|
|
| |
|
Ekarpena |
| Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak |
| Zenbakia |
|
| Data |
2002(e)ko ekaina |
| Idazlea |
|
| Saila |
Ekarpena |
|
 |
| Arrakastaz burutu dira Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I. Jardunaldiak. Hiru egunetan zehar 28 ikastetxeren esperientziak eman dira ezagutzera 365 parte-hartzaileen aurrean. |
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak |
| Ikusi erlazionaturiko materiala |
| Jardunaldietan komunikazioak, azalpenak eta hitzaldiak izan dira ardatz. Guztien helburua berriztapen proiektu batzuk ezagutaraztea eta eginda dauden materialak eta lanak jasotzea izan da. Elkarren arteko hausnarketa eta sakontzea bideratu nahi izan da.
Azaldu diren proiektuak bost gaitan sailkatu dira. Lehenengoa hizkuntza prozesu integratuaren ingurukoa izan da eta horren baitan EAEko bi hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza bat ikasteko abian dauden zenbait proiektu aurkeztu dira.
Bigarren atala elkarbizitza eta ikasleen aniztasunari erantzuteko proiektuek osatu dute. Hirugarrenean informazio eta komunikazio teknologiak landu dira. Laugarrenean kalitaterako berriztapen proiektuei egin zaie leku. Eta bosgarrenean ingurumen hezkuntza izan da hizpide eta aztergai.
Parte hartu duten 28 ikastetxeak prest agertu dira interesa duen edonori erantzuteko eta beraien esperientziaren berri emateko. Horreterako, www.gipuztik.net web orrian jarriko dute aurkeztutako materiala. Nolanahi ere, Berritzeguneen bitartez beraiekin harremanetan jartzeko aukera ere badago. Hona hemen Gipuzkoako Berritzeguneen helbideak:
Donostia
Tel.: 943 32 00 87
donosgune@donosgune.net
Eibar
Tel.: 943 20 04 74
zuzendaria@eibarpat.net
Irun
Tel.: 943 62 51 44
zuzendaritza@jaizkibel.net
Ordizia
Tel.: 943 88 79 50
berritzegune@ordiziagune.net
Zarautz
Tel.: 943 13 06 43
zarauzgune@zarauzgune.com
Lasarte-Oria
Tel.: 943 37 20 99
berritzegune@oriapat.net |
| IGO |
|
|
|
|