[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
CLEGG, John:
Zenbakia
Data
2002(e)ko maiatza
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Britania Handiko eskoletan National Literacy Strategy izeneko estrategia jarri zuten abian orain dela lau urte Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta orain bi urte Bigarren Hezkuntzakoetan. Irakurketa eta idazketa mailak igotzeko saiakera da berau. Horretarako, hizkuntzaren zeharkakotasunean oinarritzen da, hau da; hizkuntza funtsezkoa da eskolan ikasi ahal izateko, baina hizkuntza ez da ohiko lau trebetasunetan (entzumena, ahozkotasuna, irakurketa eta idazketa) soilik gauzatzen. Ikasteko estrategiek, ezagutza ahalbidetzen duten prozesuek eta kontzeptuek ere hizkuntzarekin harreman zuzena dute eta horiek ere irakatsi behar zaizkie ikasleei. Hori guztia da hizkuntzaren zeharkakotasuna.

John Clegg Londresko hizkuntza aholkulariak Ikastolen Elkarteak antolatutako Euskararen erabilera jardunaldietan aurkeztu zuen National Literacy Strategy eta horren inguruko xehetasunak eman dizkigu.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zer da Ingalaterra eta Galeseko eskola guztietan ezarrita dagoen National Literacy Strategy delako estrategia?

Orain dela lau urte ezarri zen estrategia horren ardatza alfabetatze irakaskuntzako metodologian aldaketak eginez irakurketa eta idazketa maila igotzea da. Eta horretarako, ikasi ahal izateko funtsezkoa den hizkuntza beste modu batera landu behar da eskolan. Orain dela bi urte Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara ere zabaldu genuen eta horri KS3 (Oinarrizko 3. Fasea) deitzen diogu.



Zein izan ziren ekimen hori martxan jartzeko funtsezko arrazoiak?

Alde batetik, gobernuak parte-hartze zuzena eta zabala izatea metodologia horretan. Eta bestetik, lehen esan bezala, eskoletako alfabetatze maila igotzea, eta horretarako, hizkuntzaren lanketan ordura arte kontuan hartzen ez ziren hainbat alor aintzat hartzea irakasle guztiek, bai hizkuntzakoek eta baita gaikakoek ere.



Hizkuntzaren zeharkakotasuna dei al geniezaioke horri?

Bai, alfabetatzea ez da irakurtzen eta idazten ikastea soilik; entzumena eta mintzamena ere biltzen ditu eta baita ikaskuntzako hizketaren kalitate alfabetatua ere, nola ikasleen arteko hizketa hala ikasle eta irakasleen artekoa. Alfabetatzea osotasunean eskolako ikaskuntzaren oinarri moduan hartzen dugu, gaien arteko eta gaietako oinarri moduan.



Horrek zer egikizun eskatzen dio irakasleari gelan?

Estrategia martxan jartzeak irakasleari eskatzen dio ikasleari eskatzen zaion hizkuntza eta ikaskuntza eskaera nagusiak zehaztea eta ikasgai hori irakasterakoan ikasleei eskaera horiek betetzen lagunduko dieten ariketak sartzea. Beste modu batera esanda, hizkuntza erabiltzen irakastea.

Esaten ari naizena zera da: hizkuntza eskolako ikaskuntzarako beharrezkoa dela eta ikasleei ez diegula laguntzen hizkuntza behar adina erabiltzen. Hizkuntzan bereziki garrantzitsua da hizkuntza trebetasun moduan (entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena), ikasteko teknika moduan eta prozesu kognitibo eta kontzeptu moduan, bai gai espezifikoetan eta bai hizkuntza akademiko orokorrean. Orduan, hizkuntza garrantzitsua bada, irakasle guztiek jakin behar dute hizkuntza garapena eta kontzeptuzko garapena nola gertatzen den.



Zergatik diozu ikasleei ez zaiela laguntzen hizkuntza trebetasunak erabiltzen?

Ikasleei zenbait lan egitea eskatzen zaie. Maila baxuenetan, adibidez, testua irakur dezaten eskatzen zaie. Baina testua irakurtzeak zer esan nahi du? Denok dakigu horrek ikasleak hainbat gauza egiteko gai izatea esan nahi duela. Esate baterako, aurretik jakitea izenburuetatik zeri buruz joango den testua; paragrafoen egitura erabiltzea paragrafoak zeri buruz joango diren iragartzeko; lokailuak erabiltzea testuaren antolaketa logikoa jarraitzeko; hitz ezezagun baten testuingurua erabiltzea bere esanahia asmatzeko: loturak egitea izenordainen eta horien moduko aurrekarien artean; eta abar.

Garbi dago irakurketa kontzeptuaren azpian trebetasun gehiago ezkutatzen direla eta ez dizkiegu azpitrebetasun horiek irakasten. Gauza bera gertatzen da entzumena, mintzamena, idazketa eta beste hizkuntza trebetasunekin ere. Horien guztien azpian dauden trebetasunak ikasleek beste nonbait ikasi dituztelakoan egoten gara.



Emango al dizkiguzu adibide gehiago?

Adibide, ikasteko tekniken inguruan pentsatzen dugu ikasleek hainbat gauza egin behar dituztela: informazioa non aurkitu jakin (liburutegia, Internet...); liburutegien kasuan txartela erabili eta ordenagailu bidezko bilaketa egin; zenbaki sistema ulertu; liburuak gaiarentzat duen garrantzia ebaluatu (adibidez aurkibidea eta edukien aurkibidea eskaneatuz); liburuko zati garrantzitsuenak aurkitu; irakurri (aurretik aipatutako azpitrebetasunak erabiliz); liburutik oharrak jaso (lan konplexua, izatez); hainbat liburutatik idatzitako oharrak modu koherentean batu; eta abar.

Beste adibide bat da ikasleei behin eta berriz eskatzen zaiela definitzeko, sailkatzeko, aurresateko, konparatzeko, kausa eta zergatia azaltzeko eta abar. Ikasleek hori guztia egin al dezakete? Ez hain erraz, esperientziak erakutsi didanez.

Eta irakaslea gai izango ote da ikasleei nola definitzen den irakasteko? Batzuetan ez. Guk geuk kontu handiz pentsatu behar izaten dut definizio bat nola egiten den. Gai jakinetako irakasle askok ez diete inoiz eskatu beraien buruei definizio bat egiteko, eta are gutxiago ikasleei irakatsi.



Zergatik gertatzen da hori?

Ez zaigulako eskatzen ikasleei funtzio kognitiboak linguistikoki nola burutzen diren argi irakastea, ez dagoelako irakaskuntza programan edo eskola liburuan eta ez gaituztelako horretarako prestatu. Eta batez ere, matematikari gisa, agian ez dugulako pentsatzen gure lana denik matematikarako beharrezkoak diren prozesu kognitiboak eta diskurtsokoak argi irakastea.



Orduan, irakasleok zer jakin beharko genuke hizkuntzari buruz?

Irakasle guztiek hizkuntzaren ezagutza izan beharko lukete. Haatik, ez da hain erraza zehaztea gaikako irakasleek zehazki zer jakin beharko luketen hizkuntzari buruz eta zer izan beharko lukeen soilik hizkuntza adituen alorrekoa.

Esate baterako, irakasle guztiek jakin behar al dute ortografia? Nire ustez bai, eta seguraski denak ados egongo dira. Eta ahoskatzen? Gaikako irakasleek esango al lukete beraien kontua denik? Eta gramatika? Gaikako irakasle askok hori beraien lana ez dela esango lukete. Eta zer esan hiztegiaz? Gaikako irakasleek gaiaren hiztegi espezifikoa beraien eremua dela esango dute: automatikoki irakasten dute. Baina zer esan hiztegi orokorraz, gaiaren espezifikoa ez denaz? Hiztegi hori beharrezko da gaiez mintzatzeko, baina gaiaren hiztegi espezifikoa ez denez, irakasleek ez dute irakasten. Ezta ama hizkuntzako irakasleek ere. Hiztegia umezurtza da hezkuntza curriculumean: inork ez du bere ardura hartzen. Baina segurutzat jotzen al dugu ikasleek erabil dezaketela? Bai, eta ikasleei nota jaitsi edo igo egiten zaie azterketetan hiztegi hori erabiltzeagatik. Michael Marland (1977) EBko ikasketa buru bikainak suposizioko irakaskuntza (assumptive teaching) deitu zion horri. Alegia, nahiz eta nire ikasgaia ikasteko beharrezko baldintza izan ikasleek hizkuntza trebetasunak eta irakaskuntzako batzuk izatea, nik ez ditut trebetasun horiek irakasten: ikasleek badituztela segurutzat jotzen dut. Eta nik jartzen ditudan notak ikasleek dituzten trebetasunen araberakoak dira.



Zein dira ustez ikasleek badakitela ziurtzat jo eta erabiltzen ditugun hitzak eta kontzeptuak?

Maila guztietan ez dira berdinak izango, baina zerrenda bat egin dezakegu gehien erabiltzen ditugunekin. Ziur nago gutako edozeinak antzeko zerrenda irudika dezakeela (zerrenda ondorengo taulan agertzen da).

Orduan, irakaslek zer jakin behar dute ortografia, ahoskera, gramatika, hiztegia, diskurtsoa, prozesu kognitiboak, hizkuntza trebetasunak eta azpitrebetasunak, ikasteko teknikak, ikasgelako modu interaktiboak...?

Hizkuntzaren ezaugarri gehienak jakin beharko lituzkete irakasleek; bereziki elementu linguistiko horiek baliabide kognitibo eta lingustiko moduan nola funtzionatzen duten gai horietan ezagutza gehiago izateko.



Hala ere, gauza bat da jakitea eta beste bat irakastea. Batzuen ustez hizkuntzako eta ikaskuntzako trebetasunak aditu batek irakatsi beharko lituzke.

Agian funtziona dezake, baina horren eraginak murritzak dira. Hizkuntza eta kognizioa oso sartuta daude gaietan eta gaien irakaskuntzan. Horregatik, ez da oso baliagarria izango hizkuntza trebetasunak isolatzea.

Adibide bat jarriko dizuet. Iraskaslearen hizketa desberdina da irakaslearen, ikasgaiaren, irakasteko helburuaren eta abarren arabera. Behin ingelesa hizkuntza gehigarri moduan irakasten zuten irakasleentzat ikastaro bat ematen ari nintzela, irakasle batek -Ingalaterrako erdialdeko Milton Keynes-eko Bigarren Hezkuntza eskola batekoa bera- bere esperientzia kontatu zidan. Bangladeseko ikasle bat zuen, 14 bat urtekoa, eskola gustukoa ez zuena. Eskolatik alde egiten hasia zen. Ez zegoen gustura. Beraz, irakasle horrek berarekin hitz egin zuen, eta ikasleak esan zion irakasleak ez zituela ulertzen. Hori eskolan gustura ez egoteko nahikoa arrazoia da, ezta? Izango dira, bai, etxean ikaskuntzako eta irakaskuntzako hizkuntzarik erabiltzen ez duten haurrak, eta zer esanik ez gure metropolietan. Neskatoak esan zuen bazegoela ondo ulertzen zuen irakasle bat. Orduan, nire kideak irakasle horren eskolan gelaren atzealdean esertzea erabaki zuen irakasle horren hizkuntzak zein ezaugarri zuen ikusteko. Irakasleak modu berezi batean hitz egiten zuela ikusi zuen: ikasgaiaren eremu eta argibide argiak erabiltzen zituen; esaldi argiak eta sintaktikoki bakunak; azalpen eta prozesuen segida argiak eta ordenatuak; hiztegi ulergarria, azalpenez, ikusizko tresnez, hitz aukeraketez eta abarrez lagunduta; errepikapena; ulermena egiaztatzea; ahots goren eta argia, doinu eta tonu markatua; ikusizko tresnak; ikasleen parte-hartze osoa; ikasleen banakako lanaren kritika konstruktiboa; eta ikasleak animatzeko modu maitekorra.

Esan al dezakegu irakasle hori zerbait berezia egiten ari dela? Ez dut uste. Edozein irakaslek egin dezake, baina behar adina egiten al dute? Askok ez.

Irakaslearen hizketa musika instrumentu bat bezalakoa da: hainbat gauza egiteko erabil daiteke; lortu nahi duzun efektuaren arabera modula daiteke. Baina, zoritxarrez, gutariko askok tonu bat edo bi besterik ez dakizkigu.



KS3 estrategiara itzuliz, nola egituratzen da? Nola jarri duzue martxan?

Hainbat mailatan antolatzen da. Ikasgelaren mailan irakasle guztiek beraien gaietan hizkuntzak dituen oinarrizko erabileretan zentratu behar dute eta ikasleei lagundu behar die erabilera horiek ulertzen eta horiei ahal den probetxurik gehien ateratzen gaia ikasteko.

Ingeleseko departamentuan, berriz, estrategiak ingeleseko irakasleei eskatzen die ingelesaren erabilerari dagokion irakaskuntza programa berriekin ohitzea; eta kontuan hartzea hizkuntza trebetasunez gain hizkuntzaren zeharkakotasuna, ikasteko teknikak eta pentsatzeko teknikak.

Eskolari dagokionez, berriz, estrategiak jarduera zehatzak burutzeko eskatzen dio; hain zuzen ere, eskolako hizkuntza eta ikaskuntzari buruzko jarduerak. Esate baterako, ikasle zaharragoek gazteagoei irakurtzen laguntzea, gurasoek laguntzea eta hizkuntza garatzeko zehar planak egitea. Eskola gehienek eskola alfabetatzeko koordinatzaile bat izendatzen dute.

Tokian tokiko hezkuntza autoritateari politikak estrategia gune horretan koordinatzea eskatzen dio. Guneko hezkuntza autoritateek normalean KS3ko alfabetatze koordinatzaile bat izendatzen dute hori egiteko.

Azkenik, ikuskaritzan gobernu zentraleko hezkuntza ikuskaritzak eskatzen du politikako baldintzak bere ikuskapen erregimenean sartzea.



Nola baloratzen duzue orain arte egindakoa? Arrakasta izaten ari dela esan al daiteke?

Goizegi da KS3 alfabetatze estrategiak arrakasta izango duen ala ez esateko. Hau da eskola guztietan abian dagoen lehenengo ikasturtea. Arazoak daude, batez ere ingeleseko irakasleei lan gehiena egitea eskatu zaielako eta gaikako irakasleei hizkuntzaren inguruan egitea eskatu zaien lana ez delako nahikoa. Baina denborarekin estrategiak arrakasta izango duen itxura du. Aurretik zenbait ikastetxetan jarri zen egitasmo pilotuak agerian utzi ditu zein diren eskolako alfabetatze politika arrakastatsua izateko ezaugarriak.



Zein dira ezaugarri horiek?

Ezaugarri edo eragileak hamar dira: ekimenaren kudeaketa praktikan jartzea; alfabetatze programan lanean diharduen langile kopurua; eskolak zenbateraino hartzen duen estrategia anitzeko ikuspuntua; ekimena zenbateraino dagoen instituzionalizatua eskola bakoitzean; ikasgelek zenbateraino bultzatzen duten alfabetatzea; irakasleak zenbateraino jabetzen diren alfabetatzeaz eta zenbateraino zuzentzen dituzten ikasgelako aukerak alfabetatzea garatzeko; irakasleek zenbateraino egiten duten denboraren zentzuzko erabilera alfabetatze eskoletan; martxan dagoen programak zenbateraino hartzen duen lana sistema ikuskatzeko, burutzeko, abian jartzeko eta ebaluatzeko; parte hartzen dutenek, ikasleek barne, noraino uste duten funtzionatuko duela parte hartzeko edozein estrategiak; eskola parte-hartzaile bakoitzean tokian tokiko hezkuntzako autoritateak zenbaterainoko laguntza eman duen eta zein kalitatekoa.
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
TILA ez da lasaigarria
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005