[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
Elkarrizketa
BORQUɉ, Mari Carme:
Zenbakia
Data
2002(e)ko otsaila
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Hik Hasi II. Udako Topaketetan Gatazken tailerra... dagokion irtenbideekin izeneko saioa eman zuen Mari Carme Borqué katalanak. Aspalditik dabil gai hori lantzen; hasieran bere kontura eta ondoren Rosa Sensat erakundean. Gai horren inguruan interesatutako eta sentsibilizatutako pertsonek talde bat osatu zuten, eta geroztik arrakasta handia izan duten ikastaroak antolatu dituzte; bai Rosa Sensaten eta baita Hobetuz eta Garatu bezalako Kataluniako formazio programetan ere.

Guí­a de la Mediacación Escolar izeneko gida bat egina du. Gatazkaren gaia lantzeko ikasleekin egin daitezkeen ariketak eta adibideak biltzen ditu bertan.

Hik Hasi II. Udako Topaketetan eman zuen saioa interaktiboa izan zen; gatazka ardatz bezala hartuz eta hortik abiatuz, ikasleekin batera elkarrizketaren eta bakearen kultura nola sor eta landu daitekeen hausnartzeko aukera ireki zuen.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zer transmititzen zenuen gatazken inguruko saioetan?

Batez ere, eskolan nahiz eskolatik kanpo bizi ditugun gatazkek gure bizitzaren zati bat osatzen dutela. Oso garrantzitsua da gatazkak tratatzeko modu konstruktibistak, positiboak eta sortzaileak ikastea. Eta modu horietan oso garrantzitsua da pertsonak kontuan izatea.

Gatazka bat sortzen denean banatu egiten gara, bestea etsaia dela pentsatzen dugu eta irabazi egin behar diogula. Orduan, gatazkak biko ikuspegitik fokatzen ditugun bakoitzean, mugak jartzen ditugu. Aldiz, ikuspegi naturalago batetik fokatzen ditugunean, gatazka horiek geure burua prestatzeko eta ikasteko aukera bihurtzen dira.



Zein da saio horien azken helburua?

Bakoitzak bere bizitzan protagonismo handia daukala konturatzea, eta bere inguruko egoerak aldatzeko gai dela jabetzea. Ez gara ahalegintzen eraginkorrak izateko teknikak irakasten, hau da, lau gatazketatik hirutan irabazi dugula esateko teknikak. Aitzitik, kultura aldaketa bilatzen ari gara, besteengana irekitzen eta denok parte har dezakegula konturarazten.



Nola lortzen da hori?

Ekintza ugari egiten ditugu, saio bibentzialak egiten saiatzen garelarik. Izan ere, oso ohituta gaude gatazkei buruz hitz egiten eta ondo edo gaizki dagoen epaitzen. Epaileak gure ordez erabakitzen duen sistema batean ohituta gaude. Horregatik, hori aldatzeko eta norberak duen protagonismoa eta zeresana berreskuratzeko, ekintzak planteatu eta praktikan jartzen ditugu.



Zer-nolako ekintzak dira?

Ekintza guztiak zenbait atalen ingurukoak dira. Atal bat gatazka ulertzearena da. Gatazkak nola aztertu, zer elementu dituzten, nola esku hartu, gure inguruan zein gatazka dauden ikusi, nola sortzen diren, nola konpon daitezkeen eta antzeko gauzak aztertzen dira atal honetan.

Beste bat komunikazio irekia da. Niri komunikazio irekiaz hitz egitea gehiago gustatzen zait, eta ez komunikazio eraginkorraz. Hori teknokratikoagoa da, irakatsi dizutena zure mesederako erabil dezakezularik eta besteei kalte eginez. Komunikazio irekiak, ordea, zuk dakizuna edo zuregan piztu dena besteei ezagutaraztea esan nahi du. Horregatik, elkarren arteko ezagutza bultzatzen duten ekintzak egiten ditugu hasieran. Zeren beste pertsonak baliabide onak baitira guretzat, ez dira etsaiak edo ezezagunak.

Aho hizkuntza eta gorputz hizkuntza ere asko lantzen ditugu.

Emozio eta sentimenduen adierazpena da beste atal bat. Hutsune izugarria daukagu gure adimen emozionalean. Eta gatazketan beti present daudenez, kontuan hartu behar ditugu pertsonari tratamendu integrala emateko.

Beste atal bat pentsamendu trebeziena da. Besteen ideiak argudiatzen ditugu eta kontra egin. Hori guztia taldean egiten dugu, eta ideia berriena eta sortzaileena ateratzen duen pertsona da benetan bere ingurunea aldatzea lortzen duena.

Partaidetza aktiboa bultzatzen dugu denek parte har dezaten.

Elkarbizitza baketsua garrantzitsua da ikastetxearen barruan zein kanpoan.

Beligerantzia positiboa ere aintzat hartzen dugun beste atal bat da. Izan ere, pertsonek ez dute lasaitu behar gatazka beren ingurunera egokitu dutenean soilik, baizik eta ingurune globalarekin inplikatu ondoren, beste batzuk beraiek bezala edo okerrago daudelako.

Azkenik, bitartekaritza prozesua bera aztertzen da. Bitartekaritza kanpoko hirugarren pertsona batek zubi lanak egitea da.



Kataluniako zenbait ikastetxetan Bitartekaritza Zerbitzua dago. Zer da hori?

Gatazkak konpontzen laguntzen duen zerbitzua da. Oraindik esperimentu fasean dago eta ikastetxe guztietan ez dago berdin antolatua; bakoitza egokia iruditzen zaion moduan antolatzen ari da.

Zerbitzu horretan gatazkak konpontzen laguntzen duten bitartekariak daude. Haatik, bitartekariek ez diote gatazkari irtenbidea ematen, baizik eta giroa, espazioa, denbora eta komunikazio modua sortzen dute inplikatutako pertsonek soluzioa bila dezaten.

Zerbitzua borondatezkoa eta konfidentziala da. Gainera, boterea pertsonen eskuetan dagoela bermatzen da eta hori asko apreziatzen da; hau da, norberak erabaki eta esan ahal izantea gauzak.



Nola laguntzen dute bitartekariek gatazkak konpontzen? Zein baliabide erabiltzen dituzte?

Bitartekariek gatazka duten pertsonak beste espazio eta denbora batean kokatzen dituzte. Pertsona horiek dagoeneko ez dira bereiztutako edo banatutako pertsonak, baizik eta gatazka batek lotutako pertsonak. Behin batak besteari (edo besteei) entzun ondoren, eta bakoitzaren ikuspegi eta sentimenduen berri jakin eta gero, irtenbideak bilatzen laguntzen diete bitartekariek. Ondoren, inplikatutako pertsonek baloratu, aukeratu eta beraiei egokiena iruditzen zaien erabakia hartzen dute. Azken finean, beraiek pentsatu duten moduan jartzen dute praktikan irtenbide hori.



Nor dira zerbitzu horretara joaten direnak?

Beti gatazkan inplikatuta dauden pertsona guztiak joaten dira. Esperientziak erakutsi digunez, irakasleei askoz ere gehiago kostatzen zaie ikasleekin bitartekaritza prozesu batean parte hartzea. Izan ere, hasieran autoritatatea galduko ote duten beldur izaten dira. Eta probatu dutenek behin eta berriro errepikatu dute, ez baitute autoritaterik galtzen, errespetua eta konfiantza irabazi baizik.

Gainera, askotan ikaslea hobeto ezagutzeko modua izaten da. Ezen, irakasle rolean bete-betean sartzen denak eta irakasteko soilik dagoela uste duenak, sarritan ez daki nori irakasten ari den. Eta noski, ikaslea ezagutzen ez badu, askoz okerrago irakasten du.



Bitartekaritza Zerbitzua duten ikastetxeak nolakoak dira?

Orain dela pare bat urte Katalunian bospasei ikastetxe ziren zerbitzu hori zutenak eta guztiak Bigarren Hezkuntzakoak ziren. Pixkanaka, ordea, geroz eta gehiago hedatzen ari da.

Dena dela, argi utzi behar da ikastetxe batek Bitartekaritza Zerbitzua edukitzeak ez duela esan nahi ikastetxe gatazkatsua denik, baizik eta zentro horretan badakitela gatazkak ikaskuntzaren iturri direla eta guraso, irakasle, ikasle, langile ez irakasle eta han dauden pertsona guztien artean harreman eta giro ona baldin badago, ikastetxearen funtzioak berme askoz gehiagorekin burutuko direla.

Bitartekaritza Zerbitzurik ez dagoen eskoletan gatazkak konpontzeko ikastetxeko araudira jotzen dute. Zerbitzu hori dagoen eskoletan, ostera, hara jo dezake.

Zerbitzua ongi antolatuta baldin badago, bitartekariak denen artean aukeratzen dituzte. Normalean bi bitartekari egoten dira gatazka egoera bakoitzean, gauza ugari hartu behar baitira kontuan: ahozkoa ez den lengoaia, bakoitza nola sentitzen den... Zenbait ikastetxetan bitartekariak neska-mutilak dira, ikastetxeko ikasleak beraiek.
IGO
SALAS, Begoña:
VAZQUEZ, Amaia:
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
MARTINEZ, Begoña:
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
GAZTAёAGA, Maixabel:
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
CHOKLER, Myrtha Hebe:
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
HERNANDEZ, Pedro:
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
AUCOUTURIER, Bernard:
Droga menpekotasunen prebentzioa
Hezkidetza, detaile sutilen indarra
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Antzuolako herri eskola:
Psikomotrizitatea
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
PLACER, Felix:
ELKARRI:
Emakumeak eta hezkidetza
Neskak, emakumeak... eta hezkuntza mundua
ZABALZA, Miguel Angel: Bakegintzarako hezkuntza hizpide
AZURMENDI, Joxe:
GARCIA, Maite:
ALMEN IKASTOLA, Eskoriatza: Ikasleak filosofatzen
CONJIL, Txus:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
102: Irudien eraginak kezkatzen bagaitu, orain dugu hausnartzeko parada
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Nola eta nork erabakitzen du zein baliotan hezi haurrak? Hor ere manipulatzen al da?
Uda giroko aisialdia
ALONSO, Juan Carlos: psikologoa
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
Alboan fundazioa herrien elkartasunaren alde lanean
Erlijioak ba al du lekurik ikastetxe laikoetan?
JOSU TXAPARTEGI
HAURRAK AFEKTIBITATE ETA SEXU ANIZTASUNEAN HEZTEN
PEDAGOGIA 2007 HABANAN
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
DAVILA, Paulí: Hiri hezitzaileak
Haurrek, elkarren arteko gatazkak haien artean konpondu behar al dituzte? Kasu horretan jazarpenak izateko aukera handiagoa al da? Zer egin behar dute irakasleek?
Haurrak gehiegi babesten al ditugu? Haur berekoiak egiten ari al gara? Ia ahaleginik egin gabe, bat-batean nahi duten guztia lortzea, egokia al da?
CHACON ARTEAGA, Nancy: “Balioek eta moralak arreta berezia eskatzen dute pertsonen prestakuntza prozesuetan”
IZAGIRRE, Patxi: Haurrei heriotzaren aurrean minaren adierazpena normalizatzen erakutsi behar diegu
Balioen heziketarako ardatzak
Afektibitatea eta sexu hezkuntza
 
© 2005