[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
LOPEZ-GOёI, Irene. NUPeko irakaslea Bestelakoa
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
Zenbakia
Data
2002(e)ko maiatza
Idazlea
LOPEZ-GOёI, Irene. NUPeko irakaslea
Saila
Bestelakoa
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Julia Fernández Zabaleta maistra nazionalista euskalduna dugu, emakumeen eskubideak eta euskal kulturarenak aldarrikatu zituen nafarra. Euskal nafar nazionalismoarekin eta gerra aurreko Irueko Euskal Eskolarekin izan zuen harremanagatik ekarri dugu hona.

Iruean sortu zen 1895eko urriaren 9an. Aita Maerukoa zuen eta ama, berriz, Ziraukikoa. Anaia Valentín Fernández Zabaleta, euskal nazionalista hori ere, abokatua zen Iruean, eta gero Mexikora erbesteratu zen. Euskal nazionalismoan gaztetatik ibilia zen emakume nafar honek heldua zenean ikasi zuen euskara, eta hainbat hitzaldi eman zituen hizkuntza horretan Emakume Abertzale Batzako (EAB) kide gisa.

Julia Fernández Zabaleta hiru hitz erabiliz definitu beharko bagenu, emakumea, maistra eta nazionalista zela esango genuke, horiek baitira haren hiru ezaugarri nabarmenenak.



Julia, emakume nazionalista

Emakume Abertzale Batza (EAB) bereziki interesatzen zaigu, gerra zibilaren aurreko nazionalismoan Nafarroan izan zuen eraginagatik. Erakunde hori Bizkaian sortu bazen ere, 1931-36. urteen bitartean Euskal Herriko Hegoaldeko lau herrialdeetan zabaldu zen. Irueko Centro Vascon 1931ko urriaren 8an emakume talde bat Nafarroako EAB sortzeko asmoz bildu zen. Horrela, batzorde kudeatzailea eratu, barne arautegia sortu eta nafar emakumeei zuzendutako idazki propagandistikoa egin zuten. Idazki horrek hiru lan ardatz zituen: euskal nazionalismoa zabaltzea gizonen eragina iristen ez zen eremuetara; errepresaliatutako euskal kideei elkartasuna eta laguntza eskaintzea eta herriaren kultura zabaltzeko erakundeak sortzea.

Irueko EAB sortzeko hiriburuko Centro Vascon egindako biltzarrean zuzendaritza batzordea aukeratu zen eta honako hauek izan ziren hautatuak: Julia Fernández Zabaleta lehendakari; Katalina Alastuey Garaikoetxea lehendakariorde, Margarita Herrera diruzain; Araceli Arbizu idazkari; Maria Biskarret Nabaz idazkariorde (Iruea, 1907-1989); eta kidetzat Juana Urrutia, Jesusa Arantzadi eta Beatriz Urmeneta. Emakume horiek hagitz lotuak aurkituko ditugu Irueko mugimendu euskaltzale ororekin.

EABren sarea Nafarroan zehar osatuz joan zen, 22 elkarte sortzeraino -nahiz eta 17 soilik egon legeztaturik-, eta hasieran ezarritako hiru lan ardatzak jorratzeari ekin zioten. Gaztetxuekin batera folklorea (antzerki emanaldiak, dantza taldeak, txistulari taldeak, abestiak...), haurrentzako jaialdiak, elkartasun jarduerak Gabon del solidario ), jarduera politikoak eta euskal irakaskuntzarekin lotutako ekintzak gauzatu zituzten. Ekimen horiek guztiek nafar euskal nazionalismoaren nortasuna sendotzen lagundu bazuten ere, erakunde horren azkeneko helburua azpimarratu nahiko genuke, bereziki eragin handikoa suertatu baitzen Nafarroako euskal irakaskuntzarentzat. Izan ere, haren indarraz sortu zen Irueko Euskal Eskola 1931n. EABk eta gerra aurreko nafar euskal irakaskuntzak izan zituzten loturak antzematen ahal ditugu Lizarrako zein Elizondoko Euskal Eskoletan ere, bi herri horietan lanean aritu ziren andereoak ere EABko partaide izan baitziren.

Emakume haiek, hagitz aktiboak izateaz gainera, kritiko agertzen ziren alderdiak emakumeei ematen zien esparruarekin. Uribe-Etxebarria ikertzaileak dioenez, nafar emakumeak beste lurraldeetako emakumeak baino aktiboago agertu ziren emakumeen eskubideen erreibindikazioan. Arlo horretan Euskal Herriko nazionalismoan nolabaiteko aitzindaritza hartu zuten.

Julia Fernández Zabaleta jarrera kritiko horren adibide dugu. Ez zuen nahikotzat jotzen euskal nazionalismoak emakumeei ematen zien papera. Gerra aurreko euskal nazionalismoak emakumeei eskaintzen zien betekizuna tradizionala zen; baserrian edo etxean euskal familiaren balioak gordetzea eta hurrengo belaunaldiei transmititzea ziren helburu nagusiak. Julia Fernándezek, haatik, gehiago eskatzen zuen emakumeentzat. Beste herrialdeetan emakumeek etxetik at, politikan edo bizitza publikoan orokorrean, erdietsitako lorpenak ez zituen alboratu nahi, eta zeregin berri horiek aldarrikatu zituen mitinetan. Horrela, eman zituen hitzaldietan emakumeentzat beste espazio, betekizun eta eskubide batzuk erreibindikatu zituen. Honako hauek dira, hain zuzen ere, Donostian, 1924ko abenduaren 14an emakumearen etorkizunari buruz emandako hitzaldian azaldu zituen ideia nagusienak, J. Chueca ikertzaileak laburbilduta:

- Emakumezkoa gizona bezain gauza da edozein ardurari eta eginkizuni ekiteko.

- Emakumeak lanerako eta hezkuntzarako eskubidea izan behar du. Emakumeari ez dagokio ezkontzaren zain egotea. Emakumeak lana eskuratu behar du, eta ez edozein eratara ordaintzen den lana, ongi saritua izanen dena baizik. Gauza bera hezkuntzari dagokionez. Gizona bezain prestua denez, beharrezkoa da hezkuntzaz baliatzea edozein ikasketa aurrera eramateko eta nolabaiteko independentzia ekonomikoa izateko.

Edonola ere, Julia, Irueko EABko Katalina Alastuey eta Maria Biskarret bezala, ez zen emakumeen eskubideen erreibindikaziora soilik mugatu; Irueko gerra aurreko Euskal Eskola irekitzen lagundu zuten. Izan ere, nafar hiriburuko lehen EABko osaketan partaide izan zirenen artean, hiru horiek, maistrak izanik, lotura bereziak izan zituzten euren artean. Juliak eta Katalinak ibilbide pedagogiko eta politiko berdintsua izan zuten, bai gerra aurretik eta bai ondoren ere. Biek Irueko Eskola Normalean ikasi zuten eta hiriburuko San Frantziskoko udal eskoletan aritu ziren lanean.

Katalina Alastuey Iruean jaio zen 1898ko abenduaren 26an, eta bera ere emakume ekintzailea izan zen; jarduera politikoetan aritzeaz gain, Eskola Normaleko ikasle ohien elkartea sortu zuen 1920an. Maria Biskarret Nabazek (Iruea, 1907-1989) beste bi ahizpa eta bi anaia eduki zituen eta gerra zibilean horietako bi erbesteratuak izan ziren. Irueko Eskola Normalean ikasi zuen eta 1927an diploma lortu. Euskara heldua zenean ikasi zuen. EAJko eta, bereziki, EABko kide izan zen. Estatuko maistra izanik eskola nazionaletan aritu zen lanean. Bere izenean aurkeztu zen Euskal Eskola irekitzeko baimenaren eskaera Irueko Udaletxean eta ardura berezia izan zuen eskola horren sorkuntzan zein garapenean.



Julia, maistra

EABko hiru emakume hauek, maistra nazionalistak hirurak, Eskola Berriaren kariaz uztarketa pedagogikoa eduki zutela garbi dago, horren nolakotasuna antzematen zaila bada ere. Nolanahi ere, Juliak pedagogia berrikuntzarekin zuen interes teorikoa eta praktikoa islatzen duten agiriak, nolanahi ere, baditugu.

XX. mendearen lehen laurdenean Maria Montessori mediku italiarra bere ekarpen pedagogikoa zabaltzen ari zen Europan zehar. Hedapen horren ibilaldiaren barruan Bartzelonan ikastaroa eman behar zuen 1916ko otsailetik maiatzera bitartean. Juliak, karrera bukatu berria zuela, Irueko Udalari Maria Montessorik eman behar zuen ikastarorako diru laguntza eskatu zion. Udalak, Eskola Normaleko espediente ona aztertuta -ohorezko matrikula anitz, karrera bukaerako nota bikainak eta goi mailako errebalidan sari berezia- eta ikastaroa jaso ondoren udalaren menpe zeuden eskolaurreko eskoletarako ekarpen interesgarria izanen zelakoan, Julia Fernándezi 300 pezetako diru laguntza ematea erabaki zuen 1916ko otsailaren 19an egin zuen bilkuran.

Agindu bezala, hiru hilabetez Bartzelonan Maria Montessorik berak emandako ikastaroan parte hartu zuen. Ikastaro horri buruz Juliak egindako txostena dugu bere interes pedagogikoaren adierazle, 1916ko urriaren 9an sinatu zuena. Bi atal jorratu zituen bertan: lehen atalean Montessorik proposatzen zituen hainbat esparru garatu zituen (esan bezala, txosten horren argitalpenaren bidez mediku italiar haren teknikak hiriburuko udal eskoletan zabaltzea baitzen Irueko Udalaren helburua), eta bigarrenean teknika horien alderdi hobegarri zein kritikagarriak aztertu zituen. Zinez interesgarria suertatzen da horien irakurketa, 21 urte betetzear zegoen andereo batengandik espero zitekeen baino sakontasun handiagoz eginda baitaude. Bereziki kritikatu zuen emakume teorialari italiarrak hizkuntzari ematen zion trataera eskasa. Horrekin batera, Juliak ez zuen aipatu gabe utzi nahi izan hizkuntza garatzeko irakaslearen lanak duen garrantzia ere. Halaber, Montessorik eskolaurretik lehenengo irakaskuntzarako proposatzen zuen jarraipena kritikatu zuen.

Orobat, badugu Julia Fernández Zabaletaren balio pedagogiko praktikoaz testigantza pertsonal bat ere, Maria Biskarreten ahizpa Presentxurena, alegia. Irueko Euskal Eskolako ikasle ohi horrek Julia izan zuen maistra San Frantziskoko udal eskoletan. Lekukotasun horrek dioenaren arabera, maistra aparta izan zen Julia. Bere metodoa aktiboa omen zen: ateraldien bidez, fenomenoen inguruko burutazioak eginez, gauzak ukituz, jolasen eta abestien bitartez... ikasten zuten eta anitzetan pianoa jotzera bere aita Valentin, katedraleko organista zena, eramaten zuen. Presentxuk dioenaren arabera, ikuskaria bera ere anitzetan etortzen zen gelara Juliaren metodologia ikustera.

Eusko Ikaskuntzak antolatutako udako ikastaroetan ere parte hartzen zuten bai Maria Biskarretek eta bai Julia Fernandezek. Edonola ere, ez dirudi prestakuntza jarraitua soilik emakume horien interes pertsonala zenik, euskal irakaskuntzaren inguruan ibiltzen zirenen beharra baizik. Izan ere, halaxe agintzen zen Eusko Ikastola Batzako andereoentzat egin zen arautegian.



Euskal Herri mailako harremanak

Irueko Euskal Eskolak Euskal Herriko beste eskolekin eduki zuen koordinazioari buruzkorik ez dugu inon idatzita aurkitu. Alabaina, badakigu koordinazioa eduki zutela. Izan ere, alde batetik, antzeko proposamen teoriko-pedagogikoak ikusten ditugu Iruekoak Euskal Eskolarako egindako arautegian eta Eusko Ikastola Batzak egindakoan. Beste aldetik, Nafarroako Euskal Eskoletan aritzen ziren andereoak Eusko Emakume Batzako kide izanik, gure ustez, lotura pedagogikoak harreman politikoetatik ere iritsiko ziren.

Harremanen gakoa hiru emakumerengan datzala uste dugu: Elbira Zipitriarengan, Maria Biskarretengan eta Julia Fernándezengan. Irueko Euskal Eskolan hiru maistra horietatik bakar batek ere andereo jardun ez zuen arren, beren artean uztarturik aurkitzen ditugu, bai eskolaren pedagogia esparruan, bai politika arloan. Elbira Zipitria andereo bazebilen jada Donostiako Muoa ikastetxean, Maria Biskarret Irueko Euskal Eskolako arduraduna zen eta Julia Fernández Irueko EABko buruzagia. Anitzetan elkartzen ziren. Maria Biskarret batzuetan egona zen Elbiraren Donostiako etxean, Fermin Kalbeton kalean. Bestalde, behin baino gehiagotan elkartu ziren han-hemenkako ikastaroetan. Julia eta Elbira elkarrekin ikusiko ditugu Eusko Ikaskuntzak 1932. urtean Iruean antolatutako ikastaroan ateratako argazki batean, eta urte berean Gaiarre antzokian Elbira Zipitriak haurrekin egindako erakustaldian ere elkarrekin aurkituko ditugu. Izan ere, Eusko Ikaskuntzak 1932an Iruean antolatutako Udako Ikastaroetan Aita Alzoren Elebitasunari buruzko hitzaldiaren ondoren, Elbira Zipitriak Donostiako Koruko Andre Mariko haur batzuekin euskaraz ikasten ahal zela erakutsi zuen: "Arrigarria Irakasleak, Zipitria´r Elbira jatorrak, euskeraz ta sutsu agurra ta aurkestea egin zuan. Itzetan trebe ta ausartiegitxo entzule aientzat, ote?...Txalotu zuten gogorki. Euskeraz galdetzen die umiai: lenbizi euskeraz, gero erdaraz... Matematika-gai zailenetakoak, Lutelizti, Edesti gai zailak".



Gerra ondorengoa

Gerra zibila bukatu baino lehenago hasita zegoen jada hainbat herrialdetan erbesteratuen mugimendua. Halaxe suertatu zen Nafarroan ere: gerra hasi bezain pronto gehiengoa altxatuen alde jartzearekin batera hasi zen erbesteratuen mugimendua, bai bertakoena eta bai estatuko beste herrialdeetakoena ere, Nafarroak duen kokapen geografikoa dela-eta. Erresistentziarako mugalari sare bat eratu zen Nafarroako Baztan bailaran, Euskal Herriko hainbat eremurekin harremanetan egon zena: "Alava" Sarea. Horren osaketan, gehienak emakumeak izanik, baztandar baten lana, Bittori Etxeberriarena, goraipatu behar da. Sare horrek lanean jarraitu zuen 1940. urteko abendura bitartean, Frantziako gobernu kolaborazionistak Alemaniarekin hitzarmena sinatu arte.

Erbesteratu ziren nafar horien artean batzuk Frantzian gelditu ziren; beste batzuek, berriz, Ameriketara egin zuten ihes. Euskal Gobernuak gerra galdutakoan erbesterako bidea hartu zuen, eta berarekin batera joan ziren Euskal Eskolen mugimenduan aritutako gehienak. Gobernu horrek erbestean antolatu zuen haurren kolonietan Pilare Alba, Baztango ikastolako andereoa, eta Pablo Archanco, Irueko Euskal Eskolarekin lotura zuzena izan zuena, aurkituko ditugu 1938. urtearen erdialdean, biak Donibane Garaziko kolonian irakasle.

Gerra hasi eta berehala Nafarroako Hezkuntza Batzorde Nagusiak bere gain hartu zuen irakasleen garbiketa lana. Bertan aritzen ziren maisu-maistra guztien zerrenda egin zuen eta zenbait datu jasotzen ziren: jainkozaletasuna, moralitatea, prentsa irakurtzeko ohiturak eta joera politikoak. Aipatutako lau datu horiei buruzko inprimakiak igorri zitzaizkien alkate guztiei, maisu-maistren ikerketa konfidentziala egin zezaten. Halaber, Batzordeak kasu anitzetan parrokoei ere eskatu zien informazio konfidentziala, zenbaitetan Guardia Zibilari, buruzagi erreketeei zein herriko falangeari, eta pertsona partikularren salaketak ere jaso zituen.

Abuztuaren 25ean, espedienteak aztertu ondoren, lehen zigortuen zerrenda aurkeztu zuen Batzordeak. Egun horretan bertan erabaki zen lehen zigorren jitea eta haiek publikoki argitaratzea; han agertzen ziren 54 pertsonak beren jardunetik kendu ondoren, hutsik utzi zituzten beren plazak. Lehen zerrenda horren atzetik beste batzuk etorri ziren hurrengo hilabeteetan, hiru motatako zigor-jartzea zutelarik: batetik, zerbitzutik behin betiko kentzea; bigarrenik, langabezia mugagabea, lan egiten zuten eskolatik ateratzea eta soldata kentzea; eta hirugarrenik, behin-behineko zigorra.

Nafarroako maisu-maistra guztien ikerketa egin zuten. Hasierako zigortuei buruz eman diren kopuruen arabera, 258 maisu-maistra izan ziren zigortuak. Haatik, Nafarroako Hezkuntza Batzordearen garbiketa lanak ez zuen zigortutako maisu-maistrengan bakarrik izan eragina, jarraitu zuen prozedura zorrotza zela-eta Nafarroako irakasleria osoa garbitu baitzuen. Aginte berriek ezarritako errepresio horrek eragin zuzena eduki zuen ekintzaile ezkertiar, errepublikazale zein euskal nazionalistengan. Euskal nazionalista izan omen zitezkeen irakasleen kasuetan, lanean jarraitu nahi zutenek beren ideia politikoak arbuiatu eta Espainia bakarraren aldeko idazkia sinatu behar zuten. Irueko Euskal Eskolako emakume nazionalistei -Katalina Alastuey, Julia Fernández eta Maria Biskarret- berehalaxe iritsi zitzaien kanporaketa horren eragina. Lehen bien patua berdintsua izan zen: udal maistrak izanik, beren lanpostuez desjabetu zituen Irueko Udalak. Julia Fernándezi lana eta soldata kentzeko espedientea ireki zion Irueko Udaleko Gobernu Batzordeak 1937ko urtarrilaren 11n sinatutako erabakian. Duen interesagatik, zigorraren zioak osoki transkribatzen ditugu:

"Esta Comisión de Gobierno, en sesión celebrada en el día 9 del actual se ocupó de las circunstancias que concurren en la Maestra municipal Dª. Julia Fernández, que no se ha reintegrado al servicio por hallarse en territorio no liberado aún de las hordas marxistas.

Y considerando que la expresada Maestra ha podido personarse en su destino, como lo han hecho otras personas que se encontraban en San Sebastián y sus alrededores, y aún en Bilbao, cuando, por el contrario, ha ido internándose, más en territorio rojo, lo que hace dejar entrever su desafecto al movimiento salvador de Espaa, mucho más teniendo en cuenta la ideas políticas de la interesada, ésta Comisión acordó proponer a V.E. acuerde la suspensión de empleo y sueldo indefinida de la expresada Maestra, por no haberse personado en su destino, a pesar del tiempo transcurrido, y hasta que resuelva V.E. sobre lo que afecte a los empleados municipales."

Katalina Alastuey Garaikoetxea 1937ko maiatzaren 18an kendu zuten bere kargutik, haren zerbitzuen orrian agertzen denaren arabera. Maria Biskarretek, ordea, ez zuen zigor mota hori jaso; lan eta soldatarik gabe espedientatua izan zen bost urterako. Saran bizi ondoren, Iruean klase partikularrak eman zituen, maistra izan zen Azpeitian, eta berriro Nafarroa Garaira bueltatu zen, erretiroa hartu arte Erratzuko eskolako maistra lanetan arituz.

Emakume haiei zigorra ez zitzaien horretan gelditu, ordea. Urte batzuk geroago, 1951n, Irueko Bikariotzak Julia Fernández eskumikatu nahi izan zuen, etxea uzteko jasotako Elizaren agindua betetzen ez zuela aitzakiatzat harturik eta, horretarako, Vatikanora igorri zuen horren aldeko eskutitza. Juliaren kide batzuek Arantzadiren etxean bilera antolatu eta eskumikatzearen kontrako eskutitza idatzi zuten Vatikanoarentzat. Hego Euskal Herrian Apezpikuen laguntzarik ezin zela jaso ikusirik, Elizaren goi mailako hierarkiaren aurrean bere eragina balia zezan eskatu zioten Daxen zegoen euskal apezpikuari bertaraino joanda -eskutitza eramatera T. Epaltza joan zen-. Haren bitartez lortu zen eskutitza Vatikanora iritsi eta zigor hori ez gauzatzea.

Julia Fernández eta Katalina Alastuey, beste hainbat udal langile bezala, 1957an udalak hartutako erabakiaren ondorioz, beren lanpostuetan berrezarriak izan ziren. Zerbitzuen orriaren arabera, Katalina urte bereko otsailaren 27an udal maistratzat birjabetua izan zen. Juliak gehiago itxaron behar izan zuen berriro lanean aritzeko, 1958ko urriaren 7ra arte, eta lan horretan aritu zen 1961eko otsailaren 16an zendu zen arte.





Bibliografia

- CHUECA, J. (1995): Julia Fernandez Zabaleta eta Katalina Alastuey, emakume aitzindariak, Huarte de San Juan (Geografia eta Historia), 2.

- IPES (1998): Ellas. Las Mujeres en la Historia de Pamplona, Iruea, Irueko Udala.

- GUIBERT NABAZ, E. (1990): "La mujer como educadora de párvulos: La influencia de María Montessori en las Escuelas Municipales de Pamplona", in A.A.: Mujer y Educación en Espaa, 1868-1975, VI Coloquio de Historia de la Educación, Santiagoko Unibertsitatea.

- LÓPEZ-GOÑI, I. (2002): Nafarroa Garaiko Ikastolen Historia (1963-1982), a.g. Tesia.

- UGALDE SOLANO, M. (1986): "Orígenes, objetivos y organización de la agrupación de Emakume Abertzale Batza de Navarra", Príncipe de Viana, 5 eranskina.

- URIBE-ETXEBARRIA, A. (et al) (1994): "Emakume abertzaleak Nafarroan eta ideologiaren transmisioa: hurbilpen historikoa", in Nafarroako Kondairaren III. Batzarre Orokorra, Navarra y Europa, CD argitalpena, Iruea, Nafarroako Gobernua.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xos
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Goi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Ikastoletako lehen andereoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
GIMENO SACRISTN, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÍ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
Haur Hezkuntzako profil profesionalei buruz
Eskolaren eta familiaren arteko erlazioa eta kolaborazioa funtsezkoak dira, baina ez da beti erraza izaten. Nola lortu ahalik eta harremanik egokiena?
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Irakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?
Kanpoko indarkeria irakasleengan
JOSU TXAPARTEGI
JURJO TORRES, A Coruako Unibertsitateko katedraduna
Nolako irakasleak behar ditugu XXI. mende hasierako Euskal Herrian?
Nola antolatu tutoretza orduak? Zer egin?
Irakasleen erretiroa
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Isabel Cela. Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
PISA frogen hamaika irakurketa
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak, hau baizik: Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Familia eta irakasleriaren arteko harremanak
Ulertzen ditugun gauza gehienak bizitzako eskolan ikasi ditugu
Nire ikasleekiko harremana
Gure adimena nola eta norantz gidatu ikasten
Eguneroko emozioak
Coaching
Ez dut zigortu nahi
Ikasleak, beren guraso eta familien isla
Irakurketa, bizitza osorako bidelaguna
Euskara proben eraikuntza
Gortasunaren erronkak
NitikGura. Idazketa sortzailea
Matematika, manipulatzeko materialekin
Ipuinak antzerki bihurtzen direnean
Txotxongilo tailerra
Yoga saioak irakasleentzat
Haurrentzako masajea
Irakasle magoa (majoa)
Txantxa, musika, umorea eta animazioa...
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
 
© 2005