[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
CARRERE, Josemari Esperientzia
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
Zenbakia
Data
2003(e)ko maiatza
Idazlea
CARRERE, Josemari
Saila
Esperientzia
Nafarroako Pirinioetako herrixketako haurrak ipuin kontalari berezi batzuen bisita jaso dute aurten eta Bavar eta Kiwi ipuina kontatu diete. Bi hartz arre dira Bavar eta Kiwi, eta bakoitzak izan duen bizitza azaldu diete ipuinaren bitartez. Modu horretan, Pirinioetan desagertzear dagoen hartz mota arreen egoeraren berri jaso dute. Izan ere, egitasmo honen helburua Pirinieotako biztanleen artean hartz arrearekiko sentsibilizazioa garatzea da. Josemari Carrere ipuinkontalaria hara eta hona ibili da Pirinioetako herrixketan eta esperientza honen bizipenak kontatu dizkigu. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Kontu kontari Pirineoetan TRENCA (Vallcalenteko fauna zentroaren lagunen elkartea) eta WWF/Adena elkarteen artean burututako natur heziketa egitasmoa da. TRENCAK hartu zuen aurrera eramateko ardura eta arrakastaz ekin diote pasa den udazken eta neguan lanari Kataluniako, Aragoiko eta Nafarroako ikastetxe eta herrixketan.

Nahiz eta 2003ko martxoan amaitu duten, egitasmoa 1988.urtean hasi zen, pixkanaka garatuz eta landuz joan direlarik, bertsiorik egokiena gauzatzeko asmotan. Azken emaitza ikasle ei zein jendarteari zuzendurikoa izan da eta hiru arlo nagusitan dago banatuta: ahozkotasunaren berreskurapena, irakurketaren bultzatzea eta ingurumen heziketa. Helburu nagusia batez ere Pirinioetako biztanleen artean hartz arrearekiko sentsibilizazioa garatzea da.

Ipuin bat argitaratu dute, Bavar eta Kiwi izenekoa, Vallcalent-eko fauna basatiaren ospitaleko bi hartzen istorioa kontatzen duena. Ospitale honetan animalia basatien zainketa eta sendaketa egiten da. Egitasmoaren finantziazioaz Kataluniako Medi Ambient Saila arduratu da eta Conselh Generau D´Aran erakundearen parte-hartzea ere izan dute. Hala nola, kontaketaren prestaketan bestelako zenbait taldeen partehartzea ere funtsezkoa izan da. Adibidez, Furalollas eta Augateba Bartzeonako antzerki taldeak eta baita Consello d´a Fabla Aragonesa eta Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Fakultateko euskara irakasleena ere.

Josemari Carrere ipuin kontalari euskaldunak parte hartu du iniziatiba koloretsu honetan eta oso gustura aritu dela aitortu digu: " Bi pertsona ibili gara autokarabana batekin hara eta hona kontu kontari, ipuin kontalaria eta teknikaria. Bailaraka antolatu da kontaketa eta hauen ezaugarri kultural eta linguistikotara egokitu da. Horregatik, bost hizkuntzatan argitaratu da materiala: katalana, aragoniera, araniarra (okzitaniera), gaztelania eta euskara. Ni Nafarroan zehar ibili naiz, euskaraz eta gaztelaniaz kontatuz. Orokorrean ez dugu arazorik izan euskaraz kontatzeko baina izan ditugu zenbait duda-muda herrixka batzuetan ipuin kontaketarako hizkuntza aukeratzerakoan, haurrek ulertzen baitzuten euskaraz, baina ez inguruko helduek. Hala ere pozgarria izan da gaztetxoen artean euskara badabilela ikustea".

Proiektua nola gauzatu duten galdetzean honelaxe erantzun digu: "Irailan hasita martxo arte luzatu zaizkigu ekintzak, hots, diapositiba emanaldi eta musikarekin lagunduriko ipuin kontaketak, liburuaren banaketa eta gida didaktikoak. Zenbait eskoletan, nahiz eta ipuia ez kontatu, liburua eta gida didaktikoa banatu dira. Azken hauek irakasleei kontalarien bisita baino lehen bidali zaizkie girotzea arrakastatsuagoa izan dadin, eta gero bakoitzak egokien iruditzen zaion moduan landu dezan ikasgelan. Helburua animalien babesa, kultur ekologia, altxor ekologikoa eta, bide batez, altxor linguistikoa banatzea baita".

Esperientziaren inguruan oso balorazio positiboa egiten du eta ipuin kontaketarako herri txiki eta hirien arteko ezberdintasunen berri ere eman digu. Ipuinen erantzuna ezberdina izaten dela aipatu digu: "Lehentasuna Pirinio magalean dauden herrixka eta eskolei eman zaie gaiaren gertutasunagatik.





Izaera hori dela eta, herri txikietan ibili gara batez ere. Hiri handietan kirtenkeria gehiago somatzen da eta zailagoa izaten da gertutasuna lortzea. Azken esperientzia honetan asko gustatu zaidan zerbait, herri txikietan adin ezberdinetako haurrak zein ondo moldatzen ziren ikustea izan da. Ipuinari emandako erantzunean ere nabaritzen zen elkartasun hori. Hirietan zailagoa izaten da adin ezberdinak nahastea, irakaslearen papera ere aldatu egiten da pixka bat eta hauen inplikazioa orokorrean oso lagungarria izan da".

Ipuinen ildo honi jarraikiz, jakina da ipui kontaketaren ohitura Erdi Arotik datorkigula. Garai hartan juglareek zuten papera oso garrantzitsua zen eta herriz herri saioak eskaintzen joaten ziren. Etxeko sutondoetako istorioak ere gertu somatu ahal izan ditugu Euskal Herrian. Gaur egun, hala ere, nahiz eta sutondoan ez izan, liburutegi eta ekitaldi berezietan ipuinak bizirik diraute eta badirudi suspertze baten aurrean gaudela. Dena dela, ipuinez mintzatzen garenean "normalean haur baten irudia etortzen zaigu burura" dio Carrerek, "baina ez dauka zertan horrela izan beharrik".



Hizkuntza eta lurralde aberastasuna

Denera elkartearen datuen arabera, Pirinioetako mendi magaletan eta aurrepirinioetan 184 ikastetxetatik, 26 Aragoien daude, 55 Nafarroan eta 103 Katalunian, eta hauetan landu dute egitasmoa. Dena dela, ez da horretara mugatua gelditu. Escoles Verdes egitasmoaren barruan dauden ikastetxeetan ere banatu dituzte ipuin aleak eta TRENCA elkarteak aurrera daraman Fauna i habitat egitasmoari harrera berezia egin dioten ikastetxeei ere eman zaie parte hartzeko aukera, besteak beste, Lleidako Unibertsitateko Ciéncies de L´Educació Fakultatean izan da.

Ipuinaren edizio kopurua kontuan hartuta, 13.200 katalanez egin dira, 6.300 gaztelaniaz, 3.700 euskaraz, 3.700 aragoieraz eta 1.100 araniarrez. Horretaz gain, beste 1.200 ale galizieraz ere argitaratu dira, dagoeneko Galiziako liburutegietan banatu direlarik.

"Aurrera begira, asmoetako bat proiektua Kantabria aldera eta Galiziara eramatea da, penintsularen iparraldeko aniztasun linguistiko eta kulturalarekin nolabait bat egiteko intentzioarekin. Karabanaren ideiak ere laguntzen du behar ekonomikoa gutxitzen, eta polita izango litzake han ere proiektuari itxura ematea. Ipuinari dagokionez, erantzun oso ona izan du irakurleen aldetik eta haurren sentibilizazioa areagotzeko aukera luzatzexn du. Izan ere, ipuinak bukaeran Vallcalenteko zentroarekin harremanetan jartzeko luzapena egiten du datu guztiak eskainiz eta harremana erraztuz. Gauza da Kiwi eta Bavarrek hartzkumeak izan dituztela eta haurrei beraiei izena jartzeko proposamena egin diete. Hori dela eta telefono deiak, bisitarako eskaerak eta erantzun ugari jaso dituzte".

Amaitzeko, abentura honekin bukatu eta gero zein asmo zuen galdetu diogu Carrereri eta honela erantzun digu:" Gure hizkuntza lehengusuak tartean diren asmo honetan lan egitea plazer bat izan da, baina aurrerantzean zer egin pentsatzen jarrita, gustatuko litzaidake hain haurrak ez direnen esparruan lan egitea, bertan ikusten dudan hutsunea betetzeko. DBHn adibidez, hutsune handia ikusten dut arlo honetan. Hori bai, ipuinak adineko hizketa, maila eta interesetara egokitu behar du, adibidez istorioa luzeagoa eraikiz. Baina helduek, haurrek bezalaxe, ipuinen miresmenean sartzeko eskubide berdina ez al dute ba? Gainera pertsonalki haurren mentalitatera gerturatzea baino errazagoa egiten zait 14, 15, 16 urtekoengana hurbiltzea. Horretarako, garrantzitsua da ipuin kontaketa antolatzeko zein kriterio erabiliko diren zehaztea, hori izaten baita askotan arazoa. Aurreiritziak eta estereotipoak alde batera utzi eta entzuleengana ahalik eta gehien gerturatzeko ahalegina egingo dut".

Bavar eta Kiwi hartzen historiaren inguruan antolaturik dagoen irakaskuntzak eremu oso zabala (hizkuntza aberastasuna landu, eta hainbat lurralderen arteko lotura bultzatzeaz gain, naturari, eta zehazki, galtzear dagoen espezie bati, bultzada ematea) eta baikorra hartzen du, eta horren antzeko iniziatibak lantzeak, nahiz eta lan handia ekarri, merezi duela garbi geratzen da.



Ipuina

Bavar eta Kiwi ipuina Vallcanteko fauna basatiaren ospitaleko bi hartzen benetako historian dago oinarritua. Bata Bavar, mendian jaiotakoa, eta bestea Kiwi, zoologikoan hezitakoa, hartzak dira. Zentrora heldu bitartean makina bat bizipen bizi izan zituzten eta horien berri ematen du liburuak modu koloretsu eta ulergarrian. Basoan jaiotako hartzaren ama ehiztari batek hil zuela kontatzen larru salmenta ilegala egiteko, eta hortik aurrera hamaika bizipen egokitu zaizkio. Kiwi , berriz, andre dirudun batek erosi zuen zortzi aste besterik ez zituelarik eta hirian bizitu zen haren esanetara hamar hilabetez. Txakurtegi batean sartu zuen nagusiak bihurrikerietan hasi zenean, eta azkenik Adenakoei laguntza eskatu eta Fauna Ospitalera eraman zuten. "1975etik 1997ra 27 hartz hil zituzten Pirinioetan eta gaur egun 12 besterik ez dira geratzen mendi horietan. Eta ikerlatzaileen hitzetan, 200 hartzentzako tokia badago", argitzen digu Carrerek.•
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
haur-
jolasen abestiak
II
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
Inauteriak
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
GAZTAёAGA, Maixabel:
Neurriak
euskaraz
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
VITORIA, Jose Ramon:
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
IGERABIDE, Juan Kruz
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
Takolo, Pirritx eta Porrotx Nikaraguako ikasleen artean dabiltza
Marrubizko muxuak zentsuraren aurka
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
ALZOLA, Nerea:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
DONIBANE-LOHITZUNE/ZIBURU ikastolak, Donibane-Lohitzune: Maskarada
LABIAGA ikastola, Bera:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
ANTXETA ATSEDENALDI ELKARTEA, Donostia (Egia): Haurren bilgunea baino gehiago
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
AёORGA, Pello:
Tailer globalizatuak: ekintza desberdinak ideia nagusi baten inguruan
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Gabon sasoian
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Gabon inguruko ospakizunak berreskuratuz
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
101: Hik Hasik hamar urte bete ditu
AITOR ikastola, Donostia: Gabonak aurreko egunak prestatzen
Ikasmahai digitala, Barakaldoko ikasleen asmakuntza. Elhuyarren
Liburuen Xarma irakasleen gida: Irakurzaletzeko, genero bakoitzaren sekretuak
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
www.saretik.net/ostadarra
Busturialdeko Eskola Txikiak
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005