[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
Gai Nagusia
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
Zenbakia
Data
2003(e)ko apirila
Idazlea
Saila
Gai Nagusia
Kultura eta hizkuntza aniztasunaren trataera gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da Euskal Herrian. Etorkinak betidanik egon baldin badira ere, gaur egun datozenen ezaugarriak ezberdinak eta anitzagoak dira. Ondorioz, hizkuntza, kultura, ohitura eta erlijio ezberdinak nahasten ari dira gureekin batera. Etorkin horien integrazioak kezkatzen gaitu; euskal kultura ezagut dezaten nahi dugu, euskaraz bizi daitezen nahi dugu, eta hori posible izan dadin dauden bideak eta aukerak bilatzen dihardugu.

Bruselan Foyer zentroak 34 urte daramatza

etorkinekin lanean eta hango esperientziak hainbat ideia hartzeko balio diezaguke.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Proiektu bikulturala eta eleanitza

Foyer etorkinen integraziorako zentroa da. 1969 sortu zen Bruselan etorkinen integrazio soziala lortzeko helbururekin. Hasieran gazteentzako etxe soila zena proiektu mardulagoa eta zabalagoa bilakatu da urteen poderioz. Urte hauetan guztietan lan talde ugari sortu dira bere barruan eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: zerbitzu soziala, harrera zerbitzua, zerbitzu juridikoa, emakumeen etxea, gazteentzako prestakuntza eta tailerrak... oinarrizko gauzak zein goi mailako kontuak bideratzen dira, guztiak ere etorkinen integraziora bideratuak. Bruselan etorkinekin egiten den guztia koordinatzen du eta erreferentzia bilakatu da.

Foyerrek bideratzen dituen proiektuak bi motatakoak dira: oinarrikoak eta pilotuak. Oinarrikoak auzoan bertan garatzen direnak dira: auzoko gazteentzat eskolako lanetan laguntzeko tailerrak egiten dituzte, auzoko haurrei, gazteei eta emakumeei elkartzeko lekua eskaintzen die... Badakite proiektu hauekin ez dutela egitura soziala aldatuko, baina hala ere, badakite beharrezkoa den lan bat egiten ari direla.

Proiektu pilotuei dagokienez, berauen bidez dagoen egitura aldatzen saiatzen dira. Adibidez, hezkuntzaren kasuan ikastetxe batean proiektu bikulturala integratzea baino errazagoa izango litzateke ikastetxe berri bat sortzea eta han ezartzea. Baina Foyerren helburua ez da hori, hots, beste hezkuntza egitura bat sortzea, baizik eta dagoena aldatzea. Proiektu pilotuak ez dira auzora bideratzen, Brusela osora baizik.

Foyer irabazi asmorik gabeko erakundea da eta Flandeseko Komunitateak finantzatzen du.



Belgika: Flandes eta Walonia komunitateak

Belgika bi komunitatetan banaturik dago: Flandes nederlandarra eta Walonia frantsesa (honen barruan alemana hizkuntza ofizialtzat duen eskualde bat dago). Orain dela urte batzuk Walonia aberatsagoa zen ekonomikoki eta indar gehiago zuen. Ondorioz, frantsesaren presentzia eta prestigioa altuagoak ziren eta gizartean nor izateko frantsesa jakin behar zen.

Urteak pasa ahala Flandes indartzen joan da, eta gaur egun ekonomikoki indar gehiago du. Nederlandarrek urteetan zehar beraien nortasuna eta hizkuntza aldarrikatu dute eta gaur egun indartuta eta bermatuta daude Flandesen.

Hezkuntza sistemari dagokionez, komunitate bakoitzak bere antolaketa dauka. Belgikan bi hizkuntzak dira ofizialak eta komunitate bakoitzak bereari eusten dio. Legearen arabera, Flandesen irakaskuntza nederlanderaz egin behar da eta Walonian frantsesez. Flandesen nederlanderaz bizi dira eta Walonian frantsesez. Orain dela gutxi arte Walonian irakaskuntza frantsesez egiten zen eta nederlandera ikasten Lehen Hezkuntzako 3. mailan hasten ziren. Flandesen, aldiz, ikasketa guztiak nederlanderaz egiten zituzten eta frantsesarekin 3. mailan hasten ziren. Azken urteotan, ordea, legeak aldatu dituzte komunitate flandiarrak zein frantsesak eta sistema elebidunak sartzen hasi dira.



Bruselako egoera elebiduna

Bruselako egoera berezia da, ez baita ez frantsesa eta ez flandiarra, elebiduna baizik. Bi eskola mota daude aukeran: nederlandarrak eta frantsesak. Kaleko hizkuntza frantsesa da nagusiki eta lan merkatuan bi hizkuntzak eskatzen dira: frantsesa eta nederlandera. Ekonomikoki eta geografikoki Brusela Flandesera bideratuta dago.

1996ko urtarrilean Bruselak 948.122 biztanle zituen, horietatik %70.3 belgikarrak eta %29,7 kanpotarrak (%7,8 marokoarrak, %3,1 italiarrak, %2,4 espainiarrak eta %2,2 turkiarrak). Sarritan kanpotarrak kontsideratzen ez diren beste talde batzuk ere badaude: frantziarrak (%3,3), britainiarrak(%0,8) eta alemanak (%0,5). Azken urte hauetan, paperik gabeko etorkinen seme-alabak ere ugaritzen ari dira ikastetxeetan. Etorkinen biztanleria gaztea da eta gero eta familia gehiago daude. Bruselan haurren %50 talde gutxietuetakoak dira. Zenbait eskualdetan mediterraneotik joandakoek biztanleriaren erdia osatzen dute eta euren seme-alabek haur eskolako edo Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen %80 osatzen dute. Etorkinen familia gehienek euren ama hizkuntzan mintzatzen jarraitzen dute.



Bruselako hezkuntza ereduak

Bruselan Hezkuntza Sistema bakarra badago ere, bi hezkuntza azpisistema daude: flandiarra eta frantsesa. Beraz, bi eskola mota dituzte aukeran: nederlandarra eta frantsesa. Sistema bietan haur gehienak 3 urterekin haur eskolara joaten dira, nahiz eta derrigorrezkoa ez izan. Lehen Hezkuntza 6 urtetik 12 urtera arte da eta Bigarren Hezkuntzak 18 urte arte jarraitzen du, hau da, adin horretara arte irakaskuntza derrigorrezkoa da.

Bruselan etorkin gehienak eskola frantsesetara joaten dira. Dena dela, azken 15 urteotan ikastetxe nederlandetara joan diren etorkinen kopurua igo egin da, eta frantsesa hitz egiten dute belgikarrak ere gero eta gehiago jotzen dute zentro nederlandetara. Gurasoak gero eta kontzienteago dira nederlandera jakitea garrantzitsua dela (ekonomikoki eta lana bilatzeko) eta eskola nederlandarretatik haurrak bi hizkuntzak jakinda aterako direla (frantsesa kalean ikasten baitute), zentro frantsesetatik ez bezala.

Memento honetan eskola nederlanderretan dauden haurren %32 ez da jatorriz belgikarra. Oinarrizko Hezkuntzan, ikasleen %24,9k nederlandera hitz egiten du etxean; %27,2k nahastuta, nederlandera eta frantsesa edo beste hizkuntza bat; %27,7k beti frantsesa; eta %20,2k beste hizkuntza gutxitu bat.

Bigarren Hezkuntzako ikasleen %58,7k beti nederlandera erabiltzen du etxean; %20,4k nederlandera eta beste hizkuntza bat (gehienek frantsesa); %12,2k beti frantsesa; eta %8,7k nederlandera eta frantsesa ez den beste ama hizkuntza bat.

Datuen eboluzioak zera erakusten du: etxeko elebakartasuna eleaniztasuna bilakatzen ari dela.



Etorkinentzako aukerak Bruselan

Lehen aipatu bezala, komunitate bietan aldatu dira legeak irakaskuntzan hizkuntza bat baino gehiago irakatsi ahal izateko, bai jatorriz belgikarrak diren haurrentzat eta bai haur etorkinentzat.

Etorkinei dagokionez, 1977an Belgikak hitzarmen europar bat sinatu zuen eta beronen bidez haurrei hezkuntza ama hizkuntzan jasotzeko eskubidea onartzen zitzaien. Ildo horretatik, 1981ean Foyerrek lehen proiektu bikulturala abiatu zuen zazpi haur etorkin italiarrekin eta urtebete beranduago beste bat haur etorkin espainiarrekin. 1983an etorkin turkiarrentzat ezarri zuen eta 1984an proiektu pilotu bezala onartua izan zen, ordura arte iniziatiba pribatu bezala atera baitzen aurrera. Aipatu behar da Foyerrek komunitate nederlandarrean egiten duela lan, eta beraz, bere proiektua eskola nederlandetan garatzen duela, eta ez frantsesetan.

1991an Hezkuntza Ministeritza flandiarrak etorkinekiko zuen politika aldatu egin zuen eta hezkuntza bikulturala aukera bezala onartu zuen. Horren babesean garatu da Foyerren proiektua eta gaur egun espainierako proiektu bikulturalean 120 haur dabiltza, turkierakoan 300 eta italierakoan 80.

Proiektua Haur eta Lehen Hezkuntzan garatzen da mementoz, oraindik ez baitiote baimenik eman Bigarren Hezkuntzan jarraipena emateko. Etapa horietan haurrek astean 28 ordu egiten dituzte gelan. Haur Hezkuntzako hiru urtetan haurrek 28 ordu horietatik 6-8 jatorrizko hizkuntzan egiten dituzte. Lehen Hezkuntzan, 1. mailatik 6. mailara kopuru hori gutxituz joaten da, azkeneko mailan 2 edo 3 ordu dedikatzen dizkiotelarik. Era berean, 3. mailatik aurrera frantsesa 3. hizkuntza bezala ikasten hasten dira, eta ingelesarekin Bigarren Hezkuntzan hasten dira, gainontzeko ikastetxe nederlandarretan bezala.

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailan proiektuko haur hauek gela berezi batean egoten dira, hots, ez dira gainontzeko haurrekin nahasten. Beste modu batera esanda, ikastetxean dena nederlanderaz egiten duten ohiko gela bat edo bi egoteaz gain, espainierako (edoproiektuaren arabera, italierakoa edo turkierakoa) beste gela bat egoten da. 3. mailatik aurrera elkartzen eta nahasten dira beste haurrekin.

Banaketa horrek ghettoak sortzeko aukera eman dezake, baina arduradunek diotenez, irakurketa-idazketarekin hasten direnean hobe da bereiztuta edukitzea, kasu batzuetan alfabetoa eta soinuak ere ezberdinak baitira. Modu horretan hizkuntza bakoitzaren oinarria hobeto ulertzen eta barneratzen dutela diote.

Jatorrizko hizkuntza murgiltze ereduan oinarrituz irakasten dute hasierako urteetan, hau da, beste gaiak edo ikasgaiak ikasteko erabiltzen dute, ez ikasgai soil bezala. Hasierako irakurketa eta idazketa jatorrizko hizkuntzan zein nederlanderan egiten dute. Eta noski, prozesu honetan guztian bi hizkuntzetako irakasleen koordinazioa eta elkarlana funtsezkoak dira. 3. mailatik aurrera ikasgai bezala jarraitzen du ama hizkuntzak eta historia, geografia, kultura eta abar ikasten dituzte. Proiektuko haur etorkinek ama hizkuntzako eskolak hartzen dituzten bitartean, beste ikasle belgikarren eskulanak, erlijioa... ikasten dute.



Emaitzak ikusi dira

Foyerreko proiektua jarraitu duten ikasleengan nabaritu den ondoriorik aipagarriena goi mailako ikasketen jarraipena izan da. Ohikoena haur etorkinek lanbide bat ikastea baldin bada, Foyerreko ikasle etorkinek goi mailako ikasketak egin ohi dituzte. Gainontzeko etorkinek baino maila altuagoa lortzen dute, alde horretatik.

Beste ondorio bat zera izan da: ama hizkuntza informalean lortzen duten hiztegia nederlandera informalean lortzen dutena baino aberatsagoa dela.

Horrez gain, Lehen Hezkuntzaren amaieran gainontzeko etorkinek baino maila hobea lortzen dute nederlanderan. Hortik ondorioztatzen da komunikaziorako oinarrizko pausoak jatorrizko hizkuntzan egiteak ondorio positiboak dituela bigarren edo hirugarren hizkuntzan.

Orokorrean esanda, bikulturalitateak ama hizkuntza ikasteko eta mantentzeko aukera ematen du eta horrek etorkinei sozialki integratzen laguntzen die.



Bultzatzaileen hausnarketa

Proiektuaren bultzatzaileek eta arduradunek ere, emaitzak ikusita, zenbait ohar aipatzen dituzte.

Hasteko, ikastetxearen kasuan, Bigarren Hezkuntzari begira dituen ondorioak ikusita, elebitasuna eta bikulturalitateak curriculumeko zati izan beharko lukeela diote. Horrekin batera, nederlanderako irakasleek eta gainontzeko hizkuntzetako irakasleek maila bera eduki beharko luketela azpimarratzen dute. Hirugarrenik, ama hizkuntzako irakasleek taldean ondo integratuta egon beharko luketela. Era berean, garrantzitsutzat jotzen dute eskolako antolaketa eraginkorra izatea, zuzendariak giroa eta antolaketa ondo bideratzea, irakasleek beraien eta ikasleen gaitasunean sinestea eta familiarekin erlazionatzea.

Proiektuan subjektu izan diren ikasleen iritziz, garrantzitsua izan da ikasleek beraiengan izan duten konfiantza, atzean izan duten pertsonaren laguntza (eskolan, familian edo auzoan) eta gurasoek euren eboluzioa jarraitzea. Jatorrizko hizkuntza ikasteak indartsuago egin dituela aditzera ematen dute.

Hemendik aurrera Foyerren asmo nagusiak hiru dira. Lehenengoa jatorrizko hizkuntza Bigarren Hezkuntzan integratzea; bigarrena nederlanderako irakasleen artean sentsibilizazio kanpaina egitea eleaniztasunaren onurak ikus ditzaten; eta hirugarrena jatorrizko hizkuntzako irakasleen egoera egonkortzea eta gainontzeko irakasleen estatus bera lortzea.

Foyerreko arduradunek argi daukate proiektu bikulturala etorkinei zuzendurik egon arren, eleaniztasuna belgikarrentzat ere onuragarria dela. Horregatik, eleaniztasuna hezkuntza sistema osoan integratzearen aldekoak dira eta denborarekin lortuko delakoan daude.





Foyer etorkinekin eskolan, etxean eta kalean

Foyerreko kideek argi daukate etorkinak belgikar kulturan integratu behar dutela, baina beraien jatorrizko kultura errespetatuz eta ezabatu gabe. Proiektu bikulturala da hori lortze bidean esku artean daukaten egitasmoetako bat, baina gehiago ere badituzte, hurrengo taulan ikus daitezkeen bezala.





Sint Jan Berchmans ikastetxeko esperientzia

Foyerren proiektu bikulturala duen Bruselako ikastetxeetako bat Sint Jan Berchmans da. Bertan 1981ean jarri zuten martxan espainierako proiektua eta memento honetan 100 haur dabiltza.

Haur Hezkuntzako haurrekin Nuria Borrás irakasle katalana dago. 3 urtekoen gelan zazpi haur ditu, 4 urtekoen gelan bederatzi eta 5 urtekoen gelan beste hainbeste. Talde bakoitzak astean bi egun pasatzen ditu berarekin, esan nahi baita bi egun horietan espainieraz jarduten direla.

Haur batzuk etxean espainiera hitz egiten dute, eta beste batzuk ez. Horrez gain, kontuan hartu behar da batzuk 1. belaunaldiko etorkinen seme-alabak direla, eta beste batzuk 3. eta 4. belaunaldikoak. "Etorkinen biztanleria anitza da", argitzen digu Borrás irakasleak. "70eko hamarkadan meategietara lanera etorritako espainiarren bilobekin aurkitzen gara orain. Haur horien gurasoek frantsesa ikasi dute eta askok espainiera galdu ere bai. Horregatik, batzuk etxean frantsesa hitz egiten duten bitartean, beste batzuk espainiera, eta hori, noski, haurretan antzematen da. Bestalde, hegoamerikako haurren lehen belaunaldikoak iristen ari dira eta horiek ez dute frantsesez egiten etxean".

Ezberdintasunak ezberdintasun, irakaslearen helburua haur horiek espainieraz hitz egitea da, ama hizkuntzan duten hiztegia aberastea. Horretarako, hizkuntzaren erabilera da ardatz eta gelako ekintza guztiak horretara bideratzen dira: erosketak eginez zenbatzen eta janarien izenak ikasten dituzte, ipuinak kontatuz mintzatzeko erraztasuna lantzen dute...

Hori guztia barneratuta gelditzen zaie eta Lehen Hezkuntzan gehiago sakontzen dute. Sint Jan Berchmans-en Lehen Hezkuntzako espainierako irakaslea Virtudes Hernandez da. Berak azaldu digu zer egiten duen maila horietan: "1. eta 2. mailan idazten eta irakurtzen ikasten dute eta 3. mailatik aurrera ikasitakoa sakontzen da hiztegia handituz, esaldiak zuzen idazten ikasiz, egitura gramatikalak ikasiz... Horrekin batera kultura lantzen da: historia, geografia... Haurrek euren jatorrizko hizkuntzarekin kontaktua edukitzea da xedea". Edozein modutan, gela horietan dauden haur guztien jatorria ez da Espainia, herrialde gehiagotatik ere joaten baitira: Ekuador, Kolonbia... Horren aurrean, eraldaketa batzuk egin behar izan dituzte eta herrialde guztietako kultura lantzen dute orain. "Denok berdinak garela eta elkar errespetatu behar dugula irakatsi nahi diet".

Normalean 8-15 haur bitarteko taldeak osatzen dira 1. eta 2. mailan, eta 3. mailan nederlanderako beste taldearekin elkartzen dira. Memento horretan ez dutela arazorik izaten komentatzen du Hernandezek, eta berehala egokitzen direla.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
Modenako haur eskolak
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xos
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Goi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Ikastoletako lehen andereoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Didaktika integratzailearen ekarpenak
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
GIMENO SACRISTN, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÍ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
JARA, Cesar: Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri?
Ikasle etorkinak haur hezkuntzan (1)
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
Etorkizuna ikastola, Abanto-Zierbena:One Europe, variety of cultures
La Inmaculada ikastetxea, Hernani : Ikasle etorkinak etxekotzen
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
JURJO TORRES, A Coruako Unibertsitateko katedraduna
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Miguel Gonzalez: Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Gasteiz: Kultur aniztasuna: auzotik eskolara eta eskolatik auzora
Herri indigenak
BESALU COSTA, Xavier: Kulturarteko hezkuntza
Gazteak eta euskara
Etorkinak gure eskolan AGORTUTA
 
© 2005