[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
URIBE-ETXEBERRIA, Arantxa. EHUko Pedagogia Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakaslea Bestelakoa
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Zenbakia
Data
2002(e)ko apirila
Idazlea
URIBE-ETXEBERRIA, Arantxa. EHUko Pedagogia Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakaslea
Saila
Bestelakoa
Gure adinekoen artean oraindik ere norbait kaxako umea, haur expositoa edo Fraisorokoa izan zela entzuten dugu. Izen horien atzean haur abandonatuaren errealitatea ezkutatzen da, eta historiagileek haurtzaro abandonatua izenez landu dute gaia1. Gaur egun zenbait herrialde txirotan horren maiz gertatzen den fenomeno hori gure artean ere garrantzitsua izan da. Baina, zergatik uzten ziren haurrak? Nola sortu zen Gipuzkoako Sehaska Etxea? Nola egiten zioten aurre utzitako haurren haziera eta heziketari?... Lantxo honek haurtzaro abandonatuari emandako trataera eskaintzea du helburu. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Nahiz eta denboraren eta tokiaren arabera arrazoiak aldatuz joan, historian zehar haurrak uzteko zio nagusiak pobrezia eta ilegitimitatea izan dira. Haurak hiltzea ekiditearren, XVI. eta XVII. mendeetan haur abandonatuak jasotzeko inklusak eta exposito etxeak zeritzen erakundeak sortu ziren Europan. XVIII. mendearen bukaeran gobernu gizonen idatzietan eta zenbait ekintzatan haurtzaroarekiko interes berri bat nabarmentzen hasi zen, eta XIX. mendean eta XX. mendearen lehenengo hamarkadetan, industrializazioaren bilakaerarekin batera ezartzen ari zen ordena sozial modernoan, haurtzaroaren babesaren eta defentsaren inguruko diseinu eta ezarpenarekin aurrera jo zen.

Prozesu horren barnean kokatzen dira haurtzaroaren legedi berezia -1904ko Haurtzaroaren Babesaren Legea, adibidez-, horrekin lotutako erakunde administratiboen sorrera, laguntza soziala eta hezkuntzan kokatutako zenbait ekintza2. Garai horretan haurren heriotza tasa, haurren abandonua eta haurren lana izan ziren arazo nagusiak. Momentuz haurren abandonu fisikoari buruz ariko gara, kategoria horretan bi abandonu mota kontuan hartzen zirela jakinda; alde batetik, abandonu fisikoa, hau da, kaxako umeen fenomenoa; eta bestetik abandonu morala edota haur eta haurtzaro gaizkilearen fenomenoa.



Antolaketa administratiboa

Abandonuaren trataera modernoan kokatuz eta haur abandonatuen egoeraren hobekuntzari bultzada nabarmena emanez, XX. mendearen hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiak Fraisoroko Sehaska Etxea eraiki zuen Zizurkilgo Landetxe probintzialean. 1903an Donostiako Tornu Etxean jasota zeuden haurrak Fraisorora eraman zituzten, erakunde hori abian jarriz. Exposito etxe berri horren modernizazio mailak eta horrek ahalbidetzen zuen kalitateak prestigioa izan zuen bai estatuan eta bai nazioartean ere, eta era horretako erakunde onenetarikotzat hartu zen3. Fraisororen ezarpena, XVIII. mendearen bukaeran hasi eta XIX. mendearen bukaera arte Biltzar Nagusiak eta Foru Aldundiak haur abandonatuei zuzendutako diru laguntzen antolaketa eta garapena bideratzeko prozesuaren ondorioa dugu4.

Horrela, 1910eko Expositoei buruzko Arautegian arlo horri antolaketa administratibo berria eman zitzaion. Alde batetik, 1844an sortutako Expositoen Partidu Batzordea (Donostia, Tolosa, Azpeitia eta Bergarakoak) Gipuzkoako alderdi judizial bakoitzeko diputatuez osatutako Expositoen Batzorde Probintzialak ordezkatu zuen. Horrekin batera, herri bakoitzeko apaizak, alkateak, medikuak, eta inudeak eta herriko haurrak begiztatuko zituzten Emakume Batzorde batek osatutako Batzorde Lokalak antolatu ziren. Batzorde horiek kaxako haurren hazkuntza eta heziketa egokiaren bermea eta zaintza gertutik egitea zuten helburu. Horrela, XX. mendearen hasieran Gipuzkoak nahiko garaiz ekin zien eraikuntza berri bati -hain famatua izatera iritsi zen Fraisoro etxea- eta administrazio sistema egoki bati.



Amak, umeak eta inudeak

Fraisoroko Sehaska Etxean jasotzen ziren haur batzuk tornuetan utziak izaten ziren. Hortik zetorkien kaxako ume deitura. Beste haur batzuk ama etxeetan jaioak izaten ziren (XX. mendean gehienen kasua hala zelan). Tornua antzina inklusarekin lotutako elementua dugu eta askotan inklusei ere tornu etxeak esaten zieten. Gipuzkoan, 1910 arte bost tornu zeuden Miserikordia etxeetan kokaturik; urte horretan Bergarakoa eta Azpeitikoa itxi egin zituzten eta Donostiako San Jose Egoitzakoa, Tolosako Miserikordia etxekoa eta Fraisorokoa 1916an itxi zituzten (garai hartan Bizkaian bat eta Nafarroan bi zeuden). Tornuen itxiera horrek haurren datuak gero eta gehiago ezagutzea ahalbidetu zuen, umeen jatorriari buruzko anonimatuari aurre eginez.

Ama etxeak , berriz, haurdunaldiaren azken bi hilabeteetarako ama ezkongabeentzat prestatuta zeuden tokiak ziren. Gertuko inguruneak sorrarazten zuen lotsa, iraina eta bazterketa gainditzeko toki moduan sortu ziren XIX. mendean. Zentzu horretan, 1880an Gipuzkoako Foru Aldundiak ongintzako Sorospen etxeen ospitaleetako gela itxiak eta zenbatuak sortzeko agindu zuen, eta 1903tik 1913 arte Tolosako Miserikordia etxean zentralizatu zuten zerbitzu hori. Hamarkada horretako datu bilketaren arabera, Tolosako ama etxean haurdun zeuden 568 emakume ezkongabe hartu ziren, eta horietatik %75 inguru 15-25 urte bitartekoak ziren. Emakume gehienek erditutako umea (garaitako diskurtso moralistek bekatuaren seme edo alaba deitzen zien) utzi egiten zuten, eta ondoren Fraisoron jasotzen ziren. Emakume erdiak beren familietara bueltatzen ziren; besteak batzuk, aldiz, zerbitzari lanak betetzera burgesiaren etxeetara -kasu askotan inude modura- edo Fraisoroko umeak haztera joaten ziren, eta gutxi batzuk erlijio ordena batean sartzen ziren (Oblatu edo Adoratrizesetan)5.

1913ko otsailean Fraisoron bertan amentzako gela bat ezarri zen, eta gero hainbat alditan handitu eta berrituko zen. Handik aurrera hara joaten ziren, eta ez emakume gipuzkoarrak soilik, baita beste lurralde batzuetakoak ere. Ama etxean sartutako emakumeen artean %50 besterik ez zen gipuzkoarra; gainerako %50etik erdiak Nafarroakoak, Iparraldekoak eta beste euskal lurraldeetakoak ziren; eta beste erdiak estatuko probintzietakoak.

Sehaska etxeetan jasotako umeen haziera epea kezkagarria izaten zen, heriotza tasa % 30-50 ingurura iristen baitzen. Gipuzkoan, berriz, garai hartan arazo horri aurre egiteko neurri sendoak jarri ziren martxan, eta ondorioz 1929an %7ra jaitsi zen heriotza tasa6. 1909tik aurrera ama etxean erditutako amek derrigorrean bere umeari bularra eman behar zioten, dudarik gabe garaiko Haurtzaintzarako amaren edoskitzearen inguruko arau bati jarraituz. Geroago, 1916an titia emate hori bi hilabetekoa izatea ezarri zen, eta gauza bera egin zen bi urte beranduago Bizkaiko Exposito Etxean. Neurri horrek, elikadura egokia bermatzearekin batera, haurrarekin emakume gehiago gelditzea zuen helburu. 1931n garrantzi handiko neurria onartu zen: bere umea edoskitzeko eta hazteko ardura hartzen zuen ama ezkongabeari lehenengo bi urteetan diru laguntza ematea. Dudarik gabe, II. Errepublikaren irekitasun ideologikoak ahalbidetu zuen ama ezkongabeak umearekin gelditzea eta Sehaska etxeetan izan ziren kopuru handiak murriztea.

Lehenengo hilabeteetan amei bularra emanarazi ondoren, umeen hazierarekin jarraitzen zutenak inudeak edo a馻k izaten ziren. Historian zehar horien eskasia izan da haur abandonatuen biziraupenarekin lotutako beste arazo bat; bai barruko inudeak edo internoak deitzen zirenen eskasia (ama etxean erditu ondoren bere umea edota beste ume batzuk elikatzera gelditu edo geldiarazten zituzten emakumeak), eta baita kanpoko edo externoena ere (Fraisoroko ume bat etxean hazteko hartzen zuten emakumeak). Biberoiaren bidezko elikadura zabaldu arte (mende honen hasieran hasi zen prozesua), inudeen merkatua oso handia izan zen, eta eskaera-eskaintza erlazioaren arteko gorabeheraren arabera jokatu izan zuen. Baina garrantzizkoa iruditzen zait azaltzea inude eskasia zegoenean eskasia horrek haur abandonatuak kaltetzen zituela beti, izan ere, sektore pribatuan inudeak askoz hobeto kontsideratuta eta ordainduta zeudenez, hara joaten ziren lehendabizi7. Inudeen eskasia garaietan, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzu horren ordainketak bilduz eta Udal batzordeei inudeen bila ibiltzeko eskaera eginez egiten zion aurre arazoari.

Haurrak inudeekin jartzeak oinarrizko bi funtzio betetzen zituen: alde batetik, Sehaska etxeko umeen pilaketa arintzea, eta bestetik, haur horiek familia batean sartzea. Fraisoro sortu ondorengo hiru hamarkadetan haur berrien sarreraren batez bestekoa 160koa zela kontuan hartzen badugu, argi dago erakunde horren inguruan pertsona asko mugitzen zirela. Horrela, Foru Aldundiak haur horiek probintzian zehar zabaltzea eta bereziki baserrietara eta biztanle gutxiko herrietara bidaltzea zuen helburu. Inude horien betekizunak eta eskubideak (adibidez, sifilisaz kutsatutako inudearen diru laguntzak eta sendabideak, hileroko batzorde lokalengana joateko derrigortasuna...) araututa zeuden Gipuzkoan, eta 1909an euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zen kartilan agertzen dira zehazki adierazita haurtzaintza modernoaren arauak haziera egokia izateko.

Gaur egun hainbeste zabaltzen ari diren adopzioak, nahiz eta prohijazio prozedura bete, lehen ere egiten ziren, haur abandonatuen familiakotze prozesua bermatzen zenaren adierazle zirelarik. Batetik, inude batekin zegoen haurrak behin 7 urte betetzen zituenean, inudeak eta bere senarrak benetako prohijazioa egin zezaketen Diputazioan egiten zen kontratu moduko ekintza formal baten bitartez. Bestetik, inudea izan gabeko emazte batek -eta bere senarrak- haur bat prohijatu nahi bazuten, honako pausoak eman behar zituzten: Tolosako Miserikordian haurra aukeratu, batzorde probintzialean eskaera egin, eta Exposito Batzordearen erabakiaren ondoren, prohijazioaren betebeharrak egin. Prohijazio horren bitartez, haurra seme edo alabatzat hartzen zuenak haurra zaintzeko, elikatzeko eta hezteko konpromisoa hartzen zuen, baina haurrek ez zeuzkaten seme-alabek legez izan ohi zituzten eskubide berak (ondareak jasotzekoa, adibidez). Adopzio legalak ere egiten ziren, baina oso bakanak ziren eta beti ere senar-emazteak seme-alabarik ezin izan zutela erakutsi behar zuten, eta adoptatutako haurrak legez seme-alaben eskubideak jasotzen zituen.

Prohijatutako haurrekin gertatzen ziren gehiegikeriak kontrolatu nahian eta Batzorde lokalen pean zegoen betebehar hori ez zela betetzen ikusita, 1916tik aurrera herrietan zeuden haurren egoera kontrolatzeko ikuskaritza bisitak ezarri ziren Gipuzkoan. Eskoriatzako Exposito Batzordeko I. Arana kideak 1917an azaltzen zuen moduan, maiz gertatzen ziren esplotazio egoerak: "... los prohijantes tienen una mina con el exp贸sito, sin que 茅ste pueda pedir por sus trabajos una remuneraci贸n en met谩lico a que la mayor铆a de las veces es acreedor...". Askotan esplotazio horrek ondoren gazte marjinazioa ekarri ohi zuen eta, egoera horri aurre egin nahian, Foru Aldundia zenbait neurri prestatzen hasi zen II. Errepublika garaian, hala nola, lan prestakuntza bultzatzeko proiektuak, probintziako lanetan sortzen ziren lanpostuetarako abandonatuek txanda ez gordetzea, edota ahalmen handiko abandonatuei ikasketak egiteko diru laguntzak eskaintzea.

Horren guztiaren ondoren, lehenik eta behin zera esan beharra dago: Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekintzari esker, haur abandonatuen heriotza tasa asko jaitsi zela, eta horrekin batera, haur horien bizitza penagarriak hobekuntza nabarmena izan zuela. Azpimarragarriena hobekuntza horretan inudeen -eta horien familien- ekintzak izan zuen garrantzia da, horiexek izan baitziren haur horien hazkundearen eta bizitzaren ardatz. Azkenik, ezin ahantz ditzakegu amak, beraiek izan zirelako burgesiaren giza ordenarekin lotutako emakumearen genero eraikuntzaren prozesuan mespretxua eta zapalkuntza sufritu zutenak.聲







1 Euskal Herrian zentratutako lanen artean hurrengoak aipa ditzakegu: VALVERDE, L. (1994): Entre el desohonor y la miseria. Infancia abandonada en Guip煤zcoa y Navarra, siglos XVIII y XIX. Bilbo. UPV/EHU; URIBE-ETXEBARRIA, A. (1996): Marginalidad "protegida". Mujeres y ni駉s abandonados en Navarra (1890-1930). Bilbo. UPV/EHU; P. UNDA: "La exposici贸n en Vizcaya en el siglo XIX: nacimiento y problem谩tica financiera de la Casa de Exp贸sitos de Bilbao". Enfance abandon茅e et soci茅t茅 en Europe (1991); MART脥NEZ MART脥N, M. A. (1996): Guip煤zcoa en la vanguardia del Reformismo social. Beneficencia, ahorro y previsi贸n (1876-1936). Donostia. Guip煤zcoa Donostia Kutxa

2 DAVILA, P., URIBE-ETXEBARRIA, A. eta ZABALETA, I. (1991): "Haurtzaroaren babesari buruzko ikuspegi historikoa". Tantak, 6. zkia.; URIBE-ETXEBARRIA, A. (1994): "Haurtzaroaren babesaren instituzionalizatze prozesua Hego Euskal Herrian (1900-1930)". Tantak, 11. zkia.

3 Honela adierazten da garaiko pediatra espainiar garrantzitsuen zenbait idatzitan.

4 Honela, 1791. urtean Elgoibarren elkartutako batzordeak probintzia osorako exposito etxe bat sortzearen proposamena egin zuen. 1803an Expositoei buruzko Arautegia. Aurretik 1794 eta 1796 Expositoei buruzko Erregelamendu Errealei zenbait aldaketa egin eta zenbait zehaztapen ezarri ziren. 1844an Exposito Arautegi berria eta 1891ko arautegiaren berrikuntza.

5 Datu hauek eta artikulu honetan azalduko diren beste datu zehatzak Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibategitik aterata daude. Kasu honetan 1904-1912 Tolosako Partiduko Ama Etxearen Erregistro Liburutik, 5396 Karpetaren 2 espedientetik.

6 1912-1945 urteen arteko umeen sarrera kopuruak, amarekin joandakoak, inudeekin ateratakoak eta heriotza-tasari buruzko datuen bilketa 1946ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fraisoroko Sehaska eta Ama Etxearen Memorian ikus daitezke.

7 Mende honen hasierako Gipuzkoako prentsan askotan inudeen eskakizunak eta agentzien zerbitzuak azaltzen ziren.

Ramo de Exp贸sitos: Patente, Obligaciones rec铆procas de la Administraci贸n y de las nodrizas e Instrucciones. Donostia. Gipuzkoako inprimategia, 1909.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGO褢AZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GO褢I, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
EST蓧VEZ, Xos
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iru馿a: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andere駉en lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andere駉a
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Go駃, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Ikastoletako lehen andere駉ak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
I馻ki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iru馿a:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, I馻ki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, I駃go:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebi駏ko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Soh眉ta: Xib眉tarren habia
GIMENO SACRIST羴N, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iru馿rriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iru馿a) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa M陋: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Soh黷a:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L麓educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MART脥, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
Samaniego ikastetxea, Tolosa: Eskola bioklimatiko eta jasangarri bakarra
AITOR ikastola, Donostia: Gabonak aurreko egunak prestatzen
Nekazaritza eskolak: biharko lehen sektorea prestatzen
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
106: Ezjakintasuna eta zapalkuntza oso lotsagabeak dira
107:Kataluniako Hezkuntza Itun Nazionala: eskola guztientzako onura
Irakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
ETXEKO IRAKASKUNTZA
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Isabel Cela. 揌ezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
PISA frogen hamaika irakurketa
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu 慐gin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak, hau baizik: 慚endira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?挿
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Gazteak eta euskara
 
© 2005