[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
IDIAZABAL, Itziar; LARRINGAN, Luis Mari. EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko irakasleak Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Zenbakia
Data
2003(e)ko maiatza
Idazlea
IDIAZABAL, Itziar; LARRINGAN, Luis Mari. EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko irakasleak
Saila
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Haur etorkinak gure eskoletara heltzen direnean, kezka nagusia hizkuntza izaten da; hau da, haur horiei nola irakatsi ahalik eta lasterren euskara/gaztelania, guk ez baldin badaki(zki)gu beraien hizkuntza(k), ez eta beraiek geureak. Kezka honi aurre egin nahirik, azken urteotan Euskal Herriko talde bat edo beste material didaktikoak sortu gogoz lanean ari dira. Testuinguru honetan kokatu behar dugu gaitasun diskurtsiboaren garrantzia. Izan ere, orain arte Euskal Herrian lehen hizkuntzaren (H1) eta bigarren hizkuntzaren (H2) irakaskuntzan, ez du leku handiegirik (edo lekurik) izan ikuspegi diskurtsiboak, eta gure ustez, hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan, nozio klabeetako bat da. Artikulu honetan, laburkiro bada ere, honen garrantziaz ohartarazten saiatuko gara. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Hasteko, hizkuntzen ikas/irakaskuntzan egun eragin ohi duten hiru faktore multzo aipatzen dira:

1) Hasteko, gero eta garrantzia handiagoa ematen zai hizkuntzaren dimentsio diskurtsiboari , eta horrek ondorio teorikoak, didaktikoak eta metodologiazkoak izanen ditu hizkuntzen irakaskuntzan. Honelatsu, hain zuzen: a) testu eta diskurtso hizkuntzalaritzak mintzairaren funtzionamenduaz deskribapen berriak eskaintzen ditu, askotan kontuan hartu ez direnak, baina hor, beti hor daudenak; b) nola baliatu deskripzio eta ekarpen teoriko horiek? Nola ekin ibilbide koherente bati? Zein progresio proposatu?; c) metodologia mailari dagokionean, erronka berri baten aurrean jartzen du irakaslea, proposamen eta ariketa berriak egin beharrean aurkitzen baita.

2) Gauden egoeran gaudelarik, testuinguru berri bat egokitzen zaio hizkuntzen irakaskuntzari. Batetik, dibertsifikatu egin da hizkuntzak "ikasteko" eskaera soziala, hizkuntzak komunikazio tresna ez ezik, elkarreraginerako tresna ere bihurtu baitira. Nork bere asmo, premia eta beharrizan propioak izan ohi ditu. Bestalde, ikaste eta baliatze horiek eleaniztasun egoera batean burutzen dira, eta horrek ere badu berea.

3) Hirugarren faktore multzoak hizkuntzak eskuratzeko moduari oratzen dio. Izan ere, aurrerantzean, hizkuntzaren eskuratzea ez da soilik erakunde barruan gertatuko den zerbait izango, eskuratze hori ez da egongo erakunde bati mugatua, testuinguru zabalago baten baitako kontua ere izango baita. Zentzu honetan, hizkuntzaren irakaskuntza sozializazio kontua ere badela aitortu beharra dago. Litekeena da, esaterako, eraginkortasunak gramatikaltasunari aurrea hartzea.



Honek guztiak aldatu egiten du hizkuntzaren eskuratze moduaren perspektiba. Testuinguru honetan, gaitasun diskurtsiboa funtsezko nozioa da eta errentagarria izan daitekeela uste dute artikulugileek

Baina, zer da zehazki gaitasun diskurtsiboa?Chomskyk (Chomsky, 1965) "gaitasuna" eta "ariketa" kontzeptuak bereiztu ostean, D. H. Hymesen (Hymes, 1971) autoreak, Chomskyren "gaitasuna"/"ariketa" kontzeptu bikotearen analogiaz, eta hura gainditzeko, "gaitasun komunikatiboa" kontzeptua sortu zuen; eta bertan Chomskyk ariketa barnean sartutako alderdi -zenbait trebetasun, besteak beste- bildu zituen. Hemen kokatzen da "gaitasun diskurtsiboa"ren nozioa, gaitasun komunikatiboaren azpi osagai edo elementu lez eta, honen zehaztapen handiagoa bilatu gogoz. Egileen ustez, hizkuntzaren eskuratzea gaitasun diskurtsiboari lotuta dago, hots, diskurtso mailako trebetasun batzuei.

Ahozko egite guztiak gizarte harremanetan burutzen dira (Bronckart eta beste, 1985). Burutzen duten gizarteko ekintzaren arabera, ezaugarri ezberdinak izango dituzte, eta ulertu ere, era ezberdinean ulertuko ditugu gizarteko egoera batean edo bestean erabili. Gehiago oraindik, ikertzaile batzuen ustez, hizkuntzaren funtzionamendua diskurtsoetan baino ezin daiteke antzeman. Hala bada, esan genezake "gaitasun diskurtsiboa" hitzaldiak sortzeko gaitasuna dela, eskakizun sozialak eta egoera komunikatiboa kontuan izanda. Rouletek (2000:7) honela definitzen du:"la competence de produire et d'interpréter des discours variés". Baina diskurtso ezberdinen ulermenerako eta sorkuntzarako, jakintza eta gaitasun ezberdinak behar dira, ondorengo hauek bereziki: a) Ekoizpen batean eragin dezaketen faktoreen ezagutza. b) Hainbat diskurtso (testualak, tematikoak, linguistikoak) sortzeko gaitasuna. d) Estrategia diskurtsiboen jabe izatea. Diskurtsoak, egoera soziokultural batean kokatzen dira, egoeraren arabera moldatzen direlarik.

Esandakoaren eta proposatutako hipotesiaren bermagarri eta lekuko gisa, hiru adibide edo kasu jartzen dituzte egileek. Horrela, modu konkretuan erakutsi nahi dute gaitasun diskurtsiboa nozioarekin adierazi gura dena.

Lehen adibidearen bitartez erakutsi nahi da gaitasun diskurtsiboa ez dagoela berez hizkuntza konkretu bati mugatua. Izan ere, hiztun elebidunek, euskaraz jasotako eta egindako irakaskuntza diskurtsiboak, gaztelaniaz ere baliatzen dituzte. Arrazoia sinplea da: "diskurtsoa" den hori ez da zerbait linguistiko hutsa, baizik portaera eta estrategia zabalagoz osatua dago. Era berean, gaitasun diskurtsiboak hizkuntza burutzeko eta praktikatzeko modu sozialei, hots, mintzamolde sozialei egiten die erreferentzia. Hiztun elebidun horrek badaki, esaterako, iritzi emate oso bestelakoak direla inkesta eta eztabaida, eta abar.

Gaitasun diskurtsiboa deskribatzeko bigarren adibidea, eztabaida bateko gaiaren jorratze moduak eskaintzen digu. Eztabaida hizkuntza praktikatzeko modu jakina da. Horrek, besteak beste, gaiaren jorratze berezia eskatzen die parte-hartzaileei: hura ber-hartzea, mantentzea, jarraitzea, aldatzea. Elkarrizketako hizketagaia aldez aurretik emana egon arren, haren hornitzea ez da berezkoa, mintzagaia elkarreraginean eta norbere interesen arabera hezurmamitu beharko da eta. Horrek zenbait estrategia diskurtsibo baliatu beharra eskatzen du.

Hirugarren adibidean, gaitasun diskurtsiboa eta kortesia lotzen dira. Kortesiaren teoriaren arabera, hiztuna bere hizkuntza ekintzak izan ditzakeen ondorio "txarrak" saihesten ahalegintzen da, eta alderantziz, alderdi onak bultzatzen. Horretarako baina, estrategia egokiak eta propioak landu behar ditu; esaterako, gauzak zeharbidez eman beharra, jarduna luzatu beharra, konplimenduak agertu beharra, diskurtso markatzaile jakinak baliatu beharra eta abar. Alderdi hauek ere gaitasun diskurtsiboaren osagaitzat har daitezke.

Ikuspuntu diskurtsiboa eta hizkuntzaren jabetzea eta menderatzearen arteko loturak baieztatu gogoz ikerketa bat baino gehiago egin ditugu2.

Ikerketa horietatik, besteak beste, zera ondorioztatu dugu:

1. Gaitasun diskurtsiboak hizkuntzen jabekuntza eta irakaskuntza lantzen lagun dezake. Izan ere, hizkuntza bateko hiztunek (bai jatorrizkoek, bai ez-jatorrizkoek), testuinguru jakinetan eta ekintza linguistiko zehatz eta sozialetan hizkuntza nola ulertu eta erabili behar duten azaltzea posible egiten du.

2. Sekuentzia didaktiko batetik lorturiko ikaskuntza diskurtsiboa, gerora ere, mantendu egiten da. Beraz, gaitasun diskurtsiboaren osagaitzat jo daiteke.

3. Ikerketetan parte hartu duten partaide gazteen jokabide diskurtsiboek erakutsi dute motibazioa den hori nola ulertu behar den: motibazioa ez datza enuntziatu orijinal edo berriak esatean; baizik eta, bai esatariarentzat, bai hartzailearentzat, esanahi bat -mezu bat- duten diskurtsoak sortzean baizik.

4. Berbaldiaren printzipioak hizkuntzaren erabilerari zentzu gehiago ematen dio. Forma eta zentzuaren arteko lotura proposatzen du. Biek beti harremanetan egon behar dute. Garrantzitsuena ez dira ez hitzak, ez erregela morfosintaktikoak bere horretan, enuntziatu batetik kanpo. Garrantzitsuena, hiztun komunitateek beraietaz egiten duten erabilpena da, zuritzeko, liluratzeko...

5. Bizitza errealean darabilgun gaitasun diskurtsiboa nahikoa aldendu daiteke ikasgelan darabilgunetik. Ikasgelatik kanpo garrantzitsuena mezua da -esaten dugunaren zentzua-. Testuinguru eskolarrean, aldiz, enuntziatuaren zuzentze formala. Gure ikerketetatik ondorioztatutakoaren arabera, ikaslea gehiago motibatzen da zentzuaren eraketan oinarritzen den metodologia erabiltzen denean, formaren eraketan oinarritzen denean baino.

6. Gaitasun diskurtsibo baten garapena, bai ama hizkuntzan bai bigarren hizkuntzan, instrumentu heuristikoen jabetza eta aplikazioan oinarritzen da. Hauek, egitura linguistikoen eta diskurtsiboen hausnarketa (edozein delarik dimentsioa) posible egiten dute, hizkuntza bakoitzaren mugez gaindi. Ikasleen gaitasun diskurtsiboaren garapenean, ikasten ari garen hizkuntza guztiak integratzen dituen taldean burututako lan batek soilik lagun dezake era eraginkorrean. (Avelino eta Capucho, 2001: 251-252).

7. Amaitzeko, esan behar da, gaitasun diskurtsiboa nozioaren sartzea ez dela, edozein kasutan, kapritxo hutsa, ezta besterik gabeko kasketaldi hutsa edo moda hutsalak eragindako kontua. Eleaniztasun garaian hizkuntzaren didaktikaren giltzarri izan daitekeela uste da. •







Oharrak:

3Artikulu hau Itziar Idiazabalen eta Luis Mari Larringanen (EHU) La competencia discursiva: una noción clave para la didáctica de las lenguas y la didáctica del plurilingüismo (2003) artikuluaren itzulpena eta laburpena da. Artikulua oraindik argitaratzeke dago. Beraz, norbait interesatuta balego jatorrizko artikuluan edo gai honen inguruan, beraiekin zuzenean harremanetan jar liteke. Itziar Idiazabaleen e-posta: fvpidgoi@vc.ehu.es eta Luis Mari Larringanena: fvplaarl@vc.ehu.es

2 Adibidez: Idiazabal eta Larringan: 1997, 2001a, 2001b, 2002a, 2002b. Larringan: 2002.





Bibliografia:

- AVELINO, C. eta CAPUCHO, M. F.: "Grammaire: la forme? Le sens? Le cas des programmes de français dans l'enseignement au Portugal", in Études de Linguistique Apliqué, 122 (2001), 241-256.

- BRONCKART, J.P. eta beste: Le fonctionnement des discours, Delachaux et Niestlé, Paris, 1985.

- CHOMSKY, N.: (1965), Aspectos de la teoría de la sintaxis, Aguilar, Madril, Aguilar, 1975.

- HYMES, D.H.: On Communicative Competence, University of Pennsylvania Press, Filadelfia, 1971.

- IDIAZABAL, I. eta LARRINGAN, L.M.:"Transfert de maîtrises discursives dans un programme d'enseignement bilingüe basque-espagnol", in AILE 10 (1997), 107-125.

- IDIAZABAL, I. eta LARRINGAN, L.M.: Berbaldiaren ildotiko euskalduntzea", in Helduen Euskalduntzearen I. eta II. Jardunaldiak (2001a), Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, HABE, 41-64.

- IDIAZABAL, I. eta LARRINGAN, L.M.: "Estrucutra dialogal y organización temática en el debate de adolescentes", Comunicación presentada en las III Jornadas internacionales sobre la Adquisición de las Lenguas del Estado, Málaga, 2001b.

- IDIAZABAL, I. eta LARRINGAN, L.M. (2002a), "Las estrategias de imagen en los adolescentes. Una insuficiencia pragmático-discursiva de adolescentes no entrenados", XX Congreso Anual de AESLA, Jaén, 2002ko apirilak 18-20.

- IDIAZABAL, I. eta LARRINGAN, L.M.: (2002b), "Face-threatening acts in children's debates. Difficulties in being polite", IX IASCL/SRCLD, Madison WI, 16-21 July 2002.

- LARRINGAN, L.M.:"Debate con jóvenes: interlocución, tema y tarea", in Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura, 29 (2002), 21-30.

- ROULET, E.: La description de l'organisation du discours, Hatier, Paris, 2000.
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Ikasle etorkinak haur hezkuntzan (1)
Hezitzaileek asko egin dezakete
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
Etorkizuna ikastola, Abanto-Zierbena:One Europe, variety of cultures
La Inmaculada ikastetxea, Hernani : Ikasle etorkinak etxekotzen
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Gasteiz: Kultur aniztasuna: auzotik eskolara eta eskolatik auzora
Herri indigenak
BESALU COSTA, Xavier: Kulturarteko hezkuntza
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Etorkinen seme-alabak eskolan: zer aldatzen ari da?
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Etorkinak gure eskolan AGORTUTA
 
© 2005