarrollo del conocimiento social. Moralidad y convenci贸n. Madril. Debate.

- TURIEL, E. (1989). Dominios y categor铆as en el desarrollo cognitivo y social. E. Turiel, I. Enesco y J. Linaza (Eds.)-en, El mundo social en la mente del ni駉. (37-67. orr.). Madril. Alianza.

- TURIEL, E. eta HILDEBRANDT, C.; WAINRYB, C: (1991). Judging social issues: difficulties, inconsistencies and consistencies. Monografs of the Society for Research in Child Development, 2, 140-143 orr..

- TURIEL, E. (1998). Notes from the underground: Culture, conflict, and subversion J. Langer, M. Killen, (Eds.)-en; Piaget, evolution, and development. The Jean Piaget symposium series. (271-296 orr.). New Jersey. Lawrence Erlbaum Associates.



Turieli buruzko lanak gaztelaniaz:

- GO脩I, A. (1992). La educaci贸n social. Un reto para la escuela. Bartzelona. Gra贸.

- DIAZ-AGUADO, M. J. eta MEDRANO, C. (1995). Educaci贸n y razonamiento moral. Bilbao. Mensajero.

- GO脩I, A. (1996). Psicolog铆a de la educaci贸n sociopersonal. Madril. Fundamentos.

- PALACIOS, S. (1996). La insumisi贸n. Comprensi贸n sociomoral de sucesos sociales complejos. Revista de Psicodid谩ctica, 1, 103-121.

- GO脩I, A. (2000). Adolescencia y discusiones familiares. Madril. EOS.

- GO脩I, A. (2000). Psicolog铆a del individualismo. Madril. EOS.



Turieli buruzko lanak ingelesez:

- SMETANA, J. (1982). Concepts of self and morality. Women's reasoning about abortion. New York. Praeger.

- NUCCI, L. P. eta WEBER E. (1991). The domain approach to values education: From theory to practice. W. M. Kurtines, J.L. Gewirtz (Eds.)-en, Handbook of moral behavior and development. Vol. 3: Application. (251-266 orr.) New Jersey. Lawrence Erlbaum Associates.

- HART, D. eta KILLEN, M. (1996). Morality in everyday life. Developmental perspectives. Cambridge: University Press.

- SALTZSTEIN H. D. (1991). Why are nonprotypical events so difficult, and what are the implications for social-developmental psychology?. Monografs of the Society for Research in Child Development, 2, 104-116.

- SMETANA, J. eta BITZ, B. (1996). Adolescents' conceptions of teachers' authority and their relations to rule violations in school. Child Development, 3, 1153-1172.

- HHELWIG, C. C. (1997). The role of agent and social context in judgments of freedom of speech and religion. Child-Development, 3, 484-495.

- GLASSMAN, M. eta ZAN, B. (1995). Moral activity and domain theory: An alternative interpretation of research with young children. Developmental Review, 15, 432-457.

- TISAK, M. eta TURIEL, E. (1988). Variation in seriouness of transgression and children's moral and conventional concepts. Developmental Psychology, 24, 352-357.

- WAINRYB, C. eta TURIEL E. (1993). Conceptual and informational features in moral decision making. Educational Psychologist, 3, 205-218.
IGO
LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
MARTINEZ, Bego馻:
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
VADER, Marinus:
Buru
funtzionamenduaren pedagogia.
Armelle Geninet
irakaslearen ikerlanak
Haur Hezkuntza eta espezialistak
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
MONTESSORI, Maria
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
GO褢I, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
PIAGET, Jean
FREINET, C閘estin
REICH, Wilhem
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
FOCAULT, Michel
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
VIGOTSKI
Hik Hasi Udako Topaketak
ROGERS, Carl
Heziketa, guztion erantzukizuna
Hurrengo uztailean berriro topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)
Paulo Freire
lau haizetara
Kili eta Kolo
2 urteko haurrekin lantzeko materiala
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
HOYUELOS, Alfredo:
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
NOVAK, Joseph D.
ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iru馿a: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
DECROLY, Ovide-Jean
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
FREIRE, Paulo
KOHLBERG, Lauwrence
TEBEROSKY, Ana:
II Hik Hasi Udako Topaketak
GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Kili-Kili aldizkaria eraberritu da
HAMILTON, David
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
MATA, Marta:
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
MARCHESI, Alvaro:
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Zorionak Ipurbeltz!
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara
IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
MENDILORRI IV eskola, Iru馿a: ...eta Mir髍en koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
GARMENDIA, Jesus:
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
Begiradaren heziketa eskolan
COSIDO, Jesus:
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
SAENZ, Maite:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
GIMENO SACRIST羴N, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Amnesiaren gaitz mortala
MONTERO, Jose Luis:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Ikastea ez da hartzea
LUKAS, J. F.:
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
AIZARNA, Kontxi:
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
Freineten 100. urteurrena
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
RIZZI, Rinaldo:
Tertulixak: autoheziketa modu bat
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
UGARTETXEA, Arantxa:
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Haur-jolasen abestiak
Etxerakolanak: betiko eztabaida
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MART脥, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
Ikuspegi pedagogikotik bidegabekeria bat da
OLVERA, Angelica:Familia Sistemikoko aditua eta ikerlaria.揝ustrairik gabe, hegorik ez dago. Eskolatik erreskatatu egin behar dira familiaren historia eta testuinguruaren historia
Usurbilgo haur eskola: Haurdun dauden amak haur eskolan
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko?
Eguna edukiak irakasten pasatzen bada, nondik atera denbora haurren kezkak, sentimenduak, arazoak... lantzeko?
Eraldaketa prozesuak. Parte-hartzean oinarrituriko metodologiak bideratuz.
PEDAGOGIA SISTEMIKOA
HOPKINS, David: Hezkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar; eskolak ekarpena egin behar dio gizarteari
Hazitegi proiektua: 0-6 urteko haur eskolak
Waldorf pedagogia
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005