[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
ARAMAIO, Itziar. Euskal filologoa (Geneva, Suitza) Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
EVLANG europar programa
Zenbakia
Data
2003(e)ko ekaina
Idazlea
ARAMAIO, Itziar. Euskal filologoa (Geneva, Suitza)
Saila
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
EVLANG ("Eveil aux langues") berrikuntza pedagogiko eta ikerketarako europar programa da. Proiektu hau, Europar Batzordeak bultzatuta, Sócrates-Lingua ekintza taldearen barnean dago. 1997-2001 urteen artean, froga legez, Michel Candelierek (Université René Descartes-Paris V) koordinatuta, Austrian, Espainian1, Italian, Frantzian eta Suitzan jarri zen martxan.

EVLANG proiektuak, EOLE proiektuaren antzera hik hasi , 77), bere oinarriak 80ko hamarkadan ditu, Eric Hawkins-en eskutik Erresuma Batuan sortu zen LANGUAGE AWARENESS mugimenduan2.

EVLANG programa ez da zuzenean hizkuntzen irakaskuntzaz arduratzen. Programa honek, ikasleei hizkuntz eta kultur aniztasunaren aurrean jarrera positiboa sortarazten laguntzen die, beraiek eguneroko bizitzan bizi duten errealitate linguistiko eta kulturalerantz hurbilduz eta horretaz jabearaziz. Era honetara, ikasleek, beraien inguruan bizi duten errealitatearen iruditik hasita, hizkuntzak ikasteko beharrezko diren jarrerak eta prozedurak garatuko dituzte.



EVLANGek hiru arlotara hedatzen du bere jarduera:

1. Irakasleen hezkuntza : EVLANGek proposatutako programak beraien ohiko programazioaren barruan praktikan jartzeko gai izan daitezen.

2. Euskarri didaktikoen produkzioa : oinarrizko hezkuntzan azken urtea egiten dabiltzan ikasleei zuzendua. Urte batetik urte t'erdira irauten duen hezkuntza programa da.

3. Programa hauen ebaluaketa kuantitatiboaeta kualitatiboa3 egin.

Proiektu honek proposatzen duen formazioaren bereizgarria, honek ematen dion zentzuan datza. Hau da, EVLANGek, bere osotasunean, lau helburu nagusi ditu, eta horiek ematen dio nortasuna proiektu bezala. Lehendabizi, irakasleen artean hizkuntzei buruzko hausnarketa bat sorrarazi nahi du, dezentralizazio baterako baldintza egokiak sortuz. Bigarrenik, ikasleengan hizkuntzen irakaskuntzaren motibazioan eragina izango duen kuriositatea suspertu nahi du. Hirugarren ezaugarria, ikasleei galderak edukitzea normala dela sinestaraztea da, eta galdera horien erantzunak beti ez ditugula izango jakinaraztea ere bai. Eta bukatzeko, laugarren eta azken ezaugarri bereizgarria eskolari buruz hausnarketa orokor bat egiteari begira dago, eta bereziki, hizkuntzen aldeko apustuari.

EVLANGek, arestian aipatu legez, Lehen Hezkuntzako azken bi ikasturteetan (8tik 12 urte bitarteko ikasleak, lurraldearen arabera) garatzen ditu bere proposamenak. Proiektua martxan jarri zen lehenengo urtean (1997ko abendutik 1998ko azarora) produkzioari eman zitzaion garrantzia gehien, eta bigarren eta hirugarren urteetan ebaluazioak hartu zuen pisua. Hala ere, esan behar da, lehen urteko ahaleginen zati handi bat ebaluazioaren prestakuntzara ere bideratu zela, ondorengoetan produkzioaren lanketan eta euskarrien berraztertzean aritzeko.

EVLANGen euskarri didaktikoen gehiengoa linguistikoak ez diren jakintzagaietan oinarritzen da, aurkikuntza pedagogikoari begira daudelarik metodologikoki.

Euskarri didaktikoen prestakuntzan, alde batetik, hezkuntza maila ezberdinetako irakasleak arituko dira elkarlanean (Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko irakasleak, batik bat); eta bestetik, programa honetan parte hartzen duten bost lurraldeetako hezkuntza esparru ezberdinetako pertsonak.

Euskarri hauek "baliagarriak" izan daitezen, sistematikoki frogan jartzen dira lurralde ezberdinetako ikasgeletan. Frogan jarri aurretik, irakasleak prestatu egiten dira EVLANGen proposamen didaktikoak eta "filosofia" aurrera egokiro eramateko gai izan daitezen. 1998-1999 ikasturtean horixe egin zen. Hau da, proiektu honetan parte hartuko zuten bost lurraldeetako 150 irakasle prestatu ostean, EVLANGek proposatzen zituen euskarri didaktikoak frogan jarri ziren 2.200 ikaslerekin. Euskarriotan lantzen ziren gaiek lotura zuzena zeukaten 80ko hamarkadan Britainia Handian aintzat hartu eta garatu zen "Language awareness" mugimenduak proposatzen zituenekin (HAWKINS, E (1987)). Hizkuntz ikasketarako tresna didaktiko hauek, kontuan hartzen dituzte ikaslea murgilduta dagoen hizkuntza eta errealitate kulturala. Ez datza oinarrizkoa edota gelako ikasle guztien hizkuntzak ikastean, baizik eta beste hizkuntza batzuetako elementu, ezaugarri edo eta portaera jakin batzuk ezagutzean.



EVLANGek proposatzen dituen formazio hauen prestakuntzak lau fase nagusi ditu :

1. 12tik 18 ordura bitarteko oinarrizko modulu bat, tresna erabilkorrak sortzeko, bideratze didaktiko bat proposatzeko eta zalantzak zein galderak egiteko.

2. Autoprestakuntzarako sostengu bat.

3. Taldean egindako praktiken analisia.

4. Egindako praktikaren balorazioa.

Baina zein dira zehazki ikasleei begira EVLANGek dituen helburu nagusiak?

Proiektu europar honek, hezkuntza bide, linguistikoki eta kulturalki plurala den gizarte solidario baten eraikuntzan lagundu nahi du, gizartea aldatzeko hezkuntzatik hastea erarik zuzenena dela uste baitu. Helburu nagusi hori duelarik, kultura eta hizkuntza aniztasunaren aurrean ikasleei jarrera, gaitasun eta gai honen inguruko jakitea garatu nahi die.

Jarrerei dagokionez, lau puntu dira bereziki jorratu nahi direnak:

1. Kultura eta hizkuntza aniztasunaren aurrean jarrera positiboa zein interesa sortzea ikasleengan.

2. Ikasleei, hizkuntzak ikasteko grina sortzea.

3. Irakasleengan zein ikasleengan hizkuntza ezezagunen aurrean konfiantza lortzea.

4. Ikasleengan mintzaira eta hizkuntzen funtzionamenduarekiko kuriositatea eta funtzionamendu horien ikasketarako interesa sortzea.

Gaitasunei dagokionez, bestalde, hauek dira EVLANGek dituen helburu nagusiak:

1. Ikaslearentzat ezezagunak diren hizkuntzen aurrean analisi pauso minimo batzuk burutzeko gaitasuna eskuratzea, hizkuntza horren ezaugarri garrantzitsuenak ulertzea, eta hizkuntza ezezagun horren idatzizko zein ahozko enuntziatu baten zentzua zein den jakiteko gaitasuna lortzea.

2. Hizkuntza ezezagunetan ikaslearentzat ezezagunak diren fonemak bereizteko gaitasuna lantzea.

3. Idatzi alfabetikoak zein ez alfabetikoak, edo ikaslearentzat ezezagunak diren hizkuntzetan erabili ohi diren hainbat soinu eta konekzio grafiko dagozkien hizkuntzetan finkatzeko gaitasuna eskuratzea.

4. Hizkuntza ezezagun bateko idatzizko zein soinuzko elementuak ezagutzea eta memorizatzeko gaitasuna lortzea.

5. Ikerketa metalinguistikoan beharrezkoak diren erreferentzia tresnen erabilera egiteko gaitasuna lortzea.

6. Helburu komunikatzaileekin zenbait hizkuntzen erabilera minimoa lortzea.

7. Kode linguistiko komun bat egon ez arren, hizkuntza ezberdinetan mintzo diren pertsonen artean komunikazio minimo bat lortzea.

8. Hizkuntza ezezagunak identifikatzeko gai izatea.

Eta azkenik, jakingaiei dagokionez, hauek dira jakin beharrekotzat jotzen diren puntuak:

1. Hizkuntzen artean ezberdintasunak eta antzekotasunak daudela.

2. Hiztunen jatorri geografiko eta sozialen arabera, eta lan mota bakoitzari dagokion erregistroaren arabera, hizkuntza oro aldakuntzen menpe dagoela.

3. Hizkuntzen ikasketa prozesuko zenbait berezitasun ezagutzea.

4. Munduan zehar milaka hizkuntza daude eta, etengabeko migrazio mugimenduen ondorioz, hainbat lurraldetan gero eta hizkuntza gehiagotan hitz egiten dela ohartzea.

5. Hizkuntzak eta kulturak itxita ez dauden munduak dira, herrialdeek dituzten elkarren arteko kontaktu eta oinarri historikoak bide.



Bukatzeko, esan, 2001. urtean, esperientziaren ebaluaziorako orduan, proiektu honetan parte hartu zuten bost lurraldeek, ondorio berbera atera zutela: EVLANGek proposatzen duen formazioa oso positiboa dela kultura eta hizkuntza aniztasunaren aurrean jarrera, gaitasun eta jakintza positiboak sortzeko ikasleengan, eta beraz, zeinnahi eskoletan landu beharrekotzat jotzen dute.

(www.jaling.ecml.at/French/

Evlang.htm#EWII)
•





Testuko oharrak

1 Espainian, katalanek baino ez zuten parte hartu. Bartzelonako Univertsitate Autonomoko HIzkuntzen Didaktikarako Departamentua kargutu zen bereziki proiektu hau martxan jartzen, Artur Noguerolen gidaritzapean (NOGUEROL Artur eta beste, 2000). Gaur egun ere, ildo honetatik ari dira lanean.

2 LANGUAGE AWARENESSek dakartzan ideietatik indarrik handiena hartu zuena, hizkuntzaren arloan landu beharrekotzat jotzen diren sei arloen proposamena da. Eric Hawkins-entzat, aztertu behar diren sei arloak, ondorengo hauek dira: komunikazioa, hizkuntzaren funtzionamendua, hizkuntzaren erabilera soziala, hizkuntza idatzia eta ahozkoa aurrez aurre aztertu/konparatu, hizkuntzen aniztasuna eta eboluzioa, hizkunten ikasketa (HAWKINS, 1987).

3 Ebaluazio kuantitaboaren eginkizun operatzailea, Bourgogne Unibertsitateko Ekonomia Hezkuntzako Ikerketa Institutuari egotzia dago (IREDU). Ebaluazioak egiteko orduan, ikertuak izango diren taldeentzat eta talde erreferentzialentzat, aurreebaluazio bat egingo da, eta beste bat azkenean, gaitasun eta jarreren garapena ikasturtean zehar nolakoa izan den ikusteko.





Informazioa:

1) EVLANG proiektuan interesaturik dagoen orok, informazio gehiago eta arduradunekin zuzenean harremanetan jartzeko hainbat helbide, helbide elektroniko, telefono eta abar ondorengo web orrian aurkitu ahal izango ditu: www.jaling.ecml.at

2) Bibliografia gehiago nahi duenak, ondorengo web orrian aurkituko du: www.jaling.ecml.at/pdfdocs/annex5.pdf).





Bibliografia



- CANDELIER, M., PAPARAMBORDE, S.: EVLANG-L'éveil aux langues à l'école primaire, 2001, www.jaling.ecml.at/French/Evlang.htm

- CANDELIER, Michel : Evlang -un programme européen d'éveil aux langues à l'école primaire, Présentation du projet au colloque Language Awareness, Québec 1998.

- CANDELIER, Michel: "L'éveil aux langues à l'école primaire, le programme européen EVLANG", in BILLIEZ, J.: De la didactique des langues à la didactique du plurilinguisme, Hommage à Louise Dabène, CDL-Lidilem, Grenoble, 299-308 (1998).

- CANDELIER, Michel: Rapport concernant les objectifs, EVLANG, (septembre 2001) www.jaling.

ecml.at/French/Evlang.htm

- CAPORALE, D.: "L'éveil aux langages : une voie nouvelle pour l'apprentissage précoce des langues", in LIDIL, 2 (1990), 128-141.

- GENELOT, Sophie: Evaluation quantitative du cursus EVLANG, Rapport final, Juillet 2001

www.jaling.ecml.at/French/

Evlang.htm#EWII

- HAWKINS, Eric: Awareness of language: an introduction, Cambridge University Press, Cambridge 1987.

- MACAIRE, Dominique:"EVLANG: une formation pour ceux qui ont donné leur langue au chat?", in BABYLONIA, 2 (1999), 59-63.

- NOGUEROL, Artur eta beste: "Aprendre llengua (i altres coses) des de la diversitat", in Perspectiva i diversitat 10 (Novembre 2000), UAB, Barcelona.

-www.jaling.ecml.at/French/

Evlang.htm#EWII
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
TILA ez da lasaigarria
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005