[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Esperientzia
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Zenbakia
Data
2003(e)ko ekaina
Idazlea
Saila
Esperientzia
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkarteak eta Urtxintxa Astialdiko Hezitzaileen Eskolak elkarlanean garatutako egitasmo bat da, DBHko ikasleei zuzendurikoa. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Urtxintxa eskola Euskal Herriko hiriburuetan aisialdirako formazio intebentzioetan eta egitasmoetan lanean aritu da 16 urtez eta Ttakun Kultur Elkartea, berriz, Lasarte-Orian euskararen erabilera bultzatzeko asmoz sorturiko elkartea da. Talde honetan ere aisialdirako ekitaldi ugari prestatu eta garatu izan dituzte.

Lagunarteko hizketan, erregistro ez formalean, gaztelaniaren erabilera ugaria dela eta euskaraz egokiak ez diren egiturak ere maiz entzuten direla errealitate bat da. Gazteak horretaz kontura daitezen eta pixkanaka ohitura eta errekurtso berriak erakusteko asmoarekin atera dute Lagunarteko Hizkerarekin jolasean proiektua aurrera, ludikotasun kutsu handia duelarik.

Guztia Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak arazo horri aurre egiteko proiektu eskaera egin zuenean hasi zen. Urtxintxa eta Ttakun elkarteek, lehenagotik ere elkarlanean arituak zirenez eta helburu bateratuak zituztenez, proiektua elkarrekin aurkeztea erabaki zuten, Urtxintxako Jaime Altunak eta Ttakuneko Iñaki Eizmendik adierazi digutenez. Konturatzerako lanean ziharduten lagunarteko euskal hizketaren inguruan, gai berri eta entretenigarria izanik hauxe.

Programa 2001-2002 ikasturtean jarri zen martxan eta lau ikastetxetan frogatu zuten lehendabizi: Alaitz institutuan, Lekarotzeko institutuan, Biurdanako institutuan eta Lizarrako ikastolan. Emaitza baikorrak izan zituztenez, 2002-2003 ikasturtean beste ikastetxe hauetan ere jarri da martxan: Nafarroan Garraldako institutuan, Etxarriko-Aranatzeko Andra Mari ikastolan, Eunate ikastetxean, Altsasuko institutuan, Zizurreko institutuan eta Gipuzkoan Aretxabaletako Almen ikastolan, Lasarte-Oriako institutuan eta Landaberri ikastolan.

Arduradunek adierazi digutenez, datorren ikasturtean ere jarraitzeko asmoa dute, oraingoz hamabi ikastetxetan: Altsasu, Barañain, Berriozar, Burlata, Doneztebe, Garralda, Larraintzar eta Otsagiko institutuetan, Iruñeko Eunate eta Iturrama institutuetan eta Donostiako hiru ikastetxetan. Azpeitiko gaztetxoak ere izango dute Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean programarekin gozatzeko aukera. Azken herri honetan zortzi talde osatu dira.



Euskaraz ligatzen, adarra jotzen eta haserretzen

Programa honen baitan antolatutako saioak dinamikoak eta jolasez beteak izaten dira. Jolas hauek bi orduko bost saioetan egiteko antolatuak daude eta saio batetik bestera 15 eguneko tartea egon ohi da jarraipen bat izan dezaten eta ikasleek edukiak barnera ditzaten.

Lagunarteko hizkera lantzeko hiru gai aukeratu dituzte nagusiki eta gai horren inguruko esalmoldeak eta hiztegia lantzen dituzte. Aipatu gaiak haserretzea, adarra jotzea eta ligatzea dira. "Gai hauen deigarritasuna ezin uka daiteke, baina hiru atal hauetako esamoldeak lantzeaz gain, bestelakoak ere landu daitezke baldin eta sortzen badira edo egoerak hala eskatzen badu" argitu digu Iñaki Eizmendik.

Azken urteetan euskararen normalizazioaren inguruan lanean aritu denak ez du ukatuko egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala lantzearen beharra handia dela. Herrialde euskaldunetan ere, gaztelania edo ingelesa askotan aukeratzen dira erregistro kolokial gisa erabiltzeko, nahiz eta euskarak horretarako aukera eskaintzen duen. Eta oraindik gehiago nabarmentzen da gaztelaniarako joera hori euskararen egoera hain ona ez den tokietan, noski. Gainera, ikastetxeetan beti irakatsi izan ohi da hizkuntza formala, eta informala lantzeari ere bere garrantzia emateko garaia da.

Lagunarteko Hizketarekin Jolasean programarekin alderdi horiek landu nahi dira, baina batez ere gazteek hizkuntzarekin jolastea eta ondo pasatzea da helburu nagusia. "Gazteei beraiek erabiltzen dituzten esamoldeak adierazteko aukera ematen zaie eta berriak ere eskaintzen zaizkie" diosku Jaimen Altunak. "Jakina da ingurunearen eta komunikabideen eragina oso handia dela eta programa honek ez dituela ikasle hauen ohiturak bat-batean aldatuko, baina esamolde erabilgarrien berri emateaz gain, erabiltzeko eta berriak sortzeko gonbitea luzatzen zaie, horretarako motibazioa pizteko helburuarekin".

Hori dela eta, metodologiak garrantzi handia duela azpimarratzen dute programaren arduradunek. Lehen aipatu bezala, metodologia erabat dinamikoa eta parte-hartzailea da eta jokoen nahiz antzerkiaren bidez garatzen dute. "Horretarako, dinamizatzaileak edo saioen gidariak ere gazteak dira eta horrek berdinetik berdinerako tratuak eskaintzen duen gertutasuna eta enpatia ditu abantaila gisa. Beti ere, normalean irakasle batekin edo helduago batekin jokatuko ez luketen naturaltasunez jokatzeko bidea ematen die gazteei detaile horrek". Begiraleek, beraz, dinamikoak eta parte-hartzea erraztuko dutenak izan behar dute. Beraiek izango dira esamoldeak zaindu beharko dituzten lehenak, kontuan hartu behar baitute beraiek direla gazteentzat eredu, hau da, ezin dute esamolde batzuen erabilera bultzatu beraiek ez badituzte sekula erabiltzen eta erabat arrotzak egiten baldin bazaizkie. Horregatik, ikasleengandik gertuko hizkera erabiltzea ere garrantzizkoa da. Hori lortzea ez da hain erraza izaten euskararen tokian tokiko izaera dela eta, baina ahalik eta egokiena izan dadin ahalegindu behar dute.

Bestalde, euskarak gertutasuna adierazteko duen erregistro naturala hitanoa da, baina hitanoa inoiz entzun ez duten gazteekin hika aritzeak helburuak lortzen lagundu baino oztopatu egin dezake, gazteen eta begiraleen artean konplizitatea eta giro erosoa sortzea zaila izango baita. Hala ere, hitanoak presentzia duen tokietan hika erabiltzea bultzatzen da, jakina.

Gazteekin erregistro kolokiala lantzeko garaian, kontuan hartu beharreko oinarri nagusiak bi dira hasiera batean. Batetik, gazteengandik gertukoak diren eta benetan erabiltzeko aukera izango duten esalmoldeak eskaintzea. Horregatik, nahiz eta esalmolde batzuk oso aberatsak izan, ez dituzte erabiltzen edo bultzatzen. Eta bestetik, esamolde horiek erakargarriak izan behar dute, graziadunak eta esanguratsuak. Gauzak honela, esamoldeen sailkapena egiterakoan ere bi irizpide izaten dituzte: zein egoeratan erabiltzeko esamoldeak diren (ligatzeko, adarra jotzeko...) eta euskararekin zein lotura duten. Hain zuzen ere, euskararekin duten lotura hori aztertzeak merezi du eta beharrezkoa da arduradunen hitzetan.

Esamoldeak bereizteko irizpide hauek jarraitzen dituzte: tradizioa duten esamoldeak edo euskaldun peto-petoek erabiltzen dituztenak (adarra jo, pitzatuta egon...), euskal senik ez dutenak, euskaraz pare-parekorik izan ez dutenak (esate baterako, liatu beharrean korapilatu, edo enrollatu beharrean kateatu esatea), euskaraz pareko ordainak badituztenak (tocar los huevos, arrautzak ukitu moduan hartzen denean, potroak zirikatu esatea egokiagoa dela erakustea) eta azkenik, euskaldun zaharrek aspalditik erabiltzen dituztenak (ume ostia, txistosua...). Esamolde hauek aukeratzekoan, beraz, berauen egokitasuna zaintzen dute, eta baita balio aldetik egokiak diren edo ez ere, hots, sexistak, mingarriak eta baztertzaileak alboratu egiten dituzte.



Ikastetxetik kanpo ere erabilgarria da

Programak duen izaera irekia dela eta, eskolaz kanpo ere egin daitezke saio hauek, eta zergatik ez, egun osorako irteera eta aisialdi garaietan ere bai, horretara moldatuz gero.

Modu honetan metodologia ez da ikastetxean erabiltzen den ohikoa, aisialdiarekin zerikusi gehiago duena baizik. "Egoera komunikatibo naturalak sortzen ahalegintzen gara. Egitasmo antolatu bat den heinean, badakigu erabateko naturaltasuna sortzea ia ezinezkoa dela, baina egoera horietatik gertu daudenak probokatzea posible izaten da" gaineratzen du Altunak.

Ekintza horiei guztiei laguntzeko Kuxkuxeroa izeneko txatgunea eta "lagunarteko hitzontzia" izeneko liburuxka ere atera dituzte, esamolde erabilgarrienekin, esku-eskura.•
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
Inauteriak
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Curriculum desberdinen gelak
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Hik Hasi Udako Topaketak
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xosé
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Takolo, Pirritx eta Porrotx Nikaraguako ikasleen artean dabiltza
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
FLECHA, Ramon:
Marrubizko muxuak zentsuraren aurka
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
SAINZ, Matilde:
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
Motiboezaguerabilpenaren zioak
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereñoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
Historiako zertzeladak: Libe Goñi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
RUIZ BIKANDI, Uri:
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
CLEGG, John:
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
GARAIGORDOBIL, Maite:
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
URBIETA, Imanol:
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Ikastoletako lehen andereñoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iñaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Didaktika integratzailearen ekarpenak
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
AOZARAZA ikastetxea, Oñati: Literatura bizitzeko modu bat
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iñaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iñigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
DONIBANE-LOHITZUNE/ZIBURU ikastolak, Donibane-Lohitzune: Maskarada
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
Euskararen kalitatea
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruñea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
Irakasleriaren osasuna
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
ANTXETA ATSEDENALDI ELKARTEA, Donostia (Egia): Haurren bilgunea baino gehiago
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Nafarroako euskararen egoera aztergai
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
Tailer globalizatuak: ekintza desberdinak ideia nagusi baten inguruan
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
Gabon sasoian
Haur-jolasen abestiak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
Gabon inguruko ospakizunak berreskuratuz
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Ikasmahai digitala, Barakaldoko ikasleen asmakuntza. Elhuyarren
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Beldurraren aretoa, Galtzagorri Elkarteak beldurrezko ipuinen inguruan osatutako erakusketa
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Uda giroko aisialdia
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta
Isabel Celaá. “Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Familiak paper garrantzitsua betetzen du euskararen transmisioan. Zer egin daiteke gurasoek eta irakasleek norabide berean jardun dezaten
Bideo jokoak eta hezkuntza. Euskal Herrian egindako ikerketa
LERTXUNDI, Anjel: Zuk zeuk irakasten ari zaren horren gaineko irrikarik ez baduzu, alferrik ari zara transmititzen. Eta euskararekin ere, gauza bera gertatzen da.
Zugarramurdiko sorginen etxea
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
Labirintoaren erbestean
Nafarroako hainbat ikastetxetan euskararen erabilera sustatzen ari zarete. Nola?
Euskaldun eleanitza
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Burdin Harana Europa osora zabaldutako burdina
PISA frogen hamaika irakurketa
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Erotu egiten al ditugu gure seme-alabak eskolaz kanpoko ekintzekin
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu ‘Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak’, hau baizik: ‘Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?’·
LONGAR proiektua Vianako hirugarren adinekoei emanaldia
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Gure Sustraiak Aterpea eta baserri eskola
Administrazioek jartzen dituzten trabak gaindituz, norabide argia du euskararen aldeko hezkuntzak
Bilboko euskal museoa Jatorrira bidaia
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburuen eta antzerkiaren bidez
TILA ez da lasaigarria
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
D’elikatuz Elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Miarritzeko itsas museoa
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko
Zertan jolastuko gara?
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa) AGORTUTA
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005