[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
DE SMEDT, Hilde:
Zenbakia
Data
2003(e)ko apirila
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Foyer etorkinen integraziorako zentroak adar asko ditu eta horietako bat hezkuntzakoa da. Horren arduraduna da Hilde De Smedt.

Etorkinen integrazioa lortzeko hezkuntza sisteman zenbait aldaketa egin behar zirela uste zuten Hildek eta bere lankideek. Holandako Foyerrek sisteman bertan jatorrizko hizkuntzaren irakaskuntza berma zedin lortu zuen. Haatik, Belgikako egoera eta legeak ez dira berdinak. Zaila da dagoen sistema eta egitura aldatzea, baina ahaleginak bere fruituak ematen ditu: Bruselako zazpi ikastetxetan proiektu bikulturalak ezarrita daude etorkin italiarrentzat, espainiarrentzat eta turkiarrentzat, eta datorren ikasturterako beste zentro batean arabiarrentzat eskaintzea espero dute.

Etorkinen jatorrizko hizkuntza eta kultura errespetatzeak beren integrazioa errazten duela frogatu dute, eta bide batez eleaniztasunaren abantailak ikusarazi ere bai. Edonola ere, bidea ez da erraza: ikastetxeak, irakasleak, gurasoak eta instituzioak konbentzitu beharra dago.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Etorkinez hitz egiten hasi aurretik, zein kontsideratzen dituzue haur etorkinak Bruselan?

Etorkinak hona lanera etorritakoak, errefuxiatu politikoak, errefuxiatu ekonomikoak, ilegalak... dira, talde horiek denak. Dena dela, etorkin hitza ez dugu erabiltzen normalean, autoktonoak eta aloktonoak baizik. Autoktonoak nazionalitate belgikarra dutenak dira, eta aloktonoak nazionalitatea belgikarra ez dutenak. Kontuan izan behar da etorkinen edo aloktonoen kasuan nazionalitate belgikarra 3. belaunaldiak eskuratzen duela automatikoki; aurrekoek eskatu egin behar izaten dute. Horri loturik, boto eskubidea belgikarrek soilik dute eta horrek eragin handia du, politikoek botoa eskuratzeko garaian zure aldeko gauzak egiten baitituzte. Orokorrean belgikarrek abantaila gehiago dituzte.



Zergatik iruditzen zaizu garrantzitsua proiektu bikulturala eskaintzea aloktonoei?

Hasteko, beren hizkuntza ezagutzeko eta jakiteko eskubidea dutelako. Batzuek etxean italiera, espainiera, turkiera edo arabiera hitz egiten dute eta hizkuntza hori ikasteko eskubidea dute. Beste batzuek jadanik etxean ez dute jatorrizko hizkuntza hitz egiten hirugarren edo laugarren belaunaldikoak direlako, baina beraien jatorrizko hizkuntza eta kultura ezagutzeko eskubidea badute.



Noiz eta non hasi zineten proiektu bikulturalarekin?

Orain dela 20 urte hasi ginen eta hiru hizkuntzakoak dauzkagu: italierakoa, espainierakoa eta turkierakoa. Guztira Bruselako zazpi ikastetxetan gabiltza: bitan italierako proiektuarekin, beste bitan espainierakoarekin eta beste hirutan turkierakoarekin.



Nondik sortu zen beharra edo eskera?

Hasieran Foyer kokatuta dagoen auzoan hasi ginen lanean, bertako etorkinen beharrei erantzuten: haurrei, emakumeei, gazteei... elkartzeko lekua eskaitzen zitzaien, ikastaroak, tailerrak, eskolako lanak egiteko laguntza... Baina lan horrek hezkuntza sisteman ere isla eta jarraipena izan behar zuela iruditzen zitzaigun eta horregatik sortu genuen proiektu bikulturala.

Noski, lehenengo lana proiektua ezarri nahi zuen ikastetxe bat aurkitzea izan zen. Italiera eskaini nahi izan zuen ikastetxe batekin hasi gin en. Behin hori eginda, ondoren espainierako, turkierako eta arabierako proiektuak etorri ziren.

Etorkinen komunitatean berehala zabaltzen da horren berri eta jatorrizko hizkuntza landu nahi dutenek horra bidaltzen dituzte seme-alabak, nahiz eta ikastetxea beraien auzoan ez egon. Beste batzuk, ordea, auzoko eskola normaletan gelditzeko hautua egiten dute.



Zer abantaila eskaintzen die ikasleei jatorrizko hizkuntza lantzeak?

Hasteko, errespetatuak sentitzen dira euren hizkuntza eta kultura aintzat hartzen direlako, eta horrek beste hizkuntzak ikastea, eta integrazioa bera, errazten du.

Bestetik, nortasuna lantzen dugu eta etorkinen komunitateei entzun egiten diegu. Gurasoekin, haurrekin, irakasleekin... egiten dugu lan eta beren bururi buruzko hausnarketa egiteko aukera ematen diegu. Horrek izugarri errazten du integrazioa.



Nola egituratzen da proiektu bikulturala eskolan?

Belgikan Haur Hezkuntza hiru urtekoa da eta Lehen Hezkuntza sei urtekoa. Hasieran, Haur Hezkuntzan, nederlanderan 20 ordurekin eta jatorrizko hizkuntzan 8 ordurekin hasten gara, eta jatorrizko hizkuntzako orduak pixkanaka-pixkanaka gutxituz joaten gara. Gure oinarria da ordu askorekin hasi eta gutxituz joatea. Hasieran oinarria hartzea oso garrantzitsua da eta horregatik hasten gara ordu askorekin. Ondoren, nahiz eta ordu gutxiago izan, jarraipena ematen zaio, jatorrizko hizkuntza baliagarria izan daitekeelarik hainbat gauza esplikatzeko.



Bigarren Hezkuntzan ez al du jarraipenik?

Orain arte ez, baina gure ideia jatorrizko hizkuntza Bigarren Hezkuntzan ere integratzea da. Legeak Lehen Hezkuntzan baino askatasun gehiago ematen du Bigarren Hezkuntzan beste hizkuntzak integratzeko. Nire ustez, sistema horretaz baliatu behar dugu eta atzerriko hizkuntzez gain, jatorrizko hizkuntza ere sartu. Holandan, esate baterako, horrela egiten dute: gela batean bi ordu daukazu frantsesa, ingelesa, espainiera, arabiera, turkiera... aukeratzeko eta azterketa ofizialak eta dena egiten dira. Sarritan bi gela antolatzen dira; bata hizkuntza badakitenentzat eta bestea ikasi nahi dutenentzat. Horrek aukera ematen die arabieraz, turkieraz edo italieraz interesa duten holandarrei hizkuntza horiek ikasteko.

Hori garrantzitsua iruditzen zait, eskaintza ez baita etorkinentzat soilik, baizik eta interesa duten guztientzat.

Hemen oraindik ez daukagu hori egiteko modurik, baina ahaleginak egiten ari gara proiektuari Bigarren Hezkuntzan jarraipena emateko.

Gainera, kontuan izanik Bigarren Hezkuntza derrigorrezkoa dela 18 urte arte, denbora daukagu haur elebidunak edo eleanitzak lortzeko. Ezin dugu pentsatu sei urtetan egingo dugunik. Ikasleek 18 urte arte eskolara joan behar dutenez, guk 18 urte arte daukagu denbora. Zentzu horretan, gure plangintzan lasaitasuna eta denbora aintzat hartzen ditugu.



Zer baldintza behar ditu ikastetxe batek proiektu bikulturala modu egokian aurrera eramateko?

Ikastetxe batean proiektua ezartzeko funtsezkoa da zuzendaritza ados egotea, eta baita irakasle gehienek borondatea edukitzea ere. Jendea oso garrantzitsua da. Proiektua ona izan liteke eta ondo antolatua eta egituratua egon, baina hori guztia pertsona batzuk gauzatzen dute. Egitura ona eduki arren jendeak nahi ez badu, ezin da aurrera egin. Beraz, lehenengo jendea da, jendeak nahi izatea eta sinestea, eta gero proiektua.

Alde horretatik, irakasleen papera funtsezkoa da. Nederlanderako irakasleek eta jatorrizko hizkuntzetako irakasleek balio eta erantzukizun bera eduki behar dute eta haurrek hori ikusi behar dute. Arabierako irakaslea baztetuta ikusten badute eta gainontzeko irakasleek gauza berezi bezala begiratzen baldin badiote, nola emango diegu haurrei konfiantza gehiago? Haurrek nederlanderak eta arabierak eskolan balio bera dutela sentitu behar dute.



Irakasleen arteko berdintasun aipatu duzu. Zer iritzi dute, bada, nederlanderako irakasleek jatorrizko hizkuntzako irakasleei buruz?

Batzuek ondo ikusten dituzte, baina beste batzuek ez dituzte onartzen. Esate baterako, arabiarrentzako proiektua ezarri genuen ikastetxean bost urte pasa genituen eta emaitza onak ematen ari zen. Baina halako batean kentzea erabaki zuten. Zergatik? Nederlanderako irakasleek ez zutelako onartu arabiera garrantzitsua zela haurrentzat. Dena nederlanderaz ikasi behar zutela pentsatzen zuten, arabieraz ikastea denbora galtzea zela.

Horregatik, irakasleen artean sentsibilizazio kanpainak egitea oso garrantzitsua da.



Zer emaitza eman dute orain arteko esperientziek?

Esate baterako, memento honetan italierako proiektuan dauden haurrak hirugarren belaunaldikoak dira, esan nahi baita euren aitona-amonak direla Italiatik etorritakoak. Etxean frantsesa hitz egiten dute eta eskolara etortzen direnean hasten dira nederlanderarekin eta italierarekin. Haur Hezkuntzan nederlanderaz 20 orduz aritzen dira eta italieraz 8. Logika horrekin, Haur Hezkuntzaren amaieran nederlanderan hiztegi aberatsagoa izango dutela pentsa liteke.

Probek, ordea, alderantzizkoa frogatu dute: italiera gehiago ezagutzen dutela. Orduan, zer gertatzen da? Ezberdintasun horren zioa hizkuntzarekiko harreman emozionala da. Haur bat italierako lehen hitzak esanez iristen denean etxera, familia guztia adi gelditzen da: telefonoa hartu eta Italiara deitzen dute "bambino" txikiaren hitzak entzun ditzaten. Nederlanderarekin, aldiz, ez da hori gertatzen. Familiak emozionalki ez du bizitzen nederlandera eta harreman emozionala da motorea.



Ikastetxe bakoitzean hizkuntza bateko proiektua daukazue: italierakoa, espainierakoa edo turkierakoa, nahastu gabe. Baina zentro berean jatorri ezberdineko haurrak baldin badaude, ez al duzue planteatu jatorrizko hizkuntza bat baino gehiago integratzea eskola berean?

Berez, posible da, baina izugarrizko antolaketa eskatzen du. Ikastetxe batek turkiar, marokoar eta espainiar asko baldin baditu, bakoitzarekin talde bana egin dezake. Baina horiez gain, taldetxo txiki bat geldituko da hiru greziarrekin, hiru belgikarrekin... eta talde hori aurrera eramatea zailagoa da. Horrelako kasuetan gurasoekin batera lantzeko proiektu bereziak egiten ditugu: nederlanderako ikastaroak, informatika... eta balio erantsi bat izaten dute gurasoentzat eta haurrentzat.

Dena dela, jatorri ezberdineko haurrak baldin badaude, beste proiektu mota bat egin beharko litzatekeela uste dut. Holandan, adibidez, ikastetxe askoren arteko kolaborazioa dela medio, haurrak bildu egiten dira. Borondatea baldin badago, badaude sistemak.



Brusela elebiduna da, baina zein da bi hizkuntzen egoera kalean eta hiztunen artean?

Haur turkiar bat etorkin asko dagoen Ambereseko auzo batean bizi baldin bada, hirian mugitzeko, trena hartzeko, erosketak egiteko... nederlandera beharko du. Nederlanderak bere bizitzan balio bat duela sentituko du: akaso goxokiak erosteko, baina balio bat du.

Bruselan, aldiz, nederlandera ez da ezertarako behar, ezertarako ere ez, frantsesa baizik. Lehen frantsesak indar ekonomiko eta prestigio handiagoa zuen. Gaur egun ez da horrela, nederlanderak lortu du leku hori eta edozein lanpostutarako eskatzen dute. Hala ere, oraindik eguneroko bizitzako hizkuntza, kaleko hizkuntza, komunikazio hizkuntza, frantsesa da Bruselan, eta ez nederlandera. Beraz, haurrek nederlandera eskolan ikasten dute, baina hortik kanpora ez dute hizkuntza hori erabiltzeko beharrik sentitzen, ezta etxean ere.



Beraz, haurrek eskolan soilik hitz egiten badute nederlandera, jatorrizko hizkuntza ikasteak ez al dio kalterik egiten nederlanderari?

Horren inguruan hainbat proba egin ditugu. Proiektu bikulturalean dauden zenbait haurrek nederlanderarekin arazo batzuk dituztela ikusi dugu. Baina beste faktore garrantzitsu batetaz ere ohartu gara: Sint Jan Berchmans ikastetxean espainierako proiektua daukagu, eta beraz, etorkin espainiarrek Haur eta Lehen Hezkuntza osoa espainierako gelan egiten dute eta beste haur etorkinek nederlanderaz. Bada, egindako probetan denek nederlanderako maila bera dutela ikusi dugu. Horrek esan nahi du ez dutela nederlanderaren maila galdu espainierako gelan aritu direnek. Beraz, teoriak dioena baiezten da: jatorrizko hizkuntza ezagutzeak beste hizkuntzak ikasten laguntzen duela.

Arazoa ez da jatorrizko hizkuntza ikastea, nederlandera irakasteko modua baizik, didaktika. Orain arte Belgikan ikastetxeek ez dituzte egokitu beren programak etxean nederlandera hitz egiten ez duten haurrentzat.



Baina komunikatzeko maila ona lortzen al dute nederlanderan?

Bai, lortzen dute. Hasieran gure helburua da nederlandera egoki ikastea: irakurketa-idazketa, hitz egitea, eskolako hiztegia, gero lanerako baliagarria izango den hiztegia... Gero, bigarren helburua da, ahal bada, harreman emozionalen arabera, zerbait gehiago lortzea: giro atsegineko esperientziak bizitzea hiztegi emozionalagoarekin.

Dena dela, hizkuntza guztietan gauza berdinak jakitea ezinezkoa da. Ni etorkin italiarra baldin banaiz, eta nederlandera eskolan ikasten badut, frantsesa kalean lagunekin eta italiera etxean, hizkuntza bakoitzeko hiztegia ezberdina izango da: nederlanderakoa eskolarra; frantsesekoa kalekoa, kiroletako...; eta italierakoa etxekoa. Eta hori ez da larria. Azken finean, hizkuntza bat baino gehiago ezagutzen dituen pertsonak bakoitza modu ezberdinean ezagutzen du. Gure helburua hizkuntza guztietan hiztegi bera edukitzea baldin bada, ez dugu inoiz lortuko.



Bruselatik at, beste eskualdeetan ez al dago etorkinei bideratutako proiekturik?

Bai badaude, baina ezberdinak dira. Walonian, adibidez, jatorrizko hizkuntzaren irakaskuntza ez dago eskolan integratua, ikastetxeetatik at ematen dituzte eskolak.

Flandesen jatorrizko hizkuntzari eskaintzen zaion ordu kopurua gutxiago da eta helburua laguntza ematea soilik da, hau da, haurrei oraindik nederlanderaz ulertzen ez dituzten gauzak azaltzeko erabiltzen da jatorrizko hizkuntza. Adibidez, matematika nederlanderaz irakasten dute eta azalpenak turkieraz ematen dituen irakasle baten laguntza edukitzen dute.

Niri ongi iruditzen zait irakasle laguntzailea edukitzea, baina gure helburua haratago doa. Gure xedea eleaniztasuna da, haur eleanitzak prestatzea. Haur etorkinei euren jatorrizko hizkuntza jakiteak integratzen laguntzen diela ikusten badut, horretan lagunduko diet.

Eta noski, eleaniztasun hori nortasunarekin lotuta dago, biak lantzen ditugu.

Beraz, gure proiektuak helburu gehiago dituenez, Hezkuntza Ministeritzari ordu gehiago emateko baimena eskatu genion, eta proiektu bezala baiezkoa eman ziguten. Gure kasua berezia da.

Aipagarria da, era berean, Ministeritzaren eta gure proiektuaren arteko ezberdintasun handi bat irakasleetan dagoela: haiek enbaxadako irakasleekin egiten dute lan eta guk ez. Eta nire ustez, enbaxadako irakasleen sistema txarra da. Nik sistema horrekin lan egin beharko banu, ez nuke egingo.



Zergatik diozu enbaxadako irakaslekin lan egitea ez dela egokia?

Enbaxadako irakasleak lau urterako etortzen dira Belgikara, nederlandera edo frantses izpirik jakin gabe, hemengo hezkuntza sistema ezagutu gabe eta hemengo haurren bizimodua nolakoa den jakin gabe. Haurrei irakastera etortzen dira, baina haurrak Turkian, Espainian edo Italian biziko balira bezala. Ez dute kontakturik gurasoekin nahiz eta haien hizkuntza jakin. Eta ez daukate guk daukagun mentalitatea.

Haatik, Ministeritzarentzat oso sistema erraza da eta debalde ateratzen zaio. Hezkuntza Ministeritzak badaki proiektu hau garrantzitsua dela haurrentzat, baina ez du dirurik gastatu nahi.



Eleaniztasuna edo bikulturalitatea haur etorkinentzat soilik planteatzen al da?

Orain arte bai, legeak ez baitu besterik baimentzen. Gure proiektu bikulturaletan haur etorkin espainiarrek, italiarrek eta turkiarrek soilik parte har dezakete. Guraso belgikar batek bere haurra bikulturaleko gelan sartzeko eskatzen badigu, ezin diogu baiezkorik eman legeak ez duelako uzten. Horrelako kasu bat eduki genuen. Hezkuntza Ministeritza flandiarrari gutun bat bidali genion esanez guraso flandiar batek bere semea italierako gelan sartu nahi zuela, eta erantzuna ezezkoa izan zen.

Edonola ere, orain gauzak aldatzen hasi dira. Orain arte Bruselako ikastetxe frantsesetan frantsesa baino ez zen irakasten, baina orain nederlanderarekin ere hasi dira. Hori ikusirik, noski, zentro nederlandarrak ere mugitu dira.

Batez ere gurasoen pentsatzeko era aldatu da azken urteotan. Maila sozial altua duten gurasoek zera pentsatzen dute: haur espainiarrek, italiarrek edo turkiarrek hiru hizkuntza ikasten baldin badituzte, gure haurrek zergatik ez?

Dena dela, nik arrisku bat ikusten dut: eskola elebidunak edukiko ditugula nederlanderarekin, frantsesarekin eta agian ingelesarekin, baina beste hizkuntza gutxituak sartzea oso zaila izango dela.



Hezkuntza sistema, proiektuak nahiz aukerak legearen baitan daude. Zer diote lege belgikarrek haur etorkinen hezkuntza eskubidearen inguruan?

1977an Belgikak hitzarmen europar bat sinatu zuen eta hark zioen etorkinen seme-alabek ikasgai bat beren jatorrizko hizkuntzan jasotzeko eskubidea dutela. Ministeritzak bere kabuz ez zuen ezer egin. Foyerrek 1982an lehen proiektu bikulturala jarri zuen martxan haur italiarrekin eta Ministeritzak hori erakutsi zuen Europan. Niri ez zait axola gure proiektua erabiltzea, baldin eta egokia iruditzen bazaio orokortzeko modua bilatzen badu. Orokortze horri ez dio ezetzik esaten, baina aurrerapausorik ere ez du ematen. Pauso bat aurrera eta bi atzera.

Ministeritzak 1991an jarri zuen haur etorkinentzako politika edo sistema berezi bat eta OBL izena jarri zion. Han zera esaten zen: ikastetxe bakoitzak landu behar dituela nederlandera, kulturartekotasuna, gurasoekiko harremana, arazoak dituzten haurrentzako programak, eta 20 edo 30 pertsonek eskatzen badute, kurtso bat antolatu behar duela.

Horren haritik, guk OETC (Irakaskuntza jatorrizko hizkuntzan eta kulturan) proiektua egin genuen eta OBL hezkuntza politikaren 5. puntua betetzen zuen, hots, oraintxe aipatu ditugunak: ikastetxe bakoitzak nederlandera landu behar duela, aktibitate interkulturalak antolatu, gurasoekin harremanak izan, arazoak dituzten haurrentzako programak eduki eta 20 edo 30 pertsonek eskatzen badute, kurtso bat antolatu.

Errealitatea, ordea, bestelako izan da. OETC aukera libre bezala utzi zuten, hots, ez zuten orokortu. Nik ulertzen dut aukera libre bezala uztea, sistemak enbaxadako irakasleekin funtzionatzen baitu eta horrelako sistema txarra ezin delako behartu.

Orain beste politika bat daukagu: GOK, aukera berdintasuna irakaskuntzan.



Zer aldaketa ekarri du GOK politika berri horrek?

Funtsean ezer ez, beste hitz batzuekin gauza bera eskatzen baitu: ikastetxe bakoitzak nederlandera landu behar duela, aktibitate interkulturalak, gurasoekiko harremanak, arazoak dituzten haurrentzako programak... eta OTEC aukera bezala uzten du.

Guretzat aldaketa hor dago: OTECi buruz ez baitute ezer esaten. Orduan, orain nola gaude? Ilegalak al gara? Diru laguntza jasotzen dugu, baina legeak ez du ezer esaten, babes legalik ez daukagu.



Hori aldatzeko aukerarik ikusten al duzue?

Aurtengo ikasturte amaierarako hezkuntza dekretu bat egingo dute haurren eskubideei buruz. OETC eskubide bezala integratuko dutela esan dute, baina orain arte ez dut ezer entzun.



Zergatik ez daukate interesik OETC eta zuen proiektua aintzatesten?

Ekonomikoki kostu bat daukalako, hori da arrazoi nagusia, eta baita ikastetxeek eta irakasleek ere nahi ez dutelako.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
Modenako haur eskolak
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xos
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Goi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Ikastoletako lehen andereoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Didaktika integratzailearen ekarpenak
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
GIMENO SACRISTN, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÍ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
JARA, Cesar: Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri?
Ikasle etorkinak haur hezkuntzan (1)
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
Etorkizuna ikastola, Abanto-Zierbena:One Europe, variety of cultures
La Inmaculada ikastetxea, Hernani : Ikasle etorkinak etxekotzen
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
JURJO TORRES, A Coruako Unibertsitateko katedraduna
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Miguel Gonzalez: Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Gasteiz: Kultur aniztasuna: auzotik eskolara eta eskolatik auzora
Herri indigenak
BESALU COSTA, Xavier: Kulturarteko hezkuntza
Isabel Cela. Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Etorkinen seme-alabak eskolan: zer aldatzen ari da?
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
Emmi Pikler. Haurraren autonomia
Emmi Pikler. Haurraren autonomia
RODRIGUEZ DE LAS HERAS, Antonio: Etorkizunari so bizi ahal izateko ziurgabetasuna arnasten ikasi behar du gizakiaren garunak
Palestina: hezkuntzaren garrantzia
Boliviako eskoletan.
Gazteak eta euskara
Etorkinak gure eskolan AGORTUTA
 
© 2005